Zuin 353 euskera

download Zuin 353 euskera

of 4

description

zuIN, Informazio Agenda Laudio Udala. 353. zenbakia. Lehenengo hamabostaldia, 2008ko otsailazuIN, Info-agenda ayuntamiento de Llodio. Número 353. Primera quincena de febrero de 2008.

Transcript of Zuin 353 euskera

  • Laudio Llodio LAUDIOKO HARAN NOBLEAREN UDALA

    AYUNTAMIENTO DEL NOBLE VALLE DE LAUDIO/LLODIO

    1. hamabostaldia. Otsaila 2008. 353 Zk.Ale kopurua: 7.200

    ZEURE UDALAK INFORMATZENwww.laudiokoudala.net

    www.ayuntamientodellodio.net

    Kalejira eta mozorro lehiaketa, hilaren 2anospatuko ditugun Inauterietako ekitaldirik

    nabarienak izango dira berriz ere

    2008ko San Roke jaietarakoaurrekontuak aurkeztekoepea otsailaren 18a artezabalik egongo daKultura, Kirol eta Jaien udal arloak zera adiera-zi nahi die herritarrei, bereziki bertako talde kul-tural, kirol. Musika talde edo eta koadrilei: ja-da irekita dago 2008an ospatuko ditugun SanRoke jaietarako ekitaldiak antolatzeko beha-rrezkoak diren aurrekontuak aurkezteko epea.Aurrekonturik izatekotan, jakizue beraz, otsai-laren 18 arte zabalik izango dituzuela, Kulturaarloko bulegoen ateak.Informazio gehiago behar izatekotan, deitu za-lantzarik gabe, Kultura arloko telefonora: 94 40349 00.

    Dolumin Barikurako saltokibat lortzeko eskaerakotsailaren 20a arte, KulturaarloanInoiz baino gertuago dago, gure bailarako abe-re eta artisau feriarik garrantzitsuena eta esan-guratsuena: Dolumin Barikuko feria.Antolatzaileek zenbat saltoki jarri behar dituz-ten jakin dezaten Kultura, Kirol eta Jaien udalarloak zera eskatu nahi die interesatu guztiei:Zuek, baserritar edo eta artisau, egun horretansaltoki bat jarri nahi baldin baduzue, eskaeraaurkeztu beharko duzue, otsailaren 20 bainolehen aipatutako arloaren bulegoetan (udale-txeko hirugarren solairuan kokatutakoak). In-formazio gehiagorako: 94 403 49 00.

    Azken udal akordioak Nerbioi parke linealeko,Gardea-Luiaondo tar-teko bidegorria eraikitzea: 1.977.579,99 eu-ro (BEZ barne)

    Ellakuriko kirol instalakuntzetako lasterketapistako lanabesak: 940.302,60 euro (BEZ bar-ne)

    Udaleko sistema informatikoaren kudeaketaeta mantentzearen asistentzia teknikoarenzerbitzua luzatzea: 89.000 euro/urteko (BEZbarne).

    Udalak kontratatzen dituen aseguru-polizakberriztatzea eta eragindako gastua:226.033,52 euro.

    08.02.02Leziagako Sorginaren Kalejiraeta Mozorro LehiaketaIrteera: arratsaldeko 7etan Lezia-ga Kalean (Milagrosa Ikastetxea-ren parean)Bukaera: Herriko PlazanInskripzioak:- Lekua: Kultura Etxean- Egunak: urtarrilaren 31n etaotsailaren 1ean arratsaldeko5etatik 8ak arte otsailaren 2anarratsaldeko 4etatik 6ak arteHerriko plazan disc-jockey batenanimazioa izango dugu gaueko10ak arte.Guztira 1.500 euro banatuko di-ra sarietan:2211 ppaarrttaaiiddee bbaaiinnoo ggeehhiiaaggoo- 1. saria (225 )- 2. saria (150 )- 3. saria (100 )

    88 eettaa 2200 aarrtteekkoo ppaarrttaaiiddeeeennttaallddeeaakk- 1. saria (175 )- 2. saria (100 )- 3. saria (50 )

