KASKAGORRi KONPARTSA
ZainZain gaude milaka pertsona. Badakigu laster iritsiko dela, badatorrela. Nabaritu egiten dugu Bilboko kaleetan. Urduritasuna, mugi-
mendua eta xurrunurruak. Duela egun gutxi arte turistek eta Santiago bidea egiten dauden motxileroek hartutako tokia berres-
kuratu dugu soinean arnesak, arropa erosoa eta denetariko tramankuluak daramatzagun konpartserook. Andamio barrak behetik
gora eta albo batetik bestera, janari eta edari hornitzaileei azken orduko eskariak egiteko telefono dei astoratuak, kolorez jantzi-
ta mezu desberdinak pintzeletatik mundura zabaltzen dituzten panel erraldoiak, musika frogen eta barre algaren zarata… Bilbo
tarrok Udalak lapurtu nahi digun espazioa berreskuratu eta gure beharrak asetzekoa sortzen dugu txosna erraldoien bidez 9 egu-
netarako, Marijaiarekin, Aste Nagusian, bakarra munduan.
Azcunaren udalak postaletarako Bilbo nahi du, eskaparate hutsa: etxetik lanera, lanetik erosketetara eta erosketatik berriro
etxera doazen hiritarrak, hori da munduko alkaterik onenaren Bilbo. Munduko alkateentzat eredu den hiria, Espainiako Erregea,
Guardia Zibila eta Armada kaleetatik gustura mugituko diren hiria. Iberdrola, BBVA eta Guggenheimeko enpresariek hiriko txokoak
parez pare irekita izango dituztena. Gaztelaniera, ingelesa, frantsesa eta bestelako hizkuntzek Euskararen gainetik lehentasuna
izango duen hiria.
BainaBaina postalek ez dute egunerokoan inguratzen gaituen Bilboren gabezirik islatzen: merkatu horretan lehiatzeko gai ez diren au-
zoetako denda txikien itxiera, langabezia tasa ikaragarri altua, Euskarazko bizitzeko traba etengabeak, gune ilunak, gazteont-
zako aisialdirako eskaintza kontrolatu eta mugatua, kalean egon eta hauek aske erabiltzeko debekuak, eraikin hutsak, etxebizit-
zak pribilegio bihurtzen dituen politika espekulatzailea… Hori dena ez da postaletan agertzen. Turistek ere ez dute ikusten hemen
igarotzen dituzten egunetan, errealitatea izkutatzen diete. Baina guk bai. Guk ikusten dugu. Lanbide aurrean ilada amaigabeetan
orduak igarotzen ditugu, kaleak hutsik dauden bitartean aisialdirako tabernak eta lokalak baino ez ditugu, kaleko saltzaile denak
korrika batean jasotzen eta ihes egiten ikusten ditugu, gure bizitza lanera edo ikasketetara mugatu dadin nahi dute, gure gazte-
txeak etengabean ixten dizkigute eta kale ilun eta bakartietatik ibiltzean beldurra sentiarazi nahi digute!
Hiri eredu hori ez da gazteon Bilbo. Horregatik, beste hiri eredu baten eraikuntzan lanean dihardugunok gara Kaskagorriko
konpartserook. Harremantzeko, ahaldundu eta aske izateko, aisialdiaz beste modu batez gozatzeko espazioak sortuz, gazte-
txeak okupatuz, kritikotasuna garatuko duen hezkuntza formal zein informal baten eraikuntzan, etxe hutsei bizia eman eta al-
ternatibak bilatzen, gune ilunak argitzen eta koloreztatzen, erasoei aurre egiteko autodefentsaren inguruko jakintzak zabalt-
zen, beste kontsumo eredu batzuk aztertzen eta praktikan jartzen… Ehundaka gara beste Bilbo horren alde konprometitutako
gazteok, bakoitza bere esparruan eta ezinbestean elkarlanean.
Aste Nagusian, adibidez, beste Bilbo bat islatzeko unea dugu. Gazteok ere leku garrantzitsu bat dugu momentu horretan, Kaskago-
rrin. Ez dugu Azcunaren Bilbo eredua nahi. Hamaika tresna sortzen ari gara hau eraldatzeko eta guztiek dute kabida Kaskagorrin.
Aisialdi, jai eta bizi eredu alternatiboak ikasturteko borroka ezberdinekin uztartzeko eremu bat da. Aste Nagusian dozenaka era-
gile, ehunka gazte eta milaka herritar batzen gara bestelako Bilbo baten alde txosnen inguruan. Udalak desagertarazi nahi duen
jai ereduaren aurrean altxatzen den herri harresi bat gara. Partaidetzan oinarritutako Aste Nagusia euskaldun eta parekide
baten defentsan zutitzen den hiri bat gara. Erasoei aurre egiteko elkarrekin besoak altxa eta aurre egiteko prest dagoen mugi-
mendua gara.
Eta horrela, Marijarekin batera, besoak altxatuz, urrats bat emango dugu aurrera, eta beste bat, eta beste bat… Bilbo geurea
delako, bertan ikasi, lan eta bizi garen herritarrona eta ez banku, enpresa, espekulatzaile, inposatzaile edota erasotzaileena.
Gurea da eta guk eraikiko dugu. Koloretsua da gure Bilbo, euskalduna, anitza, irekia, alaia, parte hartzailea, feminista, solidarioa eta
askea. Denon artean egiten ari gara, batera. Elkarrekin ez dugulako beldurrik. Gaur arnesa, arropa erosoa eta panel zein andamioak
soinean hartuta, bihar puntala eta brotxarekin eta etzi batek daki zerekin. ‘Dragoi Bola’ko lagunek dioten bezala, ekin gazte bi-
deari, elkarrekin ez da beldurrik!
ELKARREKIN ALTERNATIBEI EKIN!
Top Related