Euskal Herriko Tokiko Agenda 21eko15 jardunbide hoberenak
Klima aldaketa BiodibertsitateaJasangarritasuna
bultzatzeko heziketaOsoko
jasangarritasunaEko-berrikuntza
Udalsarea 21 Sariak-2012
Argitaraldia: Maiatza 2012IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate PublikoaUrkixo Zumarkalea, 36 - 6. solairua (Bizkaia emparantza) - 48011 BilboTel.: 94 423 07 43 • Fax: 94 423 59 00www.ihobe.net
Argitaratzailea: Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.Ingurumen, lurralde plangintza, nekazaritza eta arrantza saila.Eusko Jaurlaritza.
Edukia: Dokumentu hau prestatzeko Haizea Ikerketa S.L. enpresarenlaguntza jaso dugu.
Diseinua: TRUPP Compañía de Comunicación.
Itzulpena: Haizea Ikerketa S.L.
Argitalpen hau % 100 paper birziklatuarekin eginda dago.
Liburu honen edukiak, oraingo edizioan, litzentzia honetan argitaratu dira:Aitortu – Ez merkataritzarako – Lan eratorririk gabe 3.0 Unported(informazio gehiago http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/deed.eu).
Udalsarea 21 Sariak-2012
4
AURKIBIDEA
Eraiki dezagun Euskadi bikaina 6
Klima aldaketa 9
Biodibertsitatea 15
Jasangarritasuna bultzatzeko heziketa 21
Osoko jasangarritasuna 27
Eko-berrikuntza 33
5
ERAIKI DEZAGUNEUSKADI BIKAINA
Aurten Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide
Hoberenen Udalsarea 21 Sarien 4. edizioa ospatzen
da. 2006. urtean jaio zirenetik, bi urtero ospatzen
diren Sariok Udalsarea 21 Jasangarritasunaren Euskal
Udalerrien Sarea osatzen duten udalerrien konpromi-
soa balioan jartzea dute helburu, baita Euskadin
jasangarritasunaren alde martxan jarri diren
jardunbide egokiak aitortzea ere.
4. edizio hau ospatzea, beraz, egun jasangarritasuna-
ren aldeko apustua egiten duten 198 udalerrien
konpromisoa ospatzea da. Udalerri horiek denak
Euskadi erreferente bilakatzen dute jasangarrita-
sunari dagokionean, euren inplikazio eta kudeaketa
eredugarriari esker.
Sariketa hau, ordea, ez da sari-banaketa hutsa:
topagune ere izan nahi du, esperientzien elkartruke-
rako eta elkarrekin ikasteko eta bidea egiteko
espazioa, denok batera jasangarriagoa izango den
gizartea eraikitze aldera. Eta, noski, Euskadiren
erakusleiho ere bada ekitaldia: Udalsarea 21 osatzen
Pilar Unzalu Pérez de Eulate
Udalsarea 21eko Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal
Sarea, presidentea.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta
Arrantzako sailburua. Eusko Jaularitza.
6
duten udalerrien elkarlana eta konpromisoa mundua-
ri zabaltzeko aukera paregabea.
Jasangarritasunean erreferente diren diziplina
anitzeko pertsona nahiz erakundeek -eskualde
mailakoak nahiz nazioartekoak- osatu dute aurten
2012 Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide
Hoberenen Udalsarea 21 Sariak hautatu dituen
epaimahaia, erabat aberasgarria izan dena. Epaima-
haiburua Pilar Unzalu izan da, Ingurumen, Lurralde
Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, alegia,
eta gainerako kideak honakoak izan dira: Stefan Khun,
ICLEI Europaren Urban Governance zuzendaria; Rafael
Tortajada, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen,
Ingurumen eta Toki Administrazioko Sailaren Hiri
Ingurumenaren Ataleko burua eta Jasangarritasuna-
ren aldeko Nafarroako Tokiko Erakundeen Sarearen
(NELS Sarea) ordezkaria; José M. Barrutia, Ekonomia
eta Enpresa Zientzietan Doktorea eta gaur egun
Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra;
Alberto Surio, EITB irrati eta telebista publikoaren
zuzendaria; eta José Luis Gutiérrez, A&B Laboratorio
de Biotecnología, S.A.U enpresaren zuzendari nagusia,
Europako 2011-2012 Ingurumen Sarietan saritua izan
dena bi accesit-ekin.
Argitalpen honetan, Sarien 4. edizio honetan parte
hartu duten ekimen hoberen laburpena jaso nahi izan
dugu, eta, bide batez, jasangarritasunaren alde egiten
dugun instituzio, udalerri, entitate nahiz pertsonei
baliagarri izango zaigun gida osatu, denok batera gero
eta jasangarriagoa izango den mundua eraikitzen
jarrai dezagun.
7
KLIMA ALDAKETA
8
Klima aldaketa erantzun globala eta koordinatua
eskatzen duen erronka da. Euskal udalerriek ongi
baino hobeto dakite hori, eta urteak daramatzate
fenomeno honi aurre egiteko lanean, ingurunean
duen eragina gutxituko duen ekimen praktikoak
burutuz, euren egitekoa nahiz ikuspegia erreali-
tate berri honi egokituz eta eguneroko lanean
erronka hori txertatuz.
