Unibertsoari buruzko aurkezpena

25
Unibertsoari buruz dakiguna 5. mailako ikasleak- 2011-2012 ikasturtea

description

5. mailako ikasleek egindako Unibertsoari buruzko lana

Transcript of Unibertsoari buruzko aurkezpena

Page 1: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Unibertsoari buruz dakiguna5. mailako ikasleak- 2011-2012 ikasturtea

Page 2: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nola sortu zen unibertsoa? 

-Unibertsoa bola txiki batean zegoen kontzentratua, orduan duela 15 mila miloi urte Big Bang izeneko leherketa erraldoia egin zen. Orduraino ez zegoen denborarik ez espaziorik. Leherketa honek unibertsoari sorrera eman zion, unibertsoa txiki-txiki bat sortu zen, milaka milioi gradutan erretzen ari zen hondar ale bat. Eta handitzen hasi zen. 

Page 3: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Big Bang

Horrelaxe hasi zen munduaren historia. Materia, argia eta energia nahasten dituen pikor txikiz egindako zopa bero bat besterik ez da oraindik, etengabe hedatzen ari dena. Eta hedatzen doan heinean, hoztu egiten da. 

Page 4: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nolakoak dira galaxiak?

Galaxiak milaka eta milaka izarrez eta gasez osatuta daude, milaka eta milaka galaxia daude espazioan. Galaxiek forma eta tamaina ezberdina dute, galaxiek gutxigorabera itxura laua dute, izar bola arruntak dira. Batzutan miloika izarrez osatutako esferak biraka ibiltzen dira galaxien inguruan: kumulu globularrak dira.Esne bidea galaxia baten izena da, gure eguzki sisteman hartzen duen galaxiarena, hain zuzen. Oskarbi dagoen gau ilunetan zeruan zehar ikus daiteke. Unibertsoko milaka milioi galaxien artean espazio hutseko eremu zabal zabalak daude. Baina espazio hori ez dago erabat hutsik.

Page 5: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Astronomoen ustez, unibertsoan galaxiak big-bang ondoren osatu ziren, espazioa energiaz beteta zegoenean. Apurka-apurka, energia atomotan eraldatu zen. 1920ko hamarkadan, Edwin Hubble astronomoak frogatu zuen gau-zeruan ikusi zitezkeen beste galaxia batzuk bazeudela, gure galaxiatik oso urrun. Bere izena jarri zioten teleskopio honi.

Page 6: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nolakoak dira Planetak?

Esne bidean eguzki-sistema kokatu dago, eta bertan 8 planeta kokatuta daude, planeta nanoak kontuan hartuta 10 daude: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Eta planeta nano ezagunenak Pluton eta Eris dira, baino askoz gehiago daude. 1- Merkurio Eguzki-sistemako planetarik txikiena da. Eguzkitik 58 milioi km-ra egiten du bira. Merkurio Ilargia baino pixka handiagoa da eta haren antza handia du. Planeta honek kanpotik ikusita, gris eta beltz kolorea du. Bere gainazala, kraterrez osatuta dago, 

Page 7: Unibertsoari buruzko aurkezpena

2- Artizarra tamainaz Lurraren antzekoa da. 2. planeta da Eguzkitik hurbil dagoena. Planeta honek ez du sateliterik ezta urik ere. Eguzkitik 114.000.000km-ra dago. 3- Lurra gure planeta da, bizia duen planeta bakarra da. Planeta urdina deitzen zaio, gehiena urez osatuta dagoelako. Lurraren barnealdea. Eguzkitik 150.000.000km-ra dago, Satelite bat dauka: Ilargia. Lurrak gasezko kapa bat dauka (atmosfera).  

Page 8: Unibertsoari buruzko aurkezpena

4- Marte planeta gorria deitzen zaio, harri eta lur gorrixkaz eta marroiaz estalita dagoelako. Bi satelite ditu. Eguzkitik 257.000.000 km-ra dago. Mendiak, basamortuak, kaskete polar zuriak, sumendiak eta trokarteak ditu.     5- Jupiter Eguzki-sistemako planetarik handiena da, nahiz eta planeta guztiak elkartu, Jupiter handiagoa da. 1300 aldiz sartuko zen lurra barnean. Eguzkitik 780.000.000km-ra dago. Jupiterrek 16 satelite ditu. Jupiter eraztun fin bat du. Jupiterrek gas bola bat da.

