Ortzadar100312

8
ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 10a. 251 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com euskal kulturaren kolore guztiak OHOLTZATIK PLAZARA Euskal dantza tradizionalaren erronkak hizpide izan dute hainbat adituk -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- XEHETASUN HANDIAK Okindegi bat etxe dotore bihurtu du arkitekto talde batek

description

Euskeraeta kultura

Transcript of Ortzadar100312

Page 1: Ortzadar100312

ortzadarLarunbata, 2012ko martxoaren 10a. 251 zenbakia noticiasdegipuzkoa.com

euskal kulturaren kolore guztiak

OHOLTZATIKPLAZARAEuskal dantzatradizionalaren

erronkak hizpide izandute hainbat adituk

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

XEHETASUNHANDIAK

Okindegi bat etxedotore bihurtu du

arkitekto talde batek

Page 2: Ortzadar100312

02 // Ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

J

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

AA LFERRIKO zirrikituetan bar-neratu ordez, buenismoarenbide zabalean sartu, eta esan-go dut: “Sari asko jaso ditut,

eta harro nago”. Saritzat baitut ikasto-lara doazen ume batzuekin kaleangurutzatzea eta, umeok, batzuk ahoaerdi zabalik, besteak irribarrez, mire-nagurmeabe! kantari batekin agurtzea.

Saria da supermerkatuan etxekoandrebatek esatea zein pozik egongo litza-tekeen nire ama, joandako egunean tele-bistan ikusi izan banindu (areago begizahar samur nire orrazkera ganoraba-koari erreparatu ez diotela jakinda).Saria da poesia-irakurraldi baten ondo-ren entzule batek emandako musu-parea, edo beste baten begietan antze-mandako malkoa.

Saria da kazetari zuhurrak egindakoelkarrizketa, zure lanari buruz jakin-guraz eta errespetuz galdetzen dizu-nean. Saria, posta elektronikoz jasota-ko mezu hori, non emakumezko ira-kurle ezezagun batek esaten dizunletraz letra eta dataz data jarraitzen zai-tuela; edo beste hura, zeinetan gizo-nezko irakurle batek aitortzen zizun janegiten dituela zure poemak, eta gaine-

HARKAITZ CANO

OSKAR MARTÍNEZSARIAK

ra, hain sexy topatzen zaituela, halakoargazkitan galtzerdi beltz mailadunhoriekin ezin guapago zeundela.

Saria da nerabe baten azalpena, azaltzenbadizu zure koplak irakurtzen dizkiolaamamari, amamak ez dakielako euska-raz irakurtzen, baina zure berbek iru-diak pizten dizkiotela eta haiekin ohe-ratzen dela egunero. Saria da ikastaldebatek beren egunerokoak, errezetabitxiak edo olerkitxoak erakustea, zeu-reen eredura eginak, marrazki kolore-tsuz hornituak.

Sari horiek betetzen dute nire altxor-kutxa. Beste sariak, erakundeenak, dirukopuru bat edota ospea ematen dutenak,lanaren aitorpen praktikoa dira –inoizez erabat objektiboa, dakigunez–, bultza-garri bat liburuen zabalkundeari begi-ra. Batzuk nahiz besteak eskertzenditut, guztiak eta bakoitza. García Már-quezek, Nobel Saria hartutakoan gal-detu ziotelarik ea beste zer itxaron zeza-keen letren arloko aitorpen gorena jasoeta gero, hauxe erantzun omen zuen:“Maita nazatela”. Galdetzaileak orduan.“Maitatua izatea? Zergatik?”. Etaidazlearen erantzuna: “Maita nazatela,bai, hil ez nadin”. Horixe ba.

J ENDEAK garrantzi handia ema-ten die sariei. Irabazi ditut haie-tarik zenbait, eta sinets dieza-datela, ez da hainbesterako.

Badu hoteletako geletatik xaboiak etaorraziak hartzearekin antzik. Zeurega-natzen dituzun unean kitzikatzen zaituapur bat, baina etxera orduko, “mise-rable eta patetiko begitantzen zaizuoroitarri oro” esan zuen Hemingwayk.Beharbada horregatik adierazi zuengero Nobel-a Pio Barojak merezi zuelaeta ez berak. Abantaila hori du Nobelsaridun izateak: harro apala izan zai-tezke. Raymond Chandlerrek, ostera,galdetu ziotelarik Nobel saria beredesioetarik bat ote zen, zera erantzunzuen: “Erdipurdiko jende gehiegirieman diote ni interesatuegi egoteko.Gainera, Sueziara joan beharko nuke,smoking-a jantzi, hitzalditxoa bota. Zela-ko nagia... Merezi du hori dena Nobel-ak? Mila deabru, ez!”. Abantaila hori duNobel saridun ez izateak: apal harroaizan zaitezke.

Gugandik gertuago, Sarrionandiakadierazi du berriki sarien arazoa zeinden. Ez zaizkiola sarituari ematen, sari

emaileak bere buruari baizik. Hitzenondoeza liburuan ere fin ibili zen:“Lehiaketa batean irabazi zuen. Saria,beste lehiaketa batean parte hartzeazen”. Saria lilura baita, bat izan etagehiago merezi direla uste izatea. Ametsxaloa ere bada: nerabe bat, bainuontziaaparrez beteta, balizko Oscar-a beremaiteari eskaintzean esango lituzkeenhitzak entseatzen.

