Rock and rolla

12
ROCK&ROLLA ELVIS PRESLEY THE BEATLES ROLLING STONES

description

Rock and rolleko abeslariak eta taldeak

Transcript of Rock and rolla

Page 1: Rock and rolla

ROCK&ROLLA

ELVIS PRESLEY

THE BEATLES ROLLING STONES

Page 2: Rock and rolla

Elvis Presley (1935-1977) Elvisen bizitza

Elvis Aaron Presley Tupelon (Mississipi) jaio zen 1935eko urtarrilaren 8an bere

anaia bikia Jesserekin batera, nahiz eta azken hau ordu gutxi batzuk

beranduago hil zen. Gurasoak nekazariak ziren

eta 10 urte bete zituenean oparitu zioten bere

lehen gitarra. Semeak bizikleta nahi zuen, baina

garestiegia zen familiaren ekonomiarako. Urte

hartan bertan abestu zuen lehen aldiz publikoaren

aurrean lehiaketa batean. Bigarren postua lortu

zuen: 5 dolar eta jolas-parkeko atrakzio guztietan

ibiltzeko eskubidea.

II. Munduko Gerra bukatuta, aita lanik gabe geratu zen eta Memphisera

joan zen familia osoa. Elvis 16 urterekin hasi zen lanean, kamio-gidari, orduko

dolar bat inguru irabazten zuela. 19 urterekin bere amari disko bat oparitzea

bururatu zitzaion. Memphiseko kabina batean grabatu zuen zentabo batzuen

truke. Oso gustura ez eta diru gehiago gastatzea erabaki zuen Sun Records

Companyn. Han grabatu zuen My Happiness abestia. Bertako idazkaria zen

Marion Keisker andreak kopia bat gorde eta Sun Records-eko bulegoetan ate-

joka ibili ondoren, WMPS irratia eta Dewey Philips discjokeyari esker Elvisen

lehen disko komertziala grabatzea lortu zuten: That is All Right Mama/Blue

Moon of Kentucky. 1954ko uztailaren 6a zen, bere karreraren hasiera.

1955ean RCA konpainiarekin lan egitea erabaki zuen Elvisek, eta bere

karreran zerrendetako lehen postuak lortu zituen Heartbreak Hotel diskoa

grabatuz. 1956ko irailaren 9an 'Ed Sullivan Show' telebista-saioan zerbait

ezberdina kantatuko zuela aurreratu zien ikus-entzuleei. Ezezaguna zen Love

me Tender abestia jo zuenean, estudio barruan zein kanpoan sortu zuen

erantzuna ikaragarria izan zen. Diskoa kaleratu zenean, berriz, aurrez egindako

eskariak milioi batetik gorakoak ziren. Erotzeko modukoa izan zen! 1956etik

aurrera egin zituen filmekin, AEBetako aktorerik ospetsuenen artean egotea

lortu zuen, Love me Tender, Loving you, Jailhouse Rock eta King Creole filmeei

esker, hain zuzen. 1958an hil zen Elvisen ama eta horren ondorioz, oso

deprimituta egon zen; ordurako oso famatua zen kantari eta aktore lez. Urte

horretan bertan hasi zuen zerbitzu militarra, 1960 arte Alemaniako Bad

Nauheim herrian, tanke-gidari lanetan.

Page 3: Rock and rolla

61etik 69rako tartean zinea egin zuen, batez ere, urtean 3 film eginez,

horregatik ez zuen ia kontzerturik eskaini. Las Vegasen agertu zen

berriro indarberrituta. Aurkezpen berezia izan zen, Johnny B. Goode kanta

famatua tarteko. 1967ko maiatzaren 1ean ezkondu ziren Elvis eta Priscilla

Bellaulieu, Las Vegaseko Aladdin hotelean. 14 gonbidatu besterik ez zen joan,

baina komunikabideek berehala eman zuten berria.

Urtebete beranduagoa jaio zen Lisa Marie, alaba. 1969an In the ghetto grabatu

zuen. Salaketa soziala egiten zuen abestiak mundu osoari eman zion bira.

