Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BERRIA Xilaba, finalari buruz Kurdistan Zuberoan bizi diren bi kurduk Turkiaren erasoari buruzko beren gogoetak eman dituzte 3 Laborantza Bazketan kalteak egiten dituen ‘Cirphis’ harrari ihardukitzeko bide bila dabiltza 2 Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected] Azaroaren 1ean eta 2an eginen dira Xilabako finalerdiak b 2020ko banakakorako, gazteak esperantza dituzte b 4-5

Transcript of Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu...

Page 1: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

BERRIA

Xilaba, finalari

buruz

Kurdistan Zuberoan bizi diren bikurduk Turkiaren erasoari buruzko

beren gogoetak eman dituzte

3Laborantza Bazketan kalteakegiten dituen ‘Cirphis’ harrari

ihardukitzeko bide bila dabiltza

2Ostirala

2019ko urriaren 25aX. urtea418. zenbakia

[email protected]

Azaroaren 1ean eta 2an eginen dira Xilabako finalerdiakb2020ko banakakorako, gazteak esperantza dituzte b 4-5

Page 2: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

Iñaki Etxeleku Baiona

Joan den urtean bezala, aurtenere makurrak ekarri ditu Cirphisizeneko harrak laborari hazleenpentzeetan. Belarra jaten duenhar edo larba horrek pentzeakhoritzen ditu, eta hazleari bazkaxuhurtzen. Biharko Lurraren El-kartea, BLE, beste erakunde ba-tzuekin batean lotu zaio gaiari,aterabide naturalen bilatzeko.Laborari anitzek pozoia baliatzenbaitute harraren hiltzeko. Urria-ren 28an, astelehenean, goizaldioso batez informazio ikastaro batantolatu dute, Itsasu Aroztegian.Pentzeetako harrak azkarki hun-ki etxaldeetarik da.Harra, edo pinpirina, hobeki

erranik. Noctuidaefamiliako pin-

pirina da, har horren ama. Ez dagaur agertua. Badu berrogeita ha-mar urtez goiti ikusten dela Eus-kal Herriko lurretan, baina ezhain ardura eta hainbeste. Ezagu-nago da Ipar Ameriketan eta Azo-reetan. Europa hego mendebal-dean ere bizi da: Pirinio beheral-deetan, baita Korsikan ere, etaden mendrena, Bretainian. BLEko Charlene Crosek aztertu

du marmutxa, eta aterabideenaurkitzeko egitasmoa segitzendu: «Pinpirinak lurpean errutendu urtean behin baino gehiago-tan, eta honen harrek dituzte ma-kurrak egiten. Landare lastodu-nak jaten dituzte, nagusiki. Leku-ka, artoari lotzen zaizkio, baina ai-se gutiago pentzeei konparatuz».Lehen har oldeak agorril erdi-

tsutan ikusi dituzte; hastapen ba-tean, Lapurdi itsasaldean. «Sen-peren, Saran, Itsasun. Itsasu etainguruak dira hunkienak. Gero,barnealderago badoa, DonibaneGarazi alderat. Orain, erasoen arobururatzea da, eta atzeman dai-tezke Biarnon, Oloroe ingu-ruan». Ez dute momentuz datuzientifiko osaturik hipotesienbaieztatzeko, baina behatzetikiduritzen zaie Ipar Euskal Herrikoklima gustukoa duela pinpirinak.«Uste dugu Euskal Herriko etamendi behere aldeko klima doibat tropikalak egiten duela: eurianitz, beroaldi andana, belarraberde den eremua». 1950eko hamarkadatik ezagu-

na da marmutxa, baina aise baka-nago zen. Guti edo aski hamar ur-tetarik agertzen zen saldoan etamakurrak egiten. Azken hogeiurte hauetan azkarki emendatuda. «Gero eta ardurago gertatzenda, eta ez dugu ahal handirik buruegiteko. Hazleak kaltetzen ditu,neguko belar erresalbuetan era-giten baitu». Ondorioz, hazleek gero eta po-

zoi gehiago botatzen dute pentze-etan. «Anitz tratatze kimiko ba-da, frankotan gaizki eginak. Legezbada molekula bat onartua dena,baina salbuespen gisa. Ez da pre-bentzio gisa baliatu behar. Zin-zi-nez harra hor denean da erabil-tzekoa». Gehiago dena, pozoi ho-ri ez da haize egunez bota behar,auzoko alorrak fundi baititzake.«Haize kolpe bat aski da biologi-koan den auzoaren lurretara heldadin. Ekoizpen ekologiko batkaltetu dezake. Gertatu zaigu Ez-peletan biperrarekin». Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoihorrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen duten hazleekin mintzatzen.«Tratamenduek denak hiltzendituzte: harrak, erleak, eta ingu-ruko marmutxa guziak». Kinkak arranguraturik, BLEk

lan bat abiatu zuen iaz, beste par-taideekin, kimikoak ez diren ate-rabide sanoagoen atzemateko.«Lehenik, hazleak beha dezanontsa bere pentzea. Badenez ha-rrik gehiegi: 10-15 har bainogehiago baldin bada metro karra-

tuko, aukerak badira. Ardiak pa-sarazten ahal dira pentzean. Ibilizlehertuko baitituzte harrak. Ahaldelarik, ezen maiz ardiak men-dian diren garaia baita, edo ere-mu handiegiak direlako diren ar-dientzat. Baina bada aterabidebat». Bestela, area edo zapalgai-lua pasa daiteke pentze gainean. Prebentziozko neurri batzuk

hartu daitezke, bestalde. «Kasuegin behar da ongarririk ez ezar-tzea erasoen momentuan, harrekmaite baitute gorotz azpian jar-tzea. Ongi da ere belar moztea edoardien alhatzen ematea; belar gu-tiago, har gutiago izanen baita».Ohartu dira alka-belarra (Dacty-lis glomerata) gustukoagoa duelaharrak, eta treflaren modukoakguti baizik ez dituela hunkitzen.«Ondorioz, hobe da belar motaanitzeko pentzeen ukaitea, las-tozkoak eta lekadunak nahas, etalurraldeari egokituak direnak.Ikusi dugu halako pentzeak gu-tiago kaltetuak direla».