Beste hautagaitzak
Araba: Emisioen gutxitzea eta energiaren aurreztea udal polikiroldegiko
igerilekuen berotasunaren berreskuratzeari esker (Amurrioko Udala)
Bizkaia: ‘Auzokar Areatza’, autoa konpartitzeko udal zerbitzua (Areatzako
Udala)
Merkataritza Berdea (Balmasedako Udala)
Berotegi-efektuko gasen emisioen gutxitzea 2020 (Bilboko Udala)
Kale argiztapenaren instalazioetan energia hobetzeko eta ingurumen
kutsadura murrizteko Plana (Sestaoko Udala)
Energia eraginkortasunari buruzko azterlana udal eraikinetan eta argi
kutsadurari buruzkoa kale argiztapenean. (Zallako Udala)
‘Etxebizitza berdeak’ programa (Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal:
Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao,
Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberioko Udalak)
Gipuzkoa: Eraikinen karbono-oinatza gutxitzen (Donostiako Udala)
‘Legazpi oinez’, udalerrian oinez ibiltzeko eta erosketak bertan egiteko
kanpaina (Legazpiko Udala)
Intermodalitatea, klima aldaketa saihesteko bidea (Zumarragako
Udala)
9
Tokiko Jasangarritasunerako
Jardunbide Hoberenari 2012 Saria
Elgoibarko Udala
EMUGI: mugikortasun
jasangarria Elgoibarren
Finalistak
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea
(Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia,
Sopelana eta Urdulizko Udalak)
Basauriko Udala
Autoaren zentzuzko erabilera sustatzeko
helburuz burutu du Elgoibarrek EMUGI progra-
ma, eta, bide batez, gaur egun gure gizarteak
pairatzen duen mugikortasun arazoari aurre
egin. Gainera, programaren bitartez energia
aurreztea eta atmosfera kutsatzen duten
gasak gutxiagotzea ere lortzen da.
EMUGIren baitan hainbat ekimen martxan jarri
dira, horietatik hiru hauek direlarik azpima-
rragarrienak: Car sharing-a, auto elektrikoak
alokatzeko zerbitzua; Bike sharing-a, 10
bizikleta elektrikoz osatutako zerbitzua,
hiritarrei, orduka, horiek alokatzeko aukera
ematen diena; eta Azken Milia deiturikoa,
paketeria nahiz mezularitza furgoneta
elektrikoetan edota pedalezko trizikloetan
garraiatzeko aukera ematen duena.
Halaber, esan beharra dago Programa honen
baitan pedalezko triziklo berritzaile baten
prototipoa garatzen hasia dela, udalerrian
salgaiak garraio elektrikoen bitartez bana-
tzea ahalbidetuko duena.
Era berean, aurreikusten da laster Elgoibar
inguruko baserrietan elikagaiak biltzeko eta
banatzeko sistema berria ezartzea, baita
hondakin solidoak garraio elektrikoen bitar-
tez jasotzeko sistema berria ere. Azkenik,
distantzia luzerako Car Sharing zerbitzu
kolektiboa martxan jartzeko asmoa dago.
EMUGI: mugikortasunjasangarria Elgoibarren
ElgoibarProbintzia: GipuzkoaBiztanleria: 11.800 biztanle
10
Emaitzak• Car-sharing: 50 erabiltzaile + udaleko beste 20
erabiltzaile.
• BEG emisiorik gabeko 107.000 km (1900
km/urteko erabiltzaile bakoitzeko eta 600 km
langile bakoitzeko).
• Salgaien banaketa: 50 pakete eguneko (hazten
ari den datua).
• Zuzeneneko 3 lanpostu sortu dira.
Proiektu honek distira egiten du… … erreminta anitzak modu ezin hobean elkartu eta konbinatu dituelako, mugikorta-
sun jasangarria gizarte esparruan nahiz ekonomi esparruan txertatzeko.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.emugi.netwww.elgoibar.org
11
SARIAT
ok
iko
Ja
sa
ng
arrita
su
ne
rak
o ja
rdu
nb
ide
ho
be
ren
ari 2
01
2 S
aria
. Ud
als
are
a 2
1
KLIM
A A
LDA
KETA
Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten
udalerriek urteak daramatzate jasangarritasuna-
ren alde lan egiten. Horren isla da, esaterako,
Uribe Kostako Mugikortasun Jasangarriaren
Plana, 2009-2010ean egindakoa: Plan honek
mugikortasun integratu eta jasangarria garatze-
ko helburua izan du, batetik, udalerri barneko
egituratzea errazteko, eta, bestetik, kanpo
konexioak hobetuz lehiakortasuna bultzatzeko.
Elkarlan horren emaitza dira, hain zuzen ere,
udalerriek geroztik martxan jarri dituzten hainbat
ekimen, hala nola, Bizimeta bike sharing zerbitzua,
Uribe Kostako Bizikletentzako Bide-sarearen
Plana, Ukanauto-ren abiatzea (2011ean Mankomu-
nitatean martxan jarritako car sharing zerbitzua)
edota hiritarrei zuzendutako sentsibilizazio
kanpainak eta komunikazio ekintza anitzak.
2013 urtera begira, mugikortasun jasangarriagoa
bultzatuko duten ekintzak areagotzen jarraitu
nahi da. Halaber, Bizikletentzako Bide-sarearen
Plana exekutatuz joan eta ibilgailu elektrikoen
birkargarako puntu publikoen ezarpenaren
aldeko apustua egin nahi da.
EMAITZAK
• Bizimeta zerbitzuaren finkapena, hiritar nahiz
profesionalen erabilerari esker.
• Ukanauto zerbitzua martxan ipintza 60 pertso-
nek izen eman dute lehenengo urtean.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.uribekosta.orgwww.ukanauto.com
Mugikortasun jasangarriaren bultzada Uribe KostakoZerbitzu Mankomunitatean
FINALISTA
Uribe Kosta: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta UrdulizProbintzia: Bizkaia Gutxi gorabeherako biztanleria guztira: 33.323 biztanle
12
Edateko uraren arazketa prozesuak ekartzen
dituen ingurumen kostuak nahiz kostu ekono-
mikoak saiheste aldera, eta ur nahiz energia
kontsumoak gutxiagotzeko helburuarekin,
Basauriko Udalak uraren arazketarako sistema
berria ezarri du Artunduaga Polikiroldegian.
