KULTURJARDUEREN
Aranguren IbarraAPIRILA, MAIATZA ETA EKAINA 2017
Programak: “ARTE ETA KULTURA 2017” – “NAFARROAKO ANTZOKI SAREA” – “BUTACA 3 BESAULKIA” – NAEPE
JARDUERENJARDUERENJARDUERENJARDUERENJARDUEREN
APIRILA, MAIATZA ETA EKAINA 2017
JARDUEREN Agenda
2 3
Apirila, Maiatza eta Ekaina
2017KULTURJARDUEREN AGENDA
Apirilak 5, asteazkenaKultur Etxea
Pintura erakusketaARANGUREN IBARREKO PINTURA TAILERRA
Apirilak 8, larunbataKultur Etxea (Auditorioa)
Musika Eskolaren Kontzertua18:30“Music Star Animals”ESCUELA MUNICIPAL DE LA LLAGOSTA
Apirilak 9, igandeaKultur Etxea (Auditorioa)
Antzerki amateurra20:00“El cabaret de la funeraria Complexus”COMPLEXUS
Apirilak 11, astearteaSan Pedro parrokia
Kontzertua20:00“12 Palabras”ARANGUREN IBARRA ABESBATZA
Apirilak 28, ostiralaKultur Etxea (Auditorioa)
Dokumentala20:00“Sarasate, el rey del violín”JOAQUÍN CALDERÓN
Apirilak 30, igandeaKultur Etxea
Haur antzerkia17:00 (euskaraz)18:30 (gaztelaniaz)“Zapata-kaxa batean bizi zen neskatoa”ZUM-ZUM TEATRE
Ekainak 2, ostiralaKultur Etxea (Auditorioa)
Gazte antzerkia20:00“A los 17”OTRO MUNDO
Ekainak 3, larunbataKultur Etxea (Auditorioa)
Gazte antzerkia“A los 17”OTRO MUNDO
Ekainak 7, asteazkenaLehiaketan aurkeztutako lanen erakusketa Kultur Etxea
Mutiloa 2017ko Jaien Azal Lehiaketa
Ekainak 25,igandeaMutiloa Plaza (Mutiloa)
V. Arte eta Artisautza Topaketa10:00 - 15:00
MAIATZA
EKAINA
Maiatzak 4, ostegunaKultur Etxea
Kontzertua eta disko aurkezpena20:00“OINUTSIK IBILTZEA”MAITE MENÉ, JAVI MARTÍN, CHEMA BERIAIN, JOSU ZABALA, JOSEBA CARRICAS ETA ORREGA VILLANUEVA
Maiatzak 5, ostiralaKultur Etxea
Zaharberritze ErakusketaARANGUREN IBARREKO ZAHARBERRITZE TAILERRA
Maiatzak 5, ostiralaKultur Etxea
Solasaldi-kontzertu multimedia (euskaraz)20:00“BAGA, BIGA, HIGA”EÑAUT ELORRIETA ETA MIKEL MARKEZ
Maiatzak 14, igandeaKultur Etxea (Auditorioa)
Haur antzerkia18:00“Un cuento de miedo ¡Que da risa!”ILUNA PRODUCCIONES
Maiatzak 14, igandeaKultur Etxea
Helduendako antzerkia20:00“Ana y Jhony, los que no fueron a Eurovisión”ILUNA PRODUCCIONES
APIRILA
Apirilaren 5etik, asteazkena, maiatzaren 3ra, asteazkena
SARRERA LIBREA
BISITA ORDUTEGIA:astelehenetik ostiralera,17:00 - 21:00
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur EtxeaEguzki Plaza (Mutiloa)
Apirilak 8, larunbata18:30
IKUSLE GUZTIENTZAKO JARDUERA SARRERA 2 €
Lana: “Music Star Animals”
IKASTURTE BUKAERAKO ERAKUSKETA
KONTZERTUA
Aranguren Ibarreko Pintura Tailerra
La Llagosta Udal Eskola (Bartzelona)
E rakusketan ikusgai daude Aranguren Ibarreko pintura tailerrean egindako margolanak. Irakaslea Isabel Erro da. Ikasle batzuek arkatzaz eta argiza-
riz egindako lehen marrazkiak daude erakusgai, bai eta hainbat teknika erabiliz margoturiko margolanak ere: olio-pintura, pintura akrilikoa, teknika mistoa, guztiak ere klasean ikasitakoak.
