BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
euskalkiak2015.wordpress.com
Ander Alegria, Jon Egurretxea eta Asier Etxezarreta
2015-2016 ikasturtea © AXULAR LIZEOA
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
2
BIZKAIERA: TESTU AZTERKETA
0. Testua euskara batura egokitu…………………………………………………….. 3
1. Sarrera……………………………………………………………….…………….9
2. Ezaugarri fonetiko-fonologikoak
a. Euskal bokalak…………………………………………………………..11
b. Euskal kontsonanteak………………………………………………….17
3. Ezaugarri morfologikoak
a. Deklinabidea……………………………………………………………..23
b. Aditza……………………………………………………………………..24
4. Ezaugarri sintaktikoak
a. Joskera…………………………………………………………………...27
b. Perpausak………………………………………………………………..28
5. Ezaugarri lexikalak……………………………………………………………...30
6. Kultura…………………………………………………………………………....33
euskalkiak2015.wordpress.com
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
3
0. TESTUA EUSKARA BATURA EGOKITU:
Elkarrizketatua: PATXI ETXABURU AJARRISTA
Erribera kalean jaio zen sei neba-arrebako famili
batean. Gurasoak ere ondarrotarrak zituen. Hiru
urterekin hasi zen mojen ikastetxean eta gerora
kofradia zaharrean eta eskola berrian ibilitakoa da.
15 urterekin itsasora joan zen lanean: hasieran,
baxuran aritu zen eta gerora, beti, arrastrean
makinista moduan. Antzinako kontuez eta
Ondarroako historiaz interes berezia izan du eta
bilketa lan handia egin du Ondarroako garai bateko
bizimoduaz. "Ondarroako Historia Zaleak" elkarteko
kide eta presidente ere izan da eta "Ondarroa" urtekarian ere hainbat artikulu kaleratu izan
ditu. Hitz egiteko orduan hizkera "jasotzeko" joera dauka (euskara batuko, gipuzkerako edo
bizkaiera literarioko formak erabilita), baina oro har Ondarroako hizkera natural eta bizi-bizi
darabil. Bere lagun Jesus Artetxerekin batera egin zitzaizkion zenbait grabaketa.
EUSKARA BATUA BIZKAIERA
1. PASARTEA (Ander Alegria)
Francoren denboran Ondarroako kale-izenak aldatu egin zituzten
- Gerra aurretik zen hori eta gerra
aurretik Erribera zeukan izena harrek.
Eta gero gerra denbora pasata [...]
pasata berriro kaleak euskaratuta
daude eta Erribera [dauka] lehenagoko
kalearen izena.
- Lehenago zer izen eduki zuen ba?
- Gerra garaian, gerra denboran? Ba
José Cruz Allo. Hori zen ‘rekete’ ofizial
bat, gerran hil zena. Hemen bera
ondarrutarra izatez, militarra; haretxen
- Gerra aurria zan hori eta gerra aurrian
Erribera eukan izena harek. Eta gero
gerra denpora pasata [...] pasata barriro
kaliek euskeratuta daz eta Erribera
[daka], lenaoko kalien izena.
- Lehenago zer izen euki eban ba?
- Gerra urrin, gerra denporan? Ba José
Cruz Allo. Hori zan rekete bat ofiziala,
gerran hil zana. Hemen bera
ondarrutarra izatez, militarra; haretxen
ixena ipiñi etsen hil zalako. Hemen
5
10
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
4
izena ipini etxean hil zelako. Hemen
denak ziren, General Mola eta
Generalísimo Franco eta horrek
gozonok. Comandante Velarde eta Jefe
Requeté del Cantábrico eta, [General
Tutor] eta. Horrelaxe ziren kaleak gerra
denboran. Urteetan egon ziren.
- Requetés del Cantábrico eta.
- Holako izenak.
- Gero berreskuratu ziren.
- Bai-bai. Urte pila bat pasa eta gero.
Handik zenbat… hogei bat urte pasata
gero. Bai, harrek fatxa guztiak alde egin
zutenean, gerra denborako “arrain
zatar” guztiak alde egin zutenean,
hemen gure bizitzatik, orduantxe.
- Arrain zatarrak.
- Franco hil ostean aldatu ziren izenak
ala Francorekin?
- Ez, gero, gero, ostean, ostean. Horrek
denok bukatuta gero.
- Oraintsu?
- Bai, oraintsu.
- Gaur 31 urte dira pistoleroa gure
artean dagoela gabe. Teniente Coronel.
Haren lagun asko daude oraindik hor
bueltaka. Bandido asko.
danak euezen, General Mola ta
Generalísimo Franco ta horrek gizonok.
Comandante Velarde ta Jefe Requeté
del Cantábrico ta, [General Tutor] ta.
Horretxek zien kaliek gerra denporan.
Urtietan egon zien.
- Requetés del Cantábrico ta.
- Holako ixenak.
- Gero berreskuratu zien.
- Bai-bai. Urte pilla bat pasata gero.
Handik zenbat... Hogei bat urte pasata
gero. Bai, harek fatxa guztiak alde ein
ebenin, gerra denporako "arrain zatar"
guztiak alde ein ebenin, hamen gure
bizitzatik, orduntxe.
- Arrain zatarrak.
- Franco hil ostian aldatu zien izenak ala
Francogaz?
- Ez, gero, gero, ostien, ostien. Horrek
danok bukatute gero.
- Ointsu?
- Bai, ointsu.
- Gaur 31 urte ha pistolerue urten ebala
be. Teniente Coronel. Haren lagun asko
daz ondiokan hor bueltaka. Bandido
asko.
15
20
25
30
35
2. PASARTEA (Ander Alegria)
Eskola barik urte eta erdian gerragatik
- Eskolako lehenengo akorduak,
lehenengo gogoratzen duzuna?
- Don Pedro zein zen hori . Kofradia
-Eskolako lelengo akorduek, lelengo
gomutatzen dozuena?
-Don Pedro zein zan hori hemenguoi.
40
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
5
gainean ibili ginen gu?
- Don Pedro.
- Kofradia gainean egon zen eskola?
- Bai, Kofradi Zarra badago hemen ba.
