2020-2021 IKASURTEA
GETXOKO KULTUR ETXEETAN ESKAINTZEN ETA EGITEN DIREN TAILERRAK2020-2021 IKASTURTEA
DATA GARRANTZITSUAK
Aurretiko izen-ematea— Epea: abuztuaren 31tik irailaren 11ra.— Leku-zozketa: irailaren 16an, 12:00etan, Algortako Kultur Etxean.— Lekuari uko egiteko epea: irailaren 17tik 23ra.— Urteko gainerako egunetan ere tailerretan izena eman ahal izango duzu, zuzenean plaza libreak
dituzten tailerretan edo itxaron-zerrenda dituztenean.
Matrikularen kobrantza— 1. erdia: irailaren 28an.— 2. erdia: urtarrilaren 7an (Tailerrean baja izateko eta horrela 2. zatia ez ordaintzeko azken eguna:
abenduaren 21).
Ikasturtea— Hasiera: irailaren 28ko astean.— Gabonetako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra.— Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 12ra.— Amaiera: ekainaren 7ko astean.
DATU GARRANTZITSUAK
— Eskabide-orria argi bete eta sinatu behar duzu.— Kobrantza banku-helbideratze bidez egingo da, gorago aipatu datetan. Behin kobratuz gero, ez da
dirua itzuliko. Hortaz: — Derrigorrezkoa da kontu zenbaki bat ematea (IBAN-a barne) eta horren inguruan eskatutako datu
guztiak bete ditzazun.
Irakurri, mesedez, informazio guztia
2
CO
VID
-19
CO
VID
-19
Maskara erabili behar da
Eskuak garbitu
Beharrezkoa da materiala ekartzea
— Gehienez bi tailerretan eman dezakezu izena.
— Tailerren lekuak mugatuak direla eta, plazen adjudikazioa zozketaren bidez egingo da.
— Lehentasuna izango dute Getxon erroldatutakoek.
— Jendaurreko zozketaren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko dizugu egun horretan bertan, eskabide-orrian datu hori eman badiguzu. Helbide elektronikorik ez baduzu, telefonoz deitu edo Erromo eta Algortako Kultur Etxeetan zuzenean galdetu beharko duzu.
— Zozketa eta gero, tailerren batean lekua lortu baduzu, irailaren 17tik 23rako epea duzu lekuari uko egiteko. Bestela, leku hori nahi duzula ulertuko dugu eta tailerraren 1. erdia kobratuko dizugu.
— Lekuak pertsonalak eta besterenezinak dira.
— Tailerrek urritik ekainera arte iraungo dute eta bi zatitan kobratuko ditugu.
— Tailerretarako beharrezko materiala ez dago ikastaroan sartuta.
Tailerrek unean uneko osasun-agintarien araudiak eta gomendioak beteko dituzte. COVID-19 osasun-krisiaren aurkako prebentzioak saio presentzialak egitea eragotziz gero, tailer guztiek modu telematikoan jarraituko dute.
Arau eta baldintza hauetan ageri ez den edozein egoera Getxoko Kultur Etxeak ebatziko du.
Eskabide-orria honelaxe helaraz diezagukezu:
— Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia Plaza, 1). Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00/16:00-18:00— Algortako Kultur Etxean (Villamonte A, 8-behea). Astelehenetik ostiralera: 8:30-14:30— Udalaren webgunearen bidez (Administrazio Elektronikoaren Bulegoa): www.getxo.eus (nire
kudeaketak etxetik bertatik →→ identifikatzen gara →→ Kultur Etxea aukeratu dugu →→ Ikastaroak-Tailerrak (Zozketetarako aurreinskripzioak),), ziurtagiri digitalaren bidez (NAN elektronikoa edo IZENPE) http://www.izenpe.eus edo Itsasontzi-jokoa (B@KQ), B@KQ ez baduzu, Algortako KZko bulegoan eta Areetako Elkartegian lor dezakezu.
Informazioa— Romoko Kultur Etxean eta 944660022 telefonoan.— Algortako Kultur Etxean eta 944914080 telefonoan.— Kultur Etxearen webgunean: http://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura
Bukatzeko…
Izan zaitez, mesedez, itxarote-zerrendan geratu direnekiko solidarioa, eta ikastaroa uzteko asmorik badaukazu, jakinaraz iezaguzu albait arinen. Eskerrik asko.
