ONDARROAKO UDALA
1/23
ONDARROAKO MUSIKA ESKOLAKO ZERBITZU PUBLIKOAREN KUDEAKETARAKO KLAUSULA
ADMINISTRATIBOEN PLEGUA
LEHENENGO KLAUSULA. Xedea eta sailkapena
Kontratuaren helburua izango da zerbitzu hau kudeatzea: Ondarroako Musika Eskola, eta
bere kodea, berriz, hau izango da: CPV 80000000-4.
Zerbitzuaren ustiapena kontzesio bidez egingo da. Izan ere, enpresariak bere kabuz
kudeatuko du zerbitzua.
Kontratu hau zerbitzu publikoak kudeatzeko administrazio kontratu bat da, horrela
sailkatua delako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuan –3/2011 Lege Errege
Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua– 8. artikuluan.
BIGARREN KLAUSULA. Hautaketa- eta Adjudikazio-prozedura.
Ondarroako Musika Eskolako zerbitzu publikoaren kudeaketa-kontratua prozedura
irekiaren bitartez adjudikatuko da eta, horrela, interesa duen enpresaburu orok aurkeztu ahal
izango du proposamena. Ezin izango da kontratuaren terminorik negoziatu, Sektore Publikoko
Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuan –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren
14koak, onartua– 157. artikuluan ezarritakoren arabera.
Proposamenak balioesteko eta ekonomikoki abantailatsuena den eskaintza zehazteko,
kontratuaren xedearekin lotutako adjudikazio irizpide anitzari jarraituko zaio; hori, Sektore
Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren, –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren
ONDARROAKO UDALA
2/23
14koak, onartua– 150.1. artikuluaren arabera, bai eta Agiri honetako hamargarren klausulan
ezarritakoaren arabera.
HIRUGARREN KLAUSULA Kontratatzailearen profila
Udalak, hainbat publizitate bitarteko erabil baditzake ere, kontratatzailearen profila
baliatuko du gardentasuna ziurtatzeko eta kontratuaren jarduerari buruzko informazioa
publikoki eskuratzeko modua dagoela ziurtatzeko; horra sartzeko modua arautua dago webgune
honetan: www.ondarroakoudala.net.
LAUGARREN KLAUSULA. Kontratuaren Zenbatekoa
Kontratu horren prezioa orduko 1.561,15 eurokoa izango da, eta urteko faktura
daitekeen gehieneko zenbatekoa 270.823,47 euro izango da (BEZ kanpo).
Kontratuaren balio estimatua 812.470,41 eurokoa da, kontuan izanda egon daitezkeen
luzapenak.
BOSGARREN KLAUSULA. Kontratuaren Iraupena
Zerbitzu publikoen kudeaketa-kontratu honek 2 urteko iraupena izango du eta ondorioak
izango ditu kontratua sinatu eta biharamunetik aurrera.
Luzatu egin daiteke urtebete arte, betiere, iraun bitartean, ezaugarriak bere horretan
mantentzen badira eta adjudikaziorako lehiaketa egiterakoan kontuan izan bada kontratuaren
gehieneko iraupena, luzapen-aldiak barne.
ONDARROAKO UDALA
3/23
SEIGARREN KLAUSULA. Kontratatzeko Gaitasuna Egiaztatzea
Aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak Espainiako edo atzerriko pertsona natural
edo juridiko guztiek, baldin eta jarduteko gaitasun osoa badute, kontratatzeko debekurik ez
badute eta kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko edo profesionala egiaztatzen
badute.
