UDAL FOROA 2012-2013
JOSE MARIA UZELAI ESKOLA
2012-2013 IKASTURTEKO GAIA
PAUSOZ PAUSO LANEAN
LEHENENGO: LAN TALDEA OSATU ETA LANA PLANIFIKATU
Lan taldea hauexek osatzen dute:
7 irakaslek 8 ikaslek 2 gurasok, jantokiko monitore batek eta eskolako garbitzaileak.
Talde honi INGURUMEN BATZORDEA deitzen zaio
Ikasleok PATRULLA BERDEA gara eta INGURUMEN BATZORDEKO kideak ere.
BIGARREN: GAIARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIOA ETA MOTIBAZIOA
Familiak gonbidatu ditugu proiektuan parte hartzera. Gelak landarez jantzi dugu, «eskola berdetu» Hortuan era ekologikoan lan egiten duen baserritar batekin izan dugu elkarrizketa. Hamaiketakoan fruta jan dugu. …
HIRUGARREN: DIAGNOSTIKOA
Erosketa berdearekin lotuta egin dugu (erabiltzen den paper mota aztertu, baita bulegoko materiala, garbitasun produktuak…)
Eskolako beste espazioetan landararik dagoen behatu dugu
Orain arte fruta jatea oso ona dela ikasi dugu eta hamaiketakoan jan dugu, baina gosarian zer jaten dugu? Horretaz ausnarketa, inkesta… egin ditugu. Osasuntsua da? Frutarik jaten dugu? Nondik dator? Aurton bere jatorriaz arduratu gara.
EROSKETA BERDEA
Elikadura produktuak
Papera eta
bulegoko materiala
Ekitaldien antolakuntza
Garbiketa produktuak
Ekipo informatikoak
Argiteria
LAUGARREN: EKINTZA Diagnostikoa kontuan izanik, hartuko diren neurriak plan baten jaso eta praktikan jarri ditugu.
«Aingeru urdina» zigilua duen paper birziklatua erabiltzen hasi gara
Landareak jarri ditugu komunetan
Gosari osasuntsua antolatu eta jan dugu
Hormairudiak egin ditugu
Munduko mapan kokatu ditugu erosten ditugun produktuak
AZKENIK. Herri diagnostikoa eta komunikazioa
Eskola inguruko zuhaitz inguru eta lorategitxoak behatu ditugu.
Egin dugunaren informazioa Udal Foroan zabaldu ondoren, galdera batzuk ere prestatu ditugu gaiari buruz …
amaierarako utziko ditugu… orain ikus dezagun egin ditugun beste ekintza batzuk, …oso gustura !!!
baina…
IKASTURTEAN ZEHAR EGINDAKO HAINBAT EKINTZA
Gurasoen, herriko eta kanpainia ezberdinen informazioa zabaldu eta parte hartu dugu.
Energi berriztagarriei buruzko tailerra egin dugu.
Berrerabili, birziklatu …
Plastikozko tapoiak eta idazteko materiala batzen ibili gara
Denok fruta jaten hamaiketakoan
Gosari Osasuntsua jan dugu eskolan, bai goxoa! Errepikatzeko modukoa!!!
Gure Ingurua ezagutzera eta gozatzera irten gara!!
Gure herriko kultura ondarea ezagutzen jarraitzen dugu: lanbideak, nagusien ekarpenak…
Eskola “berdetu” dezagun
Eskola Inguruko Lorategitxoak
4 urtekoen proiektua
HARTUTAKO KONPROMISUAK, PROPOSAMENAK UDALARI, ESKERRAK
Galderak Udalari
Zein eratako papera erabiltzen da udaletxean, “aingeru urdina” zigilua duena? Papera eta bulegoko materialari dagokionez erosketak egiteko barne irizpiderik dago udaletxean? Garbitzeko produktu toxikoen ordez ekologikoak erabiltzen dira? Udaletxean ingurumen hobekuntzarik burutu al da? Energia berriztagarri sistemarik dago herrian? Gure herrian kontsumo iraunkorra-erosketa berdea bultzatzeko neurriak hartu dira?
Lehenik ditugun konpromisuekin jarraitzen dugu,
• Hondakinak bereiztu eta dagokien edukiontzietan birziklatzen ditugu.
• Ardura izaten dugu ura, argia eta papelaren kontsumoa egokia izateko.
• Eskolako eta herriko ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu etxekoak ere.
• Gure inguruko txokoak ezagutzera goazenean errespetuz jokatzen dugu.
Hemendik aurrera • eskolan paper birziklatua erabiliko dugu, erosten
ditugun boligrafo eta arkatzak ekologikoagoak izango dira, aurtengo koaderno berbera erabiltzen jarraituko dugu amaitu arte…
• Erosten ditugun gauzetan jatorrian fijatuko gara. • Gure baserritarren lana eta produktuak baloratuko
ditugu. • Aukera izan ezkero eskola inguruan lorak zaindu edo
landare zein barazki batzuk landatu eta haietaz arduratuko gara.
Udalari egiten diogun proposamena
• Ohitura onak eskolatik kanpo ere mantentzeko, hondakinak bereizteko zaborrontziren bat jartzea eskola aurrean.
• Garbitzeko produktu ekologikoagoa erabiltzea eskolan. • Eskola inguruan dauden jardinera batzuk konpontzea,
zuhaitz egunean Udalak landareak emonez gero geuk landatuko genituzke lorategitxoetan, ...
• Eskolako negutegian herritarrek duten proiektuaren berri izatea eta, posible balitz, gurekin kontatzea.
Pozten gara Udalak gure proposamenak kontuan izaten dituelako eta baita guk lantzen duguna ere!
Eskerrik Asko!
Top Related