    MMoozzoo rr rroo iinndd iibb iidduuaa llaakk ee ddoottaallddee ttxxiikk iieettaann- 1. saria (125 )

    ""GGiirrooaa"" ssaarr iiaakk ::- 1. saria (120 )- 2. saria (90 )- 3. saria (40 )

    MMoozzoorrrroo oorr iigg iinnaalleennaa (100 )OOssaaggaarrrr iiaakk (100 )SSaarr ii bbeerreezziiaa (50 )1122 uurr tt ee bbaa iinnoo gguutt xx ii aaggookkoouummeeaakk- 1. saria (50 )- 2. saria (25 )

    08.02.03Itxarkundia Taldearen dantzaldiaEguerdiko hamabietan HerrikoPlazan

    08.02.05Kiki, Koko eta Moko taldearen"Sustri biziak" ekitaldia arratsal-deko 5etanEkitaldiaren bukaeran LeziagakoSorgina erreko da.7etatik aurrera kaleko animazioaAiara Trikitixa Taldearekin.

    Inauteriak direla eta,Erroke Deunaren

    Kofradiak gastronomijardunaldiak egingo dituhilaren 6an, 7an eta 8an

    Beste urte batez eta Inauteriak ait-zakiatzat hartuta, Euskal Gastro-nomia Museoko gure lagunek, In-auterietako Jardunaldi Gastrono-mikoetan parte hartzeko aukeraluzatu nahi die, sukaldaritza at-segin eta maite duten guztiei. Hit-zordua otsailaren 6, 7an eta 8anizango da, arratsaldeko 19.30etaneta, ohi bezala, Euskal Gastrono-mia Museoko aretoetan. Bertan,Sant Roque Kofradiako sukalda-rien zerrenda luzea osatzen dute-netariko batzuk arituko dira zu-zendari lanetan eta Inauterietakoplater gozo- gaziak erakusten. Sa-rrera librea eta doakoa. Hilak 6,Elena Ibarluzea Garmilla; hilak 7,Juan Jos Salazar; hilak 8, ngelOrtiz Zubiaga

  • 1. hamabostaldia - Otsaila 2008

    Denboraldi batez euren berririkizan gabe, hemen ditugu berrizere Gaztelekuko lagunak etaeurek hurrengo egunetarakoantolatutako ekimenak.Gazte bazarete edo eta gaztesentitzen bazarete, jakizueGazte lekuak ateak zabal ik

    izango dituela, hurrengo hone-tan aipatzen diren ekimenetanparte hartzeko edo eta berton,beste gazte batzuekin solase-an aritzeko edo eta gazteriare-kin erlazionatutako gaiak az-tertzeko. Zatoz eta bihur ezazuGaztelekua zure hitzorduen

    txoko!-Otsailak 2: Inauteri Tailerra-Otsailak 9: Orrialde Marka-gailua egiteko tailerra-Otsailak 16-17: Karaokea(Eta igandero, filma ikusga-r r iak Gazte lekuan. . . nonbestela!)

    Gaztelekua berriz ere lanean buru belarri, laudioargazteentzako ekimen eta tailerrak antolatzen

    Aurten ere, Laudio ikastolak eus-karaz egin dezagun eskaintzaare zabalagoa eta aberatsagoaegin nahi du; hori dela eta aur-ten ere, Cross lasterketa bat an-tolatuko du. Hamabigarren edi-zio honek berezigarri nabariaizango du, lasterketa, Arabakotxapelketarako puntuagarriaizango delako. Hitzorduan beraz parte hartu na-hi baldin baduzue, jakizue laster-keta otsailaren 17an egingo delaeta bertan parte hartzeko 1992eta 1999 urte bitartetan jaiota-

    koak izan beharko zaretela. Halaere, 1999az geroztik jaiotakoekere izena emateko beta izangodute, agerraldi lasterketan korri-ka eginez. Lasterketa goizeko10.30etan abiatuko da eta izenemateko ordua 10.00etatik au-rrera burutu ahal izango duzue,ohi bezala, Lamuza parkeko in-guruetan.

