Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
KIROPTEROEN AKTIBITATEA OIELEKU PAGADIAN
(AIAKO HARRIA PARKE NATURALA)
Joxerra Aihartza, Inazio Garin, Urtzi Goiti, Egoitz Salsamendi eta Maria Napal
2008ko Azaroa
Euskal HerrikoUnibertsitatea
Universidaddel País Vasco
eman ta zabal zazu
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
KIROPTEROEN AKTIBITATEA OIELEKU PAGADIAN
(AIAKO HARRIA PARKE NATURALA)
Joxerra AihartzaInazio GarinUrtzi Goiti
Egoitz SalsamendiMaria Napal
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
UPV-EHU
2008ko Azaroa
Euskal HerrikoUnibertsitatea
Universidaddel País Vasco
eman ta zabal zazu
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
SARRERA
Saguzarrek (Chiroptera ordena) ugaztunen arteko bigarren talde ugari
eta dibertsoena osotzen dute, karraskarien (Rodentia) atzetik. Honek
taldearen espeziazio-ahalmena islatzen du, espezieen artean historia natural
arras desberdinak iragarriz. Baieztapen hori habitat-beharrizanei luza
dakioke noski, eta gure kasuari doituz, esan genezake basoek berebiziko
garrantzia dutela ugaztun hegalari hauen artean. EAEn agertzen diren 22
saguzar-espezieen (Aihartza 2001) artean 17k zuhaitzak erabiltzen dituzte
beraien bizi-zikloen uneren batean, bai babesleku zein ehiza-leku gisa edo
bietarako. Haien artean noski zuhaitz eta basoekiko menpekotasun-maila
desberdinak agertzen dira, eta beraz espezieak baso-beharrizanen arabera
sailka daitezke (1. Taula) jarraian agertzen diren taldeetan (espezie
bakoitzaren ondoan mehatxu-maila ageri da: GZ—Galzorian, KB— Kaltebera,
AR— Arraroa, IB— Interes Berezikoa)
1. Basotar hertsiak: babes- eta bazka-beharrizanak basoan dituzten
espezieak.
Myotis bechsteinii — GZ
Myotis mystacinus — AR
Barbastellas barbastellus — KB
2 . Basotarrak: Batez ere basoan ehizatzen dutenak, batzuk
babesleku gisa zuhaitzak edo bestelako elementuak erabili
ditzakete (kobak, eraikuntzak, haitz-labarrak) ala inoiz ez
zuhaitzetan.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
Zuhaitzetan — Plecotus auritus — KB
Myotis nattereri/sp.1— AR
Inoiz ez zuhaitzetan — Myotis myotis — KB
Myotis emarginatus — KB
3. Semi-basotarrak: Batez ere baso zein zuhaitzek eraturiko ertzetan
ehizatzen duten espezieak, inoiz ez beraietatik urrun edo leku
irekietan eta sarri baso-barruan. Zuhaitzez osoturiko mosaiko-
paisaia behar dute. Ez dituzte zuhaitzak babesleku gisa erabiltzen.
Rhinolophus ferrumequinum — KB
Rhinolophus hipposideros — KB
Rhinolophus euryale — GZ
Plecotus austriacus — KB
4 . Zuhaiztarrak: Batez ere zuhaitzetan babesten dira baina leku
irekietan ehizatzen dute, habitat-menpekotasunik gabeko
espezieak direla esan genezake.
