COLEGIO NTRA. SRA. DEL CARMEN - INDAUTXU - Preinscripciones Primaria 2015- 2016-web
XL JESUITAS INDAUTXU
-
Upload
txema-perez -
Category
Documents
-
view
226 -
download
7
description
Transcript of XL JESUITAS INDAUTXU
BEGOÑAKO ANDRA MARI IKASTETXEKO EGUNKARIA
BILBO
BIZKAIA - 1,20€
XL JESUITAS INDAUTXU ESKOLAKO JAIAK: AURTEN BESTE URTETAN BAINO HOBEAGOAK IZAN
DIRA, ETA ESPERO DUGU HORRELA JARRAITZEA. –IÑIGO SIERRA
Gonzalo Feijoo: “uste dut erretzea
baimendu behar dutela tabernetan”. Iñigo Sierra: “ebook-ak hobeagoak” iñigo Urruzuno:” 16 urterekin . gidatzearekin ados nago
GONZALO FEIJOO ALAITZ
LARREA
CARLOS
MURGUIONDO
IÑIGO URRUZUNO IÑIGO
SIERRA
TABERNETAN
ERRETZEA
7. orr
KALITATEZKO
TELEBISTA
11. orr
ZENTRAL
NUKLEARRAK
9. orr
GIDATZEKO
BAIMENA 16
URTEREKIN
8. orr
EBOOK-AK
10. orr
IKASTETXEKO
INSTALAZIOAK
3. orr
LOIOLA INDAUTXU
FUTBOLA
6. orr
ERAKUNDE
BERRIA: JIB
4. orr
LOIOLAKO
ESKUBALOIA
5. orr
IKASTETXEKA JAIAK
2. orr
IKASTETXEA
Kultura Iñigo Sierra Larrauri
IKASTETXEKO JAIAK
Urte guztietan daude eskolako jaiak Jesuitak ikastetxean, eta ikasleak beti nahi dute jaiak heltzea.
Dena den, azkenean ikasle batzuentzat ez dira hain onak izaten.
Ikastetxeko jaiak urtero izaten dira
martxoaren amaieran eta normalean eguraldi
ona egiten du. Ikastetxeko jaiak nahiko laburrak
dira beste ikastetxe batzuekin konparatuz.
Ostegun arratsaldean eta ostiralean. Ostegun
arratsaldean lauretan hasten da desfile batzuekin
eta ez dugunok parte hartzen begiratzen dugu.
Guraso asko etortzen dira ikustera, batez ere,
ume txikien gurasoak. Kaletik pasatzen den
jendea oso harriturik geratzen da desfileengatik,
horrez gain txupinazoarengatik ere. Txupinazoa
“kohete” bat bezalakoa da eta jaiei sarrera
emateko erabiltzen da. Gorantz botatzen duten
bitartean zarata egiten du. Egun horretan, ez dira
egoten ekintza asko eta nahiko aspergarria
izaten da, baina musika jartzen dute eta hau da
gauza arraroetariko bat. Zu joan ahal zara
musika ipintzen duten lekura eta dedikatu ahal
diozu norbaiti hitz batzuk esanez. Jaietan ere,
txosnak egoten dira frontoi zaharrean lehen
hezkuntzako eraikinaren behealdean dagoena.
Azkenik, ostegunean beheko pabilioian ikasleen
eta irakasleen arteko partiduak egoten dira eta
normalean irakasleak irabazten dute.
Hau utziz, ostiralean goiz hasten dira goizeko
bederatzietan edo lehenago. Egun honetan
dagoen gauza hoberenetarikoa Pagasarriko
igoera da. Hirugarren D.B.H.tik bigarren
batxilergora nahi duten ikasleak Pagasarrira
igotzen dira bizikletaz. Beste alde batetik, ere
dago futbol txapelketa, txapelketa hau zikloka
da, D.B.H.ko lehengo mailatik bigarren
batxilergora. Honekin jarraituz, ere dago
saskibaloi txapelketa. Baina, bestetik oso ondo
dago bertsolari txapelketa partaideak oso ondo
egiten dutelako, gogo handiz eta daukaten
guztia emanez. Bukatzeko, arratsaldean seietan
gutxi gora behera sari ekitaldia egoten da
liburutegiko eskaileretatik eta batxilergokoen
sari ekitaldia beranduago izaten da.
