Pena muerte euskera web

33

description

Unidad didáctica pena de muerte euskera

Transcript of Pena muerte euskera web

Page 1: Pena muerte euskera web
Page 2: Pena muerte euskera web

GAI AURKIBIDEA

I. Hezitzaileentzako gidaOrientabide didaktikoak

Zer da heriotza-zigorra

Heriotza-zigorraren aurkako arrazoi sendoak

Gaiari buruzko legedia

Heriotza-zigorra zifratan

Heriotza-zigorra eta Espainia

Amnesty heriotza-zigorraren aurka lanean

Bibliografia

Ekin: Apelatzeko kasu errealak

Filmografia

II. Proposamen didaktikoakLehen Hezkuntzarako proposamen didaktikoak eta ekintzak

Bigarren Hezkuntzarako proposamen didaktikoak eta ekintzak

Batxilergorako eta helduen Hezkuntzarako proposamen didaktikoak eta ekintzak

Page 3: Pena muerte euskera web

2 AMNESTY INTERNATIONAL

ORIENTABIDE DIDAKTIKOAKAmnesty Internationalek material didaktiko hau ikaslegoari ikuspegi ezberdinetatik he-

riotza-zigorraren errealitatea erakusteko asmoz eskeintzen du. Helburua argudio sen-doen bidez heriotza-zigorra Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak aitortzen duen bizitza eskubidearen urraketa larriena dela ondorioztatzen lagunduko dien hausnarketa bat abiatzea da.

Horretaz gain, baieztatzerik izango da nahiz eta heriotza-zigorra giza eskubideen urra-keta bat izan, ez dela ezkutatzen edota ukatzen: alderantziz, erabiltzen duten herrialde-en legedian jasoa dago.

Hezitzaileak behar adina informazio aurkituko du gaia gela barruan aztertu ahal iza-teko, bai eta arazo honen zabalerari buruzko gogoeta, eztabaida eta erabakiak indart-zeko zenbait proposamen didaktiko ere. Ekintza guztietan helburuak, gomendatutako adinak, beharrezko materialak eta ekintza talde bakoitzaren ezaugarriei egokituta gara-tu ahal izateko argibideak aurkituko ditu.

Lehen Hezkuntzari dagokionez, proposatutako ekintzak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak eta Haurraren Eskubideen Hitzarmenak jasotzen duten bizitza eskubidea garatzera bideratuak daude. Bigarren Hezkuntzaren, Batxilergoaren eta Helduen Hez-kuntzaren helburua ikaslegoak heriotza-zigorrari buruzko eztabaiden bitartez norberak bere hausnarketak eragitea izango da, eta eskuragarri duten informazioaren bidez, nor-berak bere iritzi errotua eraikitzea heriotza-zigorrari buruz.

Heriotza-zigorrari buruzko Unitate Didaktikoaren helburuakNahiz eta gure herrialdean heriotza-zigo-

rra ez indarrean egon, oso kezkagarria da ideia hau gazte jendearen artean sekula berpiztea. Horregatik, material hau landu dugunok ondorengo helburuak garatu nahi ditugu:

• Bizitzak edozein izakirentzat duen oi-narrizko balio-zentzua aitortzea, eta hau Hezkuntzaren Lege Organikoak aldarrikatutako ondorengo balioekin lotzea: bakegintzarako formakuntza, giza eskubideei begirunea, elkarbizi-tza, gizarte-elkartasuna, herrialdeen arteko elkartasuna eta elkarlana eta izaki biziekiko begirunea indartzen duten balioen garapena. (Hezkuntza-ren 2/2006 Lege Organikoa).

• Ikaslegoa heriotza-zigorrak suposatzen duen oinazeari buruz sentikortzea.

HEZITZAILEENTZAKO GIDA

Page 4: Pena muerte euskera web

3HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

HERIOTZA-ZIGORRAREN AURKAKO ARRAZOI SENDOAKHeriotza-zigorrak oi-narrizko giza eskubi-deak urratzen ditu Heriotza-zigorrak Giza Eskubideen Al-

darrikapen Unibertsaleko 3. atalean ai-tortutako bizitza eskubidea urratzen du. Hala dio aipatutako atalak: “Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea”.

Aldarrikapen bereko 5. atalak hala dio: “Heriotza-zigorrak halako traturik ez jaso-tzeko eskubide hori urratzen du.”

Edozein exekuzio burutzen duenaren gizatasuna ukatzen duen eta gizarteak gizakiaren bizitzari egozten dion balioa murrizten duen ekintza bortitz bat da. Exekuzio beraren ankerkeriari beste bat batu behar zaio: epaia bete arte zain egon beharreko denbora, batzutan urte-tan luzatzen dena.

ZER DA HERIOTZA-ZIGORRAHeriotza-zigorra giza eskubideen

urraketa guztietan larriena da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Uni- bertsalak aitortutako bizitza es-kubidea urratzen duelako. Estatuak justiziaren izenean gizabanako bat berariaz hiltzean datza.

Heriotza-zigorrak ez du delitu bat burutzeko asmoa kentzenHeriotza-zigorraren defendatzaileek

etengabe argudiatzen dute heriotza-zigo-rrak delitu larrien indizea murrizten duela. Baina ez da modu esanguratsuan frogatu heriotza-zigorra beste zenbait zigor baino eraginkorragoa denik delitu-asmoak ken-tzeko.

Heriotza-zigorraren eta erailketen arteko erlazioari buruzko ikerketarik be-rriena, 1988an Nazio Batuentzat egina eta 1996an eta 2002an eguneratua, ondorio honetara iritsi zen: “[...] ikerke-tak ez du zientifikoki frogatu exekuzio-ek biziarteko kartzela-zigorrak baino ahalmen handiagoa duenik gaizkilearen asmoa aldatzeko. Eta ez dirudi etorki-zun hurbilean halakorik lortuko duenik. Osotasunean ikusirik, froga zientifikoekez dute inola ere baieztatzen asmoz aldatzeko gaitasunaren hipotesia. (Itu-rria: Roger Hood, The Death Penalty: A Worldwide Perspective, Oxford Universi-ty Press, 2002).

• Heriotza-zigorra ezeztatzearren lanean diharduten pertsonak, elkarteak eta herrialdeak ezagutzea eta baliozta-tzea.

• Bizitza babesteko garatzen joan den nazioarteko legediari buruzko ezagu-tza orokorrak izatea.

Material honen hartzaileak ondoren-goak dira:

• Lehen Hezkuntzako ikaslegoa (6-12 urte).

• Bigarren Hezkuntzako ikaslegoa (13-16 urte).

• Batxilergoko ikaslegoa (17-18 urte).

• Lanbide-Heziketako ikaslegoa.

• Helduentzako Hezkuntzarako Eskolen ikaslegoa, gazte taldeak etab.

Material didaktiko hau oso erabilgarria izan daiteke Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzan eta Etika eta gizabidezko Hezkuntzan. Zeharkako-tasunez, beste zenbait gaietan ere erabil daiteke: Hizkuntzan, Etikan, Gizarte arloe-tan, Erlijioan, etab., arlo bakoitzean ikasi-tako berariazko gaien sorospen gisa.

Page 5: Pena muerte euskera web

4 AMNESTY INTERNATIONAL

Kriminalitate-zifra berrienek ez dute aditzera ematen heriotza-zigorraren abo-lizioak efektu negatiborik sortu duenik. Adibidez, Kanadan, 2006an, erailketek %44 egin zuten behera 1975ekin alde-ratuta, azken hau izanik heriotza-zigorra mantendu zen azken urtea. Bestetik, Estatu Batuetan 2004ean heriotza-zigo-rra duten estatuetan, 100.000 biztanle bakoitzeko 5,71 hilketa izan ziren, baina heriotza-zigorrik gabeko estatuetan be-rriz 100.000 bakoitzeko 4,02 bakarrik.

Ezin izan da frogatu heriotza-zigorrak kriminalitate indizeengan efektu kon-bentzitzailerik duenik. Horrek adierazten du zein alferrikakoa eta zein arriskutsua izan daitekeen heriotza-zigorrari buruz-ko politika publiko bat garatzerakoan asmoa kentzeko gaitasunaren hipotesia oinarritzat hartzea.

Heriotza-zigorra egilearentzat da zigor gogorra, ez delituarentzat.

Heriotza-zigorrak ez du atzera egiterikHeriotza-zigorrik bada, halabeharrez

izango dira ere biktima errugabeak. Giza justizia kale egiteko gai den artean, ezin izango da errugabe bat hiltzeko arriskua eragotzi. Hau da heriotza-zigorra erabili behar ez den arrazoi nagusietako bat.

Heriotza-zigorra faktore askotan datza. Haietako bat da, zalantzarik gabe, de-fentsako abokatuek izan dezaketen gai-tasuna, ahal izanez gero, euren bezeroen errugabetasuna frogatzeko, eta bestela, errudun izanik ere halako zigorrik merezi ez dutela argudiatzeko. Prozesuan erru-rik gertatzen bada, ondorioek ez dute atzera egiterik, ez dago egindako kaltea konpontzerik, heriotz-epaia bete eta gero ez dagoelako akusatua pizterik.

Ez dago munduan norbaiten errudun-tasuna frogatzerakoan %100ean asma-

tzen duela berma dezakeen zigor justi-zia-sistemarik. Edozein kasutan, denek ahalegindu beharko lukete gutxienez ere inpartzialtasuna bermatzen. Justizia-sis-tema batek ez du soilik zuzena izan behar; horretaz gain bere akatsak antzemateko era euren erantzunkizunak bere gain hartzeko gai ere izan behar du. Horrek esan nahi du estatuak erruak gerta dai-tezkeela, eta hala izatekotan, errugabeari kalte-ordain bat eman behar diola onartu behar duela.

Estatu Batuetan, 1973az geroztik, hiltzera zigortutako 120 pertsona baino gehiago askatuak izan dira errugabeak zirela edota euren kontrako epaiak eutsi zituzten frogak urriegiak zirela frogatu zenean. Haietako batzuk hilak izateko zorian egon ziren, heriotzaren korrido-rean urte mordoa eman ondoren. Kasu guztietan, zenbait faktore etengabe erre-pikatzen dira: fiskaltzaren edo poliziarenjarrera okerra, fidagarritasun gutxiko ai-torpenen, testigantzen edota froga ma-terialen erabilera eta abokatu-laguntza desegokia.

Nahiz eta euren erruduntasunari buruz zalantza larriak izan, oraindik ere presoak hil egiten dira munduko herrialde asko-tan. Ezin da zehaztu hilarazitako pertso-na errugabeen kopururik, exekuzioaren ondoren ia inoiz ez direlako berrazter-tze judizialak edota egin izan zitezkeen erruen ikerketak egiten.