Sistema berri honek teilatutik datozen euri-urak,
bestelako kirol zonaldeetako urak (esaterako,
padel edo tenis pistakoak) eta igerilekuenak
berrerabiltzea ahalbidetzen du, ur edangarria
beharrezkoa ez den hainbat erabileretarako:
berdeguneen ureztatzea (Artunduagako futbol
zelaia, belar naturala duena) edota udalerriko
189 kale urarekin garbitzea.
EMAITZAK
• Aurreikusitako urteko ur aurrezpena: 25.500 m3
• Bestelako gastu ekonomikoen aurrezpena:
10.200€ inguru.
• Edateko uraren arazketak dakartzan ekonomi
kostuen saihespena, baita energi gastutik
datozenena ere.
• Berotegi-efektuko gasen murrizketa.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.basauri.net
FINALISTA
Basauri Probintzia: Bizkaia Biztanleria: 43.250 biztanle
Uren berreskurapena berdeguneen ureztapenerakoeta udalerriko kaleen garbiketarako
13
BIODIBERTSITATEA
Planetan elkarrekin bizi diren espezie, ekosiste-
ma eta habitat anitzen kontserbazioa eta zaintza
pertsona ororen arteko erantzukizuna behar du
izan. Euskal udalerriek ongi baino hobeto dakite
hori, eta urte mordoa daramate gure ondare
naturalaren babesa hainbat ekimenen bidez
bultzatzen, hura balioan jarri eta bere ezagutza
eta berreskurapena lortzeko.
14
Tokiko Jasangarritasunerako
Jardunbide Hoberenari 2012 Saria
Debegesa, Debabarreneko
Garapen Ekonomikorako
Elkartea (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua,
Mallabia, Mendaro, Mutriku eta
Soraluzeko Udalak)
Deba Ibaia Bizi Gura
Finalistak
Vitoria-Gasteizko Udala
Barakaldoko Udala
Beste hautagaitzak
Bizkaia: ‘Jasangela’, jasangarritasunari buruzko trebakuntza, hezkuntza eta
produkzio zentroa (Uribe Kostako Mankomunitatea: Barrika, Berango,
Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizko Udalak)
Gipuzkoa: Goierriko eskualdean espezie inbaditzaileak erauzteko lanak (Goieki,
Goierriko Garapen Agentzia: Altzaga, Ataun, Beasain, Gabiria,
Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria,
Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zeraingoko Udalak)
15
Deba Ibaia Bizi Gura
“Deba Ibaia Bizi Gura” titulu pean, Debabarre-
nako udalerriek Deba ibaia balioan jartzeko
eta berreskuratzeko programa integrala
martxan jarri dute. Ekimen azpimarragarri
anitz burutu dira programa horren baitan:
batetik, landare inbaditzaileak erauzi dira eta
kolonizazio naturala laguntzeko erasandako
guneak bertako espezieekin erein dira;
bestetik, Ibai Lagun boluntario programa
garatu da ibaiaren garbiketa lanak eta
espezie inbaditzaileen identifikazioa egingo
duten Deba ibaiaren aldeko boluntarioen sare
bat sortzeko xedez; hiru exekuzio proiektu
idatzi dira Deba eta Ego ibaien degradatutako
hainbat gune birnaturaldu, leheneratu eta
hobetzeko helburuz; lore exotiko inbaditzai-
leen arazoa ezagutarazteko herritarrei
zuzenduriko sentsibilizazio-kanpainak; Deba
Ibaiaren Hiri Irudia hobetzeko Programa
pilotua, Deba Ibaira begira dauden fatxadak
eraberritzeko plana eta Uraren kultura berria;
teoriatik praktikara jardunaldiaren antolake-
tarekin batera.
Debabarrena: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze
Probintziak: Bizkaia eta GipuzkoaGutxi gorabeherako biztanleria guztira: 68.700 biztanle
16
Emaitzak• Koordinazio eta kudeaketa organo baten
eraketa Debabarrena eskualdean: Deba
Ibaiaren mahaia.
• Ekintza Plan bat burutu da administrazio
euskaldun ezberdinen artean adostu ondoren,
helburu komunak barne hartzen dituena.
Helburu komunak tarte guztietara zabaldu dira.
• Ibaiaren balioaren aitortza eta horri lotutako
azpiegiturena, elementu katalizatzaile gisa.
Proiektu honek distira egiten du… …ibaiaren ikuspegi integrala balioan jarri duelako, eskualde-perspektiba batetik
eta beste arro hidrologikoetara erraz transferitu daitekeena.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.debegesa.com
17
SARIAT
ok
iko
Ja
sa
ng
arrita
su
ne
rak
o ja
rdu
nb
ide
ho
be
ren
ari 2
01
2 S
aria
. Ud
als
are
a 2
1
BIO
DIB
ERTS
ITATEA
Olarizuko Lorategi Botanikoko LandareGermoplasmaren Bankua
FINALISTA
Vitoria-Gasteizko Udalak, gaur egun gertatzen ari den
biodibertsitatearen galera larriaren jakitun, proiektu hau
garatu du Euskal Autonomi Erkidegoko eta mugako
lurraldeetako basa landare mehatxatu, endemiko, bitxi
eta bakana, bai eta, esparru bereko Batasunaren
intereseko Habitatetako egiturazko eta berezko
espezieak ere, epe luzean kontserbatzeko xedez.