1969ko abuztuan, Las Vegas-eko Nazioarteko Hotelean hilabete baino gehiago

eman zuen egunero kantaldiak eskainiz. Frank Sinatrak edo Barbara Streisand-

ek adina diru eskuratu zuen aurkezpen horietan: milioi bat dolar. 1973an

zerrendetan goian egotea lortu zuen berriro Aloha from Hawaii albumari esker.

Urte horretan bertan dibortziatu egin zen. 1977ko udaberrian Michiganera joan

zen, My way kanta ezezaguna abestu eta handik hiru hilabetera, 1977ko

abuztuaren 16an, hil egin zen

Elvisen heriotza

42 urterekin gizenduta zegoen oso Elvis, kantatzeko ere arazoak zituen, baina

hala ere, zaleak atzetik zituen. 1977ko abuztuaren

15etik 16rako gaua lagun-minez eta bizkartzainaz

inguratuta eman zuen. Logelara egunak argitu

zuenean joan zen.

Bainu-gelan aurkitu zuen lagun batek,

anbulantziari deitu eta Bautista ospitalera eraman

zuten. Alferrik saiatuko ziren suspertzen. EABetako

irrati eta telebista saioak eten egin zituzten

programazioak berri txarra emateko eta garai

bateko irudi zein abestiak jarri zituzten telebista-kate guztietan. Etengabekoa

izan zen irratietan hildako rockaren erregeri eskainitako saioak. Handik ordu

gutxitara ezinezkoa gertatu zen New York bezalako hirietako dendetan Elvisen

diskoak erostea. Horregatik, RCA diskoetxekoak berehala eman zuten diskoak

berrargitaratzeko agindua. Egun batzuk beranduago apal guztiak beteta ageri

ziren, 42 urterekin eta bere karreraren momenturik txarrenetako bat igarotzen

ari zenean. Hiru urte beranduago argitara atera zen autopsiaren arabera,

bihotzekoak emanda hil zen, baina barbituriko askoren arrastoa nabarmena zen

odolean. Hori zela eta, bere mediku pertsonala ere salatu ere egin omen zuten.

Page 4: Rock and rolla

The Beatles taldea Taldekideak:

• John Lennon

• Ringo Starr

• Paul McCartney

• George Harrison

The Beatles taldea, ez zen bapatean sortu. Dena The Quarrymen

musika taldea sortu zenean hasi zen. Talde hau, Liverpoolen jaio zen, eta liderra

John Winston Lennon zen, bere auzolagunekin, jotzen zuena: Pete Shotton,

Nigel Walley eta Ivan Vaughan. Batzuetan ere, eskolakideak taldera sartzen

ziren edo taldetik kanporatzen. Dantzetan eta parrokien ospakizunetan jotzen

zuten. Parrokietako ospakizun horietako batera, Ivan Vaughanek bere lagun bat

gonbidatu zuen: Paul McCartney.

1957an, Paulek 14 urte bakarrik zituen eta ospakizun hartara joan zen.

Ekitaldia eta gero, Paul-eri The Quarrymen taldeko kitarra bat utzi zioten eta

jotzen hasi zen. Taldekideak ahozabalik gelditu ziren kitarra afinatzen zekielako,

(taldeko inork ez zekielako ondo egiten).

Paul eta John oso lagun onak egin ziren antzeko gauza gutxi izan arren.

Hauek biek konposatzen zituzten abesti guztiak.

Paul The Quarrymen taldean sartu zenean, noiz eta nola jo behar zen

agintzen hasi zen eta honegatik taldeko musiko zaharrenak (taldean denbora

gehiago egon zirenak) kanporatzen hasi ziren. Hauek beste batzuengatik aldatu

ziren eta zaharretatik bi gelditu ziren: Lennon eta McCartney.

