TEKNOLOGIA BERRIAK
JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA
ATAUN
Baliabide eta instalazio teknologikoen azterketa
-Lorea Garitano
-Ibai Imanol Iratzoki
-Jon Juanes
-Amaya López
-Oihana Mendizabal
31B taldea Lehen Hezkuntza
1
TEKNOLOGIA BERRIAK
AURKIBIDEA
Ikastetxearen deskribapena 1
Baliabide eta azpiegitura teknologikoak ikastetxean 2
Irakasleen jarrera teknologia berrien aurrean 6
Hobetze proposamena10
Jarduera 13
Bibliografia17
2
TEKNOLOGIA BERRIAK
Ikastetxearen deskribapena
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea, gaur egun Ataunen dagoen eskola
bakarra da. Joxemiel Barandiaran Aierbe herritar ospetsuak berak inauguratu zuen,
1984ko abenduaren 9an. Urte bereko urtarrilaren hasieratik ordea, eskola berrian
ziren ikasle-irakasleak. Beraz, oraintxe 27 urteko kontuak dira.
Ikastetxea nekazaritza giroko herri batean kokatzen da. Oso herri euskalduna
da eta orokorrean familien maila ekonomikoa ona da.
Herri eskola honek, 2 urtetik 12 urte bitarteko neska mutikoei kalitatezko
hezkuntza garatzeko aukera eskaintzen die D ereduan. Momentu honetan 185
ikasle daude hamalau unitatetan banatuak.
Ikastetxearen egoera nahiko ona da, bai instalazio aldetik eta baita
baliabideen aldetik ere.
3
TEKNOLOGIA BERRIAK
Baliabide eta azpiegitura teknologikoak ikastetxean
Ondoren ikastetxeko baliabide teknologikoen taula aurkezten dugu. Kontutan
izan behar dugu Haur Hezkuntzan 7 unitate daudela eta Lehen Hezkuntzan beste 7
ditugula.
Azpimarragarria da baita ere ikastetxe honetan irratia dutela. Irratsaioa
ostiralero izaten da 10etatik 11etara eta arduradun bat egon ohi den arren Lehen
Hezkuntzako azken mailetako haurrek kontrol lanak ere egiten dituzte.
Taulan agertzen denaz gain, esan 2 argazki kamera digital eta bideo kamera
digital bat ere badituztela.
Gainera web gune bat eta blog bat ere irekita dituzte.
MAHAI GAINEKO ORDENAGAILUA
ORDENAGAILU ERAMANGARRIA
ORDENAGAILU MINIERAMANGARRIA
INPRIMAGAILUAESKANERRAFAXA PROIEKTOREA ARBEL DIGITALA
ARMAIRUA
ZUZENDARITZA1 1 1
IRAKASLE GELA4 2 2 2 1
SERBIDORE GELA 1 1
GURASOEN TXOKOA 1
LAGUNTZA GELA1
INGELESEKO GELA 1
MUSIKA GELA1 1
INFORMATIKA GELA 13 3 2
HH GELAK7
LH GELAK7 27 5 1 2 2 2
LIBURUTEGIA1
37 3 28 12 5 1 3 2 2
4
TEKNOLOGIA BERRIAK
5
OTSOAIRRATIA
TEKNOLOGIA BERRIAK
6
Ilustrazioa 1: Otsoa Irratian ikasleak irratsaioa emititzen.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Irakasleen jarrera teknologia berrien aurrean
Zenbait irakasleekin, IKT arduradunarekin eta zuzendariarekin hitz egin
ondoren, hasierako inpresioaren arabera, jarrera oso positiboa dutela esan
dezakegu. Batez ere 5. eta 6.mailako irakasleekin hitz egin dugu arbel digitala
7
Inprimagailua
Eskanerra/Inprimagailua
INFORMATIKA GELA
TEKNOLOGIA BERRIAK
beraiek dutelako gelan. Arbel digitala ahal duten neurrian erabiltzen dutela aitortu
digute. Oso kontziente dira arbel digitalari ez dietela behar adinako zukua ateratzen
eta formakuntza beharko luketela aitortzen dute. Berritzeguneak, ordea, ez omen
die eskaintzen formakuntza hau eta noizbehinka bi irakasleak eta IKT arduraduna
elkartzen dira bakoitzak bere aldetik ikasi duena eta izan dituen esperientzia
ezberdinez hitz egiteko. Ahal dutenean eta denbora librea dutenean, probak egiten
aritzen omen dira programa desberdinak eta erabiltzeko eskaintzen dituen aukera
ezberdinak arakatu nahian.