Vitoria-Gasteizko flora baskularrak 1.400 taxon zehatz
ditu, Euskadiko floraren %50 baino gehiago suposatzen
duena. Udalerrian mehatxupean dauden flora baskula-
rraren artean 33 espezie izendatu dira, nahiz eta
momentuz 21 soilik kokatu diren. Zabalik daramatzan
bi urtetan, Olarizuko Lorategi Botanikoko Landare
Germoplasmaren Bankuak mehatxatutako 33 espezie
hauen kontserbazioa helburu izan du, eta, horretarako,
horietako 20 babeste aldera (%60) bideratu ditu bai
baliabideak bai esfortzuak, eta udalerriko populazioan
nahiz gertuko bestelako populazio ezagunetan eragite-
ko ekintza zehatzak burutu ditu.
Guzti honetarako, bi Programa gauzatu dira:
• Arabako Lautadako Irla-hariztien flora mehatxatu eta berezkoa
kontserbatu eta birsartzeko Programa.
• Gasteizko Mendi Garaietako mehatxatutakoa eta berezkoa den
floraren ex situ kontserbazio Programa.
EMAITZAK
• Mehatxatutako 14 espezieren hazien ex situ kontserbazioa (Udalerrian mehatxupean dauden landareen %42a).
• Habitat natural anitzeko jatorria duten 170 espezieren hazien kontserbazioa.
• Galium borealeren hirugarren populazio ezagunaren berraur-kikuntza eta berreskuratzea EAEn, duela 30 urte desagertutzat eman zena.
• Zalla ibaian (Estarrona, Vitoria-Gazteiz) aurkitzen den Berula erectaren (galtzeko bidean) banakoen kopuruaren eta popula-zioak okupatzen duen azaleraren hazkundearen egiaztapena, Euskadin beste bi populazio bakarrik dituena.
• Berula erectaren laborantza, udalerriko populaziotik datozen hazi ernatzaileen bitartez.
• Littorella uniflora espeziea hazi da ugaltze begetatibo bidez.• Ernetze eta landare ekoizpen protokoloen ezartzea, mehatxatu-
tako 10 espezieetarako (Udalerrian mehatxupean dauden landareen %30a).
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.vitoria-gasteiz.org
Vitoria-GasteizProbintzia: Araba Biztanleria: 236.525 biztanle
18
FINALISTA
2006 ateak ireki zituenetik, Barakaldoko Lorategi
Botanikoak bere zerbitzu eta egitekoak finkatzen
joan da. Horietatik esanguratsuenak dira funtzio
didaktikoa, jolaserakoa eta turistikoa.
Barakaldoko Udalak funtzio hauek biziki sustatu
ditu, bisita gidatuak antolatuz, ingurumen sentsi-
bilizazio jarduerak burutuz eta bisita horiek
bestelako programa kulturaletan txertatuz
(Bizkaiako Ondarearen Europako Jardunaldiak,
Feria Nagusi, Barakaldoko Eraikuntza Jasanga-
rriaren Jardunaldia, Landareekiko Liluraren
Nazioarteko Egunaren ospakizuna).
Horren guztiaren helburua hauxe da: hiritarrak
landareen mundura erakartzea, betiere,
biodibertsitatearen eta jasangarritasunaren
ikuspegiarekin, eta udalerriko berdegunea
osatzen duten bideen erabilera sustatzea,
oinezkoa nahiz bizikletazkoa, bide batez, hiriko
nahiz hiri inguruko biodibertsitatearen ezagutza
bultzatuz.
EMAITZAK
• Parte hartzeko eskaerak pixkanaka areagotuz
doaz.
• Eskolako programen finkapena.
• Udalerriz kanpoko hezkuntza zentroen eta
prestakuntza zentroen eskaera, parte hartzeko.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.barakaldo.org
BarakaldoProbintzia: Bizkaia Biztanleria: 96.412 biztanle
Lorategi Botanikoa, biodibertsitate guneaeta herriko hiri sare berdea ezagutzeko abiapuntua
19
JASANGARRITASUNABULTZATZEKO HEZIKETA
Gizarte jasangarriago baterantz aurrera egitea
denon erronka da: instituzioena, enpresena,
gizarte eragileena, erakundeena, pertsonena.
Hezkuntza da bide hori egiten lagunduko digun
tresna, izan ere, jasangarritasunaren baloreak
erakusten bakarrik bermatuko dugu egungo eta
etorkizuneko belaunaldien jarrera arduratsu eta
konprometitua.
20
Tokiko Jasangarritasunerako
Jardunbide Hoberenari 2012 Saria
Legazpiko Udala
10 urte Erreka
Eguna ospatzen
Finalistak
Balmasedako Udala
Tolosaldea Garatzen (Abaltzisketa, Aduna,
Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa,
Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza,
Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain,
Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura,
Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Oren-
dain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkilgo
Udalak)
Beste hautagaitzak
Bizkaia: Eskolarako joan-etorri jasangarriak eta seguruak: Durango eskolatik
eraldatuz (Durangoko Udala)
Murgako Jauregiko parkeko flora eta faunaren ingurumen interpreta-
zioaren proiektua, argibide-taulak ezarriz (Zallako Udala)
Gipuzkoa: Eskola Agenda 21en X. urteurrenaren ospakizuna (Zarauzko Udala)
21
10 urte ErrekaEguna ospatzen
Ekimen hau 2004ean lehen aldiz egin zenetik,
Erreka Eguna Legazpin urtean egiten diren
ekintzen egutegiko parte da, urtetik urtera
100-150 pertsona inguru biltzen dituena.
Jarduera honek, errekaren kalitate ekolo-
gikoa nabarmenki hobetu eta zenbait arazo
ekiditeaz gain, legazpiarrek errekarekiko
duten ezagutza errazten eta aberasten du.
