G a u r k o a n b a i @ a < g m a i l . c o m
2012
Gaurkoan bai! Egunetik egunera Aurrera eginez Laida Austiza; Aiala Expósito; Letizia Pascual.
HUHEZI ALDIZKARIA
1
AURKIBIDEA
Sarrera
Hezkuntza murrizketak
− Elkarrizketak
− Ondorioak
Porrot eskolarra
− Zergatia
− Saihesteko aukerak
− Elkarrizketa
− Inkesta
Irakasleen formakuntza
2
3
4
6
7
7
8
9
12
15
2
SARRERA
Gaur egun, gure gizartean hezkuntza oso garrantzitsua da, izan ere, dena lotuta dago
honekin, hau da ikastearekin. Horregatik, aldizkari honetan hezkuntzaren barruan dauden hainbat
arlo jorratuko dira gaur egunekin lotuta.
Bertan, oraingo gobernuak egin nahi dituen murrizketak azaltzen dira eta gero Erasmus
programaren egoera ere kontatzen da. Honetaz gehiago jakiteko, bi pertsona elkarrizketatu ditugu,
bata Erasmusen egon dena eta bestea joan nahi dena.
Ondoren, erreportaje bat agertzen da porrot eskolarrari buruz. Bertan, honen zergatia eta
aukerak azaltzen dira. Gero, Nagore Iñurrategiri (Huheziko irakasleari) egindako elkarrizketa gai
honen inguruan, izan ere, txikia zenean egoera honetatik pasa zen eta orain unibertsitateko
irakaslea da, eta azkenik inkesta bat egin dugu, jendea gai honen inguruan zer pentsatzen duen
jakiteko.
Jorratu dugun azken gaia irakasleen prestakuntza da, hemen lehen hezkuntzako irakasleak
DBHkoekin konparatzen ditugu eta gero jendeak lanbide honi buruz ze pentsatzen duen jakiteko
inkesta bat egin dugu eta honi buruz hainbat ondorio atera ditugu.
3
HEZKUNTZA MURRIZKETAK
Gaur egungo krisia dela eta, gobernuak hainbat murrizketa aurrera eraman ditu esparru
desberdinetan: hezkuntzan, osasunean... Nahiz eta hainbat arloetan murrizketak egin, testu
honetan bakarrik hezkuntzarekin lotutakoak agertuko dira. Wert ministroak, honako murrizketa
hauek aurrera eraman nahi ditu, 3000 milioi euro lortzeko helburuarekin:
Lehenik, gelaren eta irakasleen inguruko murrizketak azalduko dira. Klase bakoitzean ikasle
gehiago egongo dira, orain adibidez lehen hezkuntzan 27 ikasletik 30ra pasako da, eta DBHn berriz,
30tik 36ra. Gaur egun, irakasleek astean 25 ordu lan egin behar dute (lehen hezkuntzan maximoki,
murrizketekin 25 ordu egin beharko dituzte minimo eta DBHn berriz, 20.
Baina, irakasleen asteko lan kopurua berdina izango da, hau da, 37,5 ordukoa, baina
denbora gutxiago edukiko dute beste gauza batzuetarako, adibidez, hezkuntzaren kalitatearekin
lotutakoetarako. Gauza horien artean, zaintzak daude, hau da, irakasle bat faltatzen bada beste
batek haren postuan jartzen da. Honetarako ere ordu gehiago sartu
beharko dituzte irakasleek, izan ere eskolak ezin ezingo du kanpoko
irakasle bat hartu asistentzia falta hori bi aste baino luzeagoa ez bada.
Gaiarekin jarraituz, eskolaren metodologiaren inguruko
murrizketak ere garrantzi handia dauzkate. 2014-2015 kurtsorako
proposatu da FP-an titulu berriak ateratzea eta hauek luzeagoak izatea,
horrekin batera garestiagoak. Azkenik, DBHko kurtso bat kendu nahi
dute eta batxilergoari urte bat gehitu, gainera hauetan ez da derrigorrezkoa izango mi batxiler
mota eskaintzea.
