1. UNITATEA:
GRAMATIKA
Euskara eta inguruko hizkuntzak
Hizkuntza hitz eta arau multzo bat da, pertsonok gure artean komunikatzeko erabiltzen duguna. Hizkuntzaren bitartez jasotzen ditugu gure kultura, historia, ohiturak...
Euskal Herrian, euskaraz gain, gaztelania eta frantsesa ere hitz egiten dira: Hegoaldean euskara eta gaztelania hitz egiten dira; eta Iparraldean, euskara eta frantsesa.
Espainiako estatuan lau hizkuntza ofizial daude: euskara, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan; katalana, Katalunian, Valentziako Erkidegoan eta Balear Uharteetan; galiziera, Galizian; eta gaztelania, estatu osoan.
Aipatutako hizkuntzez gain, Iberiar penintsula osoa kontuan hartzen badugu, Portugalen portugesa hitz egiten da. Halaber, hizkuntz gutxi dituzten beste hizkuntza batzuk hitz egiten dira penintsulan: bablea, aranera...
Munduko hizkuntzak
Munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira. Zenbait hizkuntza –ingelesa, esate baterako- herrialde askotan hitz egiten dira: Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuetan, Australian...
Aldiz, gerta daiteke estatu berean hizkuntza bat baino gehiago izatea, hemen bezala. Adibidez, Suitzan alemana, frantsesa, italiera eta erretorromaniera hitz egiten dira.
Hizkuntza batzuen hitz askok , jatorria bera dutenez, antzekotasun handia dute. Hori gertatzen da frantsesa, italiera gaztelania, katalana, galiziera...etabarrekin, Latinetik etortzen direlako.
Jarduerak
1. Jarraian, Espainiako estatuko lau hizkuntza ofizialetako hitzak daude. Sailka itzazu: andoriña, harina, lúa, irin, fariña, golondrina, luna, ilargi, enara.
EUSKARA GALIZIERA KATALANA GAZTELANIAorenetafarina
lúa lluna
2. Esan zenbat hizkuntza dakizkizun. Gero, idatzi zenbat hizkuntza dakizkiten ikastaldean guztira.
_________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
______________________________________________________________________________________________
_______________________________
3. Galdetu bi ikaskideri zer hizkuntza erabiltzen duten eguneroko hainbat teestuingurutan (etxekoekin, lagunekin, irakurtzeko orduan, telebista ikusterakoan...)
ETXEAN LAGUNEKIN TELEBISTA LIBURUAK
Ondoren, konparatu emaitzak zure erantzunekin, eta pentsatu zergatik egiten duzuen hizkuntza baten edo bestearen alde, jardueraren arabera.
4. Sailkatu taulan gure inguruko hizkuntzetako hitz hauek: árbol, bonjour, etxe,buenos días, zuhaitz, egun on, camino, bide, casa, chemin, arbre.
EUSKARA FRANTSESA KATALANA GAZTELANIAbon dia
maison casacamí
arbre
5. Erreparatu hitzen arteko antzekotasunei, eta osatu taulako hutsuneak hurrengo hitzekin: capello, pied, naso, pie, nas, cheveu.
FRANTSESA ITALIERA GAZTELANIA KATALANApiede peu
nez narizcabello cabell
6. Sartu Interneteko helbide honetan; Europako hizkuntzen mapa aurkituko duzu bertan. Idatzi Frantzian hitz egiten diren hizkuntzen izenak.
http://www.eurominority.org/version/maps/mapeuropean-languages-eu.asp
ORTOGRAFIA
Alfabetoa. Digramak
Gogoratuko duzunez, euskal alfabetoa 27 letrak osatzen dute: a, b, c, d, e ,f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z. Letra horietatik c, q, v, w eta y letrak ez dira erabiltzen euskal hitzak idazteko; bai, ordea, kanpoko izenak idazteko: New York, Quebec, Valentzia, web...