Solairu bi zituen. Lehenengo solairua
zen arrainaren salmenta egiten zen
han, benta arrainena. Eta bigarrena
zen, eskola zen. Eta hori zen gerra
aurrean. Han ba, zazpi urte egin arte ni
ibili nintzen, parbulutan ibili nintzen
umetatik. Hiru urte nituela aita hil egin
zitzaigun. Ama geratu zen sei umerekin
hamar urtetik eta urte baterakoak. Eta
orduan urte bateko arreba mojetara
eskolara sartu zen eta ni parbuluetara
mojeta. Parbuluetan ibiltzen ziren
mutilak zazpi urtetaraino. Gero zazpi
urte egindakoan ba “nazionaletara”
esten den, herriko eskoletan sartzen
ginen. Ni hantxe bizi nintzen eta han
‘urren’ bizi ginenak hortxe genbiltzan,
hortxe honek esan den eskolan ibili
ginen. Eta gerra urten zenean hogeita
hamaseian, ba errepublikanoa zen
bera, kanpotarra, orduan maisu guztiak
kanpotarrak ziren. Eta egin zuen ba,
frentea hemen geratuta egon zen zazpi
hilabetez, eta frenteak hemendik alde
egin zuenean, Francon indarrak hona
ailegatu zirenean, hark ere alde egin
zuen. Hortxe arte ibili ginen, hilabete
batzuk ibili ginen hor eskolan. Gero
hemen eskolarik ez zen egon. Hemen
Kofraixa gaiñien ibili giñana gu?
-Don Pedro.
-Kofradixa ganien egon zan eskolia?
-Bai. Kofradi Zarra bada hamen ba.
Solairu bi eukazen. Lelengo solairue
zan arraiñan salmentie eitten zan han,
bentia arraiñana. Eta biarrena zan,
eskoli zan. Ta hori zan gerra aurrin. Han
ba zazpi urte ein arte ni ibili nitzan,
parbulutan ibili nitzan umetatik. Hiru urte
neukala aitta hil ein dxaskun. Ama
geratu zan sei umekin hamar urtetik eta
urte batera. Ta ordun urte bateko
arrebia amojetara eskolara sartu eban
eta ni parbuluetara mojetan.
Parbuluetan ibiltten zien mutillak zazpi
urteraiño. Gero zazpi urte einddakun ba
"nazionaletara" esaten dan, herriko
eskoletan sartzen giñan. Ni hantxe bizi
nintzan eta han urren bizi giñanak
hortxe gebizen, hortxe honek esan
daben eskolan ibili giñan. Ta gerrik
urten ebanin hogeta hamaseixan, ba
errepublikanua zan bera, kanpotarra,
ordun maixo guztiak kanpotarrak zien.
Ta ein eban ba, frentia hamen geratuta
egon zan zazpi hillabetin, ta frentiak
hamendik alde ein ebenin, Francon
indarrak hona aillegau zienin, harek be
alde ein eban. Hortxe arte ibili giñan,
hillabete batzuk ibili giñan hor eskolan.
Gero hamen eskolaik ez zan egon.
Hamen frentia zazpi hillabetin egon zan
45
50
55
60
65
70
75
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
6
frentea zazpi hilabetez egon zen eta
eskolak hemen datozenak, horretan
egon ziren italiarrak. Eta Francorenak
sartu [aurretik], gerra hasi zenean, hor
egon ziren errepublikanoak, gorrien
aldekoak. Errepublikazaleak egon ziren,
hor kuartela eurena. Eta ordurako
eskolarik ez zegoen hemen gerra hasi
zenean. Eta gero hori denbora pasa
zenean eskolak zabaldu ziren hemen,
han gehiago ez ziren zabaldu, Kofradia
eskola.
ta eskolak hamen daozenak, horretan
egon zien italianuk. Eta Franconak sartu
[aurretik], gerrik urten ebanin, hor egon
zien republikanuk, gorrixan aldekuk.
Errepublikazaliek egon zien, hor
kuartela eurana. Ta ordurako eskolaik
ez euen hamen gerria hasi zanian. Ta
gero urtebetin edo urte terdixen eskolaik
ez zan eon. Ta gero hori denborioi pasa
zanian eskolak zabaldu zien hamen,
han gehixa ez zan zabaldu, Kofraixa
eskola.
80
85
3. PASARTEA (Asier Etxezarreta)
Bi ikastola Ondarroan: "Sindiosku" eta "Kondiosku"
-Ondarroa izango da bi ikastola
daudenak, umeenak. Bata “Sindiosku”
da eta bestea “Kondiosku”. Zuk ez
dakizu hori?
-Ez, ez.
-Esaidazu
-Bueno.
-Bata “con dios” eta bestea “sin dios”.
-Bueno. Eskola berriak hemen
hasieran… ikastola bat hasi zen
lehenengo. Baina gero denborarekin
ikusten zutena laikoa izan behar zela,
erlijiorik ez dela eman behar eta hori
behartzea dela jendea eta bakoitzak
berak aukeratu behar dutela eta. Hortik
zatiketa bat etorri zen eta batzuk geratu
ziren erlijio batera eta besteak bat ere
gabe. Horixe da honek esan duena.
-Ondarru ixango da bi ikastola dazenak,
umenak. Bata da "Sindiosku" ta bestia
"Kondiosku". Zuk ez dakixu hori?
-Ez, ez.
-Esaizu.
-Bueno.
-Bata "con dios" ta bestia "sin dios".
-Bueno. Eskola barrixak hamen
hasieran... Ikastolie bat lelengo hasi
zan. Baiñe gero denporiaz ikusten eben
ba laikua ixan biher zala, erlijiñorik ez
ebela emon biher, eta hori behartzie
dala jenti eta bakotxak berak eukeratu
biher dabela eta. Hortik zatiketa bat
etorri zan ta batzuk geratu zien erlijiñoie
batea, ta bestik ba bape barik. Hoixe ra
honek esan dabena.
90
95
100
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
7
4. PASARTEA (Asier Etxezarreta)
Bi ikastola Ondarroan: "Sindiosku" eta "Kondiosku"
- Baina hori Ondarroan normala da.
Ondarroa beti izan da “herri beru”
esaten diotena, gu jaio aurretik ere. Eta
hemen kofradiak , arrantzale kofradiak
inon ez da historia guztian, hainbeste
mendetan zehar… Bi kofradia egon
ziren hemen. Orain dela ehun urte…
Oraintxe ere ikastola politiko artean, eta
bere orduan ere hemen kofradia zahar
geratu ziren Ondarroako hirutik bi
inguru, gutxiago-gehiago, eta hirutik bat
inguru kofradia berria han egin zuten.
Eta han zegoen, honek rekete kontuko
jendea, Espainia zaleak, eta hemen
abertzale kontukoak zeuden.
- Bermeon ere bai.
-Eta egon zen mila bederatziehun eta
zazpian sortu zen hori beste kofradia.