George Harrison Paulen laguna egin zen, bere familia McCartney-ren

auzora bizitzen joan zelako etxez aldatzeagatik. George-ek , “Ranchee” deituriko

abesti bat jo zuen taldekideentzako. Hoberen jotzen zuen kanta zen, baina ez

zuten onartu. John and The Moondogs taldeak jotzen zuen toki guztietara

jarraitzen zituen Harrisonek, eta ezagutzen zutenez, batzuetan ordezko bezala

jotzen uzten zioten eta noizbehinka bakarlari bezala. Denborarekin eta inor

konturatu gabe, George taldean sartu zen.

Lehenengo John and The Moondogs, ondoren Long John and the Silver

Beatles, eta gero Silver Beatlesen utzi zuten taldeko izena. Stu Sutclifferi

“beetles” (kakarraldo) izena bururatu zitzaion. Izen honez oroitu zen The Crickets

(kilkerrak) izeneko taldeari erantzuteagatik. John hitz jokuetan ona zenez,

“Beatles” izena bururatu zitzaion Musika Beat-etik hartuta. “Silver” hura, Beatles-

eri laguntzeko jarri zuten.

Page 5: Rock and rolla

Denbora zertxobait igaro ondoren, kontratu bat sinatu zuten Hamburgora

joateko. Hamburgorantz joaten zirenean, bi berri garrantzitsu gertatu ziren:

taldeko izenaren “Silver” desagertu zela eta Pete Best taldean bateriajole bezala

sartu zela. Beatlesak urteak zirela ezagutzen zuten Pete, baina bateriajole berria

zen. Hamburgon, Stu Sutcliffe-ek taldea utzi zuen artea ikasteko eta Astrid

Kirschner-ekin eskontzeko.

Alemaniatik 1960ren bukaeran joan ziren eta 1961ean itzuli ziren Tony

Sheridan bokalistarekin grabatzeko.“Teddy boys” bezala jantzita (beltzez eta

larruzko kanperekin), musika motak aldatzen joaten zaizkie: Harrison-eri

Countrya gustatzen zaio, Paul-eri standarra eta John-eri intelektual kuriositatea

hasi zitzaion.

Liverpoolera itzuli zirenean, The Cavern izeneko lurrazpiko klub batean

jotzen hasi ziren. 1961eko urriaren 28an, NEMSeko Whitechapel sukurtsalera,

mutiko bat sartu zen ea The Beatles taldeak Alemanian grabatutako “My bonnie”

diskoa zuten galdezka. Dendako jabeak, Brian Epstein, The Cavern Kluban

jotzen zutela konturatu zen. Orduan, hara joan zen eta The Beatles taldean

galdetu zuen ea bera beraien “managerra” izan ahal zen baina ordaindu beharko

ziotela taldeak irabazten zuen % 25a. Brianek hain modal onak zituenez,

taldekideak hunkitu ziren eta sinatu egin zuten.

1962ko Urtarrilaren 1ean, Decca izeneko diskografika batentzat frogako

zinta bat grabatu zuten baina Deccari ez zitzaion gustatu. The Beatles taldeari,

ez zitzaion gustatu zinta ez onartzea, baina beste alde batetik, Mersey Beat

aldizkariak egin zuen inkestak esaten zuen bezala, Liverpooleko talderik

ospetsuena zen.

1962an argitaratu zuten lehenengo diskoa “Love me do” deitzen zen eta

Brianek 10.000 disko kaleratzea agindu zuen eta horrela izan zen. Beatles taldea

gero eta gehiago gustatzen zitzaion jendeari eta Epsteinek show profesional

batean jotzeko esaten zien, bakeroak eta kazadorak debekatzen zizkien eta

horren ordez jantzi dotoreak eramatea eta orraztea derrigortzen zituen.

Denbora gutxi eta gero, George Martinek Pete Bestez kexatzen zen eta

taldetik bota zuten Richard Starkey sartzeko. Azken honi, Ringo Starr deitzen

zioten eraztun asko erabiltzen zituelako (ring-ak).

Taldea, 1970. urtean desegin zen, batez ere Paul eta Johnen arteko

istiluengaitik.