3
ARTE APLIKATUAKIrakaslea: Cristina Arana
Arte aplikatuak, arte txikiak ere deritzenak, egunero erabiltzen diren objektuen konposizioaren eta sorkuntzaren gaineko idealak sartzen dituzten arteak dira hala nola kikara bat, aldizkari bat edo parkeko jarleku apaingarri bat. Hainbat materialen gaineko lan apaingarriak eta funtzionalak dira: zura, beira, zeramika, etab.
Arte aplikatu izendatu ziren arte teknika horiek ikasten ziren eskoletako titulazioan instituzionalizatu zirelako, Arte Aplikatuen eta Arte-ofizioen Eskoletan. Kontzeptuaren aldetik, terminologia hori erabili da gauza bat beste gauza baten gaineko aplikazioa egiten delako, hots, apaindura bat objektu baliagarri batean aplikatzea.
Beren beregi aipatzen da apaindura edo ornamentazioa, objektuetan aplikatzen dena edo horien gainean jartzen dena.
Horrenbestez, gure funtsezko lana hainbat apaingarri osorik edo zati batez zaharberritzea edo aldatzea izango da hala nola altzariak, kutxak, lanparak, etab. Hainbat teknika erabiliz horretarako:
— Decoupage-a— Desugerketak — Urreztadurak— Dekoratzeko pintura— Materialen imitazioa— Txantiloiz pintatzea— Bestelakoak.
Teknika bakarra erabiliz nahiz horietako zenbait uztartuz objektuaren gainean, gure lanari dagokion birziklatzea edo zaharberritzea ahalik eta egokiena izan dadin eta ikaslearen gustukoagoa izan dadin, betiere irakasleak gainbegiratuta, aholkatuta eta lagunduta.
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Astelehena: 10:00-12:00
Astelehena: 19:00-21:00
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
4
ZINEA: IKUSI, AZTERTU, EGINIrakaslea: Oier Garamendi
Zergaitik deitzen da Marion «Psycho» filmeko protagonista? Zer esan nahi dute loreek «Doctor Zhivago» pelikulan? Zergaitik dira gorriak «La Casa de Papel» telesaileko protagonisten monoak?
Gadera hauei (edo gehiagori) erantzuna topatzeko irrikitan bazaude, hauxe da zure ikastaroa. Ikasi ezazu zinea aztertzen eta ulertzen, bai ikuslearen, bai egilearen ikuspuntutik. Zer da zinea? Nola konta dezakegu istorio bat irudien bidez? Zer nolako eragina dute irudiek ikuslearengan? Nola idazten da gidoi bat? Nortzuk hartzen dute parte filme baten sorreran? Zelako garrantzia izan du zineak gizartean?
Zinearen erraietatik bidai entretenigarri eta didaktiko bat proposatzen du ikastaro honek, zaletu, ikusle, aditu nahiz sortzaileentzako.
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Asteartea: 19:00-21:00
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara
5
KOSMETIKA NATURALAIrakaslea: Luz Iñarra
Xedea
Produktu kosmetikoak eta sendabide naturalak prestatzen irakastea partaideei, osagai ekologikoak erabiliz (xaboiak, aurpegiko eta gorputzeko kremak, aurpegiko olioa, begi-inguruak, gorputzeko olioa, mizela-ura, tonikoa, maskarak, esfoliatzekoak, xanpuak, baltsamoak… besteak beste). Lantegiaren amaieran, beren formulak sortzeko nahikoa jakintza izango dute partaideek haien beharren arabera.
Saioen edukia
Produktuak egiteko oinarrizko teoria azalduko da. Hainbat errezeta emango zaie ikasleei, lantegietan bertan egiteko nahiz etxean praktikatzeko.
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Osteguna:19:00-21:00
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
6
EBAKETA ETA JANTZIGINTZA LANTEGIAIrakaslea: Gloria Fernández
25 urte baino gehiagoko esperientzia duen irakaslea. Ebaketa eta jantzigintzako titulua du, eta Teófila Adrada metodoan espezializatu da.
