Udalberriak 175 - Uztailak 2014

14
ArteKalea Balma- sedak hainbat jar- duera artistiko ekarriko ditu gure hiribildura, uda honetan, herritar guztientzat. 6. orr. Bizkaiko Itzulia ziklismo-probaren XX. edizioa uztaila- ren 10etik 13ra egingo da, eta gure hiribilduan hasi eta amaituko da. 11. orr. Uztailaren 4an, ohiko bilkura egin zen, eta hainbat mozio eta mintza- gai aurkeztu ziren eguneroko gaiei buruz. 10. orr. KARMEN JAIAK KARMEN JAIAK DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 11. URTEA - UZTAILA 2014 - 175. ZK.

description

Balmasedako Udal Aldizkaria

Transcript of Udalberriak 175 - Uztailak 2014

  • ArteKalea Balma-sedak hainbat jar-duera artistiko ekarriko ditu gure hiribildura, uda honetan, herritar guztientzat. 6. orr.

    Bizkaiko Itzulia ziklismo-probaren XX. edizioa uztaila-ren 10etik 13ra egingo da, eta gure hiribilduan hasi eta amaituko da. 11. orr.

    Uztailaren 4an, ohiko bilkura egin zen, eta hainbat mozio eta mintza-gai aurkeztu ziren eguneroko gaiei buruz. 10. orr.

    KARMEN JAIAKKARMEN JAIAK

    DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 11. URTEA - UZTAILA 2014 - 175. ZK.

  • TRAMEINSATRANSFORMADORE

    MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

    MetalgintzaBurdina

    Altzairu herdoilgaitzaLetoia

    Aluminioa

    Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

    Espezialitatea:arkumeak eta

    ekoizpenpropiokoharagiak

    LaburkiUdalBerriak2JAIAK

    BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014

    EGITARAUA

    Uztailaren 11, ostirala19:00 Luzaideko Maskarada, Eguzki Dantza Taldearen eskutik.22:00 Pregoia, nesken Saskibaloi tal-deko kadeteen eskutik. 22:00 Rioja Express-en Habanerak

    Uztailaren 12a, larunbata10:00 XVII. Gastronomia txapelketa: patata-tortilla eta marmitakoa, San Severino plazan.12:00 Kalejira, Jatorrak Txistulari Tal-dearen eskutik.12:00 14:00 Haurrentzako parkea, San Severino plazan.

    14:00 Gastronomia-txapelketako sa-rien banaketa.15:00 Marmitako herri-bazkaria, Kadagua SBT taldeak antolatuta. 17:00- 20:00: Haurrentzako parkea, San Severino plazan.18:00 Zezen-jaialdia20:00 XXXV. Txalupen jaitsiera20:30 Txalupen jaitsierako sari-ba-naketa 20:30 Musika-animazioa Aita Zortziko fanfarrearen eskutik.23:00 Toom-Pak. Ikuskizuna San Se-verino plazan00:00 DJ Pako & Ilia

    Uztailaren 13a, igandea11:00 Gastronomia Azoka San Seve-rino plazan

    12:00: Musika-animazioa Folk/Fire taldearekin13:30 Herri-kirolak, San Severino plazan16:30: Mus azkarreko txapelketa, Kadagua SBTk antolatuta Arratsaldean zehar: Urpeko bataioa, Errotarenan18:00 Zaldi-ikuskizuna.

    Uztailaren 16a, asteazkena, KARMEN EGUNA09:00 Arrantza-txapelketa Zubi Za-harrean18:00 Herri-zekorketa20:15 Perkusioa Kolpez blai tal-dearekin

    Marmitakoa jai hauetako jakia da

    XVII. Gastronomia Txapelketak: Marmitako eta Patata-tortillaAurten ere, patata-tortillen eta marmitakoaren gastronomia-txa-pelketak 10:00etan hasiko dira, uztailaren 12an (larunbata), San Severino plazan. Nahi duenak izen-eman dezake. Izen-ematea 11:00etan amaituko da. Egindako tortilla 12:00ak baino lehen aur-keztu beharko da, eta marmitakoa 13:30ean. Bi platerak plazan bertan egin be-harko dira, eta tortilla egiteko osagai hauek besterik ez dira onartuko: arrautzak, olioa, gatza eta patatak. Marmitakoa edozein ontzitan sukaldatu daiteke, eta epez kanpo aurkezten bada, 5 puntuko zigo-rra ezarriko zaio. Tortilla-platere-tarako lehenengo saria 90 eu-rokoa izango da, bigarrena 40 eu-rokoa eta hirugarrena 20 eurokoa. Marmitako-txapelketan, aldiz, le-henengo saria 120 euro eta ga-raikurra izango dira, bigarrena 80 euro eta hirugarrena 30 euro.

    Karmengo Arrantza-txapelketaUztailaren 16an (asteazkena), Karmen egunean, 09:00etatik au-rrera egingo da arrantza-txape-lketa, gure Zubi Zaharrean. Izen-ematea eta arau-irakurketa Zubi Zaharrean bertan egingo da, txa-pelketa hasi baino lehen. Anima zaitez eta parte hartu ezazu txa-pelketan!

  • BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014Laburki

    3Uztaila 14

    Txalupen XXXV. jaitsiera Kadagua ibaiatikAurten, txalupen jaitsiera anima-tua uztailaren 12ko (larunbata) 20:00etan hasiko da. Irteera-le-kuen zozketa 19:45ean egingo da, eta irteera-lekua jakin aurre-tik uretan dagoen txalupa deska-lifikatu egingo da. Halaber, zo-zketaren ondoren zenbakia al-datzeak deskalifikazioa ekarriko du.Izen ematea 19:30etik 19:45era bitartean egingo da, irteeraren alboan. Probaren aurreko egune-tan ez dago errekan entrenatze-rik. Txalupak edozein material erabilita eraiki daitezke, baina ezin izango da kanoarik erabili. Txalupa bakoitzeko tripulazioa, gutxienez, bi pertsonak osatuko dute, eta helmugara ere gutxie-nez bi taldekidek iritsi behar du-te, txaluparen gainean. Epaimahaiak baloratuko du ma-teriala, eta kideen lanak eta ani-mazioak ez du eraginik izango helmugara heltzeko hurrenke-ran. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.Parte hartzeagatik 12 euroko dieta eskainiko da (uztailaren 14tik aurrera); zehazki, Kultur Etxeko bulegoan emango da. Ba-da, dieta hori kobratu ahal izate-ko, nahitaezkoa da txalupa eta bere hondakinak errekatik ate-ratzea. Horretarako, bi leku pres-tatu dira: hiltegia eta Magdale-na.Ondoen apaindutako txalupak 100 euroko saria irabaziko du, baina horretarako nahitaezkoa da hiltegiko presara heltzea. Bestalde, ontzi martxosoenak 80 euro jasoko ditu, eta kide gehien daramatzanak 50 euro. 15 urte-tik gorako kideekin iristen den lehenengo txalupari 20 euro emango zaizkio, eta beste ho-rrenbeste emango zaio 14 urte-tik beherako kideekin heltzen den lehenengoari. Txaluparen batean 14 urtetik gorako tripula-tzaileren bat badago, nagusien taldean sartuko da.Zatoz animaziora, zatoz txalu-pen jaitsierara!

    Habanera jai hauetako tradizioetariko bat da

    Tabernak ixteko orduaKarmen jaietan, tabernek honako or-dutegi hau izango dute:2. multzoko lokalak:Uztailaren 11, ostirala: 04:30ak arte.Ekainaren 12a, larunbata: 05:00ak arte.3. multzoko lokalak:Uztailaren 11, ostirala: 06:00ak arte.Ekainaren 12a, larunbata: 06:30ak arte.Herritarrengandik jasotako eskaerari erantzuteko asmoz, gure jaietan ta-bernak euskal musikaz girotzeko gonbita luzatu nahi dugu Udalaren Euskara Zerbitzutik.Gogorarazi nahi dugu tabernen ja-been ardura dela euren establezi-menduen aurreko bide publikoa eta eraginpeko eremua garbitzea. Debe-katuta dago establezimenduetatik kanpo beirazko edalontziak edo bes-te objektu batzuk ateratzea.

    Luzaideko MaskaradaEguzki Dantza Taldeak irekiko ditu Karmen jaiak, Luzaideko Maskarade-kin, uztailaren 11n (ostirala). Dantza-pieza hori inauterietarako

    zegoen aurreikusita, baina egural-diak ez zuen egitea ahalbidetu. 19:00etan Kultur Etxetik irten eta San Severino plazaraino joango dira.Luzaide (gaztelaniaz Valcarlos) Nafa-rroako iparralde menditsuko herri bat da, Ipar Euskal Herriko mugatik oso hurbil dagoena. Mugaren hegoal-dean egon arren, folklorearen eta geografiaren ikuspegitik, bertako dantzak Nafarroa Beherekotzat jo daitezke; izan ere, Luzaide bortuez haraindi dago. Erraldoiak, armada bateko zulatzaileak, bolanteak eta neskak dira dantza horietako pertso-naietako batzuk.