Herrialde batzutan, nahikoa da, froga modura, erruztatuaren “aitorpena”. Am-nesty International “froga” honen aurka dago, berau torturapean lortzea errazten duelako. Txinan, She Xianglin eta Teng Xingshan euren emazteen hilketen erru-dun joak izan ziren eta hiltzera zigortuak izan ziren 1994an eta 1987an, hurrenez hurren, nahiz eta etengabe aldarrikatu zuten euren errugabetasuna eta tortu-rapean aitortu izana. Bi kasuetan, ustez

biktima zirenak zenbait urte beranduago bizirik azaldu ziren. 2005ean, espetxean 11 urte eman ondoren, She Xianglinen aurkako karguak kendu egin ziren eta aske utzi zuten. Teng Xingshan, ordea, ezin izan zen askatu. 1989an exekutatua zuten.

Heriotza-zigorra diskriminatzailea daHeriotza zigorra maiz proportzioz kanpo

erabiltzen da gizarte talde jakin batzuen aurka: besteak beste, baliabide ekono-mikorik ez dutenak, gutxiengoak edota zenbait arraza-, etnia- edota erlijiotako kideak.

Abokatu on bat izatea, adibidez, funtsez-koa da epai bat ala beste bat lortzeko. Hilarazitako presoak ez dira beti deliturik larrienak egin zituztenak, haiek defenda-tzeko abokatu trebe bat kontratatzeko dirurik ez zutenak edota parean fiskalikgogorrenak eta epailerik latzenak izan zituztenak baizik.

1990eko txosten batetan, Estatu Ba-tuetako kontrol orokorreko bulegoak “he-riotza-zigorraren inguruko salaketetan, epaietan eta ezarpenetan arrazari buruz-ko desberdintasunak adierazten dituen nabaritasun-eredu” bat aurkitu zuen. Ikerketak ondorioztatu zuenez, akusatu batek hiltzera zigortua izateko aukera handiagoak zituen biktima zuria bazen. Datu honek beste zenbait ikerketatan aurreratutakoa baieztatu zuen: beste gainontzeko faktoreak bere hortan man-tenduz, gaizkile bat hiltzera kondenatua izango ote den edo ez adierazten duen adierazle fidagarriena biktimaren arrazadela. Estatistika honek adierazten du zein bestelakoa den arraza beltzekoek justizia kriminalaren esparru bakoitzean jasotzen duten tratua. Salatzeko eraba-kietatik hasi eta epaimahaiaren epaiaren aurka gora jo arte, pertsona hauek gogo-

Page 6: Pena muerte euskera web

5HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

rrago tratatzen dira akusatuak badira eta euren bizitzari balio gutxiago ematen zaie biktimak badira. Gainera, estatu askotan oso maiz ikusten dira zuriz bakarrik osa-tutako edota gehiengo zuridun epaima-haiak.

Maiz, heriotza-zigorra bidegabeko epaiketen ondorio izaten daNazio Batuetako Exekuzio Sumario, Arbi-

trario edota Epaiketaz Kanpokoei buruz-ko Errelatore Bereziak jaso duen bezala, heriotza-zigorra bidegabeko epaiketen ondorioz ezarri eta bete ohi da, akusa-tuaren oinarrizko giza eskubideak urratu ondoren; besteak beste, errugabetasun-presuntzioa, abokatu bat izateko eskubi-dea, auzitegi independiente eta inpar-tzial batek epaitua izateko eskubidea, gaineko auzitegi batengana gora jotzeko eskubidea edota indultua edo ordezpena eskatzeko eskubidea.

Jurisdikzio batzuetan, auzitegi militar edo bereziek, prozedura laburrak erabiliz,

torturapean aitorpenak eta beste hainbat froga lortzen dituzte eta, oso maiz, froga horiek heriotza-zigorrera daramaten ekin-tza judizialak eusten dituzte.

Zein da exekuzio-metodorik onena?BAT ERE EZ.

Ondorengoak dira 2000. urteaz geroz-tik erabili diren exekuzio-metodoak: buru mozketa (Saudi Arabian eta Iranen); elek-trokuzioa (Estatu Batuetan); urkatzea (Egipton, Iranen, Japonian, Jordanian, Pa-kistanen, Singapurren eta beste zenbait herrialdetan); injekzio hilgarria (Txinan, Estatu Batuetan, Filipinetan, Guate-malan, Tailandian); fusilamendua (Bie-lorrusian, Txinan, Somalian, Taiwanen, Uzbekistanen, Vietnamen eta beste he-rrialde batzuetan) eta harrikatzea (Afga-nistanen eta Iranen).

Exekuzio metodo guztiak beldurgarriak dira eta huts egin dezakete, ondorioz epaituaren hilzoria luzatuz. Dena den, zentzugabea da horregatik injekzio hil-garria norbait hiltzeko modu “errukiorra” dela pentsatzea: kondenatuak aldez au-rretik ezarrita dagoen bere heriotzeko unea itxarotearen laztura pairatzen du.

Injekzio hilgarria

Injekzio hilgarria, exekuzio modu bezala, Estatu Batuetara 1977an hedatu zen. 1888an New Yorkeko estatuaren Ordez-kari Ganberak proposatu bazuen ere, ez zen orduan indarrean jarri, medikuntzako profesionalek erakutsitako aurkakotasun sendoari esker.

Sistema honen bidez hildako lehen pertsona Charles Brooks Jr. Izan zen, 1982ko abenduan, Huntsville-ko espe-txean, Texasen. Munduko inongo beste herrik ez zuen lehenago erabilia. 1997an Txina bihurtu zen sistema hori erabiltzen

zuen bigarren herrialdea eta ondoren, Guatemalan, Filipinetan eta Tailandian erabili izan da. Taiwango legediak ere inje-kzio hilgarria aurreikusten du, baina gaur egun arte ez da han sekula erabili.

Estatu Batuetan injekzio hilgarriari bu-ruzko eztabaida bat ireki da. Askotan exe-kuzio modu honen aurkako helegiteak jarri dira herrialde hartako auzitegietan. 2007ko irailak 25ean, Estatu Batuetako Gorte Gorenak injekzio hilgarriaren kons-tituzionaltasuna berraztertzea adostu zuen. Gorte Gorenak, ondorioz, exekuzio modu honek Estatu Batuetako Konsti-tuzioaren 8. emendakina, zigor krudelak debekatzen dituena, urratzen ote duen aztertuko du.

Osasun munduko zenbait elkarte Am-nesty Internationali eta giza eskubideen aldeko beste zenbait elkarteri batu zaiz-kie injekzio hilgarria behin betiko debeka-tua izateko aldarrikapenean.

Injekzio hilgarria erabiltzen den exeku- zioetan, kondenatuari hiru substantzia kimiko txertatzen zaizkio, neurriz kanpoko dosietan: tiopental sodikoa, azkartasunez konortea galtzera daramana; pancuronio bromuroa, gihar-paralisia sortzen duena, eta potasio kloruria, bihotz-gelditzea sor-tzen duena.

Medikuek maiz esan dute hil behar duenak ez badu nahikoa tiopental sodiko hartzen (adibidez, dosia edo txertaketa okerrak izan direlako edota substantzia kimikoen prezipitazioagatik), aneste-sia-efektua ez dela behar adina sakona izango edota laster desagertuko da, eta kondenatuak oinaze bortitza pairatuko du potasio kloruroa zainetan sartzen den eta bihotz-gelditzea gertatzen den heine-an. Eta pancuronio bromuroak sortzen duen gihar-paralisia dela eta, ezinezkoa izango zaio bere oinazea adieraztea.

Page 7: Pena muerte euskera web

6 AMNESTY INTERNATIONAL

Harrikatzea

Amnesty Internationalen ustez, harrika-tzeak ez du exekuzioa krudeltzen baino, erabilitako metodoa biktimaren sufri-mendua areagotzeko baino ez baitago pentsatua.

Azken urteetako berrien arabera, Iranek soilik erabili du harrikatzea adulterio kasuak zigortzeko. Iraniar zigor kodea oso zehatza da exekuzioa burutzek moduari eta erabili beharreko harriei dagoikionean. 102. atalak dioenez, gizo-nezkoak gerriraino lurperatu behar dira, eta emakumeak aldiz, bularretaraino. 104. atalak, bestalde, adulterioaren zi-gorren inguruan ezartzen du harriek ez dutela “inor pare bat kolpez hiltzeko gai izateko adina handiak izan behar, ez eta ozta-ozta harri izena jasotzeko adina txi-kiak ere”.

Harrikatzeak Iran kide duen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarme-naren 6. (bizitza eskubidea) eta 7. (tor-turaren eta tratu edota zigor ankerren, bihozgabeen edota iraingarrien debekua) atalak urratzen ditu.

Talde bereziki zaurgarriakAdingabeak

Nazioarteko zuzenbideak erabat debe-katzen du 18 urtetik beherakoek egin-dako delituei heriotza-zigorra ezartzea. Hala ere, herrialde talde txiki batek orain-dik ere halakorik mantentzen du.

1990az geroztik, Amnesty Internatio-nalek delitua egiteko unean adingabeak ziren pertsonen gutxienez 59 exekuzioren berri izan du 10 herrialde desberdinetan: Afganistan, Saudi Arabia, Txina, Estatu Batuak, Iran, Nigeria, Pakistan, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan eta Yemen. Herrialde hauetako askok bere legedia aldatu dute ekintza hauek baz-tertzeko asmoz.

Amnesty Internationalek berri duenez, munduan urtero burutzen diren exekuzio guztietako zati urri bat bakarrik dagokie adingabeen exekuzioei. Estatu Batuek eta Iranek arestian aipatutako beste zortzi herrialdeek baino adingabe gehia-go hilarazi dituzte. Iranek, gainera, honez gero gainditu du Estatu Batuen 1990az geroztiko guztirako 19 exekuzioren ko-purua.

Estatu Batuek azkenik 2005ean indar-gabetu zuten adingabeentzako heriotza-zigorra. Gorte Gorenak 2005eko urtarri-lak 1ean debekatu zuen adingabeen exe-

kuzioa, honela Estatu Batuak exekuzio horiek indargabetu dituzten nazioarteko arauak betetzera behartuz.

Bestalde, azken urteotan Iran bihurtu da adingabeak hilarazten dituen herrial-de nagusia, nahiz eta halakorik debeka-tzen duten Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Paktuaren eta Hau-rren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren sinatzaile izan.

Bada adingabeen exekuzioen aurkako nazioarteko adostasun bat, talde honen heldutasunik eza, oldarkortasuna, zau-rigarritasuna eta birgaitzeko gaitasuna direla eta. Egin dituzten delituak izuga-rriak izanik ere, adingabeak gizartean bar-neratzeko dituen aukeren aldeko apustu tinkoa egiten da. Exekuzioa gehiengoaren uste horren ukazio bortitzena da.

Buruko gaitzak dituzten pertsonak

Estatu Batuetan 1977an exekuzioak berrezarri zirenetik 2007ko abendura arte 1.099 pertsona baino gehiago izan dira exekutatuak. Hauetatik ia ehunek buruko gaitz edota arazo larriak zituzten, bai egin zituzten delituak burutu aurretik, bai euren exekuzioaren unean. Batzuren kasuan, diagnosia haurtzaroan jasan-dako tratu txarrek, espetxe indarkeriak edota euren gobernuek bidalitako solda-du gisa izandako esperientziek sortutako buruko arazoak izan ziren. Beste batzu-tan, badirudi buruko gaitza herentziazkoa zela.