Ikertzaile baten bila

Ikerketa guti dute eskupean.1950eko hamarkadako bakar ba-tzuk, baina ez gehiagokorik. Gu-ziz eskualde gutiko fenomenoadenez, Frantzia mailako laboran-tza eta ikerketa erakundeek ezdiote kasu handirik ematen. Ho-rregatik, BLEk elkarlan programabat egin du EHLG Euskal HerrikoLaborantza Ganbera, LPO txoriengeriza batasuna, DonapaleukoErrekart laborantza ikastetxea etaFDGDON organismo kaltegarrienkontrako laborantza federazioa-rekin. Diru laguntza eskaera egi-na diote Euskal Elkargoari, men-diko Leader laguntzetarik zerbaiterdiesteko asmoz. «Bereziki gaia-rekin interesa izan dezaketenikerlariak bilatu nahi ditugu tesilan bat eramateko, diruztaturik,zinezko aterabide alternatibo etaeraginkorren bilatzeko». Bide bat litzateke cirphis ho-

rren hobeki ezagutzeko eta, zer-gatik ez, haren jale diren natura-ko harraparien. «LPOk jada ai-tzin behaketa bat egin dezakemaila horretan. Harrapariak, Ca-rabidae batzuk izan daitezke,txori batzuk, gau-ainarak, edo ar-miarma batzuk. Gaude, ez ote di-ren onddo edo bakterio batzukharra hiltzen dutenak. Ziri punte-tan belzturik eta hilik ikusi baiti-tugu urri honetan».Itsasu Aroztegiko ikastaroa

gehiago jakin nahi lukeen ororizabaldu diote. «Ireki dugu ikasle,elkargo eta herriko etxeentzat, ezdezaten hazleek bakarrik ukanarazoaren berri. Laborantzamundukoak ez diren jendeak ereetor daitezke».

Pentzeetako belarra jaten duenharrari nola ihardukiBLEk eta EHLGk bide naturalak bilatzen dituzte ‘Cirphis’ pentzeetako harraren bentzutzekob Ikastaroa antolatu dute astelehenean, har horrek jo Itsasuko Aroztegi etxaldean

Ezkerrean, Cirphis, harra denean. Eskuinean, gainaldean, pinpirina denean; eta azpian, harrak kaltetu pentze bat. BLE

2IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 25aGaiak

Page 3: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

Joanes Etxebarria Maule

Kurduen kontraTurkiak abiatuduen eraso milita-rrak ondorio la-rriak baditu jada-

nik: zibil andana bat hilak eta300.000 desplazatutik goiti. Suetena adosturik ere, gerrak aitzi-na segitzen du biktimen zenba-kiak egunez egun handituz. Az-ken urteetan norbera bere aldetikZuberoara bizitzera joan diren bi kurdu Parisetik mintzatu diraHitza-rekin, hango elkartasunmobilizazioetan parte hartzen aribaitira eraso militarra hasiz ge-roztik.2016. urte bukaeran bikotekide

zuberotarra ezaguturik, Turkiakogiro itogarriaz ihes egin zuen ResoZagrosek. Parisen ikasketak hasizituen eta azken urteetan Zube-roan bizi da. Kurduen egoera la-burbiltzen du: «Iran, Irak, Siria,Turkia... Kakaren erdian gaude.Masakratuak izan ginen IrakenSadam Husseinekin, debekatuada erratea kurdua zarela Turkian—XXI. mendean—, Iran... ez dumerezi aipatzea ere...». Turkiararmadaren azken egunetako

bonbardaketek eragin duten la-rritasun egoera salatzeko Parisenda, egunero antolatzen diren el-kartasun mobilizazioetan partehartzeko. Ercan Evinamin kontzientzia

eragozlea zen Istanbulen bizi ze-larik, eta Özgürpolitika egunka-rian kazetaria zen, besteak beste.Kurdistango gerraz idatzi artiku-

lu desberdinen ondorioz hiru auziezarri zizkioten. Horiei ihesiPauera abiatu zen duela hiru urte,CNT sindikatuak harrera eginik.Zuberotar bat ezaguturik bera ereIpar Euskal Herrira jin zen bizi-tzera urte bat berantago, hemen-go informaziorik ukan gabe:«Euskal Herria pixka bat ezagu-tzen nuen ETArengatik edo HegoEuskal Herriagatik, baina hau be-rria izan da enetako».

Zagrosek Turkiatik joatekonahia ez du auziekin esplikatzen,orokorragoa da: «Ez duzu deusegiten ahal, erraten ahal. Ez zarakurdua izaten ahal, Turkian debe-katua da». Berriki kurduerazmintzatzeagatik hil zuten pertso-naren adibidea aipatzen du: «Ha-lakoak Turkian ohikoak dira».Bere erranetan, turkiar anitz «fa-

xistak» dira: «Diktadurabat da, baina herritarrakere, %60-70 bederen fa-xistak dira, oso naziona-listak kurduekiko».