Nyctalus leisleri — IB
Nyctalus noctula — IB
Nyctalus lasiopterus — AR
Pipistrellus nathusii — IB
Myotis daubentonii — IB
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
1. Taula. Saguzar-espezie desberdinen sasoikako babesleku-erabilera eta ehiza-habitata, etabasoarekiko menpekotasun-maila. Zuh— Zuhaitzak; Kob— Kobazuloak; Eraik— Eraikuntzak; Arr—Arrakalak; Lab— Haitz labarrak; ? — erabilera ziurra.Espeziea Babeslekua Ehizalekua “Basotasuna”
UdaberriaEmeakkumatzen
Arrakudan Udazkena Negua
Myotis bechsteinii Zuh Zuh Zuh Zuh?/Ko? Zuh?/Kob? Basoa Basotar hertsiaMyotis mystacinus/ alcathoe Zuh Zuh Zuh Zuh?/Ko? Zuh?/Kob? Basoa Basotar hertsiaBarbastellabarbastellus Zuh Zuh Zuh Zuh?/Ko? Zuh?/Kob
Basoa,basoertza Zuhaiztarra
Pipistrellus nathusii Zuh Zuh Zuh Zuh?/Ko? Zuh?/Ko? Dibertsoa Zuhaiztarra
Nyctalus noctula Zuh Zuh Zuh Zuh Zuh /Arr? Altueran Zuhaiztarra
Nyctalus lasiopterus Zuh Zuh Zuh ZuhZuh /Arr?Zuh /Arr? Altueran Zuhaiztarra
Nyctalus leisleri Zuh Zuh /Haitz Zuh Zuh Zuh /Arr? Altueran Zuhaiztarra
Myotis daubentonii Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh/Arr Kob/Zuh Zuh?/Ko?Erreka,basoa Zuhaiztarra
Myotis nattereri/sp.1 Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh /Eraik Kob?/Erai?Basoa,
dibertsoa Basotarra
Plecotus auritus Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh /Eraik Kob/Zuh? Basoa Basotarra
Plecotus austriacus Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh /Eraik Zuh /Eraik Cu?Zuhaitz
mosaikoa Semi-basotarraPipistrelluspipistrellus Eraik Eraik Eraik Eraik/Zuh Eraik/Zuh Dibertsoa Semi- basotarraRhinolophusferrumequinum Kob/Eraik Eraik/Kob Kob Kob Kob
Zuhaitzmosaikoa Semi- basotarra
Rhinolophushipposideros Kob /Eraik Eraik/Kob Kob Kob Kob
Zuhaitzmosaikoa Semi- basotarra
Rhinolophuseuryale Kob Kob/Eraik Kob Kob Kob
Zuhaitzmosaikoa Semi- basotarra
Myotis myotis Kob Kob/Eraik Kob Kob Kob Basoa Basotarra
Myotis emarginatus Kob Eraik/Kob ? Kob Kob Basoa BasotarraMiniopterusschreibersii Kob Kob Kob Kob Kob Altueran
Tadarida teniotis Lab/Eraik Lab/Eraik Lab/Eraik Lab/Eraik Lab/Eraik Altueran
Pipistrellus kuhlii Eraik Eraik Eraik Eraik Eraik Dibertsoa
Eptesicus serotinus Eraik/Arr Eraik/Arr Eraik/Arr Eraik/Arr Eraik/Arr Dibertsoa
Ikuspegi orokor honetan basoaren garrantzia beha badaiteke ere,
beharrizan espezifikoak haratago doazela aipa beharra dago. Aldagai ugarik
parte hartzen dute espezie jakinaren agerpenean, batik bat baso-mota,
hedadura, babesleku-mota eta honen eskuragarritasunak. Esaterako M.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
bechsteinii harizti (Quercus robur) eta erkameztiei (Q. pyrenaica) loturiko
espeziea da, kumatze-kolonien ezarpenerako okil-zuloak hautatuz. B.