Emazu izena heldu den ikasturteko tailerrean!Web:www.cursodepintura.es
2016-2017 ikasturteaIrakaslea: Isabel Erro
“Music Star Animals” ikuskizun osoa Bar-tzelonako La Lla-
gosta Udal Musika Eskolako ikasleek sortu eta interpreta-tzen dute. Zuzeneko musikan oinarriturik, eta objektuen antzerkiaren bidez, animalia ga-laktiko batzuen abentura eroa azaltzen dute. Ikasleek “Izarre-tako Gerra” � lmen iruditeriatik abiatu dira, eta lan harrigarria sortu dute, fantasiaz beterikoa.Iraupena: 75 minutu.
Maiatzak 1, astelehenaMutiloa Plaza (Mutiloa)
Konpartsaren Eguna11:30
Maiatzak 1, astelehenaKultur Etxea (Auditorioa)
Zinema - Antzerkia17:00 eta 18:30“Los gigantes en el Valle Encantado”ARANGUREN IBARREKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA
Maiatzak 3, asteazkenaAranguren Ibarreko Kiroldegia
Pailazo ikuskizuna (euskaraz)18:00“Tipi-Tapa, Korrika!”PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
4 5
Apirila, Maiatza eta Ekaina
2017KULTURJARDUEREN AGENDA
Apirilak 11, asteartea20:00
IKUSLE GUZTIENTZAKO JARDUERA SARRERA LIBREA
LEKUA:San Pedro eliza(Mutiloa)
Apirilak 9, igandea20:00
GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERA SARRERA 3 €
Complexus ehorztetxeak kabaret musikala-ren moldean ematen ditu bere zerbitzu guztiak: hots, hilkutxa aukeratzea, lore proposamenak,
hiletarietan duen eskaintza eta abar.Gure instalazio moderno eta argitsuetan, irriak eta negarrak gozatuko dituzu, hainbat generotako musikarekin. Proposamen paregabe honekin, zure ordua iristean, zure desioa Ca-
barexusera joatea izanen da. "Lo-curas y Monjas" azken lanaren arrakastaren ondotik, Complexusek bere lan bat eraman du agertokira, Ion Barbarinen eskutik. Umorea, ko-reogra� a, kabareta eta sorpresaren bat uztarturik, planteamendu berritzailea da Nafa-rroako antzerki amateurrean. Complexusek ongietorria eman digu ehorztetxe horretara, non hemendik haraindira joateko prestatzen gaituzten. Iraupena: 70 minutu.
Aurten, Aste Santua baino lehen, gogoeta bat aurkeztu nahi diogu jende guztiari, hau da, bertakoei eta bisitariei. Gogoeta indibiduala eta kolektiboa da, hainbat estilo
eta garaitako lanak emanez. Hari batek lotzen ditu gure lan guztiak, eta aurrerapauso bat eman dugu Aranguren Ibarra Abesbatza elkarteak musikan egin duen hazkundean. Hazkunde horretan oinarriturik, lanen eta egileen ikuspegi eta bertsio ezber-dinak partekatu, lagundu eta garatu ditugu 24 urtean. Horra gure lanaren nondik norakoa, “12 Palabras” kontzertuan aurkeztuko dugun ahots topaketa musikalera etorriko zaretelakoan.