Lehenengo hantxe zeuden etxebizitzen
lokalen azpian. Eta gero denborarekin
egin zuten eraikuntza berria, kofradia
berria egin zuten. Eta dena ere egin
hogei urtera iritsi gabe, hemeretzi
urtetan egin zuen horrek. Gero mila
bederatziehun eta hogeita seian eta
hogeita bostean Club Deportivok berriro
antolatuta egin ziren, lana egiten zen
moduan ba estropadak egin zituzten
trainerutakoek, eta Bilbora joan eta
irabazi, Donostiara joan eta irabazi, bi
-Baiña hori Ondarrun normala da.
Ondarru beti izan da "herri beru" esaten
dotsena, gu jaixo aurretik be. Ta hamen
kofradixak, arrantzale kofradixak iñun ez
da historixa guztian, hainbeste
mendetan zehar... Kofradi bi egon zien
hamen. Oin dala ehun urte... Ointxe be
ikastola politiki tartin, ta ordun be hamen
kofradi zarrin geratu zien Ondarruko
hirutik bi inguru, gitxia-gehixa, ta hirutik
bat inguru kofradi barrixe han ein eben.
Eta han zin, honek rekete kontuko jenti
zin, Españi zalik, eta hamen abertzale
kontukuk zin hamen.
-Bermion be bai.
-Eta egon zin milla beratzirehun ta
zazpixan sortu zan hori beste kofradixe.
Lelengo hantxe euazen etxebizitzen
lokal behian. Eta gero denporiaz ein
eben, edifizio barrixa ein eben, kofradi
barrixa ein eben. Eta dana be ein eban
hogei urte, hemeretzi urte ein zaban
horrek. Ta gero mille beratzirehun eta
hogeta seixan eta hogeta bostin Club
Deportivok antolatute berriro ein zien,
lena eitten zen modun ba estropadak
ein zin traiñerutakuk, ta Bilbora jun ta
irabazi, Donostira jun ta irabazi, urte
bixen segixan. Eta ordun hamen
sekulako jaixak ein zittuen egun askuan,
105
110
115
120
125
130
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
8
urtez jarraian .Orduan hemen sekulako
jaiak egin zituzten egun askotan, handik
eta txanpon guztiak amaitu arte.
Orduan eta orduantxe hasi ziren
batzen. Batu zuten, urtebete barru batu
ziren bi kofradiak, eta ostera ere hau
hustu zen eta hementxe gaur arte.
Orduan zatiketak egon dira Ondarroan.
-Ondo jarraitzen dute bi ikastolak, eta
nazionala bestea…
-Edukiko omen zuten kofradiak bi
sekretario… Dena bi.
- Dena. Bi sekretario eta txalupak harea
saltzera eta hangoak honera eta [...]
saritan haserretuta. Eta horrelako
gauzak.
-Hori Bermeon ere bai. Eta eraikuntza
berdinean…
-Baina hemen ere bi eraikuntza.
handik eta txanpon guztiak amaittu arte.
Eta ordun ta orduntxe hasi zien batzen
ta. Batu zin, urtebete barrun batu zin
kofradi bixak, eta ostera be ha hustu
zan ta hamentxe gaur arte. Ordun
zatiketak [...egonda daz] Ondarrun.
-Ondio jarraitzen dabe ikastola bixak,
eta nazionala bestia...
-Eukiko ebiezan kofradixak bi
sekretarixo... Dana bi.
-Dana. Sekretarixo bi, ta txalopak
haraxe saltzera ta hanguk hona, eta [...]
sarri hasarrik. Eta holako gauzak.
-Hori Bermion be bai. Ta edifizixo
bardiñian...
-Baiña hamen edifizixuak bi be.
135
140
145
------------------------------------------------------------------------------
DIÁLOGO SEXTO
MAISU JUAN, PERU, EL FRANCÉS, EL
GUIPUZCOANO,
UN CURA Y EL ALGUACIL
Peru Abarka
Juan Antonio Mogel
1802, 1881
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
9
1. SARRERA(denok)
DIALEKTOLOGIA
Definizio bat baino gehiago eman izan da
dialektologiaren esanahia adierazteko.
Ikusmoldearen arabera, bi modutara nagusiki:
1. Hizkuntza batek hura hitz egiten den
eskualdearen batean hartzen duen era berezi
aski aldatua; 2. Hizkuntza-familia beraren
barruan bilakaldi baten buruan gertatzen den
aldaera.
Aski berandu garatu den diziplina da dialektologia. Interesgarri gerta daitezkeen
tokian lan monografikoak eta inkestak erabiltzen dira langai gisa. Inkestetan,
normalean, dialektoen arteko diferentziak markatzeko balioko dituzten lau
irizpideetako datuak erabiltzen dira:
Fonetiko-fonologikoak
Morfologikoak
Sintaktikoak
Lexikoak
Inkestetan jasotako milaka datu mapetara eramaten dira. Fenomeno bakoitzarekin
marra isoglosak edo isoglosa-lerroak egiten dira. Isoglosa horien bildumak
dialektoaren nondik norakoa zehazten du: zenbat eta isoglosa-marra gehiago pilatu
gune batean, orduan eta errazagoa da dialektoen arteko aldea bereiztea.
Zenbaitetan, ordea, oso zail gertatzen da muga zehaztea, izan ere, dialekto bateko
fenomenoak bestearen barrenean sartzen dira, bestekoak berean sartzen diren eran.
Zenbat eta hurbilago dauden dialektoak beren artean, berdintasun handiagoak izaten
dituzte. Ezberdintasunak handituz joaten dira, espazioan urrunduz joan ahala.
Dialektoa, dena den, ez da berdin-berdina mintzatzen den lur-eremu guztian:
dialektoaren beraren baitan ere ezberdintasunak izaten dira. Azpieuskalki eta
aldaerez ari gara orduan.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
10
Euskal dialektologiari buruz ari garela, azken bereizketa bat egin behar da. Alde
batetik, euskalki literario deritzenak daude; idatziz nabarmendu diren lau euskalkia,
alegia: lapurtera, zuberera, gipuzkera eta bizkaiera. Bestetik, dialektologoek egin
dituzten sailkapenetan erabiltzen diren euskalkiak daude, non a jugarhozko moldeko
ezaugarriek behin-behineko pisua duten, eta, horrenbestez, euskalki gehiago
aipatzen dira.
XVI. eta XVII. mendeetako lehen euskal idazleek berek ere sumatua zuten
euskararen baitan bazela ezberdintasunik. Besteak beste, hona hemen zer zioen,
esaten baterako, Axularrek: <<Ez dituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat,
eta ez euskarazko mintzatzea ere, zeren erresuman baitituzte diferent>>.