Era berean, kontuan hartu behar da euskal fonema edo soinu batzuk adierazteko, bi letra idazten direla batera. Letra bikote horiei digramak deritze, eta hots bakar batean ahoskatzen dira. Euskaraz honako hauek ditugu: ts, tx, tz, eta rr, dd, ll eta tt.
Digramak ezin dira banatu idazterakoan.
Jarduerak
1. Ordenatu hitz hauek alfabetoaren arabera. Ondoren, azpimarratu digramak:
txorrotxio – itsasontzi – paella – Antton – izotz – Maddalen – txantxangorri – altzo.
2. Idatzi hitz bat digrama hauetako bakoitzarekin. Gero, idatzi esaldiak hitz horiekin:
RR: _______________ ________________________________________________
TZ: _______________ ________________________________________________
TX: _______________ ________________________________________________
TT: _______________ ________________________________________________
TS: _______________ ________________________________________________
LL: _______________ ________________________________________________
DD: _______________ ________________________________________________
3. Erreparatu lerroz aldatzean gaizki banatu diren hitzei, eta adierazi nola banatu behar diren.
Kostako bide zaharretik joan gaitezke hondart-za zoragarri hartara.
Esan digutenez, basahuntzak eta, agian, ar-ranoak ikusiko ditugu mendi-ibilaldian.
Arrantz-ontzi txiki bat estu eta larri zebile-n itsasoan ekaitz gogorraren eraginez.
Urtebetetze-festarako dena dago prest; Kat-talin eta Jon gonbidatzea baino ez zait falta.
4. Diktaketa prestatu. Gero, kopiatu digramak dituzten hitzak.
Gaurko afariko menua hauxe da: lehendabizi, entsalada epela perretxikoekin, itsaski-krema eta baratxuri-zopa. Bigarrenik, txerrikia hiru saltsatan, entrekota onddoekin eta legatza plantxan. Eta azkenburuko, arrautzaz eginiko flana, hostopila labean gainerrea eta arroz-esnea kanela eta pinaziekin.
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
LEXIKOA
Antonimia
Aurkako esanahia duten hitzak antonimoak dira.
Jarduerak
1. Lotu antonimoak diren hitzak.
gazi hustu
arerio aspergarri
bete agur
entretenigarri geza
diosal lagun
2. Idatzi berriro esaldi hauek, nabarmendutako hitzen ordez haien antonimoak idatziz.
Alkandora hau oso zabala da; neurri bat txikiagoa behar dut.
_______________________________________________________________________
Oso pertsona alaia da, beti dago barrezka.
_______________________________________________________________________
Sekulako anabasa dago nire armairuan.
_______________________________________________________________________
Ez duzu asmatu erantzun zuzena; beraz, berriro egin beharko duzu ariketa.
_______________________________________________________________________
3. Lotu ezkerreko aurrizkiak eta eskuineko hitzak, eta eratu hitz antonimoak.
ez- lurtar ______________________
estra- sorgailu ______________________
ber- ezagun ______________________
anti- irakurri ______________________
4. Aukeratu antonimo egokiak, esaldiek aurkako esanahia izan dezaten
Gure amonaren bizitza ez zen batere goxoa izan. _____________________________
Erosi dituzun madariak oso goxoak dira. ____________________________________
Azterketak direla-eta estu dabil Mikel. ______________________________________
Haitzarte estu bat igaro ondoren, bailara ikusgarri bat agertu zitzaigun aurrez aurre.
_____________________________________________________________________
Estu-estu besarkatu zuten elkar. __________________________________________
5. Aldatu testu honetan nabarmendutako hitzak antonimo egokiak jarriz.
Nire arreba oso altua eta argala da. Ni ez bezala, bera oso beltzarana da. Gurasoek esaten dute elkarren antz gutxi daukagula. Adibidez, nire arreba oso irekia da harremanetarako. Ni, aldiz, lotsati samarra naiz eta inoiz ez dut hitz
egiten ezezagunekin. Hala eta guztiz ere, ondo konpontzen gara eta harreman estua daukagu.
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________
_______________ ____________________________________________________________