ANTZERKI AMATEURRA
ABESBATZA KONTZERTUA
Taldea: ComplexusAntzezlana: “El cabaret de la funeraria Complexus”Sortze-lan kolektiboa: Complexus
Zuzendaria: Ion BarbarinAntzezleak: Edurne Gonzalez Arce, Belén Benito, Rubén Cortazar, Amalia Ortiz, Leticia Iriarte, Arturo Navallas, Unai Mezquíriz
Aranguren Ibarreko Abesbatza
“12 Palabras”Zuzendaria: Gonzalo Esparza Imas
Anna Radomska neskatoa Henryk Wieniawski poloniar biolin-jotzailearen hilobia bisita-tzera joanen da. Wieniawski Pablo Sarasateren garaikide eta laguna izan zen. Bada, bisita horrek neskatoaren etorkizuna markatuko du, biolin-jotzailea izanen baita. Zale-
tasun eta ogibide horrek Iruñeraino ekarriko du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kide izate-ko. Jakin-minak bultzaturik, Sarasateri buruzko ikerlanean hasiko da, eta jendea eta lekuak ezagutuko ditu egiazko Pablo Sarasate nolakoa zen jakiteko. Adibidez, Javier Trías de Mena ezagutu zuen, hau da, Pabloren azken iloba txikia. Bada, topaketa hori eta beste pertsona ospetsu batzuekin izaniko elkarrizketak tartekaturik ageri dira, interpretazio musikalekin eta � kziozko zati batzuekin batera. Horrela, Pabloren nortasuna ezagutuko dugu, amaren sakri� -zio handia, eta ezagutu ere, Pabloren adiskide Julián Gayarre abeslari famatua. Pablo pare-gabea izan zen bere garaian, eta bizirik mantentzen du bere ondarea egungo biolin-jotzaile bakoitzarengan. Iraupena: 76 minutu.
Julia izeneko neskatoa zapata kutxa batean bizi da. Han pixka bat aspertzen da, baina aldi berean oso seguru sentitzen da. Harrigarria bada ere, arkatz magiko bat topatuko du; harekin
ate bat marraztu, eta kutxatik aterako da. Imajinatzen duen hura-xe marrazten du, mundura irekitzen da, eta behin batean, pilota bat topatu, eta harekin adiskidetuko da. Gero, kutxa txikiegia izanen da
haien desio guztiak gordetzeko, eta alde eginen dute. Adiskidetasuna oso egokia da beldu-rraren kontra. Agertokian kutxa handi bat dago. Barrualdea klaustrofobikoa da, eta oso tresna egokia da ezezagunari diogun beldurra tratatzeko. Proiekzio, mapping eta efektu bisualen bi-dez, irudimenaren mundu magikora iritsiko gara, aldi berean pertsonen barruko munduaz eta emozioez gogoeta egiten saiatzeko. Iraupena: 50 minutu.
Filma: “Sarasate, el rey del violín”
DOKUMENTAL EMANALDIA
ANTZERKIA
Gidoia eta zuzendaritza: Joaquín CalderónFitxa artistikoa: Javi Coll, Rubén Sanz, Inma Isla, Unai Madurga, María Nagore, Javier Trías de Mena
Apirilak 28, ostirala 20:00
GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERA SARRERA 2,50 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
Taldea: Zum-Zum TeatreAntzezlana: “Zapata-kaxa batean bizi zen neskatoa”Egile eta zuzendaria: Ramón Molins MarquésAntzezlea: Begonya Ferrer - Manipulatzaile-eszenikoa: Marc Espinosa
Apirilak 30, igandea17:00 (euskaraz)18:30 (gaztelaniaz)
IKUSLE GUZTIENTZAKO JARDUERAENTRADA 3 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
6 7
Apirila, Maiatza eta Ekaina
2017KULTURJARDUEREN AGENDA
Gustukoa baduzu, erraldoiak dantzaraz-teko aukera izanen duzu… Etorri gu-regana eta sartu Aranguren Ibarreko
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsan.
Hona hemen errege Erral-doi batzuen eta haien Zaldunen istorioa. Ha-
maika abentura biziko dituz-te ibar sorginduan; han, izaki magikoak topatu, eta leku harr igarr iak ere aurki tuko dituzte. Aranguren Ibarreko Erra ldo i e ta Buruhandien Konpartsak sortu eta pro-tagonizatutako ipu ina da. Joaldunek eta Dantzariek ere
parte hartuko dute, eta ez da Aranetxearen animazioa faltako. Musika, Arangu-ren Ibarreko Bandaren eta Mutiloako gaitarien eskutik. Ekoizpena eta muntaketa: Aranguren Telebista. Iraupena: 60 minutu.
ARANGUREN IBARREKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSAREN EGUNA
ZINEMA - ANTZERKIA
Maiatzak 1, astelehena LEKUA:Plaza Mutiloa (Mutiloa)
11:30:Erraldoi dantzak
12:00: Txistorra
13:00: Ezagut itzazu erraldoiak barrenetik
Zatoz ezagutzera zure Ibarreko erraldoi eta buruhandiak!