Page 6: Rock and rolla

BIOGRAFIAK

JOHN WINSTON LENNON (1940-1980) - KITARRAJOLEA Bigarren Mundu Gerran jaioa, bere aita itsasgizona zen, Alfred Lennon,

eta bere ama Julia Stanley. Bere aitak asko bidaiatzen zuenez, Julia bakarrik sentitzen zen, eta horren ondorioz, banatu egin ziren. Bere amak, John 4 urterekin, bere izeba Mimi Stanley eta osaba George-kin utzi zuen. Arte Ederren eskolan, bere lehenengo emaztea izango zena ezagutu zuen, Cynthia Powell.

John-en ama, Julia Stanley, polizia mozkor batek autoaz harrapatua hil zen. Honek John-i, sekula errekuperatuko ez zen trauma bat eragin

zion, eta bere hurrengo lanari eragin zion, "Julia" edo "Mother" bezalako kantuekin. (1970. urtean grabatua)

1962. urtean laukote honen arrakasta hasi zen "Love me do" kantuarekin, eta 1963. urtean beren lehenengo disko luzea izango zuten,”Please Please Me”.

Lennon beti izan zen taldeko errebeldea, intelektuala, 1966. urtean kazetariei esaldi hau esateko gai izan zena: "The Beatles Jesukristo baino ezagunagoa da". Eskandalu handia sortu ondoren, hau adierazi zuen: "Ez nuen esan The Beatles Jesukristo baino onagoak direnik, ezagunagoak baizik, telebista edo beste edozer izan daitekeen moduan".

1966. urtean museo batean, Yoko Ono artista japoniara ezagutu zuen, zein berarekin ezkonduko zen, Cynthia Powell-ekin banandu eta gero. Yokok, musikatik harago ikertzera eraman zuen. Beatles-en jarraitzaile askok, taldea banatzearen errua, Yoko Ono-ri botatzen zioten. Hau, Lennon eta Ono momentu guztietan batera zeudenaren arrazoia da, eta beste taldekideei ez zitzaien gustatzen.

1970. urtean, The Beatles taldearen banaketaren ondoren, Lennon bere bakarkako lana hasi zan, kantu klasikoz beteta. Lennon eta McCartney-ren arteko lehia laukotea banatzerakoan hasi zela agerikoa da Lennon-en kantuetan.

Londresetik alde egin eta New York-en bizitzea erabaki zuen. Estatu Batuetan gelditzea lortu zuen eta bertan bakearen aldeko kanpaina hasi zuen kontzertu eta manifestaldiekin.

1975. urtean, Yoko eta Lennon-ek beren ume bakarraren jaiotza izango zuten, haur-galtze baten ondoren: Sean Taro Ono Lennon. Yoko negozioez arduratu zen eta Lennon momentu guztian Sean-en zainketaz arduratu zen, baita bere karrera musikala alde batera utziz. Bere lan profesionalera bueltatu zuenean, bost urte eta gero, elkarrizketa batean esan zuen, bere gitarra paretan izekita izan zuela, baina ez zen egia. Urte horiek ez ziren alferrikakoak izan, kantuak egiten eta etxean grabatzen jarraitu baitzuen.

Bost urte eta gero, 1980. urtean, Lennon-ek bere diska saltzen jarri zuen: “Double Fantasy”. Bigarren diska bat ere grabatu zuen lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, “Milk and Honey”.

John Lennonen hilketa 1980ko abenduaren 8an gertatu zen. Mark David

Chapmanek 4 tiro eman zizkion Dakota eraikineko sarreran. Lennon Record Plant Studiotik zetorren etxera, bere emaztea Yoko Onorekin batera.

Page 7: Rock and rolla

PAUL McCARTNEY (1942- ) - BAJUJOLEA

Waltoneko Eritetxe Orokorrean jaioa, 1942ko ekainak

18an. Jim McCartneyen, garbiketa departamentuko

ikuskari eta Jazz –eko talde baten integratzaile ,eta Mary

Patricia Mohinen ,erizain eta emagina zenaren lehen

semea . 1955ean Mary hil zen, ugatzeko kanzer

ebakuntza batean.

Joseph Williams.ek Lehen eskolan egin zituen bere lehen ikasketak.

