Ekainaren 14an Olarizuko baratzeak ikustera joan ginen. Heldu ginenean begiraleek taldeak egin zituzten.
Belarrak usaindu genituen : menda, izpilikua, astakamamila...Oso usain ona zuten!
Jolas hau egin genuen: Begiraleak barazkiak plastikozko poltsetan sartuta zituen eta guk, begiratu gabe, soilik ikututa, asmatu egin behar genuen zein barazki ziren.
Ondoren erremintak ikustera joan ginen: aitzurra, eskuarea, pala, sardea...
Barazkiak eta frutak ikusi genituen: tipulak, tomateak, urazak, marrubiak...
Paperezko euliak harrapatzera jolastu ginen paper kiribilezko turutekin.
Azkenean “Ikertzaile Kuriosoa”-ren txartel bana eman ziguten eta eskolara itzuli ginen.
Irteera polita izan zen.
Top Related