1. Honela egiaztatuko da enpresaburuen jarduteko gaitasuna:
a. Enpresaburuak pertsona juridikoak izanez gero, eraketa eskritura edo agiria,
estatutuak edo fundazio-egintza aurkeztuko dira; pertsona juridiko bakoitzari dagokion
Erregistro Publikoan inskribatuta. Aurkezten dutena aurkezten dutela ere, jarduera arautzen
duten arauak zein diren agertu behar da.
b. Europar Batasuneko estatu kideren batekoak izan, baina Espainiakoak ez diren
enpresaburuen jarduteko gaitasuna egiaztatzeko, erregistro egokian inskribatuta daudela
egiaztatu beharko da, ezarrita dauden Estatutako legeriaren arabera edo zinpeko aitorpena edo
ziurtagiria aurkeztuta, arauz ezarritakoari jarraituz, aplikatu behar diren erkidegoko xedapenen
arabera.
c. Atzerriko gainerako enpresaburuek Espainiak estatu horretan duen Diplomaziako
Misio Etengabearen txostenaren edo enpresa dagoen lurralde-eremuko Kontsuletxeko
Bulegoaren txostenaren bidez, jarduteko gaitasuna egiaztatu beharko dute.
2. Enpresaburuek kontratatzeko debekurik ez dutela frogatzeko, alegia, Sektore
Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuan –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren
14koak, onartua– 60. artikuluan azaldutakoa frogatzeko, honakoa egin ahal dute:
ONDARROAKO UDALA
4/23
a. Epailearen aurreko testigantza bat edo administrazio ziurtagiri bat aurkeztu, kasuaren
arabera. Agintaritza eskudunak, ordea, ezin badu agiri hori egin, erantzukizun-aitorpen bat
aurkeztu ahal izango da, agintaritza administratibo, notario publiko edo erakunde profesional
gaitu baten aurrean egindakoa.
b. Europar Batasuneko estatu kideren bateko enpresaburuek ere agintaritza judizial
baten aurrean egindako erantzukizun-aitorpen bat aurkeztu ahal dute; betiere, aukera hori
dagokion estatuko legeetan aurreikusita baldin badago.
ZAZPIGARREN KLAUSULA. Proposamenak eta Administrazio-agiriak aurkeztea.
Eskaintzak Ondarroako udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira (Musika plaza
kalea, z/g), herritarrei arreta egiteko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara. Hamabost eguneko
epea egongo da horretarako, lizitazioari buruzko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta
kontratatzailearen profilean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Proposamenak aurkeztu ahal dira postaz, telefaxez edo bitarteko elektroniko,
informatiko edo telematikoen bidez1, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta
Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan
zehaztutako edozein lekutan.
Dokumentazioa postaz bidaltzekotan, enpresaburuak posta-bulegoan bidalketa zein
egunetan ezarri zuen ziurtatu beharko du, eta egun horretan bertan, telex, fax edo telegrama
1 Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren -3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak,
onartua- hamabosgarren xedapen gehigarriak ezarri bezala.
ONDARROAKO UDALA
5/23
bidez kontratazio-organoari jakinarazi eskaintza bidali duela, hauek guztiak idatzita: espediente-
zenbakia, kontratupeko izenburu osoa eta lizitatzailearen izena.
Udal idazkariak egiaztatuko du telex, fax edo telegrama hori jaso izana, dena delako
horretan diligentzia bat eginda. Betekizun bi horiek nahitaez bete beharrekoak dira
proposamena onartuko bada, alegia, ez da onartuko proposamenik kontratazio-organoak
lizitazio-iragarkian adierazitako epea amaitu eta gero jaso bada. Eta ezein kasutan ere, epea
amaitu eta hurrengo hamar egunetan dokumentazioa jaso ez bada, ez da onartuko.
Erabil daitezkeen bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoek, gainera, bete
beharko dituzte Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuan –3/2011 Lege
Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua– hamaseigarren xedapen gehigarrian ezarritako
betekizunak.
Lizitatzaile bakoitzak proposamen bakar bat aurkeztu ahal izango du [Sektore Publikoko
Kontratuen Legearen Testu Bateratuak – 3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak,
onartua– 147. eta 148. artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe]. Eta ezin du aldi baterako
elkartean proposamenik sinatu, baldin eta, bakarka edo aldi baterako beste elkarte bateko kide
legez proposamenik sinatu badu. Arau horiek urratuz gero, ez da onartuko berak sinatutako
proposamen bat ere.
Proposamena aurkezteak esan nahi du enpresaburuak baldintzarik gabe onartzen dituela
baldintza-agiri honetako klausulak.