Page 9: Unibertsoari buruzko aurkezpena

6- Saturno da 2. planetarik handiena. Eraztun-sistema konplexu batek inguratzen du. 18 satelite ditu. Eguzkitik 1425.000.000 km-ra dago. Saturnon hotz handia egiten du.

Page 10: Unibertsoari buruzko aurkezpena

7- Urano izan zen teleskopioz lehen aurkitu zen planeta. Eguzkitik 2.880.000.000km-ra dago. Uranok 15 satelite ditu. Eraztun-sistema bat du. Urano planeta izoztua da. Urano gasezko planeta bat da. 8-Neptuno eguzki-sistemako azken planeta da, eta guztien artean haizerik bortitzenak dituena. Eguzkitik 4.950.000.000km-ra dago Neptuno. Planeta hau gasezkoa da, eraztun-sistema eta satelite asko ditu.

Page 11: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Planeta nanoakPluton eguzkitik 5.970.000.000km-ra dago. Planeta oso txiki bat da. Eguzki-sisteman lehenengo planeta nanoa da. Badaude planeta nano gehiago: Eris, Makemake, Ceres, Haumea...    

  

 Pluton Makemake Haumea

Page 12: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nolakoa da lurra?Hiru geruza ditu; Atmosfera, Hidrosfera eta Geosfera. Atmosfera: Lurra inguratzen duen gasezko geruza da. Osagai nagusiak hauek dira: nitrogenoa da (%78), oxigenoa (%21,12), argona 3), karbono dioxidoa (%0,04), ur lurruna (%2 inguru) eta gainerakoa beste gas batzuen aztarnak. Atmosferak lur kanpoko erradiazioetatik babesten gaitu, izpi ultramoreak xurgatuz.Hidrosfera: Geosfera estaltzen duten uren multzoa.

Page 13: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Geosfera: Harriez eta metalez osatutako bola da. Hiru zatitan bereizten da; Lurrazala, mantua eta nukleoa. Lurrazala: 30km-tatik 70km-tarako sakonera dauka, baina inork ez du hain zundaketa sakonik egin. Gehienez 15km-ko sakonerara heldu gara, oraindik lurrazalean harramazka besterik ez dugu egin. Lurrazala Lur osoarekin konparatuta, sagarren azala baino finagoa da. Lurrazala arroka solidoa da, eta sakonera aldakorra du. 

Page 14: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Mantua: Mantuak ere bi geruza ditu. Kanpokoak 600 kilometro inguruko lodiera du, eta arroka urtu edo likidoan murgildurik dauden arrokazko kristalez eraturik dago. Bere tenperatura 2.000ºC-koa da gutxi gora behera. Nukleoa: Mantuaren azpialdean, bat – bateko aldaketa gertatzen da. Materiala hemen ez da arroka, metala baizik, batez ere burdina eta nikel kantitate txikiak. 3.000ºC-ko tenperatura dauka gutxi gora behera.

Page 15: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Lurraren mugimenduakLurra beste planeta batzuk bezala, bi mugimendu nagusi ditu, errotazio mugimendua eta translazio mugimendua Errotazio mugimendua:Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten du bira. Egunbete behar du bira osoa egiteko. Errotazioak egunak eta gauak dakartza elkarren segidan.Lurrak bere ardatzaren gaineko jira osoa egiteko 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundo behar izaten ditu .

Page 16: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Translazio mugimendua: Gure planetak bira egiten du eguzkiaren inguruan, orbita obalatu bat eginez. Translazio oso bat egiteko, urtebete eta sei ordu behar da, eta 107.000km/o abiaduran egiten du. Aldi berean eguzki sistemak ere birak ematen ditu galaxiaren erdi gunearen inguruan 792.000km/o abiaduran eta mugimendu bat egiten du errotazio galaktikoa deiturikoa.

Page 17: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nola sortu zen bizitza Lurran?Lurra beste planetak bezala Big bang-a lerketari esker sortu zen. Esnebidea izeneko galaxian kokatuta dago.Lurra orain dela asko suzko bola bat zen, eta denborarekin, urari esker sua itzali zen, lehenengo ozeanoak sortuz. Gero lehen izakiak sortu ziren, izaki horiek sinpleenak ziren (zelulabakarrak) gero denborarekin dinosaurio antzeko izaki txikiak agertu ziren, gero arrainak eta denborarekin dinosaurio handiak. Horiek meteoritoengatik desagertu ziren. 