Euskal Herria,MendebaldeBiek egiten dituzte kur-duen eta euskal herrita-rren arteko antzekotasu-

nen aipamenak, «estaturik gabe-ko populuen» izaerak parekotuz.Baina Reso Zagrosentzat argi dafuntsezko desberdintasuna bade-la: «Hemen Mendebaldean gau-de, ez dut erran nahi trankil zau-detenik baina hemen iduri zait,jendeak ez duenez halako egoera-rik bizitu, ez dela berdin senti-tzen». Egoera politikoak hurbil-tzen ditu bi herriak, eta senti-menduak desberdintzen, bere

ustez: «Bistan da Euskal Herrianhurbilago sentitzen naizela jen-deen arranguretaz Frantziakobeste eskualde batzuetan baino,baina sentimentu azkar hori es-kas dela iduri zait. Iparraldean,beharbada ez delako Hegoaldeanizan den errepresio bera izan, ezda sentsibilitate hori». Ekono-mian, berriz, ez du bi herriakkonparatzeko paradarik ere ikus-ten Zagrosek, Euskal Herria «aiseaberatsagoa» baita: « Kurdista-nen ez da batere ekonomiarik».Euskal Herrian elkartasun kei-

nu batzuk bai, argazkian ageri

den banderola edo Baionan eginzen mobilizazioa besteak beste,baina oro har mobilizazio gutxiantolatu dira kurduei elkartasu-nez. Horregatik Turkiak erasoahasi zuenetik Parisen dira biak,eguneroko mobilizazio deialdie-kin bat egiten. «Alderdi politiko,sindikatu eta beste jatorrietakoherritar anitz ikusten dira he-mengo mobilizazioetan», ErcanEvinaminek dionaz.

Larrialdi egoeranTurkia egiten ari dena «inbasiobat» dela argi utzi nahi du ResoZagrosek: «Bada autonomia batlaster sortzekoa dena eta horisaihesteko Turkiak demografiaaldatu nahi du. Turkiaren sortzeabera horretan oinarritu zen: es-kualdeak desegin besteak masa-kratuz, Turkia inposatzeko. Gre-ziarrak, siriarrak eta armeniarrakmasakratu zituzten soilik turkia-rrak gelditzeko xedez; Kurduakgelditu ziren, beraz ez dute beren‘misioa’ bukatu». Irakeko Kur-distanen herri andana bat inbadi-tu ondotik, Rojava bezalako es-kualdeetan berdina egin nahi duTurkiak, Zagrosen erranetan. «Ezdute nahi kurduek zerbait irabazdezaten, bai baitakite Turkian ba-direla 20 edo 25 bat milioi kurdueta zerbait kausitzen delarik grinahedatzen dela». Horretarako, Zagros argi min-

tzo da, «masakratzera doaz, de-mografia aldatzera». Afrin es-kualdea (Siria) adibidetzat har-tzen du: kasik ehuneko ehuneankurdua zen, eta gaur egun kur-duak ez dira % 20era ere heltzen.«Kurduak maskratu eta botanahi dituzte», laburbiltzen du. «XXI. mendeko genozidioa»

bilakatu daitekeena saihesteko,bistan da, erabaki politikoak es-pero ditu Zagrosek: «Urgentziada No fly zoneedo bonbardaketa-rik gabeko eremu bat izatea, la-rrialdia hori baita. Orain arte gai-tzespenak izan dira baina ez daaski, inbasioaren kontrako deli-beroak behar dira».

Turkian kurduek pairatzen duten errepresioaz ihesi Zuberoara iritsi ziren bi kurdu.Egun hauetan Reso eta Ercan Parisen dira, elkartasun mobilizazioetan parte hartzeko.

Zuberoatik Kurdistani begira

Joan den asteburuan Kurdistan eta Kataluniarekiko elkartasun keinu bat agertu zen Mauleko gazteluan. J.E.

Reso Zagrosen ustez orain arteizan diren gaitzespenak ez diraaski, «inbasioaren kontrakodeliberoak» behar dira

Turkiak erasoa hasi zuenetikParisen dira bi kurduak,eguneroko mobilizaziodeialdiekin bat egiten

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Gaiak

Page 4: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko urriaren 25aAstekoa

Iñaki Etxeleku Baiona

Igandean bukatu zen tal-

dekako Xilaba bertso

txapelketako lehen fa-

sea, kanporaketena.

Bertsularien Laguneta-

ko antolatzaileak franko

kontent dira orain artekoaz. Ortzi

Idoate, elkarteko langile gisa, txa-

pelketaren antolakuntzaren ko-

ordinatzailea da, eta aldi berean

parte hartzailea Urruñago taldea-

rekin: «Bilan baikorra egiten dut.

Konparatzen hasten bagara iaz-

koarekin, egia talde gutiago bade-

la, baina publiko aldetik biziki

erantzun ona izan da. Batez beste,

laurogei bat pertsona izango ziren

saioka. Itxurako saioak izan di-

ra». Xumai Murua elkarteko le-

hendakariak dio saioez kanpo ere

izan dutela oihartzun kanporake-

tek: «Whatsappez zabaltzen di-

ren mezuak ere badira, kanpotik

egin erreakzioak nahiz eta saioe-

tan ez izan. Bada jende bat agu-

rrak eta beste segitzen dituena.

Sendi da badela atentzio bat, eta

ederra da».