Espero dugu hurrengo jaiak oraindik hobeak izatea!
2
Gizartea Gonzalo Feijoo Gonzalez
IKASTETXEKO INSTALAZIOAK
Ikastetxean betiko instalazioak daude, eta denborarekin berriak agertzen ari dira.
Jesuitas ikastetxean ikaskideek erabili
ahal duten instalazio asko daude. Batzuk
eskolaren hasieratik egon dira, baina beste
batzuk ordea, ez. Batetik ikasleak erabili ahal
dituztenak aipatuko ditut bestetik jolas lekuak.
Aldagelak: aldagelak ikasleak erabiltzen dituzte
heziketa fisikoa egin eta gero. Batzuk besteak
baino hobeto funtzionatzen dute. Adibidez
behealdean, aldagela batean beroegi daude
dutxak, eta alboko aldagelan ez da ur beroa
ateratzen. Orduan, irakasleak proposaturikoa
ezin da bete, hau da, dutxa hartzea. Hori dela eta
ez dago dudarik ikasleak kexatuko direlakoan.
Nire ustez arrazoi handia dute, dutxa gustora
hartu behar delako, eta ez derrigortuta.
Arbela elektrikoak: nire ustez hau oso ondo
dago jarrita, zeren eta asko laguntzen du. Are
gehiago, adibidez, lenguarako beste klaseetan
baino erabilgarriagoa da. Izan ere, ikasleak
klasea emateko aukera dutenean, askotan
erabiltzen dute. Kasu bat aipatzeko, power
point-ak egiteko.
Zelaiak: ikastetxe osotik sakabanatuta dauden
zelaiak oso baliagarriak dira. Hori dela eta, ia
ikastetxea zabalik dagoen ordu guztietan, jendea
dago jolasten. Hasteko, heziketa fisikoan nahiz
jolas orduetan, derrigorrez egon behar dira
beteta. Baina ordu horietan ez ezik ere
erabiltzen dira une gehiagotan, esaterako
entrenamenduetan. Kontuan hartuz
entrenamenduak egun guztietan daudela,
normala da hainbeste erabiltzea zelaiak.
Amaitzeko zelaietaz hitz egiteaz gain, ere esan
behar da dena oso ondo mantenduta dagoela, eta
hau ere kontuan hartu beharrekoa da.
Pabeioiak: lehenik eta behin, pabeioiak ez dute
bakarrik balio ikas orduetan erabiltzeko, edo
nahi duzunean jolasteko, baizik eta hockey-a
praktikatzeko. Nire iritziz, oso ondo dago
ikastetxean leku desberdinak edukitzea, hórrela
ez izateko ordutegi arazoak.
Beste instalazio asko daude, baina hauek dira aipagarrienak, edota gehien erabiltzen direnak.
3
Gizartea Carlos Murguiondo Delgado
IKASLEEK SORTUTAKO ERAKUNDE BERRIA: JIB
Begoñako Andra Mari ikastetxeko bigarren batxilergoko ikasleak batu egin
dira ikasleentzat soilik zuzenduta dagoen erakunde bat sortzeko: JIB (Jesuitasko
Ikasleen Batzordea).
Ikasleek nahiz taldeko partaideek beren
eskubideengatik eta kirol-jarduera zein jarduera
sozial eta kulturalengatik apostu egiten dute. Ez
hori bakarrik, JIB-k aukera bikaina ematen die
ikasleei beren eskubideak ezagutzeko eta hauek
defendatu ahal izateko edozein egoeratan, era
egoki eta erraz batean. Aipatu bezala, erakunde
hau beren sortzaileengatik zuzenduta dago
(Batxilergoko ikasleengatik), baina zehatzago
esanda bere zuzendariagatik: Álvaro Núñez
Uruchurtu eta bere gestoreagatik: Salua Ayuso
Gonzalez, ezagunak 2. hezkuntzako 1. ziklotik
gora banatu zuten informeagatik.
