USTILAGO MAYDIS
ONDDO PARASITO
BAT DA, etaartaburuetanhazten da. Izanere, artotikjasotzen du beharduen elikagaia,eta ugaltzeko erebeharrezkoa du.
Bada, parasitohori hobetoezagutu nahian,genomasekuentziatudiote; eta funtzioezagunik gabekoproteinakkodetzen dituzten hainbat gene-multzo aurkitu dituzte. Hain zuzen ere, hamabi gene-multzo. Eta gene-multzohorietako zazpi parasitatze-prozesuarekin lotuta daudela ustedute.
Antza denez, parasito horren genomak ez du ia antzik besteparasito batzuen genomekin, hala nola toxinak edo entzimakerabiltzen dituztenekin; beraz, artoa infektatzeko oso bestelakoestrategia bat erabiltzen duela uste dute ikertzaileek.
Artoaren parasito batengenomarekin lanean
GE
NE
TIK
A
4 EL H U YA R. 2006KO A B E N D UA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO
IKERKETA BATEK anfirregulinaren (AR)babes-funtzioa aurkitu du. Elena Errobak egindako doktore-tesian ikusten da AR molekulakgibeleko defentsa-mekanismoetan parte hartzen duela; izan ere,hepatozitoen heriotzaren aurreanbabes-funtzioa du, eta masahepatikoaren berreskuratze-prozesua bultzatzen du. Horregatik, AR molekula erabiltzeaproposatzen du gibeleko hutsegite akutua dutengaixoetan edo gibeleko transplantea egin dietenetan.
Hala ere, dosia oso zehatzkalkulatu beharkolitzateke, AR molekulakgibeleko minbizia ereeragin dezakeela ustebaitute.
Azken emaitza horretarabideratu dituzten bestehainbat ikerketa CancerResearch, Gastroenterologyeta The Journal ofBiological Chemistry
aldizkarietan argitaratu dituzte aurrez. Patente bat erelortu dute ikerketarekin.
B I O K I M I K A
Gibeleko gaixotasunetan babes-funtzioa duenmolekula bat
LURRA EGUZKITIK BABESTEKO ESTALKI BAT JARTZEA
proposatu du Arizonako Unibertsitateko Roger Angel zientzialariak. Steward behatokian egiten du lan Angelek, eta, haren ustez, posible daLurraren atmosfera are gehiago berotzea galaraztea,estalki babesle baten bidez. Estalkia bilioika diskotxiki eta arinez osatuta legoke.
Zenbat disko beharko liratekeen, nolakoak izanbeharko luketen eta orbitan nola jarri ere kalkulatudu Roger Angelek. Kalkulu horiek egiteko, NASArenlaguntza izan du; izan ere, uztailean NASArenKontzeptu Aurreratuen Institutuaren diru-poltsa batirabazi zuen ikerketa aurrera eramateko. Litekeena
da inoiz ezgauzatzeaproiektua,baina ideiaoriginalabehintzatbada, eta,dirudienez,baitaeraginkorraere.
Lentejuelazko soinekoa Lurrarentzat
KL
IMA
TO
LO
GIA
C. B
ASS
E
ART
XIBO
KOA
R. A
NG
EL &
T.
CON
NO
RS/A
RIZO
NA
KO U
NIB
.
TEK
NO
LOG
IA
5
UGAZTUN GUZTIEK IZATEN DUTE SUKARRA oso gaixo daudenean, eta, antza denez, odolhotzeko animaliek ere beroa bilatzen dute gaixotzen direnean. Nolabait, badirudiberoak lagundu egiten duela mikroorganismoen aurkako borrokan. Nola, ordea?
Sukarrak linfozitoen mugimenduan duen eragina aztertu dute hainbat ikertzailek,eta Nature Immunology aldizkarian argitaratu dute ikerketaren emaitza. Haien arabera, sukarrak odol-fluxua areagotzen du; horren ondorioz, lehen bainolinfozito gehiago sartzen dira linfa-gongoiletara. Izan ere, gongoiletan borrokatzendira linfozitoak patogenoen aurka, baina odolean doazen linfozito denak ez dirasartzen gongoiletara. Dena den, zenbat eta handiagoa izan odol-fluxua, orduan eta linfozito gehiagok dute sartzeko aukera.
