TOUCH-AREN OINARRIZKO ARAUTEGIA

download TOUCH-AREN OINARRIZKO ARAUTEGIA

If you can't read please download the document

description

Touch-aren araudia

Transcript of TOUCH-AREN OINARRIZKO ARAUTEGIA

1

TOUCH-AREN OINARRIZKO ARAUTEGIA:Touch-a kontaktu minimoa duen talde kirol bat da. Baimendurik dagoen kontaktu bakarra defendatzaileak baloidun erasotzaileari eginiko esku-ukitua da.

Debekatua dago baloia ostikoz jotzea.

Joko eremua:

Jokalari kopurua: Talde bakoitzean 6 jokalarik parte hartuko dute baina zelaiaren tamainaren arabera kopuru hau handitu ala txikitu daiteke.

Helburua: Joko honen helburu nagusia baloiak marra bat gainditzea izango da, edo hau ekiditea.

Puntuazioa: Puntuatzeko, baloidun jokalariak marka marra zeharkatu beharko du ukitua izan gabe eta baloia lurrean utzi. Talde erasotzaileak 6 ukitu ditu puntuatu ahal izateko. 6 ukituren ostean baloia beste taldekoentzat izango da.

Jokoaren hasiera: baloidun taldeko jokalari batek baloia oinaz ukitu behar du baloia lurretik jaso aurretik eta defendatzaileak 10 m.tara dagoen marraren atzean aurkitu beharko dira. Hau bera egingo da tanto bakoitzaren ostean, erasotzaileen jabetza mantenduko dutelarik eta baita penaltietan ere. Beste kasu guztietan, baloia jokoan ipintzeko baloia lurrean utziko da eta bere gainetik igaro gure taldekide batek jaso dezan.

Ukituak: baloidun jokalari bat ukitua den bakoitzean baloia lurrean utzi beharko du bere taldekide batek har dezan eta defendatzaile guztiek 3 metro egin beharko dute atzera. 6 ukitu egitean beste taldeak bereganatzen du baloia. Erasotzaileek ukitu bat jasotzean 5 metroko marra eta marka marraren artean, 5 metroko marrara atzeratuko dira eta defendatzaileak marka marrara.

Baloiaren jabetza: Defendatzaileek honako kasuetan bereganatuko dute baloiaren jabetza: baloia hartzean, baloiak lurra ukitzean edo kanpora irtetean, 6 ukituak egitean edo erasotzaileen penalty bat ematean.

Penaltia:

Erasoan: baloi jabetza galduko dute.

Baloia jokoan ipintzean, baloia duenak pasea egin aurretik ukitu bat jasotzen badu.

Baloia ez den lekutik ateratzea.

Defentsak oztopatu gorputza erabiliz.

Sakea gaizki egitea.

Ukitua izan ostean pase bat egitea.

Defentsan: berriz ere 6 ukitu izango dituzte markara iristeko.

Ukitu baten ostean atzeraka goazela, erasotzaile bat ukitzea edo gorputzaz oztopatzea.

Baloia jotzea erasoa oztopatzeko.

Ukitua egiterakoan baloia duena jotzea.

Atzeraka 3 metroak joan aurretik baloiduna ukitzen saiatzea.