Patxi Laborda, Sabin Bikandi Aiko Taldea Izen-ematea · musika inguruan hainbat musika lan idatzi...

2
Ikastaroak Mintegiak Tailer teorikoak eta praktikoak Cursos Seminarios Talleres teóricos y prácticos urria 2009 2 Dantzan Ikasi Betebeharrak Gutxieneko adina: 16 urte. Dantzari eskarmentua izatea. Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen da onarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dute lehentasuna. Izen-ematea Emailez: Bidali mezu bat [email protected] helbidera honako datu hauekin: • Izen-abizenak • Jaioturtea • Tfnoa. • Emaila • Herria • Posta-kodea • Zure dantzari jarduera zein den adierazi • Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi • Zein ikastarotan eman nahi duzun izena Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, eta Dantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 Posta Kutxatila. 20600 Eibar) Izen-emate txartela Izen-emateko epea Zuberoako dantzak: urriak 25. Argia oroimenaren haritik: azaroak 13. Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia: abenduak 13. Ordainketa: Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan, matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 07 0001329473 zenbakidun kontu korrontean diru- sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman. Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia Zuzen-zuzenean dantza irakaskuntzan diharduten dantzari eta dantza- irakasleei begira prestatutako ikastaroa da honako hau. Dantzaren transmisioan eta irakaskuntza ahaleginetan izaten diren hutsunea eta zalantzen aurrean lagungarri gertatuko diren oinarri eta ezagutza teoriko zein praktikoak eskainiko ditu Aiko taldeak. Dantza irakaskuntzan, mugimendu eta erritmoaren lanketan aritzeko oinarri teoriko, metodologiko eta praktikoak eskainiko dituzte ikastaro honetan Sabin Bikandi, Patxi Laborda eta Larraitz Artetxek. Dantza klasean erritmoak lantzeko eta mugimenduak modu samurrean transmititzeko sistemak landuko dira ikastaroan. Izen-abizenak: Jaioturtea: Tfnoa.: Emaila: Herria: Posta-kodea: Zure dantzari jarduera zein den adierazi: Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi: Ikastaroak: Markatu X batekin dagokion laukitxoan. Zuberoako dantzak Argia oroimenaren haritik Dantzaren mugimendua eta eritmoaren pedagogia Kultura sustapen eta hedapeneko zuzendaritza Koldo Mitxelena kulturunea www.gipuzkoakultura.net Tfnoa. 943 11 28 91 Urdaneta, 9 • 20006 Donostia-San Sebastián Dantzan Ikasi www.dantzanikasi.com [email protected] Tfnoa. 943 53 04 40 513 Posta Kutxatila 20600 Eibar Kultura eta Euskara Departamentua Departamento de Cultura y Euskera Gipuzkoako Foru Aldundia Diputación Foral de Gipuzkoa Dantzan Ikasi [email protected] Tfno. 943 53 04 40 513 Posta Kutxatila 2600 Eibar Datak: Abenduak 28, 29 eta 30 Ordutegia: 10:00 – 13:00 Lekua: Dantzagune. Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia) Ikastaroaren prezioa: 30Izen emateko epea: Abenduak 13 Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia Patxi Laborda, Sabin Bikandi eta Larraitz Artetxe Aiko Taldea Patxi Laborda Dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa. Ikuskizun ezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzen berreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Gaur egun Bilboko musika eskolako dantza maisu bezala aritzen da. Larraitz Artetxe Dantzari eta dantza irakaslea. Euskal Herri eta mundu osotik dantzan aritua Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldearekin 1988. urtean hasi zenetik. Dantza irakasle moduan gazte eta helduekin lanean ari da azken urteotan hainbat herri eta erakundek antolaturiko ikastaroetan. Jotaren dantzatzeko modu tradizional zaharren azterketa eta pedagogian espezializatua. Sabin Bikandi Goi mailako musika irakaslea eta Etnomusikologian Doktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat talde eta erakundetan aritu da irakasle edo/ta jotzaile moduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko dantza-maisua. Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasi-ren Jarraipen Batzordetik.