Exekutatutako batzuei, heriotzaren korri-dorean emandako urteek buruko osasun arazoak sortu zizkieten, edota ordurako bazituztenak areagotu. 1977az geroztik, euren helegiteak bertan behera utzi eta ondorioz euren hiltzeari berari “baiezkoa”

Page 8: Pena muerte euskera web

7HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

eman diotenen artean, asko buruko gaixotasunak zituzten pertsonak izan dira. Ustezko hiltzeko borondate honek are gehiago errazten du estatuaren lana, pertsona hauen aukera ondoriorik larrie-netara eramateko prest dagoen artean.

Estatu Batuetako Buruko Osasunaren El -karte Nazioalaren zifren arabera, buruko gaixoak heriotzaren korridorean dauden pertsonen %5 eta %10 arteko kopuru batetan daude.

Estatu Batuetako Gorte Gorenak legez kanpokotzat jo zuen minusbaliotasun in-telektualak dituztenak hilaraztea, kasu horietan gaizkilearen erruduntasuna gu- txitua dagoela ulertzerakoan. Egia da minusbaliotasun intelektuala eta buruko gaitza ez direla gauza bera, baina antzeko ondorioak izan ditzakete, eta horregatik, ez da koherentea minusbaliotuak herio-tza-zigorretik salbuestea, baina ordea buruko gaitzak dituztenei zigorra bere hortan uztea, nahiz maiz euren delituaren larritasuna edota euren kontra aurkeztu-tako karguak ez dituzten ulertzen. Ba-tzutan medikazio bortitzen efektupean epaituak dira, epaimahaiari okerreko iritzi bat sorraraziz. Inoiz medikazio dosi altuak hatzera behartu dituzte “hilaraziak izate-ko gai” izan zitezen.

Estatu Batuetako epaitegien epairik berrienek berri onak eta txarrak ekarri dituzte. 2007ko ekainak 28an erabaki-tako ebazpen baten bidez, Estatu Ba-tuetako Gorte Gorenak Scott Panettiren exekuzioa eragotzi zuen. Panetti Texasen dago preso, hiltzera kondenatua, eta el-darnio izugarriak pairatzen ditu. Ebazpen hartan zehaztasun handiz definitzenzirenlegearen ikuspegitik inor buruko gaixo bat ote den erabakitzeko irizpideak. Honela,

bide batez, epaitegiak nolabait aitortzen zuen halako egoeratan epai bat ematea-ren zailtasuna. Baina bestalde, 2006ko ekainak 27an, Texasen Ángel Matutino Reséndiz hilarazia izan zen. Exekuzioa bete egin zen nahiz eta Reséndizek buruko gaitz larriak zituela (eskizofrenia paranoidea barne) adierazten zuten az-tarna sendo ugari izan.

Ezinezkoa da jakitea buruko gaitzak di-tuzten zenbat pertsona dauden heriotza-zigorrera kondenatuak edota zenbat izan diren honez gero hilak.

GAIARI BURUZKO LEGEDIALuzamendu unibertsala. Lorpen handi batNazio Batuen Batzar Orokorrak 2007ko

abenduak 18an ebazpen historiko bat onartu zuen, mundu osoan heriotza-zigo-rra aplikatu aurretiko luzamendu baten aldekoa.

Ebazpena gehiengo zabal batek onartu zuen. 104 herrialdek alde bozkatu zuten, 52k aurka eta 29 abstenitu egin ziren.

Ebazpen honen onarpena aurrerapau-so erraldoia da heriotza-zigorrik gabeko mundu baterako bidean. Horretaz gain, ebazpenak heriotza-zigorraren abolizio-aren aldeko joera adierazten du.

Nahiz eta ebazpena ez den juridikoki loteslea, exekuzioak eten daitezen Nazio Batuek eginiko deialdi honek pisu poli-tiko eta moral nabaria du, batez ere hain

gehiengo zabal batek onartua izanik. Ebazpen honek Estatuei heriotza-zigorra indargabetzeko bere konpromezua gogo-rarazten die, eta oraindik ere zigor honen erabilgarritasuna defendatzen dutenei bere ikuspuntua berriz azter dezaten li-murtzeko tresna garrantzitsu bat da.

Zer dio nazioarteko legediak heriotza-zigorrari buruz?II. Mundu Gerran bizi izan zen estatuko

terroreari eta bortizkeriari erantzun gisa Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1948ko abenduan onartutako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibersalak gizabanakoa-ren bizitza eskubidea aitortzen du, eta garbi adierazten du ez dagoela inori zi-gor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik ematerik.

Ondoren, nazioen erkidegoak heriotza-zigorraren abolizioa ezartzen duten lau hitzarmen onartu ditu. Bat mundu mai-lakoa da, eta beste hirurak, sektorialak (haietatik bi hitzarmen berdinetik erato-rriak):

• Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioar-teko Hitzarmenaren aukerako biga-rren protokoloa: Nazio Batuen Batzar Orokorrak onartu zuen 1989an. Mun-du mailako hitzarmen honek heriotza-zigorraren erabateko abolizioa ezar-tzen du, baina kide diren herrialdeei berau gerra garairako mantentzen uzten die, hitzarmenari euren atxiki-mendua emateko unean hala adieraz-ten badute.

Page 9: Pena muerte euskera web

8 AMNESTY INTERNATIONAL

• Giza Eskubideei buruzko Amerikar Hitzarmena: Estatu Amerikarren Era-kundeko Batzar Orokorrak onartua 1990an. Aurrekoaren akordio berdi-nak ezartzen ditu.

• Giza Eskubideen eta Oinarrizko Aska-tasunen Babeserako Europear Hitzar-mena (ezagunen duen izenez, Giza Eskubideen Europear Hitzarmena):

• 6. Protokoloa: Europako Kontseiluak 1982an onartua. Bake garaian herio-tza-zigorraren abolizioa xedatzen du. Dena den, estatuek heriotza-zigorra manten dezakete “gerra garaian edota gerra-arrisku bizian egindako ekintze-tarako”.

• 13. Protokoloa: Europako Kontseiluak 2002an onartua. Edozein egoeratan heriotza-zigorraren abolizioa xedatzen du, gerra garaian edota gerra-arrisku bizian egindako ekintzak barne.

• Lau hitzarmenetan adierazten da hi-tzarmeneko kide den edozein estatu dagokion Protokoloko kide ere bihur daitekeela.

Babes bereziakEskubide Zibil eta Politikoen Nazioar-

teko Hitzarmenaren 6.5 atalak dioenez, “ez zaie heriotza-zigorra ezarriko 18 ur-tetik beherakoei, ez eta haurdun dauden emakumeei ere”. Gauza bera dio Giza Eskubideen Amerikar Hitzarmeneko 4.5 atalak.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarme-naren 37.a atalak dioenez, “ezin izango da heriotza-zigorra edota espetxetik ate-

ratzeko aukerarik gabeko bizialdiko espe-txe-zigorra ezarri 18 urte baino gutxiago duen edonork egindako delituak direla eta”. Hala dio ere Haurren Eskubideei eta Ongizateari buruzko Afrikar Hitzarmenak.

1984an Nazio Batuen Ekonomia eta Gi-zarte Kontseiluak onartutako Hiltzera Zi-gortutakoan Eskubideen Babesa berma-tzeko Neurrien 3. puntuak dionez, “ezin izango da hiltzera zigortu delitua egiteko unean 18 urte baino gutxiago zuen inor, eta ez dira ere heriotza-zigorrak beteko haurdun dauden edo erditu berriak diren emakumeen eta burua galdu duten per-tsonen kasuetan”.

1989ko maiatzak 24ean onartutako 1989/64 ebazpenean, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Nazio Batuen kide diren estatuei heriotza-zi-gorra indagabetu dezaten eskatzen die “buruko atzerapenak dituzten edota buruko gaitasun oso mugatua duten per-tsonen kasuan, zigorra ezartzeko unean zein zigorra betetzerakoan”. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak, era berean, kide diren estatuek “haren ondoren inor hiltze-razigortua edota hilarazia izaterik egongo ez den gehienezko adin bat” ezar dezaten gomendatzen du.

HERIOTZA-ZIGORRA ZIFRATANHeriotza-zigorra indargabetzeko mundu

mailan gailentzen ari den joerak geldiezi-na dirudi. 1977an 16 herrialdek zuten edozein delitutarako indargabetua; gaur egun, 90 dira halako herrialdeak. 1990az geroztik, 50 herrialdek eta lurraldek in-dargabetu dute heriotza-zigorra delitu guztietarako.

2008ko urtarrilean Amensty Internatio-nalek ezagutzen dituen datuen arabera:

• 91 herrialdek eta lurraldek delitu guz-tietarako indargabetu dute heriotza-zigorra.

• 11 herrialdek gerra garaian egindakoak bezalako salbuespeneko delituak salbu, gainontzekoetarako heriotza-zi-gorra indargabetu dute.

• 32 herrialde “izatezko abolizionista-tzat” joak dira: nahiz eta euren legedie-tan heriotza-zigorra mantendu, ez dute azken 10 urteetan inor hilarazi eta ez dirudi ere aurrerantzean berriro herio-tza-zigorra aplikatuko dutenik.

Honek esan nahi du guztira 134 herrial-dek indargabetu dutela heriotza-zigorra legez edo izatez. Dena den 63 herrialdek eta lurraldek indarrean mantentzen dute heriotza-zigorra eta oraindik ere aplika-tzen dute, nahiz eta urte jakin batean be-netan presoak hilarazten dituzten herrial-deen kopurua askoz txikiagoa izan.

Nazio batuetan onartutako luzamendu unibertsalak babesten duen aboliziorako

Page 10: Pena muerte euskera web

9HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

joera honi laster bat dakizkioke herrialde gehiago, asko baitira legedi abolizionistak lantzen ari direnak.

Hala ere, 2006an:

• 1.591 pertsona hilaraziak izan ziren 25 herrialdetan. Arestian aipatutako zifra gutxieneko zifratzat jotzen da. Egi-azkoa askoz altuagoa izan liteke.

• Jakinak diren exekuzio guztietako %91 sei herrialdetan izan ziren: Txinan (gutxienez 1.010, beste iturri batzuk kopurua 8.000 exekuziotara igotzen dute), Estatu Batuak (53) Iran (gutxie-nez 177), Irak (gutxienez 65) Pakistan (82) eta Sudan (gutxienez 65).

• Nahiz eta zifra zehatz bat ematea zaila den, ustez 2008ko urtarrilak 1ean hilaraziak izateko zain zeuden per-tsonen kopurua 19.185 eta 24.646 arteko da.

HERIOTZA- ZIGORRA ETA ESPAINIAZer dio Konstituzioak heriotza-zigorrazEspainian azken exekuzioak 1975eko

irailan izan ziren. Orduan, ETAko bi kide eta FRAPeko beste hiru afusilatuak izan ziren. 1978an, gaur egungo Konstituzioa indarrean jarri zenean, heriotza-zigorra indargabetu egin zen gerra garairako le-gedia militarrak ezartzen zituen kasueta-rako ezik.