Ez da hori guztia, ordea. Linfa-gongoiletara sartzeko, gongoilen ehunean daudenmolekula batzuetara itsasten dira linfozitoak. Bada, ikertzaileek frogatu dutenez,
atea irekitzen duten molekulahoriek areagotu egiten dirasukarraren ondorioz.
Sukarra zergatik izandaitekeen onuragarria ulertzenlagundu du ikerketak. Horrez gain, ikertzaileek ustedute baliagarria izandaitekeela infekzioen etaminbizien aurkako tratamenduberriak sortzeko.
EL H U YA R. 226. Z K .
Sukarra izatea ez da atsegina,baina...
BIDAIARIENTZAKO HEGAZKIN ISILAGO BAT diseinatu dute MIT institutuan: SAX-40. Hegazkinaren diseinuaguztiz berritzailea da; izan ere, ez du inongozerikusirik gaur dauden hodi-itxurako hegazkinekin.
Hegazkinak itxura trinkoagoa du, hegoak etahegazkinaren gorputz nagusia bat dira (manta-arraiabaten antzera). Gainera, motorrak hegazkinarengainean doaz, eta ez hegoen azpian, orain artekoetanbezala.
Diseinu horri esker, hegazkina oraingoak baino isilagoa izango omen da; eta, hori bakarrik ez, erregai gutxiago beharko omen du —% 35 eraginkorragoa da erregaiari dagokionez—.
Dirudienez, hegazkin-diseinu berri horrekabantailak baino ez ditu; baina ikusteko dago ekoizleek diseinu horri heldukodioten ala ez, aldaketa egiteko ekoizpenean inbertsio handia egin beharkobailukete. MITekoen kalkuluaren arabera, 2030a izango da, gutxienez, SAX-40 hegazkina hegaldi komertzialak egiten hasterako.
Hegazkin isilagoak etorkizunean
E K O L O G I A
Tropikoetako biodibertsitate handiaren zergatia Animalia- eta landare-espezie gehiago dagotropikoetan iparraldean edo hegoaldean baino.Baina zergatik? Litekeena da tropikoetan besteinon baino espezie gehiago sortzea; besteazalpen bat izan daiteke han espezie gutxidesagertzen direla. Chicagoko Unibertsitatekobiologo-talde baten arabera, bi fenomeno horiekgertatzen dira.
O S A S U N A
Nafarroako Unibertsitatekobiologo bat saritu duteAEBnSilvestre Vicent Nafarroako UnibertsitatekoCIMAko biologoak 2006ko ikertzaile gazteen sariajaso du. Sari hori hezur-ikerketen Ameriketakoerakundeak (ASBMR) ematen du.Biriketako minbizia hezurretara barreiatzenlaguntzen duen faktore baten identifikazioanoinarritu du bere lana. Arazo hori sendaezina dagaur egun; eta mina, muina zapaltzea etahausturak sortzen ditu, gaixoa hiltzeraino. Ez dago arazo horri aurrez antzemateko edomoteltzeko terapia eraginkorrik.
labur
ME
DIK
UN
TZ
A
Berriak
SILE
NT
AIR
CRA
FT I
NIT
IATI
VE
ART
XIBO
KOA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
Flamenkoaren mokoa ezagutzenFLAMENKOAREN MOKOAN, ORAIN ARTE
EZAGUTZEN EZ ZITUZTEN
ehun batzuk aurkitu dituzte. Ehun horiek mihiaren azpialdeaneta alboetan daude, eta zutikorrakdira; hau da, odolarekinbetetakoan puztu eta gogortuegiten dira.
Aurkikuntza halabeharrez egindute Ohioko Unibertsitatekoikertzaile batzuek: flamenkoengarezurra hobeto ezagutu nahianzebiltzan, beste hegaztienekinalderatzeko. Flamenkoarengarezurraren barrualdea ikusteko,kontrastea erabili zuten hilda
aurkitutako flamenko arrosa batengarezurrean: bario-prestakin bat sartu
zioten odol-hodietan (arteriak etazainak bereizteko, zainetankontzentrazio handiagoko prestakinasartu zuten), eta tomografia bidezbarioa nabarmentzen denez,garezurreko odol-hodien irudiak lortuzituzten.
Bada, irudi horietan ordura arte ikusigabeko ehun batzuk ikusi zituzten.Ehun horiek flamenkoaren jateko erabereziarekin lotuta daudela uste duteikertzaileek. Izan ere, flamenkoa, beste hainbat hegazti bezala, ura iragaziz elikatzen da (mokoan ura igaroarazi, eta planktona etadiatomeoak bereizten ditu), baina,beste hegaztiek ez bezala, buruzbehera egiten du.