Guztioi gustatzen zaigu ongi janztea, baina ez ditugu gustu berberak partekatzen.Ez zaizu inoiz gertatu denda askotara joan zarela eta ez duzula bilatzen ari zinena aurkitu? Bada, ikastaro honi esker, zuk zeuk egin ahalko dituzu produktuak.
Jostea terapeutikoa eta lasaigarria da. Orduak eman ditzakezu josten, eta, ondoren, asebeteta sentitu, ongi egindako lana dela-eta.
Ikastaro honetan, oinarrizko materiala, ehuna eta abar aukeratzen ikasiko dugu, bai eta neurriak hartzen, espezializatutako aldizkarietako patroiak marrazten eta ateratzen, eskuz eta makinaz josten eta, jakina, zure jantzi propioak sortzen ere:
Ikastaroaren beste ezaugarri garrantzitsu bat eraldatzeko aukera da; ateak zabalduko zaizkio erabiltzen ez diren jantziak birziklatzeari. Anima zaitez eta parte hartu ebaketa- eta jantzigintza-ikastaroan!
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Astelehena eta asteazkena: 19:15-21:15
Prezioa: 155 € (77,5 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
— Soinekoak— Jakak— Berokiak— Prakak — Haurrentzako saskitxoak— Umeentzako arropa— Poltsak— Diru-zorroak
— Musuzapiak
— Eskualdeko jantzi tipikoak (faralaia barne)
— Etxeko arropa, honako hauek barne:
• Errezelak
• Ohea
• Kuxinak
• Mahai-zapiak
7
ARTISAU-BITXIGINTZA Irakaslea: Eva Martínez
Sormena garatzeko eta barruan daramaten artista askatzeko gogoa duten guztientzat da lantegia.
Lantegiko saioetan, bitxi bat diseinatzen eta sortzen ikasiko da, hainbat metal erabiliz: kobrea, letoia eta zilarra, baita hainbat teknika ere, betiere eskulangintzako ikuspegiarekin eta jardunarekin.
Metodologia
Sarrera teoriko txikia egingo da, bitxiak egiteko prozesuan erabiliko diren tresnak deskribatzeko.
Ikasteko prozesuan, segeta erabiliko da, oinarrizko tresna bitxigintzan. Horrekin hasiko dira mozten txantiloiak erabiliz, eta ondoren, beren diseinuak moztuko dituzte.
Jarraian, aldez aurretik moztutako piezak limatzen eta lixatzen ikasiko dute. Azkenean, sopleteak erabiltzen ikasiko dute piezak soldatu ahal izateko.
Tokia eta ordutegiak:
Algortako Kultur Etxea
Asteartea: 17:00-19:00 (gaztelera)
Asteartea: 19:00-21:00 (euskara)
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera/euskara
8
ZIRI-PARPAILAIrakaslea: María Sol San Román
Ziri-parpaila ehunkien artisautzako teknika bat da, non hariak elkartzen diren produktuko puntuak osatzeko.
Parpailarik ohikoena torchon deritzona da, baina bestelakoak ere irakatsiko dira hala nola errusiarra, dukesa, zarpaila modernoa…; teknika berriak, puntu berriak…
Ziri-parpailan pentsatzen jarrita, amamaren tapiz tipikoa datorkigu gogora, baina arte orok bezala, eboluzioa izan du eta produktu ederrak eta modernoak egiten dira.
Ez da beharrezkoa aurretik ziri-parpaila egiten jakitea, eta egitekoa burututa, zure esku-trebetasunak indartu eta estresa arinduko duzu..
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Asteartea:16:30-18:30
Algortako Kultur Etxea
Asteazkena:10:00-12:00
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
9
Patchwork-a eta jostura elkartzeko lantegia. Artaziak, orratza, haria eta ehunak badituzu, jazteko arropa edo sofarako manta ederra egin ahal izango dugu. Bi aukerak ageri dira toki berean elkarrekin, eta horri esker, ikasleak espezialitate batetik bestera aldatuko dira; are gehiago, proiektu politetan bat egingo dute.
