Scratch Eguna 2012 Gida
-
Upload
borja-del-rio -
Category
Documents
-
view
922 -
download
2
Transcript of Scratch Eguna 2012 Gida
Sarrera
Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia
da. Munduko hainbat puntutatik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu
partekatzen ikasteko eta ikasten partekatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik.
Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako
jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…
Scratch Eguna 2012 izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta
6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe
konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek…
informazio zuzena jaso ahal izango dute.
Antolakuntza
Borja del Río – Lauro Ikastola
Josu Garro – A2click
Koldo Olaskoaga – lrobotikas
Oskia Alvarez – Isuri
Mertxe Badiola – Nazaret Zentroa
Pablo Garaizar – Cátedra Telefónica – Deusto
Antolakidetza
Gida
Scratch Eguna 2012rekin lotutako xehetasun eta
argibide guztiak batzen dituen dokumentua da
Scratch Eguna 2012 Gida.
Scratch Eguna 2012n parte hartzera doan edozein
pertsonak derrigorrezkoa du gida irakurtzea, eta era
berean, nahitaezkoa da parte hartzaileetako kide
bakoitzari antolakuntzari buruzko xehetasunen berri
ematea.
Baloreak
• Jolastu nahi dut
• Dibertitu nahi dut
• Ikasi nahi dut
• Jendea ezagutu nahi dut
• Egiten eta ikasten dudan guztia partekatu
nahi dut
• Beste pertsonekin taldean lan egin nahi dut
beraiekin ikasteko
• Besteekiko errespetua adierazten dut
• Nire burua etengabe hobetu nahi dut
Aurkibidea
Scratch Eguna 2012 - Gida..................................................................................................4Konpromisoak................................................................................................................4
Scratch Taldearen antolaketa........................................................................................5
Prestakuntza..................................................................................................................6
Aurretiko lanak...............................................................................................................8
Komunitatea...................................................................................................................9
Jardunaldia..................................................................................................................10
Eranskinak...................................................................................................................10
A Eranskina – Autorización uso de imagen.................................................................11
B Eranskina - Posterraren eredua..............................................................................12
C Eranskina - Solicitud al Gobierno Vasco.................................................................13
Scratch Eguna 2012
Scratch Eguna 2012 - Gida
Konpromisoak
Scratch Bideratzailearen Konpromisoa
• Umeek dute lehentasuna. Scratch Eguna 2012aren helburua umeak dibertitzea da.
Printzipio horrek gidatuko du nire taldearen jarduera guztia.
• Umeek egin behar dute lana. (Beharrak umeek egiten dituzte). Ikasteko eta garatzeko
aukera dute honako honetan. Nire taldeko umeek egingo dute programazio, ikerketa eta
arazoen konponketa guztiak. Helduek, erantzunak aurkitzeko laguntza eman
diezaiekete, baina ezin dizkiete besterik gabe erantzunak eman, ez eta euren izenean
erabakiak hartu ere.
• Nire taldea 6 pertsonek osatuko dute gehienez ere, eta behar bezala erregistratuta
dago Scratch Eguna 2012ko webgune ofizialean. Nire taldeko kide guztiak Lehen
Hezkuntzako 5. eta 6. mailan daudela bermatzen dut.
• Scratch Eguna 2012k, funtsean, posta elektronikoaren bidez gauzatzen ditu nire
taldearekiko harremanak. Nire ardura da nire taldeko kideei, gainerako bideratzaileei,
gurasoei, ikastetxeko zuzendaritzari eta abarri Scratch Eguna 2012aren jarraibide eta
arauen berri ematea.
• Animatu egingo ditut nire taldeko kideak, gainerako bideratzaileak, gurasoak eta
ikastetxeko zuzendaritza ekitaldiko baloreak aplika ditzaten; balio horiek Scratch Eguna
2012aren xedea islatzen dute eta gainerakoak gure taldeen ekintza eta lorpenen bitartez
inspiratuz, kultura-aldaketa positiboa bideratu nahi du.
• Scratch Eguna 2012an parte hartzen duten pertsona guztiek Norberaren irudia
erabiltzeko baimena (ikus A eranskina) guraso edo tutoreek behar bezala sinatuta ekarri
duten aztertzeko konpromisoa hartzen dut.
