MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
AURKIBIDEA
0. SARRERA
1. PROZESUAREN DESKRIBAPENA
2. GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOAREN DEFINIZIOA
1. IZAERA
2. SARRERA BALDINTZAK
3. BIZTANLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
4. BARNE ANTOLAKETA
5. PROGRAMA ARKITEKTONIKOA
3. PROIEKTUAREN GARAPENA
#3
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Azken hilabeteotan Errenteriako eragile eta gazteen egoeraren inguruko diagnostikoa osatu
dugu MAREA GORA prozesuan. Guztiontzako herria eraikitzeko nahian, oso garrantzitsua izan
da gazteen iritzia jasotzea eta nolako Errenteria irudikatzen duten jakitea.
18-30 urte bitarteko gazteen artean jaso dugun kezka nabarmenena emantzipatzeko
zailtasuna izan da.
Izan ere, gazte ororentzat bizitzan aurrera egiteko pausu garrantzitsua da emantzipazio
prozesua. Norbere autonomian sakondu ahala eta bizitzaren aurrean erabakiak hartzen hasi
ahala, beharrezko bilakatzen den errealitatea da. Pausu honen bi ardatz nagusiak etxebizitza
izatea eta lana eskuratzea dira egungo egoera sozio-ekonomiko honetan.
Jakin badakigu Errenteriako gazte askok zailtasunak dituztela gurasoen etxea utzi,
emantzipatu eta beraien bizi proiektuak eraikitzeko. Alokairua garesti, lan aukera eskasak…
Udaletik irtenbide bat eman nahi zaio horri, baina ez soilik gutxi batzuei etxebizitza bat
erraztuz. Arazoaren errora joan eta beste eredu bat sustatu nahi da, komunitatean oinarritua
eta epe luzera ere jende askoren egoera hobetzen lagunduko duena.
Horregatik, eta Holanda, Danimarka edo Kataluniako esperientzia arrakastatsuak oinarri
hartuta, gurean aitzindaria den proiektu bat jarriko dugu martxan: GAZTEENTZAKOETXEBIZITZA KOMUNITARIOA.
#6
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
1. PROZESUAREN DESKRIBAPENA
#7
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren proiektuak 3 fase nagusi izango ditu:
• Definizioa [2017ko martxotik ekaina bitarte]
• Garapena [2017ko uztailatik 2018ko ekaina arte]
• Abiatzea eta jarraipena [2018ko uztailatik aurrera]
Ondorengo taulan azaltzen dugu fase bakoitzean landu beharreko gaiak, eman beharreko
pausuak eta garatu beharreko dokumentu teknikoak [-].
DEFINIZIOA GARAPENA JARRAIPENA
IZAERA izaeraren definizioa [ordenantza]
BIZTANLEAK HAUTATZEKO BALDINTZAK
baldintzen definizioa [sarrera pleguak]gazteen aukeraketa
ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
eskubide etabetebeharren
definizioa
eskubide etabetebeharren
garapena[udala eta gazteenarteko kontratua]
konpromezuenjarraipena
FUNTZIONAMENDUA
funtzionamenduarendefinizioa
taldearen osaketafuntzionamenduaren
garapena[barne-kanpo araudia]
elkarbizitzarenlanketa
ESPAZIOA programaarkitektonikoa
[proiektuarkitektonikoa]
obraren lizitazioa etaexekuzioa
espazioen kudeaketa
#8
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Lehen faseari dagokionez parte hartzea irekia izan da, edozein pertsona parte hartu ahal izan
duelarik. Bigarren eta hirugarren faseetan aldiz, Etxebizitza Komunitariora sartzeko hautatuak
izan direnekin egingo da lanketa.
Marea Gora prozesuaren baitan, soilik lehen fasea (definizioa) burutu da eta hurrengo
garapena izan du.
FORMATOA GAIA
MARTXOAK 10 Jardunaldiak Etxebizitza komunitarioa
APIRILAK 7 TailerraIzaera eta erabiltzaileak
hautatzeko baldintzak
MAIATZAK 5 Tailerra Programa arkitektonikoa
EKAINAK 2 Tailerra
Funtzionamendua eta
erabiltzaileen eskubide eta
betebeharrak
UZTAILAK 5 Aurkezpen publikoaProiektuaren aurkezpena eta
2. fasearen zehaztapena
Aurreko taulan ikusi bezala bi ekimen mota antolatu dira:
• jardunaldiak modu teoriko batean etxebizitza komunitarioaren inguruko ereduak
ezagutzeko
• tailerrak edo saio parte hartzaileak Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren
proiektua definitzeko
Parte hartze metodologia hurrengo eskeman azaltzen dugu:
#9
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Gazteen iritziak jaso ondoren, Udal teknikari eta politikariekin kontrastatu dira gai bakoitzaren
inguruko emaitza batzuk jasotzeko.