“Los gigantes en el Valle Encantado”
Maiatzak 1, astelehena17:00 eta 18:30
IKUSLE GUZTIENTZAKO JARDUERA SARRERA LIBREA
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
(Gonbidapenak ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago jaso behar dira Kultur Etxean, bana buruko, iritsi diren hurrenkeraren arabera).
Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Eus-karari ostera, urte bitik behin; Korrikarekin batera.
Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa ai-rean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa... aurrera... Badara-magu euskara etorkizunera!
A ranguren Ibarreko Zaharberritze Tailerrak 21 urte bete ditu. Historia ikasteaz gain, piezak zer gaiz eginak dauden aztertzen ikasten dugu, eta
ikasi halaber, denboraren poderioz sortzen diren ara-zoak konpontzen. Era berean, denetariko gauzak bir-ziklatu eta biziberritzen ditugu, itxura aldatuta. Denok denongandik ikasten dugu, entretenigarria da, eta batez ere, dibertigarria! Klasean gauza aunitz egiten ditugu, eta erakusketan haietariko gauza gutxi batzuk jarriko ditugu ikusgai. Animatu eta zatoz ikustera!
PAILAZO IKUSKIZUNA - Euskaraz
IKASTURTE BUKAERAKO ERAKUSKETA
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
“Tipi-Tapa, Korrika!”
Maiatzak 3, asteazkena18:00
IKUSLE GUZTIENTZAKO JARDUERA SARRERA 3 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kiroldegia(Mutiloa)
Maiatzaren 5etik, ostirala, 31ra, asteazkena
SARRERA LIBREA
BISITA ORDUTEGIA:astelehenetik ostiralera,17:00 - 21:00
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur EtxeaEguzki Plaza (Mutiloa)
2016 – 2017 ikasturteaIrakaslea: Elur Ulibarrena
Aranguren Ibarreko Zaharberritze Tailerra
8 9
Apirila, Maiatza eta Ekaina
2017KULTURJARDUEREN AGENDA
KONTZERTUA
Maiatzak 4, osteguna 20:00
GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERA SARRERA 2,5 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
Maiatzak 5, ostirala20:00
GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERA SARRERA 2,50 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
Bertso horien bidez, artistak honaino egin-dako bide osoa laburbildu du: idazterakoan, ikasterakoan, barre egiterakoan, negar
egiterakoan, parte hartzerakoan, ospatzerakoan, bizitzerakoan… oinutsik ibili delako sentipena dauka. Hura bide luzeaz mintzo da, bost hamarka-da inguruko bideaz, eta orain, haren iritziz, iritsi da harekin ibili diren lagun eta familiako guztiei mila esker esateko unea.
Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi
zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Musikariak izanen dira hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dutenak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko dituzte baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizune-rako erronkak eta aukerak.
DISKO AURKEZPENA“Oinutsik ibiltzea”
Artistak: Maite Mené (gitarra eta ahotsa), Javi Martín (gitarra eta ahotsa), Chema Beriain (pianoa), Josu Zabala (perkusioa), Joseba Carricas (baxua), Orreaga Villanueva (biolina)
SOLASALDI-KONTZERTU MULTIMEDIA - Euskaraz
Lana: “Baga, Biga, Higa”Hizlari-kantariak: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez
Jhony Acebes, kantari melodiko ospetsua zen Benidormen, Madrilgo mugidaz “enpo zegoenean”. Orain, IZARTXO bat da. Ana Urrutia, zaharrak eta inozoak engainatzeaz bizi
den neska POLITA da. Talavante SOSAREN JABEA da, ospe-tsuen ordezkaria, gainbehera etorria. Arturo Soria bere burua seduktoretzat duen gizajo bat da, TONTOLAPIKOA; eta Antino Cifuentes, tipo AZKARRA, arrakastarik gabeko konpositorea. Guztiek ere aurrera ateratzeko auke-
ra izanen dute “Los que no fueron a Eurovisión” telebista saioan. “Ongintzako” gala bat da, irabazi-asmoz bete-be-tea. Iraupena: 75 minutu.