Scratch Taldearen Konpromisoa
• Jolasten ari garela dibertitu eta ikasi nahi dugu
4
Scratch Eguna 2012
• Proposatutako erronkei gure kabuz irtenbideak ematen saiatuko gara, inoren
laguntzaren zain egon gabe
• Gure artean eta elkarlanean bideratzaileak proposatutako ekintzak burutzen ditugu
• Gure aurkikuntzak, iturriak eta garapenak partekatzen ditugu
• Besteen lanarekiko errespetua adierazten dugu eta iradokizunak eta konponbideak
proposatuko ditugu ahal den neurrian
Scratch Taldearen antolaketa
Bideratzailea
Bideratzailea da Scratch Eguna 2012aren talde bakoitzaren oinarria, eta bideratzaileak gai izan
behar du:
• Taldearen zuzendaria izateko
• Bikaintasunez komunikatzeko
• Lehentasunak bideratzeko
Bideratzaileak erabiltzaile mailako informatika ezagutza izan behar du: posta elektronikoa,
Interneten nabigazioa eta fitxategien kudeaketa. Scratchen programatzen jakitea ere
interesgarria izango litzateke baina ez da behar-beharrezkoa, bere funtzioa prozesu osoan
zehar sustatzaile-lanak egitea baita.
Kideak
Scratch Taldeek Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko (5. eta 6. mailako) 5 edo 6 ikaslez
osatuta egon behar dute gutxienez.
Funtzio eta betebehar asko daudenez Scratch Taldeen barruan aniztasuna mantentzen saiatu
behar da. Eraikuntza eta programaziotik aparte kontuan hartzeko zenbait aspektu daude,
besteak beste: logo eta posterren diseinua, testuen idazlana, agertoki eta objektuen diseinua...
Scratch Talde bakoitzaren barruan kide bakoitzaren ardurak behar bezala izendatuak egotea
komeni da. Talde bakoitzaren barruan funtzioak hauek izan daitezke: Animazioaren arduraduna,
5
Scratch Eguna 2012
Jolasaren arduraduna, Aplikazio Errealaren arduraduna, arduradun grafikoa, diseinuaren
arduraduna...
Prestakuntza
Lehendabizi Bideratzaileak Scratch Taldeak sortu beharko ditu, bakoitzaren habilezi eta
trebakuntzen arabera. Taldeak definituak daudenean, taldearen izena aukeratu eta logoa sortu
behar da.
Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat (derrigorrezkoa) eta
eskatzen diren hiru Scratch motaren artean, gutxienez bi. Hiru programa mota horiek
Animazioa, Jolasa edo/eta Aplikazio Erreala dira. Dena den 4 produktuak egiten saiatzea biziki
baloratuko da. Produktu guztietan diseinu koherentea eta gai komuna izatea baloratuko da ere.
Animazioa
Animazioa, aurkeztu behar den lehenengo programa da. Animazioak derrigorrez spot baten
iraupena izan beharko du: 24 segundo. Gidoia, gaia eta diseinua libreak izango dira baina
hurrengo produktuen itxura definituko dituzte. 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi
hondo izatea baloratuko da.
Jolasa
Jolasak aurreko animazoaren diseinu eta gaia jarraitu behar du. Jolas mota librea da.
Partidaren garapena zenbatzeko puntuazio sistema bat izatea bereziki baloratuko da. Era
berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea ere baloratuko da.
Aplikazio Erreala
Aplikazio erreala ere Taldearen gai eta itxurarekin bat etorri behar da. Eraikuntza edozein
materialarekin egin ahal izango da: papera, kartoia, egurra, soka... Aplikazioa Mundu
Errealarekin interaktiboa izan behar da eta noski Scratchekin programatua egon behar da.
Aplikazioaren akzioa Mundu Errealera igarotzeko derrigorrezkoa da LEGO Educationen WeDo
Kitan datozen 3 elementu teknikoetatik gutxienez bat erabiltzea (motorra, gertura-sentsorea
edo/eta inklinazo-sentsorea), edo, Scratchekin konpatiblea den beste edozein Hardware Kita
(Picoboard, Arduino...). Era berean 2 soinu klipak, 2 objektu eta agertokietako bi hondo izatea
ere baloratuko da.
6
Scratch Eguna 2012
Posterra
Nahiz eta Glosgster Edurekin sortzeko aukera izan, Posterra, digitala ez den produktu bakarra
da (ikus B Eranskina). Posterra Talde bakoitzaren aurkezpen txartela da eta bertan
derrigorrezko zenbait datu agertu beharko dira:
• Taldearen izena
• Taldearen logoa
• Taldekideak: izena eta adina
• Ikastetxearen izena
• Interesdun estekak: ikastetxearen webgunea, gelako bloga...