Ondoren, emaitza horiek gazteei berriz aurkeztu zaizkie modu presentzialean eta web orri eta
sare sozialen bitartez.
Prozesu guztiaren jarraipena eta aportazioak egin ahal izateko hainbat tresna martxan jarri
dira ere web orrian.
#10
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
2. GAZTEENTZAKO ETXEBIZIZA KOMUNITARIOAREN DEFINIZIOA
#11
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
IZAERA
GAZTEA
Etxebizitzaren arazoa gazteei eragiten die bereziki. Horregatik beharrezkoa da biztanleriaren
sektore honi erreparatzea alternatibak sortu nahi direnean.
Horretaz gain, pertsonen emantzipazio prozesuaren gakoetako bat da etxebizitza. Instituzio
publikoetatik prozesu horretan lagundu nahi bada etxebizitza eta lan aukerak sortu behar dira
nahi eta nahi ez.
KOMUNITARIOA
Etxebizitzaren izaeraren muina izango da elkar bizitza eta elkarlana sustatu nahi badira.
Europako hainbat herrialdeetako ereduak hartuta, etxebizitza komunitarioek hainbat abantaila
planteatzen dituzte: errekurtsoen optimizazioa, zaintzaren ardura partekatua...
Honek proiektuaren atal guztiak baldintzatuko ditu, sarrera baldintzen ezarpenetik programa
arkitektonikoraino.
#12
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
HAZITEGIA
Etxebizitza eredu honen hainbat alor erreplikagarriak behar dute izan. GazteentzakoEtxebizitza Komunitarioa erreferentzia bat izan behar du bertan biziko diren gazteenemantzipazio prozesuan.
#13
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
SARRERA BALDINTZAKSarrera baldintzei dagokionez, horrela banatu ditugu lortutako emaitzak:
• Ezinbesteko baldintzak
• Aukeraketa irizpideak
• Hautaketa prozedura
EZINBESTEKO BALDINTZAK
Baldintzak
18-30 urte artean egoteaEskaera egiterakoan eta etxera sartzerakoan
Errenterian erroldatuta6-12 hilabeteko errolda edo lizitazioaren publikazioaren aurretik erroldatuta
#14
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
AUKERAKETA IRIZPIDEAK
Kontzeptua
Emakumezko eta gizonezko kopuru berdintsua
Motibazioa eta komunitatean bizitzeko prestutasuna
Inklusibitatea
Konpromezu soziala duten gazteak
PROZEDURA
Pausuak
Dokumentazioaren aurkezpena
Epai mahairen balorazioa
Elkarrizketak
Biztanleen eta itxaron zerrendan egongo direnen aukeraketa
#15
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
BIZTANLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
Biztanleen eskubide eta betebeharrei dagokionez Udaletik hainbat irizpide markatu dira.
Hauek saio parte hartzaileetan egondako gazteekin konpartitu dira eta beraiek berretsi
dituzte.
ELKARBIZITZA, ERRESPETUA ETA BERDINTASUNA
Eraso homofobo, arrazista edo sexistarik ez da onartuko
EGONALDIAREN IRAUPENA
3 urteZerrendan 13 lehenak 4 urte
ERRENTA
Diru sarreren %15Errenta minimoa: 90 euro/hilabete
(gastu minimoak ordaintzeko: ura, argindarra, internet, segurua, mantenua)
#16
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
LAN SOZIO-KOMUNITARIOA
Banaka 9 ordu bederen hilabeteanKomunitatean inplikazioa eta komunitate bezala herriari eskaintza
(urtean 4 ekimen bederen)Komunitatean antolatutako ekimen gehiago badaude lan ordu pertsonal gutxiago
KONTSUMO ARDURATSUA ETA BIRZIKLAPENA
Kontsumo arduratsua eta birziklapena sustatu beharko dira
UDALAREKIN HARREMANA
Norbanako eta kolektiboaren ordezkariekin harremanaProiektuaren jarraipena egingo du Udalak
Udalak etxebizitzaren mantenua egiteko arduraEspazio publiko-komunitarioak erabiltzeko eskubidea izango du Udalak
Komunitateak Udalaren esku hartzea eskatu ahalko du biztanleren batekin arazoak badaude
FORMAKUNTZAFormakuntzan parte hartzeko betebeharra
#17
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
BARNE ANTOLAKETAAntolaketaren gaia garapen haundiena behar duena da. Prozesuaren 2. fasean gai hauei heldu
beharko zaio sakonki.