Garai batean hala esatea gustatzen zi-tzaigun: gutxi dira sarituak, asko zau-rituak. Thomas Bernhardek idatzitakoMis premios liburua da kontu honiburuz argigarriena, agian. Jasotakosariei buruz mintzatu eta irabazitakodirua zertan enplegatu zuen azaltzendigu bertan, epelkeriarik gabe.

Txarto pasatzen ei zuen oso sariak jaso-tzean –lausenguak enkajatzea ez da betierraza, ezta hauek zintzoak direneanere–, eta ekitaldien ondotik GösserBierklinik-era biltzen zen lagunekin. Ezdago alemaniera asko jakin beharrikBierklinik hitzaren esanahia ulertzeko.Ezta gau haietan errondak ordaintzeanori tokatzen zitzaion asmatzeko ere...

“Irabazi ditut zenbaitsari, eta ez da hain-besterako. Badu hote-letako geletatikxaboiak eta orraziakhartzearekin antzik”

“Saria da poesia-iraku-rraldi baten ondorenentzule baten musu-parea, edo beste batenbegietan antzeman-dako malkoa”

Page 3: Ortzadar100312

03Ortzadar //Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

T

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

TITULUA: ‘GAUZA GUZTIAK’ EGILEA: RAFA EGIGUREN · ARGITALETXEA: PAMIELA

Den dena

T XINERAZKO esaldi bat dakar azaleanliburuak. Hamar mila gauza, dio. Txi-natarrentzat zerupean hamar mila gau-za daude zehazki. Gauza guztiak eta

hamar mila gauza sinonimoak dira. Hamar milagauza horien artean badago orain, beraz, bestebat, liburu berezi bihurtua. Rafa Egigurenekbilketa-lana eta hausnarketa dakartza liburuberezi eta bakan honetan. Txinako literaturarenaltxor txikiak gordetzen ditu, eta euren kultura-ra hurreratzeko modu bat izateaz aparte, badazubi bat ere gugana, Txinak munduari zenbateman dion azaltzen duena. Herrialde hertsiarenmitoa, uneka, berretsi egiten da, baina beste asko-tan jakintzaren sorburu izan dela konfirmatu erebai.

Rafa Egigureni Txipiroiren bat edo beste (Ustela,1981) eta Mugarrien garraioan (Susa, 1986) poe-ma liburuak ezagutzen dizkiogu. Ilargia putzuanageri (Erein, 1990) eta Chevrolet tropikala (Susa,2007) eleberriak ere bai. Mandarin dotore CDare-na daukat gainera oroitzapen ona, gaur dakar-gun Gauza guztiak honekin lotzen dudana nola-bait. Liburu-disko formatuan kaleratu zuen Gaz-

telupeko Hotsak disko etxeak eta hitzak (Tangolerkiak txineratik euskarara Egigurenek eka-rriak), irudiak (Zumeta) eta musika (Senperena)batzen zituen. Esaera zahar batekin aurkeztu zenasmoa: “Eguraldiak inguruko bazterretan beza-la, aldarteak gobernatzen du gure barrukogiroan”. VII eta X. mendeen arteko Tangdarrenerresumako olerkariek euren idatzietan era-biltzen ei zuten.

Baina Gauza guztiak hau zer da, ostera? Saiake-ra ote da, edo poema bilduma pertsonal bat, haus-narketarako aitzakiatzat balio duena? Definizioekez dutela balio idazleak berak gaztigatzen digu,badaezpada: “Irakurleak, oro har, edozein idazke-ta bitarteko, irakurtzen jakin ez ezik, zirkula-zio-arau batzuk bete behar izan ohi ditu, nahioharkabean, liburuan sartu eta barruan ibili ahalizateko. Esate baterako, txineraz ez dute hitzenartean tarterik uzten eta badirudi, leihoz leiho,karakterez karaktere bereganatzen dutela izkri-bua; gurean, aldiz, soka bihurri baten antzadauka hitz bakoitzak eta testuak berak ere, etaematen du askatu beharra dagoela ulertu ahalizateko”. Liburura Egigurenek dakartzan Li Bai,

Wang Wei, Du fu… maisuen hitz neurtu, eder,zehatzak irakurtzea atsegina den modu bereanda atsegina Txinako sekretuen gainean jakitea.Idazleak herrialde hartan egindako egotaldiarenohar-sorta da, finean, Gauza guztiak, non ikas-taldi bihurtu zen Egigurenen bidaia hura liburubihurtu den. Orain dela 25 urte ibili zen idazleaTxinan, eta aldaketak izugarriak izan direnarren, hemen eskaintzen dizkigunak kulturaharen oinarriak dira, denborak nekez aldatukoduen barru-barruko jakintzaren zati txiki bat,besteak beste Zhung zi-k betikotua: “Yang mai-sua, Song aldean zebilela, ostatu batean emanzuen gaua. Ostalariak bi andre zituen: bata eder,bestea itsusi. Itsusia estimu handian zeukaten etaederra gutxian. Yang maisuak zergatiaz egin zuengalde. Ederrak uste du ederra dela –esan zion ber-tako mutilak–, baina guk ez dugu horrela uste;itsusiak uste du itsusia dela, eta guk ez duguhorrela uste”.

Bada, guk uste dugu Gauza guztiak ederra dela,gomendatzeko modukoa. Txinatarren jakintzarenbitartez gure jakintza aberasten du, eta hangoedertasunen bitartez gure sentimenak azaleratu.

