2 MAILA
Gaia: Baserria. Baserriko lana. Emakumearen lana baserrian.1. argazkia
AZTERKETARIAREN EGITEKOA
Gaia: A. Baserrian euskara ikasten
Baserrian euskara ikastenEgitekoa
Euskara ikasten aritu zara baserri batean (barnetegi batean edo familia euskaldun batean…). Esperientzia horren ondorioak, abantailak eta desabantailak azalduko dizkiezu aztertzaileei, 3/4 minututan.
ZehatzagoAzaldu nola ikasten den, zein diren zailtasunak, zein alde onak eta txarrak (egoera horretan inoiz egon ez bazara, zeure iritzia eman) eta konparatu euskaltegian edo bakarka ikasteko moduarekin.
Agian, epaimahaikoek galderaren bat edo beste egingo dizute.
Gaia: B. Emakume baserritarra/ emakume kaletarra
Emakume baserritarra/ emakume kaletarra Egitekoa
Emakume baserritarraren bizimoduaz eta emakume kaletarrarenaz hitz egingo duzu epaimahaikoen aurrean, 3/4 minututan. Bataren eta bestearen bizimodua eta lana konparatu.
ZehatzagoAzaldu zein diren emakumeak baserrian egiten dituen lanak, baserrian eta baserritik kanpo, nola bizi den emakumea baserrian.Konparatu baserriko emakumearen lana eta bizimodua kaleko edo hirietako emakumearen bizimoduarekin. Esan zein diren zure ustez bizimodu bakoitzaren alde onak eta txarrak…
Agian, epaimahaikoek galderaren bat edo beste egingo dizute.
Elkarrizketa bideratzeko galderak:- Zer ikusten duzu argazkian? Zertan ari da
argazkiko pertsona? Non dago?- Zer sentituko du?- Zer iritzi duzu baserriko lanaz?- Gustura egingo zenuke lan baserrian?- Nolako bizimodua iruditzen zaizu?- …
2 MAILA
Gaia: Etxeak. Etxebizitzak. Etxebizitzen arazoak. Gazteen alternatibak.2. argazkia
AZTERKETARIAREN EGITEKOA
Gaia: A. Auzokoen bilera
Auzokoen bileraEgitekoa
Auzo-komunitateko bilera izango duzue. Gaietako bat etxe azpian duzuen tabernaren zarata da. Bileran zeure iritzia emango duzu. Azaldu tabernaren arazoa aztertzaileei, 3/4 minututan.
ZehatzagoAzaldu zein den tabernak sortzen duen arazoa, zer gertatzen den tabernaren inguruan, zein diren auzokoen kexa nagusiak, zer egin duzuen auzokoek orain arte eta zer proposatzen duzun arazoa konpontzeko.
Agian, epaimahaikoek galderaren bat edo beste egingo dizute.
Elkarrizketa bideratzeko galderak:- Zer ikusten duzu argazkian? Nolakoa da
lekua? Ingurua nolakoa izango da?- Etxe horretan nor bizi dela uste duzu?- Nola bizi direla uste duzu?- Zer iritzi duzu horrelako bizilekuez?- …
2 MAILA
Gaia: Mendizaletasuna. Kirola. Gaurko mendizaletasuna.3. argazkia
AZTERKETARIAREN EGITEKOA
Gaia: A. Gaurko kirolari profesionalak eta lehengoak
Gaurko kirolari profesionalak eta lehengoakEgitekoa
Nola bizi dira gaurko kirolari profesionalak? Nolako bizimodua dute? Gauzak asko aldatu dira gaurko kirolarientzat? Zertan? Azaldu zeure iritzia aztertzaileei, 3/4 minututan.
ZehatzagoAzaldu nola prestatzen diren, nolako jantziak, tresnak… dituzten gaurko kirolari profesionalek (futbolariek, txirrindulariek, pilotariek….), nolako bizimodua duten, nolako soldatak, lan baldintzak, arriskuak…Konparatu gaurko kirolari profesionalen bizimodua eta lehengoena.
Agian, epaimahaikoek galderaren bat edo beste egingo dizute.
Elkarrizketa bideratzeko galderak:- Zer ikusten duzu argazkian? Non egon daiteke
leku hori?- Nolako jendea egongo da hor?- Zertara joango ziren?- Gogoko dituzu horrelako lekuak?- Mendizalea zara?- Inoiz izan zara antzeko lekuren batean?- Gustatuko litzaizuke joatea?- Zer pentsatzen duzu gaurko mendizaletasunaz?- …
2 MAILA
Gaia: Familia. Familia harremanak. Amona-ilobak.4. argazkia
AZTERKETARIAREN EGITEKOA
Gaia: A. Haurrak etxean ala haurtzaindegian?
Haurrak etxean ala haurtzaindegian?Egitekoa
Haurrak non daude hobeto, etxean ala haurtzaindegian? Etxekoekin, zaintzailearekin, beste haurrekin, aitona-amonekin…? Zeure iritzia emango diezu aztertzaileei, 3/4 minututan.
ZehatzagoAzaldu zein iruditzen zaizun haurrak hazteko modurik onena (etxekoekin, zaintzaile batekin, amonarekin, haurtzaindegian…), zein dira aukera bakoitzaren abantailak eta desabantailak.Tartean, zeu nola hazi zintuzten (nola hazi dituzun haurrak edo nola haziko zenituzkeen) konta dezakezu.
Agian, epaimahaikoek galderaren bat edo beste egingo dizute.
Elkarrizketa bideratzeko galderak:- Zer ikusten duzu argazkian? Zertan ari dira?
Non egongo dira?- Nolakoak izango dira argazkiko pertsonak?- Nolako harremana izango dute?- Zer sentituko dute?- Gogoan duzu haurtzaroan amonarekin izan-
dako harremana?- Nolako zen?- Zer iruditzen zaizu gaurko aitona-amonek ilobekin duten harremana?- …
Top Related