Esan beharra dago proiektua hiritarren
parte-hartzerako foro batean jaio zela,
udalerriko eskoletako ikasleek proposaturik
hain zuzen ere.
Erreka Egunean egin beharreko lan nagusia
ibaiaren garbiketa da. Horretarako, lehenik,
ibaian nahiz inguruetan egon daitezkeen
plastiko, metal edota objektuak biltzen dira.
Aurretik, Udal zerbitzu teknikoak Urola ibaia
eremuen arabera banatzen du eta plano
ezberdinak prestatzen ditu, eta, hala, bilketa
lanari ekiten dio boluntario den legazpiar
orok, zonaldeko eskoletako ikasleek ere
parte hartzen dutelarik.
Bilketa hori amaitutakoan, jasotako hondakin
guztiak pisatu egiten dira eta Euskal Herria
Plazan erakusgai uzten dira, astebetez,
hiritarren sentsibilizaziorako.
LegazpiProbintzia: Gipuzkoa Biztanleria: 8.621 biztanle
22
Emaitzak• Hiritarren sentsibilizazioa.
• Ekimena egin den 10 urtetan, guztira 10.580
kilo hondakin bildu dira.
URTEA / JASOTAKO KILOAK
• Ibaiertzaren txukuntzea eta orokorrean ibaiaren
eremu guztiaren kalitatearen hobekuntza.
Proiektu honek distira egiten du… … ikasleek protagonismo handia duten giza jarduera bat egonkortzen lagundu eta,
ibaiaren kalitatea berreskuratzearekin batera, ibaiaz gozatzeko aukera ematen
duelako.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.legazpiko-udala.info
2004: 1.5802005: 1.8002006: 2.5002007: 1.340
2008: 1.0802009: 7002010: 9002011: 680
23
SARIAT
ok
iko
Ja
sa
ng
arrita
su
ne
rak
o ja
rdu
nb
ide
ho
be
ren
ari 2
01
2 S
aria
. Ud
als
are
a 2
1
JASANGARRITASUNA BULTZATZEKO HEZIKETA
“Guztiok batera Balmasedarekin amets egiten!”
ekimen sortzaile eta parte hartzailea da, eta
Balmasedako gazteak Jasangarritasunerako
2012-2020 Planaren garapenean inplikatzea
bilatzen du. Izan ere, urtean zehar Eskola Agenda
21en baitan landutako proposamenak Udalean
aurkezten badira ere, ez da ohikoa iritzi eta
proposamen bila Udala ikasleengana zuzentzea,
eta horixe egiteko apustuan antolatu zuen Balma-
sedako Udalak ekintza hau.
Jarduera honen osagai nagusia sormena izan zen,
eta handik abiatuta dinamika ezberdinak sortu
ziren, denak ludikoak, ikasleen parte hartzea
sustatze aldera.
Lehenik eta behin, diagnosiaren ondorioak azaldu
zitzaizkien ikasleei, modu erraz eta ludikoan,
talde lana egin zezaten animatuz, eskaintzen
zitzaizkien zenbait baieztapen egiazkoak ziren ala
ez eztabaidatzearren. Ondorioak horma paper
batean idatzi ziren. Horrekin batera, Udalak
hiritarren bizi kalitatea hobetzeko zituen “amet-
sak” idatzi ziren, eta, gero, “laino berdeak” banatu
zitzaizkien taldeei, eurek ere aurretik emandako
zenbait gairen inguruan -energia, mugikortasuna,
enplegua, immigrazioa, etab.- euren ametsak
idatz zitzaten. Azkenik, “laino” guztiak horma
paperean ipini eta “elkarbanatutako ametsa”
irakurri zen.
EMAITZAK
• Tokiko jasangarritasun politiketan gazteen parte
hartzea sendotzeko lehen pausua.
• Ekintza mapa baten lanketa Tokiko Agenda 21eko
Ekintza Planean txertatuko dena, Udalaren eta
Balmasedako Bigarren Hezkuntzako Institutuaren
artean eginikoa.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.balmaseda.net
BalmasedaProbintzia: Bizkaia Biztanleria: 7.105 biztanle
FINALISTA
Guztiok batera Balmasedarekin amets egiten!
24
FINALISTA
Bideo hau Tolosaldeko Udalak nahiz hiritarrak ingurumen gaietan sentsibilizatzeko xedez burutu da, komunikazio tresna honek hitzetatik ekintzetara pasatzera animatuko dituenaren ustetan.
Bideo honetan Eskola Agenda 21 garatzen duten eskoletako zenbait ikaslek parte hartu dute. Bertan, 1992.an Rio-n ospatu zen Garapen Jasan-garrirako Nazio Batuetako Konferentzian Severn Suzuki neskatoak irakurritako konferentzia ozen irakurtzen dute, euskaraz. Izan ere, konferentzia honek munduari buelta eman zion, eta garai hartako erronkek bizirik diraute oraindik ere.
Bideoa Internet bidez zabaldu da, sare sozialak, youtube kanala eta bestelako hainbat platafor-mez baliatuz. Aste Berdea kanpainan ere lekurik izan zuen, tokiko zine aretoetan proiektatu baitzen pelikulen emisioen aurretik.
Komunikazio ekintza honek, hiritarren sentsibili-
zazioa sustatzeaz gain, Eskola Agenda 21 ere omendu nahi du, programa honen baitan egiten den lana ezagutarazteko balio baitu.
EMAITZAK
• Bideoak ia 1.000 bisita lortu ditu youtuben.