ZO
OL
OG
IA
WIT
MER
LAB/
OH
IOKO
UN
IBER
TSIT
ATEA
Nanohodiak antzinakoezpatetan
Damaskoko ezpata famatuen langintza galduada aspaldi; baina haren gogortasunaren eta
zorroztasunaren giltza aurkitu dutela uste dute:karbonozko nanohodiak.
Ezpataren altzairuari elektroi-mikroskopiobatekin begiratu diote Alemaniako Dresdengo
Unibertsitateko ikertzaile batzuek, etananometro batzuetako hodiak ikusi dituzte.
Nanohodi horiek altzairua tenperaturahandietan lantzean sortzen zirela uste dute;
Indiako burdin mea erabiltzen zuten, eta meahorren ezpurutasunek katalizatzaile-lana egiten
zutela uste dute sutarako egur eta hostoenkarbonoak nanohodi-egitura har zezan.
T E K N O L O G I A
Urpeko soinuek ur-azalazeharkatzen dute
Urpean sortzen diren soinuak ezin direlaairera transmititu zioten orain arteko teoria
guztiek. Ideia hori ezeztatzen duen teoria batplazaratu dute, ordea. Teoria horren arabera,
soinu-iturriak bi motatako uhinak igortzenditu; batzuk gai dira uraren azala zeharkatu
eta airera zabaltzeko, eta besteak, berriz,gainazalean islatzen dira. Airera ateratzendiren uhinak maiztasun txikikoak dira. Uhin
horiek nahiko erraz galtzen dute indarraazalerako bidean; hortaz, soinuaren igorlea
azaletik hurbil baldin badago bakarrik daposible soinua airera iristea.
F I S I K A
6 EL H U YA R. 2006KO A B E N D UA
JABIER URKOLA INGENIARIA HIL
ZELA hamar urte bete direla eta,omenaldi-afaria egin diote berejaioterrian, Tolosan. Afarian,lankide eta lagun izan zituenpertsona ugari bildu ziren, baitakanpotik etorritako hainbat ere,hala nola Sheffieldeko beredoktoretza-zuzendari Michael Sellars eta han lankideizan zuen John Devine.
Hain zuzen ere, Jabier UrkolaSheffielden izan zen denboraldibatez. Han egin zuen bigarrendoktoretza (lehenengoaNafarroako Unibertsitatearen Donostiako Ingeniarien Goi Eskolan lortu zuen).Sheffielden doctor honoris causa izendatu zuten, eta hark egindako bideak ateakireki zizkion Euskal Herrian egiten zen ikerketari mundura zabaltzeko.
Aipatzekoa da Urkolak euskarari eman zion garrantzia. Altzairuaren inguruanehunka artikulu idatzi zituen, baina bereziki pozik zegoen Jose Mari R. Ibaberekinbatera idatzi zuen liburuagatik: Altzairuaren Diseinurako Metalurgia Fisikoa. Elhuyar Elkarteak argitaratu zuen, eta euskaraz idatzitako lehena izan zen arlo horretan.
Altzairuaren ikerketan lehen mailako aditua izan zen, eta Euskal Herrikoikerketak Europan aintzat hartzea lortu zuen.
BIO
GR
AF
IAK
Omenaldia Jabier Urkolari
Jose Mari R. Ibabe CEIT-eko ikertzaile eta Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta
Felix Fernandez CAFeko SAT zuzendaria, Urkolari egindako afari-omenaldian.
G.
URK
OLA
BIO
KIM
IKA
Proteinak garraiatzeko beste bide bataurkitu dute landare-zeluletan
berri
ak la
bur
Berriaklabur
IKERKETA ZIENTIFIKOEN KONTSEILU
GORENEKO (CSIC) IKERTZAILE-TALDE BATEK
proteinak erretikulutik kloroplastoetaragarraiatzeko beste bide bat aurkitu dulandare-zeluletan.
Kloroplastoa proteinak biltzekogaitasun handia duen organulu zelularra da, baina ez da gaiproteina glikosilatuak ekoizteko.Proteinak erretikuluanglikosilatzen dira, etaglikosilatutako proteina horietakobatzuek ahalmen antigeno etainteres farmazeutiko handia dute.
