Sufí maixuaren parabola

1
Sufí maixuaren parabola “Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen. - Maisu! – bota zion ikasle batek horrelako arratsalde batean- . Zuk kontuak kontatu bai beti, baina ez dizkiguzu haien esangurak azaltzen. - Barkaidazu horrela egiteagatik – erantzun zion maisuak-. Arinduko al dizu zure egoneza nik muxika gozo-gozo bat emateak?. - Bai horixe – ikaslea pozik-. - Eman bakarrik ez, zuritu ere egingo dizut, zuk hala nahi izanez gero. - Tira bada, eskerrik asko. - Bide batez eta labana eskuan dudala, ataletan zatituko dizut zuri lana errezteagatik?. - Nahiko nuke baina gehitxo iruditzen zait. - Ez da ezer, nik neronek eskaini egin dizut eta. Zure hobebeharrez ari naiz. Beste zerozer egingo dizut, gainera, apur bat murtxikatu egingo dizut zuk jan baino lehen. - Ez maisu, ez. Hori ez nuke nahi – ikasleak harri eta zur-. - Maisuak isiliune bat luzatu zuen. - Kontu bakoitzaren esanahia neuk emango banizue fruta mutxikatua ematea bezalakoa izango zen. Sufí jakinduriatik hartu eta itzulita

description

Sufí maixuaren parabola. “Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen.  - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Sufí maixuaren parabola

Page 1: Sufí maixuaren parabola

Sufí maixuaren parabola“Sufí” maisua parabola zalea zen. Egunero kontatzen zuen bat eskola amaitzerakoan. Ikasleak, baina, ez zuten beti haren mezua harrapatzen. 

• -         Maisu! – bota zion ikasle batek horrelako arratsalde batean- . Zuk kontuak kontatu bai beti, baina ez dizkiguzu haien esangurak azaltzen.

• -         Barkaidazu horrela egiteagatik – erantzun zion maisuak-. Arinduko al dizu zure egoneza nik muxika gozo-gozo bat emateak?.

• -         Bai horixe – ikaslea pozik-.• -         Eman bakarrik ez, zuritu ere egingo dizut, zuk hala nahi izanez gero.• -         Tira bada, eskerrik asko.• -         Bide batez eta labana eskuan dudala, ataletan zatituko dizut zuri lana errezteagatik?.• -         Nahiko nuke baina gehitxo iruditzen zait.• -         Ez da ezer, nik neronek eskaini egin dizut eta. Zure hobebeharrez ari naiz. Beste

zerozer egingo dizut, gainera, apur bat murtxikatu egingo dizut zuk jan baino lehen.• -         Ez maisu, ez. Hori ez nuke nahi – ikasleak harri eta zur-.• -         Maisuak isiliune bat luzatu zuen.• -         Kontu bakoitzaren esanahia neuk emango banizue fruta mutxikatua ematea

bezalakoa izango zen.•  • Sufí jakinduriatik hartu eta itzulita