barbastellus espezieak ordea pagadiak (Fagus sylvatica) nahiago ditu eta
zuhaitz-azal askeak eraturiko barrunbeetan kumatzen da batik bat. Bi
adibide hauek muturreko kasuak lirateke baina kontura gaitezke espezie
hauen agerpenak zernolako baso-mota eskatzen duen. Batez ere Oielekuri
begira, bigarren espezieak jartzen du arreta, ustiapen-eredu jakinari
erantzuten baitio, hala nola hildako edo hiltzear dauden zuhaitz tenteak
(ingelesezko snag hitzarekin ezagutzen direnak), soildutako azala agertzeko
aukera gehienak dituztenak alegia. Gainera zuhaitzetan babesten diren
saguzarrek kumatze-garaian babeslekuz aldatzen dira sarri (2-3 egunerik
behin), harrapari eta bizkarroietatik ihesi. Hortaz, babesleku aproposen
dentsitate altuak beharko dituzte baso jakin bat espeziearentzako egokia
izan dadin. Ondorioa, ustiatu gabeko basoen beharra dute saguzar basotar
gehienek. Orain arteko baso-ustiaketek zuhaitz zahar eta kaltetuak erausi
egiten dituzte, babeslekuak eskaintzeko egokienak hain zuzen. Azken
honekin loturik bestalde, basoko biodibertsitatea zuhaitz zaharrekin lotu
izan bada ere, gero eta nabarmenagoa da baso gazteek ere funtzio bera
joka dezaketela aniztasunaren kontserbazioan edo eremu aproposagoen
arteko zubi gisa, beti ere baldintza egokiak eskaini ezkero. Honela adinak
ez-ezik osasunak ere eragiten du basoaren eraniztasunean, eta hau sarri
ustiaketa-motak baldintzatuko du.
Oielekuko pago mugarratuen kasuan, adar nagusien mozketak
zuhaitzei dutena baino itxura zaharragoa eman die, ondorioz sorturiko zulo,
arrakala eta barrunbe ugariek babes aukera ezin hobeak eskainiz saguzarrei.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
Hala ere aipatzekoa da hildako egur eta zuhaitz gutxi daudela (Arbelaitz et
al. 2007) eta esan bezala honek zenbait espezierengan eragin lezake.
Aihartzak (2001) EAEko saguzarrei buruzko ikerketaren baitan, Aiako
Harria Parke Naturalean lurrazpiko hainbat babesleku (Arritxulegiko tunela,
Minaerreka eta Arditurriko meatzuloak) eta zubi bisitatu zituen, soil-soilik
ale bakanak aurkituz eta ez inolako kolonia edo talderik. Babeslekuen bisitak
ultrasoinu-detektoreen erabilerarekin uztartuz, guztira 7 espezie aipatu
zituen: Myotis nattereri, M. daubentoni, Eptesicus serotinus, Nyctalus leisleri
eta Pipistrellus pipistrellus. Basoa, beraz, ez zen aztergai izan lan horretan.
Oieleku bezalako basoak izan dezakeen garrantzia aztertzearren
bertako saguzar komunitatea osotzen duten espezieak identifikatzea izan
zen gure helburua.
MATERIALA ETA METODOAK
Ikerketa honetan batez ere ultrasoinu detektoreak erabili ditugu
saguzar-komunitatea ezagutzeko. Metodo hau saguzarrek orientatzeko
erabiltzen dituzten ultrasoinuak detektatzean datza; soinuok
espezifikotasuna erakusten dutenez espezie edo genero nagusiak
identifikatzeko aukera eskaintzen du modu erraz eta azkarrean, datu-
kopuru nabarmena lortuz. Hortaz, faunistikako lan zabaletan ohikoa den
metodoa da. Agerpenaz gain, saguzarrek leku jakinean (ehizean) inbertitzen
duten denbora ere jakin dezakegu; sasoi edo tokien arteko konparaketa
erlatiboak egiteko aukera emanez.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
Ikerketa honetan lau saio egin ziren sasoi desberdinetan: 2008ko
maiatzaren 5a, ekainaren 13a, uztailaren 21a eta irailaren 8an. Gau
bakoitzean 5 lagintzailek parte hartu zuten, esperimentazio-sail bakoitzeko
lau laginketa-puntu eginez (1. irudia). Puntu bakoitzean 20 minutuko
ultrasoinu-grabaketa automatikoak egin ziren Petterson Elektronik D 240x
detektoreak erabiliz, Time Expansion (3,4 seg) deritzon grabazio-ereduan
eta soinuak zuzenean iRiver iFP-890 grabagailuan gordez. Guztira
ultrasoinu-detektoreak 400 minutuz egon ziren aktibo lan-eguneko. Honela,
saguzar bat laginketa-puntutik aldiro igarotzean (hemendik aurrera pase
deritzoguna) bere ekokokapenak detektorea aktibatuko luke eta
erregistratuta geratuko litzateke. Beraz, pase-kopurua erabili dugu
espezieen aktibitate-maila edo intentsitatea adierazteko. Grabaketen
analisirako soinuak MP3-tik WAV sistemara pasatu ziren eta SONOBAT
programaren bitartez aztertu ziren; espezieen identifikazio-irizpide gisa
pultsuen frekuentzia (kHz), itxura (FM edo CF) eta kadentzia (pultsuen
arteko denbora-tartea) neurtu genituen. Arazo teknikoak medio
–hezetasunak eraginda- ekaineko 1. saileko grabaketak ezin izan ziren
analizatu.