    HabanerakAurten, Rioja Express ganbera-txarangak habanera tradizionalen XVIII. edizioa eskainiko digu ostira-lean, uztailaren 11n, 22:00etan. 18 abestiz osatutako errepertorioaren barruan, bi abesti berri erakutsiko di-zkigute: En un palmar eta Hay unos ojos. Gainerakoak denok ezagutzen ditugun abestiak izango dira, bes-teak beste: Botecito, Torrevieja, Los Pasajeros, Flor de amor eta abar.

    Beharrezkoa da musika horrekin go-zatzera hurbiltzen diren herritarrek parte hartzea; izan ere, txarangare-kin kantatzen denean giro ezin hobea sortzen da jaietako ekintza horretan. Hitzak ahazten dituzten despistatu horientzat, aurreko urtee-tan bezala, pantaila bat jarriko dute, jotzen dituzten abestiekin. Horrela, denek izango dute aukera txaranga-ren soinuan kantatu eta dantzatzeko.

    Herri-bazkaria: marmitakoaLarunbaterako (uztailaren 12a), gu-re hiribilduko Saskibaloi Taldeak herri bazkaria antolatu du. 15:00etan ha-siko da, udaletxean. Menua honako hau izango da: entsalada, marmi-takoa, ogia, edaria eta postrea. 9 eu-ro balioko du. Eman izena taldearen txosnan, Kultur Etxean, Musutxun edo Caranbolan. Txartelak salgai egongo dira bazkariaren egunera ar-te edo guztiak saldu arte. Ekitaldi ho-netan parte hartu nahi baduzu, mugi zaitez, lekuak mugatuak dira eta.

  • LaburkiUdalBerriak4JAIAK

    BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014

    Zezen-jaialdiaren kartela

    Jose Ignacio Llagunori omenaldia Datorren uztailaren 16an Jose Ignacio Llaguno balmasedar apai-zari omenaldia egingo zaio. Gure Hiribilduko parrokiako Kontseiluak antolatuko du eta Udaleko ordezkariak parte har-tuko dute.

    Balmasedako Euskal EzkontzaEkaina oso hil aktiboa izan da, kul-tur ekitaldiei dagokienez. Horie-tako bat izan da hilaren 14an, la-runbatean, eginiko Euskal Ezkontza. Gure hiribilduko zenbait elkartek parte hartu zuten, eta Eguzki Dantza Taldea aritu zen an-tolatzaile. Musika, dantza, bertsoak, erromeria eta tradizioa ez ziren faltatu antzinako moldera eginiko ezkontzaren antzezpe-nean. Balmaseda osoa zegoen os-pakizunera gonbidatuta, eta ha-marnaka pertsona bildu ziren, euskararen erabilera sustatzen duen eta dantza-taldearen ikas-turteari azken puntua ematen dion jaian parte hartzeko. Anto-latzaileek eskerrak eman nahi diz-kiete esku hartu duten pertsona guztiei eta gure tradizio errotue-nak gogorarazteko parte hartu zu-tenei.

    San Juan gauaBere hitzorduan ordurako heldu zen, joan den ekainaren 23an, udako solstizioa, urteko gauetan laburrena, argiaren eta astro erre-gearen garaipena islatzen duena. Kristautasunak San Juan gau bi-hurtu ondoren, gaur egun Balma-sedan ere ospatzen da egun ma-giko hori. Eguzkiari eskainitako gaua: ekhi gaua, Cadaguaren al-boan ospatu zen berriz ere, Casca-jalen, euskal kantekin, euskal mi-tologiaren eszenekin eta sorginak errez gozatzera bertaratutako ha-marnaka pertsonen aurrean. On-doren, txokolate tradizionala ba-natu zen. Hori guztia zenbait elkarteek antolatuta. Orobat, na-barmendu egin behar da Larrugin auzoan prestatutako sua.

    Balmasedako zezen-zaletasunari buruzko liburuaJaien hasiera baliatuz, Harresi Kultu-rala Elkarteak, Balmasedako Ze-zenketa Taldeak lagunduta, hiribildu honetako zezenketa-tradizioari buruzko lehenengo liburukia aurkez-tuko du. Kultur Etxean izango da, uztailaren 11n, 19:00etan. Ekital-dian egongo dira Vicente Ruz El So-ro maisua (Karmen jaietan azal-duko da berriro), Vista Alegre zezen-plazako presidente Matas Gonzlez, Bilboko Club Cocheritoko Jos M San Vicente, Zezenketa Taldeko or-dezkari Antn Absolo eta J.T. Sez Pikizu, Harresi Kulturalaren or-dezkari gisa. Lehenengo liburukia da, eta 1528. urtetik 1960. urtera ar-teko informazioa jasotzen du. Biga-rren liburukia datorren urtean argita-ratuko da.

    Zezen-jaialdia eta zaldi-ikuskizunaLarunbatean (uztailaren 12a), 18:00etan, El Vellosn ganadutegiko lau zekor toreatuko dituzte Vicente Ruiz "El Soro", Julio Bentez "El Cor-dobs", Ivn Abasolo eta Daniel Ollora "El Dani zezenketariek, eu-ren koadrilek lagunduta.Zezenketa Taldeak zaldi-ikuskizuna ere antolatu du iganderako (uztaila-ren 13a). 18:00etan izango da zezen-plaza berean, eta jaietako ekintza berrietako bat da.Jaiak amaitzeko, asteazkenean (uztailaren 16a, Karmen Eguna) ohiko herri-zekorketa egingo da, 18:00etan. Hiru zekor toreatuko di-tuzte hiribilduko zezenketen zaleek banderillen eta hiltzearen itxurak egiten, animalia zauritu gabe. Ho-nako hauek parte hartuko dute: Ru-ben Marcos Galerna de la Corre-ria, Marcelino Ibargen El del lu-

    nar eta Marcelo Altamira El Cu-rro, euren koadrilek lagunduta, Margarita "La Flor de la capea" Ko-lonbiarrak ordezko gisa jardungo du.Hona hemen ekitaldi horiek gozatze-ko prezioak:-Sarrera orokorra: 20 -Erretiratuen sarrera: 15 -12 urte arteko haurrak (lagunduta): Doan-Sarrera aurretik erosita: 18 -Zaldi-ikuskizuna: 12 -Zaldi-ikuskizuna erretiratuentzat: 10 -Zaldi-ikuskizunaren sarrerak aurre-tik erosita: 10 -Zaldi-ikuskizuna 12 urte arteko hau-rrentzat: 6 -Herri-zekorketa: 5Ez dago abonamendurik.

  • BALMASEDAKO KARMEN JAIAK 2014Laburki

    5Uztaila 14

    Garagardo AzokaEkainaren 19tik 22ra bitartean San Juan plazan eginiko Garagar-do Azokaren bosgarren edizioko giroa ezin hobea izan zen. Beroak garagardo freskoa hartzera bultzatzen zuen, baina Alema-niako jaki tradizionalak ere eskai-ni ziren, hala nola, ukondotxoa edo saltxitxak. Iigo Sastrek eta Dani Varak girotu zuten jaialdia, irrati-ikuskizunarekin. Bestalde, argazkiak argitaratuz eta #birra-balma hashtagarekin tuiteatuz zozketa sorpresetan parte hartze-ko aukera eman zen. Plan zoraga-rria udako lehenengo eguneta-rako.Azoka hori Balmaseda Ftbol Club taldeak antolatu du, bere mendeurrenean. Taldeak eske-rrak eman nahi dizkie jaira bolun-tario bertaratu eta guztia posible bihurtzeko lan egin zuten pertso-nei. Guztien artean lortu dugu azoka hori egonkortzea. Eta sei-garren edizioaren begira gaude jada.

    San Roqueren omenezko mezaDatorren abuztuaren 16an be-rreskuratu egingo dugu San Ro-queren omenezko meza egiteko tradizioa. Kolitzako baselizan izango da, 12:00etan. Mendiza-leek tortoak eta txakolina dastatu ahal izango dituzte, elizkizunen ondoren.

    Giro paregabea Garagardo Azokan

    Toom-PakToom-Paken ReciclArt emanaldia izango da, zalantzarik gabe, jai hauetako berrikuntza. ReciclArt denentzako musika-ikuskizuna da, eta ikuspuntu jakin bat du: antzerki kodean egindako erakustaldi artis-tiko-didaktikoa da, eta bere asmoa da ikusleak entretenitzea eta, aldi berean, birziklatzeko kontzien-tziatzea eta horretara animatzea. Sentsibilizatzea lortzen du era ezber-din eta dibertigarrian, eta, horreta-rako, instrumentu biziak, mugimen-du pausatuak eta umore-dosi han-diak darabiltza. Toom-Pak-ek bere ikuskizun guztietan erabiltzen ditu osagai horiek.Euren erritmo energetiko eta itsas-korrek doinu brasildar, arabiar-anda-luzak dakartzate gogora, bai eta te-chnoaren eta musika klasikoaren be-reizgarri direnak ere. Toom-Pak konpainiako musikariak liluratua daude perkusioarekin eta ikuskizu-narekin. Taldea sortu zutenetik (2003ko maiatza) lorpen handiak egin dituzte: lehenengo lekua perku-sioaren kategorian Camel Arte (Tokyo, Berlin-Madrid) nazioarteko lehiaketan, Berlingo Festival Um-spannwek Humboldt-en parte har-tu zuten, lehenengo gelditu ziren Al-

    cal de Henaresko Sortzaile Gazteen VII. Lehiaketan, hainbat marka ga-rrantzitsuren publizitate-ekitaldie-tan parte hartu dute, eta mundu er-dian izan dituzte emanaldiak, bes-teak beste.Euren eszenaratzea ikusgarria eta deigarria da, eta perkusioarekin ba-tera, ezohikoa; horrek oso berezi bi-hurtzen ditu, zalantzarik gabe.Datorren larunbatean, uztailaren 12an, 23:00etan, S. Severino plazan.