Ontsalaz ez zuten egitekoa aur-

ten taldekakoa, baina hondarre-

an iazkoari nahi izan zioten segi-

da eman, eta balio izan duela dio

Muruak: «Berez pausa urtea zen

aurtengoa, ondoko urteko bana-

kakoaren aitzinean bertze usaia-

ko lanei atxikitzeko garaia izaten

delako. Halere, apustu bat bazen

iazkoari segida ematea. Funtsean,

lehen fase hau pasatu delarik,

merezi zuela erran daiteke».

Iazko Xilaban hamaika taldek

parte hartu zuten, eta aldi hone-

tan bederatzik eman zuten izena.

Bere funtzioa bete duela uste du

Idoatek: bertsolari gazteei bidea

ematea. «Egia gehiago espero ge-

nuela. Ea ondokoan salto bat egi-

ten den 18 urte bete berriak dituz-

tenekin. Halere, jada ari eta sobe-

ra plazarik ez zutenek izan dute

lekua». Muruak ez du uste hala-

ko galtzerik izan den: «Iaz parte

hartu zuten gehienek berriz parte

hartu dute. Garrantzitsuena da

taldekako batek 30 bertsolari bai-

no gehiago biltzen dituela. Bana-

kako batean hamabost bertsolari

biltzeko lanak izan ditugu azken

ekitaldietan. Bi urtez segidan tal-

dekakoa antolatuz, aldi oro 30

bertsolarik baino gehiagok parte

hartzeko xedea erakutsi du. Balo-

razio biziki baikorra da, eta etor-

kizunera begira indarra ematen

digu». Gutiago izanagatik, Idoa-

tek dio taldeen osaketa naturala-

goa izan dela. «Talde logikoagoak

izan dira. Lagunartekoagoak».

Bertsoen maila, berriz, taldeka-

koak eskaini paradaren idurikoa

ikusi du: «Taldekako bat da; be-

raz, denetarik bada, baina ez

dugu ahalke izaterik horrekin.

Jendearen erantzuna ona izan da,

eta zer giro goxoa izan den saio

guzietan. Hurbiltasunezko giro

hori da inportanteena istorio ho-

netan».

Banakako Xilaba 2020an

2021, Euskal Herriko banakako

bertsolari txapelketaren urtea

izanen da, lau urtetarik datorre-

na. Ondorioz, lurralde guziek be-

ren ordezkariak hautatu behar

dituzte aitzineko urtetik txapel-

keten bidez. Ipar Euskal Herrian

duela hiru urte egin zen azken ba-

karkako Xilaba, eta 2020an iza-

nen da, beraz, ondokoa. Ikusiko

da heldu den uda hondarrean

nork parte hartuko duen aurten-

go taldekakotik.

Lehendakariak ez du beldu-

rrik; argi du izanen dela bakarka-

koaren antolatzeko molderik:

«Dudarik gabe badela. Duela

hiru urte hamaseirekin antolatu

genuen, eta sei bakarrik bagina

ere antolatuko genuke. Atzema-

nen genuke manera bat, zor bai-

tiogu Euskal Herriko bertsolari-

tzari, eta Iparraldekoari. Badireno

Taldekako Xilaba bertso txapelketaren kanporaketak iragan berri dira; azaroaren 1ean eta 2aniraganen dira finalerdiak, eta finala, berriz, azaroaren 16an. Publikoaren presentzia eta giroaazpimarratu dute antolatzaileek. Heldu den urtean, bakarkako Xilaba antolatu beharko dute.

Gazteen akuilatzea helburu

Emaitzak eztabaida piztu zuen Eskukula eta Eskorbrutak taldeen artean egin zen Hazparneko saioa. BERTSULARIEN LAGUNAK

Page 5: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Astekoa

hiru bertsolari gu ordezkatzeko

motibatuak direnak, bidea ema-

nen genieke». Taldekakoak hori

baitu xede ere: banakakoari begi-

ra bertsolari gazteei gogoa ematea

parte hartzeko. Halaber, bertso

eskoletan egiten den transmisioa

azpimarratu du presidenteak ge-

roari begira; eta aurten, Muskil-

din lehentze antolatu den Haizea

dator saioen aldia. «Honek xede

duena da bertsolari gazteei bertso

eskolatik plazara jauzia ematen

laguntzea. Saiatzen gara manerak

atzematen gazte horiek sendi de-

zaten badutela toki bat plazan.

Agian, hori sentiturik, gogoa iza-

nen dute heldu den urtean bana-

kakoan parte hartzeko». Lizeotik

joan berri diren bi bertsolarik

kantatzen dute saio horietan ur-

teko lizeoko beste bi bertsolari

gazterekin. Muskildikoaren on-

dotik, beste batzuk izanen dira

artean. Bat-batean, gela handia,

argitua, oholtza handia... eta

usaia gutiago duten bertsolari ba-

tzuentzat salto handia zen. Beraz,

gurera ekarri nahi izan dugu, eta

taldekakoaren izpiritua atxiki,

herrikoia. Bazkaria egokia da ho-

rretarako, jendea bero izanen da,

bertsoen beha» dio iaz bertsolari

gisa finalean kantatu zuenak.

Beste aldaketa nagusia epaima-

haiarena izanen da. Kanporake-

tetan ez bezala, espresuki horre-

ikasturtean zehar. Orotarat, bost

saio. «Aurten lehenbiziko aldia

da, baina segur urtez urte indarra

hartuko duela».