Hainbat termino ikasiko ditugu hala nola azpiak egitea, mozkorraren bidea, zopatzea, agarretakoa… beste hizkuntza batekoak diruditen hitzak dira, baina eskolako ohiko hiztegian erabiliko dituzu. Kremailerak jartzen, praka-barrenak altxatzen eta ehunezko poltsa politak egiten ikasiko duzu, baita nezeserrak eta apaingarriak ere hala nola ehunezko atrilak, Gabonetako apaingarriak, amantal politak eta, jakina, jazteko behar duzun guztia: alkandorak, soinekoak, prakak.
Aldizkariak eta patroiak emango dizkizugu eta, bilatzen ari zarena aurkitu ezik, zeure patroia egin ahal izango duzu.
Sormen apur batekin eta ikasteko gogoarekin proiektu handiak egitea lortuko duzu.
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Astelehena y Asteazkena: 10:00-12:00
COSTUPATCHIrakaslea: Covadonga Rebolledo
Prezioa: 155€ (77,5 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
10
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
Larrugintzaren artisau-mundurako leihoa izateko sortu da lantegia, lehendik praktikatu dutenentzat nahiz arlo horretan sorkuntza esperientzia zehatzik izan ez dutenentzat.
Larrugintzarako hurbilketa eskaintzen da lantegian, hainbat ikuspegitatik edo arlotatik, aplikatu beharreko tekniken eta lortu nahi diren helburu praktikoen arabera.
Larruaren artisau-trataeren multzoan murgiltzeko sistema landuko da lantegian hasieratik, ikasteko prozesuaren garapena aldi dibertsifikatuetan modulatuta, teknikarik errazenetatik hasita eta ondoz ondo teknika zailagoekin uztartuta.
Bestalde, pieza bakoitza egiteko, era berean, elaboraziorako aldien berariazko mailaketa beharko da, erabiltzeko helburu zehatz bakoitzeko xede praktikoa hobetzera bideratuta: zorroak, poltsak, gerrikoak, idazmahaiko materiala, kuxinak, lanparak, erretiluak…
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Asteartea: 10:00-12:00
Asteartea: 19:00-21:00
LARRUGINTZAIrakaslea: Julia López
11
Gustuko al duzu idaztea? Gustatuko litzaizuke jakitea zein diren istorio onak kontatzeko narrazio tresnak eta teknikak? Sormen-idazketa lantegia literatura-sorkuntzarako gunea da, ikasteko eta ofizioaren baliabideak praktikan jartzeko, non aurreiritzirik gabe idazteari ekiteko ausardia izango duzun.
Eskoletan, alde teorikoa, idazteko proposamena eta irakurtzeko materialak bilduko dira, beste idazle batzuek beren testuei literaturaren aldetik zernolako irtenbide eman dioten aztertzeko. Irakurketa eta idazketa elkarren ondotik doaz; ezin pentsa daiteke bata bestea gabe eta, beraz, idazteko ariketak proposatzeaz gain, testu hautatuen irakurketak eta bloke teoriko bakoitzerako adibideak proposatuko dira.
Talde bakoitzaren beharretara dago egokituta gai-zerrenda, baina hauexek izan daitezke lantegian ikusiko ditugun hainbat alderdi:
• Narratzaile motak, narratzailearen ahotsa eta ikuspuntua erabiltzea. • Literatura pertsonaiaren eraikuntza. Pertsonaia motak. • Elkarrizketa. Ahozkotasuna idazketan. Adierazteko moduak eta erabileraren konbentzio formalak. Zuzeneko
estiloa eta zeharkako estiloa. • Barne bakarrizketa. Pertsonaien barneko ahotsa. Zeharkako estilo askea. • Bilbea sortzea. Bilbe klasikoa eta beste narrazio egitura batzuk. • Narrazioaren denbora: kontakizunaren denborazkotasuna.• Literatura espazioa sortzea. Zentzumen fisikoak, sentsorialitatea eta ikusgarritasuna. • Giroa eraikitzea. Tonua eta plastikotasuna. • Ipuina gurtarrila gisa: ipuinaren eta eleberriaren arteko desberdintasunak. Ipuin klasikoaren, modernoaren eta
postmodernoaren funtsezko ezaugarriak. • Literatura eta bizitza. Esperientzia fikzio bihurtzea. Fikzioaren mugak, autofikzioa, metafikzioa.• Literatura estiloa eta zuzenketa: norberaren literatura testua zuzentzeko eta berriz idazten ikastea.• Argitalpena: berrikustea, nola aurkeztu originalak, edizio lana.• Etab.• Ikastaroaren amaieran, ikastaroan hautaturiko eta landuriko lantegiko kontakizunen liburu kolektiboa
argitaratuko da.