• Jasangarritasunari buruzko eztabaida piztea
lortu da, bideoaren protagonistak ikasleak izan
baitira.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.tolosaldeagaratzen.netwww.youtube.com/user/tolosgaratzen
Tolosaldea: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larrul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil
Probintzia: Gipuzkoa Gutxi gorabeherako biztanleria guztira: 40.400 biztanle
Berandu baino lehen: Eskolako Agenda 21programaren baitandauden ikastetxeek ingurumenaren alde egindako bideoa
25
OSOKO JASANGARRITASUNA
Jasangarritasunerantz aurrera egin nahi badugu, ulertu behar dugu, ingurumen esparruaz gain, gizarte esparrua eta ekonomi esparrua kontutan izan behar ditugula eta baita dimentsio instituzional zein hiritarra ere. Horixe da azken urteotan osatuz joan den osoko jasan-garritasunaren kontzeptuak ulertarazi nahi diguna. Euskadik aspaldi ulertu zuen jasangarri-tasuneranzko bide horretan elkarrekin bidea egingo duten esparru desberdin horietako aktore publiko nahiz pribatuek parte hartuko duten gizarte itun bat eratzea nahitaezkoa dela.
26
Tokiko Jasangarritasunerako
Jardunbide Hoberenari 2012 Saria
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal(Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorria-
ga, Basauri, Etxebarri, Galdakao,
Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes,
Zaratamo eta Zeberioko Udalak)
Eskualdeko Jasangarritasun
Bulegoa
Finalistak
Maruri-Jatabeko Udala
Enkarterrialdeko Landa Garapenerako
Elkartea (Abanto-Zierbena, Alonsotegi,
Artzentales, Balmaseda, Galdames, Güeñes,
Karrantza, Lanestosa, Muskiz, Ortuella,
Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbenako
Udalak)
Beste hautagaitzak
Bizkaia: Kuboa, ideia eta jardunbide egokien edukiontzia (Leioako Udala)
Gipuzkoa: Debabarrenako Jasangarritasunerako Ekintza Plana, eskualdeko
plangintza eredu berria (Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekono-
mikorako Elkartea: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mutriku
eta Soraluzeko Udalak)
GoiEner – Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba
(Goieki, Goierriko Garapen Agentzia: Altzaga, Ataun, Beasain, Gabiria,
Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria,
Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zeraingo Udalak).
Tolosako Feriak + Km0 (Tolosako Udala)
Zerain Paisaia Kulturala, jasangarritasunaren eredu (Zeraingo Udala)
Etorkizuna argitzen: led oinarri duen argiztatze jasangarria Zumarra-
gan (Zumarragako Udala)
27
Eskualdeko Jasangarritasun Bulegoa
Jasangarritasunaren arloan partekatutako
zerbitzu publiko bat edukitzea: helburu hone-
kin, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal konposat-
zen duten udalerriek Eskualdeko Jasangarri-
tasun Bulegoa sortu dute.
Bulego hau zerbitzu desberdinak eskaintzeko
sortzen da, hala nola udalerrietako Tokiko
Agenda 21 gauzatu, ezarri eta ebaluatzeko
bermea emateko, enpresen ingurumen hobe-
kuntzarako bermea emateko Agenda 21
Industrialaren bitartez eta Eskola Agenda
21aren kudeaketarako.
Gainera, Bulego honen bidez hondakinak
(etxeko landare-olio erabilia jasotzeko
eskualdeko zerbitzua; inprimaketa hondaki-
nak eta sakelako telefonoak; pilak eta meta-
gailuak; arropa eta bestelako etxe objektu
aprobetxagarriak) kudeatzeaz gain, Mugikor-
tasun Jasangarriko Eskualdeko Planean
jasotako jardueren ezarpena egiten da, hiri
baratze ekologikoak nahiz espezie exotiko
inbaditzaileen kentze lanak bultzatzen dira,
komunikazioa, ingurumen hezkuntza eta
herritarren parte-hartzea lantzen dira eta
udalei aholkua eskaintzen zaie. Baita ere,
jasangarritasun irizpideak dituen Nerbioi-
Ibaizabal eskualdeko erosketa eta kontrata-
zio zentrala martxan jartzea kudeatu da.
Nerbioi-Ibaizabal: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta ZeberioProbintzia: BizkaiaGutxi gorabeherako biztanleria guztira: 107.125 biztanle
28
Emaitzak• Gaur arte egon ez den eskualdeko entitate juridiko baten
sorkuntza Nerbioi-Ibaizabalen.
• Kale bertan egonik publikoari zabalik dagoen Eskualdeko
Jasangarritasun Bulegoa-Bulegoa 21 martxan jartzea.
• 11 udalerrietako Tokiko Ekintza Planen Berrikuspena
bideratuta dago.
• Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014
Programara 30 enpresa atxikitu dira.
• 3.500 ikasle Eskola Agenda 21ean parte hartzen.
Proiektu honek distira egiten du… …duen lankidetza kontzeptua dela eta, unitateen batura soila baino gehiago delako:
eskualde bereko udalerriek, jasangarritasunaren aterkipean, entitate bat sortu dute
komunean dituzten arazoei konponbideak bilatu eta hauek partekatzeko
helburuarekin, horrekin batera sinergiak lortuz eta kostuak aurreztuz.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.ut21.org/
29
SARIAT
ok
iko
Ja
sa
ng
arrita
su
ne
rak
o ja
rdu
nb
ide
ho
be
ren
ari 2
01
2 S
aria
. Ud
als
are
a 2
1
OS
OKO
JAS
AN
GA
RR
ITAS
UN
A
FINALISTA
Egungo gizarteak baditu gainditu gabeko
ikasgaiak, hala nola, kontsumo jasangarria eta
hondakinen berrerabilpena.