Zuzendaritzak eta IKT arduradunak esan digutenez irakasleek eguneroko
lanean eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen dituzte, bai programaketak
egiteko, bai memoriak egiteko, bai tutoretzetarako eta baita ebaluazio txostenak
egiteko ere; baita, egunerokoan egin behar izaten dituzten lan edo gestioak egiteko
ere. Gurasoekin dituzten bileretan aurkezpenak egiten dituzte baliabide hauek
erabiliz. Bai zuzendaritza, bai irakasleak eta baita Guraso Elkartea ere saiatzen
dira papera ez erabiltzen oharrak banatzeko momentuan eta denak kontziente
diren arren, familia guztiek ez dutela eskura ordenagailu bat bide honetatik
jarraitzeko asmoa dute. Horretarako, agian, eskola orduez kanpo ordenagailu gela
ireki beharko luketela komentatzen dute.
Gela guztietan dute sarerako sarbidea. 5. eta 6. mailan gainera, wifi sistema
dute ordenagailu mini eramangarriekin interneten eta ikastetxeko sarean sartu ahal
izateko. Bai ikasleek eta bai irakasleek ere sarea erabiltzen dute euren lan eta
proiektuak gordetzeko.
Beraz, esan dezakegu irakas-prozesuan eta administrazio-prozesuan
teknologia berria erabiltzen dutela eta informazio eta komunikazio-prozesuetan
ahal den neurrian ere saiatzen direla.
Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren ereduaren arabera oinarrizko
maila lortzeko, baliabide telematikoetan hanka motz dabiltzala aitortu digute.
8
TEKNOLOGIA BERRIAK
9
Proiektorea Arbel digitala
Armairua
TEKNOLOGIA BERRIAK
10
Ilustrazioa 2: Armairua: Ikasleen ordenagailu eramangarriak kargatzeko erabiltzen duten tresna/aparatua.
TEKNOLOGIA BERRIAK
11
5
Ilustrazioa 3: 5.mailako haurrak, binaka, ordenagailu eramangarriak erabiltzen, arbel digitala piztuta dagoelarik.
Gaztelerako proiektu batean ari dira lanean, azkeneko helburua Power Point-en bidez aurkezpen bat binaka egitea delarik.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Hobetze proposamena
Ikastetxean aurki daitezkeen material guztiak aztertu ondoren eta hauei
ematen zaien erabilera kontutan hartuta, teknologia berriak ikasgelan erabiltzeko
hainbat proposamen bururatu zaizkigu. Hauexek dira hobetzeko proposamenak:
– Power Point-a, agian, 5. eta 6. mailan soilik erabili beharrean, maila
txikiagoetan hasiko balira (3. eta 4. mailan esaterako), 5. eta 6. mailan beste
programa/trikimailu batzuen erabileran trebatuko lirateke (adibidez, Open Office-
an), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara ailegatzean, ez zuten bakarrik Power
Point-aren bidezko aurkezpena kontrolatuko.
– Aurrekoarekin erlazioa duen beste proposamen bat, irakasleen formakuntza
izango litzateke. Eskoletan urtean zehar irakasleentzako egiten diren kurtsoetan,
IKTei buruzko ikastaroren bat sartzea proposatzen dugu. Ez dator gaizki, urtean
behin, behintzat, teknologia berriei buruz ditugun ezagutzak berritzeko eta
hedatzeko.