Wert ministroak, gradu titulazioetan murrizketak egin nahi ditu ere. Alde batetik, momentu
honetan, ikasleek gradu titulazioetan gastu osoaren %15a ordaintzen dute, baina etorkizunean
graduetara sartuko diren ikasleak %25a ordaindu beharko dute, gobernuak bere proposamenak
aurrera eramaten baditu. Honen ondorioz, tasek %66a igo daitezke. Baina igoerak askoz
handiagoak izango dira ikasle batek kurtsoa errepikatzen badu, izan ere bigarren matrikula egiten
dutenentzat, kostuaren igoera %30 eta %40aren bitartekoa izango da. Hirugarren matrikularen
kasuan, %65 eta %75ren bitartean, eta laugarrenean berriz, %90 eta %100 bitartekoak. Lehen diru
laguntzak ematen ziren, murrizketa hauekin berriz, laguntza hauek bakarrik nota onak ateratzen
diren pertsonei emango zaie. Ikasleek, 6,5 baino gehiago atera beharko dute graduan beka orokor
batentzako, beste bekarentzako berriz 7 bat baino gehiago.
4
Tasen igoerarekin batera ERASMUSeko programa ere kendu nahi du gobernuak. Azken
hamarkadetan, ikasleen mugikortasuna sustatzeko programa hau oso ezaguna bihurtu da eta orain
honi agur esatea oso zaila izango da. Gaian barneratzen hasteko, ez dakitenenontzat egitura honen
helburua zein den argituko dugu; ERASMUS bekak, Europar Batasuneko ikasleei eta unibertsitateen
irakasleei ematen zaien diru laguntza bat da, plan horren barruan esleitu diren herrialdetan ikasi
ahal izateko.
Orain arte, ikasleek Europar Batasunetik 110 euro lortzen zituzten hilero ikasketa
unibertsitario batzuk gauzatzeagatik eta 300
enpresa batean praktikak egiteagatik. Ministeriotik
beste 150 ailegatzen ziren eta honetaz aparte
beste beka bat izanez gero 300 euro gehiago
batzen ziren, 450 eurotara heldu arte. Hau da,
ERASMUSaren dibisioaren zuzendariaren arabera,
beka horietan 260-560 euro bitartean ematen
ziren hilero, baina egoera hau guztiz aldatuko da murrizketen ondorioz. Antonio Casado da Rocha
Filosofia eta Hezkuntza Zientzia fakultateko irakaslea pasaden 23an Berria egunkarian egindako
elkarrizketaren arabera, Espainiako Gobernuak, diru-laguntzetan eskaintzen dituen ekarpenen
%75a jaitsiko da. Modu horretan, atzerrian ikasi ahal izateko aukera pribilegiatu batzuentzako
bakarrik izango da.
Gaian pixka bat sakondu nahian, bi elkarrizketa prestatu ditugu. Lehenengoa Erroman
ERASMUS egiten egon zen Amaia Bigalondorekin, psikologiako gradua bukatu duena eta bigarrena,
Nerea de Miguelekin, beka hau lortzeko asmoa daukan filologia ingeleseko ikasle batekin.
Amaia Bigalondo. Psikologiako ikasketak. UPV Donosti
1. Zergatik aukeratu zenuen Erasmusera joatea?
Etxetik kanpo bizi nahi nuen eta beste herrialde bat ezagutu baita ere, orduan Erasmusa
aukera bikaina iruditu zitzaidan bi gurak asetzeko.
2. Nora joan zinen? Zergatik?
Erroman egon nintzen urte oso bat, nire lehenengo aukera izan zen orduan pozik joan
nintzen. Beti izan nuen Italia orokorrean ezagutzeko gogoak eta Erromako unibertsitaterako
postu dezente zeuden. Ingalaterra interesatzen zitzaidan baita ere, baina ingeleseko tituluak
eskatzen zituzten, eta nik ez neuzkan. Orduan asko pentsatu eta gero Italia aukeratu nuen.
5
3. Ze aurreiritzi zeneuzkan? Bukaeran, joan aurretik pentsatzen zenuen hori aldatu zen?
Ez nintzen aurreiritzi askorekin joan, jendea esaten zizuna betikoa zen, ez nuela ezer ikasiko,
Erasmusa festa eta parranda bakarrik zela. Eta ez zen guztiz hala izan, izan ere, EHU-n baino
askoz gehiago ikasi behar izan nuen, azterketak zailagoak ziren, eta gainera Erasmus
izateagatik abantailak ez neuzkan.
4. Izandako esperientzia bi hitzetan laburtu.
Dudarik gabe oso esperientzia ona izan zen, beste kultura bat ikusi, bizi, eta azkenean
ikastea betetasun sentsazio bat ematen dizu.