Posterraren toki nagusi batean egindako Scratchei buruzko informazioa agertu beharko da:
• Izenburuak
• Bakoitzaren deskripzio laburrak
• Irudiak (pantaiazoak)
• Izendatze kodigoa (ikus beherago)
• Scratch bakoitzaren zailatsun eta arrakasten deskribapenak, kasu bakoitzean gauzarik
zailenen azalpenekin.
Posterra Scratch Eguna 2012 egunean bertan antolakuntzari eman beharko zaio eta besteekin
batera, behar bezala eta horretarako egokitutako tokian jarrita eta erakutsita izango da. Din A2
eta eskola kartulinaren (50x65) artean dagoen neurria izan behar du. Posterra sortzeko edozein
teknika erabili daiteke. Tresna digitalen bitartez egiten bada, posterrak taldearen esku
inprimatuak izan beharko dira.
7
Scratch Eguna 2012
Aurretiko lanak
Antolakuntza arazoak direla eta Ikastetxe bakoitzak ezin izango ditu talde ofizial bi baino
gehiago inskribatu. Ikastetxe bakoitzean Scratch Eguna 2012ren aurretik antolatu behar duen
guztia talde guztien artean azkenik bi talde aukeratzeko, nahi bezala antolatu ahal izango da.
Inskripzioak
Inskripzioak www.scratcheguna.eu webgunean bereziki agertuko den formularioaren bidez egin
behar izango dira 2012ko apirilaren 15a baino lehen. Inskripzioetan Ikastetxearen izena,
harremanetarako kontaktua eta Scratch Eguna 2012n Alhondiga Bilbaora eramango diren
Scratch Talde kopurua (1 edo 2) adieraztea beharrezkoa izango da.
Ikastetxearen eskuetan geratzen da Ikastetxean dauden Scratch Talde guztien arteko talde
ofizial bien aukeraketaren prozesua. Prozedura honetan komeni da Scratch Eguna 2012k
definitutako balore eta filosofia jarraitzea.
Irudien Baimena
Scratch Eguna 2012ren garapenean gerta daiteke zenbait komunikabide agertzea jardunaldiaren
estaldura egiteko. Scratch Eguna 2012an parte hartzeko erabat derrigorrezkoa da Permiso de
Imagen A Eranzkina, behar bezala betetzea eta guraso edota tutorek sinatuta. Baimen berezi
hauek Scratch Eguna 2012aren harreran antolakuntzari eman beharko dira, bestela ezin izango
da Scratch Eguna 2012n parte hartu.
Netbooken eskaria
Scratch Eguna 2012n parte hartu ahal izateko, gutxienez 4 ordenagailu eraman behar izango
dira. Ikastetxearen Eskola 2.0-ko netbook-ak erabili ahal izateko, Eusko Jaurltzako Hezkuntza
Sailak sortutako eskari orria beteta bidali behar zaie (ikus C Eranskina). Prozesu guzti hau
Scratch Taldeen Bideratzailearen esku geratzen da.
Lan ematea
Fitxategi guztiak: Animazioa, Jolasa, Aplikazioa Erreala eta Posterra; korreo elektronikoaren
bidez antolakuntzak behar bezala adieraziko duen helbide batetara bidaliak izan beharko dira
maiatzaren 11a baino lehen. Fitxategien izenak hurrengo atalean azaldutako izendatze
8
Scratch Eguna 2012
kodigoaren bitartez jarri beharko dira. Scratch produktuak ere derrigorrez Scratch webgunera
igoak izan beharko dira (ikus Komunitatea atala).
Posterra bidaltzeko, ahalik eta kalitate handienarekin argazki bat atera beharko zaio eta .jpg
erako fitxategian bidali beharko da.
Fitxategien izendatze kodigoa
Scratch programa guztiak eta Posterra, honetarako bereziki sortutako izendatze kodigo
bereziaren bitartez izendatuak izan beharko dira. Honek Scratch zerbitzarian bilatze lanak
erreztuko ditu. Kodigoa antolakuntzak emango ditu eta ondorengo ereduaren arabera emango
dira:
SE12XXX1_a.sb
• SE12 = Scratch Eguna 2012
• XXX = Ikastetxe bakoitzari emandako hiru hizkien kodigoa.
• 1 = Tadeari emandako zenbakia (1 edo 2)
• _a = Scratch programa bakoitzari emandako hizkia (a = Animazioa, j = Jolasa, w =
Aplikazio Erreala, p = Posterra)
• .sb/.jpg = Fitxategiaren luzapena
Komunitatea
scratch.mit.edu webguena oinarrrizko ikasketa tresna bezala, funtsezko muina da. Bertan,
komunitateak garatutako makina bat programa jeisteko eta ikasteko prest aurki daitezke.