Ikasle ona zen. 1953an Liverpooleko Institutuan onartua izan zen, hiriko

bigarren hezkuntzako eskola dohaineko onena. Honek, Goi Mailako Arte

eskolarekin edifizio berdina banatzen zuen (beranduago, John sartuko zen Arte

eskolara).

Bere aitak kitarra bat erosi zion, inoiz utzi ez zuen saletazuna. Hasieran,

ezinezkoa egin zitzaion instrumentua jotzea. Ondoren, nahiz eta eskuina ia

gauza guztietarako erabili, ezkerrarekin hobeto jotzen zuela konturatu zen. Uda

batez, Butlineko Udako Kanpamenduetan, bere anaia Michael sinestarazi zuen

lehiaketa batean berarekin parte hartzeko. Ez zuten irabazi, baina Paulek ikusi

zuen zenbat gustatzen zitzaion publiko artean jotzea.

Gutxi barru John ezagutu zuen. Jane Aserrekin senargai bezala urteak

egon ondoren, utzi eta beranduago Linda Eastmanekin ezkondu zen .

The Beatles-en artean, bakarra da bakarka taldeak bezain arrakasta

haundia izan duena, 1980ko urrian Records Guinness liburuaren saria lortu

zuen munduan gehien saldu diren abestien konpositore bezala. Bere

“Yesterday” abestiak 2500 bertsio daramatza jadanik, estilo musikal askotan

eginak.

Bakarlari bezalako lanean edukitako arrakasta batzuk hauek dira: “Uncle

Albert / Admiral Halsey”, “Live and Let Die” James Bonden pelikulako abestia,

berdin deiturikoa eta berarengatik gai musikal onenaren oskarra irabazi zuena ;

“Coming Up”, “Paul McCartney II” bakarlari bezala grabaturiko diskoan agertzen

dena . Stevie Wonderrekin “Ebony and Ivory”abestia grabatu zuen eta Michael

Jacksonekin “The Girl is Mine”abestia, Thriller elepearentzat grabaturikoa .

Page 8: Rock and rolla

GEORGE HARRISON (1943-2001) - KITARRAJOLEA

George Harrison bere haurtzaroa heriotza edo dibortzio batez apurtua

izan ez zen beatle bakarra da .1943ko otsailak

25ean jaioa, hiru mutiko eta neskatila baten

familian, txikiena zen. Bere aita, Harold, autobus

urbano baten gidaria zen. Bere ama, bedela,

auzoan guztiek ezagutzen zuten amatxoa zen .

George ume argi bat zen. John bezala, Lehen

Mailako Doveldade eskolara joan zen, bere etxe

frentean kokatua. Bere bigarren ikasketak

Liverpoooleko Institutuan egin zituen. Goizero

Paulekin aurkitzen zen Omnibuseko geltokian, zeinek institutura eramaten

zituen . 14 urte zituenean, bazen kitarraren jarraitzaile handi bat. Bere lehengo

kitarra bigarren eskukoa izan zen, beste ume bati eskolan erositakoa, bere

amak ordaindu zuena. John ezagutu zuenean, Georgeren interpretatzeko

kalitatea oso txikia zen taldearen mailarako, orduan John and the Moondogs

deiturikoa .

“A Hard Day’s Night”-en grabazioan, Pattie Boyd ezagutu zuen, ex–

modeloa, eta elkarrekin urte batzuk bizi eta gero, ezkondu ziren. Beatles taldea

desagertu zenean, George Harrisonek bakarlari bezala bere lehen diskoa atera

zuen, “All Things Must Pass”.

Bangladesh herriaren onerako kontzertu bat egin zuen, Bob Dylan, Eric

Clapton, Ringo Starr eta beste batzuekin. Baina burukrasiarengatik dirua ez zen

bere lekura iritsi 10 urte beranduagora arte.

Bere seilu diskografiko pribatua egiten du, Dark Horse, eta honekin

kaleratzen ditu 331/3 (1976) ; George Harrison (1979); Somewhere in England

(1981), eta Gone Troppo (1982.)