Ariketa berrituakIazko Xilabarekin alderatuz, ez da

halako aldaketa handirik izan

bertsolariei galdegin ariketa edo

ofizioetan. Duda egon zen gai edo

kontzeptu bati lotu ahal bezain-

bat hitz sartuz kantatzeko lanare-

kin. Hondarrean, atxiki da.

Aldatu dena, haatik, bertsola-

riak asmarazi behar duen hitzare-

na da. Idoate: «Itsuarena edo ta-

bua, lehen publikoak asmatu be-

har zuen. Konplikatzen zuen

epaileen lana; orduan, asmaraz-

ten dugu taldekide bat, eta ongi

atera da, zeren publikoak badaki,

taldekideak bertsoz erantzuten

du, eta orduan lehen puntutik ari

zara pentsatzen asmatu duenez».

Kanporaketetan, taldekide batek

behar zion asmarazi beste talde-

kide bati. Finalerdietan, doi bat

moldatuko dute. «Taldekide gu-

ziek parte hartuko dute. Batek as-

matuko du, eta bik pistak ema-

nen dituzte, baina galdera-eran-

tzun moduan. Helburua ez da

bortxaz hitza fite asmaraztea, bai-

zik eta jostatzea hitzarekin».

Beste berrikuntza batzuk sar-

tuko dira finalerako saioetan,

hala nola bideoarena. Teknikoki

egingarri bada, segurik. Beste be-

rezitasuna kartzelako lanean du-

kete finalean, taldeka eginen bai-

ta, eta ez bakarka.

Finala, hain zuzen, bertso baz-

kari gisa pentsatua dute aldi ho-

netan. Ez iaz bezala, ohiko saio

nagusi moldean. «Biziki kontras-

te handia bazen taldekakoak

ematen zuenaren eta finalaren

tarako deitu epaileak ariko dira fi-

nalerdietan eta finalean. Ez kan-

poraketetan bezala, beste talde

parte hartzaileko kideak eta pu-

blikoan hautatu norbait.

Antolatzaileak azpimarratu du

tokiko elkarteekin egin lana. «Ari

gara elkarlanean zenbait elkarte-

rekin, eta batez ere ikas-

tolekin. Adibidez, Zube-

roako final-aitzinekoan

ikastolakoek eginen dute

afaria, eta Muskildi Bizik.

Zizpan ere Baionako ikas-

tolek eginen dituzte talo-

ak. Ostatua gaztetxea-

rentzat, eta guk sartzeak.

Dena partekatzen dugu,

eta atxikitzen dugu logika

herrikoi hori». Finalean,

Arberuako ikastola eta

Artetxea elkartearekin

ariko dira, eskuz esku.

Azken gauza, Zuberoa

ez zutela Xilabarik gabe

utzi nahi. «Pena da, aurten ez

baitugu Zuberoatik talderik

ukan, eta arrazoietako bat da fi-

nalerdi bat han egitearena, leku

guzietara arribatzeko».

TALDEKAKO XILABAKO

FINALERDIAK

Baionako Zizpa gaztetxean,

azaroaren 1ean:

4koplaSara (Ellande Alfaro,

Amets Arzallus, Julene Etxeberri

eta Laida Etxeberri).

vs

Hasta la 2itoria (Elixabet Etxandi,

Lur Renteria, Maddi Sarasua, Ho-

dei Renteria eta Leire Laskarai).

Muskildi Posonpesenean,

azaroaren 2an:

Ez Otoi Pentsa (Maddi Ane

Txoperena, Miren Artetxe, Josu

Txoperena eta Gorka Artetxe).

vs

Urruñago (Odei Barroso, Kerman

Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoate).

b Finala azaroaren 16an jokatuko

dute, Izturitzen.

FINALERDIAK

A b Hasierako agurra, taldeka (gehienez 3 minutu,

eta puntuagarria).

B b 8ko ttipian binaka, gaia emanda, hiruna bertso.b Bost oinak emanik bi bertso. Puntu bakoitza kantatu

aitzin oin bat emanez bigarrena.b Azken-aurreko puntua emanda bertsoa osatu

hamarreko handian (berria).

C b Zortziko handian binaka, gaia emanda, hiruna bertso.b Koplaka norgehiagoka, zeinek gai edo kontzeptu bati

buruzko hitz gehien sartu. Gehienez 4 minutu. b Bi punturi erantzun.

D b «Itsuarena». Talde bakoitzetik bertsolari bat asmatzen

eta beste bi pistak ematen.b Kartzela: gaiari hiru bertso doinu eta neurri librean.b Koplaka ofizioa (launa kopla osatu arte).

E b Puntuka taldekideen artean (lau eta sei minutu

artean), gai edo elementu bati.

F b Bukaerako agurra (ez-puntuagarria).

FINALA

A b Hasierako agurra, taldeka (gehienez 3 minutu,

eta puntuagarria).

B b 8ko handian binaka, gaia emanda, hiruna bertso.b Bost oinak emanik bi bertso. Puntu bakoitza kantatu

aitzin oin bat emanez bigarrena.b Bideo bati bi bertso doinu eta neurri librean (berria).

C b Zortziko ttipian binaka, gaia emanda, hiruna bertso.b Koplaka norgehiagoka, zeinek gai edo kontzeptu bati

buruzko hitz gehien sartu. Gehienez 4 minutu.b «Itsuarena». Talde bakoitzetik bertsolari bat asmatzen

eta beste bi pistak ematen.

D b Binaka, puntu erdika, gai edo egoera bati, bina bertso

(berria).b Gaiari hiru bertso doinu eta neurri librean.