5. Zure bizipena laburtu
Han italiar batzuekin bizitzen egon nintzen eta horregatik bere errutinan sartu nintzen
modu batean, bere lagunak ezagutuz nire sare soziala asko handitu nuen. Gainera horren
ondorioz unibertsitatea ezagutzerako orduan ez nituen problema asko izan. Han Erroman
dena oso hankaz gora dago, eta fakultateko fotokopiategia aurkitzea “odisea” bat bihurtu
ahal zezakeen. Pisukideak azterketekin lagundu zidaten baita ere, han ahoz azterketak
zirelako eta ikasteko modua oso desberdina zelako. Erromatik mugitzen erakutsi zidaten,
Italiako plater pilo prestatzera baita ere, Italiatik asko bidaiatu genuen. Laburbilduz, nire
bizipen ona nire hiru pisukideei egozten diet.
6. Ze diru laguntza jaso zenuen zure egonaldiaren arabera?
Hilero 550€ jasotzen nituen.
7. Diru kopuru hori egokia dela uste duzu?
Nik berez ondo bizi izan nuen diru kopuru horrekin, baina dirua asko kontrolatuz. Han
bizimodua askoz garestiagoa zen, etxeko alokairua 350€ ziren, argia, ura eta interneta sartu
barik. Gero janaria, liburuak, eta zeozer gehiago erosiz gero dirurik gabe gelditzen
zinen, horregatik gurasoek 200€ gehiago ematen zidaten.
8. Beste herrialdeetan diru laguntza berdinak ematen dituzte?
Beste herrialdeetan ez dakit, baina estatu mailan ezberdintasun ugari zeunden autonomi
erkidegoen artean; ezagutu nituen andaluziarrak 800-900€ jasotzen zuten hilero, eta
katalanak berriz, 200-300€. Ikusi duzun bezala, alde handia dago autonomi erkidegoen
artean.
9. Erasmusa kentzea krisiaren ondorioz, eragina izango al du ikasleen formakuntzan?
Eragina formakuntzan ez dakit edukiko duen, dena den beti entzun da, enpresa batzuk
nahiago dutela Erasmusean egon den profesional bat, era berean badaude Erasmusean
6
egon diren ikasleak ez dituztenak nahi.
10. Erasmusa zure ikaste prozesurako ezinbestekoa dela uste duzu?
Ikaste prozesurako ezinbestekoa dena, nire ustez, etxetik kanpo bizi izatea da. Fakultatean
erakusten digutena gauza bat da, baina kanpoan bakarrik zuk ikasten duzuna beste gauza
bat da, azkenean heltzeko prozesu bat da baita ere. Erasmusa, lehen esan dudan bezala,
oso aukera ona da hau gauzatzeko.
Nerea de Miguel. Filologia Ingeleseko ikaslea. UPV Gasteiz.
1. Zergatik joan nahi duzu? Nora Joan nahi duzu? Zergatik?
Ingeles ikasketak ikasten ari naizenez, niretzat oso garrantzitsua da ingelesa hitz egiten den
leku batera joatea, hori delako modu onena ingelesa ikasteko eta ahoskera hobetzeko. Eta
baita, izugarri gustatuko litzaidake denboralditxo bat kanpoan bizitzea nire kabuz ere eta
jende berri ezagutzea. Londresera joan nahi nuke, ez naizelako inoiz joan eta uste dut oso
hiri interesgarria dela.
2. Ze espektatibak dituzu?
Ingelesa asko hobetuko dudala eta jende berri asko ezagutuko dudala. Niretzat
garrantzitsuena ingelesa korapilatu gabe hitz egiten ikastea eta ondo ahoskatzea da.
Etorkizun batean ingelesezko irakaslea baldin banaiz ahoskera batez ere oso garrantzitsua
da eta hori atzerrian bakarrik ikasten da.
3. Krisiaren ondorioz, diru laguntza berdina ematen dizute beste urteekin konparatuz?
Ez. Ez nago ziur zenbatekoa izan den murrizketa baina uste dut lehen 10 euro ematen
bazizuten eguneko, orain 6 euro edo horrelako zerbait da.
4. Diru laguntzarik ez bazenu, joango zinateke?
Ez dut uste joan ahalko nintzenik atzerrira ikastera eta bizitzera diru laguntza barik. Oso
garestia da hainbat hilabete joatea atzerrira, gauza asko ordaindu
behar direlako. Hala ere, ematen duten diru laguntzarekin ere, gure
partez asko ordaindu behar dugu.