    Mus azkarreko txapelketaBalmasedako saskibaloi-taldeak mus azkarreko txapelketa antolatu du, joko horren zaleentzat. Igandean izango da (uztailaren 13a), 16:30ean. Izena eman nahi duenak txapelketaren egunean egin ahal izango du, kirol-klubaren txosnan. 600 euro daude jokoan bikote iraba-zlearentzat, 250 bigarrenarentzat, 100 euro hirugarrenarentzat eta 50 laugarrenarentzat.

    Sexu-erasorik gabeko jaiakSexismoa eta genero-bazterkeria gi-zarte honetako gaitza dira, eta he-

    rriko jaietan ere agertzen dira. Uda-leko Berdintasuna Arloak gogorarazi nahi du pertsona guztiok, gizon zein emakume, eskubidea dugula jaiak gozatzeko, bazterkeria-egoerarik edo erasorik jasan behar izan gabe. Kontuan izan behar da urteko egun guztietan ezetz ezetz dela, eta egu-notan ere borrokatu egin behar ga-rela biztanleen erdia iraintzen duten estereotipo eta rol sexisten aurka. Jaiek espazio seguruak izan behar dute, errespetua gailendu behar da, eta neskek eta emakumeek euren ai-sialdiaz gozatzeko aukera izan behar dute inongo indarkeriarik jasan ga-be, indarkeria-maila edozein dela ere.

    Oharra: Karmengo jaien egitaraua Jai Batzordeak landu du. EHBilduk, gonbidatuta egon arren, ez du bilera hauetan parte hartu. Talde honek as-paldian ez du parte hartu batzor-deotan, eta pasa den uztailaren 4ko Udalbatzan bertan parte hartzeari uko egin zion. Jai Batzordean parte hartzen duten elkarteei eskerrak eman nahi dizkie-gu, egiten duten lanagatik.

    Toom-Pak

  • Laburki6

    Biblioteka zabalik egongo da abuztuanAurten ere, udal-biblioteka zaba-lik egongo da abuztuan, zehazki, 10:00etatik 13:00etara.

    Museoetara bisitak 2014ko bigarren hiruhilekoanPasio Bizidunaren Interpreta-zio Zentroak 1.234 bisitari jaso ditu urteko bigarren hiruhileko honetan. Aurreko ekitaldietan bezala, epe horrek lehenengo hi-ruhilekoak (661 bisitari izan zi-ren) baino bisitari gehiago eraka-rri ditu, nahiz eta apirileko bi as-tetan zentroa itxirik egon zen, As-te Santua zela eta. Gogorarazten dugu uztailean Javier Mara San-ta Coloma Memorialaren lehe-nengo lehiaketaren argazkien erakusketa egongo dela ikusgai zentroan.Hiribilduko Historiaren Mu-seoari dagokionez, azpima-rratzekoa da urteko bigarren hi-ruhilekoan 1.436 bisitari hurbildu direla. 2013ko epe berean erre-gistratu ziren (1.209 bisitari) bai-no bisitari gehiago izan dira aur-ten. Halaber, hainbat jatorritako 34 talde bertaratu dira.Boinas "La Encartada" mu-seoari dagokionez, bisitari-ko-purua iazkoa baino handixeagoa izan da, batez ere maiatzean, Modaren Topaketari esker, eta ekainean, ikastetxe askok museo hori aukerazten baitute ikasturte amaierako irteera egiteko. Udan, La Encartadak aldi baterako "Ba-lentziaga ezartzen" erakusketa eskainiko du. Bertan, arkitektu-rako 11 ikaslek Balenciaga jostu-naren diseinuetan oinarrituta egin dituzten lanak egongo dira ikusgai.

    UdalBerriakKULTURA

    ARTEKALEA BALMASEDA

    Aldizkari honen aurreko zenbakian argitaratu genuen bezala, ArteKalea Balmaseda, euskal eskultoreen inoi-zko erakusketa handiena urrira bitar-tean izango dugu hiribilduan.Hirigune historikoan aire zabalean ja-rritako 14 eskultura gozatzeko auke-ra izateaz gain, Horkasitas jauregia irekita egongo da 11:30etik 13:30era, egunero, erakusketa

    amaitzen den arte. Gure hirigune his-torikoko kaleetako zoruan jarritako pausuek piezen inguruko intuizio-gi-da bat eskaintzen diote bisitariari; bestalde, hauskorrenak edo txikienak Horkasitas inguru ikusgarrian goza daitezke.Baina, horretaz guztiaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte, jende guztiarentzat, eskulturaren inguruan.

    Horietako bi (Txokolartek eginiko proposamena, kamisetetan graba-tuak egiteko kaleko tailerra eta Kera-miken eskutik kalean zeramika egite-ko bi egunak) ekainean eta uztailean gauzatu dira jada. Azken ekintza irai-laren 12rako eta 13rako antolatu dute, eta egun horietan aukera izan-go dugu Recalde eta Sukibideren pro-posamen artistikoan parte hartzeko.

    Txokolarteren ekintza artistikoa

    I. Argazkigintza Lehiaketa Tematikoa: Javier Mara Santa Coloma Memoriala

    Joan den ekainaren 30ean, jendau-rrean ikusgai jarri zen Javier Mara Santa Coloma Memorialaren I. Arga-zkilaritza Lehiaketa Tematikoaren ira-bazleen izena (Va Crucis Viviente elkarteak antolatu du). Hona hemen irabazleak:-Lehenengo saria (1.200 euro): Una mirada, David Enrquez Argello (Tra-paga).-Bigarren saria (800 euro): Caer para ascender, Juan Antonio Romeo Man-chorena (Balmaseda).

    -Accesita tokiko obra onenari (200 euro): Hacia la luz, Natxo Etxebarria Sainz-Ezkerrarena.Gogorarazi nahi dizuegu sariak uztailaren 11n emango direla, 20:00etan, elkartearen egoitzan. Era berean, uztail osoan irekita egongo da 28 obraz osatutako lehiaketako argazkien erakusketa (hiru lan iraba-zleak barne). Epaimahaiak hautatuko ditu horiek eta Via Crucis Viviente elkartearen egoitzan egongo dira ikusgai.

    Lehiaketaren lehenengo edizioak arrakasta handia eta parte-hartze handia izan ditu (guztira 67 obra aur-keztu dira), eta obrak kalitate one-koak izan dira. Eskerrik asko jarduera honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Gogorarazi nahi dizuegu saririk jaso ez duten obrak elkartearen egoitzan jaso ahal izango direla, urriaren 31ren eta azaroaren 30ren artean.

    Hiru irabazleak

  • LaburkiUztaila 14 7

    Jai herrikoiak EnkarterrinHona hemen udan Enkarterrin os-patuko diren jaien zerrenda:UZTAILA-Gordexola (Zaldu): Andra Mari, uztailaren 11tik 14ra-Gordexola (Roballeda): Santiago Apostolua, uztailaren 25ean-Otxaran (Zalla): Santiago Aposto-lua, uztailaren 25ean-Bolunburu (Zalla): Santa Ana, uztailaren 26an-Sollano (Zalla): San Pantaleon, uztailaren 27an-Guees: Santiago eta San Inazio, uztailaren 31n-Ambasaguas (Karrantza): San Inazio, uztailaren 31nABUZTUA-Gordexola: San Esteban, abuz-tuaren 2an-Rebollar auzoa (Artzentales): Elu-rretako Andre Maria, abuztuaren 5eanSodupe (Guees): San Lorenzo, abuztuaren 10ean-Galdames: San Roke, abuztuaren 16an-Alonsotegi: San Bartolome, abuz-tuaren 24an-Galdames: Montellanoko jaiak, abuztuaren 24an-Gordexola: San Joan Lepo Egina, abuztuaren 29anIRAILA:-Alonsotegi: San Antolin, irailaren 2an-Galdames: San Antolin, irailaren 2an-Tuetxe auzoa (Artzentales): San Antolin, irailaren 2an-Traslavia auzoa (Artzentales): Traslaviako Andre Maria, iraila-ren 8an-Soscao (Karrantza): Andra Mari, irailaren 8an-Santa Cruz auzoa (Artzentales): Santa Cruzen gorespena, irailak14-Karrantza: Sucesoko Ama Birjina, irailaren 18an-Gordexola: San Cosme eta San Damian, irailaren 26an-San Miguel de Linares auzoa (Artzentales): San Miguel, iraila-ren 29an-Aedo (Karrantza): San Miguel, irailaren 29an-Zalla Herriko jaiak, irailaren 29an

    INGURUMENA

    Ezagutzen al duzu alkate jaun-andreen ituna?