Ultrasoinu-detektoreez gain, saguzarrak erakartzeko soinuak ekoizten
dituen aparatua erabili genuen (Sussex AutoBat; Hill eta Greenaway 2005).
Aparatu honen soinuak sintetikoak dira eta dei-mota espezifikoak ditu, hala
nola Myotis, Pipistrellus, Barbastella generoei zuzenduta; hala ere, dei
bakoitzak helburu duen espezieaz gain beste hainbat erakar ditzake (gure
datuak). Dei erakargarriak diharduten bitartean sare bat zabaltzen da bere
ondoan, hurbilduko den saguzarra harrapa dezan. Metodo hau batez ere
erabilgarria da basoko espezieak harrapatzeko, ultrasoinu bidez
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
detektatzeko zailak diren espezieak, ultrasoinu ahulak igortzen baitituzte.
Metodo lagungarria bada ere, lortzen den datu kopurua baxua izan ohi da.
Lau gauetan erabili genuen metodo hau (maiatzak 6, ekainak 14, uztailak
22 eta irailak 15), sail bakoitzean 10 minutuko 4 laginketa-puntu eginez;
saio bakoitzean dei desberdinak erabili ziren ahalik eta saguzar-espezie
gehiena erakartzearren.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
1. Irudia. Ikerketa-eremua, esperimentazio-sailak (partzelak) etalaginketa-puntuak adieraziz.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
EMAITZAK
Guztira 7 generotako 8 saguzar-espezie identifikatu dira Oieleku
basoan: Nyctalus leisleri, Pipistrellus pipistrellus, P. kuhlii, Barbastella
barbastellus, Myotis nattereri, Plecotus auritus, Miniopterus schreibersii eta
Tadarida teniotis. Horietatik 6 ultrasoinu detektoreen bidez eta 2 Sussex
AutoBat-a erabilita identifikatu dira. Ultrasoinuei dagokienez guztira 185
pase erregistratu ziren, espezie ugariena N. leisleri izan zelarik, pase guztien
%64rekin; atzetik batez ere P. pipistrellus (%37) eta P. kuhlii (%19)
espezieak aipa daitezke, gainontzekoek agerpen puntuala erakutsi zutelarik
(2. Taula).
2.Taula. Saguzar-pase kopurua Oielekuko laginketa-puntuetan. Laburdurak: Nle- Nyctalusleisleri, Pipi- Pipistrellus pipistrellus, Piku- P. kuhlii, Tt- Tadarida teniotis, Mins- Miniopterusschreibersii, Bb- Barbastella barbastellus.Saila Puntua Pase tot Nle Pipi Piku Tt Mins Bb Myotis sp. Plecotus sp.
1 SAILA 11 2 2
n= 56 12 12 10 1 1
13 7 6 1
14 35 21 3 7 2 2
2 SAILA 21 9 6 1 2
n= 50 22 9 8 1
23 18 13 2 2 1
24 14 11 1 2
3 SAILA 31 4 4
n= 16 32 10 10
33 1 1
34 1 1
4 SAILA 41 1 1
n= 23 42 0
43 21 2 14 3 2
44 1 1
5 SAILA 51 17 12 3 2
n= 40 52 7 4 3
53 8 2 6
54 8 4 4
185 118 37 19 5 1 2 2 1
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
Nahiz eta sailen arteko pase kopuru totala desberdina izan (1 sailak
56 pase bildu zituen, eta 3ak gutxiengoa, 16 paserekin) aipagarria da ez
zela desberdintasun esangarririk behatu (Kruskal-Wallis, P<0,05); ziurrenik
sail bakoitzeko aldakortasun handiagatik (hiru kasutan —1, 3 eta 4
sailetan— desbiderazio estandarra batazbestekoaren berdina edo handiagoa
izan zen). Espezieen arteko pase-aldakortasuna medio ezin izan dugu hauen
arteko konparaketarik egin, nahiz eta argi dagoen N. leisleri zan zela espezie
arruntena ia guztietan.