Transcript of Patxi Laborda, Sabin Bikandi Aiko Taldea Izen-ematea · musika inguruan hainbat musika lan idatzi...

Page 1: Patxi Laborda, Sabin Bikandi Aiko Taldea Izen-ematea · musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko

Ikastaroak

Mintegiak

Tailer teorikoak eta praktikoak

Cursos

Seminarios

Talleres teóricos y prácticos

urria 20092Dantzan Ikasi

BetebeharrakGutxieneko adina: 16 urte.Dantzari eskarmentua izatea.Leku mugatua. Antolatzailearen esku geratzen daonarpen eskubidea. Dantza irakasleek izango dutelehentasuna.

Izen-emateaEmailez: Bidali mezu bat [email protected] helbiderahonako datu hauekin:

• Izen-abizenak• Jaioturtea• Tfnoa.• Emaila• Herria• Posta-kodea• Zure dantzari jarduera zein den adierazi• Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi• Zein ikastarotan eman nahi duzun izena

Postaz: Izen emateko txartela behar bezala bete, etaDantzan Ikasira bidali (Dantzan Ikasi. 513 PostaKutxatila. 20600 Eibar)

Izen-emate txartela

Izen-emateko epeaZuberoako dantzak: urriak 25.

Argia oroimenaren haritik: azaroak 13.

Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia:abenduak 13.

Ordainketa:Behin ikastaldian onartua izan zarela ziurtatzerakoan,matrikularen zenbatekoa Kutxako 2101 0381 070001329473 zenbakidun kontu korrontean diru-sarrera egin eta ziurtagiria ikastaro egunean eraman.

Dantzarenmugimendua etaerritmoaren pedagogiaZuzen-zuzenean dantzairakaskuntzan dihardutendantzari eta dantza-irakasleei begiraprestatutako ikastaroa dahonako hau. Dantzarentransmisioan etairakaskuntza ahaleginetanizaten diren hutsunea etazalantzen aurrean lagungarrigertatuko diren oinarri etaezagutza teoriko zeinpraktikoak eskainiko dituAiko taldeak. Dantzairakaskuntzan, mugimendueta erritmoaren lanketanaritzeko oinarri teoriko,metodologiko eta praktikoakeskainiko dituzte ikastarohonetan Sabin Bikandi, PatxiLaborda eta LarraitzArtetxek. Dantza klaseanerritmoak lantzeko etamugimenduak modusamurrean transmititzekosistemak landuko diraikastaroan.

Izen-abizenak: Jaioturtea:

Tfnoa.: Emaila:

Herria: Posta-kodea:

Zure dantzari jarduera zein den adierazi:

Dantza irakaslea bazara non diharduzun adierazi:

Ikastaroak: Markatu X batekin dagokion laukitxoan.

Zuberoako dantzak Argia oroimenaren haritik Dantzaren mugimendua eta eritmoaren pedagogia

Kultura sustapen eta hedapenekozuzendaritzaKoldo Mitxelena kulturuneawww.gipuzkoakultura.netTfnoa. 943 11 28 91Urdaneta, 9 • 20006 Donostia-San Sebastián

Dantzan [email protected]. 943 53 04 40513 Posta Kutxatila20600 Eibar

Kultura eta Euskara DepartamentuaDepartamento de Cultura y Euskera

Gipuzkoako Foru AldundiaDiputación Foral de GipuzkoaDantzan Ikasi

[email protected]. 943 53 04 40513 Posta Kutxatila2600 Eibar

Datak: Abenduak 28, 29 eta 30

Ordutegia: 10:00 – 13:00

Lekua: Dantzagune. Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)

Ikastaroaren prezioa: 30€

Izen emateko epea: Abenduak 13

Dantzarenmugimendua etaerritmoaren pedagogiaPatxi Laborda, Sabin Bikandieta Larraitz ArtetxeAiko Taldea

Patxi LabordaDantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa. Ikuskizunezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzenberreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da.Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditueuskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterieninguruan. Gaur egun Bilboko musika eskolako dantzamaisu bezala aritzen da.