Ikerketa horren abiapuntuaustekabeko aurkikuntza bat izanzen. Izan ere, ikertzaile-taldeaalmidoiaren metabolismoa
ikertzen ari zen orduan —almidoiakloroplastoan sortzen da—, eta ustekabeko proteina-mota bataurkitu zuten organulu hartan.
Proteina horrek tenperatura altuak etamuturreko kondizioak jasaten zituelaikusi zuten. Horiexek dira, hain zuzen
ere, glikosilatutako proteinenezaugarriak. Proteina horiekkloroplastoetan daudela egiaztatuondoren, organuluak berak glikosilatzenote dituen galdetu zieten zientzialariekberen buruari. Hala jakin zutenerretikuluaren eta kloroplastoaren
arteko beste garraiobide batdagoela. Lehendik bazekitenerretikulu endoplasmatikoazelulako beste hainbat atalekinelkartuta dagoela —hala nolaGolgi aparatuarekin, mintzplasmatikoarekin eta abarrekin—,baina ez zuten ustekloroplastoarekin elkartutadagoenik.
PRO
TEIN
DAT
A B
ASE
Igo guretrenera!
RO
BO
TIK
A
BERE GORPUTZAREN MORFOLOGIA
ezagutzen duen lau hankako robotbat diseinatu dute New YorkekoCornell Unibertsitatean. Gai da beregorputzak jasaten dituen kalteakhauteman eta bere mugimendu-eredua moldatzeko.
Animaliek mina hartzen dutenean,mugimenduak aldatzen dituzteegoera berrira egokitzeko; bainamakinak eta robotak ezusteanhondatuz gero, ez dira gai moduegokian erantzuteko. Robot hau bai,ordea. Adibidez, hanka bat haustenbazaio, robotak ibiltzeko moduaaldatuz erantzuten du.
Hanketan sentsoreak jarri dizkiotebere buruaren mugimendua etaingurua aztertu ahal izateko.Informazio horretaz baliatuta, beregorputzaren eredu birtuala egitendu, eta, horri esker, robota gai daune oro egingo duen mugimenduaplanifikatzeko: robotaren barne-mekanismoak 16 mugimenduposible simulatzen ditu bere buruaeta ingurua aztertuta, eta denetatikegokiena zein den erabakitzen dumugitu aurretik.
Bere buruaren kalteei aurre egiten dien robota
SCIE
NCE
www.elhuyar.org/norteko_ferrokarrilla
Asteroko bidaia zientzia eta teknologiaren
mundura
Eta, orain, elkarrizketakInterneten!!
,
.
MORTSA BAT JANARI BILA ITSAS HONDOAN. Horrela deskriba daiteke Shell Wildlife sariketairabazi duen argazkiak erakusten duena.
Argazkilaria, Goran Ehlme britainiarra, argazkia baztertzeko eta ezabatzeko zorianegon zen kamera digitalean ikusi zuenean. Urpean zegoen, eta, jakina, betaurrekoakjantzita ez zuen ondo ikusten kameraren pantailatxoa. Une hartan iruditu zitzaionhauts-laino bat besterik ez zela ikusten, eta ia ezabatu egin zuen. Baina hatza botoigainean zeukanean ohartu zen beste zerbait zegoela irudian: mortsaren burua.
Argazkia gorde, etasaria irabazi zuen.BBC katearen Wildlifealdizkariak etaLondresko NaturaHistoriaren Museoakantolatzen dutesariketa; aurten,18.000 argazkik bainogehiagok hartu duteparte.
BIRIKETAKO MINBIZIA DUTEN GAIXOEN % 92bizirik egongo litzateke gaixotasunadiagnostikatu eta 10 urtera, urtero TACazterketak eginez gero. Horixeondorioztatu du Biriketako MinbiziarenDetekzio Goiztiarraren NazioartekoIkerketak (IELCAP). Ikerketa horretan,Nafarroako Unibertsitate Klinikak etaMedikuntza Aplikatuko Zentroak(CIMA) parte hartu dute.
40 urtetik gorako 31.000 erretzailetikgora aztertu dituzte ikerketan, eta, 484 kasutan, biriketako minbiziadiagnostikatu dute —horietatik % 85faserik goiztiarrenean—. Fase horretandiagnostikatutako gaixoen % 88 bizirik dago 10 urte geroago, eta indizehori % 92koa izatera heltzen datratamendu kirurgikoa hilabetekoepean hasi bazen.