Aipatzekoa da ere espezie gehien eman dituen saila 1.a (kontrola)
izan dela, bertan 6 espezie detektatu baitira. Beste muturrean 3. saila
genuke, soilik 2 espezierekin. Hala ere, sailen mugak apurtuz eta pase-
kopuru baxueneko puntuak hartuta (33, 34, 41, 42 eta 44) konturatzen
gara hauek hurbil daudela eta poligono bat irudika daitekeela erraz; berau
mapa topografikoan gainezartzen badugu hain zuzen ere Oielekuko troka
inguratuko luke, basoko tokirik malkartsu, harritsu eta hezeena.
Datuak sasoika aztertuta ere aldaketa ugari beha daitezke (3. Taula),
aipatzekoa delarik maiatzeko datu-kopurua bai espezie- (5) zein pase-
kopuruan (guztiaren %76a). Sasoi horretan espezie ugariena N. leisleri izan
zen (sasoi horretako pase guztien %80a suposatuz). Deigarria da
gainontzeko hilabeteetan saguzar honen agerpen eskasa. Bestalde iraila eta
ekaineko lan-egunetan grabaketa-kopuru baxua lortu zen, 9 eta 4 paserekin
hurrenez hurren; ekaineko datuak gainera espezie bakarrarenak izan ziren
(N. leisleri), sasoi "urriena" bilakatuz.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
3.Taula. Saguzarren pase-kopurua sasoi eta espezieka. Laburdurak:(ikus 2. Taula)Espeziea Maiatza Ekaina Uztaila Iraila Guztira %
Nle 112 4 2 118 63,8
Pipi 9 19 9 37 20,0
Piku 13 6 19 10,3
Tt 5 5 2,7
Mins 1 1 0,5
Bb 2 2 1,1
Myotis sp. 2 2 1,1Plecotus
sp. 1 1 0,5
140 4 29 12 185
Bestalde, Sussex Autobat-aren bitartez soilik 3 saguzar harrapatu
ziren. Horietako bi maiatzeko lan-egunean, Plecotus auritus eta Myotis cf
nattereri/sp.1 (2. irudia) bana, biak arrak; eta azkena uztailan harrapaturiko
Pipistrellus pipistrellus, hau ere arra. Alde batetik datu gutxi dira maila
kuantitatiboan, baina bestetik kontutan hartu behar da bi espezieren
identifikazio zehatza lortu dela; izan ere, ultrasoinuekin ez da posible
P lecotus eta Myotis genero bakoitzaren baitako espezieen arteko
desberdintzapenik egitea (Plecotus auritus/austriacus eta 6 Myotis espezie
hurrenez hurren).
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
2. Irudia. Oielekun harrapaturiko Myotis cf nattereri/sp.1
EZTABAIDA
Lehenik eta behin aipatzekoa da Oieleku bezalako ikerketa-eremu
txikian jasotako saguzar-espezie kopurua, 8 espezie aurkitu baitira, 7
genero eta 3 familia desberdinetako kide. Kontutan izanda EAEn 22 espezie
aipatu direla orain arte (Aihartza 2001), eta bertako eremu dibertsoenetan
(mendikateak direnak) 12-16 espezie aipatu direla, Oielekun lorturiko
balioak benetan aintzat hartzekoak dira; Aiako Harria Parke Naturalari
garrantzi gehigarria ematen dion emaitza, ezbairik gabe.