90. hamarkadan hildo beretik jarraitu zuen, baina honen amaiera

aldera minbiziarekin borrokan ibili zen. Borroka luze baten ondoren,

2001eko Azaroan hil zen Hollywoodeko etxe batean, 58 urte zituela.

Page 9: Rock and rolla

RINGO STAR (1940- ) - BATERIAJOLEA Richard Starkey, 1.940-ko uztailak 7an jaioa,

Elsie Gleave eta Richard Starkey (aita) okinen

semea, Dinglen hasi zen, ilun eta itsusia zen

Liverpool-eko auzo batetan. Bere aitak etxetik alde

egin zuen berak hiru urte zituenean. Bere familia

mantentzeko, bere ama kamarera bezala lan egiten

hasi zen, Ritchie bakarrik gelditzen zen bitartean. Sei urte zituenean, Saint Silas

eskolan hasi eta urte bat geroago, Ritchie tripako min bat sentitu zuen eta

eritetxera eraman zutenerako, min hori, peritonitis bihurtua zegoen. Hamar aste

eman zituen koman, eta konplikazio haundiekin urte osoa eman zuen

hospitalean. Eskolara iritsi zenerako, oso atzeratua zegoen eta ez zekien ez

idazten ez irakurtzen. Handik aurrera ikasi zuen gutxia auzoko neskatila batek

erakutsi zion.

Arazo guztien gainetik, Richard ume zoriontsu bat zen, eta bere amak

Harry Greaves deituriko margolari bat ezagutu zuenean, Richard-ek haren

maitasun asko jaso zuen. Greaves izan zen berarentzat bizitzan euki zuen aita

baten antzerakoena. 13 urte zituenean, katarro bat pleuresian bihurtu eta

birikak ahuldu zitzaizkion. Hurrengo bi urteak Heswall, umeen eritetxean eman

zituen. Inoiz ez zen eskolara bueltatu. Eritetxetik irten zenean, hamabost urte

zituen eta bakarrik mezulari bezela topatu zuen lana. Azkenean Britainako

ferrokarriletan lana topatu zuenean, sei aste ondoren kalera bota zuten mediku

azterketa ez gainditzeagatik. Harry Greaves-ek lana aurkitu zion mekaniko

konpainia batean.

1956a zen, Skiflle mania esnatu zenean. Ritchiek eritetxeko areto bateko

bandan jo zuen bateria. Eddie Clayton-ekin (lagun bat) talde bat osatu zuen.

Skifflea bukatu zenerako Ritchiek asko hobetu zuen, eta jadanik Liverpool-eko

talderik onenenean jotzen zuen, “Kory Storm and the Hurricanes”.

Rory Stormen zegoenean izan zen Ritchie “Ringo” bihurtu zen unea,

eraztun (ring) pila eramaten zituelako behatzetan, eta “Starr” Starkey ordez,

bera bateria soloa “Starr Time” (momentu estelarra) deitu ahal izateko.

Beatlesek ondo ezagutzen zuten Ringo, ez bakarrik Liverpool-etik,

Hamburgotik ere, hilabeteak pasa baitzituzten Rory Stormen ikusten. Sinplea

zen, dibertigarria eta ondo moldatzen zen taldeko guztiekin... Pete Best baino

askoz hobeto. Horrela, taldean sartu zen.

Page 10: Rock and rolla

The Rolling Stones Rock talde ingelesa da, 1962ko apirilean Londresen sortua: Hasieran