1995era arte, Zigor Kode Militarrak he-riotza-zigorra aurreikusten zuen traizio, matxinada militar, espioitza, sabotaje edota gerrako krimen kasuentzat. Gizar-te elkarteek eta banakako zenbait eki-menek burututako kanpaina luze baten ondoren, zigor hau alderdi politiko guztien adostasunez indargabetua izan zen. Aza-roak 27ko 11/1995 Lege Organikoak, gerra garairako ere heriotza-zigorra indar-gabetu zuenak, abolizioa osatu zuen eta hura absolutu egin.

Nahiz eta heriotza-zigorra espainiar Zigor Kodetik desagertua izan, oraindik ez da Konstituziotik bere aipamena ezabatu. Honela dio Konstituzioaren 15. atalak: “Denek dute bizitza eta osotasun fisikoeta moral eskubidea, eta ezin dira, inola ere, torturatuak izan; inori ezin zaio ere zigor edo tratu jasanezin edota laidogarri-rik ezarri. Heriotza-zigorra indargabetzen da, gerra garairako zigor lege militarrek aurreikus dezaketena salbu”.

Kontutan izanik 40 herrialde baino ge-hiagotan euren Konstituzioek heriotza-zigorra debekatzen dutela, Amnesty In-

ternationalek uste du espainiar Kons-tituzioak heriotza-zigorraren aipamena kendu beharko lukeela edota berariaz bere aplikazioa debekatu.

Nazioarteko legediaEspainiak oraindik ez du Giza Eskubi-

deen Europear Hitzarmenaren 13. Pro-tokoloa sinatu. Protokolo honek heriotza-zigorra egoera guztietan debekatzen du, baita gerra garaian edota gerra-arrisku bizian egiten diren ekintzak ere.

Munduan zehar hiltzera zigortutako espainiarrakOinarritzat 2008ko urtarrilak 1eko data

hartuta, bi espainiar zeuden munduan hiltzera zigortuak: Pablo Ibar Estatu Ba-tuetan eta Nabil Manakli Yemenen.

Pablo Ibarren gurasoak, euskaldunak izatez, 70. hamarkadan emigratu zuten Estatu Batuetara. 2000. urtean, Pablo hiltzera zigortua izan zen eta geroztik he-riotzaren korridorean dago Starkeko es-petxean, Floridan. Gertakariak 1994an jazo ziren: Pablo Ibarri eta beste gizon bati luxuzko etxe baten lapurretan hi- ru pertsona hil izana egotzi zitzaien. 1998an epaimahai batek ezin izan zuen ahobateko erruduntasun epai bat adostu eta epaileak epaiketa baliogabetzat jo zuen. Dena den, 2000. urteko bigarren epaiketa batean, hilketa hirukoitzaren errudun jo zuten. Akusazioa, nagusiki, etxearen segurtasunezko bideoak hartu-tako irudi batzutan oinarritu zuen. Bertan Pablo Ibar ikusten omen zen. Defentsa-ren ustez, ikusten den gizona Pablo Ibar izatea oso zalantzagarria da.

Page 11: Pena muerte euskera web

10 AMNESTY INTERNATIONAL

2006ko martxoak 9an Floridako Auzi-tegi Gorenak bere zigorra baieztatu zuen nahiz eta ez dagoen bera erruztatzen duten froga garbirik eta Auzitegi berak epaiketan irregulartasunak izan zirela onartu. Pablo Ibarrek bizirik irauteko duen itxaropen bakarra bere abokatua presta-tzen ari den helegite berri bat da, aurreko epaiketa baliogabetu eta beste epaiketa bat ospatzeko asmoz. Bere abokatuak argudio berriak 2008. urtearen haseran aurkeztu nahi zituen, epailearen epaia urte bukaeran edota 2009an zehar iza-teko. Erabakia ezezkoa balitz, Floridako Auzitegi Gorenera, Estatu Batuetako Auzitegi Gorenera edota auzitegi federal batetara jotzerik izango litzateke.

Nabil Manakli Kasaybati, jatorri sirio-dun herritar espainiarra, 1997an Yeme-nen hiltzera zigortua izan zen sabotaje-ekintzak eta hilketak planifikatu izana le-poratu zitzaionean, urte hartako uztailan Aden-en geratutako lehergailu bidezko atentatu bat zela eta. 27 pertsona ge-hiagorekin batera salatu zuten. Haietatik asko, bera barne, torturatuak izan ziren, zenbait txostenen arabera, aitortzera behartzeko. Epaimahaiak ontzat eman zituen horrela lortutako “aitormenak”. 2003ko martxoan Auzitegi Gorenak Nabil Manakliri ezarritako heriotza-zigo-rra baieztatu zuen, eta urte bereko ira-liak 11ean Yemengo presidenteak, Ali Abdullah Saleh-ek, zigorra berretsi zuen.

Azkenik ez zen hilarazia izan, eta 2006ko apirilean, Yemengo gobernuak kontutan hartu zuen heriotza-zigorra ordezkatze-ko Espainiak eginiko eskaera. 2007ko urriak 18an, Kanpo Arazoetako eta Ko-operazio Ministerioak Yemenekin ados-tutako hitzarmen baten berri eman zuen, kondenatutako pertsonen lekualdatzeari buruzkoa. Hitzarmen horrek Nabil Ma-naklik bere zigorraren gainontzeko zatia Espainian bete dezan ahalbidetzen du.

AMNESTY HERIOTZA-ZIGORRAREN AURKA LANEAN Amnesty International heriotza-zigorra-

ren aurkakoa da, edozein kasutan dela ere, eta horregatik, exekuzioak bete ez daitezen bete eta mundu osoan herio-tza-zigorra indargabetu dadin egiten du lan. 1961an sortu eta denbora gutxira, Amnesty International kontzientzia-pre-soen exekuzioak eragozteko deialdiak egiten hasi zen. Denboraren poderioz, Amnesty Internationalek heriotza-zigorra-ren aurkako postura indartu egin du, eta gaur egun gatibu den edonor hilaraztea eragotzi nahi du, edozein delitugatik kon-denatua izanik ere.

Nahiz eta azken hamarkadetan lorpe-nak paregabeak izan diren, asko dira urtero hilaraziak diren pertsonak. Horre-gatik Amnesty Internationalek heriotza-zigorra guztiz indargabetzearen aldeko borrokan dirau.

Amnesty Internationalek etengabeko lan plangintza bat mantentzen du herio-tza-zigorraren aurka, herrialde jakinetan kanpaina jakinak egiten direlarik. Lan hori

beste elkarte batzurekin eta gizarte zibila-ren ordezkariekin elkarlanean egiten da.

Elkartea Heriotza-Zigorraren aurkako Mundu Koalizioaren kide sortzailea da. Koalizio hau giza eskubideen aldeko 40 elkarte baino gehiagok eta abokatu-elkargo, sindikatu eta agintari lokal ezber-dinek osatzen dute, denok euren ahale-ginak batuz mundua heriotza-zigorraren zamaz askatzeko. Horrez gain, Amnesty Internationalek Heriotza-Zigorraren aur-kako Asiar Sarea koordinatzen du, 2006. urtean ezarri zena eta zuzenbidearen profesionalek, parlamentari ugarik eta in-guruko herrialdeetako aktibistek osatzen dutena.

Amnesty Internationalek ondorengoa eskatzen du:

• Mundu osoan betetzeke dauden exe-kuzio guztiak geldiaraztea.

• Delitu guztietarako heriotza-zigorra in-dargabetzea, salbuespenik gabe.

• Heriotza-zigorraren abolizioa aldarrika-tzen duten hitzarmen guztien berres-pen unibertsala, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenaren aukerako 2. Protokoloa barne.

• Heriotza-zigorra mantentzen duten herrialde guztiek berau adingabeei ez ezartzeko duten nazioarteko betebe-harra errespetatzea.

Page 12: Pena muerte euskera web

11HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

BIBLIOGRAFIA

Page 13: Pena muerte euskera web

12 AMNESTY INTERNATIONAL

Filmografia

Page 14: Pena muerte euskera web
Page 15: Pena muerte euskera web

14 AMNESTY INTERNATIONAL

Helburua: Giza Eskubideen Adarrikapen Unibertsala ezagutzea, bere garrantziari buruz hausnartzea eta berari buruzko ja-rrera baikor bat bultzatzea.

Adina: 10-12 urte.

Beharrezko materiala: Parte-hartzaile bakoitzarentzako Aldarrikapen Uniberta-laren kopia bana. Ondorengo helbidean aurki daiteke: www.un.org/spanish/aboutun/hrights.htm

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Historia, Hizkuntza, Tutoretza.

Garapena:

1. Dokumentua bakarka irakurriko da, ondoren galdera hauei erantzunez:

• Zenbat zati ditu dokumentu honek?

• Zein motatako dokumentua da?

• Nork aldarrikatu zuen?

• Noiz onartu eta aldarrikatu zen?

• Garrantzitsua al da data?

• Zer dio 3. atalak?

2. Parte-hartzaileak 2 edo 3 taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak 3. atalari buruz hausnartuko du.

3. Talde bakoitzak gela osoari bere ondo-rioak azalduko dizkio.

Hezitzaileentzako oharra: Ekintza bitan zati daiteke. Lehenengo ekintza 1. pun-tuak osatuko luke, eta bigarrena beste biek.

OLERKI BAT DELA ETA: Violeta Parraren “GRACIAS A LA VIDA” Helburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 3.atala abiapuntutzat hartuta, bizitzaren balioa aztertzea.

Adina: 10-12 urte.

Beharrezko materiala: Ikasle bakoitza-rentzat olerkiaren kopia bana, hiztegia.

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Hizkuntza, Tutoretza.

Hezitzaileentzako oharra: Hasi baino lehen, ikasleei Violeta Parrari buruzko ar-gibideak emango zaizkie: nor zen, nongoa zen, zein garaitan bizi izan zen, oroko-rrean bere bizitza nolakoa izan zen. Oler-kia, edota gizakien bizitzari buruz mintzo den beste olerki edota abesti baten letra, irakurriko dira.

Garapena:

1. 6 ikaslek olerkia ozen irakurriko dute, bakoitzak ahapaldi bana.

2. Ulertzen ez diren hitzak argituko dira.

3. Parte-hartzaileak 6 taldetan banatuko dira. Talde bakoitzari ahapaldi bat es-leituko zaio, eta ondorengo galderari erantzun beharko diote: Zergatik dio Violeta Parrak “Gracias a la vida”?

4. Ondoren, talde bakoitzak bere ondo-rioak azalduko ditu.

5. Ikasle bakoitzak ahapaldi berri bat sortu beharko du, olerkian oinarrituta.

6. Guztien artean sei ahapaldi hautatuko dira, guztiak batuz Violeta Parrarena antzeratzen duen beste olerki bat sort-zeko.