– Eskola barneko sarearen konexioaren potentzia handitzea, bakoitzak bere
ordenagailu eramangarria erabili ahal izateko.
12
Irakasleak esan duenez, haurrek euren ordenagailu eramangarrietan Open Office programa dute instalatuta, baino berari Microsoft Word erabiltzea errazagoa egiten zaionez, Open Office ez dute gehiegi erabiltzen (orain gehiago erabiltzen saiatzen ari den arren).
5. eta 6. mailetan arbel digitalak instalatu zituztenean orduntxe maila horietan zeuden irakasleek formakuntza jaso zuten Berritzegunetik, baina orain, ezin dute formakuntza hori jaso. Gainera, garai hartan zeuden irakasleak ez omen daude dagoeneko eskolan. Hori dela eta, ahal duten neurrian erabiltzen dituzte arbel digital hauek.
Noizean behin, IKT arduraduna eta bi irakasleak elkartzen dira eta bakoitzak bere aldetik ikasten dituen gauzak elkarjartzen dituzte.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Gela barruan wifia dute ordenagailu eramangarriak sarera konektatzeko, baina denak batera sartzen direnean saturatu egiten da eta azkenean, ordenagailu finkoaren bidez arbel digitalean denak batera egiten dituzte ariketak.
– Ikasle batzuek ez dute ordenagailurik etxean. Etxean ordenagailua ez duten
ikasleek ez dute besteek duten teknologia berriekiko gaitasun berdina edukiko,
hortaz, gure proposamen bat, etxean ordenagailurik ez duten ikasleek eskolan
duten ordenagailu eramangarria etxera eramatea izango litzateke. Noski, egunero,
ikastetxera eraman beharko lituzkete, baina era honetara, etxean eskolan
ikasitakoa berrikusi dezakete eta era berean, euren gurasoek ere mundu honetan
trebatuko lirateke.
Hala ere, erabaki hau, Hezkuntza Sailarena da.
– Amaitzeko, beste hobetze proposamen bat: kurtso guztian zehar egiten
dituzten proiektu guztiak euren gurasoekin elkarbanatzeko bloga erabili dezakete.
Beste aldetik, Joxemiel Barandiaran herri ikastetxearen web orria huts samar
dagoela ikusita, euren egunerokoak bertan ere elkarbanatzea ondo legokeela
iruditzen zaigu.
– Argazki kamara digitalen eta bideo kamara digitalen erabilera ere zabaldu
beharko lukete ikasleetara. Beraien erabilera irakasleek egiten omen dute eta
ikasleek ez omen dituzte ezertarako erabiltzen.
– Ikasleek ordenagailuaren barne funtzio eta atalak ezagutzea egokia iruditzen
zaigu. Horretarako, ordenagailuaren desmuntatzeari ekingo diote. Honela haurra
13
Ikasturtean zehar egiten dituzten proiektu ezberdinak, ikasle bakoitzak sarean duen bere karpetan jasotzen omen dituzte eta ikasturte bukaeran, eurek bi aukeratzen dituzte paperean ateratzeko.
TEKNOLOGIA BERRIAK
kontziente da ordenagailuaren konplexutasunaz, ez dela pantaila soil bat bakarrik.
– Haurrak ordenagailuak zaintzeari denbora gehiago eskainiko genioke. Hain
zuzen ere, sistemak mantentzeko oinarrizko ekintzak burutuko genituzke; hala
nola, antibirusak ezarriz eta erabiliz, segurtasun kopiak eginez eta beharrezkoa ez
den informazioa deuseztatuz.
– Ordenagailu jolasekin jarduten denbora eta ekar lezakeen menpekotasuna
kontrolatzen jakitea trebatuko genituzke ikasleak; baita sareak eskaintzen duen
informazio guzti horren erabilera egokia egiten ere.
Jarduera
Guk prestatu dugun jarduera 5.mailako haurrei zuzendua pentsatu dugu.