Behin elkarrizketak irakurri ondoren, hainbat ondorioetara heldu
gara; hasteko, egia da jende asko festaren argudioarekin beka honetaz
aprobetxatzen dela baina azken finean honen helburua gure prestakuntzan
“plus” bat gehitzea da. Nahiz eta diru-laguntzaz aparte gure poltsikotik ere
diru nahiko jarri behar den, hasierako hau ez izanez gero, askoz zailagoa izango da horrelako
7
ikasketa bat gauzatzea eta amaieran lehen esandako moduan gutxi batzuen pribilegioa bihurtuko
da. Bukatzeko, diru horren banaketa oso zuzena ez dela uste dugu, batez ere herrialde batzuetan,
adibidez, Islandian, Finlandian eta Irlandan bizi maila beste leku batzuekin konparatuta altuagoa
delako eta horren ondorioz uste dugu diru-laguntza horren banaketa justuagoa izan beharko
lukeela.
PORROT ESKOLARRAREN ARRAZOIAK
Porrot eskolarraren inguruan hitz egingo duzu honako erreportaje honetan, bertan, zergatik
gertatzen den edo arrazoiak ematen saiatuko gara eta horretaz gain, arazo honen aurrean hartu
ditzakegun aukerak azaltzen saiatuko gara.
Honenbestez, porrot eskolarraren aurrean dauden arrazoiak azalduko ditugu:
Motibazio falta:
Ikaskuntza bat positiboa izan dadin, motibazio handia behar du ikaslearen aldetik, kasu
gehienetan bai irakasle eta baita gurasoen aldetik ere. Hauek egin behar dutena, ezagutza berri
hauek lortu ditzaketen beraien kuriositatea piztea da eta era horretan ikaslea bera izango da
motibatuta dagoena ikaskuntza hori
aurrera eramateko. Motibatzen
laguntzeko, helburu konkretu batzuk jarri
beharko dizkiote denbora konkretu baten
barruan lortu beharrekoak, baina ez
daitezela izan ez oso errazak eta ezta
zailegiak ere, era honetara haurren
ahaleginak estimulatzea lortuko dituzu.
Motibazioa falta duen ume batek, ikasketak zama bat izango balitz beza hartuko ditu,
horregatik, ahal den azkarren hasi beharko da motibazio falta horren eraginaren bila eta gutxika-
gutxika handiagotzen saiatu, prozesu luze eta zaila izan baitaiteke.
Testuinguru familiarra:
Gurasoen ikasketen mailak seme alaben ikasketetan zerikusia duela adierazten du PISA
dokumentuak, orduan eta ikasketa gehiagoko gurasoak izan hauen seme-alabak kurtsoaren
amaierako notetan kualifikazio hobea izan ohi dutela dio besteekin konparatuta. Baina ez du
horrek bakarrik eragiten, familien arteko komunikazioak berak ere badu zerikusia, baita
8
etorkizunerako dituzun itxaropenak ere, laguntza ikasketetarako, irakurtzeko duen ohitura…
Daturik garrantzitsuenetako bat, etxean dauden liburu kantitatearen araberakoa da.
Ikasleen antolamendua:
Ikasleen kapazitate intelektualak beraien ikasketa prozesua baldintzatzen du, adibidez,
ikasteko zailtasunak dituzten haurrak porrot eskolarrerako txartel gehiago dituzte.
Beste alde batetik, motibazio faltak, aurretik hitz egin duguna kontuan harturik, haurraren
ikaskuntzan eragin handia du, haurren bizirako beharrei eskolek erantzuten ez dietelako gertatzen
da hau guztia.
Beste eragin batzuk, entzumen arazoak, ikusmen arazoa, dislexia… eta beste hainbat arazo
dira.
Irakasleak:
Ikasle batzuk izaten dituzten diziplina falten ondorioz, irakasleak gerta daiteke jarrera txarra
izatea edo baita ere izan daiteke ez jakitea nola jokatu arazo
hauen aurrean.
Hezkuntza zentroak:
Zentroen autonomia falta ere porrot eskolarraren
eragin bat da, hau ez baita aldaketa teknologiko eta
sozialetara azkar egokitzen. Gainera, botere gutxikoa
erabakiak izatea hainbat momentu konkretuetan.
Hezkuntza sistema:
Hezkuntza sistemaren erreforma, lege aldaketak eta baliabide egokitu gutxi daudenaren
arrazoiak izan daitezke porrot eskolarra eragiteko.
Hezkuntzako gastu publikoak:
Eskasa da eta honek zentroetako hezkuntza hobetzeko beharrezko espezialista eta
instalazioetan eragina.
PORROT ESKOLARRA SAIHESTEKO EKINTZAK
Hezkuntza globalizatua gurasoen partetik:
1. Familia elkartua, errespetua eta hezkuntzan ardatz izan behar dira.
2. Bikaintasun espirituala sustatzea.
9
3. Seme alabekin komunikazioa sustatu etorkizuneko perspektiba, zintzotasun osoz.
4. Ikasketen, gizarte harremanak, lagunak, egoera pertsonala zuhurtasunez begiratu eta
ikasketetan lagundu.