Euskal dialektologiaren beneteko lehen aitzindaria XVIII. mendeko Manuel
Larramendi apologista izan zen. Hala ere, XIX. mendekoa da urte askoan euskal
dialektologiaren zutabe nagusi izan den pertsona: Luis Luziano Bonaparte printzea.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
11
Napoleon Bonaparte ospetsuaren iloba izanik, bere ondare handia eta indarrak
kulturaren alde enplegatzeko aukera paregabea izan zuen. Hark eginiko sailkapenak
8 euskalki mintzatu erakusten ditu: lau Iparraldekoak: lapurtera, ekialdeko behe
nafarrera, mendebaldeko behe nafarrera eta zuberera. Hegoaldean, beste lau:
bizkaiera, gipuzkera, goi nafarrera eta erronkariera.
Koldo Mitxelenak, nolanahi ere, gutxitan aipatu izan den beste euskalki bat
erreibindikatzen zuen: hegoaldekoa, aspaldi galdua bide zen euskalkia bera, eta
Arabako eta Nafarroako lurraldeetan hitz egiten zena, eta senitartekotasunik
hurbilena bizkaierarekin zuena. 2004an aurkitutako Joan Perez Lazarragaren
eskuizkribuak arrazoi eman dio Mitxelenari.
1968az geroztik dugun euskara batua dela eta, euskalkien arteko aldeak gutxitu egin
dira. Gaur egun euskara ez dago Bonaparteren garaian bezain zatituta. Koldo Zuazo
irakasle eibartarra da azken urteotan euskal dialektologiaren nabarmendu den
ikerlaria, eta harena da euskalkien azken mapa. 6 euskalki eta 14 azpieuskalki
daudela dio: Hegoaldean, mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera eta ekialdeko
nafarrera; Iparraldean, nafar-lapurtera eta zuberera. Mendebaldekoa, erdialdekoa,
nafarrera, nafar lapurtera eta zuberera. Besteak beste, bi ekarpen dakartza
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
12
Zuazoren mapak:
Ohiko izenak, kasu batzuetan, aldatu egin ditu. Arrazoia: euskalkien banaketa
eta banaketa eta banaketa administratiboa bat ez datozenez ez zaio iruditzen egokia
probintzien izenak euskalkienekin berdintzea.
Tarteko hizkerak markatzen ditu. Haren esanetan, euskalkien arteko mugak
ez dira zorrotzak, eta badira lurralde batzuk euskalkien arteko loturaguneak direnak:
zortzi hizkera nabarmendu ditu, eta mapan adierazita ageri da.
BIZKAIERA
Zertzelada soziolinguistikoak (Jon Egurretxea)
Bizkaieraren nortasuna dela eta,
Lancombe hizkuntzalariaren
esanak erabiliz, aski litzateke
euskal dialektoak bi taldeetan
sailkatzearekin: bizkaiera, alde
batetik, eta beste guztiak bestetik.
Haren ustez, bizkaiera hain da
ezberdina besteetatik, ezen, erdi-
ekialdeko euskalkien arteko
diferentziak sarritan ohartezinak
badira ere, bizkaieraren eta
gipuzkeraren artean gertatzen diren isoglosa sortek erraz ezartzen duten
ezberdintasuna. Hizkuntzalari askok nabarmendu dute gertaera hori.
Ezberdintasun hori tarteko, azken urteotan, euskara batuaren eta bizkaieraren artean
gertatzen den alde nabariagatik, bat baino gehiago ibili da elkarri erasoka alferlan
kamutsean. Gaur egun, nori bere eremua aitortuz, belaunaldi gazteen benetako
euskalduntze-alfabetatzeko eskola lanetan aritzeko batik bat, Euskaltzaindiak
emanak ditu bizkaieraren idatzizko ereduaren finkapenak ere, eta baita euskalkien
egitekoak eta eremuak zein diren argitu ere.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
13
Mugak direla eta, bizkaiera ez da Bizkaian bakarrik mintzatzen. Erreparatu mapari.
Gipuzkoako partean, Mendaro-Elogoibarti gorako Debabarren eta Debagoien guztian
egiten da. Araban, Aramaion zehazki, hitz egiten den euskalkia ere bizkaiera da.
Bi azpieuskalki bereizten dira gaur egun, eta, goitik behera, Ispazter eta Durangotik
zehar doan irudizko marra batek bereizten ditu:
sartaldekoa
sortaldekoa
Bizkaiko herrialdean, 2001eko datuen arabera, 1.122.710 herritar ziren; horietatik
%22k zekien euskaraz. Ezagutza-mailan gorakada handia gertatu da,beraz, azken
urteotan, izan ere, 1991ko datuen arabera, %16 zen orduan euskaldunen kopurua.
Bi literatura-tradizio gorpuztu dira bere baitan urteen joanean: Markina aldekoa eta
mendebaldekoa. Literaturaren atalean duzu horren berri.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
14
2. EZAUGARRI FONETIKO-FONOLOGIKOAK (Ander Alegria)
2.1. Euskal bokalak
2.1.1. Euskal sistema bokalikoa eta gaztelaniarena
Euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokaletan begiratuz gero. Baina, ez
da guztiz egia. Txillardegik, fonologikoki berdinak direla zioen, baina fonetikoki ez.
Gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal badituzte ere, soinu
ezberdinak dituzte.
Hellwag hizkuntzalari alemanak irudiekin, mingainaren lekua kontuan hartuz, bokalak
aho-barruan non dauden eta nola esaten ditugun, triangelu forma emanez. Orduan,
5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak.
Gaztelaniak bokal berdinak eduki arren aho-barruko ahoskera, ez du berdin egiten.
Euskarak leku meheagoan egiten du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira
elkarrengandik.