Larraitz ArtetxeDantzari eta dantza irakaslea. Euskal Herri eta munduosotik dantzan aritua Galdakaoko Andra Mari DantzaTaldearekin 1988. urtean hasi zenetik. Dantza irakaslemoduan gazte eta helduekin lanean ari da azkenurteotan hainbat herri eta erakundek antolaturikoikastaroetan. Jotaren dantzatzeko modu tradizionalzaharren azterketa eta pedagogian espezializatua.

Sabin BikandiGoi mailako musika irakaslea eta EtnomusikologianDoktorea Londreseko unibertsitatean. Hainbat taldeeta erakundetan aritu da irakasle edo/ta jotzailemoduan. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen(1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozkomusika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatuditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da etaMusikeneko tradiziozko dantza-maisua.

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da.Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketateknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolkelkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea DantzanIkasi-ren Jarraipen Batzordetik.

Page 2: Patxi Laborda, Sabin Bikandi Aiko Taldea Izen-ematea · musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Musikeneko tradiziozko

Zuberoako dantzak

Asko dira Zuberoako dantzakegiten dituzten manexak(zuberotarrek zuberotar ez direnakizendatzeko erabiltzen dutenizena). Ikastaro honetandagoeneko Zuberoako dantzakezagutu eta dantzatzen dituztendantzari eta dantza irakasleekezagutza hori zorroztu etazehazteko aukera izango dute.Lehen bi saioetan, Argia taldekoJexux Larrea eta FernandoAristizabal-ek Zuberoakodantzetan erabiltzen direnoinarrizko urratsak eta aldairak,Aitzineko Puntüak, errepasatu,zehaztu eta bakoitzari dagokionizenarekin landuko dituzte.

Hirugarren saioan, Jean MixelBedaxagar urdiñarbetarrakxiberuko dantzaerari buruzkoargibideak emango ditu, etaJautziak eta Aitzineko puntüakxiberuko maneran dantzatzekoaholkuak eskainiko ditu.

Ikastaro honetan parte hartzekoZuberoako dantzen oinarrizkoezagutza izatea gomendatzen da.

2 Dantzan Ikasi

Urratsez urratsdantzan ikasi

Argia oroitzapen gisaEuskal Herriko dantza tradizionalaren azken lau hamarkadetanerreferentzia nagusietako bat izan da Argia dantzari taldea. 60kohamarkadaren bigarren erdian tradiziozko dantzan aritzeko iturrietarajo beharraz ohartarazi zuen eta bilketa eta ikerketa lanak egiteko, etatradizio dantzatuak biziberritzeko gaur egun zutik dirauten oinarriakjarri zituen Urbeltzek zuzendutako taldeak. Argia-ren 40 urteko lanarensintesia izango da abenduaren 4an, Donostiako Victoria Eugeniaantzokian eskainiko den Axuri-beltza ikusgarria, eta emanaldi horreninguruan Argia dantzari taldearen 40 urteko ibilbidea eta egindakoekarpenen errepasoa egingo dute Juan Antonio Urbeltz-ek eta IñakiArregik ikastaro honetan. Oinarri metodologikoak, bilketa etnografikoarenegunerokoa eta sortze prozesuakaztertuko dituzte Argiaren emarianoinarrituta. Bi saio teoriko etazuzeneko emanaldia ikustekoaukera eskainiko ditu ikastaroak.Ikastaroan aztertuko diren edukiakpraktikan eta eszenatokian ikustekoaukera izango da abenduaren 4aneskainiko den Axuri-beltzaikuskizunean.

Iñaki ArregiAndoainen jaioa eta egun Donostian bizidena. Dantza munduan, lehen urratsak1970garren urtean ematen ditu, herrikodantzari taldean, handik bost urtetaraDonostiako Goizaldi taldean dantzaribezala jarraitzeko. Hamaika urtez taldehonen ekimenetan parte hartzen duIgnacio Gordejuela maisu duelarik, azkenhauetako lau urtetan, bertako zuzendariartistiko izan zelarik. 1986 inguruan,Ikerfolken partehartzen hasi zen JuanAntonio Urbeltzen zuzendaritzapean, etaArgia taldea egiten ari zen dantzaikuskizun berritan parte hartu zuen.1988tik aurrera aurkezten diren Irradaka,Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas deBasque eta Axeri Boda ikuskizunetandantzari eta dantza maisu lanak beteditu. Euskal Herriko dantza tradizionaleilotutako ezagutzarekin batera, bereprestakuntza, dantzaren beste alorretaraere zabaltzen da, hala nola: dantzagaraikidea, beste herrialde batzuetakodantza tradizionalak (Ingalaterrako Morrisdantzak, Errenazimentuko dantzak,Greziako dantzak, Eskoziakokontradantzak, Bulgariako dantzak,Probentzako dantza militarrak, eta abar),klaket, bikote dantzak, etab.