Ikerketaren emaitzakoso garrantzitsuak dira;izan ere, egun biriketakominbizia duten gaixoen % 15ek lortzen du bizirikirautea bost urtera.Biriketako minbiziarensintomak oso beranduagertzen dira, eta,ondorioz, gaixoamedikuaren kontsultarajoaten denerako gaixotasuna oso aurreratua egoten da; hara hortasa hori hain baxua izatearen arrazoia. IELCAP ikerketari esker, ordea, frogatu dute posible dela tumoreak oso fase goiztiarrean ikustea, ikerketan detektatutako tumoreenbatez besteko diametroa 9 eta 13 mmartekoa baita.
MED
KU
NTZ
A
9EL H U YA R. 226. Z K .
berri
ak la
bur
Berriaklabur
Shell Wildlife argazki-sariketarenirabazlea
IRU
DIA
K
TAC azterketak, biriketako minbiziaagertu orduko
Robotiker-Tecnaliak irabazi du I+Gko NazioartekoONCE SariaNazioarteko ONCE Sariak itsuentzako eta ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzako teknologia berrienikerketa eta garapena saritzen du. Teknologiahorietan oinarritutako sari handiena danazioartean, eta Robotiker-Tecnalia zentroteknologikoak irabazi du laugarren edizioa.Robotiker-Tecnaliaren proiektu irabazlearenhelburua da itsuentzako edo ikusmen-arazoakdituztenentzako sistema bat garatzea, gailu mugikorbaten bidez eguneroko informazio-pantailak(displays) irakur ditzaten, besteak beste, mikrouhin-labeetako, kartel komertzialetako edogarraiobideetako informazioa.
T E K N O L O G I A
K I M I K A
Berriz ere 118. elementuaKaliforniako fisikari-talde batek 118. elementuasortu duela esan du, orain arteko elementurikastunena. Esperimentua egiteko prozedura zein izan den azaldu dute, baina metodologiahorri jarraituz beste inork ez du lortu emaitzabera. Elementu gisa onartu ahal izateko, ordea,ezinbestekoa da esperimentua, eta emaitza, errepikatzeko modukoak izatea.Zientzialari horiek berak lehen ere saiatu ziren hori frogatzen, baina datu faltsuak erabili zituztela leporatu zieten, eta mesfidantzasortu da.
G.
EHLM
E
ART
XIBO
KOA
2048: arrantzarenazken arnasaMENDE-ERDIAREN BURUAN,2048. URTERAKO,zehatzago esanda,itsasoko jakirik gabegeratuko omen gara,gure itsasoak orain artebezala tratatzen jarraituzgero. Hori dio EskoziaBerriko DalhouseUnibertsitatean egindakoikerketa batek.
Kalkulu horiek egiteko, mundu osokoharrapaketen datuak erabilidituzte, 50 urtetakoak. Horienarabera, ondorioztatu dute azken200 urteetan kostaldekobiodibertsitatea izugarri txikitudela, uraren kalitatea txartu, eta alga kaltegarrien bloom-ak,kostaldeko uholdeak, eta arrainengaixotasunak, aldiz, ugaritu.Datuen analisiak dio 1950. urteanustiatzen ziren itsas baliabideen % 29 kolapsaturik zegoela jada
2003. urterako. Dena den, egungo kontserbazio-ahaleginekzenbait eskualdetan arrakasta izan dutela ere erakusten du ikerketak.
Beheranzko joera horri bueltaemateko, ikertzaileen arabera,arrantzaren kudeaketa egokiaz eta kontserbazio-planez gain,giltzarri izan daitezke habitatakleheneratzea, poluzioa murrizteaeta klima-aldaketa moteltzea.
AR
RA
NT
ZA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
BIO
LO
GIA
LURREAN BIZIA NOLATAN SORTU ZEN
jakiterik ez da egongo agian, baina Estatu Batuetako bi ikertzailekdiote ezinbestean gertatu zela; hau da, Lurreko kondizio haiek kontuan izanda, ez zegoela bizia sortu beste aukerarik.
Ikertzaile horien esanean, bizia sortuzeneko Lurrak energia asko zuenprozesu geologikoen eraginez; etaenergia hori bideratzeko modua izan zenbizia sortzea. Hori bai, onartu duteoraindik ez dutela tresna teorikorikbaieztapen hori frogatzeko.
