• Materialismo Dialektikoa TEORIA: Errealitatea, eta naturari buruzko azalpena
• Materialismo Historikoa PRAXIS: Giza jarduera praktikoa (lana): gizakiak naturarekin duen harremanean. Gizartea eta historia
MARXEN TEORIA FILOSOFIKOAK :
Materialismo Historikoa Gizartearen sorrera eta garapenaren azalpen materialista: Gizartea eta historia gizakiaren jarduera praktikoaren emaitza dira: gizakiak lanaren bidez natura eraldatzen du
Bizi baldintza materialek kontzientzia determinatzen dute.
Materia eta kontzientzia, aurkako elementuen bilakaera dialektikoa, klaseen arteko borrokaren historia da
Historiaren helburua gizakia askatzea da
da Marxen teoria ezaguna, baina gizakiaren askapena gauzatzeko
ulertu behar da: Teoria beharrezkoa baita Praxis hori bideratzeko
Hegelen Dialektikaren eragina eta Marxek egindako kritika
Hegelen Dialektikan
Errealitatea, etengabeko bilakaeran,
kontraesanaren legearen arabera aldatzen da
Marxek Errealitatearen aldaketa etengabea, eta
Kontraesana (aldaketaren motorea) onartuko ditu, baina Hegelen kontra, kontraesana ez da “ideia hutsetik” abiatzen, aldaketa
errealitate material eta konkretuan ematen da
“Ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea”
Existitzen den errealitate bakarra
unibertsoa bizitza gizakia
materiaz osaturik ez dago arimarik kontzientzia lanaren emaitza da
errealitate bakarra
gertaera guztiak kontrako elementuen borrokaren emaitza dira
borrokan dauden elementu horiek
• gertaera bera osatzen dute • gertaeraren aldaketaren kausa dira
Naturan, Gizartean Pentsamenduan
errealitate bakarra
“Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia, burruka hortan bizi da eta hori du bere egia”
“Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera,
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera,
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude”.
MATERIA, etengabeko borroka dialektikoan aldatzen
Aldaketa prozesu horri
dialektika
deritzogu
bakarra
• Hegelen dialektikan, errealitatea ulertzeko
abiapuntua, espiritua edo arrazoia da. • Marxen ustez, materia da dena; ez mekanismo
fisiko gisa hartuta, baizik eta gizakiaren jarduerarekiko materia, dialektikoki jokatzen duena historia sortuz
“Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
• Tesia • Antitesia • Sintesia
tesia eta antitesia "x" eta ez "x“ gertaera bat eta bere ukazioa oraintxe dena, eta aldaketaren bidez izango dena
• Tesia • Antitesia • Sintesia
Marxek historia konkretuan islatzen du kontrakoen borroka
• Tesia • Antitesia • Sintesia
Aurkakoak hasieran aldi berekoak dira, eta bata bestearekin eboluzionatuz doaz: Aldaketa bakoitza "Jauzi kuantitatiboa da"
• Tesia • Antitesia • Sintesia
...eta kontraesana aurreratuz doa, bazterketa bihurtu arte orduan aurkako batek bestearen ukazioa dakar...
... eta sintesi gisa agertzen da, "jauzi Kualitatiboa" gertatu delako
• Tesia • Antitesia • Sintesia
“Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai”
“…Ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea”
Gizakia “hauts hartatikan
uste gabean
noizpait
ginaden
gu ernai”
Gizakia Natura da
bere sorburua,
eta bera ere
naturala da
Ez da Jainkoaren
“semea”, ez
dago Jainko
baten antza eta
irudira egina
Gizakia
Gizakia Izaki naturala
da: unibertsoan
dauden beste
izakiak
bezalakoa, ez
gehiago
Izarren hautsa
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera,
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera,
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu,
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,
bere premiak bete nahirikan beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait bagera eta, gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikinak behingoz erreta, bide on bat aukeratzen.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaxka gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak: gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
Eta egia bilakaturik ametsaren antziduri,
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztien lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edergai; diru zakarrak bihotzik ez du,
lotuko dute gogor ta estu, haz ez dadin gizonen gain.
Xabier Lete
Gizakia...?
Gizakiaren berezitasuna Gizatiarra izatea da
Gizatiarra izatea, natura eraldatzean datza
Beste animaliek ez bezala, lan egiten du: tresnen
bidez natura eraldatuz produktuak ateratzen
Gizakiaren zerizana edo esentzia lana da
Gizakia eta lana “Gizakia bere harreman sozialak direna da”
Gizakia eta lana Naturarekin eta beste gizakiekin duen erlazioan,
gizakiak bere kontzientzia lortzen du
Gizakia eta lana Lana jarduera soziala da eta lan egiten gizakia
gizaki bihurtzen da
Gizakia gizaki bihurtzen da gizarte baten partaidea den
neurrian, eta aldi berean gizarte zehatz baten produktua da
Gizakia eta lana
Beraz, aldi berean da gizartearen produktua eta
gizartearen produktorea
Gizakia eta lana
Gizakia eta lana Lanaren jarduera eta berarekin lotutako harremanak
denboran zehar aldatuz doaz
Gizakia eta lana horrela, gizakiaren izaera ere aldatuko da
Gizakia lanaren bidez bere burua aldatzen du, aldi
berean giza harremanak eta gizartea bera aldatuz
Gizakia eta lana
Gizakiaren eta gizartearen izaera historikoa da
Gizakia eta lana
“Filosofiaren papera, orain arte, mundua interpretatzea
izan da; gakoa, ordea, mundu hori eraldatzean datza” - Karl Marx -
”Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz, bertatikan irautea”
Top Related