Dakigunez, gutun horretan, aipatzen zuten, hau
etekinak lortzeko erakunde bat ez dela, eta beraz
ez dutela interes ekonomikoagatik egiten, baizik
eta ikasleen ongizateagatik; hortaz, edozein
ikaslek har dezakeela parte JIB-n; 2.
hezkuntzakoa edo batxilergokoa izan behar du,
ordea.
Era berean, informe horrekin
batera, atzeko aldean, inskripzio orri bat banatzen
zuten, apuntatu nahi zuenak egin ahal izateko,
JIB-ko lokalean, ikuskizun-aretoaren ondoan
dagoena, Urquijo kaletik sartuz.
Azkenik, JIB zuzentzen duten arduradunak,
zenbait gelatatik pasatu egin ziren sortutako
edozein zalantza argitzeko, eta aprobetxatu zuten
ikasleak bultzatzeko JIB-n parte hartzeko, eta
beraien laguntza beharrezkoa zela aipatzeko,
bestela proiektua geldituko zelako; hitz gutxitan
esateko, partaiderik gabe aurrera ateratzea
ezinezkoa litzatekeelako. Horretaz gain, ere saiatu
ziren ikasleak konbentzitzen, esaten aukera bikain
bat ematen zaiela, beste eskoletan ez daukaten
aukera bat, hain zuzen. Izan ere, hau da lehenengo
aldia eskola batek ikasleei beraiek soilik
zuzendutako erakunde bat sortzeko baimena
ematen diena, eta horregatik aukera hau ez
genukeela pasatzen utzi behar.
Hau ikusita, ikasle asko joan dira JIB-n sartzera; ikasleen
eskubideak defendatzen dituen erakunde bateko partaide bihurtzera. Baina,
zalantzan dute nahikoak izango diren proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Zer
zaude itxaroten izena emateko?
4
Kirola Iñigo Urruzuno Gaubeca
LOIOLAKO ESKUBALOIA
Loiola Indautxu da gure ikastolako taldea. Dauka hainbat atal, adibidez, futbolekoa ,
hockeykoa…
Pasa den ostiralean, eskubaloikoek
Valentziara joan ziren torneo bat jolasteko.
Torneo hori garrantzitsua zen bakarrik joaten
zirelako autonomia erkidego bakoitzeko hiru
onenak.
Eskubaloikoek Euskadiko hirugarrenak geratu
zirenez joan ziren.
Ostiralean autobusez joan ziren. Bidaia
bederatzi ordutakoa zenez, filma bat ikusten
zuten bitartean joan ziren.
Joan ziren hamazazpi jokalari. Ere lau
entrenatzaile eta jokalarien gurasoak. Torneoa
garrantzitsua zenez uxatzaile asko zeuden.
Gure adineko bost joan ziren. Beste guztiak urte
bat gehiagokoak ziren eta batzuk Euskadiko
taldean daude eta oso onak dira.
Hara heltzean hotelera joan eta lo egin zuten.
Baina partiduak zeuzkaten eta orduan
horretarako prestatu behar ziren.
Lehenengo partidua Kataluniako bigarrenaren
kontra izan zen. Espero ez zuten bezala galdu
zuten, hamazortzitik.
Bigarren partidua Valentziako lehenengoaren
kontra jolastu zuten. Hau ere galdu zuten
hamazortzitik.
Hirugarren partidua Andaluziako bigarrenaren
kontra jolastu zuten eta hau ez zuten ez galdu
ezta irabazi, berdindu zuten.
Baina hemen ez da amaitu denboraldia.
Euskadiko hirugarrenak geratu zirenez orain
Bizkaiko kopa jolastuko dute.
Nahiz eta urte bat gehiagokoak oso ondo ibili,
gure adinekoak ez daude hain ondo. Ligan
beheko aldetik geratu ziren eta orain ez dute
partidu gehiago jolastuko txarto geratu zirelako
eta ez dutelako kopa jolasteko eskubiderik.
Nire ustez, positiboa da hori eskubaloia kirol
ona delako nahiz eta oso famaua ez izan.