Gela 15 ikaslekoa da eta taldeka banatuko ditugu, egokiena 3 ikasleko taldeak
izango direlarik; hortaz, bost talde.
Ataunen oso modan dagoen gaia aitzakiatzat hartu; mitologia, eta Photo
Story programa erabiliz gai honen inguruan herrian ditugun ibilbideak aprobetxatuz,
argazki muntaia bat egitea proposatzen dugu.
14
TEKNOLOGIA BERRIAK
Ataunen, Joxemiel Barandiaranen lanean oinarrituta lau ibilbide mitologiko
dituzte. Ibilbide bakoitzari lotuta hainbat kondaira idatzi zituen berak eta guk
proposatzen diegu ibilbide berdinaren inguruan talde bakoitzak kondaira bat
argazki bidez eta narrazioa erabiliz kontatzea. Horretarako, Photo Story programa
erabiliko dute.
Ataun turismoa web orrian lau ibilbideak aurkituko dituzte; gu, Sarastarriko
ibilbidean zentratuko gara. Honi lotuta sei kondaira daude eta talde bakoitzak bat
aukeratuko du.
Guraso Elkarteak igandetan egiten dituen mendi irteeran ibilbide hau egitea
proposatuko diegu eta hori aprobetxatuko dute haurrek argazkiak atera ahal
izateko. Aurrez, ordea, ibilbidea planifikatu beharko dute eta aukeratutako
kondairarako ze txokotan argazkiak ateratzea komeni zaien erabaki beharko dute.
Helburuak
• Talde lana bultzatu, lankidetzan lan egitea, norberarenak ez diren ikuspegiak
errespetatu, elkarrizketa landuz eta norberari dagozkion ardurak hartuz.
• IKTak landu, baliabide teknologiko desberdinak erabiliz.
• Ikas komunitatearekin elkarlana sustatu.
• Euskal mitologia landuz, Euskal Herriko kulturaren eta historiaren oinarrizko
alderdiak eta kultur-ondarea ezagutzea, balioestea eta errespetatzea.
• Joxemiel Barandiaran pertsonaia ezagutarazi, bere lana... Ataun eta bere
herritarrentzat hain garrantzitsua den pertsonaia haurrek ezagutu dezaten.
• Ingurunea balioestea eta errespetua bultzatzea.
• Kirola eta bizitza osasuntsua sustatzea.
15
TEKNOLOGIA BERRIAK
Landuko diren gaitasunak
• Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
• Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
• Ikasten ikasteko gaitasuna
• Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
Baliabideak
• Argazki kamara
• Ordenagailua
• Photo Story programa
• Proiektorea
• Irratia
Denboralizazioa --> 7 saio 5 astetan banatuak.
1.saioa: Aurrezagutzak identifikatzeko galdera (ordu bat).
Ingurune saioa aprobetxatuz gaian sartzeko zenbait galdera luzatuko
genizkieke. Adibidez:
Zer dakizu euskal mitologiari buruz?
Ataun herriarekin loturarik aurkitzen al diozu?
Joxemiel Barandiaran pertsonaia ezaguna al duzu? Zergatik?
Zer esan nahi du zuretzat kondaira hitzak?
Bakarkako gogoetaren ondoren elkarjartzea egingo genuke.
Ondoren, ikasleei hiruko taldetan banatzeko eskatuko genieke, irakasleak
taldeak proposatuko lituzkeelarik adostasuna bultzatuz.
2.saioa: Proiektuaren aurkezpena (ordu bat).
16
TEKNOLOGIA BERRIAK
Ikasleei adieraziko diegu herrian ba ditugula zenbait ibilbide euskal
mitologiarekin lotura dutenak eta Sarastarriko ibilbidea proposatuko diegu.
Mitologiaren inguruan hitz egingo dugu Joxemiel pertsonaiak gai honekin duen
lotura azpimarratuz. Ezagutzen al duzue Sarastarriko ibilbidea? Ibilbide honekin
erlazionatuta sei kondaira daude. Zeinek bildu zituen kondaira guztia hauek?