E b Kartzela: kartzelatik itzultzean taula gainean aurkitzen

den egoeratik kantatu. Doinu eta neurri librean

(gehienez 10 minutu).

F b Bukaerako agurra (ez-puntuagarria).

Urriaren 20ko kanporaketa, Berttolin, Ez Otoi Pentsa eta Urruñago taldeen artean. BERTSULARIEN LAGUNAK

Ari gara elkarlanean zenbaitelkarterekin. Partekatzen dugudena, eta atxikitzen dugulogika herrikoi hori»Ortzi IdoateBertsularien Lagunen sustapen taldekoa

«Saiatzen gara manerakatzematen gazte horiek sendi dezaten badutela toki bat plazan»Xumai MuruaBertsularien Lagunen lehendakaria

‘‘

Page 6: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

29.066EUSKAL MONETAK ELKARTEEI BANATU LAGUNTZAK

Orain arteko laguntzarik handiena banatu du Euskoak, 29.066 eusko 50

elkarteri. Iaz, emaitza 18.940 euskokoa izan zen, 46 elkarterentzat. Euro-

ak euskotan aldatzen diren aldikal, aldaketa egiten duenak hautatu el-

karteari xahutu duenaren %3 ematen dizkio. Aldeko gehien horretara

bultzatzen dituen elkarteak du saririk handiena hondarrean, hots.

Aurten ere, eusko sortu zuen Bizi elkarteak du gehien eskuratu: 3.024

eusko. Ohiko lagunduen artean dira EHLG, Les amis d’Otsokop eta ikas-

tola batzuk.

Emendatzerik handiena Atalante zinema gelak izan du. Gora egin dute

baita ere Surfriderrek eta Itsasuko Arrokagarai ikastolak. Lehentze, emai-

tza bat eskuratu duten egitura hauek ere agertu dira: Andere Nahia, Do-

nibane Lohizune eta Ziburuko Club Leo Lagrange, CPIE Euskal Itsasbaz-

terra, Lurzaindia eta Etorkinekin.

Gaur egun, 3.200 partikularrek erabiltzen dute Euskoa egunerokoan,

950 profesionalek, 21 herriko etxek eta Euskal Hirigune Elkargoak.

«Nahi badugu ikasleek euskara ikastea, behar dizkiegubaldintza duinak eman. Ezindugu utzi euskara maila soberaapalarekin. Ez da bidezkoa»

Laida EtxemendiEuskara Geroan elkarteko irakaslea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Irudiab Biarritz

Lurramak Nafarroa Garaia gomitatu du Klima, bizia da! lelopean iraganen da 14. Lurrama, azaroaren 8tik 10era, Miarritzeko Irati gunean (Lapurdi). Eus-

kal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen du ekitaldia, «laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko» as-

moz. Aurten, Nafarroa Garaiari leku berezia eginen diote. Ipar Euskal Herriko eta Nafarroa Garaiko laborarien

arteko elkar ezagutza bultzatu nahi dute. Bi gonbidatu berezi izango ditu, bestalde: Valerie Masson Delmotte,

GIECko lehendakaria, eta Piero Sardo, Slowfood eta Bioaniztasuna elkarteko lehendakaria. FRANCOIS BERLAND

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25aIritzia

MARRAZKIRITZIA Galtzagorri

Page 7: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

KANTUA

ALTZAI-ALTZABEHETI-

ZUNHARRETALagunt eta Maita

abesbatza.

bGaur, 20:30ean, elizan.

BAIONAMende berria kantuz,

Euskaltzaindiaren mendeurrena

ospatzeko: Bilboko Koral Elkarteko

Euskeria Koruak, Paz de Ziganda

Helduen Abesbatzak eta Iparralde-

ko Kontserbatorioko Koralak.

bGaur, 20:30ean, katedralean.

BAIONAKoruak jaialdian,

Ipar Euskal Herriko 27 abesbatza:

De Colores, Pottoroak,

Orkestra Sinfonikoko abesbatzak.

bBihar, 10:15ean, katedralean.

Kantarima, Izar-Hitza, Enara,

Medikoak.

bBihar, 10:15ean, Santizpirituko

kolegialan.

Ikusiko, Sorgin Band, Bestela.

bBihar, 10:15ean, protestante

tenpluan.

Bizi Kantu, Beltza Gorria, Oldarra.

bBihar, 15:30ean, katedralean.

Mendiz Mendi, Biez Bat,

Mendi Xola, Gaztelu Zahar.

bBihar, 15:30ean, San Andres elizan.

Koloreak, Nekez Ari, Atsulai.

bBihar, 15:30ean, Santizpirituko

kolegialan.

Per Agrum, Nafarroa Garaiko

180 haur kantarik emanik.

b Igandean, 16:00etan, katedralean.

BAIONABaionan kantuz.

bBihar, 11:00etan, Lakarra plazan

eta merkatuan.

DONIBANE LOHIZUNEArin korua.

bGaur, 21:00etan, elizan.

KANBOArraga abesbatza.

bUrriaren 30ean, asteazkenez,

20:30ean, AIEC gelan.

MUSIKA

ANGELUBBAX eta Las Mondinas.

b Igandean, 17:30ean, Santa Maria

elizan.

BAIONABrah Brah gaua #12:

Los Cojonudos, No Regret

eta The Cabrones.

bGaur, 21:00etan, Magneton.

BAIONA Joel Sarakula

eta Drunks on the Moon.

bBihar, 21:30ean, Magneton.