(EB) aurrean > aurrian (B)(1.lerroa)
(EB) zen > zan (B)(95.lerroa)
(EB) hemen > hamen (B)(25.lerroa)
2.1.2. Bokal-alternantziak
Bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen dira:
Inguramendua fonikoaren eraginez
Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz
e/a alternantzia
(c) ginen > giñan (B)(71.lerroa)
(c) hemen > hamen (B)(25.lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
15
(c) aurrean > aurrian (B)(1.lerroa)
i/u alternantzia
(c) ile > ule (B)
(c) (h) iri > uri (B)
(c) illtze > ultze (B)
e/i alternantzia
(c) zenean > zanian (B)(83.lerroa)
(c) zen > zin (B)(136.lerroa)
(c) Bermeon > Bermion (B)(147.lerroa)
a/o alternantzia
(EB)eman > emon (B)(97.lerroa)
u/o alternantzia eta u/e alternantzia
duzuena> dozuena (B)(39.lerroa) hangoak > hanguak (B)(145.lerroa)
2.1.3. Bokal-asimilazioak
Hiru silaba dituen hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta
aldatzeari deritzo asimilazioa:
(c) atera > atara (B)
(c) gezurra > gusurre (B)
(c) ukitu > ukutu (B)
2.1.4. Bokal-elkarketak
Bi bokal elkartzen direnean (e+a, o+a eta u+a gehienetan) zenbait aldaketa sortzen
dira. Bereziki u+a>ia alternantzia.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
16
-a+a > -ia, -ea, -ie
(c) salmenta > salmentie (B) (45.lerroa)
(c) ikastola > ikastolie (B) (94.lerroa)
(c) arreba > arrebia (B) (54.lerroa)
(c) benta > bentia (B) (47.lerroa)
-e+a > -ia, -ie, -ea
(c) maitea > maitia (G)
(C) behartze > behartzie (B) (97.lerroa)
2.1.5. Harmonia bokalikoa
/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala, hainbeste ixten da
non /e/ bilakatzen den.
/i-u/ : a > e
(c) bukatuta > bukatute (B) (31.lerroa)
(c) solairua > solairue (B) (45.lerroa)
(c) antolatuta > antolatute (B) (128.lerroa)
(c) berria > barrixe (B) (114.lerroa)
(c) bihar > biher (B) (96.lerroa)
2.1.6. Diptongoak
/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari
deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala
ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:
Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; hau da; betidanik
euskarak izan dituenak au, eu, oi, ai, ei.
Adib. euskara, aitona, gauean, deitu …
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
17
Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak.
Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek
goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.
Adib.: eguerdi, nazionala, higuingarri, suerte …
Mendebaldeko joera nahiko garbia izan da; izan ere, tradizioz goranzko diptongo
horiek ekiditeko joera nagusitu da. Hiru bide jarraitu izan dira, beraz, goranzko
diptongoak ekiditeko:
1.-Monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat bihurtzea.
(Gazt.) almuerzo > almorsu (B)
(Gazt) suertr > sorte (EB/B)
2.-Kontsonante epentetikoa tartekatzea (y, x eta b dira erabilienak).
(Gazt) edificios > edifizixuak (B)(149.lerroa)
(Gazt) secretario > sekretarixo (B)(144.lerroa)
(Gazt) relijion > erlijiño (B)(100.lerroa)
3.-Azentu silaba aldatzea:
(Gazt.) cien > zíen (eusk.)
(Gazt.) Diez > díez (eusk.)
Azkenik, aipatzekoak dira bigarren mailako diptongoak. Bokal artean dagoen
(b,d,g eta r = begirada hitzean agertzen diren kontsonanteak, hain zuzen)
kontsonante baten galeraren ondorioz sortzen dira.
Adib.: (EB) edukiko > eukiko (G)(142.lerroa)
(EB) egiten > eitten (G)(129.lerroa)
(EB) askotan > askuan (G)(134.lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
18
2.2. Euskal kontsonateak
2.2.1. Txistukariak
Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:
Igurzkariak: "z, "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /ś/ eta /š/
Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /ć/ eta /č/
Historikoki, ortografia finkatu arte, makina bat buruhauste sortu die euskal idazleei;
izan ere, mendeetako euskararen egoera diglosikoak euskal idazleak kanpoko
(latina, gaztelania edo frantsesa) eredu grafikoa erabiltzera behartu ditu, eta haien
sistemara egokitu beharrez, arazo handiak izan dituzte, euskarak sei fonema zituen
lekuan, gaztelaniak hiru eta frantsesak lau baino ez baitituzte.
Adib.: Etcheverry, Echeverria, Echegoyena, Michelena, Echeveste…
Euskal sistema kontsonantikoan txistukarien artean korrelazioa dago. Bizkaieraz
berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean (Orio, Zarautz, Donostia eta
Pasai Donibane, berbarako) ts eta z txistukariak galdurik daude.
(EB) etxean > etsen (B)(11.lerroa)
(EB) esaten dutena > esaten dotsena (B)(104.lerroa)
(B) zelan zagoz? > selan saus? (B)(Peru Abarka)
(EB) ez zen > es sen (B)(72.lerroa)
Fenomeno honi neutralizazioa deritzo, /ś/ (“s”) eta /c/ren (“tz”ren) aldeko
neutralizazioa, hain zuzen ere.
2.2.2. Igurzkari autonomoak: /j/ eta /f/
/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da.
Bizkaieraren kasuan ondo ahoskatzen da eta euskaltzaindiak dionez, hau da erarik
egokiena. Beste euskalki gehienak aldiz ez dute ondo ahoskatzen.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
19
1.- Gipuzkoako alofono edo ahoskera : "j" /x/. Ahoskera hau XVII.
mendean gazteleraren eraginez zabaldu zen Gipuzkoan. Adibidez, joan, jakin,
jan ...
2.- Nafarreraz, lapurteraz, behe nafarreraz eta bizkaieraz berba egiten
den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan.
Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta zabalduena da, euskara batuaz ari
garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau
izan omen zuen:
* e-akin > *i-akin > yakin.
3.- Zubererazko ahoskera /ž/: jin (Z), jinko (Z). Frantsesaren /ž/ soinuaren
parekoa omen da, frantsesez Gillete eta Gironde ahoskatzen denean, entzuten
dena.
4.- Nafarroako zenbait herritan “x” ahoskatzen da, /š/ fonetikan: xoan,
xakin, xan … Berez, erronkarieraz, zaraitzueraz eta aezkerazko ahoskera da,
baita Arakil ingurukoa ere.
/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar
dugu. XVI. mendetik honako euskal testuetan ez ezik Erdi Aroko dokumentuetan ere
agertu arren- Naffarrete, Zuffia … bezalako adibideak baititugu – euskal sistema
kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da. Antzinako sisteman, adituen
esanetan, ez zegoen /f/rik. Gure egunotakoa da, alboko hizkuntza erromanikoen
eraginez hartu du hedadura zabala.
/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada
euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere, gipuzkera, esaterako: pormal,
pama, enpin, peria, inpernu, pesta, praile …
Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat hartzen da, eta aski hitz ditugu
/f/rekin: afari, alferrik, Nafarroa … Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik
hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
20
2.2.3. Aspirazioa: /h/ fonema
/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Akitaniako
euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox …) jo behar dugu /h/aren
antzinatasuna ikusteko. Ugari agertzen da, baita Erdi Aroko dokumentuetan ere:
Elhorriaga, Harrieta, Hegilior … Hala ere, bizkaieran, hegoaldeko euskalkietan
bezala ez da /h/ soinua ahoskatzen, denboraren poderioz galdu egin baita.
Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan
ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI.
menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Eta, dirudienez, galtzen goi-
nafarrerako lurraldeetan hasiko zen, /h/rik ezagutzen ez zuen aragoar
erromantzearekin ukipenean baitzegoen. Ondorioz, aragoieraz ahoskatzen ez
zenez, /h/a ez ahoskatzeko joera hura hedatuz joango zen goi-nafarreratik hasi
eta ondoren hegoalde osora: Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara.
Hala ere, /h/ zahar horrek aztarnak utzi ditu hegoaldean:
Uharte > Ugarte
Le(h)un > legun
I(h)az > igaz
Haitz +gibel > Jaizkibel
(C) Lehor > legor (G)
Gaur egun /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau. Baserri giroan gehiago entzuten da
eta edadekoen artean maizago.
2.2.4. Dardarkariak
Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna , baina Iparraldean /R/
ubularea ere entzuten da, frantsesaren eraginez. Bizkaieraren kasuan /r/ gogorra eta
leuna ez dira nahasten, iparraldeko euskalkiak ez bezala: aurria (1.lerroa) eta hori
(1.lerroa) ez dira nahasten.
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
21
2.2.5. Kontsonante-alternantziak
Bi alternantzia dira nagusi:
(EB) -ki/-gi (B)
(EB) poliki > poligi (B) (Peru Abarka)
(EB) jalki > jalgi (B) (Peru Abarka)
(EB) l/d (B)
(EB) ile > ide (B) (Peru Abarka)
(EB) zuloa > zudoa (B) (Peru Abarka)
(EB) zilar > zidar (B) (Peru Abarka)
2.2.6. Bustidura edo palatalizazioa
Bi bustidura mota daude:
Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean.
i+t > tt
(EB) egiten > eitten (B)(129.lerroa)
(EB) egiten > eitten (B)(133.lerroa)
i+ ts > tx
(EB)itsaso > itxaso (B)
i+l > ll
(EB) mutilak > mutillak (B)(56.lerroa)
i+n >ñ
(EB) berdinean > bardiñean (B)(148.lerroa)
i+z > x
(EB) izan >ixan (B)(96.lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
22
(EB) dakizu > dakixu (B)(88.lerroa)
● Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna,
maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan
umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz: Xer
duxu? Oñaxea duxu ala?
(Gazt) victor > Bittor , Bitxor (B)
(Gazt) javier > Xabier
(Gazt) Magdalena > Maddalen
Eusk.: emakume ttenttea, emakume harroa da.
Beraz, ttente ≠ tente
2.2.7. Beste zenbait fenomeno kontsonantiko
Neutralizazioak:
Bizkaieraz eta zubereraz gertatzen da bereziki. Neutralizazioa herskari ahoskabeen
alde (p, t eta k):
(EB) nb > np (B)
(EB) denbora > denpora (B) (3.lerroa)
(EB) denbora > denporie (B) (7.lerroa)
(EB) nd > nt(EB)
(EB) jende > jentie (B) (98.lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
23
3. EZAUGARRI MORFOLOGIKOAK (Jon Egurretxea)
3.1.Deklinabidea
Hegoaldeko euskalkia denez, gipuzkerari buruz esandako hainbat ezaugarri berak
ditu bizkaierak ere, hala nola nor eta nork kasuak pluralean ez bereiztea. Bere-
bereak diren ezaugarriak hauexek dira, hala ere:
3.1.1. NOR eta NORK pluralean ez bereiztea
NOR eta NORK kasuak, zubereran ez bezala, ez dira bereizten.
3.1.2. NOREKIN: -agaz (sing.) eta –akaz (plur.)
Norekin kasuan, -agaz (sing.) eta -akaz (pl.) deklinabide-hondarkiak:
❖ (EB) Francorekin > Francogaz (B) (29. lerroa)
❖ (EB) denborarekin> (B) denporiaz (B) (118. lerroa)
❖ (EB) Beltz harekin > Baltz aregaz (B) (testu liburuko 167. orrialdeko testua)
3.1.3. a itsatsia edo berezkoa ondo bereiztea
a itsatsia edo berezkoa ondo bereiztea. -a+ a= -ea egiten da normalean:
(EB) eliza>elizea (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
(EB) itxura > itxurie (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
❖ bokartea (testu-liburutik)
❖ neskeaen (testu-liburutik)
❖ mezeari... (testu-liburutik)
Senidetasuna adierazten duten izen arrunt batzuk, ordea, ez dira aldatzen:
ama
❖ aita
❖ aitita
❖ amama
3.1.4. NORENDAKO
Norendako egiten da hainbatetan norentzako dena.
❖ (EB) Norentzat da arkatza? > (B) Norendako da arkatza? (asmatua)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
24
❖ (EB) norentzako da ogia? > norendako da ogia? (B) (Testu liburutik)
3.1.5. ARKAISMOAK
Modu arkaiko batzuk atxiki ditu. Adibidez:
❖ Ondiokan (oraindik) (36. lerroa)
❖ Mendirik mendi ibili gara
❖ Olatu handiak zeudenez, poparean etorri gara
❖ Esanen-esanez
3.2. Aditza
3.2.1. EGIN aditz laguntzailea
Aditz laguntzailea. Lau aditz laguntzaile jakin erabiltzen ditu euskarak bere euskalki
guztietan eta euskara batuan.
INDIKATIBOA BESTEETAN (ahalera,
subjuntiboa, agintera)
Nor (nori) izan edin
Nor (nori) nork ukan ezan
Bizkaiera da salbuespena, ezanen ordez egin erabiltzen baitu:
❖ (EB) Gabon gaua pozik igaro dezagun > Gabon gaua pozik igaro daigun (B)
(klasean irakasleak esana)
❖ (EB) kanta dezagun guztiok batera > kanta da(g)igun gustiok batera (B)
(testu-liburua)
❖ (EB) hil egin zitzaigun > hil ein daskun (B) (48. lerroa)
3.2.2. Aditz laguntzailea
-0- bokalaren aldeko aukera du egina: dot, dozu…
❖ (EB) gogoratzen duzuna > gomutatzen dozuena (B)
❖ (EB) esaten diotena > esaten dotsena (B) (100. lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
25
❖ (EB) aukeratu behar dutela > eukeratu bihar dabela (B) (95. lerroa)
❖ (EB) esan duena > esan dabena (B) (98. lerroa)
3.2.3. Aditz pluralgilea (-z)
Aditz-pluralgilea, beste euskalkietan tartekaturik doana usuenik, bizkaieraz azken
puntan doa eta -z da beti.
