Zuberotarra ane, mireia, nerea

26
ZUBEROTARRA Mireia Ane Nerea

Transcript of Zuberotarra ane, mireia, nerea

Page 1: Zuberotarra ane, mireia, nerea

ZUBEROTARRA

Mireia

Ane

Nerea

Page 2: Zuberotarra ane, mireia, nerea

SARRERA• -Zuberoa Euskal Herriko herrialde txikiena da. Gainera herrialde euskaldunena dela

esan daiteke. Biztaleriaren proportzioari dagokionez ere oso kopuru txikia du. • Nahiz eta Zuberotarrek lehenengo hizkuntza moduan euskara jaso, azken urte hauetan

honen erabilera atzera egin du.• Bere kokagunea dela-eta biarnesaren eragina izan du bai hiztegian eta bai fonologian.

-------------------- BILAKAERA --------------------• Zuberoako euskarak batasun handia dauka, eta batasun horren arrazoiak bi dira: - Geografiaz,administrazioz, eta elizaz eta bizimoduetatik aldenduta

bizitzean,Beste Euskal lurretatik bereizita egon denez. Oso talde sakona sortu da zuberotarren artean.

-Ahozko literatura, kantuaren inguruko jendea mintzatzeko modu berdintsua erabili izan dute, baita apaizek ere elizan. Gutxi gorabehera guztiek jarraitu egin diote hizkera eredu berdintsu bati. Eredu hori, hainbat gramatikagileek eta hiztegigileek zehaztu egin dute. Xahok eta d’Abbadiek lehenengo euskera zuberotarren lehen gramaika argitaratu egin zuten 1836an.

Page 3: Zuberotarra ane, mireia, nerea

AZPIEUSKALKIAKAZPIEUSKALKIAK• Zuberotarrek bi hizkera mota

bereizten dituzte, eta hauek ere zubereraren ezaugarri nagusiak hartzen dituzte. Baita ere zenbait berezitasun. Badaude ere Zuberoako ipar-mendebaldeko herri batzuk nafar-lapurterara hurbiltzen da.

-Alderdi menditsukoa: Basabürü eskualdean egiten dena.

-Ordokikoa: Pettarrekoa

Page 4: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Fonologiako EzaugarriakBokalak

Zubereraz erraz aurki daiteke seigarren bokala deitzen duguna: ü, alegia. Baina bokal hau ez da inondik ere frantsesez entzuten den u bokala, irekia-goa baizik.

Diptongoak

Maiz euskararentzat arrotzak diren goranzko diptongoak egin egiten dira, segur aski euskalki honek duen azentu gogorrak eraginik. Khakuéta, zián (zuen). . .

Zenbait diptongo txandaketa ere gertatzen da:

au / ai: gai(gau), gaiza(gauza)... " ai / ei: beit-(bait-), geia(gaia)...

Eta baita diptongo laburdurak ere:

ai > a: hanbat... ai > e: bena, apez... eu > ü: üskara...

Page 5: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Bokal eIkarketak

e + a > ia: korajia

u+ a > ia: burla

o + a > ua: herrikua u+e > ie: duzie

Bokal txandaketak

Zubereraz sistematikoki betetzen"dira zenbait aldaketa:

-u l ü egiten da beti, r eta s kontsonanteen aurrean dagoenean izan ezik: ükhatü, egün... baina ikusten, gure...

-u I i bilaka daiteke: Xiberua (Zuberoa). . .

-o / u bihurtzen da n-ren ondoan: un (on), untsa (ongi, kuntatu (kontatu), espainula (espainola).. .

Page 6: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Kontsonanteak

Hasperena

Beste euskalkietan baino ugariago ageri da. Nafar lapurteran bezala, hurrengo

egoeretan ageri da:

- Hitz hasieran: herri...

- Diptongo eta bokal artean: oihan...

- Bokal artean: nahi...

- r, n, l ondoan: erhi...

/r/ fonema

r biguna sistematikoki desagertu egiten da bokal artean eta baita h-ren

aurrean ere: pastuala (pastorala), ehi (erhi), eho (erho).

Page 7: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Herskariakn-ren ostean beti dira ahoskabeak: abentia (abendua), hunki(ongi). Zenbait

mailegutan, hitzaren azken bokala galdu ondoren, azken kontsonantea ahoskabe bilakatzen da: berant(berandu), kontent.

Badira ahoskabe hasperendunak (ph, th, kh), eta, gutxiago izan arren, baita ahostun hasperendunen bat ere: ghaltatu (galdetu).