    LASTERKETA -10:30etan Emakumezko Kade-teak (1993) 2.500 m -10:40etan Emakumezko Infanti-

    lak (94-95) 2.000 m-10:50etan Gizonezko Kadeteak(93) 4.000 m -11:10etan Gizonezko Infantilak(94-95) 3.500 m -11:30etan Emakumezko Alebi-nak (96-97) 1.500 m -11:45etan Gizonezko Alebinak(96-97) 2.500 m-12:00etan Emakumezko Benja-minak (98-99) 1.000 m -12:10etan Gizonezko Benjami-nak (98-99) 1.500 m -12:20etan Gizonezko / Emaku-mezko Prebenjaminak.

    Otsailaren 17ko Laudio Ikastola krossaren XII.edizioa,Arabako txapelketarako puntuagarria izango da

    Garai aproposa da negua dudarikgabe mendian ibiltzeko eta eskiapraktikatzeko. Hori jakinda, Goi-kogane mendi taldeak, bi zaletuekbat egingo duten hitzordua anto-latuko du otsailaren lehen hama-bostaldian: Otsailaren 9an, Errio-xara joan eta bertan eskia eta men-di martxa praktikatuz.Eskolarteko egitarauari so eginda,gure mendizale gazteenek Valde-rejoko Arrayuelas bisitatuko duteotsailaren 16an, larunbata. Eta gogoan izan, www.goiko -gane.com helbidean, mendizaleguztiek behar beharrezko infor-mazio jasotzeko aukera izango du-zuela... Ez hutsik egin gero!

    Goikogane mendi taldeak eskia eta mendi martxauztartuko ditu bere hurrengo hitzorduan

    Urtero bezala, aurten tailerrakmistoak izateko eskaerari erant-zuna emanez, emakumeek eta gi-zonek parte hartzeko aukera du-te, datorren otsailean martxan ja-rriko den etxeko lanak trukatzekotailerrean. Izan ere gero eta des-berdintasun gutxiago baitaude ba-ta eta besteen artean, belaunaldiberriek halaxe erakutsi eta esan-dakoaren arabera. Hala ere, segidezagun lanean...Helburua, aurreko urteetan izandugun berdina da, alegia, etxekolanetan gizon eta emakumearenarteko zereginen partekatzea, ba-koitzak bere erantzukizunak hart-zea, bultzatzea, edo hobe esan-da, etxe berean elkarrekin bizi di-ren pertsonen artean zereginakerdi banatzea. Gainera, gure ha-

    sierako oinarria elkarrekin bizit-zeko ez dela derrigorrezko obli-gazioa erantzukizun partekatuabehar da, pertsonaren indepen-dentzia eta pertsonekiko errespe-tua bermatuz.Parte hartu gura duten gizon etaemakumeei zuzendutako proiek-tua da hau. Adinak ez du ga-rrantzirik. Lanak trukatzeko taile-rrak honako bi bloketan banatu-ta daude: lehena sukaldaritza, jos-tea eta lisatzea ; eta bestea, bri-kolaia, elektrizitatea eta iturgint-za. Parte hartu nahi dutenek batazein bestea aukera dezakete, bai-ta biak ere. Egun ezberdinetanizango dira.

    Brikolaia, elektrizitatea eta itur-gintza ikastaroak datorren aste-

    artean, otsailaren 5an, hasiko di-ra eta astearte eta ostegunetanegingo dira martxoaren 17ra ar-te, EPA zentroan, arratsaldeko6.30etatik-8.30etara.

    Sukaldaritza, jostea eta lisatzeaikastaroak datorren astelehene-an, otsailaren 4an hasiko dira etaastelehen eta asteazkenetan izan-go dira, martxoaren 12ra arte,Gastronomia Museoan sukaldeklaseak emanez eta josteko eta li-satzeko klaseak Kultur Etxeanizango dira, arratsaldeko 6.30eta-tik-8.30etara.

    Informazio gehiago eta izen-ema-teak Udaleko Berdintasunerakoarloan, 94 403 4 854 telefonoan(10:30-14:30). Plaza mugatuak.

