1
ESKOLAKO AGENDA 21
2010-2011 IKASTURTEA: “MUGIKORTASUNA”
UDAL FOROA 2011-05-05
Bileraren lekua eta data: Igorreko Udaletxea
Hasera eta amaiera: 10,00-11,00
Bertaratutakoak Udal Forora
� Igorreko Alkatea: Galder Olivares.
� Ingurugela: Joseba Etxebarria.
� Igorreko “Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako Eko-ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko
koordinatzailea, Elena Barrenetxea.
� Igorreko Institutuko Eko-ordezkariak eta Eskola Agenda 21eko koordinatzailea, Maite Elorriaga.
� ONDOAN, S.Coop.: Nerea Landa.
Gai-zerrenda
• Alkatearen ongietorria
• Institutuko ikasleen aurkezpena
• “Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako ikasleen aurkezpena
• Arratiako eskolen arteko Foroaren emaitzen azalpena
• Alkateari eskaerak eta proposamenak
• Alkatearen erantzuna
Alkateak ongietorria ematen die ikasle eta irakasle guztiei, eta eskerrak ematen dizkie egindako lan
guztiagatik. Eskerrak ematen dizkio Ingurugelako Aholkulariari ere ziurtagiri bat entregatzen bait dio
Alkateari. Ziurtagiri hau Nazio Batuen errekonozimendu bat da “Euskal Autonomia Erkidego mailan
garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”.
Ondoren, Igorreko Institutuko ikasleek beraien aurkezpena egiten dute:
� Eskola Agenda 21aren esparruan, ikasturteko gaia mugikortasuna izan dela azaltzen dute.
� Ikasturtean zehar Eskola Agenda 21rekin lotuta egin diren ekintzak azaldu dituzte.
� Pasa den urteko konpromisoak mantenduko dituzte datozen ikasturtean:
o gelatan paper eta plastiko hondakinak banandu.
o energiaren aurreztean lortutako emaitza onak mantendu.
2
o hartutako kontsumo ohitura onak mantendu (azoka berdea, bertoko gazta).
� Institutuko ikasleek Udaletxeari egin dizkioten proposamenak / eskaerak hauek dira:
• Gaueko autobus zerbitzuaren ordutegia luzatzea.
• Eskola eta Institutuaren atzealdean dagoen errepidean txintxetak kokatzea.
• Bizikletentzat bidegorri gehiago egitea.
“Ignacio Zubizarreta” Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da ondoren eta beraien aurkezpenean zera
azaltzen dute:
� Eskola Agenda 21ren esparruan, Ikasturteko gaia bioaniztasuna izan dela komentatzen dute.
� Ikasturtean zehar Eskola Agenda 21rekin lotuta egin diren ekintzak azaldu dituzte.
� Pasa den urteko konpromisoak mantenduko dituzte datozen ikasturteetan:
• Paperaren kontsumoa murrizten jarraitzea.
• Eskolako eta etxeetako hiri hondakin solidoen sorrera murrizten jarraitzea.
• Hiri hondakinen kudeaketa egokia egiten jarraitzea.
� Aurten konpromiso berri bat hartu dute:
• Eskolako hazitegia zaintzeko konpromisoa hartu dute.
� Inazio Zubizarretako ikasleek Udaletxeari egin dizkioten proposamenak / eskaerak:
• Udaletxeko patioan plastikoak botatzeko edukiontzia kokatzea.
• Herrian dauden landare inbaditzaileak kendu eta bertakoak jartzea.
• Bioaniztasunerako azalera irabaztea.
• Udaletxe mailan erosketa berdea egitea (ziurtagiridun egurra, e.a.).
• Patioaren goiko aldean beste iturri bat jartzea.
3
Maiatzak 4ean egindako Eskolen arteko foroan, mugikortasuna eta bioaniztasunaren inguruko eskaerak
landu zituzten Dima, Inazio Zubizarreta eta Institutuko ikasleek. Hauek dira batera adostu zituzten
proposamenak eta hauexek dira Igorreko Alkateari Institutuko ikasleak eta Inazio Zubizarretako ikasleek
egiten dizkioten eskaera bateratuak. Ondorengo taulan Alkatearen erantzuna txertatu da ere:
2010-2011 IKASTURTEKO ESKAERA BATERATUAK
IKASTETXEEN PROPOSAMENAK ETA
ESKAERAK
ALKATEAREN ERANTZUNA
BIOANIZTASUNA
1. Ez erabiltzea ongarri kimikorik eta
pestizidarik herriko lorategietan.
Ongarri kimikoen ordezko naturala satsa da
produktu honen erabilerak arazoak sortu ditzake
usaiagatik eta belarguneetan haurrek ukitu eta
ahora eraman ahal dutelako eta zikina delako.
Dena den, herriko lorazainekin aukera hau
aztertuko da.
2. Utzitako edo hondatutako eremuak
errekuperatzea
Udaletxean abian jarri zuen baso-gunea
berreskuratzeko proiektu bat. Momentuz ez da
emaitza oso onak ematen ari baina ahalegin
guztiak egiten ari dira proiektua arrakastatsua izan
dadin.
3. Ibaiertzeko ibilbideak antolatzea Erreka bazterretako lur eremuen jabetza aldatzen
ari da Udala dagoeneko, hau da, interes
4
2010-2011 IKASTURTEKO ESKAERA BATERATUAK
IKASTETXEEN PROPOSAMENAK ETA
ESKAERAK
ALKATEAREN ERANTZUNA
publikorako gune bilakatzen ari dira eremu hauek.
Dena den, ibilbideak egitearen aukera ez da horren
erraz ikusten, eremu hauek uholde arrisku altuko
guneak izanik Eusko Jaurlaritzaren baimena
lortzea zaila delako.
MUGIKORTASUNA
4. Bidegorri gehiago egitea Herrian bidegorria egiteko proiektua onartua dago,
baina baliabide gabezia dela eta atzeratu egin da.
Dena den, saihesbidearen irekierarekin herriko
trafiko dentsitatea nahiko gutxitu da beraz
bizikletan ibiltzeko ere arrisku gutxiago dago.
5. Txintxetak kokatzea Igorre eta Dima arteko
errepidean
Dimako herriaren eremuan ezin du Igorrek ezer
egin, dena den, industrialdean txintxeta bat
jartzeko eta paseorako gunea hobetzeko proiektu
bat badago.
Saioaren amaieran Alkateak ikasleek ikasturtean zehar egin duten lan guztia goraipatu du eta eskerrak
eman die Eskola Agenda 21 proiektuaren bitartez egiten duten lan guztiagatik.
Top Related