5
Kirola Alaitz Larrea Maya
LOIOLA INDAUTXU FUTBOLA:
PROMOZIOA
Denboraldia amaitzear dago urte honetan eta loiola indautxuko jokalariak bere helburua lortzear
daude. Kadete B-ko jokalariek urte honetan zehar esfortzu haundi bat egin behar izan dute bigarren
amaitzeko haien ligan.
Batetik ligan bigarren geratzeko
esfortzu handi bat egin behar izan dute, bestetik,
entrenamenduak eta azterketak ikasteko egunak
berdinak izatean oso zaila izaten da azterketa
horiek gainditzea.Hori dela eta, oso pozik dago
taldea guzti hori lortzeagatik. Izan ere, oraindik
lan asko egin behar dute promozioa irabazteko
eta mailaz igotzeko. Orduan, egun hauetan ia
igoko duten galdetzen ari gara geure
buruari.Dirudienez, lehenak geratuko dira
promozioan eta mailas igoko dira.Hala
ere,azken partiduetan taldea ez du hain ondo
jokatu,eta entrenamendu falta kontutan hartu
behar da.Argi dago,horra ailegatzea merezi izan
dute beraien lanagatik eta beraiek baino urte bat
gehiago duten jokalarien kontra jokatzean ez
zaie ezer nabaritu,eta jokatu duten futbola
hoberenetarikoa izan da.Hurrengo
egunetan,gogorrago entrenatuko dute,asko
jokatzen baitute hurrengo
partidatan.Dirudienez,azterketak amaitu bezain
laster,hasten da haien benetako
denboraldia,zeren eta,orain arte dena barrezka
hartu dute,ezer egin barik,entrenatzaileei
zirikatzen, denetaz paso egiten eta horrelako
gauzekin,baina lehen esan dudan
moduan,esfortzatu dira baina behar izan den
momentuetan.Bai entrenamenduetan,bai
partiduetan dena utziko dute hemendik Aurrera
eta entrenatzaileek guztien inplikazioa eskatu
dute,mailaz igotzea lortu ahal izateko,talde on
askoren kontra tokatu zaielako eta gainera talde
horiek bere urte bat gehiagoko taldetik jokalari
batzuk jaitsiko dituzte posibilitate gehiago lortu
ahal izateko.
Urte honetan hainbat eta hainbat gauza txar gertatu zaie,baina talde guztia
batera,haiek gainditzea lortu izan dute. Horregatik, hau guztia pasatzea espero
dute,eta gainera nota onarekin;hau da, promozioko partidu guztiak irabazi eta
mailaz igotzea
6
IRITZI ARTIKULUAK
TABERNETAN ERRETZEA
Gaur egun imposaturiko lege berriarekin, ezin da erre ez tabernetan, ez leku publikoetan.
Adibidez: eskoletan, hospitaleetan…
Nire ustez hau ez da egokia zenbait arrazoiengaitik. Hau erakusteko, aipa ditzakegu arrazoi hauek,
beste askoren artean.
Lehenik eta behin, erretzearen
aurka dagoen lege berriarekin tabernak
hainbat diru galtzen ari dira, eta duela
hilabete batzuk orain baino askoz diru
gehiago irabazten zuten. Duela urte batzuk
tabernei derrigortu zieten bi aldeetan
banatzea: erretzaileak eta ez-erretzaileak.
Erreformaren diruarekin batera, hau egin
bitartean, taberna itxita zegoen, eta dirua ez
zuten irabazten. Orduan, egindako aldaketak
alferrak izan dira, eta inork ez dio itzuliko
erreforman erabilitako dirua.
Legeak esandakoaren legez, erretzaileak
ezin dute erre tabernetan, beraz, tabernek
klientela galtzen dute. Kasu bat aipatzeko,
Madrilgo tabernari batek esan zuenez, lege
berriarekin, lehen baino etekinen %38
gutxiago irabazten dute. Batetik jende
gutxiago sartzen da, bestetik sartzen den
jendea denbora gutxiago egoten da, hortaz,
dirua jaizten da.
Kalean erretzekotan, zigarroaren kolilla
lurrera botatzean, 60-150 bitarteko izuna
jarri ahal dizute. Nire iritziz, hori ez zen
gertatuko tabernetan erre ahal izango balitz
zeren eta han zenizeroak eta horrelakoak
daude.