    Etxeko lanak trukatzeko tailerren edizio berriak taldemixtoak egiteko aukera luzatuko du aurten

    OTSAILEKO AGENDAHilak 6, 7 eta 8:

    19.30: Euskal Gastronomia Museoan.Inauterietako gastronomia jardunaldiak

    Hilak 3, 9 eta 16: 17.30 eta 20.00 Laudio top Zinema LHUIan.

    Hilaren 4az geroztik: Lanak elkar trukatzeko tailerra

    Hilaren 29a arte: 20.00 Elizkiden ezkon aurreko ikasta-roak

    Hilak 1: 22.30 Baisala gaua Antzokian

    Hilak 2: Kalejira eta mozorro lehiaketa

    SAN BLAS: IKUS 3. ORRIALDEA

    3.ADINEKOENTZAKO TAILERRAK: IKUS 4. ORRIALDEA

    Egun seinalatuak, euskaraeta estreinaldiak, Laudio Top

    Zinemaren hurrengoemanaldien ardatz

    Laudio Top Zinema ekimenak zur eta lur uztekoxedea agertu du berriz ere eta lortuko duelako-an gaude askok; izan ere sos gutxi batzuen tru-ke, bertatik bertara zine onaz gozatzeko auke-ra ematea, ez da lan erraza izan, baina egi bi-hurtu da. Oraingo honetan jostagarria izateazgain, eskaintza zinematografikoak bestelako kut-su bat izango du: Lehen proiekzioan, esaterako,urtarrilaren 30ean ospatzen den Indarkeriarikez eguna omenduko da eta bigarren emanal-dian, euskarazko film bat ikusteko aukera izan-go dugu euskaldunok. Gure aldetik gehiagorikez... film bakoitzaren zehaztapenak, hurrengohonetan: OTSAILAK 3, IGANDEA: EN TIERRA DE NA-DIE. EURO 1. 17:30, 20:00. LHUI. +13 URTE(INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA OS-PATZEARREN)

    OTSAILAK 9, LARUNBATA: DONKEY XOTE.EUSKERAZ. 2 EURO.17:30, 20:00. LHUI. ADINGUZTIENTZAT

    OTSAILAK 16, LARUNBATA: CACHE-ES-CONDIDO. EURO 1.17:30, 20:00. LHUI. +13URTE

    GAZTE INFORMAZIOGUNEA LAMUZA

    LAMUZA KALEA [email protected]: Astelehenetan,Asteazkenetan eta ostiraletan

    16:30etatik 19:30etara

    Agiri desberdinak bertanegiteko aukera jarraia

  • 1. hamabostaldia - Otsaila 2008

    Bisita ezazu Merkataritzadepartamenduaren web orriaLaudioko Udaleko Merkataritza Arloak,www.laudiokoudala.net helbidean bertan, Uda-la, Arloak eta Udal Zerbitzuak, Bigarren solai-ruan kokatutako Heziketa, Lana, Merkataritzaeta Nekazal Garapenaren esparruan klik egite-ra gonbidatzen zaitu. Aipatutako txoko honetaneguneko informazioa, helbide azpimarragarriak,artikuluak, argitarapen interesgarriak, kanpai-nak eta abar luze bat topatuko dituzu, guztiakmerkataritza, ostalaritza eta udal zerbitzuekinerlazionatutakoak. Horrez gain, zure iritzia pla-zaratzeko foro bat ere izango duzu, beti ere os-talaritzarekin erlazionatutakoa.

    Baisalak Inauterietarako jaiberezia egingo du otsailaren

    batean AntzokianBaisala elkarteko zuzendaritza berriz ere gure-kin bat egin eta herritar guztientzako interes-garria suerta dakiekeen informazioa luzatu di-gute. Albiste pozgarria beraz, dantza atsegin du-ten guztientzako, izan ere otsailaren lehen ha-mabostaldiari dantzaren bidez paso ematekoaukera berria luzatzen baitigu elkarteak. Orain-go honetan, inauteriak direla eta, kolorez, errit-moz eta hamaika irribarrez jantzitako hitzordu-ra gonbidatzen digute; hala ere ez da hitzordubakarra izango, ikusi ez bestela: Otsailak 1: Baisala gaua: Inauteri jaia(22.30etatik aurrera Antzokian)

    Otsailak 17: Arratsaldeko dantzaldia(18.00etatik 21.00etara)

    Otsailak 22: Baisala gaua: Fox (22.30etatikaurrera Antzokian).