Idatzi nahi al duzu? IDATZ EZAZU.
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
Tokia eta ordutegiak:
Algortako Kultur Etxea
Astelehena: 17:00-19:00
Astelehena: 19:00-21:00
SORMEN-IDAZKETA LANTEGIAIrakaslea: Mónica Crespo
12
Prezioa: 50 € (25 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Osteguna (txandaka): 10:00-12:00
Algortako Kultur Etxea
Asteazkena (txandaka): 19:00-21:00
Literatura unibertsaleko hainbat lan irakurri eta gero komentatu egingo dira. Irakurketa horiei buruzko gogoetarako eta eztabaidarako giro atsegina jarriko dugu ikasgelan, ondo pasatzeko eta ikasteko.
Iritziak trukatuko ditugu eta idazleari, idazketari, estiloari eta abarri buruzko hainbat gai sakontzen saiatuko gara.
Ahal den neurrian, argia jarriko du irakasleak zenbait arlotan; eztabaida zuzendu eta galderak egingo ditu irakurketa aberasteko. Halaber, idazleak eta liburuak aurkeztuko ditu zerrendatik kanpora, irakurritakoarekin lotuta. Azken finean, irakurtzeko grina partekatzea da kontua.
IRAKURKETA KLUBAIrakaslea: Iñigo Larroque
13
ARGAZKIGINTZA: I. MAILA Irakaslea: Juan Félix Ruiz
Argazkigintza lantegian, sorkuntza-taldea egin nahi dugu, eta abiapuntuan argazkigintzaren printzipioei buruzko oinarrizko azalpen teknikoa izango da. Ondoren, aurrerago egingo dugu horiek kontzeptu guztiak praktikan jartzeko. Batetik, konposizioa eta argia antzematea bultzatuko dugu, baita ikasleen gogoa irekitzea ere, argazkigintza mezuak eta emozioak adierazteko baliabidetzat har dezaten. Azken finean, ikastaroan parte hartzen dutenek barrera teknikoa gainditu dezaten nahi dugu, euren artean harremanetan jartzea, motibatzea eta beren irudiak ekoizten has daitezen konposiziorako eta estetikarako gustu handiarekin.
— Reflex kamera digitala behar da, edo eskuzko funtzioak dituena.— Praktikak asteburuetan dira.
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Asteazkena: 19:00-21:00
Prezioa: 180 € (90€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
URTARRILA
4111825
5121926
6132027
7142128
29162330
18152229
31017
2431
6132027
7142128
291623
181522
3101724
4111825
5121926
OTSAILA
6132027
7142128
29162330
18152229
310172431
4111825
5121926
MARTXOA
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
3101724
4111825
IRAILA
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
3101724
4111825
EKAINA
3101724
4111825
6132027
5121926
7142128
18152229
29162330
APIRILA
18152229
29
162330
4111825
31017
5121926
6132027
7142128
MAIATZA
24/31
310172431
4111825
6132027
5121926
7142128
18152229
29162330
URRIA
7142128
18
152229
3101724
2916
4111825
5121926
6132027
AZAROA
23/30
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
310172431
4111825
ABENDUA
ESKOLA-EGUNAK
HASIERA ETA BUKAERA
KLASE PRAKTIKOEN EGUNAK
OPORRAK (klaserik ez)
14
PHOTOSHOP ERREBELATZE IKASTAROAIrakaslea: Alberto Muro
Aurrera egin nahi al duzu zure argazkien errebelatze digitalean? Uste al duzu zure argazkiek ez dutela islatzen nahi duzun emaitza? Emaitzarik onenetara iritsi nahi al duzu eta ez dakizu zelan? Zalantza guztiei erantzuna emateko ikastaroa duzu hau.