ANTZERKIATaldea: Iluna ProduccionesAntzezlana: “Ana y Jhony, los que no fueron a Eurovisión”
Maiatzak 14, igandea20:00
GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERA SARRERA 6 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
Zuzendaritza eta testua: Miguel GoikoetxandiaAntzezleak: Ana Berrade, David Larrea, Óscar Orzáiz, Miguel Goikoetxandia, Pedro Izura
A rmiarmen beldur zara? Edo munstroen beldur? Edo iluntasunaren beldur? Batzuek altuerei diete beldurra, edo mamuei edota bakarrik egoteari. Gauza askoren
beldur izaten gara. Garrantzitsuena da gure beldurrak men-deratzen jakitea eta haiekin gozatzea. Ana Montañak bere beldurrekin jolasten ikasiko du abentura honetan; ipuinak beldur pixka bat eragingo du, eta barre-algara handiak ere bai. Iraupena: 55 minutu.
Maiatzak 14, igandea18:00
IKUSLE GUZTIENTZAKO JARDUERA SARRERA 3 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
HAUR ANTZERKIA
Taldea: Iluna Producciones (Nafarroa)Antzezlana: “Un cuento de miedo ¡Que da risa!”
Zuzendaritza eta testua: Miguel GoikoetxandiaAntzezleak: Ana Berrade, David Larrea, Óscar Orzáiz, Miguel Goikoetxandia, Pedro Izura
Eta oinez ibiltzea besterik ez da, oinutsik ibiltzea da...
10 11
Apirila, Maiatza eta Ekaina
2017KULTURJARDUEREN AGENDA
Hamazazpi urterekin, minutu bakoitza edan nahi iza-ten dugu, segundo bakoitza, segundu-milaren bakoitza. Hamazazpirekin, libre sentitu nahi dugu, maitatu nahi
dugu, probatu, gozatu, presaka, pausarik gabe, prekauziorik gabe, azalpenik gabe. Baina hamazazpi urtetan, ez gara guztiz libreak, ezta pixka bat ere, eta gaizki eginek bizitza osorako arrastoa utz dezakete. June haurdun gelditzen denean, ume-
txoa izatea erabakiko du adopzioan emateko. Baina, oraindik ez daki gizarteak inposa-tzen dizkion arauak bizitza bera baino konplikatuagoak direla. Maitasuna dario istorioari, umore garratza ere bai. Zuzenean doa nerabeen bihotzera; aukeraketa zailei buruzko istorio bat da, egungo egoerei buruzkoa, juzku markatuei buruzkoa, porrot eta garaipenei buruzkoa, baina batez ere, maitasunari buruzkoa. Iraupena: 60 minutu.
GAZTE ANTZERKIA
Ekainak 2, ostirala, eta 3, larunbata 20:00
GAZTE ETA HELDUENTZAKO JARDUERA SARRERA 3 €
LEKUA:Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko AuditorioaEguzki Plaza (Mutiloa)
Taldea: Otro Mundo – Antzezlana: “A los 17”Zuzendaria: Iratxe García UrizAntzezleak: Ariane Elizalde, Sara Sotés, Alex Castillo, Olaia Aramendia, Ignacio Goyache, Marta Antón, Arantza Muro, Paula Vergara, Olalla Macaya, Oskia Zabala
Mutiloa 2017ko jai azalen lehiaketara aurkeztutako lanak
ERAKUSKETA
Ekainaren 7tik, asteazkena, 21era, asteazkenaSARRERA LIBREA
BISITA ORDUTEGIA: Kultur Etxearen arreta ordutegianLEKUA: Aranguren Ibarreko Kultur Etxea Eguzki Plaza (Mutiloa)
Red-Abierta-k V. topaketa hau antolatu du, hainbat artetan ari diren Ibarreko auzokideak biltzeko eta haien lanak erakusteko. Honatx dizi-plinak: pintura, eskultura, marrazkia, ilustrazioa, harribitxi garaikideak,
ehun-diseinua, arte gra� koak eta beste. Animatu eta parte hartu! Jarri ha-rremanetan maiatzaren 15a baino lehen, izena emateko edo informazioa eskatzeko, [email protected] helbidean
Aranguren Ibarra V. Arte Eta Artisautza Topaketa
Ekainak 25, igandea 10:00 – 15:00
LEKUA: Plaza Mutiloa (Mutiloa)
MUTILOAKO JAI EGITARAURAKO AZALEN LEHIAKETA. 2017ko EKAINA
OINARRIAK:1.- Parte Hartzaileak: Bi maila aurreikusten dira. Parte hartzaileek Aranguren Ibarrean erroldaturik egon beharko dute. (Lan bakoitza zein mailatan aurkezten den gutun-azalean adieraziko da)
• Lehenengo maila: haurrak, 14 urte arte.• Bigarren maila: helduak, 15 urtetik aurrera.