Olerkiaren egitura poetikoa mantentzea-rren, euskarazko edizioan ere olerkiaren jatorrizko hizkuntza, hots, gaztelera man-tentzea erabaki da. Arrazoi honegatik, eta giza eskubideei buruzko gaien zehar-kakotasuna indartzearren, bereziki go-mendatzen da ekintza hau gaztelerako eskoletan lantzea.

Page 16: Pena muerte euskera web

15HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

Helburua: Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, eta bereziki, bere 37. atala ezagutzea, eta bere esanahiari buruz hausnartzea, harenganako jarrera baikor bat sustatuz.

Adina: 10-12 urte

Beharrezko materiala: Parte-hartzaile bakoitzarentzako 6. eta 37. atalen kopia bana, hiztegia.

www.ararteko.com/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_216_1.pdf

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Hizkuntza, Tutoretza.

Hezitzaileentzako oharra: Hasi aurretik, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zer den azalduko da.

Ideia orokor bat izateko, denen artean gaztelerazko testu erraztua irakur dai-teke. 600.mineduc.cl/docs/resguardo/dere_nino_conv.doc

Garapena:

1. Isilean, 6. atala irakurriko da eta ondo-rengo galderak erantzungo dira:

• Zer esan nahi dute ondorengo hitzek?

“Berezko” bizitzeko eskubidea

“Biziraupena”

• Zure ustez, zer esan nahi du atal honek?

2. Isilean, 37. atala irakurriko da eta ondo-rengo galderak erantzungo dira:

• Zer esan nahi dute ondorengo hitzek?

“tratu degradatzailea”

“heriotza-zigorra”

“betiko kartzela”

• Zure ustez, zer esan nahi du atal honek?

3. Parte-hartzaile bakoitzak 6. eta 37. atalei buruz idatzitako gainontzekoei azalduko die. Hezitzaileak eztabaida zu-zenduko du.

GUZTIOK OILAR, ESKUBIDEAK BEHARHelburua: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren ezagutza eta hari buruz hausnartzea, bereziki bizitza eskubidea-ri, segurtasun eskubideari eta hezkun-tza eskubideari buruz. Eskubide hauen gabezian bizi direnen larrutan jartzeko, norberak hausnarketa hau bere espe-rientziarekin erlazionatzea.

Adina: 10-12 urte.

Beharrezko materiala: Parte-hartzaile bakoitzarentzat Giza Eskubideen Alda-rrikapen Unibertsala hizkuntza errazera moldatuaren kopia bana, 1. fitxa (16.orrialdea)

www.amnistiacatalunya.org/edu/docs/e-nu-dudh-senzilla.htm

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Hizkuntza, Historia. Tutoretzak.

Garapena:

1. Bost talde osatuko dira. Talde bakoi-tzak Aldarrikapen Unibertsala hizkun-tza errazera moldatuaren kopia bana jasoko du, eta bestalde, 3., 5., 26., 29. eta 30. atalen testua eta irudiak.

2. Talde bakoitzak:

• Aipaturiko atalak irakurriko ditu.

• Irudia testuarekin lotzen saiatuko da.

3. Talde bakoitzak eginikoa amankomu-nean jarriko da zuzena ote den egiaz-tatzeko. Ondorengo galderak kontutan

hartuta, irudi bat daraman atal bakoit-zari buruz eztabaida bat sortuko da:

• Zer uste duzu esan nahi duela atal honek?

• Zer ikusten da irudian?

• Zuri zer gogorarazten dizu?

Page 17: Pena muerte euskera web

16 AMNESTY INTERNATIONAL

GUZTIOK OILAR, ESKUBIDEAK BEHAR

Page 18: Pena muerte euskera web
Page 19: Pena muerte euskera web

18 AMNESTY INTERNATIONAL

PRENTSA AZTERTUZ

Helburua: Hiltzera zigortutako egiazko pertsonen kasuen azterketa erabiliz, zigor honen bidezkotasunari buruz haus-nartzea. Ekintzarako motibazioa helburu, heriotza-zigorra pairatzen dutenei buruz-ko sentikortasuna garatzea.

Adina: 15-16 urte.

Beharrezko materiala: Egiaz hiltzera zi-gortutakoei buruzko fitxa (20. orrialdea)

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Historia, Tutoretza.

Garapena:

1. Partehartzaile bakoitzak 2. fitxarenkopia bana jasoko du (20. orrialdea), bakarka irakurriko du eta idatziz bertan azaltzen diren galderei eran-tzungo die.

2. Ondoren eztabaida bat antolatuko da heriotza-zigorraren aldeko eta aurkko argudioak azaltzeko, emandako egia-zko kasuak kontutan izanik.

NIK ZIGORTZEN DUTHelburua: Heriotza-zigorra ezar litekeen ustezko kasuetan oinarrituz, heriotza-zi-gorraren bidezkotasunari ala bidegabe-keriari buruz hausnartzea.

Adina: 13-16 urte.

Beharrezko materiala: Hiltzera zigortu-tako ustezko kasuei buruzko 3. fitxa (21.orrialdea) idazteko materiala.

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Tutoretza, Hizkuntza, Historia.

Garapena:

1. 3. fitxa banatuko da (21. orrialdea)

2. Bakarka erantzungo da, norberaren iritzia adieraziz.

3. Bi talde sortuko dira:

• Edozein kasutan heriotza-zigorraren aurkakoak.

• Kasu batzutan heriotza-zigorraren al-dekoak.

4. Testuan azaltzen diren galderen ingu-ruan eztabaida bat antolatuko da.

Page 20: Pena muerte euskera web

19HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

HERIOTZA-ZIGORRARI BURUZKO GOGOETAHelburua: Munduan heriotza-zigorrari bu- ruz dagoen errealitatetik abiatuz, beroni buruz hausnartzea. Ekintzarako motibazioa helburu, heriotza-zigorra pai-ratzen dutenei buruzko sentikortasuna garatzea.

Adina: 15-16 urte.

Beharrezko materiala: Ordenagailuak, idazteko materiala, partehartzaile bakoi-tzarentzako Giza Eskubideen Asldarrika-pen Unibertsalaren kopia bana.www.unhchr.ch/udhr/lang/bsq.htm

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Tutoretza, Teknologia.

Garapena:

1. Bi edo hiru kideko taldeak osatuko dira, erabil daitezkeen ordenagailu ko-puruaren baitan.

2. Ondorengo linkak erakusten duen mapa aztertuko da:

www.es.amnesty.org/temas/pena-de-muerte/pagina/miles-de-perso-nas-condenadas/

3. Amnesty Internationalen espainiar ata- laren web orrian (www.es.amnesty.org) ondorengo galderen erantzuna bilatu-ko da:

• Zenbat herritan uste duzu dirauela in-darrean heriotza-zigorrak?

• Ba al dakizu Espainian oraindik heriot-za-zigorra existitzen ote den?

• Jakingo al zenuke asmatzen zenbat pertsona izan ziren exekutatuak iaz epai ofizial bat beteaz?

4. Erantzunak amankomunean jarriko dira eta ondorengo galderari erantzu-na emango zaio:

Helburua: Hiltzera zigortuak izandako adingabeen egiazko kasuak aztertuz, zigor honen bihozgabekeriari eta bidega-bekeriari buruz hausnartzea. Ekintzarako motibazioa helburu, heriotza-zigorra pai-ratzen dutenei buruzko sentikortasuna garatzea.

Adina: 15-16 urte.

Beharrezko materiala: Hiltzera zigortu-takoen egiazko kasuei buruzko 4. fitxa(22. orrialdea) ikasle bakoitzarentzako Haurraren Eskubidei buruzko Hitzarme-naren 37. atalaren kopia bana.

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Tutoretza, Hizkuntza, Historia.

Garapena:

1. Partehartzaile bakoitzari 4. fitxaeman-go zaio (22. orrialdea)

2. Eztabaida bat antolatuko da ondoren-go galderei erantzuteko:

• Baliagarria al deritzozu adingabe bat biziarteko kartzela-zigorrera edo herio-tza-zigorrera kondenatzea? (Argudiatu erantzuna)

• Gizarteak ez al du adingabe horiek be-rrezitzeko erantzunkizuna?

(Argudiatu erantzuna)

• Errepetatzen al da 1948an Nazio Ba-tuetako kide diren herrialde guztiek sinatutako Giza Eskubideen Alda-rrikapen Unibertsala? Argudiatu eran-tzunak.

ADINGABEAK, KONDENA- TUAK

Page 21: Pena muerte euskera web

20 AMNESTY INTERNATIONAL

PRENTSA AZTERTUZ

Iturria: Amnesty International.

Iran2007ko maiatzak 27an Zahedango es-petxean Sa’id Qanbar Zahi 17 urteko gaztea urkatua izan zen. Martxoan izan zen hiltzera kondenatua, beste sei gizo-nekin batera, denak Irango baluchi gu-txiengokoak. Otsailak 14ean Zahedanen Iraultzaren Armadako kideak zihoazen autobus baten aurkako atentatu bat izan zen, leherkailuak erabili zirelarik. Dirudie-nez, Sa’id Qanbar Zahi eta besteak euren familiek atentatu horrekin zuten zeriku-siagatik izan ziren atxilotuak. Baietatu gabeko txosten batzuren arabera, aku-satuetako batzuk torturapean “aitortu” zuten.

Iturria: Reporteros sin fronteras

Afganistan2008-01-18

Mollah-tarren Kontseiluak duela hiru hila- bete atxilotutako Sayed Perwiz Kam-bakhsh, kazetariarentzat heriotza zigorra eskatu du.

Reporteros sin Fronteras elkartea oso kezkatuta dago 2007ko urrian atxilotu-tako Sayed Perwiz Kambakhsh kazetari gaztearen kasuan erlijio-talde kontser-badoreek bertako agintarien gain era-gindako presioa dela eta. Arnegatu izana eta “adierazpen belzgarriak zabaldu iza-na” leporatzen zaio.

Iturria: El tiempo.com (EFE)

Txina2007-12-20

Wang Chengming, Shanghai Electric Group-eko presidente ohia, diru pu-blikoaren bidegabeko erabileragatik eta eroskeriagatik hiltzera kondenatua izan da. Wang eta Yan Jinbao eta Lu Tianming zuzendariak, (bi hauek, hurrenez hurren, bizialdiko zigorreko eta 15 urteko preso-aldiko zigorra jaso zuten) Shangain legez kanpoko salerosketen bidez 40 milioi do-lar bereganatu izatearen errudun jo dituz-te, Changchungo Erdiko Herri Auzitegiko epaiak dioenez.

Page 22: Pena muerte euskera web

21HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

3FITXA

NIK ZIGOR-TZEN DUTGaizkileek zigorra jaso behar dute. Mun-du guztia ados dago horrekin. Zaila da esatea delitu bakoitzari zein zigor dago-kion. Heriotza-zigorra zigorrik errukiga-beena da eta, horretaz gain, ez du atzera egiterik.