Gizarte esparruan eta maila ekonomikoan bizi
ditugun desberdintasunak agerian utzi eta hiritarrak
sentsibilizatzeko helburuz, batik bat, familiak,
Maruri-Jatabeko Udalak ekimen hau martxan jarri
zuen, haurtxoen jostailuen berrerabilpena sustatze-
ko, eta, bide batez, ondorengo mezua zabaltzeko:
berrerabilpenak gure karbono aztarna murriz
dezake.
Ekimen honi martxa emateko, kanpainaren
aurkezpena egin zen lehenik, eta klima aldaketari
buruzko hitzaldia eskaini zen. Ondoren, hainbat
ekimen antolatu ziren, hala nola, ‘Ametserrotako
magoak’ ipuinaren irakurketa, Ana Urrutiaren
eskutik (ipuina udalerriko pertsona batek sortu
zuen bereziki ekimen honetan irakur zedin);
jostailuak konpontzeko tailerra; “Amamekaz
jolasean” tailerra, amamak protagonista moduan;
baratzeko produktuak sukaldatzeko ikastaroa; eta
jostailuen bilketa solidarioa, zeinetan Koopera eta
Caritas elkarteek egiten duten lana ezagutzera
eman zen. Azkenik, Txetxu Ugaldek amaiera eman
zion kanpainari.
EMAITZAK
• 300 jostailu jaso dira.
• Atmosferara 734,345 kg CO2 gutxiago isuri dira
• Hiritarren parte-hartze altua, kolektibo ezber-
dinetatik etorriak.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.maruri-jatabe.net
"Jostailuak bai, planeta hobea ere bai":jolas zaitez birziklatuz eta berrerabiliz lagundu
Maruri-JatabeProbintzia: BizkaiaBiztanleria: 847 biztanle
30
FINALISTA
Udaltruke eskualdeko tokiko administrazioen
kooperazioa sustatzeko jaiotako proiektua da. Bere
helburua administrazioen arteko ondasunen
elkartrukatzea erraztea da, materialen alokairuan
egin ohi den gastua murrizteko.
Proiektuaren lehendabiziko urratsa dibulgazioa izan
zen, baita konpromisoen bereganatzea ere. Horreta-
rako, Administrazioaren barruan elkarlaneko
kontsumoaren ideia ezagutzera eman zen.
Parte hartzen duten 15 udalerrien topagunea online
plataforma bat da, Udaltrukek eratua: sare honi
esker, udalerriek doan elkartrukatu ahal izango
dituzte euren ondasunak.
Proiektuak, halaber, fikziozko moneta bat ere eratua
du (UKE deiturikoa), alokatutako ondare kopuruaren
araberakoa lortu ahal izango dena: udal batek
ondare bat mailegatzen duenean kreditua handitzen
du, eta, aldiz, beste udalen bati zerbait maileguan
hartzen badio, kreditua murriztu egingo zaio.
Esan beharra dago, Udaltruke elkarlaneko kontsu-
moan oinarritzen den lehenengo proiektua dela
Estatu mailan.
EMAITZAK
• Teknologia berrien erabileraren sustatzea
Administrazioan.
• 50 udal langilek parte hartzen dute proiektuan.
• 205 artikuluz osatutako katalogoa.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.enkarterrialde.org/udaltruke
Enkarterrialde: Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza, Galdames, Güeñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz, Zalla eta Zierbena
Probintzia: BizkaiaGutxi gorabeherako Biztanleria guztira: 58.201 biztanle
Udaltruke, administrazioen arteko elkarlanekokontsumoa bultzatzeko lehenengo proiektua
31
EKO-BERRIKUNTZA
Errealitate berriek ideia berriak eskatzen
dituzte, ikuspegi ezberdinak, entzuteko edo
formulatzeko modu berriak, antolatzeko beste-
lako erak, egiteko beste moduak, alegia. Hori
dela eta, azken hamarkadan “berrikuntza” gure
gizarteko ezinbesteko balore bilakatu da, bai
enpresetan bai instituzioetan. Indarrean bete
betean dagoen balorea izanik, begirada berri
horretaz baliatu behar dugu gizarte jasangarri
baterantz aurrera egiten lagunduko diguten
formulak irudikatzen jarraitu ahal izateko.
32
Tokiko Jasangarritasunerako
Jardunbide Hoberenari 2012 Saria
Zumarragako Udala
Uraren kudeaketaren
ikuspegi berria
Finalistak
Amurrioko Udala
Donostiako Udala
Beste hautagaitzak
Araba: Basaldea: Nekazaritza ekologikoa sustatzeko proiektua (Gasteizko
Udala)
Bizkaia: Ecobide: Auto-jario handiko kale batean nitrogeno oxidoak purifikatze-
ko gaitasuna duen zoladura ekologikoa (Durangoko Udala)
Mimetiz eskola publikoan ura aurrezten (Zallako Udala)
Gipuzkoa: Debabarreneko Birgaitze Jasangarrirako Programa (Debegesa,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea: Deba, Eibar,
Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mutriku eta Soraluzeko Udalak)
Hiriko drainatze-sistema jasangarriak ikertu eta garatzea (Urretxuko
Udala)
33
Uraren kudeaketarenikuspegi berria
Zumarragako Udalak proiektu hau uraren
kultura berri bat irakasteko xedez garatu du.
Honen bidez zera bilatu da; batetik, uraren
kontrol eta mantenua hobetzea eta, bestetik,
biztanle bakoitzeko egungo ur kontsumoa
murriztea.
Lehenengo helburua instalazioen errendi-
menduaren handitzearekin batera lortu da,
hornidura sarea hobetzeko inbertsio sistema-
tikoak eginez, telekudeaketarako azken
teknologiak erabiliz, esaterako. Teknologia
honi esker on-line detekta daiteke instala-
zioan gertatzen den edozein akats une berean
baita akatsaren kokapena ere.