    Bikarte egonaldi laburrerakoEuropar ekialdeko umeakjasoko dituzten kide bila

    dabil Onegintzako BIKARTE elkarteak, beste urte ba-tez gurekin bat egin dute, elkarteak berak la-rrialdirako deialdi bat egiteko aukera izan de-zan. Izan ere Errusiako umezurtz-etxeetan biziedo apurtuta dauden familietako haurren osa-sun arazoak konpondu nahian, gure artean ego-naldi laburrak pasa ditzatenez arduratzen denelkarte honek, uda garairako kanpaina hasi du.Honelako haurren bat denboraldi batez jaso na-hi dutenek, elkartearekin harremanetan jartze-ko aukera dute oraindik ere honako telefonoe-tara deituz,- 605 70 90 22 - 687 86 03 95 edoeta [email protected] helbidean klik eginez. In-formazio gehiago behar izatekotan, jo elkarte-aren web orrialdera www.bikarte.org-ra.

    Zaharrak berri berriz ere gureudal aldizkarian. Izan ere, ondobaino hobeto gogoratuko du-zuen bezala, Elizkideko ateakzabalik izango dira, otsailaren29a bitarteko ostiral guztietan,

    arratsaldeko 20.00etatik aurre-ra, 2088an ezkontzeko adia du-ten bikote guztiei euren zalant-zak argitzeko asmoz. Ezkon au-rreko ikastaroak beraz, martxanberriz ere, zenbait bikote, apai-

    zen, medikuen eta psikologo ba-ten kontseiluak bilduz. Informa-zio gehiagorako: 94 672 65 57edo 94 672 48 36-1 telefonoe-tan edo Elizkiden.

    Ezkon aurreko ikastaroan otsailaren 29a arte Elizkiden

    Udalak 2007ko 4. hiruhilabeteko,Edateko Uraren Udal ZerbitzuaPrestatzeagatiko Tasaren Kontri-buzio Padroia onartu du.Horren bitartez, ordainketa epea,borondatezko aldian, 2008komartxoaren 11 egunera arte izan-go da.

    Helbideratuta dauden erre-zibuak 2008ko otsailaren11an kobratuko dira.Tasa honen ordainketa helbidera-tuta ez dutenek, ordaindu ahalizango dute Vital Kutxa eta Eus-kadiko Kutxaren bulegoetan, ohi-ko ordutegian, etxean jasoko duen

    Kutxatik bidalitako ordain-agiribakarra aurkeztuz. Erreziburik ezbada jaso ala jasotakoa galdu ba-da, errezibuaren ale bikoiztua es-katu Uren Udal Zerbitzu Bulego-an, Izoria kalean, 4 - Behea Es-kuinean.

    Edateko urarengatiko tasaren ordaintzea

    Azkenik, Estatu espainiarreko Po-liziak gure udalerrian NortasunAgiri Nazionala berriztatzen segi-tuko du, ez ordea, agiri digitalaegiten, baizik eta orain arteko do-kumentu bera egiten. Gauzak ho-nela, zuen agiria berriztatu behar

    baldin baduzue, jakizue, urtarrila-ren 21etik aurrera, Udaltzaingo-en bulegoetan aurretiazko izenemateko zenbakiak banatuko di-tuzte, otsailaren 12an, 13an eta14an NAN berriztatu ahal izate-ko. Zenbakiok udaletxeko beheko

    solairuan kokatutako bulegoetanjaso ahal izango dituzue. Hortaz,gogoan izan: NANa berriztatzekoaukera, gure udalerrian bertan,aurretiazko izen emateko zenba-kiak jasota. Informazio gehiago-rako, Udaltzaingoa 94 403 48 88.