Nire ustetan, ez da justua, esate baterako
futbol zelaietan eta zezen plazetan erretzea.
Izan ere, leku horietan jendez inguratuta
zaude, eta uste dut txarragoa dela erretzea
jende aurrean. Batzuei agian ez zaio importa,
baina besteei agian bai, eta hori ere
tabernetan ere gertzatzen da. Orduan
horrelako lekuetan erre ahal izango balitz
tabernetan erre. Horregaitik ez dakit
zergaitik ezin den banatu taberna bat bitan,
horrela guztiak asetuta geratuko litzateke.
Nire ustez arrazoi guzti hauekin nahikoa da berriro pentsatzeko zer egin lege berriarekin.
Amaitzeko, baimentzen dute tabernetan erretzea edo jarraituko dute dirua galtzen.
Gonzalo Feijoo González
7
GIDATZEKO BAIMENA 16 URTEREKIN?
Hasteko esango dut nire ustez 16 urterekin karneta edukitzea ideia hona dela baina horrek
duen kondizioak betetzea beharrezkoa bada ez dela hain ideia ona.
Hamasei urteko gazte batek karneta
eukiko balu, beti hamazortzi urteko batekin
joan beharko zen eta horrek bost urte edo
gehiago eraman karnetarekin
Gainera gure errepideak ez dira besteen
bezalakoak. Gureak askoz arriskutsuagoak
dira. Adibidez Frantzian egin da eta ondo
daramate baina Frantziako errepideak
segurtasun handia daukate.
Beste arazo bat da hamasei urteko mutil
batek arriskua daukala errepidean.
Adibidez festaz-festa joaten bada egun batean
joko da edo zerbait gertatuko zaio. Ere
esango dut hamazortzi urteko bateri berdina
gertatzen zaiola baina horrek bada adin
handikoa.
Beraz, hamasei urtekoa eta hamazortzi
urtekoa arrisku berdina daukate baina
hamazortzi urtekoa ez da joan behar adin
gaineko batekin.
Baina galdera da , nor joango da 16 urteko
batekin? Adibidez: aita bat eta semea, semea
16 urtekoa eta proba guztiak atera ditu eta
aita darama bost urte baino gehiago
karnetarekin eta puntu guztiak ditu. Orduan
aita berarekin joan al da. Baina zertarako
gidatuko du semea aita hobeto egiten badu
eta arrisku gutxiago badu?
Galdera hauek gobernukoek erantzun behar
dituzte.
Nire ustez egin behar dena da beste estatuak
bezala, hau da , errepideak askoz segurtasun
handiagokoak egin eta horrela hamasei
urtekoek bakarrik gidatuko dute.
Horrela dena ondo egongo da, denak bakarrik
gidatuko dute eta ez da egongo inor beste
baten atzean kontrolatzen.
Ere esan behar dut hamasei urterekin karneta
edukitzea oraindik ez dela ofiziala eta ortaz
oraindik ezin dela baina nik espero dut
baietz.
Hortaz, eta beste arrazoi batzuk direla eta, uste dut gidatzeko baimena 16 urterekin ateratzea baimentzea
tontakeria bat dela, eta gauzak ondo daudela dauden moduan.
Iñigo Urruzuno Gaubeca
8
ZENTRAL NUKLEARRAK, BAI ALA EZ?
Handia da gaur egun zentral nuklearren, eta orokorrean energia atomikoaren inguruan existitzen den
debatea. Baina, benetan jendearen iritziak argudio zientifikoetan oinarrituta daude, ala energia nuklearraz dituzten
aurreiritzietan? Nik bigarrenaren alde egingo nuke...
Alde batetik, ekologiaren gaia daukagu. Baina,
beste zentral motek sortutako kutsadura maila zein
den jakitea beharrezkoa da, zentral nuklearrek
sortutakoa kritikatu aurretik. Izan ere, zentral
elektrikoek, errekuntzakoek eta abar, beren energia
lortzeko prozesuetan erregai fosilen errekuntza
erabiltzen dutenez, CO2 ugari askatzen dute
atmosferara. Zentral nuklearretan, berriz, uranio eta
beste elementuen fusio eta fisioak erabiltzen
dituzte; hortaz, ez da inolako motako errekuntzarik
ematen ezta CO2 ugaririk atmosferara isurtzen.