    Negutegi-efektuko gas-isurien erdia baino gehiago hirietan eta hirienga-tik sortzen dira. Biztanleen % 80 hi-rietan bizi dira, bertan aritzen dira la-nean eta energiaren % 80 kontsu-mitzen dute.Alkateek nazioko gobernuek baino kontrol hobea izan ohi dute euren hi-rietan eragina duten gaien inguruan. Hori dela eta, tokiko gobernuak ener-gia eraginkor eta iraunkorren politika aplikatzeari buruzko eragile nagusi bihur daitezke, energia alternatiboak garatuz, kutsadura kontrolatuz, ener-gia kudeatuz edo herritarren jokabi-deak aldatuz.Bada, euren ahalegina babestu eta aintzatesteko sortu da alkate jaun-andreen ituna, batzordeko anbizio handiko ekimen gisa. Europar Bata-sunak 20-20-20ren bidez zehaztu di-tu 2012rako helburu energetikoak. Zehazki, estatu kideek hitzeman dute

    2020rako % 20 murriztuko dituztela euren CO2 isuriak. Alkate jaun eta andreen itunak beste urrats bat eman du EBren konpromi-so horretan, eta bere gain hartu du helburu horiek gainditzeko konpro-misoa, alkateek sinatutako boronda-tezko akordioaren bidez.Helburu horiek lortzeko, udalek Ener-gia Eraginkortasunerako Ekintza Pla-na (EEEP) diseinatu dute, eta bertan ezarri dituzte udalerri osoan 2020. urtera arte energia aurrezteko eta energia berriztagarriak sustatzeko jarduerak. Helburuak lortzeko, ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea.Euskadin, gaur egun arte, 17 udale-rrik sinatu dute ITUNA (gutxi gora be-hera, euskal biztanleriaren % 50 di-ra). Balmaseda da horietako bat.Herriek eta hiriek hitzematen dute alkate jaun eta andreen ituna si-

    natzearekin batera, euren Ekintza Planak aurkeztuko dituztela, itunare-kin bat egin ondorengo urtean. Itu-nean jasotako konpromisoak herriko edo hiriko geografia-eremu osokoak direnez, Ekintza Planean sektore pu-bliko eta pribatuei buruzko neurriak ezarri beharko dira. Hasiera batean, Ekintza Planetan jarduteko esparru hauek sartu beharko lirateke: Energia-eraginkortasuna Energia berriztagarriak Hondakinak Ura Ingurumena Udalerriarekin definitu beharreko beste alderdi batzukKasu gehienetan, ez da industria poli-tika ezarriko; izan ere, normalean udalerriek ez dute izaten horren ingu-ruko eskumenik. Herritarren parte-hartze handia du-ten planek izaten dute aukera gehien epe luzera jarraipena izateko eta ezartzen diren helburuak arrakastaz lortzeko. EEEk Euskadin orientazio estrategikoa eta laguntza teknikoa ematen die udalerriei, ituna sinatu aurretik zein ondoren.Gainera, Europako Batzordeak alkate jaun eta andreen itunerako bulegoa sortu du. Horrek laguntza teknikoa eta sustapena ematen du, beste be-harrizan batzuen artean, alkate jaun eta andreen itunak bilatzen dituen emaitzak lor ditzan.

    22.800 euroko diru-laguntza, irisgarritasunerako

    Udalak 22.800 euroko diru-la-guntza jaso du Eusko Jaurla-ritzako Enplegua eta Gizarte-poli-tikak Sailaren eskutik, Irisgarrita-

    sun Plan berri bat egiteko. Lehengo plana (2004koa) ia osorik exekuta-tu ondoren, dato-zen hilotan ida-tziko da bigarre-na, gure hiribil-duan atzeman-dako irisgarrita-

    sun-beharrizane-kin. Zeregin horretarako 28.500 euroko aurrekontu bat aurreikusi da; beraz, diru-laguntza zenbate-ko osoaren % 80 da.

    Euskadin, Energiaren Euskal Erakundeak orientazioa eta babesa ematen die bat egin duten udalerriei,

    Europar Batzordearekin bitartekaritza-lana egiteaz gain.

    Eusko Jaurlaritzako Natur ingurugiroa eta In-gurumen-plangintza Zuzendaritzak argitaratu egin ditu ingurumen-boluntariotzako jardue-rak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteek eska ditzaketen diru-laguntzak. Es-kaerak abuztuaren 7ra arte eskatu ahal izango dira, eta elektronikoki besterik ezin izango dira izapidetu, prozedurak arintzeko eta soiltzeko. Hain zuzen ere, betekizun horrek ekarriko du erakunde onuradunek ziurtagiri elektroniko onartua eduki behar izatea.Informazio gehiago http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/ayuda_subvencion/2014/volamb/es/r49-4152/es/ webgunean.

    Ingurumen-boluntario-tzako jardueretarako diru-laguntzak

    Kaleen hobekuntza guztiontzat

  • Laburki8

    Langabeak kontratatzeko diru-laguntzakGaur egun arte lau enpresa aur-keztu dira Udalak Balmasedako langabeak kontratatzeko es-kaintzen dituzten diru-laguntze-tara. Enpresa pribatu horietako bakoitzak, batez beste, 6.000 eu-roko diru-laguntza bat lortu du. Laguntza horiek jaso ditzakete enpresek, saltokiek eta ostala-ritza-zerbitzuek, Balmasedan erroldatutako beste batentzat jarduten duten langileak kontra-tatzen badituzte. Lehentasuna emango zaie gizarte-egoitza Bal-masedan duten eskaerei. Eskariak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Informazio gehiago 946801002 telefono-zenbakian (Irene).

    Gizarte Larrialdietako LaguntzakUdalak 53.005,79 euro banatuko ditu uztailean, aurtengo lehenen-go hiruhileko Gizarte Larrialdie-tako Laguntza kontzeptuari dago-kionez. 2014rako GLLren aurre-kontu osoa 99.457 eurokoa da.

    Denbora gutxirako egonaldiak Len Trucios egoitzanLen Trucios egoitzan aldi bate-rako egonaldiak egiteko aukerak harrera ona izan du, eta orain gaua igaro gabeko egonaldiak egiteko aukera emango da; hots, bertan lorik egin gabe. Hain zuzen ere, horrek aukera ematen du erakunde horrek eskaintzen di-tuen zerbitzu guztiak erabiltzeko, baina egun batean bakarrik: me-diku- eta psikologia-zerbitzua, errestaurazio-zerbitzua, fisiotera-pia- eta errehabilitazio-zerbitzua, terapeuta operazionalaren zer-bitzua eta eguneroko bizimodua-ren oinarriko jardueren zerbitzua.Jarri harremanetan, 946800601 zenbakian, [email protected] email helbidean edo egoitzara joan zaitezkete (Kubo kalea, 9).

    UdalBerriakMERKATARITZA ETA OSTALARITZA

    HIRU SALTOKI BERRI BALMASEDAN

    AfirdAfird-ek, finken adminis-trazioari lotutako enpre-sak, Foru plaza, 1, behea helbidean zabaldu du duela gutxi bere lokala. Itziar Rey Davalillo aurki-tuko duzu bertan, astele-henetik ostiralera, 09:30etik 13:30era. Hala ere, berarekin hitz egin nahi baduzu zure bizila-gunen elkarteko gai bati buruz, 626864529 tele-fono-zenbakian hitzor-dua eskatu ahal izango duzu, gehien komeni zai-zun orduan. Irailean or-dutegia zabaldu egingo

    du: astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara ere zabalik egongo da. Bere lana ahalik eta on-doena egiteko, Afird jabekideen ko-munitateen kudeaketa espezializatu da (kontuak, diru-laguntzak).Casa TxirinbolaUztailaren 3an inauguratu zuten Casa Txirinbola, Enkarterri etorbideko 46 zenbakian. Denetarik aurkituko duzu denda horretan: frutak, barazkiak, txarkuteria, glutenari, laktosari edo fruitu lehorrei alergia dioten pertso-nentzako produktuak, Menesako ogia, galletak, jogurtak, esneaHurbil zaitez ezagutzera, astelehene-tik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 09:00etatik 13:30era. Harremanetarako telefonoa: 647559950Kubic jatetxeaKubic jatetxea El Pramo industrial-dean dago. Jess M Crdenas da sukaldeko buru (Gordexolako Ibaia eta Villasanako Hostal Cadagua) eta David Morillo barrako buru (Ibaia ja-tetxea). Denetarik aurkituko duzu: eguneko menuak (9 euro), menu be-reziak, asteburukoak, karta, hanbur-gesak, ogitartekoak, anoak, gosa-riak 80 pertsonentzako jangela eta terraza zabala ezin hobeak dira zure laneko edo aisiako bazkariak egiteko. Erreserbatzeko, deitu 946102299 te-lefono-zenbakira edo igorri mezua [email protected] helbide-ra. Ordutegia: astelehenetik ostegu-nera 07:00etatik 22:30era, ostirale-tan 07:00etatik 01:00era, larunbate-tan 10:00etatik 01:00era eta igan-deetan 12:00etatik 22:30era. Kontsultatu eguneko menuak face-book-en.