BustidurakZubereraz, nafar lapurteraz ez bezala, i ondoko kontsonantea busti egiten da

maiz mendebaleko euskalkian gertatzen den eran, balio adierazkor gabeko bustidura gertatzen delarik:

i + n >ñ: kanpaña... i + 1 >ll: milla...i + s >x: adixkide, Xiberua...i + tz >tx: bakhotx, hanitx, egotxi...AzentuaDudarik gabe euskalki guztietako azenturik azkarrena du zubererak. Horrez

gain, oso erregularra da. Hitz markatuak (plural edo maileguak) ez diren guztiak paroxitonoak dira, hau ,da, azentua azken aurreko silaban ebakitzen da: méndi/mendía, ütúrri/ütüma, enthelegátü/enthelegathía,

Page 8: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Morfologiako ezaugarriak 

Deklinabidea

- NORI kasua (datiboa). Pluralean -eri eta -er amaierak erabiltzen dira:so(r)huer¡ sohueri (soroei).

- NORA kasua (adlatiboa). -la eta -lat atzizkiak hartzen ditu, aurretik -amugatzailea daramatelarik: mendialat (mendira).

- NOREKIN kasua (soziatiboa). -ki edo -kila atzizkiak hartzen ditu: zurekila,eneki.

- NONDIK (ablatiboa). -rik. amaiera -tik baino gehiago erabiltzen da: horietarik - NORENTZAT (destinatiboa). NORENTAKO erabiltzen da: amarentako.- NON Cinesiboa). -ean amaierak -in egiten dira: batin (batean).

Page 9: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Aditza

- Etorkizuneko formak nafar lapurterazko eran egiten dira, aditzoinari -(r)en erantsiz (eginen, ikhasiren), baina zenbaitetan atzizkiak biderka-turik ere ager daitezke: bizirenko (Iparraldeko -(r)en eta Hegoaldeko -ko).

- Aditz ez burutuak osatzeko, sarritan -tzen amaieraren ordez -ten hartzen dute: altxaten, jalkiten, joaiten, izaiten.

- Ahalera egiteko berezia den erroa erabiltzen dute, -IRO- erroa: niro (nezake),diro (dezake), dirogü (dezakegu).

- Aipatu bi ezaugarrioi nafar lapurteraz esandakoak gehitu behar zaizkio, besteak beste honakoak: aditz oinaren erabilera zuzena: aphur ditirotzie (dezakezue)¡ nahi/gogo hitzena: sartu gogo nizin (nahi nuen)¡ iraganeko -a- erroa (zagoen) eta uka / uken aditzen erabilera.

- Aditz tratamenduak. Bi tratamendu erabiltzen dira, hots, HIKA eta ZUKA:jin da (arrunta), jin dük/-n (hika), jin düzü (zuka), jin düxü (xuka)..

Page 10: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Sintaxia

Oro har, nafar lapurteraz esandakoak dira. Hala ere lau garrantzitsuenak gogoratuko ditugu hemen:

- -a atzizki galdetzailea darabilte, erdialdeko euskalkian al partikula erabil­tzen den kasuetan: Orhit-düka?(Oroitu al duk?).

­ Perpausean NORI sintagmak izan arren, aditzek ez dute horí kontuan izaten:Literaturari lotu zen (zitzaion).

­ Aditzek -tze- atzizkia dutenean, osagarri zuzena NOR kasuan joan barikZEREN kasuan doa: breskaren egiteko (aberaska egiteko).

­ Galdegaiaren legea ere erruz apurtzen da naturaltasun osoz: ürrüntikdütü ikus erazten (urrundik ikusarazi ditu).­ Perpaus txertatuen artean, erlatiboak dira aipatzekoak, izan ere, aditzpartizipio hutsez ematen dira inolako atzizkirik gabe: gertatu hi1kheta(gertaturiko, gertatutako hilketa).

  

Page 11: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Zuberotar Idazleak Klasikoak• Joanes Ezponda (1557-1595).• Jakes Bela (1586-1667).• Arnaud Oihenart (1592-1667).• Juan Tartas (1610-?).• Pierre Topet (1786-1862).• Agosti Xaho (1811-1858).• Joan Batista Artxu (1811-1881).• Emmanuel Intxauspe (1815-1902).

Egungoak• Madeleine Jauregiberri (1884-1977).• Pierre Bordazarre (1908-1979).• Marzelin Hegiapal (1910-1996).• Gilen Eppherre (1911-1974).

Page 12: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Zuberotar ospetsuakJakes Bela (1586-1667), legegizona eta euskal idazlea.

Joan Filipe Bela (1709-1796), militarra eta frantsesezko idazlea.

Joan Tartas (1610/1612-????), euskal idazlea eta apaiza.

Bernard Goienetxe—ezagunagoa Matalas goitizenaz— (? - 1661), zuberotarren altxamendu baten buru izandako apaiza.