Edonola ere, saguzarrak animalia hegalariak izanik, Oielekuren
tamainako baso bat saguzar-ale bakarraren gau bateko ehiza-eremuaren
zati txikia izan daiteke, espezie askoren kasuan. Azken urteotan irrati-
telemetriari esker egin diren ikerketek agerian utzi dute puntu hau. Zenbait
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
espezieren mugimenduak laburrak izan ohi dira, P. auritus, M. nattereri/sp.1,
P. pipistrellus eta ziuraski P. kuhlii, batazbeste 2-3 km urruntzen baitira
beraien babeslekuetatik (Entwistle et al. 1996, Siemers et al. 1999,
Nicholls eta Racey 2006). Ordea N. leisleri, T. teniotis eta Miniopterus
schreibersii hegalari azkarrak dira, arestian esan bezala ez dira habitaten
menpeko ehizatzeko orduan, eta jakin denez kilometro ugari urrun daitezke
gauero, 10 km-tik gora lehen espeziearen kasuan eta 30 km-tik aurrera
beste biak (Shiel et al. 1999, Marques et al. 2005, SFEPM 2008). B.
barbastellus, berriz, nahiz eta espezie basotartzat hartu izan den, eta
ondorioz bere mugimendu-patroiak haien antzekoak izango diren suposatu
den, azken ikerketen arabera ikusi izan da aurresandako hipotesiak baztertu
behar direla; espeziea batazbeste 8 km eta gehienez 20raino urrun
baitaiteke babeslekuetatik (Greenaway 2004). Hortaz, nahiz eta Oieleku
ehiza-leku garrantzitsua dela ikusi dugun, sasoi batzuetan behintzat,
saguzarrak orokorrean baso honetako mugak arras gaindi ditzakete eta are
gehiago, beraz, esperimentazio-sailena. Azpimarra dezagun halaber, ondorio
hauek saguzarren komunitate osoari begira eginikoak direla, eta espeziez
espezieko autoekologiazko lanek bestelako ondorioak eskaini ditzaketela.
Bigarrenik, eta metodologien gainean, ultrasoinu-detektoreen
metodologia daturik gabeko eremuetan oso baliagarria da lehen hurbilketa
bezala, datuok agerian utzi dutenez. Baditu ordea hainbat muga; hala nola
espezie basotarretan ohikoa den ultrasoinu-sistema “ahula” (dezibelio
baxuko soinuak igortzen baitituzte) detektatzeko zailtasuna. Gure datuetan
espezie hauen agerpena puntuala da, eta ziuraski bere garrantzia erreala
datu gordinek adierazitakoa baino handiagoa izango da. Honekin lotuta,
azpimarratzekoa da ez dela komeni ultrasoinuen bitartez egindako
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
laginketetan espezie ezberdinen aktibitate-mailen arteko konparaziorik
egitea. Izan ere, espezie bakoitzak igortzen dituen ultrasoinuen
espezifikotasunak tarteko, bakoitzaren entzungarritasuna ezberdina da
orotara, eta gainera modu ezberdinean aldatzen da ingurune baldintzak
aldatu ahala (hezetasuna, basoaren itxitasuna, haizea...). Gainera,
grabatutako paseek ez dute ehizean dabilen ale-kopurua ematen, soilik
aktibitatea adierazten dute: ez dakigu hainbat ale pasa diren, bakoitza
behin, edo ale bera ote den behin eta berriro leku berean ehizean ari dena.
Edonola, pase-kopuruak adierazten duen "aktibitate-maila" aldagai
ekologiko garrantzitsua da ingurune eta eremu ezberdinak konparatzeko.
Bestalde, saguzar-espezie askotan portaera ezaguna da sexuen
arteko banaketa altitudinal eta/edo geografikoa kumatze-garaian (guk lan
egin dugun epean hain zuzen). Portaera hori lehia intraespezifikoa
murrizteko estrategia modura ulertu ohi da eta hainbat espezietan behatu
izan da (Aihartza 2001, Russo 2002, Greenaway 2004). Ondorioz,
detektoreen bidez ezin dezakegu jakin ar edo emeak diren (beraz ezta
kumatze-lekurik dagoen ere) edota ale bakar batzuk edo asko diren.