    Hilaren 12an, 13an eta 14an, NANa berriztatzeko aukeraberria gure udalerrian, aurretiazko zenbakia eskatuta

    San Blas jaia aurten Inauterien os-tean ospatuko ditugu egutegi kon-tuak direla eta. Hala eta guztiz ere,aurreko urteetako arrakasta beralortzea espero dugu, ez guk ba-karrik, baita makina bat ekimeneta hitzordu antolatu dituzten Ku-kutxe San Blas feria elkarteko ki-deek ere. Jai hau dela eta, ez diragurean faltako tradizioaz blaiegindako kordoi bedeinkapena,Terencio IV.aren aurkezpena etaeskulan eta baserri giroko pro-duktuak. Esandakoa, ekimenakaunitz izango dira: ez uko egin,den-denak zoratzeko moduak bai-tira!!!

    SANBLASAK 2008 LAUDIO.EGITARAUA

    2008-02-04 ASTELEHENA 11:30etan, Txarripata Lehiake-taren aurkezpena, Bilboko LaGranja Kafetegian

    2008-02-05 ASTEARTEA 19:00etan, Feria aurkezpena etatxerriki dastaketa, Euskal Gastro-nomia Museoan

    2008-02-07 OSTEGUNA Terencio IV Txerriaren Aurkez-pena, goizean zehar, Merkatua

    2008-02-09 LARUNBATAInstitutuan 10:00etan Terencio IV Txerria-ren Aurkezpena.

    - Euskal Artzain Txakurrak Era-kustaldia

    - Baserri-lanabes eta Eskulan-gintzaren erakusketa eta sal-menta.

    - Urritz Makilen Lehiaketa.- Edonork har dezake parte.Partehartzaileek gehienez hi-runa makila aurkez ditzake.11:30k baino lehen ekarri be-har dira makilak

    - Odolostegintza.- Musika giroa

    - Herri Kirolak- Kalejira zahar-etxe ohiatikazoka esparruraino TerencioIV Txerriarekin idiekiko gur-di gainean, Laudioko zan-pantzarrekin eta segizioare-kin

    - Txerriaren erreketa eta gar-biketa

    13:00etan Arlotes Abesbatza. 13:15etan Baserritarrei Ome-naldia. 14:00etan Txarripata IX Lehia-ketaren Sari Banaketa 18:00etatik aurrera

    - Euskal Dantzak: LaudiokoDantza Taldeak

    - Gastaina dastaketa- Txokolatada

    19:00etan Erromeria Fi ta Fik tal-dearekin 20:00etan Terencio IV Txerria-ren pisaketa. 20:30etan Zozketa. Jai amaiera

    Makina bat ekitaldi, Terencio IV.aren aurkezpena barnedela, San Blas jai eguna dela eta, otsailaren 4az geroztik

    gure herriko txoko nagusietan

  • 1. hamabostaldia - Otsaila 2008

    Kepa Deuna parrokiakantolatutako jaiotzenlehiaketako irabazleak

    Lamuzako Kepa Deuna elizak Jaiotzen lehiake-taren XVII. Edizioan garaile izan direnen zerrendaigorri digu berriki. Zuek guztiok txapeldunaknortzuk diren jakin dezazuen, horratx zerrendaosoa:-1. saria (150 euro): Jose Luis Lili-2. saria (120 euro): Ander Perez Puelles-3. saria (70 euro): Unai Ruiz-4. saria (50 euro): Fernando Snchez

    Eta, talde edo elkarte kulturaren arloan txape-la eta saria eskuratu dutenak:-1. saria (120 euro): Aretako Santa Ana, nagu-sien elkartea-2. saria (100 euro): San Roquetzar jubilatu el-kartea-3. saria (50 euro): Gaztela Lehoi elkartea-4. saria (50 euro): Extremadurako zentroa

    Sorkuntza artstiko onena erakutsitako sa-ria Maite Escuza Isusik poltsikoratu du eta jaio -tza egiteko orduan originaltasun gehien era-kutsitako egilea Andaluziar zentroko lagunak izandira (bakoitzak 100 euroko saria eskuratu du).

