1.- Mutil hauek Jon, Peru, Mikel eta Iñaki dira. Anaiak dira eta aitarekin bizi dira.Egun batean aitak esan zien:
Aita: - Egun on semeak! Hemendik aurrera eskolara joango zarete.Jon: - Eta eskolan zer egingo dugu?
Aita: - Ba, irakurtzen eta idazten ikasiko duzue eta gainera abesti eta joko asko egingo dituzue.
2.- Jon eskolara joan da. Gauza asko ikasi du eta orain medikua da.Zauritua: - Ai ene, nire hanka! Min handia egiten dit!
Jon: - Bai, hezurra apurtu duzu. Lasai ni medikua naiz eta hanka sendatuko dizut.Zauritua: - Eskerrik asko! Orain ongi nago. Jada ez dut minik hankan..
Jon: - Oso ongi baina ez joan etxera oinez. Hartu autoa, mesedez.Zuritua: - Bai, bai autoz joango naiz, lasai. Agur eta eskerrik asko.
Jon: - Ez horregatik. Agur!
3.- Peru eskolara joan da. Gauza asko ikasi du eta orain enfermeroa da.Zauritua: - Ai ene, nire eskua! Min handia dut eskuan!
Peru: - Bai, eskua moztu duzu. Lasai ni enfermeroa naiz eta eskua sendatuko dizut.Zauritua: - Eskerrik asko. Orain ongi nago: Jada ez dut minik eskuan.
Peru: - Oso ongi, baina orain kontuz ibili eta ez moztu berriro.Zauritua: - Bai eskerrik asko. Agur.
Peru: - Ez horregatik: Agur!
4.- Mikel eskolara joan da. Gauza asko ikasi du eta orain magoa da.Aita: - Mikel egin magia pixka bat, mesedez.
Mikel: - Bale. Begira, begira katua hilda dago. Baina magia pixka batekin…Ia, ia, ia etor dadila bizia!!! Eta zas!!! katua berpiztu da.
Aita: - Oso ongi Mikel. Zu bai mago ona!!!
5.- Iñaki eskolara joan da. Gauza asko ikasi du eta haien artean zer dagoen ongi eta zer gaizki ikasi du.
Aita: - Ea Iñaki esan, animaliak jotzea ongi al dago?Iñaki: - Ez aita, hori gaizki dago.
Aita: - Oso ongi Iñaki. Eta lagunekin liskartzea, ongi al dago?Iñaki: - Ez aita, hori gaizki dago.
Aita: - Oso ongi Iñaki. Eta lagunekin jolastea, ongi al dago?Iñaki: - Bai aita, hori ongi dago.
6.- Egun batean Jonek, Peruk eta Mikelek Afrikara joatea erabaki zuten eta Iñakik ere joan nahi zuen.
Iñaki: - Nik ere Afrikara joan nahi dut- esan zuen Iñakik.Besteak: - Ez, ez. Zu ez zara etorriko. Gu medikuak eta magoak gara baina zuk
ez dakizu ezer egiten.Iñaki: - Mesedez utzi Afrikara joaten. Zuen maletak eramango ditut.
Besteak: - Bale., orduan bai. Tori hartu gure maletak.
7.- Orain lau anaiak Afrikan daude.Jon: - Begira hezur batzuk!
Peru:- Lehoiarenak dira.Jon: - Ni medikua naiz eta hezurrak konponduko ditut.
Iñaki: - Ez, ez egin hori! Lehoia oso animalia arriskutsua da. Hori ez dago ongi.Besteak: - Egon isilik! Zuk ez dakizu ezer eta!
8.- Jonek hezurrak konpondu ditu eta orain Peruk dio:Peru: - Ni erizaina naiz eta lehoiaren haragia jarriko dut.
Iñaki: - Ez, ez egin hori! Lehoia oso animalia arriskutsua da. Hori ez dago ongi.Besteak: - Egon isilik! Zuk ez dakizu ezer eta!
9.- Peruk lehoiaren haragia josi du eta orain Mikelek dio:Mikel: - Orain magia egingo dut eta lehoia berpiztuko dut.
Iñaki: - Ez, ez egin hori! Lehoia oso animalia arriskutsua da. Hori ez dago ongi.Besteak: - Egon isilik! Zuk ez dakizu ezer eta!
Iñaki: - Bale, nahi duzuen bezala baina hori ez dago ongi. Ni badaezpada zuhaitz honetara igoko naiz.
Mikel: - Ia, ia, ia etor dadila bizia.
10. – Orduan, bat-batean, lehoia berpiztu da eta Peru, Jon eta Mikel mokadu batez jan ditu.
Top Related