Imajina ezazu oraindik heriotza-zigorra in-darrean dagoen herrialde batetako epai-lea zarela. Noiz emango zenuke norbait hiltzera zigortzeko moduko epaia (baldin eta zigor horrek indarrean egon behar lukeela uste baduzu)? Ba al dira sekula heriotza-zigorra ezarriko ez zeniekeen de-liturik? Zein irtenbide emango zenieke? Espetxea, isun baten ordaina, laguntza psikiatrikoa, ordezko lanak, etab.?

Kasu-zerrenda 1. Joan C.: Berariaz lau pertsona hil

zituen.

2. Miriam S.: Miriamek buruko gaitz bat du. Bere semea erail zuen.

3. L. T.: Hondakin toxikoak legez kanpo isuri zituen. 168 etxebizitza bota behar izan ziren eta 20 pertsona gaixotu ziren.

4. Maria P.: Alkoholaren menpean gida-tzen ari zela, istripu bat eragin zuen eta bi haur hil ziren.

5. Germán Z.: Legez kanpoko alderdi politiko baten liderra da. Etorkinak eta judutarrak sarraskituak izatea eskatzeko panfletoak idazten ditu.Bere helburuak lortzeko gazte tal-deak trebatzen ditu indarkeria erabil dezaten.

6. Antonio S.: Futbol-zelaietan eman-dako indarkeria. Antoniok partida

batean 16 urteko gazte bati zauri larriak egin zizkion.

7. Guillermo R.: Bi emakume bortxatu zituen.

8. P. R.: Ogasun Publikoari 100 milioiko iruzurra egin zion.

9. L. J.: Gerra garaian 36 pertsona hil-tzeko agindua eman zuen. Gaur arte ez da bere krimenaren berririk izan.

10 . Mónica P.: Maiz hildakoak eragin dituen atentatuak burutzen dituen talde terrorista batetako kidea da.

11. T. S.: 4, 7 eta 8 urteko haurrei sexu-abusuak eragin zizkien.

12. Carolina P.: Lapurreta batean parte hartu zuen. Hartan polizia bat hil zen.

Page 23: Pena muerte euskera web

22 AMNESTY INTERNATIONAL

... 18 urtetik beherakoek egindako delituen kasuetan heriotza-zigorra ezartzea, baina oraindik ere herrialde talde txiki batek adingabekoentzako heriotza-zigorra mantentzen dute. Az-ken 18 urteotan, 40 pertsona baino gehiago euren estatuek hilaraziak dira, 18 urte baino gutxiago zituzte-la. 2007an 3 herrialdek jarraitu dute adingabeak hilarazten: Iranek, Saudi Arabiak eta Yemenek.

...2000. urteko urtarrilean hilarazia izan zen, bere aurkako epaiketa be-rariazko auzitegi batean bukatu eta ordu erdira. 2003ko apirilean bera-riazko auzitegi militarrak kendu egin ziren. 2001eko maiatzean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ordezka-riek Nazio Batuei hiltzera zigortutako beste zenbait haurri indultua eman zitzaien berri eman zieten. Ordezka-riek ez zuten Kasongoren exekuzioa aipatu.

... 2002an Texasen hilarazia izan zen, zortzi urte lehenago, 17 urte zituela, egindako hilketa bategatik. Epaike-tan zehar, soilik gizon eta emakume zuriez osatutako epaimahaiaren au-rrean, fiskalak (hau ere gizon zuria)“animalitzat” jo zuen. Azaldutako le-kukoek bere birgaitzeko aukerak az-pimarratu zituzten. Espetxe barruan, bere jokabidea eredugarria izan zen.

1997an Txinako Kode Penalari e-gindako heriotza-zigorrari buruzko emendakin bat indarrean sartu zen. Haren baitan, 16 edo 17 urte baino gutxiagokoek egindako delituei ezin izango zitzaien heriotza-zigorra ezarri. Dena den, ondoren ere delitua egite-ko unean 18 urte baino gutxiago zi-tuzten pertsonak hilaraziak izan dira, epaitegiek ez dutelako haien adina jakiteko ahalegin handiegirik egin. 2003ko martxoan Hebei aldizkari juridikoak 18 urte eta 3 hilabeteko Zhao Linen exekuzioaren berri eman zuen 2000.urtean, 16 urte zituela, egindako hilketa bategatik. Hilketa Funingo bailaran egina zen, Jiangsu probintzian.

Amnesty Internationalek 1990az geroztik Iranen adingabeen zazpi exekuzioren berri eman du. Lortutako datuen gehiengoa iraniar hedabideek emandako informazioan oinarritu-takoa da. Duela gutxi, 2001eko maia-tzak 29an IRNA berri-agentzia ofizia-lak esan zuenez, Mehrdad Yousefi,18 urteko gaztea, urkan hilarazia izan zen bi urte lehenago egindako delitu bat zela eta. Epaileek hiltzera zigortua izateko gutxieneko adina 18 urtetan finkatzen duen lege-proiektubat onartu dute. Zenbait txostenen esanetan, Parlamentuak proiektua 2003ko amaiera aldera aztertu be-har zuen.

… Irango Auzitegi Gorenak hiltzera zigortua izan da, 2003an, 17 urte zi-tuela eta adingabea izanik, egindako ustezko hilketa bategatik. Berak beti aldarrikatu du bere errugabetasuna. Espetxe barruan bere buruaz beste egiten saiatu zen. Giltzurrunetako gaitz bat du, espetxean dagoenetik okerrera egin diona. Iranek 18 urte-tik beherakoenztat heriotza-zigorra galerazten duten zenbait nazioarteko hitzarmen sinatu ditu.

ADINGABEEI ZIGORRAK

Page 24: Pena muerte euskera web

23HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

HERIOTZA ZIGORRARI BURUZKO INKESTAHelburua: Ingurukoen artean inkesta bat eginez, heriotza-zigorrak sortzen duen iri-tziari buruz ikertzea.

Adina: 15-16 urte.

Beharrezko materiala: 5. fitxa (24. orrial-dea).

Zerikusia duten arloak: Herritartasune-rako eta Giza Eskubideetarako Hezkun-tza, Matematika, Tutoretza.

Garapena:

1. Partehartzaile bakoitzari 5. fitxa eman-go zaio (24. orrialdea). Ikasle bakoitzak 5 elkarrizketa egingo baditu, elkarriz-

ketatutako pertsona kopuru txukuna izango dugu. Hau da gizarteak izan dezakeen iritziaren lagin txiki bat.

2. Erantzun guztiak batu eta portzentaiak kalkulatuko dira. Adibidez:

Page 25: Pena muerte euskera web

24 AMNESTY INTERNATIONAL

HERIOTZA ZIGORRARI BURUZKO INKESTAEzagunak zein kaleko ezezagunak elka-rrizketa daitezke. 5 pertsona bilatu behar dira eta 10 minutu ba ote dituzten galde-tu galdera batzuri erantzuteko. Erantzu-nak berehala jasoko dira idatziz. Elkarriz-ketan ez da eztabaida bat hasi behar, bestearen iritzia jaso behar baitugu soilik. Elkarrizketaren ondoren, iritziak aldera daitezke.

Elkarrizketalaria: “Eskolan heriotza-zigo-rraren gaialantzen ari gara. Orain ikerke-ta bat egiten ari gara herritarren iritzia biltzeko. Baduzu une bat galdera batzuri erantzuteko?”

1. Heriotza-zigorraren alde ala aurka zaude?

Alde 2. galderara pasa.

Aurka 3. galderara pasa.

2. Zein da heriotza-zigorraren alde duzun argudiorik garrantzitsuena? Baduzu beste argudiorik?

3. Zein da heriotza-zigorraren aurka du-zun argudiorik garrantzitsuena? Badu-zu beste argudiorik?

4. Zer deritzozu ondorengo argudioez? Erantzun arren “ados”, “ez ados” ala “ez dakit”.

a) Heriotza-zigorra indarkeria-ekintza bat da, eta horregatik, indarkeria gehiago bultzatzen du.

b) Heriotza-zigorra maiz arerio politikoak suntsitzeko erabiltzen da.

c) Heriotza-zigorrak ez du delitu bat egite-ko prest dagoena beldurtzen.

d) Heriotza-zigorra baztertzailea da: askoz beltz txiro gehiago daude hiltze-ra kondenatuta zuri aberatsak baino.

e) Heriotza-zigorrak ez du atzera egiterik: erru bat ematen bada, ezin da kon-pondu.

f) Heriotza-zigorra izan litekeen zigorrik gordinena, kupidagabeena eta irain-

garriena da, eta gainera, bizitza esku-bidearen urraketa bat da.

g) Izugarrizko delituak burutzen dira munduan. Egileak zigortuak badira, espetxean maiz euren ekintzak damu-tzen zaizkie. Heriotza-zigorraren bidez, euren bizitzak aldatzeko aukera ken-tzen zaie.

5. Amnesty Internationalek, heriotza-zigo-rra dagoen zigorrik samingarriena eta bihotz-gogorrena dela eta bizitza es-kubidea urratzen duela dio, eta horre-gatik, mundu herrialde guztietan ken dadin eskatzen du.. Ados al zaude?

6. Ikerketa ezberdinek behin eta berriro frogatu dute heriotza-zigorraren bidez ez dela delinkuentzia murrizten. Argu-dio hau kontutan izanik, zein da herio-tza-zigorrari buruzko zure iritzia?

7. 4. galderan azaldutako heriotza-zigo-rraren aurkako argudioak (beharrezkoa bada, errepika daitezke) Amnestyk eta beste jende askok bidezkoak jotzen ditu. Argudio horiek kontutan izanik, zein da heriotza-zigorrari buruzko zure iritzia?

Page 26: Pena muerte euskera web
Page 27: Pena muerte euskera web

26 AMNESTY INTERNATIONAL

ZIGORTU-TAKO PERTSONAKHelburua: Hiltzera zigortutako pertso-nen egiazko kasuak ezagutuz, heriotza-zigorrari buruz hausnartzea.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hez-kuntza.

Beharrezko materiala: Internet-konexi-oa duten ordenagailuak. NO

Zerikusia duten arloak: Etika eta Gizabi-de Hezkuntza, Teknologia, Tutoretza.

Garapena:

1. Parte-hartzaileek 2 edo 3 kideko tal-deak osatuko dituzte.

2. Taldeka, ondorengo webgunean herio-tza-zigorraren mundu-mapa aztertuko da:

www.es.amnesty.org/temas/pena-de-muerte/pagina/miles-de-personas-condenadas/

3. www.es.amnesty.org web orrian, talde bakoitzak ondrengoa bilatuko du:

• Heriotza-zigorra indargabetu ez duten herrialdeen zerrenda (herrialde ez abo-lizionistak).

• Hiltzera zigortutako pertsonen 5 kasu, eta kasu bakoitzean, ondorengo infor-mazioa bildu beharko da:

a. Bere izena.

b. Gizona edo emakumea ote den.

c. Zen herrialdetan izan den zigortua.

d. Zein salaketa egin zaion.

e. Nola izan den edo izango den hila- razia.

f. Exekuzioaren data.