Ikastaroan, urratsez urrats zuzenduko zaitugu Adobe Camera Raw (ACR) programaren errebelatze digitalaren oinarrizko prozesuan, Photoshop-ek ematen digun magia osa bidea emanez. Ikastaro praktikoa izango da, hizkera errazekoa, eta amaieran zure argazkiak errebelatzeko eta maila berrira eramateko beharrezko lanaren fluxua ikasiko duzu.
Ikasleak ekarri beharreko materiala:
Ordenagailu eramangarria, sagua eta Photoshop CS6, CS7, CC programaren bertsio eguneratua, RAW KAMERA barne. Ikasteko eta ondo pasatzeko gogo handia.
Tokia eta ordutegiak:
Algortako Kultur Etxea
Asteazkena: 19:00-21:00
Prezioa: 180 € (90 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
15
Marshall B. Rosenberg-en Indarkeriarik Gabeko Komunikazioa bizitzan egoteko jarrera bat da, eta bertan uztartzen dira zaintza, errespetua eta enpatia, guztiontzat eta inorentzat.
IGK geure eginez, pertsona bere osotasunean hartzen dugu kontuan, gizaki guztiekin.Arreta gunean, sentimenduekiko eta beharrekiko konexioa eta eskari positiboak eta zehatzak daude. Hori guztia lagungarria zaigu hobetzeko, geure burua zaintzeko eta jabetzeko.
Enpatiaz entzun eta benetan sentitzen duzuna adierazi nahi duzu?
Kosta al zaizu jakitea zer egin emozioekin?
Argitu nahi al duzu zer gertatzen zaizun eta zer behar duzun?
Soilik errudunak ikusteari utzi nahi diozu?
Ez dakizu irtenbide bat eskatzen, tarteak diren pertsona guztiak kontuan hartuta?
Ez dago errezeta unibertsala eta aldi berekoa, Indarkeriarik Gabeko Komunika-zioak funtsezko urrats garbi batzuk eman diezazkizuket eta, hala, zure bilaketan lagunduko dizut.
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: gaztelera
Tokia eta ordutegiak:
Algortako Kultur Etxea
Osteguna: 17:00-19:00
INDARKERIARIK GABEKO KOMUNIKAZIOAIrakaslea: Franziska Rautenberg
«sentitzen dugu, behar dugu»
16
Prezioa: 50 € (25 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara
Euskal literatura ezagutu edota sakondu nahi baduzu, hau zure aukera da. Euskal nobelagintza modernotik hasita, gaur egungo idazle eta literatura performance-tara bidaiatuko dugu.
Gurtarrila, idazle eta liburu desberdinak aztertuko ditugu. Erabat ludiko eta parte hartzailea izango da. Alde teorikoa egongo da, baina ariketa desberdinak egingo ditugu landuko ditugun bloke desberdinetan.
Euskal literaturaren unibertsoa modu desberdinean ezagutzeko aukera paregabea!
Tokia eta ordutegiak:
Romoko Kultur Etxea
Osteguna (txandaka): 19:00-21:00
IRAKURLE BERRIEN KLUBAIrakaslea: Nahikari Ayo
URTARRILA
4111825
5121926
6132027
7142128
29162330
18152229
31017
2431
6132027
7142128
291623
181522
3101724
4111825
5121926
OTSAILA
6132027
7142128
29162330
18152229
310172431
4111825
5121926
MARTXOA
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
3101724
4111825
IRAILA
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
3101724
4111825
EKAINA
3101724
4111825
6132027
5121926
7142128
18152229
29162330
APIRILA
18152229
29
162330
4111825
31017
5121926
6132027
7142128
MAIATZA
24/31
310172431
4111825
6132027
5121926
7142128
18152229
29162330
URRIA
7142128
18
152229
3101724
2916
4111825
5121926
6132027
AZAROA
23/30
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
310172431
4111825
ABENDUA
ESKOLA-EGUNAK
HASIERA ETA BUKAERA
OPORRAK (klaserik ez)
17
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara
Tailer honetan makilaje ezberdinak probatzeko aukera izango duzu momentuaren arabera behar dena kontutan izanda: gabonak, gau zaharra, inauteriak… baina baita egunero lanera joateko edo asteburuan parrandan egoteko. Garrantzitsuena da gero makilaje hauek gure kabuz edozein momentutan egiteko gai izatea, eta horretarako behar dituzun urrats guztiak ikasiko ditugu teknika ezberdinekin.