IGOR ESTANKONA

Txinako literaturarenaltxor txikiak

gordetzen dituliburuak, eta euren

kulturara hurbiltzekomodu bat izateaz

gain, bada zubi batere gugana

KRITIKA

ZALDI EROA

1. Ur arreak, ur garbiakJoan Mari Irigoien. Elkar.

2. TwistHarkaitz Cano. Susa.

3. Beste norbaitenzapatakGarazi Kamio Anduaga. Elkar.

4. Zentauro-hankakJon Gerediaga. Pamiela.

5. SakonetaXabier Mendiguren. Elkar.

6. Gezurra odoletanAsel Luzarraga. Txalaparta.SA

LDU

ENA

K

Fikzioa

ERAKUSLEIHOA

1. Euskal rockaren ikuspuntu batJon Araundegi. Banizu nizuke kultur elkartea.

2. Zer da hirugarren estatua?Emmanuel-Joseph Sieyes. UPV/EHU.

3. Gerrako garrak OñatinGogoratu Guran Taldea. Intxorta 1937 kultur elkartea.

4. Ez duzu deus ikusiFukushimanDaniel de Roulet. Denonartean.

5. Euskal Herria. Errealitatea...Batzuen artean. Elkar.

6. Ez naiz Fujin izanJosetxo Azkona. Pamiela.

Ez Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ELEBERRIA

‘Emakumebat’Annie Ernaux (Itziarde Blasek itzulia).Txalaparta. 120 orr.15 euro.

Emakume bat,bi istorio

Gorputza eta memoriaapurka-apurka hustu dizkiongaixotasun luze baten ostean,Annie Ernauxen ama zahar-etxe batean hil da. Heriohurrenean, idazleak amarenbizitzaren ispilu hautsiarenpuskak batzen eta osatzensaiatuko da, eta ariketa lite-rario horrek amarekiko anbi-balentzia sentimenduak sor-tuko dizkio: maitasuna,gorrotoa, errukia, tristezia,ulertu ezina… Berebat, alaba-ren kontakizun gordinean, biemakumeen historia pertso-nalek talka egiten dute eta,aldi berean, gainjartzen dira.

POESIA

‘Desegiten’Ione Gorostarzu.Elkar. 13 euro.

Poesiaren ohikogaiei ahots berria

‘Des egiten’ Ione Gorostar-zuren lehenengo poema-bil-duma da, Karmele Igartua I.Bekaren irabazlea. Poesiakbetidanik erabili dituen gaiakberritzen ditu: norbere izae-raren zurkaitz eta kontraesa-nak, existentziaren gorabehe-rak, maitasunaren buruhaus-teak, idazteak berak duenzentzua edo zentzurik eza...Hori guztia gaurko begiradagazte eta fresko batekin, hi-tzen hautaketa fin eta errit-moaren sen berezkoarekin.Kontuan hartzeko ahots berribat, hunkitzeko eta pentsa-razteko sentiberatasun berria.

HAURLITERATURA

‘Txerriku-meenabenturaberriak’Iñaki Zubeldia.Ibaizabal. 146 orr. 11,15 euro.

Txerrama eta berekideen komeriak

Txerrama eta txerrikumeakepaitegira eraman dituzteeragin zuten istripuan izan-dako kalte-ordainengatikepaitzera, baina modu harri-garrian ihes egingo duteepaitegitik eta, funikularrahartuz, Igeldoko AtrakzioParkera igoko dira. Han bizi-modu berria hasiko dute.Ospetsu bihurtuko dira, Igel-do modako atseden-toki etadibertsio-leku bihurtuz. SanFerminetara ere eramangodituzte txerriak eta munduosoko telebistetan miresme-na sortuko dute...

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Bingen Zupiria

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi([email protected])

Koordinazio lana: Amaia Santana([email protected])

Diseinua: Jesús Santamaría

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Portadako argazkia: Pablo Viñas

Lege Gordailua: BI 1720-06

Page 4: Ortzadar100312

Larunbata, 2012ko martxoaren 10a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

EE USKAL folklorea modan dago. Gurejaietan dantza erakustaldiak ohiko zitabihurtu dira. Euskal Herriko udalerrigehienetan, dantza talde bat aurki dai-

teke gutxienez. Horiek izan dira azken 60 urtee-tan euskal nortasunaren ikur hau bizirik man-tendu dutenak. Gaur egun, euskal dan-tza tra-dizionala “osasuntsu” dagoela diote hainbatadituk. Hala ere, etorkizunean ere bizirauteko,aspaldiko gabeziak osatu eta antzinako herri-koitasuna berreskuratzea ezinbestekoa delaziurtatu diote Ortzadarri.

Jose Antonio Urbeltz eta Txomin Unzaluaurreko mendeko 50eko hamarkadan hasi zirendantzan. Biek dantza ikasi, maitatu, ekin etaikertu egin dute. Dantzari askoren moduan,dantza bere bizimodu bihurtu zuten eta, orain-dik ere, badute. Lehena Ikerfolk euskal folklo-rea ikertzeko elkartearen zuzendaria da. Biga-rrena, aldiz, Gernikako Elai-Alai dantza tal-deari bultzada eman zion bilbotarra da. Dant-za munduan erreferenteak biak, gaur eguneuskal folkloreak haiek hasi zirenean bainoegoera askoz hobea bizi duela uste dute. “Gukinoiz izan ez genuen keinu-dohain argia antze-maten dugu egungo dantzariengan”, aitortu duUrbeltzek. Hala ere, bere garaiko dantzari bikai-nak ez ditu ahazten: Berrizeko Albizuri bizkai-tarra, Urdiñarbeko Jacques Larrondo xiberro-tarra eta Gipuzkoako Juan Mari Montes, kasu.