Bigarren helburua herritarren sentsibiliza-
zioaren bidez, iturrietan uraren kontsumoa
murrizteko gailuen banaketaren bidez eta
gomendatutako parametroen gainetik dagoen
gehiegizko kontsumoa zigortzen duen
fakturazio-sistema jasangarri bat ezarriz
lortzen da.
ZumarragaProbintzia: GipuzkoaBiztanleria: 10.059 biztanle
34
Emaitzak• “Ur” baliabidearen zaintza eta mantentzearen gehitzea
eguneroko herritarren kulturan.
• 2002tik errendimendua %15 baino gehiago handitzea
gaur egungo%84 lortu arte.
• 2002tik ur kontsumoa murriztea, 104 litro/biztanle/egun
izan arte (Ura Ur Agentziak gomendatzen duen
kontsumoa: 130 litro/biztanle/egun izanik)
Proiektu honek distira egiten du… … uraren aurrezpena eta zentzuzko kontsumoa sustatzen dituelako: pizgarri
moduan erreminta fiskalak ezarriz eta erabiltzaileentzako informazio eskuragarria
eskainiz.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.zumarraga.net
35
SARIAT
ok
iko
Ja
sa
ng
arrita
su
ne
rak
o ja
rdu
nb
ide
ho
be
ren
ari 2
01
2 S
aria
. Ud
als
are
a 2
1
EKO-B
ERR
IKU
NTZA
Amurriok azken bi urteetan “Nire enpresa eta
ingurumena” proiektua garatu du, enpresetan
ekoeraginkortasuna tokiko Administrazioarekin
elkarleanean bultzatu nahi duen proiektua alegia,
komunikazioa, ezagutzaren transferentzia eta lan
arlo bateratuak sustatu nahi dituena.
Proiektu hau Gida Digital bat argitaratzearekin
batera hasten da. Bertan, enpresek ingurumena-
ren sektorearekin zerikusia duten legediari,
lizentziei, diru laguntzei eta infomazio iturriei
buruzko informazio eguneratua topa dezakete.
Bigarren fasean enpresei inkestak eta elkarrizketak
egin zaizkie, ingurumen arloan dauzkaten beharrak
lehen eskutik ezagutzeko xedez. Fase honen emait-
zak “Amurrio berdea baita enpresa munduan ere”
deituriko jardunaldietan aurkeztu ziren.
Proiektuaren hirugarren fasean, eta Ihoberen
Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014
Programaren aterkipean, “Legescan metodologia
bidezko ingurumen izaerako lege eskaerak betetzen
laguntzeko aholkularitza zerbitzu bat” sortu da.
Jarraian, eta parte hartu duten enpresen gogobetetze
maila handia ikusirik, Amurrio sare izeneko proiektua
martxan ipini da, bere helburuak izanik hondakinen
minimizazioa, hauen kudeaketa egokia eta era
bateratuan kudeatzeko aukeraren azterketa egitea.
Atal honetan 10 enpresek hartu dute parte.
EMAITZAK
• Administrazioaren eta enpresen zein enpresa desberdi-
nen arteko komunikazio kanalak ireki dira.
• Enpresek sortutako ingurumen eraginak murriztu eta
kontrolatzeko talde bat sortu da.
• Ingurumen arloko lege eskaerei buruzko prestakuntza
eskaini da: enpresa bakoitzak 3 urtetan lege beharriza-
nak betetzen ahalbidetuko dien ekintza plan bat dauka.
• Parte hartzen duten enpresa guztiak Ihoberen Ekoera-
ginkortasun Programara atxeki dira.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.amurrio.org
Amurrio sare: Ekoeraginkortasunerakoenpresa sarearen dinamizazioa
AmurrioProbintzia: ArabaBiztanleria: 9.879 biztanle
FINALISTA
36
FINALISTA
Etxeetan oihalezko pardelen erabilera sustatzeko
proiektu pilotua da “Umetxo, zero zabor”.
Esperientzia honek mota honetako pardelen
erabilera sustatu nahi du, eta, hala, berrerabiltze
kultura zabaldu gure eskualdean.
Proba honetan 40 familiek parte hartu dute.
Lehenik eta behin, material ezberdinen arteko
hautaketa egin da: familia bakoitzari, ordea,
enpresa bateko materiala banatu zaio. Horrela
modelo ezberdinen konparaketa erraztu da.
Parte hartu duten familiek pardelen gastu
osoaren %20 soilik ordaindu behar izan dute.
Prezio publiko honi esker, benetan esperientzian
interesa zuten familien parte hartzea bermatu da.
Esperientzia honen emaitza oso positiboa izan da
parte hartu duten familia guztientzat. Hori dela
eta, jarraipena eman zaio esperientziari eta aurki
aurreikusten da proiektua beste 10 familiei ere
zabaltzea.
EMAITZAK
• Hiritarren artean berrerabil daitezkeen oihalen
inguruko eztabaida piztea lortu da, hedabidee-
tan ere oihartzunik izan duelarik. Proiektuaren
haritik, hondakinen prebentziorako politiken
inguruko eztabaida ere piztu da.
• Proiektuan parte hartu duen familia bakoitzak,
oihalezko pardelei esker, umetxo bakoitzeko
350-440€ inguru aurreztu dituela zenbatesten da.
• Ekimen hau finalista suertatu zen 2011 Honda-
kinen Prebentziorako Europako Asteko
Europako Sarietan.
Proiektuaren inguruan gehiago jakin nahi duzu?
www.donostia.org
Donostia-San SebastiánProbintzia: GipuzkoaBiztanleria: 183.090 biztanle
Umetxo, zero zabor
37
Top Related