Pierre Topet —ezagunagoa Etxahun goitizenaz— (1786 - 1862), euskal olerkaria.

Agosti Xaho (1811 - 1858), euskal idazlea eta politikaria. Euskal nazionalismoaren gurasoetako bat.

Pierre Lhande (1877 - 1957), apaiza eta euskal idazlea. Baionan jaioa, Atharratzen hazi zen.

Pierre Bordazarre —ezagunagoa Etxahun-Iruri goitizenaz— (1908-1979), euskal idazlea, pastoralgilea eta artzaina.

Jon Mirande (Paris, 1925-1972), euskal idazlea.

Txomin Peillen (1932-), idazlea eta euskaltzaina.

Jean-Louis Davant (1935-), idazlea eta euskaltzaina.

Jean Espilondo (1948-), politikaria eta Angeluko alkate ohia.

Niko Etxart (1953-), musikaria.

Mixel Etxekopar (1963-), txirulari, irakaslea, kantari eta bertsolaria.

Jon Mirande

Page 13: Zuberotarra ane, mireia, nerea

PIERRE BORDAZARREPierre Bordazarre edo Bordazaharre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko

maiatzaren 28a - Paue, Okzitania, 1979ko urriaren 1a), euskal idazlea, pastoralgilea eta artzaina izan zen

Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Laborantza lanetan aritu zen, hala nola artzain.

Louis Ligetxen ikasle izan eta gero, harekin ibili zen bertso deman. 1946an sari bat irabazi zuen Hazparnen eta Zuberoan lehiakiderik gabe geratu zenez batzuetan Xalbador[2] eta Mattinekin egin zituen saioak.

Kantuan, aldiz, Alexis Etxekopar Attuli barkoxtarrarekin lehiatu zen.

KantakKantak

Berrehun bat kantu ditu idatziak. Gehienak euskaraz, baina frantsesez ere hainbat egin zuen.

Agur Xiberua. (1946) Euskal Herri osoan ospe handikoa da.Goizian argi hastian. Haren lehen kantetarik bat.Anaia etxen da ezkuntü, Benito Lertxundi oriotarrak Oi ama Eskual Herria izenburuaz

ezagutua.

Page 14: Zuberotarra ane, mireia, nerea

PastoralaPastorala

Bederatzi trajeria idatzi zituen; herri-antzerki mota hau berriztatu zuen batez ere protagonista euskaldunak sartuz eta mende laurden batez pastoral idazle bakarra izan zen.

-Etxahun Koblakari (1953, Barkoxe)-Matalaz (1955, Eskiulan)-Berterretx (1958, Maule eta Ligin)-Zantxo Azkarra (1963, Gotaine-Irabarnen)-Iruriko Kuntia edo Le Comte de Tréville (1966, Iruri eta Maulen)-Txikito Kanbo (1967, Maule eta Donostian)-Pette Beretter (1973, Gotaine-Irabarnen)-Ximena (1979, Atharratze, Iruri)-Iparragirre (1980, Urdiñarben)Roger Idiartek idatzi eta 2001ean taularatutako Etxahun Iruri pastorala bere

omenezkoa da.

Page 15: Zuberotarra ane, mireia, nerea

TESTUAESKIULAZ ETA BIARNOKO HIZKUNTZEZ-Eskiula, hori zer, Biarnoko herria, baina, euskaraz mintzatzen dena, holako zerbait, ez?-Biarnoko bizkunde herrian egin nahi izan zen, beraz, Barkoxerik eta Atharratzerik eta,

beharbada, Amiküzerik ere joan ziren eüskaldünak hor plantatü ziren hütsik ziren lür eli batetan. Eta ordian zonbaitek erraiten düe Biarno eüskaldünaren ondar bat dela, eta ez da hala, hor. Hor gaüzak hanitx aski ontsa dokümentatürik dira, badakie noiz eta nola sortü ziren horko etxaltiak eta. Egia da lehenago eüskaraz egiten zela Biarnon ere. Parte handi batetan galdü zen hamargerren mentetik, eta heben, Xiberoko Ühaitz ibaiaren peko aldian Biarnoko herriak üdüriz bi hizkuntzetan ari ziren hamalaugerren mente ondarrealat.

-Zer... horiek, Landa ta horiek, edo...-Ez, heben, Xarrikotapiaren eta Salbaterraren arteko herriak.-Ah, horiek.-Horiek eta...-Azpilda, eta...-Bai, zeren etxeek, hor, bi izen bazütüen, izen bikoitxa bazizüen, eüskaraz eta biarnesez,

bietara. Hala. Eta ber erran-nahiarekin. Eta hor pentsatzen da bi hizkuntzetan ari zirela. Beraz, hor eüskara galdü zatekian hamalau-hamabosgerren mentetan. Eta pentsatzen da Landan, eta alde hortan ere, Aramitzen, hamabosgerren mentian galdü zatekiala.