BIARRITZPost-rock gaualdia:

Oiseaux Tempete & Friends,

Jessica Moss eta Quentin Sauve.

bGaur, 20:30ean, Atabalen.

BIARRITZSvinkels.

bBihar, 21:00etan, Atabalen.

Irudia b Uztaritze

‘Herriko bozak’ emanen dute igandeanIduzkilore taldeak Piarres Larzabalen Herriko bozakklasikoa muntatu du, eta lehen emanaldia igandean izanen

da, Uztaritze Arruntzako erdiko etxean, 17:30ean. Peio Berhokoirigoin, Maider Beheran, Iban Ithurbide, Ainhoa

Elizondo, Mizel Jorajuria, Lierni Elortza, Pierre Larre, Maialen Fauthoux, Xalbat Agerrezahar, Kattin Mendiburu,

Bernadette Iratzoki Luro ari dira, Maika Etxekoparrek zuzendu antzezlanean. JOANA IBARGARAI

Errugbia, dantza, Xilaba eta Lu-

rrama. Igandeko Nafarroa eta Co-

arrasa taldeen arteko errugbi par-

tida filmatuko du Kanaldudek.

Bezperan, Burgaintziko dantza es-

kolaren ikuskizuna. Ondotik, Xila-

bako finalerdiak eta Lurrama Bia-

rritzeko azoka.

Bihar

08:40. Punpa xare, Trinketeko

Munduko Kopatik, buruz buruko

finala eta binakako finalak zuzene-

an.

Etzi

15:00.Errugbia zuzenean:

Nafarroa - Coarrasa.

lehengo Baionako portua eta bere

aktibitateei buruz.

bBihar, 15:00etan, Euskal Museoan.

DONIBANE LOHIZUNEKattalina

de Erauso, XVII. mendeko euskal

abenturazalea, Anne-Marie Lagar-

deren mintzaldia. Frantsesez.

bUrriaren 31an, ostegunez,

19:00etan, Dukontenia etxean.

IRISARRIErrecart, Ordoquy,

Argentinaren historiarekilako

loturak, Ignacio Cloppet, Argenti-

nako historialari eta abokatuaren

mintzaldia. Gazteleraz eta frantse-

sez.

bGaur, 19:30ean, Ospitalea

interpretazio zentroan.

BIARRITZLudwig Von 88,

If Renaud Was a Punk eta Carotte.

Sartzeak oro salduak dira.

bUrriaren 31, ostegunez, 20:30ean,

Atabalen.

HELETAOtxo taldea. Lehenago,

afari begetarianoa.

bUrriaren 31an, ostegunez,

20:30ean, Santa Marian.

LUHUSO Ixo! Gaua. Zuen musika

ekarri (30 minuta) eta gaualdiaren

DJ bilakatu!.

bGaur, 21:00etan, gaztetxean.

SARAGaztetxeak bere 30. urteu-

rrena ospatuko du. Kontzertuak:

Waxy, Bkbo, Fusible, Kiki & The

Red Kiketz, Aho Zakil Konexion,

Nina Coyote & Chico Tornado.

bBihar, arratsean, kiroldegian.

ANTZERKIA

BANKAPiarres Larzabalen Roxali,

Larrazkeneko Loreak taldeak

emanik.

b Igandean, 15:30ean,

ezker paretan.

DANTZA

MAULE-LEXTARRELaida pilota.

bBihar, 20:30ean, Jai Alain.

BESTELAKOAK

BAIONAHatzak Euskal Herrian,

Claude Labaten hitzaldia. Frantse-

sez.

bGaur, 19:30ean, Montaut

gunean.

BAIONAMintza praktika euskaraz

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urriaren 25a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko urriaren 25a X. urtea 418. zenbakia …...2019/10/25  · Desma-siak egin ditu erleetan ere pozoi horrek. Erle Beltza elkarteko erle-zainak entseatu dira pozoia saka-tzen

Joanes Etxebarria Irabarne

Ikerketa termikoak egiteko bule-go bat sortu zuen 2017an, Irabar-nen. Etxe berrien kasuan, diag-nostiko termikoa beharrezkoada; etxe berritzeetan, aldiz, ahol-kuak ekartzen ditu zehaztuz zerobra behar litzatekeen energiaaurrezteko, gastuak eta luzerakoirabaziak —energia gutxiago ba-liatuz— zerrendatuz. Bestalde, ha-ren ahizpak, anaiak eta Iruri etaZalgizeko lagunek osatzen dutenXiberotarrak taldeko kantaria daMaider Larrori (Iruri, 1991). Tal-deak disko berria plazaratuko du.Zuzen, zer da zure lana?

Termika bulegoa da, eta ene lane-an badira bi gauza. Etxe bat erai-kitzen duzularik, bortxatua zaraestudio bat egitera ikusteko etxe-ak ontsa errespetatzen duenezoraingo arautegia —2012ko arau-

tegi termikoa, oraingoz—. Horibortxatua zara ukaitera, agiri batbehar baita obren baimenarekin.Gero, etxe zaharrendako lagun-tza bat da jendeendako, jakitekozer lan egin behar den. Usu jende-ak nahi duelarik zerbait berrituetxe batean, arrunt pentsatzen duberogailua kanbiatu behar duela;salbu menturaz badirela bestegauzak lehenago kanbiatzeko ezdutena bortxaz pentsatzen. Iker-ketak laguntzen du ikusteko zerbaden egiteko, zer den inportan-teena. Gauza zenbait ez dira bate-re kario eta energia aldetik ahal daanitz irabazten. Beti erraten da hezetasun anitz

badela hemengo etxeetan, hori

erronka bat da zuretzat?