Laburbilduz, esan dezakegu CO2-ak ozono geruza
zulatzeaz eta negutegi efektua sortzeaz gain (beroa
sar daitekeelako, baina ez atera) airearen kalitatea
txartzen du, gaixotasunak sortuz, eta ondorioz, bizi-
kalitatea okerragotuz. Eta jada, ingurumena nahiko
txarto dago; ba, zentral nuklearrak kenduz gero,
hauek sortzen duten energia ordezkatzeko zentral
termiko ugari sortu beharko lirateke, eta CO2-aren
isurketak % 29 igoko lirateke urtero (hau da, 2.000
tona CO2 gehiago).
Bestalde, segurtasunaren kontua daukagu.
Diotenez, oso arriskutsua da zentral nuklear bat
hurbil izatea, istripu bat egotekotan, ondorioak
ikaragarriak izan daitezkeelako. Hala eta guztiz ere,
kontuan izatekoa da istripu bat gertatzeko
probabilitatea oso eskasa da, hau ekiditzeko dauden
segurtasun neurriak direla eta; esaterako, ezarrita
dauden arauak, zentralek ihesaldi bat izatekotan
erradiaktibitatea kanpora ateratzea saihesteko
dauden barrera fisiko eta teknikoak...
Gainera orain krisialdian gaudela, kontuan
hartzeko beste gai bat ekonomia da. Izan ere,
nuklearra, oso energia mota merkea eta
errentagarria da, bakarrik funtzionamendua
ordaindu behar delako, eta oso erregai gutxirekin
energia ugari lor daitekeelako. Ez hori bakarrik,
Espainian dauden 7 zentral nuklearrek 10.000
langile baino gehiago ematen dituzte. Hortaz,
zentral nuklearrak ixtekotan, langabezian dauden
pertsonen kopuruak izugarri gora egingo luke, eta
estatuak arazoak izango lituzke langabezia ordaindu
ahal izateko.
Azkenik, uste dut ez dugula ahaztu behar,
energia nuklearrarengatik izan ez balitz,
aurrerakuntza teknologiko ugari aurrera ateratzea
ezinezkoa izango litzatekeela. Aurrerapen horien
artean, nabe espazialak daude; eta beraz, energia
atomikoa desagertuz gero ezingo genituzke
espaziorako bidaia gehiagorik egin, eta horrela, ezin
izango genuke planetak aztertzen jarraitu.
Horrexegatik, uste dut, energia atomikoa desagerraraztea eta zentral nuklearrak ixtea
astakeria izugarria dela, munduan jada txarra den egoera okerragotzea ekarriko lukeelako, zalantzarik
gabe.
Carlos Murguiondo Delgado
9
EBOOK-AK
E-book ak edo liburu elektronikoak duela gutxi atera dituzten aparatuak dira. Asmatu zituenak
liburu asko aparatu batean edukitzeko egin zituen, ordea, badago jendea nahiago dituena liburu
tradizionalak.
Dena dela, jende gehiena teknologia
hau erabiltzen hasia da. Nire ustez, askoz
hobeak dira liburu elektronikoak hainbat
arrazoirengatik, liburuak musu truk lortu ahal
dituzu baina gaur egun dendetan saltzen dituzte
bost eurotara gutxi gora behera.Hona hemen
liburu elektronikoak dituzten abantailarik
adierazgarrienak: liburu elektronikoekin
argazkiak eta soinuak entzun ahal dira,hau da,
ez da bakarrik liburuak irakurtzeko.