Jean Mixel BedaxagarUrdiñarben jaioa, aita, osaba eta aitona dantzariak zituendantzari familia batean hazi zen Jean Mixel Bedaxagar etadantzan eman zituen lehen urratsak, maskaradetan partehartuz. Ondoren, 18 urterekin heldu zion xirulari, eta 23urterekin kantuari. Besteak beste Garat Arhan eta PierreBordazaharre “Etxahun Iruri” izan zituen maisu. Hainbatpastoraletan parte hartu du eta Agosti Xaho (1988) izenekoaberak idatzi zuen. 1976an kantatu zuen jende aurrean lehenaldiz. 1983an Xiberoa diskoa argitaratu zuen eta ondorenetorri dira Otea lili denean (1995) eta Bedaxagar (1996).Oraintsu Auñamendi izeneko lana grabatu berri du eta lasterizango da kalean. Kantagintzak ezagutarazi du Bedaxagar,baina berak dioenez “Ni lehenik dantzaria naiz, txirula-jotzaileaondoren eta kantaria gero”.

dazkenerako dantza ikastaro eskaintza berribatekin dator Dantzan Ikasi. Zuberoako dantzenezagutzan sakontzeko aukera izango dugu besteakbeste Jean Mixel Bedaxagar bera irakasle hartuta,azken 40 urteotan dantza tradizionalaren alorreanerreferente nagusienetakoa den Argia taldearenoinarriak eta emariak ezagutzeko parada izangodugu eta dantzaren mugimenduaren analisian etadantzaren pedagogian ekarpen garrantzitsuakegiten ari den Aiko taldearekin dantzarenirakaskuntza jarduteko oinarriak landuko ditugu.

Maiatza eta iraila bitartean burutu diren ikastaroekharrera polita izan dute eta Gipuzkoan dantzairakasleak eta dantzariak oro har, dantza ikastekogogotsu daudela frogatu ahal izan dugu. MaiatzeanBizkaiko jota zaharren inguruko ikastarorako 60lagunek eman zuten izena. Bi txandatan antolatubehar izan genuen, Dantzagunean (Arteleku) lehenaeta Zarautzen bigarrena Zarauzko Udalarenlaguntzarekin. Galdakaoko Andra Mari dantza taldekoKepa Artetxe eta Mikel Goitia izan genituen dantza-maisu. Arratiako jota bezala ezagutzera eman denjota ereduaren jatorria, testuingurua eta dantzatzekourrats eta arauak ikusi eta ikasten hasteko egokieraizan genuen.

Uztailean, Baztango mutil-dantzen ikastaroa egingenuen. Arizkungo Patxi Larralde eta Arraiotz-eko RafaBaron izan genituen irakasle lehen jardunaldian, etaPatxi Laborda bigarrenean. Mutil-dantzak egitekoestiloa, karakterra, dantzaerarekin ardura handiaerakutsi zuten irakasleek. Baztango dantza sortahonen urrats nagusien ezagutzara hurbiltzeko aukeraizan genuen, eta horiek landu ahal izatekodokumentazio eta musika eskuratu ziguten irakasleek.

Irailean Goierriko dantzak izan ditugu ikasgai. Aurtzakadantza taldeko Mikel Sarriegiren eskutik Goierrikodantzen aberastasuna ezagutzeko modua izan dugueta aurkeztutako errepertorio zabaletik dantza batzukpraktikoki landu ditugu.