-Eta hor, Akitania, Bigorre eta...-Hor, lehenago, bai.Bideoa ikusteko: http://www.ahotsak.com/urrustoi-larrabile/pasarteak/ula-002-031/

Page 16: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Zuberoako Festak eta Ohiturak

Maskaradak:Otsailean Euskal Herri osoan inauteriak ospatzen dira, baina Euskal Herriko inauteririk garrantzitsuenak iparraldekoak dira. Zuberoarrek deitura hau ematen diete inauterietako festei: maskaradak. Maskarada dantza bat da, non bertan herri guztiak hartzen du parte, hogei ego ehun pertsona izanda ere.Dantza honetako pertsonaiak hauek izaten dira:Zerriak zaintzen dituenak bi behi zintzarri eramaten ditu gerrian lotuta, eskuan zaldi buztana. Taldearen lehen partaidea dugu. Badira beste pertsonai ezagun batzuk ere:- Gatuzaina: eskuan guraize handi batzuk daramtzanak.- Kantinera: gerrian upeltxoa daramana.- Zamaltzaina: Ikurrina daramana

Page 17: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Pastorala

Pastorala Zuberoan ospatzen den herri-antzerkia da. Antzezpena, hasieratik amaiera arte bertsoz kantatzen da, Zuberoako euskaran. Urtero Zuberoako herri bati egokitzen zaio pastorala antolatzea eta bi alditan antzeztea. Antzezlanaren argumentuaren oinarria, hainbat pertsonaia ezagunen irudia goraipatzea da - erregeak, 6 santuak, idazleak... - eta gertaera historikoak gogora ekartzea. 1950. urtetik, pastorala berritua izan da Etxahun-Iruriren lanaren eraginez. Ordutik gaiak aldatu dira, eta Euskal Herriko historian zentratu dira gehien bat

Page 18: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Pastoralaren ezaugarriak:• Mundu dualista bat irudikatzen da. Pertsonaiak onak edo gaiztoak dira.• Pertsonaia onak: aingeruak, apaizak, Jainkoa (hau ez da inoiz agertzen,

norbaiten ahotsa bakarrik entzuten da)...• Pertsonaia gaiztoak: turkoak (türkak), frantsesak edo ingelesak izaten

ziren.

Antzezlanaren egitura:• Lehen zatia: hitzaurre bat ematen da, aurkeztuko den lanaren mezua

aurreratuz eta azalduz.• Korapiloa: pastorala hasten da. Eszenak zenbatuta agertzen dira, ikusleak

istorioaren hariari hobeto heltzeko.• Azken zatia: eskerrak eman, pastoralaren mezua laburbildu eta azken

agurra ematen da.

Page 19: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Klima eta landaretza Zuberoako klima atlantikoa da, epela eta hezea oro har. Hegoaldeko lur

garaietako klima alpina da. Euri asko egiten duen lurraldea da, bestalde (1.800-2.000 mm urtean). Oihanak guztiz zabaltzen dira Zuberoako erdialdean eta hegoaldean: haritza eta pagoa 1.000-1.300 m bitarte, eta izeia eta lerra 1.300 m-tik gora (Santa Grazi, Irati). Atlantiko aldeko beste arbola-mota asko daude, halaber, Zuberoan.

Page 20: Zuberotarra ane, mireia, nerea
Page 21: Zuberotarra ane, mireia, nerea
Page 22: Zuberotarra ane, mireia, nerea
Page 23: Zuberotarra ane, mireia, nerea

Ekonomia

Zuberoa nekazaritza-lurraldea izan da batez ere, baina, gaur egun, zerbitzuek dute pisu nagusia: langileen % 48,9k dihardu sektore horretan, eta % 21,5ek lehen sektorean (2001). Zerbitzuen sektorea da, oro har, Euskal Herriko hiriburuetan jende gehien enplegatzen duen sektorea; Maule-Lextarre da, ordea, sektore horretan jende gutxien hartzen duena (% 56,3). Bestalde, Zuberoan hartzen dute emakumezkoek biztanle okupatuen zati handiena (% 43,1), Lapurdirekin batera (% 45)

Page 24: Zuberotarra ane, mireia, nerea

BIDEOA

Agur Xiberu

http://www.youtube.com/watch?v=byGpzqP2-DE

Page 25: Zuberotarra ane, mireia, nerea
Page 26: Zuberotarra ane, mireia, nerea