    Andaluziar zentroak bigarrendeialdi bat egiten du bereikastaro kulturaletan parte

    har dezazuenAndaluziar Zentroak deialdi publiko berria eginnahi die Arteak atsegin dituzten guztientzako, be-reziki dantza eta gitarra jotzea gustuko duten guz-tientzako. Izan ere elkarte honek bi ekimen berrimartxan jarri ditu:*Batetik sevillanak eta flamenkoa dantzan ikas-teko ikastaroa (maila eta ordutegi desberdinak)*Bestetik, gitarra ikastaroa eta saloi dantza ikas-taroa (zortzi eta hamasei urte bitarteko hau-rrentzako tailerra)Andaluziar egoitzak ikastaro hauetan parte har -tzeko zentroko bazkide izatea beharrezkoa ez de-la adierazi nahi du, ezta inolako kuota ordaindubeharra ere. Informazio gehiagorako 94 672 2000 -arratsaldeko 17.00etatik aurrera deitu eta zu-zendaritza batzordeko norbaitengatik galdetu.

    Araba karate klubekozenbait kirolarik bi

    txapelketa nagusitan partehartuko dute

    Arkaitz Santamara, Alberto Garcia, Ander Ai-barro eta Alex Garca, Jesica Gordo eta Ivan Mo-linillo, Araba karate klubeko kideak guztiak ere,Espainiako Kadete eta Junior lehiaketan eta Ru-ben Snchezen oroimenez egiten den nazioar-teko txapelketetan parte hartuko dute, hurrenezhurren. Munduko zorte guztia desio diegu, eaberriz ere, lehiaketetan fin aritzen zareten etailusio berriz asetzeko aukera luzatzen diguzuenlaudioar guztiei...

    Aiara Koadrilarenmerkataritza gidaren

    eguneratzeaAiara Kuadrillako denda, fabrika eta enpresen gi-daren doako zerrenda eguneratzearren, intere-satuek www.laudiokoudala.net/gida.html jo be-harko dute euren formularioa betetzeko. Honelaherritarrek eskura izango dute gidan bildutakoedozein enpresari buruzko datuak. Mila esker.

    Urteak joan urteak etorri, Hiruga-rren Adinekoentzako programaziogero eta aberasgarriago da, Gelaberezi hauei esker. Eta horrenadierazle garbia dira, hurrengoegunetarako antilatutako ekime-nak, gehienbat hitzaldiak izangodirenak, antzerkiaz eta muskazbustiak. Gurean jada tradizio bi-lakatu da hitzorduok aipatzen di-ren egunetan arratsaldeko17.00etatik aurrera eta balio aniz-dun aretoan egitea. Beraz ekindiezaiogun tradizioari eta Hiru-garren Adinekoentzako Gelekinbat egiten jarrai dezagun!

    Ordutegia: 17.00etatik19.00etaraTOKIA: Laudio Udaleko BalioAnizdun aretoa

    Urtarrilak 30:Hitzaldia/ erreportaia: "Aldake-ta klimatikoa dela eta: Made inSpain Etorkizuneko hondamen-

    diak" JAVIER MAEZTUk, Geogra-fian doktorea denak eskainita

    Otsailak 1:Hitzaldia: " Artea, Munduko mu-seorik onenetan" SUSANA ARE-CHAGAk, Artearen historian adi-tuak luzatuta

    Otsailak 4:Hitzaldia:" Ur arazgarria: Osa-sunaren azpi-kultura" (zenbait eli-kagai eta edariren adierazgarria).JOS CARLOS PREZ COBOk,EHUko filologa irakaslea eta ka-zetaritza zientifikoko sariduna

    Otsailak 6:Hitzaldia: "Landareen kondairaketa erabilerak" MERCHE LARREAbilogoak luzatuta.

    Otsailak 8: 5:30etan: Antzerkia "LOS AOSVIEJOS". "LA PAPA ANTZERKIA"taldearen eskutik. Egilea eta zu-

    zendaria: Ricardo Combi.AMURRIO ANTZOKIAn izango de-nez, adi autobusen ordutegira!

