1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia 2014ko azaroak 4
Azalpena Europar gizarteak geroago eta anitzagoak bilakatzen ari dira nazioz haraindiko migrazioaren eraginpean, eta aniztasuna kudeatzeko estrategia tradizionalek aurre egin behar diete erronka handiei. Europar Kontseiluak, Europako hainbat hirirekin lankidetzan, arau-esparrua garatu du “aniztasunaren abantaila” kontzeptuan oinarritutako aniztasuna kudeatzeko. Aniztasunaren abantaila horrek adierazten du migratzaileak eta gutxiengoak garapen sozial, ekonomiko eta kulturalaren iturri direla, baldin eta, erakunde eta politika guztietan modu egokian sartzen badira, gizartean baztertuta egon beharrean.
Europar Batasunak publikoki onartu du funtsezkoa dela migratzaile ekintzaileek hazkundean eta enplegu iraunkorrean eman dezaketen laguntza eta ekarpena. Integraziorako Europar Programak azpimarratzen du migratzaileek ekintzaile gisa betetzen duten rolaren garrantzia, eta zera adierazten du: “halaber, haien sormena eta berrikuntzarako gaitasuna indartu egin beharko lirateke”.
Hala ere, migratzaileek ekonomia formalera sartzean aurre egin behar izaten diete legeari dagozkion zailtasunei eta zailtasun sozioekonomikoei. Gaur egun, migratzaileen enpresak batez ere mikroenpresak dira, enpresa autoktonoak baino txikiagoak produktibitatearen eta irabazien aldetik. Nahiz eta migratzaileek gainerako biztanleek baino enpresak sortzeari dagokionez tasa handiagoa duten, porrot tasa handiagoa ere badute, besteak beste informazio eta ezaguera faltagatik eta hizkuntza ez jakiteagatik (OCDE, Perspectivas de la Migración Nacional 2010).
Halaber, Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko neurriak desorekatuak dira oraindik ere; izan ere, Europar Batasuneko hainbat herrialdek, oraindik ez ditu kontuan hartzen migratzaileen enpresen berezko ezaugarriak, araudiak eta legeak prestatzerakoan. Gainera, enpresa horiek oztopo naturalak izaten dituzte negozio arruntak hornitzerakoan.
Agintari publikoen erronka da ingurune bat sortzea migratzaileen ikasketa garatzea aktiboki sustatzeko eta haiei tokiko ekonomietan sartzen laguntzeko. Ekintza Plan Ekintzailea 2020 Europako Batzordearen Komunikazioak honako gomendioak ematen dizkie, esplizituki, estatu kideei: ekimen politikoak proposa ditzatela ekintzaile migratzaileak erakartzeko eta migratzaileen artean ikasketei bidea emateko, tokian garatutako jardunbiderik onena erabiliz; legezko oztopoak ken ditzatela migratzaileek enpresak ezarri ahal izateko; eta bidea erraz diezaietela informazioa lortzeko eta enpresa-sareetara sartzeko.
DELI proiektuak, Europar kontseiluak eta Integraziorako Europako Funtsak batera finantzatutako programak, migratzaileen enpresa txiki eta ertainei laguntzeko tokiko politika eraginkorragoak eta migratzaileen ekintzailetza babestu nahi ditu, aniztasun eta inklusio politika zabalagoen barruan. 10 hirik elkarlanean hartzen dute parte proiektu honetan eta bideratuta dago migratzaileen integrazio ekonomikoaren aldaketa sistemiko bat lortzera eta haien eskubide sozial eta ekonomikoetara jotzen dutenean dituzten oztopoak murriztera. Proiektua aurrera eramaten Migration Policy Group-en laguntza izango da.
Europar Kontseiluak, Migration Policy Group-ekin lankidetzan, Ekintza Plan Ekintzailea 2020ko gomendioak betetzea proposatzen du TOKIKO DELI PLATAFORMAK ezarrita, zeintzuk Kultura Arteko Hirien programaren (Europar Kontseilua) eta Hornitzaileen Aniztasunaren proiektuaren (GPM) testuinguruan garatutako ezagueren oinarriei etekina aterako dieten.
DELI proiektua honako premisan oinarritzen da: gizarte inklusibo eta parte-hartzaile bateranzko trantsizioa arrakastatsua izan dadin, erabakiak hartzeko berariazko metodo bat behar dela desadostasunak negoziatzeko, aldeen arteko konfiantza eraikitzeko eta epe luzerako ikuspegi komuna sustatzeko. Integrazioaren arloko erronka nagusienetakoa da sektore arteko plangintza integratua eta elkarlaneko proiektuetan interesdun aldeen arteko adostasuna.
Zer dela eta joan beharko nuke? • Tokiko Plataformako kide izateko;
plataforma horrek laguntzen die ekintzaile etorkinei eta etorkinen jabetzakoak diren Getxoko enpresen garapenari.