• Brian Jones gitarra, harmonika,

• Ian Stewart pianoa,

• Mick Jagger ahotsak, gitarra

• Keith Richards kitarra, ahotsak

• Bill Wyman: baxujoleak,

kitarrajolea

• Charlie Watts bateriajolea

1962ko bukaeran, Keith Richards, Mick Jagger, Brian Jones, Ian Stewart, Dick

Taylor eta Charlie Wattse batera jo zuten, Londresko Club Picadillyn. Hurrengo

urtearen hasieran, Bill Wymanek Dick Tayloren lekua hartu ondoren baxua

jotzen, ezarri zioten taldeari Rolling Stones izena, Muddy Waters

estatubatuarraren abesti batetik hartua. Ekainean lehen diskoa argitaratu

zuten, Come on eta Want to be loved abestiekin. Urte hartako irailean jira bat

egin zuten Ingalaterratik, eta 1964an lehen disko luzea argitaratu zuten: The

Rolling Stones. Jonesek taldea zuzendu zuen Jagger eta Richardsek lidergoa

hartu zuten arte, idazle moduan batu ziren ondoren. 1969an, Jonesek

taldearekiko ekarpen eskasak eta biratzeko ezgaitasunak, osasun arazoak eta

arazo legalak zirela eta, taldea uztea ekarri zuen, bere igerilekuan ito baino hiru

aste lehenago. Jonesen ordezkoa, Mick Taylor, taldearekin egon zen 1974an

taldea utzi nahi izan zuen arte, Ronnie Wood bere ordez sartu zelarik.

Wymanek taldea 1993an utzi zuen; Darryl Jones bere ordezkoa ez da

taldekidea guztiz izan. Stewartek ofizialki taldekide izateari utzi zion 1963an,

baina taldearen road manager eta pianojole izaten jarraitu zuen 1985ean hil zen

arte. 1982tik gerora, Chuck Leavell izan da taldearen teklatujole nagusia.

Arrakastatsu Europan lehenengo, The Rolling Stones azkar lortu zuten

arrakasta Ipar Amerikan 1960ko hamarkaldiaren erdialdeko Britaniar Inbasioan.

Erresuma Batuan 22 estudioko album (24 Ameriketako Estatu Batuetan),

hamaika zuzeneko album (hamabi AEBetan), eta hainbat arrakasta album

kaleratu dituztelarik, mundu osoan zehar dituzten salmentak 200 milioi album

ingurukoak direla pentsatzen da. Sticky Fingers(1971) albumak Ameriketako

Estatu Batuetako zerrendetan lehen postua lortu zuten zortzi album jarraian

serie bat hasi zuen. Material berria duen album berriena A Bigger Bang da,

2005ean argitaratua. 1989an, The Rolling Stones Rock and Roll Hall of

Page 11: Rock and rolla

Famean sartuak izan ziren, eta 2004an, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 100

Artista Onenen zerrendan 4. postua lortu zuten.

2008an, Billboard aldizkariaren "The Billboard Hot 100 Top All-Time Artists"

zerrendako 10. postua lortu zuten, eta Billboard Hot 100 zerrendako bigarren

artista arrakastatsuena bihurtu zen.

The Rolling Stonesen agerpena jatorrizko blues urbanoaren oinarrizko

pertsonek onartu dute, Chess Recordseko artista zen Muddy Waters bezala,

nork "Rollin' Stone" abestia idatzi zuen, taldearen izenaren jatorria duen

abestia. The Rolling Stonesen hasierako materialaren zati

gehiena R&B eta blues abestien bertsioak ziren arren, beraien errepertoriak beti

eduki du rock and roll. The Rolling Stonesen iraupena eta garrantzia, Robert

Palmer kritiko eta musikologoaren esanetan, "jatorri tradizionaletan dituzten

erroak direla eta da, rhythm-and-blues eta soul musika", "pop moda

efimeroagoak joan eta etorri egiten diren bitartean".

Gaur egungo taldekideak

• Mick Jagger – ahotsak eta koruak, gitarra (1962ko apirila – gaur egun) • Keith Richards – ahotsak eta koruak, gitarra (1962ko apirila - gaur

egun) • Charlie Watts – bateria, perkusioa (1963ko urtarrila – gaur egun)

• Ronnie Wood –gitarrak, gitarra elektriko eta akustikoak, baxua, saxofoia,

bateria, koruak (1975eko martxoa – gaur egun)

Denbora-lerroa

Page 12: Rock and rolla

Mick Jagger (1943- ) Keith Richards (1943- )

kitarrajolea kitarrajolea

Charlie Watts (1941- ) Ron Wood (1947- ): Bateriajolea, pianojolea) Kitarrajolea eta bajujolea