1
2014 EDIZIOAREN 3 BERRITASUNERI BURUZKO BEGIRADA
Lurramako 2014 edizioa Miarritzeko Iraty erakustazokan
iraganen da, azaroaren 14, 15 eta 16ean.
9 garren urtea, laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5500m²
okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak,
bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere
Lurraman ezaguna den giro onean !
Atxik dezagun lehen aldikotz Lurraman :
Savoie-etako laborariak ohorezko gomitak izanen ditugu. Beren
kabalak iksuteko parada izanen da : Abondance eta Tarine behiak,
Savoie-etako ahuntzak, Thône et Martod ardiak. (6 garren orrialdea)
Beren gasna ospetsuak : Beaufort, Abondance, Reblochon, Bauges-
etako Toma, Chevrotin, Savoie-ko Toma, Emmental de Savoie, bai eta
ere haien arno eta fruitu jusa. (5 garren orrialdea)
« Familiako laborantza herrikoia salba dezagun ! » aurtengo tematika izanen da (4
garren orialdea). Valentin BEAUVAL Lurramaren gazaita izanen da. Anjou eskualdean laborari
izana, agronomoa eta hegoaldeko herrietan lan anitz egin du.
Haurrentzat : 100m²-ko etxalde ttipi eta berezi bat izanen
da. Haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta animaleak
hunkitzeko eta perekatzeko parada ukanen dute. (6 garren
orrialdea)
2
3000 bazkari eta afari serbitsatuak izanen dira, tokiko, kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak...Lurramako jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta ikasle,
laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea.
Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte.
Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.
O S T I R A L E G U E R D I TA N12:30: Idekitze bazkaria
Garaziko hostaler lizeoko ikasleek prestaturik eta
serbitsaturik.
Baigorriko Manexenea jatetxeko Arño Inçargarat-
en laguntzarekin.
12€ edariak gabe
• Dubarry krema,
• Manex xerrikia, aza eta jus bixia
• Xokoletazko bixkotxa garrazkiekin ,
HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin
egina
O S T I R A L A R R AT S E A N
21:00: Savoie-ko gaualdia
Miarritzeko hostaler lizeoko ikasleek prestaturik
eta serbitsaturik.
23 € edariak barne
• Behiki jelada, Beaufort-ekilako polenta,
Génépi-a eta fruitu gorri binagreta.
• Egiazko tartiflette-a, entselada eta Savoie-ko
xingarra.
• Mont Blanc kopa, ahabiazko bixkotxa.
• Savoie-ko AOC arnoak, HERRIKO ogia,
Euskal Herriko irinarekin egina, kafea,
ondokoa
L A R U N B AT E G U E R D I TA N
12:30 : Gastronomia konkurtsoko bazkaria.
Euskal Herriko elkarteen arteko konkurtsoa :
Txil indron axurkiaren errezeta
12€ edaririk gabe
Elkarte guzieri deialdia !
Xehetasunak : [email protected]
• Sasoineko barazki salda
• Txilindron axurkia, lur sagarrekin
• Ossau Iraty gasna
• Euskal bixkotxa edo etxeko gasna xuri
biologikoa, kiwaï jusarekin
• HERRIKO ogia, Euskal Herriko irinarekin
egina,
3
L A R U N B AT A R R AT S E A N21:00: Zikiroa
Lurramako laguntzaileek sukaldatu eta
serbitsaturik
20 € edariak barne
• Etxeko piperada eta xingarra errerik
• Tokiko atzarkia plantxan, ilar kozinatuak
• Ossau Iraty sormarkako gasna
• Euskal bixkotxa, Irulegiko arnoa, HERRIKO
ogia, Euskal Herriko irinarekin egina, kafea,
ondokoa
I G A N D E e g u e r d i ta n
13:00: Xefen bazkariaAurten ere, Euskal Herriko 20 sukaldari ospetsu eta gozogilek tokiko eta kalitatezko produktuak
landuko dituzte, plater ezin hobeak serbitsatzeko nahiarekin. Familian edo lagunen artean partekatzeko
momentu zoragarri bat! 33 € edariak barne
Lurrama-ko sukaldarien taldean, aurten bi berri sartzen dira :
Antoine Chepy
Ziburuko Ziaboga ostatukoa
Christophe Grosjean
Angeluko Brindos gaztelukoa
A s t e b u r u g u z i a n : Frita biologikoak, Euskal Herriko baratzezainen etxetik, HERRIKO behiki errekiak, xerriki errekiak, Euskal
Herriko irinarekin egin taloak, pastizak. Arno ostatuan: xarkuteriak, Euskal Herriko eta Savoie-ko gasnak,
ostrak
Elkar Baionan
Euskal Herriko Laborantza Ganbara
Ainiza Monjolosen
Xibero Bio Maulen
Xaia sagarnotegia Pausun
Eki l iburutegia Miarritzen
aurresalmentaSavoie afaria 23€
Zikiroa 20€
Xefen bazkaria 33€
4
FAMILIAKO LABORANTZA HERRIKOIA SALBA DEZAGUN !LURRAMAKO AURTENGO TEMATIKA
FAO-ak (Nazio batuen Elikadura eta Laborantza Erakundeak) 2014 urtea nazioarteko familiako
laborantzaren urtea izendatu du.