Gainera, gure azala nola zaintzeko oinarriak emango ditugu, zuen kezka guztiak ebatziz eta banan-banan zalantza guztiak erantzuten.
Tokia eta ordutegiak:
Algortako Kultur Etxea
Ostirala: 19:00-21:00
MAKILLAJE ESKOLAIrakaslea: Goizane Bengoetxea
18
Esan beharrik ez dago zenbaterainoko garrantzia duten irudiek, hau da, ikaragarrizko tresna bilakatu dira komunikatzeko. Irudi on baten bitartez adierazi nahi duguna esatea askoz errazagoa dela esan ahal dugu batere okertzeko beldurrik gabe. Photoshop programak irudiekin jolasteko ematen dizkigun baliabideak ikusiko ditugu, alegia, diseinu grafikoaz baliatuko gara geure argazkiak, ilustrazioak eta diseinuak hobetzeko, eraldatzeko eta manipulatzeko.
Giro euskaldun eta jatorrean ikasi eginaz diseinu grafikoari atera ahal zaion etekin guztia aterako diogu inolako ezbairik gabe. Kurtsora zeure ordenagailu eramangarria ekartzearekin nahikoa da.
Prezioa: 180€ (90 €ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara
Tokia eta ordutegiak:
RomokoKultur Etxea
Ostirala: 19:00-21:00
PHOTOSHOP ETA DISEINU GRAFIKOAIrakaslea: Jose Carlos Torre
19
Inoiz pentsatu al duzu zeure ikus-entzunezko lan propioak sortzea? Zure proiektua jakitera emateko iragarkia, buruan zeneukan laburmetrai hori, lehengusina zoriontzeko bideoa, sare sozialetan zabaltzeko GIF edo bideo motzak... Dena da posible!
Ikus-entzunezko teknika eta modu ezberdinak ezagutu eta haiekin esperimentatuko dugu era ludiko eta praktiko batean. Tresna berriak ikasiko ditugu inguruan (edo poltsikoan!) ditugun objektu eta gailuak erabiliz.
Ikastaro honetan bideo esperimentalak sortuko ditugu, hainbat animazio teknika ezagutuko ditugu, teknika plastiko ezberdinak (estanpazioa, collagea eta abar) ikus-entzunezkoekin uztartuko ditugu eta soinuaren erabilera eta garrantzia landuko dugu, besteak beste.
Beharrak parte-hartzaileentzat: Smartphone-a edo tableta.
Prezioa: 95 € (47,5€ko 2 ordainketa) I Hizkuntza: euskara
Tokia eta ordutegiak:
Algortako Kultur Etxea
Osteguna: 19:00-21:00
IKUS-ENTZUNEZKO SORMEN LABORATEGIAIrakaslea: Unai Pérez
20
2020-2021 TAILERREN EGUTEGIA
4111825
5121926
6132027
URTARRILA
29162330
18152229
31017
2431
6132027
7142128
291623
181522
3101724
4111825
5121926
OTSAILA
6132027
7142128
29162330
18152229
310172431
4111825
5121926
MARTXOA
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
3101724
4111825
IRAILA
JAI EGUNAK (klaserik ez)
HASIERA ETA BUKAERA
OPORRAK (klaserik ez)
5121926
6132027
18152229
7142128
29162330
3101724
4111825
EKAINA
3101724
4111825
6132027
5121926
7142128
18152229
29162330
APIRILA18152229
29
162330
4111825
31017
5121926
6132027
7142128
MAIATZA
24/31
23/30
310172431
4111825
6132027
5121926
7142128
18152229
29162330
URRIA
7142128
18
152229
3101724
2916
4111825
5121926
6132027
AZAROA
6132027
18152229
7142128
29162330
310172431
4111825
ABENDUA
5121926
7142128
Informazioa— Romoko Kultur Etxean
eta 944 660 022 telefonoan.— Algortako Kultur Etxean
eta 944 914 080 telefonoan.— Kultur Etxearen webgunean:
http://www.getxo.eus/eu/aula-de-cultura
Top Related