Ikastaroekin batera aurrera doaz Dantzan Ikasikmartxan jarritako beste ekimenak. Gipuzkoako dantzairakasleen direktorioa osatuta dago eta horiekinegindako inkestaren emaitzak laster emango dituguezagutzera. Horrez gain, dantza tradizionalarencurriculum bat osatzeko adituen eta elkarteesanguratsuen proposamen eta irizpideak jaso diraeta material horiekin apailatuko den proposamenaaztertu eta eztabaidatzeko zabalduko da datozenhilabeteetan.

u

Jexux LarreaDonostiako antigua auzoko Jakintza ikastolaren dantzari taldean hasi zendantza munduan Jexux Larrea. Hamazazpi urte zituela taldeko ardurabere gain hartu zuen eta handik gutxira Argia taldean sartu zen. Harrezkero,Argiako lan-taldean jardun du tokian-tokiko informanteekin ikerketa, bilketaeta ikasketa lanak eginez, eta Argiak prestatutako ikuskizun guztietanparte hartu du dantzari eta dantza-maisu lanetan, besteak beste Zortziko,Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri-bodan. Euskal herrikodantzez gain Berpizkundeko dantzetan, Probentzako karaktere dantzetan,Eskoziako kontra-dantzetan eta Europako ekialdeko dantzetan prestakuntzadu. Hainbat ikastola, talde eta elkartetan aritu da dantza irakasle lanetan,baita Renoko Unibertsitateko taldean ere. Zuberoako dantza urratsaklantzeko Aitzineko Puntiak metodoa argitaratu zuen (Jira Galdua 3. zkia- Ikerfolk) 2002an Fernando Aristizabalekin elkarlanean.

Fernando AristizabalArgia dantzari taldean egin du bere dantzari eta dantza-maisu ibilbidea. 1967an hasi zen dantzan Argian eta taldehorrekin parte hartu du tokian-tokiko ikerketa, ikasketa etabilketa lanetan, eta emanaldi eta irakaskuntza jardueretanere. Besteak beste Argiak prestatutako Gipuzkoa, Nafarroa,Lapurdi eta Zuberoako dantzen inguruko ikuskizunmonografikoetan parte hartu zuen, eta 1988tik aurreraZortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta Axeri-Boda ikuskizunetan dantzari eta dantza-maisu lanak eginditu. Euskal Herriko dantzez gain Berpizkundeko dantzetaneta Europako ekialdeko dantzetan prestakuntza du, etadantza-maisu lanetan eskarmentu zabala. 2002an, Zuberoakodantza urratsak lantzeko Aitzineko Puntiak metodoa argitaratuzuen (Jira Galdua 3. zkia - Ikerfolk) Jexux Larrearekinelkarlanean.

Data: Azaroak 3, asteartea20:00 – 21:30 Aitzineko puntüak –J. Larrea eta F. Aristizabal

Data: Azaroak 5, osteguna20:00 – 21:30 Aitzineko puntüak –J. Larrea eta F. Aristizabal

Data: Azaroak 7, larunbata10:30 – 13:30 Zuberoako dantzaketa zuberotar dantzakera– Jean Mixel Bedaxagar

ZuberoakodantzakJean Mixel BedaxagarJexux Larrea etaFernando Aristizabal

Lekua: Dantzagune. Arteleku(Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)

Ikastaroaren prezioa: 25€

Izen emateko epea: Urriak 25

Data: Abenduak 1, asteartea19:00 – 21:00 Juan Antonio Urbeltzeta Iñaki Arregi

Data: Abenduak 4, ostirala20:00 Axuri-beltza ikuskizunaVictoria Eugenia antzokian

Data: Abenduak 9, asteazkena19:00 – 21:00 Juan Antonio Urbeltzeta Iñaki Arregi

ArgiaoroimenarenharitikJuan Antonio Urbeltz eta Iñaki ArregiIkerfolk

Lekuak:Saio teorikoak: Dantzagune.Arteleku (Kristobaldegi, 14. Txomin Enea,Donostia)Axuri-beltza ikuskizuna: VictoriaEugenia antzokia, Donostia.Ikastaroaren prezioa: 30€