Lurramak laborantza mota horren arriskuak argi ditu. Euskal Herriko laborantzarekin lotura eginez,
aurtengo edizioari gai emanen dio.
Familiako laborantzak munduko populakuntzaren %45-a
biziarazten du (CIRAD-aren arabera).
Laborantza sektorea munduko lehen enplegatzailea da, eta langile
hoien gehiengoa familiako laborantzari lotuak dira. Familiako
laborantzak 1,48 miliar langile enplegatzen ditu, hauetarik %96
hegoaldeko herrietan.
Familiako laborantzak munduko ekoizpenaren %70-a ekoizten
du
Familiako laborantzak eginkizun desberdinak betetzen ditu : elikadura
ekoizten du, enplegua sortzen du eta baliabide natural erraldoiak
kudeatzen ditu. Familiako laborantza HERRIKOIAK bere egiteko moldeekin laborariak, kontsumitzaileak
eta lurra errespetatzen ditu : laborarier duinki bizitzea ahalbidetzen die, kontsumitzaileer kalitatezko
produktuak eskaintzen dizkie eta hori guzia lurra kaltetu gabe. Alderantziz, laborantza « industrialak »
lurra andeatzen du, bioaniztasuna ttipitzen du. Gainera jendea ez du untsa elikatzen.
Familiako laborantza herrikoiak esperantza eta ongi izaitea ekartzen ditu. Horren salbatzeko alderdi
hortarat doatzin politika publikoak behar dira, laborantza mota hau pratikatzen duten laborariak behar
dira, eta egunero erosten dutenari kasu emaiten duten kontsumitzaileak behar dira...
Lurramako mahai inguru eta mintzaldien bidez, baldintza guzi horien argitzea entseatuko gira.
Valentin Beauval, 2014-ko Lurramako gazaita da. Anjou eskualdean laborari izana, agronomoa
eta hegoaldeko herrietan lan anitz egin du. Azken urte hauetan agro-ekologiari
buruzko lana eraman du ere. Galdera guzi horier buruzko lekukotasun interesgarria
ekarriko daukula ez da dudarik !
Laborantza arriskuan ezartzen dituzten gaiak aztertuko ditugu ere, merkataritza eta
inbertsionerako itunen eraginak aipatuz batez ere. Baina erakutsiko dugu ere
familiako laborantza herrikoiak lurraldeetan dinamikak eta iniziatibak sortzen
dituela, Euskal Herria eta Savoie-ri interesatuz.
5
SAVOIE-KO HERRIALDEAK 2014 EDIZIOKO OHOREZKo GOMITAK2010-eko edizioaz geroztik, Lurramak lurralde edo eskualde bat gomitatzen du, lurralde hauetan
laborantza herrikoiaren inguruan egiten diren iniziatibak ezagutzeko. 2014-ko edizioarentzat, Savoie-
etako Confédération Paysanne sindikatak gomitatuak izan dira haien eskualdearen ordezkatzeko.
Eskualde hortako laborariak gogo onez Lurramara etortzen dira. Laborantza herrikoi eta iraunkorraren
bidez tradizioa eta modernitatea batzen lortzen dute eta hori aurkeztuko daukute.
Lurralde dinamiko bat
Savoie eta Haute Savoie departamenduetan 6000 etxalde kondatzen dira. 2010-eko laborantza
kondaketak etxaldeen kopuruaren araberako %25eko instalazio maila erakusten du.
Laborantza eremuaren %90-a pentzez osatua da (310 000 hektara) !
Pentzeak Savoie-etako altxorrak dira. 310 000 hekatereetarik 220 000
mendian kokatzen dira, kabalak alhatzeko espazio handiak. Eginmolde
egoki batzueri esker, ingurumenaren kudeaketa iraunkorra segurtatua da.
Savoie-etako ekoizpenen %85-a AOP/AOC, IGP edo label,
kalitatezko mozkinak dira.
Kalitatezko sormarka pean diren 7 gasna egiten dira Savoie eta Haute
Savoie-ko pentze eta mendietan. AFTALP kalitatezko marka horiek biltzen
dituen elkartea da. Bere xedea bateratzen dituzten baloreen babestea eta
ekoizleen laguntzea da. Savoie-etatik jinen diren laborariak eta AFTALP
partaideak Lurramako xoko guzietan atxemaiten ahalko dituzue.
Savoie-etako animazioak hiru egunez :
• Tokiko arrazen ezagutzea : kabalen xokoan Savoie-etako etxaldeetako animaleak izanen dira
(Savoie-etako ahuntzak, Thône et Martod ardiak, Abondance eta Tarine behiak). Hazleek
aurkeztuko dituzte beren lan moldeak.
• Kalitatezko sormarkako gasnen jastatzeko eta erosteko parada : Reblochon, Chevrotin, Tome des
Bauges, Beaufort, Abondance, Tomme de Savoie, Emmental de Savoie..
