Uribe Kosta

1
Uribe Kosta URIBE KOSTA Joan mapara Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea zazpi udalek osatzen dute: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizek. Mankomunitatea 1992ko martxoan sortu zuten zazpi udalek, eta bere helburua da udal horiei hainbat zerbitzu ematea. Hasieran, gizarte-zerbitzuak baino ez zeuden, eta harrezkero, apurka-apurka, beste batzuk gehitu dira. 2009an, ondoko zerbitzu hauek ematen ditu: gizarte-zerbitzuak (oinarrizko gizarte-zerbitzuak, EISE, SEDIM, drogamenpekotasunerako prebentzioa, aholkularitza juridikoa), kontsumoa, euskara, berdintasuna eta iraunkortasuna. 2006an sortu ziren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Zerbitzua eta Iraunkortasun Zerbitzua. Data horretatik aurrera, sail biak baterako lanak egiten hasi ziren, eta batera jarduteko asmo horretatik hainbat proiektu sortu dira, besteak beste, EMUK, Uribe Kostako Mankomunitateko mapa elektronikoa. Gaur egun, Mankomunitateko biztanle-kopurua 33.252koa da: 17.634 emakume eta 15.618 gizon. Sopelanako hondartzaren airetiko ikuspegia. Barrikako udalerriaren airetiko ikuspegia. Uribe Kosta Mankomunitatea Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopelana Urduliz

Transcript of Uribe Kosta

Page 1: Uribe Kosta

Uribe Kosta

URIBE KOSTA

Joan mapara

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea zazpi udalek osatzen dute: Barrika, Berango, Gorliz,

Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizek.

Mankomunitatea 1992ko martxoan sortu zuten zazpi udalek, eta bere helburua da udal horiei

hainbat zerbitzu ematea. Hasieran, gizarte-zerbitzuak baino ez zeuden, eta harrezkero, apurka-

apurka, beste batzuk gehitu dira. 2009an, ondoko zerbitzu hauek ematen ditu: gizarte-zerbitzuak

(oinarrizko gizarte-zerbitzuak, EISE, SEDIM, drogamenpekotasunerako prebentzioa, aholkularitza

juridikoa), kontsumoa, euskara, berdintasuna eta iraunkortasuna.

2006an sortu ziren Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Zerbitzua eta Iraunkortasun

Zerbitzua. Data horretatik aurrera, sail biak baterako lanak egiten hasi ziren, eta batera jarduteko

asmo horretatik hainbat proiektu sortu dira, besteak beste, EMUK, Uribe Kostako Mankomunitateko

mapa elektronikoa.

Gaur egun, Mankomunitateko biztanle-kopurua 33.252koa da: 17.634 emakume eta 15.618 gizon.

Sopelanako hondartzaren airetiko ikuspegia. Barrikako udalerriaren airetiko ikuspegia.

Uribe Kosta Mankomunitatea Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopelana Urduliz