❖ (EB) Lagun asko daude > lagun asko daz (B) (36. lerroa)
❖ (EB) euskaratu daude > euskaratuta daz (B) (4. lerroa)
❖ (EB) Esan litezke gauza asko > Esan lekies gausasko (B) (testu liburua)
❖ (EB) Zelan doazen > Selan doasen (B) (testu liburua)
❖ (EB) dizkio > deutsoz (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
3.2.4. Iraganean Z-ren galera
Iraganean, hirugarren pertsonen morfema-ezaugarria (z-) galdu egiten da
❖ (EB) egin zuten > ein eben (B) (109/118 lerroa)
❖ (EB) egin zutenean > ein ebenin (B) (24. lerroa)
❖ (EB)eduki zuen > euki eban (B) (6/51/63/119. lerroa)
❖ (EB) ez zuela eman behar > ez ebela emon biher (B) (93. lerroa)
❖ (EB) behar zutela > biher dabela (B) (95. lerroa)
❖ (EB) esan zuena > esan dabena (B) (98. lerroa)
3.2.5. Aditz oinik ez: subjuntiboan…
Hegoaldeko ohiturari jarraituz, aditzoinik ez du erabiltzen.
❖ (EB) ekar diezaion > ekarri deion (B) (testu-liburua)
3.2.6. Datiboan agertzen diren formak
Datiboan agertzen diren formak -nori pertsona-morfemari eta predatiboari
dagokienean- oso bereizten dira euskara batutik.
❖ (EB) ostu diote > ostu deutsee (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
❖ tanduten badeutsee (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
❖ emon badeutsez (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
❖ egin gura deutsee (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
26
3.2.7. Naz, az, zarie
Naz, az, zarie eta antzeko aditz-formak ere ezaugarri nabarmenak dira.
❖ (EB) daude > daz (B) (4/36/134. lerroa)
❖ (EB) ni izango naiz mandatari > neu izango naz mandatari (B) (Peru
Abarka Juan Antonio Mogel)
3.2.8. Aditzondoa: -to atzizkia
Aditzondoak sortzeko euskarak erabiltzen dituen hainbat atzizkitatik (-ka, -ki, -ro…):
❖ (EB) ederto jantzirik > ederto janzirik (B) (Peru Abarka Juan Antonio
Mogel)
❖ (EB) gaizki ondatu > txarto ondatu (B) (Peru Abarka Juan Antonio Mogel)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
27
4. EZAUGARRI SINTAKTIKOAK (Asier Etxezarreta)
4.1. Joskera
4.1.1. Erakuslea eta aditzondoak izenaren aurrera ekartzen ditu.
❖ (EB) pistoleroa da > ha pistoleure (B)(34.lerroa)
❖ (EB) kuartela hor > hor kuartela(B) (79.lerroa)
❖ (EB) bi kofradia egon ziren > kofradi bi egon ziren (B)(108.lerroa)
❖ (EB) Ondarruan hemen > hemen Ondarrun (B)(122.lerroa)
4.1.2. Singular hurbila gordetzen du
❖ Francon indarrak (B)(68.lerroa)
❖ Aspaldion ez naiz agertu (B)(asmatuta)
4.1.3. Bi zenbakia izenaren aurrean zein ondoan
❖ (EB) bi solairu eukazen > solairu bi eukazen (B)(45.lerroa)
❖ (EB) bi kofradia egon ziren > kofradi bi egon zien (B)(108.lerroa)
❖ (EB) bi sekretario > sekretarixo bi (B)(144.lerroa)
❖ (EB) bi edifizioak gabe > edifixiuak bi be (B)(149.lerroa)
4.1.4. Izenordainetan –TZUK atzizkia oso bizitza oparoa du
❖ nortzuk etorri (B)(67.lerroa)
4.1.5. Galdegaia dela eta, baditu hiru jokamolde oso bereak:
1) -xe atzizkia hartzen dute galdegai moduan datozen erakusleak:
❖ (EB) harentxen ixena > harentxen ixena(B) (10.lerroa)
❖ (EB) horiek ziren > horretxek zien (B) (16.lerroa)
❖ (EB) orduantxe > orduntxe(B) (26.lerroa)
❖ (EB) ni hantxe > ni hantxe(B)(59.lerroa)
❖ (EB) hortxe genbilzan > hortxe gebizen(B) (61.lerroa)
❖ (EB) horaintxe ere > ointxe be (B)(109.lerroa)
❖ (EB) hementxe gaur arte > hamentxe gaur arte (B)(138.lerroa)
2) izenordain indartuak ageri dira berori galdegai denean:
❖ (EB)zuek nola egiten duzute > seuek selan egiten dosue (104.lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
28
3) aditz trinkoa galdegai denean, aditz jokatuari aditz-partizipioa jartzen
zaio aurre aurretik
❖ (EB) etorri oi da > etorri ei da (B)(asmatuta)
4.2. Perpausak
Perpausa informazioa eskaintzen duen hitz-multzoa da eta maila desberdineko
unitate sintaktikoez osaturik dago. Subjektua, hobjektua eta aditza beharrezko atalak
dira perpausa osatzeko.
4.2.1. Perpaus osagarrietan: -eLA eta –eNA atzizkiak bereizten
ditu.
❖ (EB) ebela eman behar > ebela emon biher(B)(97.lerroa)
❖ (EB) behar direla > biher dabela (B)(99.lerroa)
❖ (EB) esaten dudana > esaten dabena (B)(102.lerroa)
❖ (EB) esaten dutena > esaten dotsena (B)(105.lerroa)
4.2.2. Zehar galderak
❖ gerriko bat geroan (B)(107.lerroa)
4.2.3. Moduzkoak: eN LEZ, LEGEZ
❖ beste askotan legez (B)(asmatuta)
❖ (EB) arropa jantzirik dagoenean > arropa jantzirik daroenen (B)(asmatuta)
4.2.4. Helburuzkoak
❖ (EB) bekizan zer haize ziren haizerik onenek joan-etorri edo ostera arin
egiteko > bekizan ze aize ziran aizerik onenek joan-etorri edo ostera arin
egiteko (B)(Kresala IX.)
