Ulermena
Transcript of Ulermena
Laguntza gela
1
Lexikoa
Irakurri poema hauek
1
Puztu eta puztu
Ikusi al duzu
puztu eta puztu
azkenean nola
lehertzen den
txiklezko globoa?
Eta ez al dakizu
horrelaxe lehertzen dela
pertsona harroa?
Joxantonio Ormazabal
Inurri erraldoi
Burla egin didate gelan
eta inurria baino
txikiagoa sentitu naiz.
Txalo jo didate futbolean
eta erraldoia baino
handiagoa sentitu naiz.
Laguntza gela
2
Pentsatu eta erantzun
a- Noiz sentitu zara inurri? b- noiz sentitu zara erraldoi?
Egin antzeko poema bat. Jarraitu pausu hauei.
Asko puztu eta lehertu daitezkeen gauzen zerrenda egin.
Aukeratu barregarriena
Idatzi poema
Egin marrazkia alboan
Adibidez: Ikusi al duzu
puztu eta puztu
azkenean nola
lehertzen den
puxika?
Eta ez al dakizu
horrelaxe lehertzen dela
pertsona harroa?
2
………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………
…………………………………………………………………ean
inurri sentitu nintzen.
………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………
………………………………………………………………………………
………………………………………………………………….ean
erraldoi sentitu nintzen.
3