    Otsailak 11:Hitzaldia: "Margoketa: Historia-ren ispilua" J. Javier Lpez de Oca-riz, Artearen Historian doktoreaden honek luzatuta

    Otsailak 13:Hitzaldia: "Zuhaitzak eta eurenizenak Araban" Manuel M RuizUrrestarazuk, Arabako foru Al-dundiko Mendi zerbitzuko nagu-siak eskainita.

    Otsailak 15:5.30etan: Kontzertu liriko han-dia, CRISTINA MARTINEZ PE-DROSA (sopranoa) eta ALBERTOSAEZ PUENTE (piano jolearen es-kutik). AMURRIO ANTZOKIAnegingo den hitzordua denez, adiautobusen ordutegiari.

    Gai guztietako hitzaldiak, antzerkia eta musika lirikoa, 3.Adinekoen Gelen hurrengo egunetarako muina

    Lanean ari diren enplegatuei zu-zenduta. %100ean diruz lagun-duak.Ikastaro guztientzako aurretiazkoordutegia: 18:00 - 21:30

    REA: ADMINISTRAZIOA Modulua: Komunikazioa, in-formazioaren artxibategia etateklatuen operatorioa. (2 mai-la) Ikastaroa: Ekipamendu in-formatikoen maneiu eta erabi-lera

    Modulua: Langileriaren kude-aketa administratiboa. (2 mai-la) Ikastaroa: Kontratu eta no-minen prestatzea

    Modulua: Kontabilitatea etafiskalitatea (3 maila) Ikastaroa:Analisi zenbakarria

    ARLOA: ELEKTRIZITATEA,ELEKTRONIKA ETA TELEKO-MUNIKAZIOAK Modulua: Etxebizitza eta erai-kuntzetako instalakuntza bere-ziak. (2 maila) Ikastaroa: Ante-nen instalakuntzen muntaia etamantentzea

    Modulua: Elektronika digita-la eta mikro- programagarria.(2 maila) Ikastaroa: Sistema di-gital sekuentzialak

    Modulua: Telefonia sistemak.(3 maila) Ikastaroa: Telefoniafinko analogikoa

    Modulua: Sistema eragileaketa programazio hizkuntzak. (3maila) Ikastaroa: Egituratutakoprogramazioa eta objektueta-ra bideratutako programazioa

    Modulua: Kontrol sekuentzia-leko sistemak. (3 maila) Ikas-taroa: Automatismo garatu pro-gramagarriak

    Modulua: Neurketa eta erre-gulazio sistemak. (3 maila) Ikas-taroa: Datuen neurketa eta es-kuratze sistemak

    ARLOA: FABRIKAZIO MEKA-NIKOA Modulua: Eraikuntza metali-koetako garapen geometriko-ak. (2 maila) Ikastaroa: Galda-ragintza- planoen interpreta-zioa eta egiturak

    Modulua: Atmosfera natura-

    leko soldadura. (2 maila) Ikas-taroak: Elektrodo berezi bidez-ko soldadura angeluan eta elek-trodo berezi bidezko soldaduraosoa

    Modulua: Babestutako at-mosferako soldadura. (2 maila)Ikastaroa: MIG/MAG soldadu-ra posizio horizontalean

    Modulua: Fabrikazio mekani-kazio bidezko makinen presta-kuntza eta programazioa. (2maila) Ikastaroa: CNC tornua-ren programazioa eta presta-kuntza eta CNC hari bidezkoelektroerosio- prestakuntza

    Modulua: Txirbil- harroketa bi-dezko fabrikazioa. (2 maila)Ikastaroa: Ohizko tornu bidez-ko mekanizatua

    INFORMAZIOA ETA IZENEMATEAK: Laudioko Lan Heziketa Udan Ikas-tetxea (Tfnoa.946720505 9:30etatik13:30etara http://www.cmfp-llodio.com [email protected]

    Hobetuzek antolatutako Lan Heziketa Udalikastetxerako ikastaroen zerrenda