ximor egunakaria

7
XIMOR TALDEAREN Egunkaria

description

ximor egunkaria

Transcript of ximor egunakaria

Page 1: ximor egunakaria

XIMOR TALDEAREN

“Egunkaria”

Mito Planeta

Page 2: ximor egunakaria

1. Eguna:

Gure proiektu hau gauzatzeko Ximor taldearen kideen arteko bilera bat egin genuen. Proiektua aurrera eramateko aukera ezberdinak genituen; anuntzio bat, dokumental bat, erreportaia, etab. Azkenean gure artean adostutakoa zera izan zen, erreportaia egitea.

2. Eguna:

Erreportaian zenbat eszena egongo diren pentsatzen ibili gara. 6 eszena egitea nahikoak direla iruditu zaigu. Eszena horiek zehazten egon gara eta bakoitzari paperak esleitzen.

3. Eguna:

Eszena bakoitza hobeto definitzen egon gara eta horren ondorioz, horrela banatu ditugu rolak:

Ane: kazetari rola eman diogu. Bera ados dago aurpegia duelako hori eta gehiago egiteko.

Eider: trukean parte hartzen duen gaztearen rola eman diogu eszena motzetan oso ongi egokitzen delako.

Izaro: trukatzera doan gaztea eta juergan besterik ez duena pentsatzen.

Page 3: ximor egunakaria

Amaia: herriko lehenengo trukaketaren antolatzailea. Bere seriotasuna dela eta argi eta garbi izan dugu primeran datorkiola antolatzaile rola.

Pablo eta Ane: antolatzaile moduan ibiliko dira. Pablok, umeen saski baloi talde bat entrenatzen du eta Anek txalaparta klaseak ematen ditu. Biek esperientzia asko dute horrelako gauzetan.

4. EgunaLehenengo, ze material erabili beharko

genukeen pentsatzen ibili ondoren, ze egunetan egingo ziren grabaketak adostu genuen. Ostiral batean izan beharko zukeela uste genuen azokarekin koinziditzeko.

Lehenengo eszena: Ane ateratzen da kazetari lanetan aritzen delako. Horrelako batean Eider (herritar gaztea) handik azaltzen da trukaketan parte hartzeko prest dagoelako eta pare bat galdera egiten dizkiote.

Mikrofonoa, lau katearen logoarekin pertsonalizatu genuen. Hau da, kartoi zati batekin eta errotulagailu gorri batekin egin genuen.

Bigarren eszena: Lau kateko kazetaria handik zegoela antolatzailearekin (Amaia) topatzen da eta trukaketaren zergatia eta helburuengatik galdetzen dio. Honek erantzun ondoren, postuetako bat erakusten dio.

5. Eguna

Page 4: ximor egunakaria

Hirugarren eszena: Urnietako plazan kokatzen da. Eszena honetan kazetariak trukean parte hartu behar duen urnietar bat elkarrizketatzen du. Galdera batzuk egiten dizkio eta horrelako momentu batean plazan dauden ijito batzuk aipatzen ditu. Kamera, ijitoengana jiratzen da eta beraien iskanbila grabatzen du.

Laugarren eszena: Kazetariari iskanbilaren berri ematen diote eta kamerak ijitoak eta antolatzailea dauden tokira jiratzen du kamera. Antolatzailea ijitoei bronka botatzen eta handik alde egiteko esaten grabatzen da.

6. Eguna

Montajea hasi: eszenak montatu genituen. Behin hau eginda, kazetariaren, antolatzailearen etab. Izenak erantsi genizkion bideoari. Ijitoen azpitituloak jarri genituen.

7. Eguna

Montajearen jarraipena: Arazo bat suertatu zitzaigun; bi eszenen artean transizioa nahiko gaizki geratzen zen, beraz, hau disimulatzeko emisioa moztuko balitz bezala garai bateko telebistetan ateratzen zen pantaila koloreduna erantsi genion bi eszenen artean.

8. Eguna

Page 5: ximor egunakaria

Hasierako eta bukaerako trantsizioak: Hasieran “cuatro” kateko albistegietako hasiera jartzea bururatu zitzaigun, baita bertako albiste emailea ere, baina gure ahotsa gainean zuela. Baina gero, “callejosos” programarekin hobeto zetorrela iruditu zitzaigun, beraz, azkenerako hasierako eta bukaerako trantsizioak horrekin apaindu genituen.

9. Eguna

Kredituak: hasierako eta bukaerako kredituak idatzi genituen. Hasierakoetan, taldearen izena eta proiektuarena idatzi genituen. Bestetik bukaerakoan, parte hartzaileen, zuzendariaren, aktoreen etab. izenak idatzi genituen.

10. Eguna

Pelikula: Dena bukatu ondoren, behin eta berriro errepasatu eta gero, muntaia pelikula bihurtu genuen eta orain Kosmodiseara igotzea bakarrik falta da.