INFORMAZIO ORRIA
Zenbakia: 8 Astea: 2015/10/26-30
Edukiak:
• Guraso eskolak
• Ikasleak egunkarian
• Jantokiko kuota
• Ludoteka
• Eskalada ikastaroa
GURASO ESKOLA
Beste urte batez, Elizaldeko Guraso Elkarteak, guraso eskolak jarri ditu martxan. Aurreko bi ikasturtetan oso
arrakastatsua izan den ekintza honek, 2015/2016 ikasturte berrian ere jarraipena izango du. Gai oso
interesgarriak landuko dituzte, hala nola, disziplina edo seme-alabekin nola jolastu. Izen emateko hurbildu
eskolako Zuzendaritzara.
IKASLEAK EGUNKARIAN
6. mailako ikasleak egunkarian atera ziren duela egun batzuk, Berrian hain zuzen ere. 6. mailako ikasleak
herriko errekak garbitzen aritu ziren, esperientzia oso ona izan zen eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi
dizkizuegu egin duzuen lanagatik. Eskolako web orrian aurki ditzakezue egin zuten lanaren argazkiak.
JANTOKIKO KUOTA
Aurten, Hezkuntza Sailak aplikazio baten bitartez kobratuko ditu jangelako kuotak. Hori dela eta, kuotan
aldaketak egon daitezke, hala ere, hilabeteen artean egon daitezkeen ezberdintasunak oso txikiak dira.
Hezkuntzan
murrizketarik ez!
LUDOTEKA
Abaraxka Ludotekak, GAU BELTZA antolatu du. 19:00etan elkartuko dira MOZORROTUTA Ludotekan bertan,
19:30etan sua piztuko dute eta afaldu egingo dute. Afaria denon artean antolatuko dute, bakoitzak etxetik
zerbait eramango baitu. Ondoren, SORPRESAZ BETERIKO BELDUR IBILBIDEA HASIKO DUTE eta SUZKO
AKERRAREKIN emango zaio amaiera. Informazio gehiago: http://www.argia.eus/blogak/nora-
barroso/2014/12/17/garai-bateko-usadioak-zaharberritzen/
ESKALADA IKASTAROA
Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, adin ezberdineko pertsonentzat, bai haur bai eta helduentzat ere, eskalada
ikastaroak eskainiko dituzte. Interesik edukiko bazenute, ondorengo helbidean aurki dezakezue informazio
gehiago: http://www.gazteoiartzun.net/2015/10/23/haur-nerabe-eta-helduentzako-eskalada-ikastaroak/
Elizalde tratu onen alde: indarkeriak gauzak okertzen ditu beti.
Informazio gehiago: www.elizaldekogurasoelkartea.blogspot.com.es eta www. elizalde.info
Top Related