    Afird, Casa Txirinbola eta Kubic Jatetxea

  • InstalazioakKonponketak

    Aparatu sanitarioakSukalde eta komunetako

    konponketak...

    Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA Decoraciones JaviAldapa, 16/18

    Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

    Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

    tresneria eta opariak

    LaburkiUztaila 14 9

    Udako ordutegia Merkataritza BulegoanMerkataritza Bulegoa Enkartur-Behargintzaren eraikineko azken solairuan dago, eta jendeari arreta emateko zabalik egongo da, uztai-lean eta abuztuan, astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00eta-ra. Asteazken arratsaldez itxita egongo da eta ostiraletan telefo-no-deiak besterik ez dira artatuko (94639001).

    Eskualdeko III. Enkardendak AzokaEskualdeko III. Enkardendak Azoka Sodupen (Guees) egingo da aurten, datorren irailaren 6an (larunbata), 10:00etatik 20:00etara. Gure hiribilduko sal-toki asko eta Enkarterriko zenbait herri egongo dira Herriko Plazan, euren produktuak preziorik one-nean eskaintzeko. Beste batzue-tan bezala, hainbat jarduera eta sorpresa antolatu dituzte, eroske-ten egun handia izateaz gain, eguna benetako festa izan dadin.Urteko sasoi honetako salmentak sustatzeaz gain, azoka hori merkataritza dinamizatzeko eki-menetan eskualdean lankidetzan aritzeko modu berriak bilatzeko asmoz sortu zen. Txikizkako merkataritzaren aldeko apustu argia da, eta espero bezala dago, berrikuntzari eta lehiakortasunari dagokionez. Enkardenda Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Le-hiakortasuna Sailak babesten du. Horrez gain, Enkarturrek, esku hartzen duten udalek eta Balma-sedako, Zallako eta Gueesko Merkatarien Elkarteak hartzen dute parte, baita gure hiribilduko eskualdea dinamizatzeko bule-goak ere. Ezin duzu galdu zure erosketak deskontu garran-tzitsuarekin gozatzeko aukera hau!

    Merkataritza Berdea proiektuaBalmasedako Merkatarien Elkarteak eta Udalak parte hartuko dute Merkataritza Berdea proiektuaren 4. edizioan. Gure hiribilduko bizilagu-nek euren erosketak Balmasedan egitea bultzatzeaz gain, asmoa da le-hiakortasuna areagotzea eta bereiz-garri bat sortzea, ingurumenarekin konprometitutako saltoki arduratsu gisa.Proiektuaren hasierako proba-aldia 2009an hasi zen, eta orain arte hiri-bilduko 52 saltokik bat egin dute.

    Merkataritza Berdearen eragina oso nabarmena izan da tokiko txikizkako denden sustapenean. Tokiko garapen iraunkorrerako estrategiak erabili di-ra, eta horiek jaso egiten dute tartean dauden saltokien jarduerak inguru-menean duen eragina. Bestalde, proiektuak aholkularitza pertsonali-zatuko fase bat jasotzen du, parte-hartzaileentzat. Zehazki, go-mendioak emango zaizkie, kontsu-moak murrizteko eta, beraz, energia aurrezteko eta merkatarientzako kos-

    tuak murrizteko.Merkataritza Berdea proiektua Bi-zkaiko Foru Aldundiak % 100 fi-nantzatutako ekimena da. Zehazki, Ekonomiaren Sustapena Sailaren bi-dez finantzatzen du. CECOBI da sus-tatzailea eta Sostenalia institutuak babes teknikoa ematen dio. Pertsona interesdunak Nagorerekin jar dai-tezke harremanetan, 946801002 te-lefono-zenbakira deituta edo [email protected] helbide elektronikora idatzita.

    Balmadendak eta Laborak Kutxak hitzarmena sinatu dute

    Balmasedako Merkatarien Elkarteak (Balmadenda) eta Laboral Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du-te. Joan den ekainaren 11n eginiko si-nadura-ekitaldian Juan Antonio An-

    drade eta Javier Zubiaga aritu ziren elkartearen ordezkari, eta Juan ngel Domnguez eta Javier Antnez Labo-ral Kutxaren ordezkari. Hitzarmenak abantaila handiak

    dakarzkio merkataritzari, hala pro-duktu espezializatuei (Pro kontua, or-dainketak atzeratzea, finantzaketa aktiboko plana, EIF finantzazio-le-rroa, Pro aseguruan, Online Pro banka, etab.) nola balio erantsiko zerbitzuei (aholkularitza, mintegiak, newsletter, etab.). Horri gaineratu egin behar zaio banku-erakundeak eskaintzen duen tratamendua, ku-deatzaile adituen bidez, profesiona-len, autonomoen eta mikroETEen segmentuan. Era horretako lankidetza-hitzarme-nak ezarriz bilatzen den helburua da negozio berri bat sortzen laguntzea, gure merkataritzaren eta profesiona-len sarerako abantaila handiagoak lortzen aurrera egiteko eta sakontzen jarraitzeko.

    Merkataritza-establezimenduak modernizatzeaEusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Ga-rapen eta Lehiakortasun Sailak orain dela gutxi argitaratu du merkata-ritza-establezimenduen moderniza-zioari eragiteko 2014ko laguntza (MEC). Laguntza horien hartzaileak merkataritzaren alorreko ETEak dira; zehazki, euren establezimenduak hobetu dituztenak, lokalak erabe-rritzeko eta modernizatzeko lanak eginez, merkataritza-jarduera gau-zatzeko beharrezko altzariak eta eki-pamenduak erosiz (merkataritza-

    errotuluak barne). Halaber, diruz la-gunduko da balantza elektronikoen, informatika-ekipoen, aplikazioen eta horien guztien gehigarrien erosketa.Gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izango da (balantzak eta informa-tika-ekipoak salbu; halakoetan, gu-txienekoa 900 eurokoa izango da). 2013ko ekainaren 17tik 2014ko irai-laren 5era bitarteko fakturak onar-tuko dira. Bestalde, inbertsio-gaiak berriak izan behar dira, ezin zaizkie hirugarrenei laga eta ezin dira enpre-

    sa eskatzaileak ekoitzitakoak eta sor-tutakoak izan. Aktiboak gutxienez 3 urtez eduki behar dira enpresan eta diru-laguntzaren zenbatekoa ezin da inola ere 12.000 eurotik gorakoa izan, establezimendu eta urte bakoitzeko.Eskaerak aurkezteko epea irailaren 5ean amaituko da. Informazio gehia-go www.euskadi.net webgunean edo 946801002 telefono-zenbakian (Nagore).

    Balmadenda eta Laboral Kutxaren ordezkarien arteko sinadura

    Enkardendak Balmasedan

  • Laburki10

    Hurrengo bilkuraHurrengo ohiko osoko bilkura irailaren 5ean izango da, goize-ko 09:00etan, udaletxeko bilkura aretoan (1. solairua). 09:00etan hasiko da.

    Abiadura-kontrolaren kanpainaUda honetan Udaltzaingoak kanpaina bat hasiko du, gune historikoan abiadura kontrola-tzeko. Asmoa da oinezkoen se-gurtasuna babestea; izan ere, eguraldi ona egiten duen aste horietan jende gehiago ibiltzen da kaleetan. Horrela, koexisten-tzia duten kaleak egoki era-biltzen direla ziurtatuko da. Izan ere, udan itxita egon ohi dira hor bizi ez diren edo garajea hor ez duten pertsonentzat.

    Gerra Zibileko obusakJoan den ekainaren 14an gizon batek hanka zati bat galdu zuen, bere Muskizko etxean manipula-tzen ari zen Gerra Zibileko obus batek eztanda egin zuenean. Era horretako artefaktuen zalea bide zen, eta bere bizilekuan halako 300 baino gehiago atzeman zi-tuzten. Gure mendietan ere aurki daitezke Gerra Zibileko obusak, eta Muskizkoa bezalako gertaki-zunek gogorarazi egiten digute oso artefaktu arriskutsuak direla eta hobe dela ez manipulatzea, ez mugitzea. Baten bat aurkituz gero, aukera onena da Ertzaintzari deitzea, lehergailuak desaktibatzeko brigadak neurria har diezaion.