Baina ez gara bakarrik teknikaz ari. Jakina,dantzan egiteko dantzariak behar dira. Etaetorkizuna bermatzeko, dantzari belaunaldiberriak. Komunikabideek etengabe beste musi-ka eta dantza eredu batzuk sustatzen dutengarai hauetan, batek baino gehiagok pentsa

lezake gazteak ez direla dantza taldeetara hur-bilduko. Eta erratuko litzateke. “Herri guztie-tan daude euskal dantza tradizionalak dan-tzatzen dituzten gazteak. Adin horretan hainindartsua den gizarte-presio gogorrari aurreeginez, milaka gaztek jarraitzen dute euskaldantzaz gozatzen, hain dira erakargarriak”,ziurtatu du Oier Araolaza Dantzan.com web-gunearen zuzendariak.

Ildo berean, dantza taldeetan eman ohi denmutil kopuru urria delako sinesmen herri-koiaren aurrean, zera irizten du Araolazak:“Mutil batzuk oraindik dantza egiten jarrai-tzeada hemen harrigarria. Bost urteko edo-zeinumeri galdetu eta dantza nesken kontua delaeta mutilek futbolean jokatzen dutela esangodizu. Baina, hala ere, hip-hop edo horrelakoaukera bikainen aurrean, 15 urteko gazte ba-tzuek euskal dantza tradizionala aukeratukodute”.

30 MILA DANTZA IKASLE Zifrak beti dira esan-guratsuak. Dantzan.com-en egindako inkestabaten emaitzen arabera, bakarrik Gipuzkoan255 euskal dantza irakasle daude, eta 70 batdantza elkarte, eskola edo talde. Ikerketa horrenargitan, 10.000 euskal dantza ikasle egongo lira-teke. Azken datu hori estrapolatuz, EuskalHerri osoan 30.000 euskal dantza ikasle inguruegon daitekela uste du Araolazak. Aurrekozifrak gutxi balira, beste ikerlan batek 400 batdantza doinu –bizirik eta hilda–, zenbatu ditu.Horren harira, ondokoa iragarri du Urbeltzek:“Euskal dantzetan krisi hitza erabili ahal bada,hazkunde krisia aipatzeko da. Azken 50 urtee-tan ehundaka dantza, musika doinu eta jan-zkera martxan jarri dira eta ondare guzti hori

gure dantza taldeek barnera dezaten denborabeharko dugu”.

Eta bitartean? Aiko taldeko Sabin Bikandikeuskal dantza “aldaketa egoera” baten aurreandagoela uste du. Etnomusikologo honek dan-tzaren jatorrizko funtzioa berreskuratzen aridela ziurtatu du. “Dantza taldeen agerpena-rekin batera, dantzaren jatorrizko funtzioakahaztu zituzten: batez ere bikote-harremanakegitea erromerietan eta, beste neurri batean,talde dantzak, nolabait, kolektiboaren baloreakisladatzen dituena. Horren aurrean, taldeokoholtza gainera eraman genituen dantzok,ikuskizun moduan”, azaldu du Bikandik, dan-tzaren historia ere gogorarazten badu: Arretxi-naga, Euzko dantza, Kaskarotak... Baina, dan-tza talde horien magalean, eta beraien lanariesker, erroetara bueltatzeko mugimendu batsortu da. “Horrela, gaur egun, dantza bergi-zarteratzea eta demokratizatzea lortzen arigara”, nabarmendu du.

dantza

MARTA MORALES

“Inoiz izan ez genuenkeinu-dohain argiaantzematen duguegungo dantzarien-gan”, dio Jose AntonioUrbeltz adituak

Euskal dantzatradizionala:oholtzatik berrizplazaraEuskal nortasunaren giltzarri diraeuskal dantzak, eta ez omen dutekrisirik ezagutzen. Euskal Herrian30.000 bat dantza ikasle aritzen diratradizioari eutsiz. Hortaz, adituenaburuz euskal dantza tradizionala“osasuntsu” dabil, hainbat gabeziriaurre egin behar badio ere

Page 5: Ortzadar100312

05Ortzadar \\Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Prozesu horretan, dantza taldeek ere zeregin han-dia izango dutela uste du Asier Araolazak. “Tal-de bakoitzak bere funtzioa aurkitu beharko du”,argitu du. Berebat, talde asko errepertorio pro-pio baten bila ari dira. “Dantza taldeen publikonaturala bere auzokoa izan behar da. Eta, horre-tarako, bere herriko edota eskualdeko dan-tzekinegin beharko dute lan”, aholkatu du.

Bestalde, antolatu eta lan egiteko orduan, herrial-de bakoitzeko ezaugarri propioak eta errealitateezberdinak ere aintzat hartzekoak dira. “Bateankrisi moduko zerbait dena, bestean txapela kent-zekoa da”, azpimarratu du Dan-tzan.com-ekoburuak. Esaterako, aurten Xiberuako Maskara-darekin gertatutakoa. “Maskarada ez ateratzeafrakaso bezala agertu daiteke, baina ez gara kont-ziente Maskarada egiten duen herriak 500 biz-tanle inguru besterik ez duela. Barakaldo edoDonostia batean etxe bloke baten beste biztanle,hain zuzen. Ez da errazagoa edo zailagoa. Soilikezberdina”, gaineratu du.