Orain arte egindako lanketa horren abiapuntua izango da.
Lanketa horretan hainbat gai jorratu dira:
• Elkarbizitzarako arauak
• Antolaketa guneak
• Jarduerak
• Kontsumo kolektiboak
#18
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
ELKAR BIZITZARAKO ARAUAK
Barne mailako elkar bizitzarako arauak garatuko dira baina jada zenbait irizpide adostu dira:
Komunitateko kideekiko errespetua (soinua, jarrerak, garbiketa...)
Ez dira jarrera matxista, xenofobo edo arrazistak onartuko
Komunitateko bizitza indartzeko konpromezua
Gatazkak kudeatzeko guneak
ANTOLAKETA GUNEAK
Batzarrak, bozeramaileak eta hainbat ardura konkretu adostu dira baina oraindik garapen zehatzagoa beharko dute:
Etxebizitzako asanbladak hilabetean behin
Pisu bakoitzeko asanbladak hilabetean behin
Bozeramailea Udalarekin harremana izateko
#19
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
BARRURA BEGIRAKO JARDUERAK
Komunitate izaera lantzeko ezinbestekoak izango dira barrura begirako jarduerak burutzea. Hainbat proposamen luzatzen dira:
Baratza komunitarioa
Bazkari edo afari komunitarioak maiztasun batekin
Irteera eta bisitaldiak
Gaitasunen partekatzea
Biltoki partekatua (arropak, liburuak, janaria...)
KANPORA BEGIRAKO JARDUERAK
Herriari eskaintza bat egingo zaio ere Etxebizitza Komunitariotik. Horra hor zenbait aukera:
Tailerrak (biztanleen gaitasunen arabera)
Kontzertuak, antzerki saioak, karaoke saioak, dantza edo zinema erakustaldiak
Auzo edo herriko jaietan ekintzak antolatzea
#20
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
KONTSUMO KOLEKTIBOAK
Kontsumo kolektiboak eta arduratsuak bultzatzeko konpromezua hartu nahi da. Horretarakozenbait aukera aztertuko dira:
Argindarra Goiener bezalako kooperatiba batekin kontratatzea
Eguzki plaken instalazioa
Barazkiak baratza komunitario batean ekoiztea
Erosketa amankomunak txandaka antolatzea
#21
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
PROGRAMA ARKITETONIKOA
Landutako programa Proiektu Arkitektonikoaren oinarria izango da.Ondoren, eraikinean izango diren espazioen deskribapen orokorra eta planteatzen direnbestelako baliabideen azalpena egiten dugu.
Programa arkitektonikoa erantsitako dokumentuan aurkitu daiteke.
ERAIKINAREN DESKRIBAPENA
Eraikina Urbia kalea, 2. zenbakian kokatuta dago, Galtzaraborda auzoan.
5 solairuko eraikina da, solairu bakoitzean 62m2-ko 2 etxebizitza daude, guztira 10
etxebizitza.
Horretaz gain, sotoan trastelekuak daude.
Etxebizitzak egoera desberdinetan daude, goiko pisuetakoak egoera nahiko ona dute eta
behekoak oso txarra.
Eraikinaren fatxadan konponketak egin behar dira eta instalazioak berrikusi behar dira.
ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Etxebizitza komunitarioa izango den heinean izaera hori programa arkitektonikoan txertatu
beharko da.
Horrek espazio mota desberdinak planteatzera eramaten gaitu: etxebizitzak, espazio
amankomunak eta espazio komunitarioak. Horretaz gain, interesgarriak izan daitezkeen beste
baliabide batzuk aztertzea planteatu da.
#22
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
ETXEBIZITZA EREDUAK
Guztira 26 pertsonentzako etxebizitza izango da, biztanle bakoitzak erabilera pribatuko gela
bat izango duelarik.
10 pisuetatik 7 etxebizitza erabilerara bideratuko dira eta bi eredu planteatzen dira:
• 3 logelako 2 etxebizitza: hauek sukaldea, egon gela, komuna eta 3 logela izango
dituzte,
• 4 logelako 5 etxebizitza: hauek sukaldea, komuna eta 4 logela izango dituzte.