4.2.5. Konparaziozkoak: BESTE
❖ (EB) eta zazpian sortu zen hori beste kofradia > ta zazpixan sortu zan hori
beste kofradixe (B)(120.lerroa)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
29
4.2.6. Baldintzazkoak
❖ (EB) hemendik onean irten nahi badugu > hemendik onean urten nahi badugu
(B)(Kresala V)
4.2.7. Ondoriozkoak
❖ (EB) nun egon ziren tiraniarik gogorrenak > nun egozan tirañik gogorrenak
(B)(Kresala IX)
❖ (EB) nun zein agintari zen ez zekien > nun zein agintari zan ezekian
(B)(Kresala IX)
4.2.8. Kontzesiboak
❖ (EB) inoiz sumatu ditut nik gazte batzuk… > iñoiz somau ditut nik gazte
batzuk… (B)(Kresala)
4.2.9. Kausalak
❖ (EB) itsasoan bizi izan naiz baizen gehiago > itsasoan bizi izan naz baizen
gehiago (B)(Kresala IX)
4.2.10. Erlatibozkoak
❖ (EB) eta inork ezin zuen esan gertaturikoa nola zen > ta inork ezin eikien esan
gertaurikoa zelan zen (Kresala V)
❖ (EB) aurreragoko egunean itsasotik ekarritako mokoloiak askatu genituen >
aurreragoko egunean itxasotik ekarririko mokoloiak askatu ginduan
(B)(Kresala V)
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
30
5. EZAUGARRI LEXIKALAK (Jon Egurretxea)
Zubereran gertatu ohi den bezala, bizkaierak ere, bere lexikoan, kontraste handia
erakusten du: arkaismoak eta, bere-bereak dituen hitzekin batera, erdal harrobiko
mailegu nabarmenak ditu.
Kontraesan hori, ordea, hizkuntzalarientzat ez da hainbestekoa. Uhinen teoriaren
alde daudenek guztiz normaltzat ikusten dute molde zaharrak bazterretan gordetzea,
hots, arkaismorik nabarmenenak, euskarari begira, Zuberoan eta Bizkaian Izatea.
Izan ere, hizkuntza eta eta dialektoen aldaketarik handienak erdialdean gertatzen
direnean, berrikuntza horiek inguruan barrena uhinak bezala zabaltzen dira. Zabaldu
ahala, ahulduz joaten dira. Edo nahiago bada, berrikuntzak sorlekutik urrundu ahala,
baretu egiten dira eta ertzetara ez dira iristen. Gauza bertsua gertatzen da gizartea,
esaterako, hiriburu eta aparteko herrixkekin: modak eta berrikuntzak hirietan sortzen
direlarik, horiek oso berandu eta ahulduta iristen dira herrixketara, baldin eta iristen
badira.
Bestalde, albo-erdararekin ezinbesteko harremanean egon izan direnak berak dira.
Horrek argitzen du kanpotiko mailegu horien sarketa handiagoa.
Hala bada, eta lehengora itzuliz, honatx bi ezaugarri horien ondarearen emaitza:
● Alde batetik, bere-bereak dituen hitz asko ditu bizkaierak bere altxorrean,
hainbatean dagoeneko eskolaren eta komunikabideen bitartez euskaldun
eskolatuetara ere zabaltzen ari dena.
● Bestetik, baita erdal iturburukoak ere.
*Uhinen teoria (Wellentheorie)
Uhinen teoriaren alde dauden hizkuntzalariek normaltzat ikusten dute molde
zaharrak bazterretan gordetzea, hau da, arkaismorik nabarmenenak Bizkaian eta
Zuberoan izatea. Izan ere, hizkuntza eta dialektoen aldaketarik handienak erdialdean
gertatzen direnean, berrikuntza horiek inguruan barrena uhinak bezala zabaltzen
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
31
dira. Zabaldu ahala ahultzen joaten dira eta askotan ez dira bazterretara iristen, eta
iristen badira oso indar txikiarekin.
Bizkaieraren lexikoaren adibideak
BIZKAIERA EUSKARA BATUA
Emon Eman
Eroan Eraman
Gitxi Gutxi
Itzi Utzi
Zugaitza Zuhaitza
Ondo Ongi
Txarto Gaizki
Ederto Ederki
Jausi Erori
Zelan Nola
Holan Horrela
Bereiztu Bereizi
Barik Gabe
Urten Irten
Eskuma Eskuina
Euki Eduki
Alkar Elkar
Pertsona Persona
Eretzi Iritzi
Be Ere
Aizpa Ahizta
Hitz Berba
Bardin Berdin
Pentsau Pentsatu
Olgau Jolastu
Alkondara Alkandora
Desberdin/Ezberdin Desberdin/Ezberdin
Abade Apaiz
Aitite Aitona
Amama Amona
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
32
Artaziak Guraizeak
Barruan Barnean
Denpora Denbora
Edur Elur
Mailuki Marrubi
Zarama Zabor
Lez Legez
Oin Orain
Baltz Beltz
Erabagi Erabaki
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
33
6. KULTURA(denok)
Durangoko azoka
Durangoko Euskal Liburu eta
Disko Azoka Euskal Herriko
handiena eta garrantzitsuena da,
euskalgintzan dihardutenen
elkargunetzat sortua.
Urtero, abenduaren lehenengo
hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai
nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera,
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren
erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da. Zerbaitengatik du euskal izena, izan
ere.
Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko
Jaurlaritzak, Durangoko Udala,Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak,
BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.
Bizkaiko bertsolari txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan probintziako ekimen nagusia
da, bi urtetik behin antolatutakoa. Azken urteotan, eskualdeka kanporaketak egiten
dituzte sailkapen prozesu moduan. Igor Elortza eta Jon Lopategi aldi gehienez
txapeldun izan direnak ditugu, bost eta lau txapelekin hurrenez hurren.
Bilbo izan da finalaren egoitza edizio gehien-gehienetan.
Gastronomia
Pintxoak tabernetako jaki zati txikiak dira, edariarekin batera bizpahiru mokadutan
hartzekoak. Ohikoenak ogi zatien gainean jartzen dira, txotxez eutsita. Azken
urteotan garapen handia izan dute, Euskal Sukaldaritza Berriaren oinarri
nagusietakoa bihurtuz eta euskal gastronomian gehien esportatzen den jaki edo
BIZKAIERA
TESTU AZTERKETA
34
ideia izanik. Horregatik, mota eta aldaera asko ageri dira,eta taberna asko eta asko
halako lehia batean sartu dira pintxo bereziak sortzeko, guztion aho-gozagarri.
Euskal Herriko ia taberna guztietan ditugu eskuragai, hainbat mota, itxura eta
prestaketa mailekin. Baina aukera handiena Bilboko eta, batez ere,Donostiako Alde
Zaharrean aurkituko ditugu. Ohitura handienekoak txatka pintxoa, piper berde eta
antxoa pintxoa, tortilla pintxoa eta mota askotako frijituak dira: kroketak, piper
beteak, gaztazko bolak, etab.
Top Related