Edonola ere, AutoBat-aren bidez harrapaturiko hiru espezietako aleak arrak
izanda, eta Oielekuko ezaugarriak (batez ere altitudea) kontutan hartuta,
honek pentsaraztera garamatza inguru hurbilean ez dela kumatze-koloniarik
izango, eta litekeenagoa dela bertan ehizean dabiltzan ale gehienak arrak
edo kumatze-adinera iritsi ez diren eme gazteak izatea.
Esandakoaz bestalde, eta esperimentazio-sailetako ekimenekin
loturik, oraindik azkarregi izango litzateke saguzarrak bezalako animalien
aldetik edozein erantzun ikusteko. Adibidez, basoko espezieen ikuspuntutik
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
batez ere babesleku aproposen eskuragarritasuna da beraien agerpena
baldintzatzen duen aldagai garrantzitsuenetarikoa. Hildako (snag) edo
hiltzear dauden zuhaitzek aukera ugari ematen dituzte eta hain zuzen
hauen agerpena oraindik ere ez da gertatu baso honetan (Arbelaitz et al.
2007). Etorkizuneko jarraipenek eraginen berri emango digute. Gainera, eta
ehiza-eremu gisa bertan eman daitezkeen hobetzeei begira, saguzarrak
bezalako animaliek nahikoa denbora behar izan dezakete ehiza-eremu
profitagarri berriak aurkitu eta ustiatzen ikasteko. Orain arte hainbat
espezieren radiotracking-ak erakutsi digunez, animalia hauek memoria
espazial bikaina dute eta ondo ezagutzen dituzte haien balizko ehiza-
lekuetan dauden elikagai-eskuragarritasun handiko guneak. Leku berrien
bilatze eta aurkitzeak ere denbora eskatuko du, ziurrenik, horren portaera
espazial konplexua ageri duten animalientzat.
Saguzar-aktibitatea Oielekuko basoan
BIBLIOGRAFIA
Aihartza, J.R. (2001) Quirópteros de Araba, Bizkaia, y Gipuzkoa:Distribución, Ecología y Conservación. UPV-EHU, Bilbao.
Arbelaitz, E., Azpiroz, M. & Uriarte, L. (2007). 2005ean Oieleku pagadian(Aiako Harria P.N.) egindako tratamenduen emaitzen azterketa(III.Fasea). Aranzadi Institutua, Donostia.
Entwistle, A.C., Racey, P.A. & Speakman, J.R. (1996) Habitat exploitationby a gleaning bat, Plecotus auritus. Philosophical Transactions of theRoyal Society of London, 351, 921-31.
Greenaway, F. (2004). Advice for the management of flightlines andforaging habitats of the barbastelle bat Barbastella barbastellus.English Nature, Peterborough.
Hill, D. & Greenaway, F. (2005) Effectiveness of an acoustic lure forsurveying bats in British woodlands. Mammal Review, 35.
Marques, J.T., Rainho, A., Carapuço, M., Oliveira, P. & Palmeirim, J. (2004)Foraging behaviour and habitat use by the European free-tailed batTadarida teniotis. Acta Chiropterologica, 6, 99-110.
Nicholls, B. & Racey, P.A. (2006) Contrasting home-range size and spatialpartitioning in cryptic and sympatric pipistrelle bats. BehavioralEcology and Sociobiology, 61, 131-42.
Russo, D. (2002). Sexual segregation in Italian Daubenton's bats Myotisdaubentonii. In: IXth European Bat Research Symposium. University ofLe Havre, Le Havre.
SFEPM (2008). Connaissance et conservation des gîtes et habitats dechasse de trois chiroptères cavernicoles. SFEPM, Paris.
Shiel, C.B., Shiel, R.E. & Fairley, J.S. (1999) Seasonal changes in theforaging behaviour of Leisler's bats (Nyctalus leisleri) in Ireland asrevealed by radio-telemetry. Journal of Zoology, 249 Part 3, 347-58.
Siemers, B.M., Kaipf, I. & Schnitzler, H.-U. (1999) The use of day roosts andforaging grounds by Natterer's bats (Myotis nattereri Kuhl, 1818)from a colony im southern Germany. Zeitschrift für Säugetierkunde,64, 241-45.
Top Related