ESPAZIO AMANKOMUNAK
Espazio amankomunak Etxebizitzako biztanleen erabilerara bideratuak izango dira.
2 pisu erabilera hauetara bideratuko dira hurrengo erabilerekin:
• Sukalde amankomuna
• Ikas gela
Beheko trastelekuak ere erabilera amankomuna izango dute: trasteleku bezala edo garbitegi
bezala erabiliko dira.
ESPAZIO KOMUNITARIOAK
Espazio komunitarioetan, Etxebizitzako biztanleek komunitateari eskeintza sozio-kulturala
egin ahalko diote.
Erabilera honetara pisu bat bideratuko da eta areto balioanitza bezala planteatuko da.
#23
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
BESTELAKO BALIABIDEAK
Prozesuan zehar interesgarriak izan daitezkeen bestelako baliabide batzuk egotea planteatu
da:
• Baratza komunitarioa: etxebizitzaren inguruan bertan ezinezkoa bada ere interesgarria
izan zitekeen Etxebizitzako biztanleek modu komunitarioan baratza bat gestionatu
ahal izatea.
• Energia sistema jasangarriak: eguzki plaken instalazioa planteatu da.
#24
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
3. PROIEKTUAREN GARAPENA
#25
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Behin Definizio fasea amaituta, hainbat lanketa beharrezkoak dira proiektua garatzeko eta
abian jartzeko.
Beheko eskeman ikusi daitezke aurreikusten diren faseak eta lan konkretuak.
#26
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
DOKUMENTU ADMINISTRATIBOAK
Alde batetik, hainbat dokumentu administratibo garatu beharko dira:
• Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren ordenantza
• Sarrera plegua
• Udala eta gazteen arteko kontratua
• Proiektu arkitektonikoa
Horietako batzuk jada lantzen hasi dira eta hurrengo hilabeteetan garatu beharko dira.
2017ko amaierarako definituak egotea aurreikusten dugu.
ERAIKINAREN ATONTZE LANAK
Eraikinaren atontze lanak abiatzeko Proiektu Arkitektonikoa garatu eta obraren lizitazioa
burutu beharko dira.
Atontze lan hauek 2018 lehen sei hilabetean burutzea aurreikusten da.
GAZTEEN AUKERAKETA
Gazteen aukeraketa burutzeko Sarrera Pleguak definitu beharko dira eta aukeraketa prozesua
abiatu.
Prozesu honetan Etxebizitzan sartuko diren 26 gazteak aukeratu eta itxaron zerrenda bat ere
definituko da.
2018ko lehen sei hilabetean prozesu hau burutzea aurreikusten da.
#27
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
PROIEKTUAREN ABIATZEA ETA JARRAIPENA
Eraikinaren atontze lanak definituko dute proiektuaren abiapuntua orduan aukeratutako
gazteak bertara bizitzera joan ahalko direlako.
Aurreikuspena da hau 2018ko irailean izatea.
Behin gazteak Etxebizitza Komunitariora bizitzera doazela taldearen jarraipena egin beharko
da, Etxebizitzaren Asanbladak dinamizatuz eta banakako jarraipen saioak eskainiz.
FORMAKUNTZA ETA TALDE DINAMIKAK
Ezinbestekoa ikusi da formakuntza eskaintzea eta talde dinamikak lantzea Etxebizitza
Komunitarioan biziko diren gazteekin eta baita, itxaron zerrendako lehenekin ere.
Prozesu honek 3 ekimen mota izango ditu:
• Formakuntza
• Etxebizitza Komunitarioaren izaeran sakontzeko tailerrak
• Talde ekimen edo auzolanak
Atal bakoitzeko 4 saio egitea aurreikusten dugu, guztira 12 saio.
Hauetatik 4 Etxebizitzara sartu baino lehen burutzea aurreikusten dugu. Besteak, gazteak
behin etxebizitzara sartuta burutuko dira.
#28
MAREA GORA. ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANAGAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
ERRENTERIAKO HAUR ETA GAZTE PLANA
GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA
Kolaborazio teknikoa:Lan hau HIRITIK AT eta HIRU DAMATXO enpresen laguntza teknikoarekin burutu da.Hiritik At-ek dokumentu teknikoak idatzi eta prozesu parte hartzailea dinamizatu du.
Hiru Damatxo komunikazio lanaz arduratu da.
#30
Top Related