Page 18: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Gizakia LurranDenborarekin izaki zelulabakarrak garatu ziren eta tximuak eta beste espezie batzuk atera ziren.       Tximuek arraro-arraro hazi ziren. Gero eta tenteago joaten ziren (goiko argazkian ateratzen den moduan) horri esker zuzen mugitu ahal gara. Aurrerapen handiak egin ditugu. Orain ez gara bizi kobazuloetan.

Page 19: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nolakoa da Ilargia?

Ilargia Lurrak daukan satelite bakarra da, Lurraren inguruan biraka dabil. Ilargia eta Lurraren artean 384.400 km daude eta bere inguruko diametroa 3.476 km koa da. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du: Ilgora, Ilargierdia, Ilargibetea, Ilargierdia, Ilarbehera eta ilberria. Ilargiari 29 egun eta erdi kostatzen zaio Lurrari buelta ematea eta beste 29 egun eta erdi bere errotazioa egitea.

Page 20: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Ilargiak Lurrari eragiten dio ● Lurretik hurbil egon eta hain tamaina handikoa denez, Ilargiak asko

eragiten digu , eta horren ondorioak nabarmenak dira:● Eklipseak eragiten ditu; hau da, Eguzkia osorik edo zatika estaltzen du

Eguzkiaren eta Lurraren artean jartzen denean.● Mareak edo itsaldiak eragiten ditu, hau da, itxasgora eta itxas

beherak. Sei ordutik sei ordura izaten dira gutxi gora behera● Ilargiak eta Lurrak grabitatearen eraginez elkar erakartzen dira.

Page 21: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Nolakoa da Eguzkia?

Izar horia, ia esferikoa, da Eguzkia. Beste izar batzuekin komparatuta, txikia da neurriz. Hala eta guztiz ere, barruan lurraren neurriko 1.400.000 planeta sartuko lirateke. Beste izar batzuetan gertatzen den moduan, eguzkiaren barruan ere, aldaketa bortitzak gertatzen dira, erreakzioak. Energia ikaragarria askatzen da horrelakoetan. Eguzkiak askatzen duen energiaren zati bat espaziora doa, bero eta argi eran, eta eguzki-sistemako gorputz guztietara iristen da.

Page 22: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Zergatik egiten du distira eguzkiak? 

EGUZKIAK argia eta beroa igortzean egiten du distira. Energia errakzio nuklear batzuen bidez sortzen da, Eguzkiaren nukleoan. Nukleoko muturreko temperaturaren eta presioaren eraginez, hidrogeno-atomoak elkartu eta helio-atomoak eratzen dira.  

Page 23: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Zer dira Eguzki Orbanak?Izarrak bezala, eguzkiak eremu magnetikoak sortzen ditu bere baitan eta inguruan, horiek eguzkiaren beroa erdigunetik azalera heltzea oztopatzen dute. Hori gertatzen den lekuetan, eremu hotzagoak agertzen dira, ilunak: eguzki orbanak dira.  -Ze objetu biratzen dute eguzkiaren inguruan? Zortzi planeta eta horien sateliteak. Hauexek dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta planeta nanoak: Eris, Pluton, Haumea, Zeres, Makemake.

Page 24: Unibertsoari buruzko aurkezpena

Zer dira Asteroideak eta kometak?

● Asteroideak:Harriak edo metal zatiak dira, neurri askotakoak eta forma askotakoak dira. Asteroideek gerrikoa osatzen dute, Marte eta Jupiterren artean.Meteoritoek, planeta edo sateliteen kontra jotzen dute. Horren ondorioz Kraterrak egiten dira.  

Page 25: Unibertsoari buruzko aurkezpena

● Kometak:Harriz eta izotzez osatuta daude. Inguruan isatsa eratzen dute. Eguzkira hurbiltzen denean beroak lurrundu egiten du eta arrastaka daramatza.● Halley kometa:

Halley izeneko kometa bat da, Lurretik 75 urtetik behin pasatzen da. Halley kometa 1986an pasatu zen Lurretik eta hurrengo aldia 2061 ean pasatuko da.