Erraztasunez konpartitu ahal dira,hortaz, liburu
bat badaukazu lagun bati bidali ahal diozu e-
mail baten bitartez adibidez. Zerbait idatzi edo
publikatu ahal duzu gaur egungo liburu
elektronikoak internet dutelako. Liburu
elektronikoen bidez dauden liburuak askoz
hobeto zuzendu ahal dira eta inprimatutako
liburuetan hori ezinezkoa da liburu osoa berriz
egin beharko zelako. Beste alde batetik, liburu
elektronikoen bitartez idazleek haien obrak jarri
ahal dituzte. Bestalde, liburu bat ebook batean
ezin da existitzen utzi zeren jada jende asko
dauka liburua eta edozein web gunetan utzi ahal
du. Editorialentzat askoz hobeagoa da liburuak
askoz merkeagoak direlako eta jende askoz
gehiago erosiko zuelako. Beste ildo batetik,
liburu elektronikoak eraberritzen dira, hau da,
funtzio berriak dituzte denbora pasatu ahala.
Liburu elektronikoak pantaila berezia dute, tinta
elektrikoa deritzona. Hau, egin dute
ordenagailuaren pantaila txarra delako
begientzat eta tinta elektronikoaren bidez
paperean egongo balitz bezala da. Esaten
dutenek hobeak direla liburu tradizionalak
esaten dute zeren tradizionalak betirako
daudelako eta liburua ikusten duzun bakoitzean
sentimenduak gogoratzen dituzula.
Espero dut artikulu honekin nire iritzia argi gelditu dela eta nire ustez liburu elektronikoak askoz
hobeak direla.
Iñigo Sierra Larrauri
10
KALITATEZKO TELEBISTA
Gaur egungo telebista, kalitate handia duen ala zaborra bakarrik den, norberaren iritzia da
bakarrik.
Mundu osoan gogoko dute telebista. Bakoitzak gauza batengatik gustoko du eta beste batzuk,
beste arrazoi ezberdinetatik. Telebista alde on asko dituela uste dut eta horiek esango dizkizuet. Hasteko,
telebistak entretenitzeko dagoen gauza hoberenetarikoa da.
Badirudienez,gaur egungo gizartea,
telebistarik ezingo luke bizi. Hura behar dugu ez
aspertzeko. Gainera, oso azkar hartzen dugu
informazio telebistarekin, gainera bideoekin eta
azalpen oso luzearekin. Adibidez, tsunami bat
egon ahal da Japonen eta zuk, hor, sofa batean
etzanda horren berri eduki hura gertatu eta bi
minutu geroago.Jende askok dio programa oso
txarrak daudela, batez ere, kotilleokoak. Baina
hala ere, haiek ikusten dituzte eta haien
audientziak altuenetarikoak dira.
Dakigunez,batzuk telebista maite duten
moduan,beste batzuk hura gorrotatzen dute.
Behar bada, gehienok gure programa
maitekoena ikusi bezain laster,alaiago gaude.
Haiek telebistatik kanporatzea nahi dute, baina
hura ikustekotan, bertan egongo da denbora
askotan zehar.Telebistaren alde onenetarikoena,
kultura general haundi bat lortzen duzula eta
nahi baduzu eta interetzazen bazaizu, kanal
espezializatuak daude. Adibidez, arrantzarako
kanal espezifikoak eta horrelakoak. Nire
ustez,telebistaren onena kirol partidak ikusi ahal
izatea da, dudarik gabe, baina hori, bakoitzaren
iritzia da. Bakarrik kiroletarako diren kate asko
sortu dira azken urteotan. Batez ere, futbolerako
sortu dira kate asko. Bertan, partiduak ikusi ahal
dituzu zelaian bazina bezala, eta honek abantaila
asko ditu, zeren eta etxean ikusi ahal duzu zure
lagunekin zelaian baino askoz erosoago eta
hobeto pasatze eta bertan bazina bezala ikusi.
Ere, abantaila asko egon dira telebista ikusteko
kalitatean eta honek hobekuntzak eta
entretenimendu gehiago ekarri ditu. Gainera,
filma asko ikusi ahal dituzu bertan, geheinak
kalitate handikoak eta egunero dago bat kate
askotan…eta kate batzutan bakarrik filmak
ematen dituzte.
Bukatzeko, nire iritzia hurrengoa da: telebista behar dugu eta kalitatezkoa da. Bakarrik gauza
txiki batzuak aldatu behar dira, hala nola, anunzioak kendu. Baina beste guztia ondo dago eta hórrela
izaten jarraitu beharko luke.
Alaitz Larrea Maya
11
1