2.- Lanen Baldintzak: Lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Ezin izango dira beste egileren batek argitaratutako lan, argazki, kartel edo margoen kopia, plagio, berregite edo aldaketak izan, ez bere osotasu-nean, ezta zati batean ere. Lanen estiloa eta teknika librea izango da. Lanak honako tamaina hauetan aurkeztu ahalko dira: DIN A-3 (42 cm x 29,7 cm.) edo DIN A-4 (29,7 cm x 21 cm.), beti irudiak bertikalean agertuko direlarik.
Lehiakide bakoitzak gehienez ere 3 lan aurkeztu ahalko ditu, beti 2017ko Mutiloako Jaiekin harremana dutenak.
Aurkeztutako lan guztiek ondorengo testua izan beharko dute, nahitaez:
3.- Aurkezpena: Lanak itxitako gutun-azal itxian aurkeztuko dira eta horren kanpoko aldean, aurkeztutako lanaren titulua agertuko da. Barneko aldean egilearen datu pertsonalak sartuko dira:
• Izena eta abizenak, helbidea, herria eta telefonoa.Kanpoko aldean, lehiatzen den maila jarriko da: (Haurrak/ Helduak).
4.- Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8tik, astelehena, 25era bitartekoa, osteguna, izango da, 13:00ak arte. Aranguren Ibarreko Kultur Etxean (Mutiloan) aurkeztu ahalko dira, irekita dagoen ordutegian.
5.- Sariak:• Haurren maila: 75 € eskola material didaktikoan.• Helduen maila: 300 € esku-dirutan, kopuru horri PFEZari dagokion atxikipena egingo zaio
6.- Lehiaketa ebatziko duen epaimahaia bere garaian Aranguren Ibarreko Udalak izendatuko dituen bi pertsonek osatua egongo da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta komunikabideen bidez jakinaraziko da. Sariak eman gabe geratu daitezke, epaimahaiak halaxe erabakitzen badu.
7.- Erakusketa: Aukeratutako bi lanak, bat maila bakoitzeko, Mutiloako ekaineko festetako egitarauko azala (helduak) eta kontrazala (haurrak) egiteko erabiliko dira. Aurkeztutako lanen aukeraketa batekin erakusketa bat prestatuko da ekainaren 8tik 21era, Kultur Etxea irekita dagoen ordutegian ikusi ahalko dena.
8.- Saritutako lanak Aranguren Ibarreko Udalarenak izatera pasako dira, eta egileak erreprodukzio eskubideak Udalari emango dizkio.Sarituak izan ez diren lanak, ekainaren 26tik aurrera Aranguren Ibarreko Kultur Etxean jaso ahalko dituzte parte hartzaileek, Eguzki plazan (Mutiloa), jendaurreko ordutegian. Abuztuaren 25erako jaso ez diren lanei uko egiten zaiela ulertuko da, eta horien erreklamazioa egin edo horiengatik kalte-ordaina eskatzeko eskubidea galduko da.
9.- Lehiaketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar. Oinarrietan aurreikusi ez den edozein egoera, lehiaketako epaimahaiak ebatziko du.
EUSKARAREN ASTEAMAIATZAREN 3TIK 6RAAsteburuko jarduerak Zolinan izanen dira
Informazio osoa biltzen duen berezko programa etxez etxe banatuko da
Mutiloako Jai Batzordeak eta Aranguren Ibarreko Udaleko Kultur eta Jai Arloak, 2017ko ekainaren 21etik 25era ospatuko diren Mutiloako Jaien egitaraurako azalaren lehiaketa deialdia egin dute
Mutiloako Jaiak 2017Ekainaren 21etik 25era
Fiestas de Mutilva 201721 al 25 de junio
12
KULTURJARDUEREN AGENDA
ohar interesgarriak:
Programatutako jarduerei eta ikuskizunei buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, deitu 948 - 29 08 82 telefonora.