5. Seme alaben kultura onenean lagundu, museoak bisitatu, zoologikoa, kirola egin, zineetara
joan, antzerkiak ikusi, liburutegiak erabili…
6. Udalekuetan eta boluntariotzar lanetan parte hartzea sustatu.
7. Gurasoak sentsibilizatzea.
Hezkuntza kalitatea egokitu:
1. Ikas gelan ikasleak motibatu, klase dinamikoak ezartzen saiatu behar dira, ikasle guztiak
anima daitezen eta interesa daitezen beraien ikasketa eta geroko etorkizun aukerekin.
2. Eskola faltak gutxitzea, eskoletan egunero aurkitzen diren arazoetako bat da. Neurri
handiagoak hartu beharko lirateke. Muturreko kasurik gogorrenetan autoritateei deitu
beharko zaie, haur guztien deretxoa baita lehen hezkuntzako eta bigarrenekoetara azaltzea.
Gai honekin loturik, Nagore Iñurrategi HUHEZIko irakasleari elkarrizketa egin diogu:
1. Zuretzat zer da porrot eskolarra?
Porrot eskolarra ikasle batek bere garapenean aurrera ezin duenean egin deitzen zaio, maila
ezberdinetakoa izan daiteke; seguraski, zuek buruan daukazuena ikasketak uztea da. Hori
izango litzateke apur bat ikasketak alde batera uztea garai eskolar hori amaitu gabe.
Adibidez, derrigorrezko eskolaldia ez amaitzea porrot eskolarra izango litzateke.
Eta beste porrot eskolar mota batzuk daude?
Noski, ikasle bat ez baldin bada bere garapenean aurrera egiteko gai eta eskolak bere
beharrei erantzuten ez badaki, apurka- apurka doaz porrot txikiak ematen, baina
eskolaren lana da ikasle guztiek ikastea, batek ez baldin badu ikasten hor ia porrota dago.
Porrot pertsonalak dira besteak, nik ez dut aurre egiten, banoa agortzen sistemak jartzen
dizkidan aukerak, hau da, lehenengo deialdia, bigarren deialdia.. errepikapena, errefortzua.
Azkenean uzten ditut ikasketak, baina hori da indibidualki gertatzen diren emaitza bisualak.
Niretzako porrota, ikasle bat aurrera ez duenean egiten, ez denean bere garapen guztia
(garapen globala ere deitua) ematen ari.
10
2. Zergatik gertatzen dela uste duzu?
Niretzako oso garrantzitsua da eta hori ia nire ahotik askotan entzun duzue, ikasle batek
ikasi nahi izatea. Eta askotan hor egoten da igual akatsa, ikasleak ez du ikasi nahi, ez dauka
motibaziorik, hau da, eskolara joaten da joan behar duelako eta ikasten du ikasi behar
dena, saria edo zigorra jaso edo saihesteko batez ere.
Azterketak gainditu edo ez gainditzeko, momentu batean horrek garrantzia galtzen badu
zure bizitzan, ez baldin bazaizu axola gainditzea edo suspenditzea, edo benetan ezin baduzu
gainditu edo suspensoa saihestu emaitzak hor datoz. Nire kasuan behintzat hala izan zen.
Ikaslearen motibazio falta horretaz gain, arazo hori lehenagotik etor daitekeela uste duzu.
Adibidez, eskolarena dela ume horren porrota?
Bai bai, ez daukat zalantzarik, eskolaren ardura da.
3. Zein faktorek eragiten dute?
Ikaslearen motibazioa jaistera eramaten dutenetako bat eskolaren planteamendua da,
murrizketek ez baitute lagunduko. Ratioak handiagoak dira, beraz, ikasleei erantzun egokia
ematea zailagoa da, irakasleen prestakuntza bigarren maila batera jaisten da ez da
lehenesten. Irakasleen ordezkapenak ere ez dira zaintzen, honekin esan nahi duda da,
baldintza eskasagoak direnez ikasleei emango zaien erantzuna eskasagoa izango dela.
Beraz, ikasleak motibazioa galtzea errazagoa izango du. Hau da, motibazioa galtzen den
heinean edo momentuan hasten da porrot eskolarraren ibilbide naturala. Eta gero hor
atzetik datorrena beste guztia da.