FORMAKUNTZA, LEHENTASUNA Hala ere, lehenta-suna formakuntza izan behar dela nabarmendudute adituek. “Ez dago irakasle prestaturik, ezgida libururik, ez formakuntza planik –kexatuda Araolaza–; irakasleak dantza taldeetan ikas-ten ibili direnak dira, eta izugarrizko ezagupenfalta dugu: ez dakigu irakasten ditugun dantzenhistoria, ezta musikarenak edota Euskal Herri-ko dantzarienak, ikasteko aukerarik ez dugu izaneta”. Adibide xume bat: Axuri Beltza dantza. Txo-min Unzaluk azaldu duenez, Baztango dantzajoko bat zen. “Lehen aulki dantza zen, neguluzeak ostatuetan pasatzeko lagungarria. Gero,Argia taldeak abestiarekin oraingo dantza asma-tu zuen”, gaineratu du.

Formakuntza eza endemiko honen aurrean,Unzaluk hurrengoa proposatzen du: “Hezkun-tzaeta irakaskuntza publikoetan, irakaslego profe-sional batek izango lukeen euskal kulturaren gaieta diziplina guztiak sartzea, euskal dantzenetorkizuna bolondreski bermatzea gero eta gai-

tzagoa baita”, arrazoitu du. Sabin Bikandik doku-mentazio zentro nazional baten beharra ere gehi-tu du. “Dantzen munduko berrikuntzak geroberez etorriko ziren, dantza tradizional herri-koiak sendotu ostean eta haietan oinarrituak”,agertu du Unzaluk.

Azkenik, euskal dantzetan oinarritutako dantzamota berriak “zilegiak eta aberasgarriak” dire-la diote. Hori bai: euskal dantza tradizionala dant-za garaikidea ere badela azpimarratu dute.“Azken finean, garai ezberdinetan modan izan-dako dantzen aztarnen pilaketa da eskuarteandugun dantza tradizionala”, ohartarazi du Arao-lazak. Berak kontatu duenez, gaur egun edozeinerromeritan egiten diren fandango eta arinari-nak, jotak edo porruak XIX. mendeko modakziren. Halaber, Zuberoako dantzetako urratsak,duela ehun urte inguru Iparraldeko gazteek sol-daduzkan bere instrukzio parte bezala ikasitakodantza urratsak dira, gazteak, etxera bueltatze-ra, bere herriko festetan sartu zituztenak.

“EMAKUMEEN PROTAGONIS-MOA EZIN DUGU MOZTU”

Antzinean, emakumeek ezinzuten hainbat dantzetan partehartu. Txomin Unzaluren abu-ruz, egoera hori progresibokialdatzen joan da. “Emakumeenekimena eta protagonismoaezin dituzu moztu. Dagoeneko,Brokel dantza ia emakumeenada, baita ohorezko Agurrak ere.Eta ez da bakarrik dantzenmunduan gertatzen den zerbait.Han dugu Pastoralak eta Alar-deak, kasu”, nabarmendu du.

Dantzan.com atariko zuzendari den Oier Arao-lazari jarraiki, egun “eskuartean” dugun dan-tza tradizionala da antzinean “modan izanda-ko dantzen aztarnen pilaketa”. Esaterako,gaurko edozein erromeritan dantzatzen direnfandango, arinarin nahiz jotak “XIX. mendekomodak” izan ohi ziren. PABLO VIÑAS/ JOSE MARI MARTÍNEZ/

IÑAKI ZUGASTI/ DANTZAN.COM/ AIKO TALDEA/ INTXURTXU TALDEA

Page 6: Ortzadar100312

06 // Ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

hizkuntzalaritza

Pello Salaburu Euskaltzaindiko Gra-matika Batzordeko buru da. IRATI ATXAKATTALIN BARBER

80ko hamarkadan hasitako bidea amaitu duEuskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak. Hiruhamarkaden buruan euskal gramatikakodeskribapen osatuena bildu du EGLU bilduman

EE Z da lan erraza izan, bidean hamaikazailtasun eta oztopo aurkitu dituzte eta.Ia huts-hutsetik abiarazi behar izanzuten prozesua baina Euskaltzaindiak

euskal gramatikaren erakusketarik zabalenaburutu du, euskararen gramatikak inoiz izanduen deskribapenik osatuena. Berriki aurkez-tu duen azkeneko liburukiarekin, Euskal Gra-matika. Lehen Urratsak-VII (Perpaus jokatuga-beak), aro oso bati amaiera ematen dio, 1984koirailean akademiak Iruñean X.biltzarrean aur-keztu zuen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak(EGLU) izeneko bildumari, alegia. Euskaltzain-diaren Gramatika Ba-tzordea azkeneko 30 urtee-tan buru-belarri aritu da euskal gramatika lant-zen eta horren ondorioz, zazpi liburukietan bil-du duen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak bil-duma da.

Urte askotako lanak fruituak eman ditu. “Xehe-tasunez eta zehaztasunez, euskal sintaxiarenerakusketa bat osatu dugu”, mintzatu da Gra-matika Batzordearen buru den Pello Salaburu.Azkeneko liburukian perpaus jokatugabeak,hots, aditza bai baina aditz jokorik ez dutenak,zehaztasunez azaltzen dira. Kasu honetan, den-borazkoak, kausazkoak eta helburuzkoak, bal-dintzazkoak, kontzesiboak, moduzkoak, erlati-bozkoak nahiz osagarriak aztergai izan dituzte.