    UdalBerriakUDALBATZA

    UZTAILAREN 4KO OHIKO BILKURAUztailaren 4an egin zen ohiko bilku-ra. 2014ko apirilaren 30eko eta maiatzaren 9ko aktak aho batez onetsi ostean, honako gai hauek jo-rratu zituzten:EAJren aldeko botoekin, EHBilduren eta Talde Sozialistaren kontrako bo-toekin eta CLIren abstentzioarekin onetsi zuten kreditu gehigarrien bidezko kreditu-aldaketari buruzko espedientea.2013ko aurrekontua likidatu ostean, egiaztatu zen Gastu orokorretarako Diruzaintzako gerakin positiboa ze-goela; zehazki, 737.638,21 eurokoa. Hala, erabaki da zenbateko hori ho-nako gastu hauetarako erabiltzea: 300.000 euro baino gehiago zorra amortizatzeko, 100.000 euro frontoi-ko estalkia aldatzeko, 50.000 euro gasolina-zerbitzuguneko espaloia egiteko, 18.000 euro lantegi-esko-lako teilatua konpontzeko, 12.100 euro Dorreko parkinga alokatzeko, 30.000 euro Nievesen kioskoa izene-koa erosteko, 2.1000 euro hiru hor-ma-hilobiren emakidaren zenbate-koa itzultzeko, eta gainerakoa, exe-kuzio-egoera dela eta, ekarpen gehi-garria behar duten partidetarako.2014-2015eko Ekonomia eta Fi-nantza Plana EAJren aldeko bo-toekin, CLIren eta Talde Sozialistaren abstentzioarekin eta EHBilduren kontrako botoekin onetsi zuten.2014ko aurrekontu orokorra Gastua-ren Araua bete gabe onetsi zenez (2013ari dagokionez, gastu konputa-garriaren igoera muga gisa ezarri-tako % 1,5 gainditzen du), beha-rrezkoa izan da Kontu-hartzailetzak Ekonomia eta Finantza Plana egitea. Horrela, 2015erako baldintza guztiak eta aurrekontuaren helburuak bete nahi dira.Bi arrazoirengatik ez da bete Gastua-ren Araua. Horietako bat da diru-sa-rreren aurrekontuan aurreikusitako baliabideak egonkortzea, Udalkutxa-ren likidazio negatibo guztiak itzuli ostean. Bigarrena, berriz, gastuen egoera aurreikusitako baliabideen mailara egokitzeko aukera, aurreko

    ekitaldietatik eratorritako diru-zaintzako gerakin negatiboak erabat finantzatu ostean.Mankomunitateko Euskaltegia-ren estatutuen aldaketaren be-rrespenak ordezkaritza duten talde guztien babesa jaso zuen, EHBildure-na izan ezik, kontrako botoa eman baitzuen. Halatan, berretsi egiten da EAEko kultura eta hizkuntza sus-tatzeko zerbitzua ematea.Boto horiekin eurekin onetsi ziren to-kiko erakundeak lan-harreman bat aitortzeko erabakigarritzat jo li-tezkeen egintzak saihesteko kontra-tatutako kanpoko zerbitzuak behar bezala gauzatzeko jarraibideak.EHBIldu abstenitu egin zen eta gai-nerako taldeek aldeko botoa eman zioten industria erabileran bizigarri-tasun-baldintzen Ordenantzaren al-daketa behin betiko onesteari. Gai hori maiatzeko osoko bilkuran jorra-tu zuten.Osoko bilkuraren lehenengo zatiaren gainerako gaiak aho batez onetsi zi-ren. Honako hauek izan ziren: Jos Puente Garcaren eskaria, baja ema-teko 125 mendiko 51. zenbakiko lursailean; baja-eskaria Cortazar familiaren izenean dagoen ema-kidan (124 mendiko La Garbean15 zenbakiko lursailaren zatia. Hemen-dik aurrera zuzenean kudeatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak); Eugenio de Francisco Mazen eskaria, bere izenean mantentzeko 124 zenba-kiko EPMen, La Brena pajarean, 28.779 m2-ko gehi 6.564 m2-ko lurs-ailaren emakida (Bizkaiko Foru Al-dundiak zuzenean kudeatzen ez duen zatia), eta Vctor Santamara La Sernaren eskaria, 124 zenba-kiko EPMen, La Brena pajarean eta El Acebo, El Alisal eta Calleja Cerrada parajean, 2.460 m2-ko lursaila es-katzeko.Udalbatzako organoen kontrolari eta fiskalizazioari buruzko zatian, EAJk hiru mozio alternatibo aurkeztu zi-tuen. Lehenengoa BBKren eral-daketa-prozesuari buruzkoa izan zen. EAJren aldeko botoa, CLIren eta

    Talde Sozialistaren abstentzioa eta EHBilduren kontrako botoa jaso zi-tuen.Mozio horretan aitortu egiten da Euskal Herriko aurrezki kutxek egin-dako lana, eta BBK banku-fundazio bihurtzea babesten da, legeek diote-na betetzeko. Eusko Jaurlaritzari es-katu zaio banku-federazioen ingu-ruko lege propioa egin dezala ahalik eta azkarrena, eta Foru Aldundiari, erakunde fundatzaile gisa, Kutxaren gizarte-jardueraren etorkizuna ba-bes dezala. Halaber, BBKren gober-nu-organoei eraldaketa honetan ahalik eta garduntasun handiena izatea eskatu zaie.Bigarren mozioa onetsi egin zen EA-Jren aldeko botoekin, EHBilduren kontrako botoekin eta CLIren eta Tal-de Sozialistaren abstentzioarekin. Juan Carlos de Borbn jaunaren abdikazioari buruzko da, eta esta-tuko Gobernuari eskatzen zaio kons-tituzioaren erreformarako prozesua abiaraz dezala, estatuko nazionalita-teek Espainiako Estatuarekin izan nahi duten harreman-mota libreki erabaki dezaten: atxikitzea, bereiz-tea, edo tarteko beste formularen bat, nazionalitate horiekin lotutako lurraldeetako herritarren borondatea zuzenean adieraztearekin amaituko dena.EAJren aldeko botoekin, EHBilduren kontrako botoekin eta CLIren eta Tal-de Sozialistaren abstentzioarekin onetsi zen azken mozioa, ezohiko gasaren ustiaketari buruzkoa. EAEn, batik bat Araban, ezohiko ga-saren hobi garrantzitsua dagoenez, eskatzen da luzamendu bat adieraz-tea ezohiko gasaren ustiaketan, eta zientzia-batzordea sortzea, gas hori erauzteko teknologiaren bilakaera-ren azterketa egiteko, bereziki, ingu-rumenaren gaineko eraginak murriz-teari eta gaur egungo tekniken arris-kuak deuseztatzeari dagokionez.EHBilduk aurkeztutako galde-eska-riek eman zioten amaiera osoko bi-lkurari.

    Obusa

  • LaburkiUztaila 14 11

    Balmaseda Espainiako Ziklismo TxapelketanEider Merino Kortazar bigarren sailkatu da 23 urtetik beherakoen kategorian eta bosgarrena izan da sailkapen orokorrean, ekainaren 27tik 29ra egindako Espainiako Ziklismo Txapelketan. Bestalde, Igor Merino Kortazar 12. sailkatu zen 47 km-ko bakarkako erlojupe-koan, top 10etik 11 segundora besterik ez, eta aintzat hartu be-har da lehenengo zazpiak Movis-tarreko txirrindulariak zirela (Val-verde, Castroviejo eta abar).Lerro hauetatik, zorionak eman nahi dizkiegu bi balmasedar ho-riei, lortutakoagatik.

    Igerilekuak udanUdako udal-igerilekuak irekita egongo dira irailaren 14ra arte (igandea). Ordutegia etengabea izango da, 11:00etatik 20:00eta-ra, asteko egun guztietan.

    Mendi Taldearen irteerakBalmasedako Mendi Taldea egun osoko irteera bat antolatzen ari da Aizkorrira (1.528 m). Arantzazun (Gipuzkoa) dago. Irailaren 14an izango da.Jarduera horiei eta beste batzuei buruzko informazioa jasotzeko, deitu 946800646 telefono-zenba-kira, jo Mendiko Etxera astelehen, asteazken eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara edo idatzi [email protected] helbidera.

    Pilotazale elkarteaPilotazale elkartearen bulegoa itxita egongo da oporretan; beraz, 2014. urteari edo aurreko urteei dagozkien kuotak ordaindu gabe duten bazkideei mesedez es-katzen zaie Kutxabanken bulego-ra jotzeko (6 euro). Elkarteak go-gorarazi egin du entrenamendu-saioak irailean hasiko direla. Zazpi urtetik gorako haur guztiak ani-matzen ditugu gure-gurea den ki-rol honetan izena eman dezaten.