Nik uste dut eskola eta batez ere porrot eskolarra kokatzen dut gehien bat, bueno
behintzat, indibidualki ematen dena porrot eskolar hori, eskola uztea edo ikasketak uztea
kokatzen dut DBH, batxilergo horretan. Hor ez da kontutan hartzen irakaslearen interesa, ezta
ikasketa funtzionala ere, bizitzarako prestatzea ere ez, helburua baita ikasleak jarraitu nahi
dutenak selektibitatera bideratzea eta besteak heziketa zikloetara. Baina bueno, pixkatxo bat
ez da kontutan hartzen ikasle hori prestatzea konpetentzietara eta bizitzarako.
Ondorioztatuz, badaude ikasle batzuk oso txintxoak direnak eta beraien betebeharra
mantentzen dute ikasle moduan eta beste batzuk ez garenez hain txintxoak ez dugu
betetzen.
Baina hori zer da, irakaslearen formakuntzagatik? Adibidez, DBHko eta batxilergoko
irakasleak ez dira prestatu irakasleak izateko, baizik eta materia batean zentratu dira eta
11
orduan…
Ziur aski horrek eragina izan dezake, izan dezake klaseak prestatzerakoan, espezialista batek
edo pedagogian dagoen batek desberdin eman dezake. Horrek ez du esan nahi DBHko eta
batxilergoko irakasle guztiak gaizki prestatuta daudenik nahiz eta pedagogia ikasi duenak
ondo prestatuta dagoela. Baina bai, egia da matematikak ikasi ditu eta ez du zertan jakin
matematika hor irakasten. Eta horrek eragina izan dezake, seguraski baietz.
Niretzako ere eragina dauka matematika irakasten duen horrek bere buruan soilik baldin
badauka matematika irakastea eta selektibitateko matematika irakastea eta prestatzea. Hor
galtzen da ikaskuntza funtzional guztia, hau da, ez denean konturatzen berak matematikak
irakasteaz gain, hezitzailea ere badela. Eta horrek dakarren guztia, batxilergo eta DBHko
irakasleek oso indibidualki jokatzen dute, bakoitza bere erara doa, ez dago ikaslearen
jarraipen zehatzik, bueno gauza onak ere egiten dira.
4. Hau ez gertatzeko ze irtenbide ematen dituzte?
Porrot eskolarrari buelta ematea oso zaila da, DBH edo batxilergoan batez ere, lehenago
etorri behar da lana hor. Pertsona bat iristen denean, ikusten duzunean porrot eskolarra
izan dezakeela, zaila da berarekin lan egitea, beti egin daiteke zerbait, baina zaila da.
Eta zein da hau saihesteko ekintza?
Prebentzioa. Hasieratik ikasle guztientzako eskolak ematea, ikasle guztiak kontutan
edukitzea, ikasleen beharretara egokitutako eskolak ematea, kontuan hartzea ikaslearen
ezaugarriak eta beharrak baina aurreragoko etapetatik. Eta apur bat pentsatzea batxilergoa
eta DBH funtzionaltasun horretan.
Orduan guk arreta gehiago jarri behar diegu?
Bai, ezinbestean. Ezin da iritsi DBHra ikasle bat hutsune nabarmenekin, ze DBHn galduko
da. Baina horretarako ez gara edukietan obsesionatu behar, LHko konpetentzien marko
horretan egon behar dela ikaslea lasai, seguru eta konpetentzia horrek garatuta, batez ere,
garapen oso horretan kokatuta. Auto-estima aldetik, konfiantza, motibazioa…. eta gero beti
ere, ikasle taldearen aurrean egon beharko ginateke adi lehenengo egunetik zer daukagun
gelan jakiteko. Eta ezin dugu esan, bua horrek ez dauka gogorik ikasteko pues…”vaya
peliculas”.
Derrigorrezko bigarren hezkuntzan gure egitekoa izan beharko da ikasle horiek ere
derrigorrez daude hor eta beraz guk derrigorrez erantzun behar diegu.
12
5. Krisiaren ondorioz hau handiagotuko dela uste duzu?
Gaur egungo egoerak ez du asko erraztuko, zeren erreformarekin gainera murrizketak
juntatuko zaizkigu. Ibilbidearen aukeraketa aurreratuko dute, hau da, ikasleak lehenago
bideratuko dituzte unibertsitatera joan nahi duena eta nor ez. Pixkatxo bat zaildu egingo
dute noraezean egoten diren ikasleak.
Badaude hainbat gauza ez dutenak lagunduko, batez ere, noraezean dauden ikasle horiek
eta oso bideratuta egongo da batxilergoa bikaintasun akademikora.