Gramatika Batzordeak sei urte behar izan dituperpaus jokatugabeak aztertzeko. Argi dago 600orrialdeko liburu mardula ez dela egun batetikbestera jaiotzen. Izan ere, “gaia beraren zailta-sunak” eta “ia huts hutsetik abiatzeak” zailta-sunak eragin ditu prozesuan. Bederatzi kidekosatu dute txosten osoa. Materialak ordu asko-ko eztabaidak ditu atzean eta kapituluek idazke-ta anitz izan dituzte, batzordekide guztiek onar-tuak izan aurretik. Pello Salaburuk azaldu duenmoduan, “kide bakoitzak bere zeregina izan duliburuan, gai bat hartu eta eskema moduko batprestatzen du”. Jada lehenengo zirriborroa ida-tzita, kide bakoitzak bere zatia “lerroz-lerro”irakurtzen du besteen aurrean. “Hor hastendira komentarioak, ekarpenak eta eztabaidak,gero kide bakoitzak hori guztia kontuan hartuztestu berria sortzen duen arte”, argitu du Sala-buruk. Alabaina, bigarren idazketarekin ez daprozesua akitzen, “behin eta berriz jarraitzendugu eztabaidatzen eta ekarpenak egiten, 5, 6edo 7 alditan hasierako testua berridatziz”.

INFORMATIKA LAGUN Hogeita hamar urterenburuan informazioa lantzeko modua ere zeha-ro aldatu da. “Lehenengo liburukia idazmaki-naz idatzi genuen”, gogora ekarri du Salabu-ruk. Bestalde, gaur egun askoz informaziogehiago izan dute eskuragarri, eta horrekerraztu du lana adibideak emateko eta infor-

mazioa egiaztatzeko orduan. “Informatikakasko lagundu gaitu, aldeak ikusi daitezke lehe-nengo liburutik azkenekora”. Hala ere, Sala-buruk dio hainbesteko informazioa edukitzeakez duela beti prozesua errazten. “Informazioanitza duzunean askotan zailagoa izaten da, ezdakizu zer aukeratu, zer den egokia eta zer ez,zalantzak agertzen dira”, onartu du. Hori bai,Salaburuk argi du gelditzen den lanak “bermehandiagoa” duela. Hortaz, Salaburuk informa-tikaren aurrerapenean ikusi du abantailarikhandiena. “Proiektuarekin hasi ginenean, 80kohamarkadan, ez genuen ordenagailurik era-biltzen, eta horrek zeharo aldatu du lan egitekoera”.

Edonola ere, euskal gramatika ez da zazpi libu-ruki hauetan amaitzen, “guztiz ezagutzea ezi-nezkoa da”, aitortu du Salaburuk, gramatika

amaigabea baita: “gauza batzuk badakizkigu,baina beste asko oraindik ez, izan ere, zenbateta gehiago jakin gero eta arazo eta galderagehiago ere sortzen zaizkigu”. Hala ere, zazpiliburuki hauekin gaur egungo euskal gramati-karen “argazki osatuena” lortu du Euskaltzain-diak. Bildumaren lehenbiziko bi liburukietanizen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintag-ma (EGLU II, 1987) aztertu zituen GramatikaBatzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edotestu mailako loturak izan zituen aztergai.EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko biliburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005)mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte.Berebat, akademiak liburuki guztiak bere web-gunean eskegi ditu, edonork kontsultatzeko.

ZAZPIAK BAT

Gramatika batzordeak ziklobati amaiera eman dio perpausjokatugabeei buruzko argital-penarekin. Hala ere, aurreran-tzean lanean segitzeko asmoaadierazi du Salaburuk, etaazken 30 urteotan argitaratu-tako guztia aztertu, berranto-latu eta berridazteari ekingodiote. “Orain, azkenekoargazkiaren antzeko zerbaitdugula, garaia iritsi da guztiaberriz ere beste begi batzuekinbirformulatzeko”, adierazi du.Hortaz, “liburuki bakarrean edobitan” dena biltzea nahi dute,“kontraesanak zuzenduz etainformazioa eguneratzen”.

Euskal gramatikarenerakusketarik zabalena

BILBO

Page 7: Ortzadar100312

07Ortzadar //Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

Goiko ezkerraldean ikus daitekeenez, sukaldea “leiho handi bat” da. Ondoko irudian, sukaldetik kanpoalderako ikuspegia azaltzen da. Parean, sofa ere leihoan ‘sarturik’ dagoelaohar gaitezke. Behean, etxebizitzak altzari funtzio anitza duela agerian da. Azkenik, liburu-apalategi mugikorra eta komun-kutxa ikusgai dira. OSCAR SANTAMARÍA / KINI ARISTEGI

ULA IRURETAGOIENA

Garai batean Hondarribiako okindegi batizan zena etxebizitza dotore bihurtu duPensando en Blanco-k, detaile txikiei arretaberezia eskaintzen dizkion arkitekto taldea

AA MERIKAR ametsaren leloak lau hai-zetara zabaldu du etxebizitza handiaeta lorategiduna poztasunaren adie-razle dela. Bizimodu eredu honen

aurrean, txikitasunaren aldeko defentsa eginbeharrean gara. Txikiak ez baitu gutxiagotzea-rekin zerikusirik, ez eta mugatzearekin ere.Gurean, etxebizitza kolektiboko hainbat solai-ruko tipologian bizitzea da ohikoena, eta badabizigune honetan ametserako espazioa sortze-rik ere.

Etxebizitza-espazioaren jolasketan trebeakdiren Pensando en blanco™ sortzaile taldearenlanek agerian uzten dute azalera eskasiarierrentagarritasuna ateratzerik badela. Estan-darretik aldendu eta kasuan kasu egoerarengehienezko optimizazioa lortuko duen erantzu-nean ezartzen du erronka gipuzkoar-kataluniarlan-talde honek.

