KoplaK ezagutu ditugu aurten Bertsolaritzako lehenengo saioten. Koplak entzun, abestu eta azkenean sortu ere egin ditugu, antzerkian ere kantatu genituen, baina lehenengo sortu genituenak dira jarraian datozenak. GAIA: GURE IZENA Mutil jatorra naiz ni ta deitzen naiz ENAITZ futbola dut gogoko beti jolasten naiz
Neska jatorra naiz ta Deitzen naiz Andrea Beti ez naiz hobea Baina dotorea
Donostian bizi naiz ni Deitzen naiz Aitziber Eta Donostian ni Jazten naiz oso eder
Nik 10 urte ditut ta deitzen naiz JULEN ni jatorra naiz eta laguntzeko hemen
Egian bizi naiz ta Ni deitzen naiz UNAX Aitorren jolasten naiz Ta hizkuntza euskaraz
Ni oso jatorra naiz Izena dut Unai Normalean ibiltzen Naiz ni oso lasai
Iruñan jaio naiz ni izena JON ANDER nire lagunekin jolasten det eder
Kaixo 10 urte ditut Ta deitzen naizOIER Gainera ikasketetan Nabil Nahiko eder
Egiatarra naiz ni ta deitzen naiz LIBE ni naiz ikastola hontan denen adiskide
Egiatarra naiz ni deitzen naiz ANGELA gainera tokatu zait bihurrien gela
Hemen nauzue beti izena ITSASNE zuei laguntzeko beti nago erne
Egian bizi naiz eta izena dut MIKEL futbolean jolastea gustatzen zait, motel!
Ni musikaria naiz ta izena dut JULEN Donostin jaio nintzen ta txintxoa nintzen.
GEURE BURUAK
Donostiarra naiz ni
izena Andreas Arzensek Sanchez ditut
nire abizenaz
Hamar urte ditut nik ta deitzen naiz Ekain
Bi begien gainean ba ditut bi bekain
Hamaika urte ditut
ta deitzen naiz Ekaitz Nik bi anai ditut ta bat deitzen da Aritz
Egiakoa naiz ni
hamar urte irrika Donostin bizi naiz ta
Izena Endika
Egiakoa naiz izena dut Iker
Familia jatorra dut Ikerrekin oker
Euskal Herrikoa naiz
izena Izaskun eta eskolan ditut hamazazpi lagun
HERNANIKOA NAIZ NI IZENEZ IRAIA
FUTBOLAN ONA NAIZ PASATZEN BALOIA
Nik 10 urte ditut izena dut Maite Ni alaia naizela esaten didate
Donostiarra naiz ta
izena Oihana Asko gustatzen zait ba
Horrela esana
Donostiakoa naiz ta deitzen naiz Unai
nire helburua da bertsoa egin guai
EGIAKOA NAIZ NI IZENA DUT URTZI EGUNERO ARROPA
BERRIA NAIZ JANTZI
INTXAORRONDOKOA NAIZ
IZENA IGNACIO ESKOLAN EGOTEN NAIZ
NI OSO SERIO
Donostiakoa naiz Izena dut Danel
Niri gustatzen zait Diploma ta txapel
Nik 10 urte ditut izena dut Ane Ni ia beti eskolan Nabil oso erne
Top Related