6. Zein da pertsonaren profila porrot eskolarra duela pentsatzeko?
Niretzako ez dago profil konkretu bat, porrot eskolarrerako kandidatuak gara denok. Izan
daiteke ingurune konkretu batekoa, familia desestrukturatu batean bizi den hori, porrot
eskolarrerako boleto gehiago dauka honelako ezaugarriak izan ezkero. Baina badago jendea
desestrukturatu horretan estrukturatzen dena eta aurre egiten diena eta hori ikusten da.
Badaude beste batzuk, garai horretan “paso de empoyar ta ya esta” esan zutenak.
Bai egia da, baldintza batzuk errazten dutela ikaskuntza arrakastatsu bat izatera, baina
baldintza horiek izanda ere porrot eskolarra izan daitezke. Hau da, kognitiboki gaitasuna
izan, eskolara joateko arazorik ez, eskola ordutik kanpo ere denbora izan, etxean laguntza
eduki hori izanda ere, porrot eskolarra izan daiteke.
Inkesta:
Inkesta honekin porrot eskolarraren zergatiak jaso nahi ditugu, ikasle diferenteen iritziak
kontuan izanik. 400 pertsonek hartu dute parte, 17 eta 24 urte bitartekoak batez ere, ikasle gazteak
eta gaiaz zerbait zekitenak bilatzea baizen gure helburua.
1. Porrot eskolarra arazo bezala ikusten ahal duzu?
- Bai egunetik egunera gehiago. 305 (%83)
- Ez. 8 (%2)
- Kasu espezial batzuetan. 55 (%15)
2. Klaseen %100 prestatzen ahal duzu arreta?
- Ez, klase batzuk oso aspergarriak direlako, oso errepikakorrak baitira. 238 (%65)
- Ez, klasearen erdian aspertu egiten naiz. 107 (%29)
- Bai, beti atentzioa jartzen dut. 23 (%6)
13
3. Noizbait desmotibatuta sentitu al zare klasean?
- Bai, beti. 25 (%7)
- Ez, inoiz. 11 (%3)
- Noizean behin. 332 (%90)
4. Erraztasunez distraitzen ahal zara?
- Bai, beti. 77 (%21)
- Ez, inoiz. 17 (%5)
- Noizean behin. 274 (%74)
5. Orokorrean nola direla zure klaseak uste duzu?
a. Errepikakorrak eta aspergarriak. 45 (%12)
b. Entretenigarriak eta dinamikoak. 44 (%12)
c. Batzuetan dinamikoak baina gehienean aspergarriak. 279 (%76)
6. Motibatuago sentitu ahal zinateke honako klaseak bezala izanda?
a. Parte hartzea bultzatzen dena. 166 (45%)
b. Irakasleak bakarrik parte hartzen duenean teoria esplikatuz. 8 (2%)
c. Teoria baina aldi berean, parte hartu daitekeena. 194 (%53)
7. Orokorrean, Espainiako porrot eskolarraz (%31) eta Europan (%17) delarik, kontziente
ahal zara?
a. Bai. 215 (%58)
b. Ez. 26 (%7)
c. Ez nintzen arazoarekin kontziente. 127 (%35)
Inkestaren ondorio orokorrak:
Inkesta hau egin ondoren, atera ditugun ondorioak honakoak dira:
1. Gizarteak porrot eskolarra geroz eta klase barruko arazo larriagotzat artzen du, gainera
esaten dute Espainiako, Europakoarekin alderatuta, kontziente direla dagoen diferentzia
handiagoa dela baina guk ez bagenituen portzentajeak eman askok ez lukete datu hori
jakingo eta ez liekete garrantzirik emango.
2. Inkesta egin diegun ikasleen gehiengoa hezkuntza sistemaren kontra azaldu dira. Jaso
ditugun datuen arabera, esan dezakegu ikasle hauen gehiengoak ez duela hezkuntza
sisteman sinesten eta hauen %65ak ez duela klasean %100 atentzioa jartzen askotan
erraz distraituz, klase hauek errepikakorrak izatearen ondorioa delarik. %90a berriz,
momentu konkretu batzuetan bakarrik distraitu da. Datu oso garrantzitsuak dira hemen
14
esan ditugunak, arazo hauei aurre egiten jakiteko.
3. Inkesta egin duten gazteen artean azaltzen den soluzio honakoa da:
● Klasean teoria eta praktika nahastuta.
● Jarduera / ariketa dinamikoagoak ezartzea gehiengo materietan.
Inkestatuen %74ak, bere klaseak oso errepikakorrak eta aspergarriak iruditzen zaizkie, nahiz
eta batzuetan jarduera / ariketa dinamikoak egon.