Jarrai gaitzazu Facebooken: www.facebook.com/casadeculturaarangurenkulturetxeaEguzki plaza 31192 Mutiloa (Nafarroa) - Telefonoa: 948 – 29 08 82 - E-posta: [email protected]
SARRERAK ALDEZ AURRETIK EROSTEKO:• Sarreren salmenta, zenbakirik gabe: gogoan izan Auditorioak ikusle kopuru mugatu
batentzat duela lekua (163 pertsona). Entzunaretora sartzen diren pertsona guztiek hartu behar dute toki bana (baita haur txikiek ere, ikusle kopuruaren kontrolerako zenbatu egiten baitira, indarrean dagoen segurtasun araudiaren arabera), eta ezin da aipatutako ikusle kopurua gainditu. 2/1989 Foru Legea(1).
Sarrerak, behar direnean, ekitaldi bakoitzerako zehaztutako prezioan jaso ahalko dira: – Aldez aurretik: ardueraren astean bertan, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, Kultur Etxeko harrera eta informazio mahaian.
(Ikusle kopuru mugatu batentzat dagoenez tokia, ezin da erreserbarik egin).
– Emanaldiaren egunean: sarreraren bat geratzen bada, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago. (Antolamenduarekin lotutako arrazoiak direla eta, egun horretako emankizunerako sarrerak bakarrik salduko dira).
• Agendan aipatzen diren eta doako sarrera duten ekitaldietarako: gonbidapenak ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago entregatuko zaizkie ikusleei, bana buruko, iritsi diren hurrenkeraren arabera, 163 tokiak bete arte.
Lehenago eskuratutako sarrerak ezin izango dira itzuli (pertsona bakoitzak sei sarrera eskuratu ahalko ditu, gehienez) Leihatilako telefonoa: 948 – 29 14 89
• Kultura jarduerak dira, eta ez komertzialak. Beraz, Auditorioaren barruan ezin izango da inolako janari edo edaririk kontsumitu, ezta litxarreriarik ere.
• Aktoreei eta ikusleei begirunea erakusteko, mesedez, izan puntualak. Telefono mugikorrak deskonektatu egin behar dira, baita orduen seinaleak eta erlojuen alarmak ere. Beste ikusleak ez molestatzeko, mesedez ez piztu emanaldietan gailu elektronikorik.
• Debekatuta dago erabat ikuskizunak fi lmatzea, grabatzea edo argazkiak ateratzea, talde artistikoaren eta antolatzaileen idatzizko baimena izan ezean. Nolanahi ere, ezin da inola ere fl ashik erabili.
• Ikuskizuna, antzezlana edo proiekzioa hasi ondoren, ezin ezingo da entzunaretora sartu.
• Entzunaretoko ateak erabilgarri egongo dira eta ez dute oztoporik izango ikuskizunak dirauen bitartean. Ezin da haur-aulkitxoekin sartu aretora. 2/1989 Foru Legea (1).
• Aranguren Ibarreko Udalak gomendioak errespetatzen ez dituzten pertsonei sarrera ukatzeko eskubidea izango du.
• Programazioan aldaketaren bat edo gorabeheraren bat badago eta beharrezkoa bada, baliteke Kultur Etxeak aldatzea iragarri diren datak, ordutegiak, saioak eta aktoreak. Kultur etxearen ikuskizunen taulan emango da jakitera.
• Kultur Etxeko arduradunek arau hauek betearazteko baimena dute.
(1) 2/1989 Legea, martxoaren 13koa, ikuskizun publikoei eta jolas jarduerei buruzkoa (1).
Jarduera bakoitzean zehazten da zer ordutan hasiko den, zer adinetako pertsonentzat den eta norentzat den (JARDUERAK, ORO HAR, EZ DIRA 3 URTETIK BEHERAKOENTZAT).
Mesedez, erreparatu ekitaldi bakoitzaren ordutegiari, datari eta adin-gomendioei.
Top Related