Bizia, ezinbesteansortua
ART
XIBO
KOA
E. E
TXEB
ESTE
BI IKERKETAK EKARRI DUTE ERLEEI
BURUZKO INFORMAZIO BERRIA
AZKENALDIAN, eta bien emaitzak batera argitaratu dituzte Nature etaScience aldizkarietan. Alde batetik,erlearen genoma deskodetzekoproiektu handia bukatu dute. Beste alde batetik, anbaretanharrapatutako erle fosil bat aztertudute, eta intsektu horren eboluzioariburuzko datu berriak jakin ahal izandituzte.
Bietan proiektu handiena erlearengenomarena da. 10.157 gene ditu,eta, horiekin batera, geneen jarduerak kontrolatzen dituztenerregulazioguneak. Hori guztiaaztertzeko, 170 zientzialarik hartudute parte proiektuan, eta oso gauza
interesgarriak aurkitu dituzte; esate baterako, erregulazioguneekgarrantzi handia dutela erlearenjokabide sozialean. Bestetik, hainbatgene garrantzitsu aurkitu dituzte,besteak beste, usaimenaren
hartzaileak kodetzen dituztenak etaerregina-jelea sortzeko erabiltzendituztenak.
Beste ikerketak istorio bitxia du:Birmanian aurkitu zuten fosila, eta zientzialari batzuek erosi eginzuten. Erosi ondoren, fosila aztertueta konturatu ziren ezagutzen denpolinizatzaile zaharrena dela. Erle baten eta liztor baten artekonahastea ematen du fosilak: erdikohanka-bikoteak liztor batena dirudi;baina iletxoak ditu, erle batenantzera. Zientzialarien arabera, duela 100 milioi urteko loreen polena jasotzen zuen; alegia, orain arte ezagutzen den polen-jasotzaile zaharrena baino 40 milioi urte lehenagokoa da.
Erleak laborategietan G
ENET
IKA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
J. P
ETTI
S
Neanderthalgo gizakia, urrutiko arbaso?
EB
OL
UZ
IOA
berri
ak la
bur
Berriaklabur
S O F T W A R E A
Txineratik eta arabieratikingelesera, hizkuntzokjakin gabe Testuak arabieratik eta txineratik ingeleseraitzultzeko lanabes oso baliagarria garatu duGooglek. Harrigarriena da lanabesa egindutenek ez dakizkitela bi hizkuntza horiek. Ezta beharrik ere. Software berri honek hainbattesturen bi bertsio konparatu eta loturak bilatzenditu arabieraren edo txineraren karaktereen etaingelesaren artean. Oinarrizko lotura horietatikabiatuta, ingelesezko behin-behineko itzulpenalortzen du; gero, ingelesaren eredu eta arauakerabiliz, behin betiko bertsioa ematen du.
EZTABAIDA ASPALDITIK DATOR: gurutzatuziren Neanderthalgo gizakia eta Cro-Magnongoa (gizaki modernoa)?Gehiengoak ezetz uste du; baina azkenegun hauetan gurutzaketa izan zelaargudiatzen duten berrien uholde batizan da.
Arkeologiaren ikuspegitik, esatebaterako, Errumanian duela 50 urtebaino gehiago aurkitu ziren hezurbatzuk aztertu dituzte WashingtonUnibertsitateko arkeologo batzuek, eta,haien esanean, Neanderthalgo eta Cro-Magnongo gizakien arteko hibridobati dagozkie.
Ez da lehenengo aldia diotenahezurdura jakin bat bi espezieen artekohibrido batena dela. Besteak beste,Errumaniako, Txekiar Errepublikako edoPortugalgo aztarnategietako hainbathezurdura hibridazioaren seinale omendira.
Dena dela, azkeneko hitza genetikakdu. Orain arte, genetikak ez duhibridazioaren aldeko frogarik eman. Bi espezieek harremana izango zuten,noski, baina gurutzaketa izan bazen,hibridazio-arrastoak egongo ziren gauregungo gizakiaren genoman.
Bada, ikuspegi hori alda dezaketenberri interesgarriak izan dira azkenegun hauetan. Batetik, microcephalinizeneko genea Neanderthalgogizakiaren arrastoa izan daitekeelaargitaratu du Chicagoko Unibertsitatekogenetista-talde batek. Gene horren
aldaera ohikoena (gizapopulazioaren % 75ek du) duela37.000 bat urte sartu omen zengiza genoman, Neanderthalgogizakia eta Cro-Magnongoabatera gertatu ziren garaian,hain zuzen ere.