15
IRAKASLEEN PROFILA Guztiok dakizuen bezala, hezkuntza asko aldatu da azken urteetan. Orain dela hainbat urte
hezkuntza ez zen derrigorrezkoa eta ez zeuden irakaslerik, jendea ikasi nahi bazuen haien kaxa ikasi
behar zuten. Gehienei, bere gurasoek irakasten zieten eta gero etorkizunean haien lanbidea
burutzen zuten. Gaur egun berriz, hezkuntza derrigorrezkoa da 6 urtetik 16ra, gainera, irakasleak
daude eta hauek ikasleak hezten eta ezagutzaz hornitzen arduratzen dira. Baina ziklo guztietako
irakasleak berdinak al dira? Badira beste batzuk esaten dutenak irakasleak ez direla beharrezkoak
eta ez daudela prestatuta, hau egia da?
Euskaran ez daukagu hitz bat desberdintzen duena lehen hezkuntzako irakasle bat eta
derrigorrezko hezkuntzakoa. Erdaraz adibidez, lehen
hezkuntzako irakasleei “maestro” esaten zaie, hauen
helburua umeak heztea eta gauzak ikastea eta
ulertzea da. Derrigorrezko hezkuntzekoei berriz,
“profesor” deitzen zaie, eta hauek bakarrik ikasleei
ezagutzaz hornitzeaz arduratzen dira, hau da, ez dute
hainbeste kontuan hartzen haien gauza pertsonalak.
Izan ere, derrigorrezko hezkuntzako irakasleak ez
dute psikologia ikasi, ezta nola tratatu ume bati ere, horregatik, ezin dute ume bat hezi.
Gehiengoak bakarrik bere ikasketak ikasi dituzte eta ezagutza horiek transmititzen dituzte ikasleei.
Irakasle izateko ezinbestekoa da konpetentziak ikastea, hau ere hik hasi aldizkarian aipatzen da:
“Beharrezkoa da, irakasle ikasketak egiten ari direnak, konpetentzietan heztea, irakasle izatearen
garrantziaz jabetzea eta horrekin batera, Euskal Herrian irakasle izateak duen garrantziaz
ohartzea” (hik hasi • 133. zenbakia. 2008ko abendua). Gainera, oso garrantzitsua da haien rolean
jartzea lanean hasi aurretik, baita ere oso inportantea da umeak nola tratatzen jakitea eta hauei
gauzak nola irakatsi eta hauek nola motibatu jakitea. Horregatik, niretzat DBHko irakasle asko ez
daude ondo prestatuta aurretik aipatutako arrazoiengatik.
Gaur egun ere ez gara ohartzen irakasle lanbidearen garrantziaz, eta badago jende askok
pentsatzen duena irakasleak ez dutela ezer balio eta gauzatu dituzten ikasketak errazenak direla
eta oso azkar gainditzen direla. Baina denok balio gara irakasle izateko? Pentsatu honako hau
sakonki, eta konturatuko zarete denok ezin garela irakasle izan, irakasle izatea ez dela bakarrik
txirula jotzea. Bakarrik horri izango balitz, zergatik uzten digute guraso guztiak haien umeak gure
kargu?
16
Gai honetaz gehiago hausnartzeko, adin desberdinetako jendeari inkesta bat egin diegu.
Inkesta honetan, ondoko galdera hauek galdetu dizkiogu jendeari:
1.Irakasle izatea, lanbide erraz bat dela uste duzu?
2.Irakasleek, formakuntza egoki bat dutela uste duzu?
3.Gaur egun, lanbide hau beharrezkoa dela uste duzu?
4.Behar duen errespetua jasotzen duela usten duzu?
Inkesta honetan hainbat ondorio atera ditugu. Ikusi dugu, jende askok (%70a gutxi gora
behera), pentsatzen duela irakaslea izatea lan erraza dela eta edozeinek egin ahal duela. Irakasleen
prestakuntza eta formakuntzari dagokionez, inkestatuen %75ak pentsatzen dute irakasleek
prestakuntza egokia izaten dutela, baina oraindik ez daudela behar bezala formatuta, hau da,
hobeto prestatu ahal direla. Lehen aipatu dut, batzuk ez dutela kontuan hartzen irakaslearen
lanbidearen garrantzia, eta horren ondorioz, ez zaiela behar den errespetua ematen. Inkestan,
konturatu gara inkestatuen erdiak usten dutela irakasleek ez dutela behar duten errespetua
jasotzen. Azkenik, %92ak gaur egun irakasleak, hezkuntzan munduan beharrezkoak direla
pentsatzen dute.
17
Top Related