Scratchen aurreratzeko metodorik onena, dagoeneko eginda dauden programak ikertzea da.
Horrela zenbait prozedura ikasten dira eta trebetasuna irabazten da.
Scratch softwarea bera, oinarritik pentsatua dago scratch.mit.edu-n partekatze prozesu hau
erabat xinplea izan dadin, klik erraz baten bitartez webgunera igotzen baita garatutako
programa.
Programak igotzeko aukera izateko, lehendabizi webgunean izena eman behar da kontu bat
zabaltzeko. 14 urte baino nagusiagoa izan behar denez kontua zabaltzeko Scratch Taldeen
9
Scratch Eguna 2012
produkzioak Bideratzaileak zabaldu behar duen kontuaren bitartez igo beharko dira.
Webgunera igotzen diren programa guztiak izendatze kodigoaren bitartez izendatuta egon
beharko dira. Horrela, erraz aurkitu, partekatu eta iruzkindu ahal izango dira Scratch Eguna
2012an. Programa igotzerakoan etiketatzeko aukera ematen digunez Scratch guztiek etiketa
berarekin igotzea eskatzen da: SE2012.
Jardunaldia
Deskribapena
Scratch Eguna 2012 azoka formatudun jardunaldia da. Ez da lehiaketa bat, elkarrekiko ikasketa
esanguratsua sustatzeko eta taldeen lanak partekatzeko esparrua da.
Azoka, zenbait mahai dituen eremu zabal batean ospatuko da. Mahai bat egongo da Scratch
Talde baoitzrentzako. Kideek mahaiak libreki apaindu beharko dituzte standetan bihurtzeko.
Apainketa guztiz librea da, eta edozein materialarekin egin ahal izango da.
Posterrak harreran entregatuko dira eta antolakuntzak behar bezala erakustokian jarriko ditu.
Talde bakoitzak lau ordenagailu eraman beharko ditu, proiektu bakoitzarentzako bana eta beste
bat gainontzeko funtzioetarako: fitxategiak kopiatu, blogak erakutsi, glogsterrak erakutzi...
Scratch Taldeek denbora nahikoa izango dute (9:30-11:00) ekipoak instalatzeko, Aplikazio
Erreala eraikitzeko eta standa behar bezala apaintzeko. 11:00etan azoka bera hasiko da. Talde
desberdinen kideak azoka osotik libreki mugitzeko aukera izango dute, kontuan hartuta norbere
standean gutxienez 3 kide egon beharko direla bisitariei euren proiektuei buruzko azalpenak
emateko prest.
Azokaren helburua ikasketa bera da. Beste taldeko kideak ezagutzea, euren lanari
buruzko zalantzak galdetzea eta denon arteko elkarrekiko ezagutza garatzea.
Jardunaldiaren bukaeran (14:00) zenbait opariren zozketa egingo da eta honen ostean Scratch
Eguna 2012ri amaiera emango diogu.
Eranskinak
10
Scratch Eguna 2012
A Eranskina – Autorización uso de imagen
AUTORIZACION DE USO DE IMAGEN
D/Dª ………........……………………….………….......…....……… con D.N.I núm
………....….…… como tutor/a legal del participante/alumno
……………………………....…………………….... De acuerdo de acuerdo con el
artículo 18.1 de la Constitución y la regulación establecida en la Ley 1/1982
sobre el derecho al honor, a la intimidad personal y familiar y a la propia
imagen,
AUTORIZO
a la captación de imágenes del mismo en fotografía o vídeo durante el transcurso de las
actividades, y a que estas puedan ser reproducidas y difundidas por la organización del Scratch
Eguna con finalidad exclusivamente informativa, docente o divulgativa en:
• Folletos, vídeos o webs de los propios organizadores o asociaciones dependientes o
relacionadas con ella.
• Fotografías y vídeos destinados a la difusión pública del Scratch Eguna, a través de
diarios, revistas, libros u otras publicaciones, así también en televisiones y Webs de
carácter informativo, cultural o formativo.
Firmado:
Datos de contacto:
Nombre y primer apellido: …................................................................
Email: …...........................................................
Teléfono: ….......................................................
11
Scratch Eguna 2012
C Eranskina - Solicitud al Gobierno Vasco
Enlace al documento original aquí.
13