Ez bortxaz. Ez da berdin berritzen200 edo ez dakit zenbat urte di-tuen etxe bat edo duela hogei urteegin zen bat. Azken urte horietan

etxe zaharrak oro amiñi bat bermaneraz berritu dituzte: sakatzendugu berina ilea murruetan etahola... Arrangura da lehengoetxeetan murruak berak bizitzenzirela, airea igaraiten zen eta gibe-lean zerbait ezartzez blokeatzendu mekanismo hori, hartako dahezetasuna jartzen. Lehen ez zenhezetasunik salbu ur bazterretan.Ene ustez arrangura izan da mo-mentu batez oroek erran zutelabehar zela isolatu. Ene lanean es-plikatzen dut isolazio bat ezartzenahal dela baina badirela etxe za-harrendako hobeak direnak.Oraingo arauek ez dute bortxaz

logika bera.

Ez batere. Orain arautegi termi-koarekin isolazioa oro hobetzendugu etxeetan eta ez da hainbestekontsumitzen. Neguan ez da ka-sik deusen beharrik etxea bero-tzeko, egur berogailu txipi bat

aski da. Lehen arrangura zen nolaberotzen ahal genituen etxe zaharhoriek eta orain arrangura daudan nola suportatu etxe berria,izugarriko beroa baita etxe horie-tan. Lazgarriko irazgaiztasuna da,eta ez da batere inertziarik; ondo-rioz, alimaleko beroa da. Gogoeta berezi bat dutenak ote

dira zure bezeroak?

Etxe berritzeetan ez dira anitz ji-ten bulego bat ikustera, ez baitirakostumatuak. Ez dute bortxazoroek logika hori: lehenik galde-gitea menturaz zer behar litzate-keen etxearendako. Ez baita bor-txazkoa, momentuko jendeek ezdute egiten. Lagunei edo etxeeraikitzaileei galdetzen zaie nolaegiten ahal den baina ez dute ani-tzek hona jiteko ideia. Baina gero-ago eta haboro aitzinatzen ari da,geroz eta jende haboro kurios dajakiteaz etxe bat nola sano izaten

ahal den. Pentsatzen dut oraingobelaunaldiak, halere, kanbiatzenari direla. Ofizioak interesatzen zintuen

edo parada ikusten zenuen ho-

rretan lana atzemateko?

Hazartak emanik agitu naiz.Pauen energia ingeniaritza ikas-ketak egin nituen amiñi bat aita-amek hara gidaturik, nihaurrekez nekien sobera zer egin. Ikasta-ro bat egin nuen eta maite ukannuen. Etxe zaharrei buruz gauzaanitz irakurtzen eta ikasten ditut,anitz interesatzen nau.Bestalde Xiberotarrak taldean

kantatzen duzu. Nola egiten da

jauzia tauladara, disko egitera?

Uste dut hatsarrean justu nahizutela juntatu kantatzeko. BazenJean Etxart eta hark zituen gazte-ak izugarritan pusatu talde batsortzeko [Altzükütarrak taldeanaritua zen]. Kantuak idazten zi-tuen, gazteei emanarazten... Le-hen diskoa bere etxean grabatuzen eta masterizazioa egin zuen.Oraino bera da kantuen egilea?

Ez, duela lau edo bost urte taldeautzi zuen eta guk segitu dugukantuan. Azkenean taldean idaz-le onak agertu dira: Beñat Larrori[anaia] eta Felix Ager. Beste estilobat da, ez da etsit beste diskoa be-zala, amiñi bat orotarik bada. Zertan desberdin da?

Iragan aldiko diskoan Jeanek[Etxart] zituen kantu anitz idatzieta badu bere zera, Altzükütarrenestiloa. Hor badira kantuak acappella, hori baita gure eremua,eta badira anitz gitarrarekin.Kantaldietan gitarra bat baizik ezdugu, baina diskoan nahi genuenzerbait hobeki eta Oihan Oilarjekegin ditu musikak gibelean; Lau-ra Etxegoihenek ere lagundu gai-tu bozekin. Pentsatzen dut zen-baitzuk estonatuak izanen direla;ez dakit ororen gustuko izanendenez, baina uste dut kanbiatugarela, zortzi urte baita lehen etabigarren diskoen artean. Handitugara, eta gure gustuak kanbiatudira. Hiru Larrori taldean. Odolaz

gain, kantua anai-arreben arte-

ko lotura da?

Ez dakit, bai. Aitak izugarri maitedu kantua; egin ditu ez dakit zen-bat pastoral... Jarraikitzen geni-tuen aita-amak kantaldietan,pastoraletan, maskaradetan,Altzükütarrak [taldea] ere askiontsa ezagutu ditugu. Ni gazteagonaiz, baina Beñatek eta Maiale-nek egin dituzte Kantu Txapelke-ta anitz aitak amiñi bat trebatu-rik, eta ni beha. Eni ere jin zait,baina berantago. Gero bai, txipi-tik horretan izan gara.

«Orain arrangura da udan nola suportatu etxe berria»

Maider Larrori b Ingeniaria eta kantaria

Ikerketa termikoetan bere kontu plantatu zen duela bi urte, eta emeki-emeki energia kontsumoazgogoetatzen den belaunaldi bat agertzen dela iduri zaio. Kantuan ere ari da, Xiberotarrak taldean.

J.E.

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko urriaren 25a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]