Bestetik, Neanderthalgogizakiaren hezurreko DNAaztertzeko metodologia berriakgaratu dira. Eta, horiei esker,nukleoko DNA ari diraaztertzen. Orain arte, DNAmitokondriala erabili izan daantzinako geneak aztertzeko,nukleokoa baino askozugariagoa baita. Bainainformazio gutxiago ematen du(gene gutxi ditu DNAmitokondrialak). Hori dela eta,nukleoko DNA aztertzeaikaragarrizko aurrerapena da.
Bada, teknika berri horieiesker bi taldek hezur beraren nukleoko DNA aztertu dute (Kroaziako kobabatean aurkitutakoa). Eta, oraindikgenomaren zati oso txiki batsekuentziatu duten arren, taldeetakobatek dio Neanderthalgo gizakiaren eta Cro-Magnongoaren artekohibridazioaren arrastoak aurkitu dituela.Talde hori Svante Pääbo ikertzaileakzuzentzen du. Eta kontuan izatekoa daPääbo hibridazioaren hipotesiarenaurkakoa izan dela. Orain, dirudienez,datuek iritziz aldarazi diote.
Dena dela, datu horiek ez dituzte aditu guztiakgogobete, etahibridaziorik ez zela egondiotenen taldeahandiagoa da. Bainaikusteko dago zergertatuko denNeanderthalgo gizakiarennukleoko DNArenikerketak aurrera eginahala, eta datu genetikogehiago izan ahala.
Gipuzkoako Urrezko DominakGipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango die Itziar Astiasarani,Nafarroako Unibertsitateko FarmaziaFakultateko dekanoari, eta Pedro MiguelEtxenikeri, Euskal Herriko UnibertsitatekoFisikako katedradunari. Haiekin batera,aurtengo edizioan, Andoni Egaña bertsolariaere sarituko dute.
F I S I K A
Hau da inoiztopatu den Neanderthalgogizaki baten eskeletorik osoena. Haurjaioberri batenada.
J. K
RAU
SE/M
AX
PLA
NCK
IN
STIT
UTU
A
B. M
AU
REIL
LE/N
ATU
RE
Kroaziako koba honetan aurkitutako hezur bat erabili dute Neanderthalgo gizakiaren nukleoko DNA sekuentziatzeko.
13EL H U YA R. 226. Z K .
berri
ak la
bur
Berriaklabur
Arratoien biboteak robotentzateredu
ROBOTEI JARTZEN
ZAIZKIEN
SENTSOREEN
MUNDUAN,aurrerapausobat eman dute.IllinoiskoEvanstongoUnibertsitatekobi mekanika-ingeniarik
arratoien biboteen mekanismoaimitatu nahi izan dute robot batean.
Arratoiek ez dute oso ikusmenzorrotza, eta, bizi diren ingurunearenirudi mentala egiteko, oso baliagarrizaizkie biboteak. Biboteekinobjekturen bat ukitzean, horiek mugituegiten dira, eta mugimendua biboteenoinarriraino transmititzen da.
Oinarriaren higidura hori da arratoiakerabiltzen duen informazioa, eta, horioinarri hartuta, mugimenduaren eredumatematikoa garatu eta robot batdiseinatu dute.
Robota, funtsean, biratzen denbarra bat da. Barrari lau bibote erantsidizkiote ilaran jarrita, eta bibotebakoitzaren oinarrian mugimenduaneurtzeko sentsore bat. Sentsoreakdatuak jaso ondoren, eredumatematikoak biboteek ukitutakoairudikatuko du.
Hainbat erabilera izan ditzakerobotak. Besteak beste, planetakarakatzeko ibilgailuen azpialdeanjarrita, azpian duen gainazala nolakoa den jakin ahal izango luke,eta horrek asko erraztuko liokeibilaldia.
Litekeena da gorilak hiesarekin lotuta egoteaHiesa eragiten duen GIB birusa nondik ote
datorren jakin nahian, hainbat ikerketa egitenari dira. Orain arte uste zuten txinpantzeetatik
datorrela. Hain zuzen ere, gizakiaren GIB birus-mota ohikoena txinpantzeen birus baten oso
antzekoa da. Ikerketa berri batek, ordea, gorilakere aipatzen ditu balizko iturri gisa. Gizakietanaskoz ere urriagoa den GIB birus batek antzadu gorilen birus batekin. Litekeena da tximino
horiek ehizatu eta jaten zituzten gizakienbitartez pasatu izatea espezie batetik bestera.