• Etorkinei laguntzeko eta, egungo
erronkak kontuan hartuta, etorkinei Getxon Enpresa Txiki eta Ertainak garatzen laguntzeko.
• Kultura arteko integrazioaren
aniztasunarekin eta estrategiekin bat datozen estrategia ekonomikoak garatzen laguntzeko, baita programa sozialki jasangarriak ere.
• Kontrataziorako arauen eta politiken
garapenari eta aplikazioari buruz eztabaidatzeko, aniztasuna kontuan hartuta, etorkinen enpresek lizitazio publiko zein pribatuetan sartzeko dituzten aukerak handitzeko helburuz.
• Kalitatea kudeatzeko estandarrei buruz
hitz egiteko, etorkinen ekintzailetzari eta kontratazioen aniztasunari laguntzeko helburuz.
• Tresna praktikoei buruz hitz egiteko;
erakundeak, politikak eta egiturak ebaluatzeko; eta tokiko bazkideen artean zabaltzeko.
Norentzat da? • Tokiko eta eskualdeko agintariak. • Berdintasunarekin lotutako eta
bazterkeriaren aurkako organismoak eta erakundeak.
• Immigrazioaren esparruko Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE).
• Etorkinen enpresa-‐elkarteak. • Merkataritza Ganberak. • Enpresa txikien eta ertainen
organizazioak. • Gure udalerriko enpresen erosketa
alorreko zuzendariak. • Enpresa txikiak eta ertainak. • Enpresei laguntzeko organizazioak. • Gizarte-‐erantzukizun korporatiboarekin
eta jasangarritasunarekin lotutako erakundeak.
• Ikertzaileak eta Unibertsitateko Ikerketa Zentroak.
• Bankuak.
1. DELI mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia
“Etorkinek ekarpen handiak egin diezazkiekete gure gizarteei. Baina ekarpen horiek egin ahal izateko, immigrazioaren potentziala aitortu eta erabiltzeko prest egon behar dugu…”
Cecilia Malmström, Europar Batasuneko Komisarioa; 2013ko urria.
“Immigrazioaren ahalduntzea eta eremu ekonomikoan sartzea funtsezko faktoreak dira kohesio soziala eta zuzentasuna lortzeko. Baina, dibertsitatearen abantailez ohartzeko ere balio digute - produktibitatean irabaziak,
enpresen eta komunitateen dibertsitateari lotutako sorkuntza eta berrikuntza…” Snezana Samardzic Markovic, Demokraziaren Zuzendari Nagusia Europako Kontseiluan;
2014ko apirila.
"Hiriek funtsezko rola betetzen dute dibertsitatea eta haren onurak kontuan hartuko dituzten politika eraginkorren plangintzaren trantsizioa gidatzeko garaian"
Herwig Van Staa, Europako Kontseiluko Tokiko eta Eskualdeetako Agintarien Kongresuko Presidentea; 2014ko apirila.
Batzarrerako data eta lekua: 2014ko azaroak 4 BAKE EDER JAUREGIA BiscayTIK Fundazioa Zugatzarte, 32 Getxo
Laguntzailea :
Etorriko zaren baieztatzeko eta informazio gehiagorako: E-‐posta: [email protected] Tel.: 944 660 140
1. DELI Mahai-ingurua: Aniztasuna eta Ekonomia
10:00 Ongietorria eta irekiera. Aniztasunaren kudeaketa toki-eremuan: herritarren integrazioa eta kohesio soziala, kultura artekotasunaren ikuspegitik. Imanol Landa, Getxoko alkatea. 10:20 DELI ulertuz (Europako Kontseilua eta Intercultural Cities Programa; DELI zer eta zertarako den; saioaren sarrera). Lilia Kolombet, DELI Manager, Europako Kontseilua. 10:30 Aniztasuna: bere onurak benetakoak dira (Migration Policy Group zer den, MIPEX, Intercultural Cities Index, INTI Cities, GPM Hornitzaileen Dibertsitate Proiektua, Klausula sozialak erosketa publikoan). Jan Niessen, MPG Migration Policy Group-‐eko Zuzendaria. 10:45 Galderak 11:00 Atsedena eta kafea hartzeko aukera 11:30 DELI Tokiko Plataformaren auto-ebaluazioko eta partaidetzako tresna aztertzea (Zergatik tresna hori, zergatik kolaboratu, partaideentzako baliagarriak diren eta espero diren emaitzak) Jan Niessen, MPG Migration Policy Group-‐eko Zuzendaria. Beth Ginsburg, MPG Migration Policy Group-‐eko ikertzailea. 12:15 Eztabaida 12:45 Itxiera Mercedes Oleaga, DELI tokiko koordinatzailea. Lilia Kolombet, DELI manager, Europako Kontseilua. Getxoko Udaleko ordezkaria.
http://pjp-‐eu.coe.int/web/deli/home http://www.getxo.net/deli
Top Related