• Ba al da antzekotasunik zigortutako pertsona ezberdinen artean?

• Ondorioren batetara iritsi al zaitezke?

4. Amankomunean jarriko dira talde ez-berdinen ondorioak.

HERIOTZA-ZIGORRARI BURUZKO EZTABAIDAHelburua: Heriotza-zigorrari buruzko

hausnarketa eta eztabaida sustatzea, tartean egoz daitezkeen guztien ikuspun-tuak aztertuz.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hez-kuntza.

Beharrezko materiala: 6. fitxa (27.orrialdea).

Zerikusia duten arloak: Etika eta Giza-bide Hezkuntza, Tutoretza.

Garapena:

1. Ondorengo taldeak osatuko dira:

• Hiltzera zigortu ohiak eta haien fami-liak.

• Borreroak.

• Amnesty Internationaleko edo herio-tza-zigorraren aurka dagoen beste elkarte batetako kideak.

• Lapurreta bat pairatutako biktimak.

• “Krimenaren aurkako batzordea” deituriko taldea.

• Heriotza-zigorrari buruzko gobernu-batzordea.

2. Talde bakoitzak jarraian atxikitzen di-ren argibideak jasoko ditu.

• Lehenengo txanda (10 minutu): bost ordezkariek bina minutu dituzte bere burua aurkezteko eta gobernu-batzordeari bere ikuspuntua adie-razteko.

• Bigarren txanda: (10 minutu): go-bernu-batzordeko kideek beste or- dezkariei galderak egin dizkiezaie-kete.

• Hirugarren txanda (15 minutu): lo-raingoan bost ordezkariek elkarren artean eztabaida dezakete. Ikusleek galderak egin ditzakete.

• Laugarren txanda (10 minutu): ba-tzordeak denen aurrean eztabaida-tuko du, emandako argudio guztiak kontutan hartuz. Batzordeko presi-denteak azken erabakia azalduko du eta kontutan hartutako arrazoiak azalduko ditu.

Page 28: Pena muerte euskera web

27HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

HERIOTZA-ZIGORRARI BURUZKO EZTABAIDAARGIBIDEAKHILTZERA ZIGORTU OHIENTZAT eta haien familientzat argibideakHeriotza-zigorrari buruzko ikuspuntua: AURKA

Zuek hiltzera zigortu ohiak eta haien seni-deak zarete. Asko poztu zineten zigorra ez zela beteko jakin zenutenean. Heriotza-zi-gorra indargabetu egin zen eta bizialdiko espetxe-zigorra ezarri zizueten. Bereziki zuen emazteentzat izugarrizko zoriona izan zen, indultua hainbat aldiz eskatu eta gero.

Orain, zuen seme-alabak hazten ikus ditzakezue. Lehenago, zuen emazteek maiz esaten zuten: “Gogorragoa da zi-gorra guretzat eta gure seme-alabentzat haientzat baino”.

Hainbeste urte heriotzaren zain eman ondoren, zuetako askok ezin duzue lorik egin pairatzen dituzuen amesgaiztoak direla eta: aulki elektrikoa, fusilamen-duak, heriotza…

Gerardo hiltzera zigortua izan zen polizia bat hiltzeagatik. Egin zuena damu zaiola dio. “Samin eta arazo handiak eragin dizkiot bere familiari”. Mariak, bere emaz-teak, eta Carlosek, bere anaiak, ez dute hiltzaile bat bezala ikusten. “Gerardok egundoko hutsegitea izan du bizitzan, baina heriotza-zigorrak ez ziokeen ez berari ez bere familiari lagunduko. Eta ez ziokeen polizia hari ere bizitza itzuliko”.

Zuek denak heriotza-zigorraren aurka zaudete.

Prestakuntza (10 minutu).

• Komenta ezazue nolakoa izan behar duen kondenatuentzat eta haien fa-

milientzat hilaraziak izan behar dutela jakitea.

• Pentsa itzazue heriotza-zigorraren aurkako argudioak. Saia zaitezte gaia kondenatuaren eta bere senideen ikuspuntutik bideratzen.

• Idatz itzazue argudioak.

• Aukera ezazue ordezkari bat.

• Idatz ezazue paper batean taldearen izena: “Hiltzera zigortu ohiak”.

Argudioak

1. .......................................................................

2. .......................................................................

3. .......................................................................

4. .......................................................................

5. .......................................................................

BORRERO OHIENTZAT ARGIBIDEAK(Iraganean heriotza-zigorraren exekuta-tzaile izanak)Heriotza-zigorrari buruzko ikuspuntua: AURKA

“Borrero ohi baten hitzak: “Aldi bakoi-tzean izerdi hotz bat nitaz jabetzen zen, eta pentsatzen nuen: “hiltzaile bat al naiz? Benetan hain gaiztoak al dira? Egingo al dut? Ez al dut egingo?” Exekuzio baten ondorengo gauetan ezin nuen ikaratu-tako begi haietan eta lurrera erortzen zen gorpu hartan pentsatzez utzi”.

Zuetako asko hitz hauetan islatuta senti-

tzen zarete. Inork ez duzue berriro borrero

gisa lan egin nahi. Duela hiru urte herio-

tza-zigorra indargabetu zen eta beste lan

bat bilatzerik izan zenuten. Hiltzera zigor-

tutako askorekin Hitz egin izan duzue, eta

ziur zaudete inongo kondenatuk ez zuela

heriotza-zigorrean pentsatu delitua egin

aurretik”.

Orain zoriontsuak zarete ez duzuelako inor hil behar eta heriotza-zigorra berre-zartzearen aurka zaudete.

Prestakuntza (10 minutu).

• Hitz egin ezazue heriotza-zigorraren borreroentzat euren lanak suposatu behar zuenari buruz.

Ba al dute bizitzan ala heriotzean eran-tzunkizunik? Atsegin al zuten bere lana?

• Pentsa itzazue heriotza-zigorraren aur-kako argudioak. Saia zaitezte borre-roaren ikuspegia ematen.

• Idatz itzazue argudioak.

• Aukera ezazue ordezkari bat.

• Idatz ezazue paper batean taldearen izena: “Borrero ohiak.”

Argudioak

1. .......................................................................

2. .......................................................................

3. .......................................................................

4. .......................................................................

5. .......................................................................

Page 29: Pena muerte euskera web

28 AMNESTY INTERNATIONAL

AMNESTY INTERNATIONALEKO (edota heriotza-zigo-rraren aurka lanean diharduen beste talde batetako)KIDEENTZAT ARGIBIDEAKHeriotza-zigorrari buruzko ikuspuntua: AURKA

Zuek Amnesty Internationaleko (edota heriotza-zigorraren aurka lanean dihar-duen beste elkarte batetako) talde bate-tako kide zarete. Heriotza-zigorra Giza Es-kubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 3. eta 5. atalen aurkakoa da.. 3.atal horrek dioenez, pertsona guztiek dute bizitza eskubidea; 5. atalak, bere aldetik, pert-sona guztiek gizatasunezko tratua merezi dutela dio. Zuen ustetan, heriotza-zigorrak

bizitza eskubidea urratzen du. Gainera, izan daitekeen zigorrik bihotz-gogorrena, iraingarriena eta bidegabeena da. Inoiz ezin izan da frogatu heriotza-zigorrak gaiz-kileak beldurtzen dituenik. Bestela baina, indarkeria erakartzen duen indarkeria-ekintza bat dela esan daiteke.

Zigorra ordezka diezaioten edota behin-goz hilaraz dezaten zain dagoen preso batekin posta bidezko komunikazioa mantentzen duzue. Berak esaten dizue: “ez dakit noiz arte jasaterik izango dudan, erotzeko zorian nagoela sentitzen dut. Egunaren 24 orduak ematen ditut pare-tei so, eta aulkian, korrontean, nire begiak desitxuratuko dituzten milaka volt-etan bakarrik pentsatzen dut”. Gobernuari zigorraren ordezkaketa eskatu diozue. Kondenatuak hiru urte daramatza horren zai.

Amnistiako kide zareten heinean, zigor horren aurka zaudete, era berean, atzera egiterik ez duen zigorra delako.

Errugabe bat hilarazten bada, ez dago atzera pausorik. Jakin badakizue XX. mendean 343 errugabe izan zirela hiltze-ra zigortuak Estatu Batuetan, eta haieta-tik 25 hilaraziak izan ziren.

Prestakuntza (10 minutu).

• Idatz itzazue Amnistiako kide bezala heriotza-zigorraren aurka dituzuen ar-gudioak.

• Saia zaitezte argudio gehiago aurki-tzen eta idatz itzazue.

• Aukera ezazue ordezkari bat.

• Idatz ezazue paper batetan taldearen izena: “Amnesty International”.

Argudioak

1. .......................................................................

2. .......................................................................

3. .......................................................................

4. .......................................................................

5. .......................................................................

LAPURRETAREN BIKTIMENTZAKO ARGIBIDEAKHeriotza-zigorrari buruzko ikuspuntua: ALDE

Zuek bizi zareten auzoan, duela hilabete batzuk, ikaragarria izan zen zerbait jazo zen. Zuetakoasko oraindik beldurtuta zaudete eta ez zarete ia kalera ateratzera ausartzen.

Pepitaren semea ezbehar hartan hil zen. ”Hiltzaile haiek egin zutena barkaezina da. Nola hil ditzakete haur txikiak errukirik gabe? Errudunak nortzuk diren jakingo banu, nire eskuz hilko nituzke”.

Jende askoren ustetan, auzoa jada ez da leku segurua. Bizilagun batek auzoko zain-

dari talde bat antolatu nahi izan zuen,

baina poliziak galerazi egin zion: “Gogor-

tasun handiagoz ekin beharko lukete,

guztiak hil, horrela ez genituen gehiago

begi-bistan izango”.

Baliabideak auzoa hobetzeko erabili be-

harko liratekeela uste duzue, eta ez es-

petxeetan. Heriotza-zigorra merkeagoa

da eta gainera halako jendearen eragina

betirako uxatzea ahalbidetzen du.

Prestakuntza (10 minutu).

• Komenta ezazue nola sentitu behar duten delitu hauen biktimek. Mende-kua nahi al dute?

Zergatik daude heriotza-zigorraren alde?

• Pentsa itzazue heriotza-zigorraren al- deko argudioak. Saia zaitezte biktimen ikuspuntua ematen.

• Idatz itzazue argudioak.

• Aukera ezazue ordezkari bat.

• Idatz ezazue paper batean taldearen izena: “Biktimak”.

Argudioak

1. .......................................................................

2. .......................................................................

3. .......................................................................

4. .......................................................................

5. .......................................................................

Page 30: Pena muerte euskera web

29HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

“KRIMENAREN KONTRAKO BA-TZORDEARENTZA-KO” ARGIBIDEAKHeriotza-zigorrari buruzko ikuspuntua: ALDE

Zuek krimenaren aurkako batzordeko ki- de egin zineten herrialdean dagoen krimi-nalitate-indize altuak asko atsekabetzen zaituztelako. Kaleetan dagoen segurta-sun falta dela, lapurretak direla, droga dela… oso kezkatuta dago taldea.