    KIROLA

    Bizkaiko XX. Itzulia

    Joan den ekainaren 30ean, Balmase-dako Txirrindularitza Elkarteak Bi-

    zkaiko Itzuliaren XX. edizioa aurkeztu zuen. Aurten, txirrindularitza-proba

    berrikuntza handiekin iritsi zaigu, parte-hartzeari eta ibilbideari dago-kienez. Hasteko, uztailaren 10etik 13ra ospatuko dela esan dezakegu. Lehenengo etapak Balmasedatik Tra-pagaranera eramango gaitu, bigarre-na Sopelatik herrian hasi eta bertan izango du helmuga, hirugarrena Zal-dibarren hasi eta amaituko da, lauga-rrena Lemoizko Andraka auzoan hasi eta amaituko da, eta, azkenik, erloju-pekoa egingo da, gure hiribilduan ha-si eta amaituko dena.Estatu osoko eta atzerriko 30 junior talde baino izango dituen edizio hau, zalantzarik gabe, estatuan kategoria horretako proba garrantzitsuena da.Txirrindularitzako zale guztiak hitzor-du garrantzitsua dute proba honekin.

    Yosu Gmez, hirugarren SkyracenYosu Gmez balmase-darrak parte egin du 21 km-ko Skyrace-n, Vilaller-en (Lleida). Bada, Espainiako Txa-pelketako lasterketa horretan podiumera igo da, hirugarren le-kua lortu baitu. Horre-la, Yosuk erakutsi egin du zer nolako egoera onean dagoen, men-diko lasterketen den-boraldiaren azken txanpari ekiteko. Zo-rionak, Yosu!

    Frogaren kartela

    Mendiko Galarleiz XIX. maratoiaDatorren uztailaren 20an egingo da Mendiko Galarleiz maratoiaren XIX. edizioa. Aurten ere, proba horretan hiru modalitate egongo dira: men-diko martxa, oin-lasterketa eta mountain bike. Ibilbidea da, za-lantzarik gabe, maratoi horren ezau-garri gorena, eguna natur hutsean igarotzeko aukera ematen baitigu. El Zalama, Maza del Tolo, Ilso de Esta-cas, Burugueno, Kolitza, La Garbea, Basoaga edo Bolunburu dira parte-hartzaileek ibiliko dituzten mendie-tako batzuk.

    Izen-emateak uztailaren 14ra arte edo 1.000 izen-ematera heldu arte egongo dira irekita. Kuota 40 eu-rokoa da eta korrikalariei helmugan emango zaien poltsa barne dago. Aurten, aurreko edizio guztietan par-te hartu dutenek ez dute kuotarik or-dainduko, fideltasunaren sari gisa.Mendiko martxa 08:00etan hasiko da, oin-lasterketa ordu eta erdiren buruan eta mountain bikekoa 11:00etan. Uztailaren 19ko 18:30ean hitzaldia emango da Zalla Zine-antzokian, eta iazko edizioari

    buruzko bideo-erreportajea emateaz gain, azken argazkilaritza-txapelke-tako garaikurrak banatuko dira. Egun eta toki berean, zenbakiak banatuko dituzte, 16:00etatik 21:00etara bitar-tean.Interesdunek informazio gehiago du-te www.galarleiz.org webgunean, [email protected] helbidean edo 946639196 telefono-zenbakian, as-telehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00eta-ra.

    Podioa

    Berri onak ekarri dizkigu Balmase-dako futbolak. Bal-maseda Bk liga irabazi du, Kade-teak liga eta kopa, eta B alebina li-gako txapeldun berria da. Ez dago zalantzarik, lan handia egin dute denboraldi hone-tan. Zorionak!

    Denboraldi ederra futbolean

  • UdalBerriak12

    Udako ekintzak Gazteria ZerbitzuanUda honetan, Gazteria Zerbitzuak hainbat ekintza proposatu nahi di-zkizu, oporrez gozatzeko. Datorren uztailaren 13rako, lehenengoz urpean igeri egiten aritzeko saioa antolatu da, 12 urtetik gorako nes-ka-mutikoentzat. Ez da beha-rrezkoa izango izena ematea eta Errotarenan izango da.Hurrengo egunean, uztailaren 14an, 12 urtetik 16ra bitarteko neska-mutikoek, hala nahi badute, zuhaitzen abenturaz gozatzeko aukera izango dute, Sopuertako Abenturari esker. Tirolinak, zubiak eta aire zabaleko ekintza mordoa, 6 euroko izen-ematearen truke.Amaitzeko, uztailaren 19an surf ikastaroa egongo da, 17 urtetik 30 urtera bitarteko interesdunentzat. Izena emateko 6 euro ordaindu beharko dira. Informazioa eta izen-emateak Balmasedako Gaz-teria Zerbitzuan (Pio Bermejillo, 19 helbidean edo 946800240 telefo-no-zenbakian), eta uda gozatzera!

    Elkartrukerako programakGazteria Zerbitzuak elkartruke-rako hainbat programa antolatu ditu uda honetarako. Uztailaren 11tik 19ra egingo da Magiar Ex-press elkartrukea, hain zuzen ere, Hungaria eta Txekiar Errepublika bisitatzeko (18 urtetik 30era bitar-tean). Eta uztailaren 13tik 22ra, berriz, 15 urtetik 17ra bitarteko neska-mutikoek Gaztetrukera elkartrukea egin ahal izango dute, Flandriara joateko.

    Hodei Egiluzi buruzko webguneaHodei Egiluz euskal herritar gaz-tearen (Anberesen desagertu zen urriaren 19an) senideek eskerrak eman nahi dituzte, Euskal Eskola Publikoaren Egunean euren kau-sari eman zitzaion laguntzagatik. Gogorarazi egin digute gaztearen bila jarraitzen dutela, eta bilaketa horretarako sortutako webgune baten berri eman digute: http://www.hodei-missing.com/es.

    Laburki

    Azokak Enkarterrin

    Homofobiaren aurkako lehiaketaJoan den maiatzaren 17an ospatu zen Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako eguna, eta ekainaren 28an, berriz, Gay eta lesbianen harrota-sunaren eguna. Hori dela eta, Berdintasuna Arloak hainbat ekintza antolatu ditu; besteak beste, homofo-biaren aurkako ipuin-kontalari bat, ortzadarraren bandera ezartzea udaletxeko fatxadan edo homofo-biaren aurkako kartel- eta eslogan-lehiaketa. Azken jarduera horren irabazlearen izena ekainaren 26an ja-kinarazi genuen, eta 14 eta 20 urte bitarteko parte-hartzaileei bideratuta zegoen. Nerea Mena da, eta be-re kolore anitzeko kartelaren bidez eta Esto es amor. Aunque no lo entiendas, resptalo (Hau maitasuna da. Ulertzen ez baduzu ere, errespetatu) lelopean (euska-raz eta gaztelaniaz), 100 euroko saria lortu du. Eskerrik asko parte hartu duzuen eta homofobiari buruz hausnartzea eragin diguzuen parte-hartzaile guztiei.

    BERDINTASUNA

    San Roque hotelak Balmaseda sustatzen duSan Roque hotela, familia- eta enpresa-ekitaldiak (ezkontzak, biltzarrak, etab.) egiteko leku ideal gisa ezagu-tarazteko ekintzen artean, zenbait jardunaldi antolatu di-tu, eta horietan gure hiribildua sustatu da, hiribildu histo-rikoa ezagutzeko bisita gidadunen bidez. Horrela, zenbait

    enpresa, elkarte eta hedabidetako ordezkariek aukera izan dute zuzen-zuzenean ezagutzeko Balmasedaren xarma, hotelaren instalazioak eta gure gastronomia, putxera eder bat dastatuz.

    HERRITARRAK

    XXI. Ganbara Argazki LehiaketaJabier Barrutia balmasedarrak irabazi du Sodupeko Ganbara Elkarteak antolatutako XXI. Argazki Lehiaketa. Sonrisa (Irribarrea) izena du bere la-nak.Lerro hauetatik zorionak eman nahi dizkiogu, sari ho-nengatik.

    TURISMOA

    Nerea Mena, lehiaketako irabazlea, Berdintasuna, Osa-suna eta Immigrazioa Arloko zinegotzi Garbie Santama-riaren alboan; Alderdi Sozialistako zinegotzi Basilia Ros

    eta Leticia Borregn, Immigrazioa Arloko teknikaria.

    Balmaseda BHIk The Big Challenge-an parte hartu duIES Balmaseda BHIk berriz ere hartu du parte The Big Challengen, ingele-sari buruzko ezagutzen DBHrako le-hiaketan. Bertan, gure 50 ikasle na-zioko batez besteko mailaren gainetik gelditu dira. Lehiaketei dagokienez, Mikel Garca Rodrguezek DBHko 1. mailan irabazi zuen eta Bizkaiko 6. gelditu zen. Claudiu Stanciu 3. suerta-tu zen, eta Jess Calleja, berriz, 4. Lei-re Garca Carrilek, bestalde, 2. ikastur-tean irabazi zuen eta Bizkaiko txapel-dun izan zen, ondoz ondoko bigarren urtez. Rauf Nawazek lortu zuen Twen-ty Award saria. Congratulations! Mikel Garca Rodrguez Leire Garca Carril

    Barrutia garaikurrarekin

    Abuztuaren 31n, Alonsotegin nekazaritza-azoka egingo da San Antolin jaien egitarauaren baitan. Zenbait produktu ikusteko, dastatzeko eta pro-batzeko aukera egongo da.Irailaren 2an, Galdames udalerriko San Esteban auzoak bere abeltzaintza-azokara gonbidatuko gaitu. Ardi eta ahuntzen XVI. erakusketa eta erakustaldia gozatu ahal izango dugu, eta elika-gaiak ikusteko eta erosteko aukera ere egongo da.