(ikuskizunerako sarrera barne)

Juan Antonio UrbeltzIruñean jaio bazen ere txikitatik Donostian bizi da. Goizalditaldean, Ignacio Gordejuela maisu zuela dantzatzen hasi,eta 1965. urtean Argia taldean euskal folklorearen ingurukolanari ekin zion. Bertan, apurka-apurka ondare aparta osatzenjoango diren hamaika dantza eta melodia bildu ditu. EuskalHerriko folklore-dialektoei eskainitako programa monografikoeninguruan, bostehun melodia baino gehiago erakutsi dira.Euskal kultur tradizionalaren jarraipenerako egindakoekarpenetan jantziak, instrumentuak, forma orkestralak etakoreografiak berreskuratu dira. Funtsezko ekarpena lan-motadiferenteetan egindakoa, 1978an Euskadiko Kutxakeditatutako Dantzak liburutik hasi eta hamaika hitzaldi, irrati-programa, egunkarietako artikulu, disko-edizio eta abar arte.1988an Zortziko ikuskizuna estreinatu zuen; 1989an berrizMuriska baleta bertan sartu ondoren, ikuskizunak Alakiketanizena hartu zuen. Gerora beste ikuskizun gehiago etorrikodira: Kondharian, Pas de Basque eta estreinatu berria denAxeri Boda. Guztietan bere sormen lanaren ekarpenek dantzaeta koreografiaren mundua, musika eta jantzien munduekinlotzen du modu oso eta integral batean. 2 Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasipaso a paso

antzan Ikasi viene con una nueva oferta de cursospara el otoño. Vamos a tener la oportunidad deprofundizar en el conocimiento de las danzas deZuberoa teniendo como profesor a Jean MixelBedaxagar entre otros. Podremos conocer deprimera mano los principios que han regido latrayectoria y el repertorio del grupo Argia, unode los referentes fundamentales del panoramade la danza tradicional de los últimos 40 años.El análisis del movimiento en la danza y las basespedagógicas para su transmisión centrarán elcurso que ofrecerá Aiko Taldea.

Los cursos que hemos realizado entre mayo yseptiembre han contado con una gran respuesta yhemos podido comprobar que los dantzaris yprofesores de danza tradicional de Gipuzkoa estáninteresados en seguir formándose. La gran demandaque tuvo el curso sobre la jota de Bizkaia que secelebró en mayo nos obligó a organizar dos sesionespara dar cabida a las 60 matrículas que seformalizaron. Kepa Artetxe y Mikel Goitia, maestrosde danza de Andra Mari dantza taldea de Galdakao,impartieron el curso en el que pudimos conocer el proceso de recogida e investigación que ha permitidorevivir este modelo de danza que se ha difundidobajo la denominación Arratiako jotak o Jotas de Arratiapero que responde a una forma de bailar las jotasde un ámbito geográfico mucho mayor.

En julio las mutil-dantzas del valle navarro de Baztanacapararon nuestra atención. Patxi Larralde de Arizkuny Rafa Baron de Arraiotz impartieron la primera clase,que Patxi Laborda completó el segundo fin de semana.Además de aprender los pasos básicos para laejecución de las mutil-dantzas, y facilitarnosdocumentación y música para su práctica, losmaestros marcaron con precisión los aspectos deestilo que caracterizan este repertorio de danza.

En septiembre hemos trabajado sobre las danzasde la comarca de Goierri. De la mano de MikelSarriegi, del grupo Aurtzaka de Beasain, hemospodido conocer la riqueza del patrimonio coreográficogoierritarra y hemos practicado algunas de sus danzasmás significativas.

Junto con los cursos, el resto de lineas de actuaciónen las que trabaja Dantzan Ikasi sigue su curso. Seha completado el directorio de profesores de danzatradicional de Gipuzkoa y pronto podremos conocerlos resultados de la encuesta realizada a este sector.Además, se han recogido aportaciones por parte deentidades y expertos del ámbito educativo de ladanza tradicional, y sobre este material trabajamosen la elaboración de un currículum de danza tradicionalque en los próximos meses podremos estudiar ydebatir.

d