Hauetatik talde bakoitzak bat aukeratu beharko du, denen artean adostu behar
dutelarik. Baina lehenengo informazioa interneten aurkitu beharko dugu.
3.saioa: Informazio bilaketa (ordu t'erdi).
Ordenagailu gelan ibilbideari buruzko informazioa aurkitzeko saioa izango
da. Argi utzi beharko diegu ikasleei ibilbidearen planifikazioa argia egitea, kondaira
ezagutzea eta argazkiak non atera behar dituzten ondo planifikatzea garrantzitsua
dela. Kondairak aurkitzen dituztenean, taldeek adostu beharko dute ze kondaira
landu behar duten eta ondoren planifikatzeko momentua izango da.
4.saioa: Photo Storyrekin lehenengo esperientzia (ordu t'erdi).
Saio honetara dagoeneko ibilbidea egina izango dute eta argazkiekin etorriko
dira muntaia egiteko prest. Hasteko, ordea, Photo Story programarekin trebatu
beharko dira eta ordenagailu gelan taldetan dauden moduan probak egiten hasteko
esango diegu; beti ere, irakaslearen laguntza beharko dute. Kondaira talde kideen
artean zatitu beharko dute eta musika hautatu behar dute, hurrengo saioan irratira
jaitsiko baitira grabaketa egitera.
17
TEKNOLOGIA BERRIAK
5.saioa: Grabaketa (ordu t'erdi).
Grabaketara joan aurretik narrazioa entsaiatua dute eta musika hautatua.
Taldeak binaka jaitsiko dira irakaslearekin, talde batek bere narrazioa grabatzen
duen bitartean besteak irakaslearekin kontrol lanak egingo dituzte. Grabaketa
guztiak sarean gordeko dituzte ondoren Photo Storyn sartu ahal izateko.
Bitartean beste hiru taldeak beren narrazioak entsaiatuko dituzte gelan.
6.saioa: Azken muntaia (ordu bat).
Dagoeneko grabaketak eginda argazkiekin muntaia egitea geratzen da,
denborak neurtuz. Hurrengo saiorako dena prest uztea izango da saio honetako
helburua.
7.saioa: Lanen aurkezpena eta blogera igotzea (ordu bat).
Gelan proiektorea eta arbel digitala aprobetxatuz, denen lanak ikusiko
dituzte, ikaskideen aurrean lanari buruzko azalpen txiki bat emanez eta ondoren
eskolako blogera igoko dituzte gurasoek etxetik ikus ditzaten lan guztiak.
Ebaluazioa irizpideak
• Ea beste ikaskideen ikuspegiak errespetatzen dituzten.
• Ea talde lanean aritzeko gai diren adostasun batera iritsiz.
18
TEKNOLOGIA BERRIAK
• Ea informazioa eta komunikazio teknologiak erabiliz irakasleak bidaltzen dien
lana egiteko gai diren.
• Ea informazio iturri desberdinak aurkitu, aztertu eta kontrastatzeko gai diren,
interesgarriak direnak ez direnetatik bareiziz.
• Ea Euskal Herriko kultura eta historia ulertzeko nahia, interesa eta gogoa
adierazten duten.
• Ea Joxemiel Barandiaran herritar ospetsua ezagutzeko merezi duen interesa
jartzen duten.
• Ea gure ingurunea eta, batez ere, herriko ingurunea errespetatzen duten.
• Ea jarduera honen bidez kirolaren onuraz/balioaz/etekinaz jabetzen diren.
• Ea lana ikasgelan aurkezteko, hitz egiteko eta mintzatzeko gai diren.
Bibliografia
Erabili dugun informazioa eskolak eman diguna izan da; zuzendaritza, IKT
arduraduna eta irakasleekin izandako elkarrizketetan lortutakoa.
19
Top Related