Hondarribian, antzinako okindegi baten gara-jea etxebizitza bihurtu dute. Espazio estua etaluzea antolatzeko, alderik alde zeharkatzen duenaltzari-edukiontzi bat diseinatu dute, biziguneguztiei zerbitzua emateko baliagarria dena.Altzariak denetarikoak jasotzen ditu: sukaldea,biltegia, arropa-gordailua, telebista eta liburu-tegia. Komuna gunerik ilunenean da haritz-egurrezko kutxa batean sartuta eta leiho txikibatek logelarekin jolasean jartzen du argi natu-rala emateaz gain. Ohea lurretik altxa egiten daespazioak bereizteko eta egoteko egoera des-berdinak ahalbidetzeko aldi berean. Ekintzabakar baten bidez beharrizan bat baino gehia-go ebaztea da soluzio hauen guztien atzean denestrategia.

Baina badira begirada zorrotzago batean, etxe-bizitza are pertsonalagoa egiten duten xeheta-sunak. Pensando en blanco™ taldearen ezau-garria baita eskuartean duten egitekoa mimozlantzea, detaile txikienganako arreta bereziaeskainiz. Ohe azpiko liburu-apalategiak adibi-

dez, jesarleku eta eskailera funtzioa du eta mugi-tu daitekeenez gero, etxeko edozein txoko ira-kur-gune bilakatu dezake. Bestalde, akaberekbadute ñabardurarik, inguruneari leuntasunaeskaintzen diotenak. Hala, altzariak haritz-egurrezkoak badira ere, egur-taulen kokapena-ren arabera marrazki desberdinak sortzen dira(ikus nola komuneko kutxan diagonal marrazkibat osatzen den), edo lurzoruko zola jarraiakbadu marraketa fin bat espazioak modu deli-katuan desberdintzeko.

ARGIA HARRAPATUZ Hondarribian ere kokatzenden beste zaharberritze baten kasuan, argia izanda hizpide espazio txikiak ikusgarri egiteko.Etxebizitzaren antolamendu berriak espazioguztietan argia “harrapatzeko” xedea izan du.Argi naturala eta ikuspegiak bizigune guztiekdisfrutatu dezaten, etxebizitzako espazio guz-tiak begiratoki dira. Sukaldea esaterako, leihohandi bat da egongelako espazioan txertatua.Leiho honek ez du soilik argia sukalderainosartzen, etxeko espazio guztien artean ikus-harremanak ahalbidetzen ditu aldi berean.Leihoaren izaera azpimarratzeko, leihoa ego-teko-espazio bihurtu dute. Etzan eta jesartzekotxoko berezi bat eratzen da leihoaren inguruan,biltegirako espazio bat sortzeaz gainera. Espa-zio txikiak diren arren, sortutako ikuspegiekzabalagoak ematen dute eta argitasunak bizi-garritasuna areagotzen du. Xehetasun hauekdira gure bizimodua aldatzeko kapazitatea dute-nak eta horrek bilakatzen ditu handi hain zuzen.

Pensando en blanco™ Borja Garmendia etaAurora Polo lankideek osatzen dute. EuskalHerrian eta Bartzelona-Girona aldean sor-men-diziplina zabaleko jardunetan ari dira: pro-duktu-diseinua, barne-espazioen eraketa etadiseinu grafikoa. Tokiko materialak eta antzi-nako artisautza tekniken berreskurapenean aridira egun bereziki lanean. Haien webgunea bisi-tatzeak badu bai ikus-gozamenik: pensandoen-blanco.com.

Xehetasunhandiak

HONDARRIBIA

Page 8: Ortzadar100312

08 // Ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

JALGI HADIDANTZARA

www.aikotaldea.com

Kooperatibakdantzan

Euriak edo elurrak Salbada mendikatea elikatzen dutenean, Nerbioiibaiak agerpen dotorea egiten du: 270 metroko jauzian amiltzen daapar eta lurrunezko txirikorda, Delikako kanoiaren hondoraino

SS ALTO egin eta lehertu egiten den liki-doa: Nerbioi ibaiaren jauzia, bai, bai-na baita txakolinarena ere. Urduñakoplazan edan dezakegu, pintxo batzuk

janez, txangoa hasi aurretik, eta NerbioiGaraiko txakolinaren ibilbidea ere jarraigenezake, bisitak eta dastatzeak eskaintzendituzten zazpi upategietatik. Urduñak, gaine-ra, Bizkaiko Erdi Aroko hirigunerik handie-na du, baita harresien arrastoak ere, jaureginabarmenak eta Gaztelatik zetozen merkan-tziak kontrolatzen zituen aduana neoklasikoa,gaur hotel eta bainuetxe dena.

Turismoak, tentazioak eta alferkeriak harra-patu baino lehen, errepidetik Urduñako por-tura igoko gara, Araba eta Burgos artekomugara. Kilometro bat beherago, SantiagoMendiko Monumentu Naturalera sartzekopista aurkituko dugu. Bertatik hiru kilome-tro jarraituz, Parketxera helduko gara, txan-goaren abiapuntura.

Hantxe sortzen da Santiago iturria, paisaiakarstikoen joko tipikoetako bat: kareharrizkomendiaren zirrikitu, osin eta galerietatik bar-neratzen da euria, eta barrunbeak mukurudaudenean, iturburuak azaleratzen dira haneta hemen. Nerbioi ibai jaioberriaren jauzia,hain zuzen, mendialde honetako trukurikikusgarriena da: hilabetetan lehor dago, bai-na neguan eta udaberrian, mendiaren erraiekurez gainezka egiten dutenean, Giturriko aho-tik erreka jaio, amildegira abiatu eta 270metroko apar eta lurrunezko txirikordamarrazten du airean.