  • Uztaila 14 13

    -Garaje plaza alokairuan. Ateneo eraikina, 1. solairua. 50 . 652708759.-Etxebizitza alokatzen da Ateneo eraikinean. 629104339 - 653703551.-Logela bat behar da Balmasedan. 636555995.-Bizitzen hasteko moduko etxebizitza alokatzen da. 652712435.-Garaje partzela alokairuan San Severino zeharkalean. 946800228.-Garaje partzela alokairuan Graziako Andra Maria kalean. 649608647.-Garajea alokairuan Flix de la Torre kalean. 676917108.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

    Alokairua

    Lana-Klaseak ematen dira: aljebra, kalkulua, jariakinen mekanika 617689452-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta erreferentziak. 631447146-Klase partikularrak eta euskara itzulpenak. Euskaltegietan eskarmentu-dun irakaslea. Maila guztiak. 656710411 946087086-Emakumea neskame lan bila astearte, asteazken eta ostiral goizetarako. Baita adinekoak etxean zein egoitzan zaintzeko ere. Eskarmentuduna, titulu-duna eta erreferentziaduna. 697885689.-Emakumea adinekoak edo haurrak zaintzeko eta etxea garbitzeko prest. Barnekoa zein kanpokoa. Eskarmentua eta erreferentziak. 603462387-Mota guztietako garraio-lanak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxe-tresna elektrikoak, etxe aldaketak). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxe-tresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.- Tituludun irakasleak klase partikularrak ematen ditu, 8 eta 15 urte bitar-teko haurrei. Lokal propioarekin. Arkaitz - 665738777.

    Salmenta-Karabanarako hozkailu bat erosi nahi dut. 626166439-Lursaila salgai Balmasedan, fruta-arbolak, etxea, txokoa eta zurkaitzekin. 4.850 m2. 946102258.-Moto-aitzurra erosi nahi dut. 626166439.-Neskarentzat jaunartzeko soinekoa salgai: El Corte Inglsen erosia, osagai guztiak barne. Erdi prezioan. 946800707.-Camping gaseko botila urdin handiak salgai. Hobiko argizarizko burruntzali profesionala ere bai. 946800707.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

    HERRITARRAK

    Datorren abuztuaren 18an amaituko da Nagusien Etxea antolatzen ari den Andaluziarako bidaian izena emateko epea. Bidaia irailaren 9tik 16ra egingo da. Komunitate horretako hainbat leku ezagutu ahal izango dituzte, hala nola, Linares, Nerja, Benalmadena, Mijas, Almuecar, Salobrea, Gra-nada, Las Alpujarras, Malaga, Frigiliana, La Guardia, Bailn eta Jan. Bidaia-ren prezioa 440 eurokoa da, eta horren barnean sartzen dira luxuzko auto-busa zirkuitu osoan, egonaldia hiru izarreko hotelean mantenu osoan, gida, bidaia-asegurua, kobazuloetarako eta Nerjako museorako sarrerak, eta bi-sita Jaengo olio-errota tradizional batera. Horrez gain, dantzaldia egongo da gauetan. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, zatoz Nagusien Etxera.

    Errusiako eta Bielorrusiako haurrei harreraErrusiar Federazioko eta Bielorrusiako umezurtz-etxeetako eta baliabide gutxiko familietako 76 neska-mutiko iritsi dira uda honetan Euskadira, Bikarte elkarteak sustatutako harrera-familien baitan. Gure lurrean egon-da, adingabeek klimaren, elikadura aberats eta anitzaren, eta, bereziki, fa-milia baten maitasunaren eta arretaren onurak jasotzen dituzte. Horrek guztiak ahalbidetu egiten die euren garapena eta hazkundea hobetzea, eta erradiazio nuklearra duten eremuetan, muturreko klima dutenetan edo egi-turatutako familia batean bizitzeak dakartzan ondoreak arintzea. Bikarte-ren jardueraren inguruko interesa dutenek 946360431 edo 687860395 te-lefono-zenbakietara dei dezakete. Balmasedak bi mutiko eta neskatila bat hartuko ditu. Mjate-Busti zaitez kanpaina

    Datorren uztailaren 13an, Mjate-Busti zaitez kanpainaren 17. edizioa egin-go da udal-igerilekuetan, Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Funda-zioak antolatuta. Helburua da gizartea sentsibilizatzea gaixotasun horrek dakartzan arazoen inguruan. Oraindik ere sendaezina da eta pertsona gazteei eragiten die. Bada, kanpainaren beste xede bat da funtsak lortzea, esklerosi anizkoitza duten pertsonei eskaintzen zaizkien errehabilitazio-zerbitzuak fi-nantzatzeko.

    Zoko Maitearen bidaia CuencaraZoko Maiteak uda zoriontsua opa die bere bazkide guztiei. Elkartea irailean jarriko da martxan berriz ere, zenbait ikastarotako matrikulazioekin (pila-tes, areto-dantzak, eskulanak, jostea eta pintatzea, besteak beste). Halaber, Cuencara bidaia bat prestatzen ari dira, irailaren 26tik 28ra bitartean. Besteak beste, Santiago monasterioa, hiri zaharra, Albornoz sendiaren ka-pera, San Pablo komentua, "etxe eskegi" ikusgarriak, hiri sorgindua edo Er-di Aroko Albarracn hiria bisitatuko dituzte.

    Nagusien Etxearen bidaia Andaluziara

    DVDa gure adindunen bizipenekinEzagutu nahi al dituzu gure adindunen pasadizo eta bizipenak? Gizarte Ekintza Arloak aukera ematen dizu Balmasedako adindunei egindako elkarrizketekin osa-tutako DVD bat lortzeko. Bertan kontatzen digute nola bizi izan zuten gerra, ge-rraondoa, trenaren etorrera eta abar. DVDak 4 euro balio du eta lortu nahi dutenek Gizarte Ekintza Arloan eman dezakete izena. Bildutako dirua oraindik zehaztu ga-be dagoen gizarte-helburu batera bideratuko da.

  • Udaltzaingoak aurkitutakoakUztailaren 4an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: betaurrekoak eta giltzak.

    KZgunea uztaileanUztailean, KZguneak goizez irekiko di-tu ateak, 09:00etatik 13:00etara bitar-tean, astelehenetik ostiralera.Ikastaroak eta mintegiak:-Internet (oinarrizkoa): uztailaren 14tik 28ra (20 ordu), 11:00etatik 13:00etara.

    KZguneak teknologia berriekin lotu-tako doako ikastaro eta zerbitzuen ka-talogo handia eskaintzen dizu. Hurbil-du zaitez bere instalazioetara: Martin Mendia, 15 (antzinako hiltegia).

    Oporrak UdalberriakenUdalberriak udal-aldizkariak oporrak hartuko ditu abuztuan. Irailean itzuliko gara, gure informazio-lanarekin ja-rraitzeko.

    UdalBerriak Uztaila 1414

    ArteKalea Balmaseda: urrira ar-te hirigune historikoko kaleetan eta Horkasitas jauregian, 11:30etik 13:30eraJavier Mara Santa Coloma oroimenezko gaikako I. argaz-kilaritza lehiaketaren erakus-keta: Uztailean, Pasio Bizidunaren interpretazio-zentroanBizkaiko XX. Itzulia: uztailaren 10etik 13raGaikako I. argazkilaritza le-hiaketaren sari-banaketa: uztailaren 11n, 20:00etan, Va Cru-cis Viviente elkartearen egoitzaTradicin Taurina en Balmaseda liburuaren aurkezpen-hitzal-dia: Uztailaren 11n, 19:00etan, Kultur EtxeanKarmengo jaiak: Uztailaren 11tik 13ra eta uztailaren 16anMjate-Busti Zaitez kanpaina: uztailaren 13an, udal-igerilekue-tanGaztezer urpeko bataioa: uztai-laren 13an, udal-igerilekuetanGaztezer abentura zuhaitzetan: Uztailaren 14an, Sopuerta Abentu-ranJos Luis Llagunori omenaldia: uztailaren 16anGaztezer surf-ikastaroa: uztaila-ren 19anGalarleiz XIX. Mendi maratoia: uztailaren 20an, 08:00etatik au-rreraMeza San Rokeren ohorez: abuztuaren 16an, 12:00etan, Ko-litzako baselizanEnkardendak III. Eskualdeko Azoka: Irailaren 6an, 10:00etatik 20:00etara, Herriko Plazan (Sodu-pe)Andaluziara Bidaia: irailaren 9tik 16ra, Nagusien EtxeanArteKalea arte proposamena: Irailaren 12an eta 13an, hirigune historikoanIrteera Aizkorrira: Irailaren 14an, Mendi TaldeaCuencara bidaia: Irailaren 26tik 28ra, Zoko Maitea

    Agenda

    Bestelakoak

    LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

    Foru plaza, 4-3F 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37