• Gasna egite erakusketa zuzenean publiko zabalarentzat, eta haurrendako animazioak AFTALP-
arekin partaidetzan
• 400 pertsonendako Savoie-etako afaria : Miarritzeko hostaler lizeoko ikasleek prestaturik
• Savoie-etako arnoak : Mondeuse, Roussette,... arno ostatuko kartan
• Mahai inguruetan parte hartzea, lurraldeetan dinamikak sortzen dituzten iniziatibak aurkezteko
• Basa landareekilako sukaldaritzaren erakusketa eta jastaketa (asun, mando belar, ahago ) Gilles
Hiobergary-rekin.
6
LURRAMA HAURRENDAKO !Aurten lehen aldikotz Lurraman, usaiako « kabalen xokoan »
haurrendako etxalde pedagogikoa muntatua izanen da. 100m²-tan
haurrak kortxilan sartzen ahalko dira eta hurbiletik hunkitzen
ahalko dituzte animale ttipi eta maltxo batzu : ardi, ahuntz, lapin,
xerri, oilo, ...
Haurrentzat leku garrantzitsua
Azaroaren 14an ostiralez 22 eskolek izena emana, 52 klase,
1034 haur izanen dira, 12 tailer pedagogikoetan parte hartzeko, euskaraz eta frantsesez.
Beste klase anitz ere izanen dira bisita librean, orotara 3000 haur izanen dira ostiralean !
Haurren harrera ona segurtazeko Baionako Etxepare eta Donibane Garaziko Frantsesenia
lizeoetako ikasleen laguntza ukanen dugu.
Larunbat eta igandean animazio anitz izanen dira, hala nola :
gasna egitea, baratzegintza tailerrak, jus egitea, euskal jokoak,
puzgarri bat... Haurrek eta beren gurasoek jostatuz ikas dezaten.
Hiru egunez, lasai gune bat : 300 m²-tan zurezko jokoak, baserriko
puzzlea, margo tailerrak, origami tailerrak, irakurketa gunea...
Azaroaren 14a ostiralez, haurren eguna!
Tailer pedagogiko eta ludikoak 12 partaiderekin
Sarde Sardexka (Ezpeleta)
CPIE Littoral basque (Hendaia)
Surfrider Fondation (Miarritze)
Jardinerie Lafitte (Baiona)
La ferme en balade (Hautes Pyrénées)
Petits débrouillards (Miarritze)
Bizi garbia (Senpere)
Bil ta garbi (Baiona)
Terre buissonière (Baiona)
Ferme Harizkazuia (Kanbo)
Gaia (Arbona)
AFTALP (Savoie)
7
LURRAMA : 3000m ERAKUSKETA²Etxaldeko kabalak
Etxaldeko kabalak, tokiko arrazak eta etxaldeko lanen ezagutzeko parada da
Lurrama : behi deiztea, ardi ile moztea, artzain xakurrak, gasna egitea, sagar
jus egitea eta jastatzea...
Aurten Euskal Herriko eta Savoie-etako 20 bat arraza izanen dira, erran
nahi baitu 80 animale : oiloak, ahuntz arraz desberdinak, xerriak, ardiak,
behiak, zaldiak, astoak.
Etxe ekoizleen merkatua
Bisitariak bere erosketak egiten ahalko ditu ere
etxe ekoizpen merkatuan. Lurra errespeturekin lantzen duten 50 ekoizle izanen
dira.
Kalitatezko desmartxetan engaiatuak diren ekoizle horiek galdera guzieri
erantzuteko prest izanen dira.
Berritasuna : tresneria gunea
Aurten laborantzako tresneriaz osatutako 300m²-ko
gune berri bat atxemaiten ahalko da, kanpoan xapito azpian. Lurramak
berritasunak proposatu nahi ditu laborarier, laborantxa herrikoi eta
iraunkorrarentzat erabiltzen diren tresnak eta teknikak erakutsiz : belar
idortzea, alor eta pentzeendako tresnak, colza eta ekilili olioa egiteko prentsa
bat, laborariek berek eraikitako tresnak erakusten dituen kolektibo bat.
Euskal Herriko sormarken konkurtsoak
Bi konkursto, profesionalez osatutako epaimahaiekin
Ossau-Iraty sormarkaren konkurtsoa, hiru
kategorietan : bortuko gasna, etxe ekoizle gasna,
eta esnetegien gasna. Yvon Brochet (Beaufort
sormarkako presidentea) epaimahai horren
presidentea izanen da.
Ezpeletako biper sormarkako konkurtsoa : Pariseko
laborantza konkurtso orokorrarentzat aurre
selekzioak.
Arno eta gasna jastaketak
Azaroaren 14an, 18:30-tan, AOP gasna eta arnoak jastatzeko parada izanen da, jastaketa komentatu baten
bidez, euskaraz !
8
Hitzordua azaroaren 14an ostiralez 10 orenetan :
ateen idekitzeak !
harremanakLurrama
Cordeliers karrika 20
64100 Baiona
www.lurrama.org
ANIMatzaileaPatxi Oillarburu
06 89 29 19 85
koordinatzaileaBixente Eyherabide
06 74 51 89 60
9
Top Related