Parketxetik aurrera, ondo seinaleztatutakobide batek Nerbioiko Begiratokira garama-tza pagadian barrena. Berreraikitakoharrizko horma batzuk topatuko ditugubasoan: otsoak ehizatzeko erabiltzen zituzten,piztiaren atzetik korrika eta oihuka. Otsoaikaratu eta bi horma lerro horien artera bide-ratzen zuten, pixkanaka itxi egiten zirenak,inbutu baten moduan, zulo bateraino. 1955anerori zen bertara azken otsoa, baina espezie

BIDAIAKOADERNOA

Balkoi metaliko batdago amildegian

iltzatuta eta hutseania zintzilik: heganezin dugunontzat

ortopedia

hau berriz ere azaltzen hasi da inguruotan.

Pagaditik irten eta berehala lurra desager-tuko zaigu oinen azpian: anfiteatro itzelbatean Nerbioi ibaiak salto egiten du, putre,sai zuri eta zapelatzen koreografiekin hegan.Balkoi metaliko bat dago amildegian iltzatu-ta eta hutsean ia zintzilik: hegan ezin dugu-nontzat ortopedia. Baina hegan egin nahi due-nak ere badu aukerarik: hormatzar bertika-letako mendi hauek Meka bat dira parapen-teak, ala deltak, ultrarinak eta globoak pilo-tatzen dituztenentzat; aukera dago Salbadamendikatea zerutik ezagutzeko, eta ekaineanNazioarteko Aire Jaialdia ospatzen dutehemen. Benetako hegaztien jaialdia, aldiz,etengabekoa da: turismo ornitologikoak geroeta jende gehiago erakartzen du inguru haue-tako behatoki bikainetara, eta Urduñak Bir-ding Euskadi izendapena eskuratu du, jar-duera horiek sustatzeagatik.

Errekan gora abiatzen bagara, ordu erdi ingu-ru beharko dugu Giturriko iturbururaino iris-teko: hantxe jaiotzen da Nerbioi ibaia, ur-emaria dagoenean behintzat. Eta amildegia-ren ertzeko bide zorabiagarria jarraitzenbadugu, Esquina Rubén behatokiraino joangaitezke. Bigarren balkoi honetatik, beste pis-ta batek Parketxera bueltan eramango gaitualdapa behera (guztira, bi orduko ibilbidea).Orain bai, Urduñako plazan pintxoak eta txa-kolina hartzeko baimena eskuratu dugu.

ANDERIZAGIRRE

anderiza.com

S A B I N B I K A N D I B E L A N D I A

Nerbioi ibaiaren hegaldia

azkena

OO RAINDIK gogoan dut nire lehenaldia. Ni dantza gelan nengoen.Ez dut gogoratzen zertaz ariginen, egia esan. Badakit musika

eder bat zegoela jarrita, pasodoble bat agian?Eztabaida bat izan genuen jorratzen ariginen gaiaren inguruan, gure artean ohikoadenez. Horrelako batean, bere hitz-jarioaapaintzeko seguraski, berak, bere besoindartsuekin, eskutik heldu ninduen, etabere gorputz sendoaren tartean lotuta gel-ditu nintzen. Musikarekin eta bere nahiekinurtu egin nintzen; ordurarte sekula santansentitu ez nuen zerbait. Berak neraman,berak agintzen zuen eta ez nik. Nere bete-beharra bere urratsak jarraitzea, bere pro-posamenak erraztea eta osotzea. Batzutanbere asmoak susmatu eta aurreratzeko gainintzen, beste batzuetan erabat ustekabeanharrapatzen ninduen. Oilo bat hankaz gorabanintz sentitu nuen neure burua.

Horrela edo gogoratzen dut Patxik dantzaneraman ninduen lehen aldia. Ordura arte,bikote dantzetan, beti agintzen ohituta nen-goen, eta Patxiren besoetan mundu berri bataurkitu nuen: harremanen mundua dan-tzan. Geroztik, gai honen inguruan iritziezberdinak eta esperientzia aberasgarriakjasotzen saiatu gara, eta ahal den guztietanikasten.

Bagenekien arren, argiago dugu dantzabikotean lana osagarri dela, inor ez dela inorbaino gehiago. Agintzen duena ez da nagu-sia eta kidea morroia, elkar lanean ari dira,bakoitza bere lanpostuan. Agintzen edo pro-posatzen jakin behar du Bartolok, etaMaritxuk agindutakoa ulertu eta laguna-rekin bat egiten. Esan beharra dago,Maritxuren lanak Bartolorenak baino meri-tu gehiago duela sarritan, batez ere zeinagindu eta nola ematen diren ikusita.

Konturatu gara, andrazko bikoteetan, ema-kumeak elkarrekin kooperatiban dantzanegiteko jarrera dutela (seguramente bizia-ren beste eremuetan bezala), biak goitik hel-du eta berdinetik berdinera ekinez. Bainatradizioko esperientziak dio, horrelakoetan,gauza asko egitea konplikatua dela, gehie-netan “el uno por el otro la casa sin barrer”gelditzen garelako. Gure dantzaldietan,andrazkoen bikote mordoa izaten dugu.Horrela, derrigortuta, gelditzen zaigunbakarra bikoteetan, rolen definizioa elka-rrekin zehaztea da, zu Bartolo eta niMaritxu, eta parekotasuna lantzeko (ema-kumezkoen balore handi bat) roletan txan-datzea behar dugunean. Baina, diot nik, nondaude Bartoloak?