Zuen iritziz, gobernua biguinegia da. Gaiz-kileak ordu batzuren buruan kaleratuak dira, eta hiltzaileei ezartzen zaizkien zigo-rrak barregarriak dira. Joan den astean 83 urteko emakume bati lapurreta egin

zioten kale erdian eta larriki zauritua suer-tatu zen.

Guzti hau konpondu beharra dago: espe-txe gehiago, polizia gehiago, zigor gogorra-goak.

Heriotza-zigorra berrezarri beharko litza-tekeela uste duzue. Zigor hori indarrean dela, gaizkileek ez dituzte deliturik la-rrienak burutzen. Heriotza-zigorra bizial-diko kartzela-zigorra baino merkeagoa da eta ez da hain lazgarria kondenatuaren-tzat.

Zuen leloa hau da: “Gauza bakoitza bere tokian”.

Prestakuntza (10 minutu).

• Komenta ezazue zergatik zaudeten heriotza-zigorraren alde.

• Pentsa itzazue heriotza-zigorraren aldeko argudioak. Saia zaitezte krime-naren aurkako batzordeko kide baten ikuspuntua ematen.

• Idatz itzazue argudioak.

• Aukera ezazue ordezkari bat.

• Idatz ezazue paper batean taldea-ren izena: “Krimenaren aurkako ba-tzordea”.

Argudioak

1. .......................................................................

2. .......................................................................

3. .......................................................................

4. .......................................................................

5. .......................................................................

HERIOTZA-ZIGO-RRARI BURUZKOGOBERNU-BATZORDEAREN-TZAKO ARGIBIDEAK Heriotza-zigorrari buruzko ikuspuntua: ORAINDIK INONGORIK EZ

Ordezkaria: batzordeko presidentea.

Zuen ikuspuntua eztabaidaren ondoren erabaki behar duzue. Zuek hartu beha-rreko erabakiak eztabaidan azaltzen diren argudioetan oinarritu beharko du. Idatz itzazue garbi ondoren zentzuzkoak ote diren ala ez eztabaidatzeko.

Aukera ezazue presidente bat. Berak moderatuko du eztabaida. Bere lana

partehartzaileak aurkeztea eta agurtzea izango da. Lehen txandan, bina minutu emango dio ordezkari bakoitzari bere tal-dearen ikuspegia azal dezan. Garrantzi-tsua da denei denbora berdina ematea eta lehen momentutik jendea eztabaida-tzen hastea ekiditea. Bigarren txandan, presidenteak batzordeko kideei galde-rak egiten utziko die. Eztabaida hiruga-rren txandan piztuko da. Denbora ondo neurtu beharra dago.

Talde guztien nahikoa argudio jaso dire-nean, presidenteak eztabaida amaitutzat joko du. Laugarren txandan, denen au-rrean eztabaidatuko duzue batzordearen ikuspegia. Ondoren, presidenteak batzor-dearen ikuspuntua iragarriko du.

Prestakuntza (10 minutu).

• Gobernu-batzordeko kide zareten hei-nean, benetan independienteak al zarete?

• Komenta itzazue zuen heriotza-zigo-rrari buruzko iritziak. Saia zaitezte azal-tzen diren argudioak, zuen iritziekin bat ez badatoz ere, behar bezala balioz-tatzen. Idatz itzazue ordezkariei egin nahi dizkiezuen galderak. Gai hauek pentsa ditzakezue: bizitza eskubidea, epaileen hutsegiteak, borreroen zama morala, delinkuentziaren gorakadak edota beherakadak, etab.

• Aukera ezazue ordezkari bat.

• Idatz ezazue paper batean: “Presiden-tea”

Argudioak

1. .......................................................................

2. .......................................................................

3. .......................................................................

4. .......................................................................

5. .......................................................................

Page 31: Pena muerte euskera web

30 AMNESTY INTERNATIONAL

Helburua: Epaileen hutsegiteek heriotza-zigorrarekin eta bere atzeraezintasunare-kin duten erlazioa ulertzea eta aztertzea.

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hez-kuntza.

Beharrezko materiala: 7. fitxa (ikus be-hekaldea).

Zerikusia duten arloak: Etika eta Gizabi-de Hezkuntza, Tutoretza.

Garapena:

1. Parte-hartzaile bakoitzak hurrengo orrialdeko artikuluak irakurriko ditu eta galdera hauei erantzungo die:

“Errugabeak hilaraziak”

“Hutsegite bat izatea gauza arrunta da. Ondorioz, logikoa da epaileren batek hutsegite bat izatea. Lastima da, horre-gatik, noizean behin errugabe batek hil behar izatea” Zer deritzozu adierazpen honi buruz?

“Hiltzera zigortu baten salaketa izuga-rria”.

• Zergatik irauten zuen egunak 23 ordu soilik Sakae Mendarentzat?

• Nork eman nahi du bere burua aditze-ra “norbait erruduna edo errugabea ote den ez da fiskaltzarentzat garran-tzitsua” bezalako adierazpenekin?

“Krudela da huts egitea”

• Zergatik ez dute epailea, nekazari abe-ratsa, apaiza edota psikiatra hiltzera zigortzen?

• Zein soluzio hautatuko zenuke?

a. Hiru zurientzat eta bi beltzentzat es-petxea.

b. Zurientzat heriotza-zigorra eta bel-tzentzat espetxea.

c. Guztientzat heriotza-zigorra.

Errugabeak hilaraziak“... Floridako bi katedradunek hiru urtez ikertu zituzten hiltzeko epaiak eta XX. mendean hilarazitako 25 pertsona erru-gabeak zirela ondorioztatu zuten. Badira, gainera, egin ez dituzten delitu larrienga-tik epaitutako 318 pertsona. Katedradu-nek diotenez, hau epaiketetan lekuko eta zurigarri faltsuak erabiltzen direlako ger-tatzen da…” (90. hamarkadako berria).

Hiltzera zigortutako baten salaketa izugarria“... Sakae Mendak 57 urte ditu. Haieta-tik 34 espetxean eman ditu, eta 29 da-ramatza hilarazia izateko zain... Goizero sei t’erdietan esnatzen dute eta hiltzeko presta dadila esaten diote. Heriotza-zigo-rrak zortziretatik bederatzietara betetzen dira… Goizeko bederatziak direnean, Sa-kae aske sentitzen da… Eskerronez negar egin lezake… baina badira urte asko ezin duela negarrik egin… Sakae errugabea da, Japoniako espetxeetan hilaraziak iza-teko zai dauden beste asko bezala. Haien artean, Sadamichi Hirasawa, 91 urtekoa, heriotzaren zain 35 urte daramatzana… Fiskalari ez zaio axola nor den erruduna edo errugabea. Bere lana susmagarria kondenatua izatean datza, bestela bere ospea galduko luke eta… “

Krudela da huts egitea “Floridan hiru gizon zuriri 25 urteko kar-tzela-zigorra ezarri zitzaien lau haur beltz erailtzeagatik. Estatu berean, bi beltzi heriotza-zigorra ezarri zitzaien zuri bat hiltzeagatik… Estatu Batuetan hiltzera zi-gortutako gehientsuenak gizartearen es-parru xumeenetatik datoz, baina horrek ez du esan nahi txiroek aberatsek baino delitu gehiago egiten dituztenik. Floridan, adibidez, zenbait kasuk aurkakoa adie-razten dute: epaile batek hiltzaile batzuk kontratatu zituen beste epaile bat eta haren emaztea hil zitzaten; nekazari abe-rats batek bere emaztea bizirik lurperatu zuen; apaiz batek bere familia osoa hil zuen; psikiatra batek bere idazkaria hil zuen… Hauetako bat ere ez zen hiltzera zigortua izan.”

HUTSEGITEA ALA BORONDATEA?

HUTSEGITEA ALA BORON-DATEA?

Page 32: Pena muerte euskera web

31HERIOTZA-ZIGORRARI EZ

“EL CINE DENUNCIA” Helburua: TCM zinema-kanalak Amnesty Internationalekin elkarlanean egindako film laburra erabiliaz, heriotza-zigorrarengaiari buruz hausnartzea..

Adina: Batxilergoa eta Helduen Hezkun-tza.

Beharrezko materiala: “El cine denun-cia” film laburra. Berau toki bakoitzekoAmnesty Internationaleko taldeari eskatu beharko zaio. Aurki ezazu hurbilen duzun Amnesty Internationaleko taldea ondo-rengo helbidean: www.es.amnesty.org/contacto/grupos-locales/

Garapena: “El cine denuncia” film laburraFernando León de Aranoa zinema zuzen-dariak aurkezten du. Lau minututan oso modu argian azaltzen du heriotza-zigorra-ren errealitatea. Ikusi ondoren, proposa-tzen diren galderak erabiliz, gaia eztabai-datuko da.

Hezitzaileentzako oharrak: “Nazio Ba- tuen iradokizunak jarraituz, gaur egun 80 herrialdek ezabatu dute beren lege-ditik heriotza-zigorra. Dena den, ideologia guztiz desberdina duten zenbait herrial-de, adibidez Txina edota Estatu Batuak, gauza batetan bat datoz: heriotza zigor modutzat jotzen dute. Maiz esaten da he-riotza-zigorrak kriminalen asmoa aldatze-ko gaitasuna duela, horrela delitu gutxia-go izango direla… Ez dago halakorik man-tentzen duen inongo ikerketa sendorik.

Heriotza-zigorra ez zaie denei era berean ezartzen. Garbi ikusten da gehien hilaraz-ten diren pertsonak gizartean irudi txarre-na dutenak direla (txiroak, arraza-gutxien-goak…). Abokatu on bat ordain dezakete-

nak gutxitan dira hilaraziak. Epaileek ere badute hutsegiterik. XX.mendean, Estatu Batuetan, ondoren errugabeak zirela jakin zen 300 pertsona hilarazi ziren.

Behin-betiko argudioa argudio morala da: bizitza da gizabanakoak duen ondasunik handiena eta inork ez du beste baten bi-zitza suntsitzeko eskubiderik, ez eta es-tatuak ere.”

Ondorengo helbidean informazio gehia-go aurki daiteke:

www.es.amnesty.org/temas/pmuerte/docs.shtm

Page 33: Pena muerte euskera web

Amnesty International ikerketa eta

aktibismoaren bidez giza eskubideen

alde lanean diharduen mugimendu

global bat da. Bere ikuspegia Giza

Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean

eta beste zenbait nazioarteko arautan

babestuta dauden eskubide guztiak

pertsona guztiek goza ditzaketen mundu

batena da.

Amnesty International 150 herrial-

detan kokatuta dago. Ez du inongo

gobernurekin, ideologia politikorekin,

interes ekonomikorekin edota erlijio

sinesmenekin loturarik. Ez du inongo

gobernurik babesten edo erasotzen,

eta era berean, ez ditu ere babestu nahi

dituen pertsonen iritziak babesten ez

erasotzen. Bere interes bakarra giza

eskubideen babes inpartziala da.