Z O O L O G I A
14 EL H U YA R. 2006KO A B E N D UA
MALARIAREN KONTRAKO BORROKAN DDT pestizida erabiltzea gomendatu du MundukoOsasun Erakundeak. Erabakia harrigarritzat hartu du zenbaitek, DDT pestizida osoproduktu arriskutsua baita, eta hainbat herrialdetan debekatuta egon baita azkenhamarkadetan. Baina Munduko Osasun Erakundeak ez du inoiz erabat debekatuDDTaren erabilera; are gehiago, malariaren aurkako neurri gisa, oheetako eltxo-sareak DDTaz tratatzea gomendatu du beti. Orain, gomendioa zabaldu egin du, eta malariaren arriskupean bizi diren herrietan etxeko paretak pestizida horrekinihinztatzea aholkatu du.
Gomendioa egin izanagatik, adituen ustez DDTa ez da produktu segurua. Baina malariak eragin duen egoera larria da, eta hainbat tokitan dagoen soluziorikonena DDTa erabiltzea da, etxebarruko paretetan, behintzat.Erabilera hori ez da duelahamarkada batzuk nekazaritzanegiten zen bezalakoa, hau da,pestizida ez dute tonakazabalduko, baizik eta moduespezifikoan aplikatuko dute.
Nolanahi ere, erabiltzen hasibaino lehen, eltxoak DDTarekikoerresistente diren tokien mapaosatu nahi du MOEk.
Malariaren kontra, DDTa
RO
BO
TIK
A
Tenperatura-aldaketakKanbriarraurreko
ozeanoetan Kanbriarraurrean (orain dela 3.800-570 milioi
urte) urpean zeuden sedimentuak aztertudituzte, eta ikusi dute garai hartan ozeanoetako
uraren tenperatura asko aldatu zela, 70 ºC-tik 20 ºC-ra, gutxi gorabehera.
Horrek esan nahi du denbora-tarte horretanklima-aldaketa zorrotza gertatu zela Lurrean.
Hori kalkulatzeko, urpeko sedimentuetakooxigeno-18 eta silizio-30 isotopoetan
oinarritu dira, lotura baitago isotopoen etatenperaturaren artean. Eta isotopo batek zein
besteak emaitza berdinak eman dituzte.
O Z E A N O G R A F I A
ME
DIK
UN
TZ
A
PAH
O
J.H.
SOL
OMON
& M
.J. H
ARTM
ANN/
NORT
HWES
TERN
-GO
UNIB
.
Robotaren biboteek ukitu zutena, eta ondoren eredu matematikoak egin zuen irudia.
MED
IKU
NTZ
A
Eguzkirik gabe beltzarandu, eta eguzkitik babestu
berri
ak la
bur
Berriaklabur
PERTSONA BATZUEK EZ DUTE MELANINA
EKOIZTEN; horregatik, eguzkiakbereziki egiten die kalte eta ez dirainoiz beltzarantzen. Melaninak izpiultramoreetatik babesten du; bainalarruazaleko proteina bat ez dutenek, melanokortina-1errezeptorea izenekoa, ezin dutemelanina sortu. Ondorioz, ezindute eguzkitan egon, bestela erreegiten baitira eta, gainera,larruazaleko minbizia izatekoarrisku handia baitute.
Bostongo Minbiziaren Institutuanpertsona horientzako osolagungarria izan daitekeenmolekula bat isolatu dute koleo landaretik: foreskolina.
Molekula horren eraginez, entzimabat aktibatzen da, eta, orduan,pigmentu ilunak sortzen dira
larruazalean. Ondorioz, larruazalabeltzarandu egiten da. Larruazalabelztu besterik egiten ez dutenkremek ez bezala, horrela sortutakopigmentuek izpi ultramoreetatikbabesten dute larruazala.
Ikertzaileek melanina ekoiztekogaitasunik ez duten saguekin egin dute lan, eta emaitza onakizan dituzte. Gizakiekin probatubaino lehen, askoz ikerketa gehiago egin beharko dituzte, baina batzuentzat onuragarria izan daitekeelakoan daude. Hala ere, albinoentzat ez dubalioko, pertsona horiek ezinbaitute inolaz ere pigmenturik sortu.
OH
IOKO
UN
IBER
TSIT
ATEA
Top Related