Lizitazioan parte hartzeko proposamenak hiru gutun-azal itxitan aurkeztuko dira,
lizitatzaileak sinatuko du proposamena eta jakinarazpenetarako helbidea adierazi. Gutun-azal
bakoitzean bere aipamena idatziko da eta izenburu hau guztietan: «Ondarroako Musika
ONDARROAKO UDALA
6/23
Eskolako zerbitzu publikoa kudeatzeko lizitazioan parte hartzeko proposamena». Aipamen
hauek agertuko dira gutun-azal horietan:
— «A» gutun-azala: Administrazio-agiriak.
— «B» gutun-azala: Balio-iritziaren menpe haztatu behar diren agiriak.
- «C» GUTUN-AZALA Proposamen ekonomikoa eta modu automatikoan kuantifika
daitezkeen agiriak.
Gutun-azal bakoitzean sartuko dira jatorrizko agiriak edo erkatutako kopiak, indarrean
dauden legeen arabera.
Honako agiri hauek sartuko dira gutun-azal bakoitzean, eta zerrenda bat agiri horiei
emandako agiri-zenbakiekin batera, era honetara:
«A» GUTUN-AZALA
ADMINISTRAZIO-AGIRIAK2
a) Enpresaren nortasun juridikoa egiaztatzeko agiriak.
b) Ordezkaritza egiaztatzeko agiriak.
— Norbaitek beste baten ordez agertu behar badu, edo proposamenak haren izenean
sinatu, ordezkatze horren notarioaren kopia aurkeztuko du, Udalbatzaren Idazkariak askietsia.
— Lizitatzailea pertsona juridikoa izanez gero, ahalorde hori Merkataritza Erregistroan
inskribatuta egon beharko da, legeak eskatzen baldin badu.
2 Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren -3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak,
onartua- 146. artikuluaren arabera.
ONDARROAKO UDALA
7/23
— Norbaitek ahalorde askietsia badu inoren ordez jarduteko, nortasun agiri nazionalaren
fotokopia aurkeztuko du, administrazioan konpultsatuta, edo agiri horren gainean notarioak
eginiko egiaztagiria.
c) Erantzukizun-aitorpena, kontratatzeko debekurik ez duela adierazteko, Sektore
Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuan –3/2011 Lege Errege Dekretuak,
azaroaren 14koak, onartua– 60. artikuluan jasotako arrazoiak direla eta.
Aitorpen horretan adieraziko du egunean ordainduta dituela indarrean dauden
xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak. Dena dela, behin betiko
adjudikazioa egin baino lehen aurkeztu beharko ditu eskakizun horren egiaztagiriak adjudikazioa
hartu behar duen enpresaburuak.
d) Behar bada, posta elektronikoko helbide bat jakinarazpenak bidaltzeko.
e) Atzerriko enpresak badira, Espainiako epaitegi edo auzitegien menpe jarriko direla
adierazi beharko dute, kontratuarekin zuzen edo zeharka zerikusia duten gorabehera
guztietarako, eta, hala egokituz gero, lizitatzaileari legokiokeen atzerriko jurisdikzioari uko
egiten diotela.
«B» GUTUN-AZALA
BALIO-IRITZIAREN ARABERA HAZTATU BEHAR DIREN AGIRIAK
Balio-iritziaren arabera haztatu behar diren irizpideak baloratzeko beharrezko agiriak
aurkeztuko dira.
— Musika Eskola kudeatzeko proiektua: 4.9 PUNTU
ONDARROAKO UDALA
8/23
— «C» GUTUN-AZALA
PROPOSAMEN EKONOMIKOA ETA MODU AUTOMATIKOAN KUANTIFIKA DAITEZKEEN
AGIRIAK.
a) Proposamen ekonomikoa: 5.1 puntu
Eredu honen arabera aurkeztuko da:
«Nik, _________________________ jaunak/andreak (jakinarazpenetarako helbidea:
____________________ kaleko ___ zenbakian, _____________(e)n; NAN zenbakia: _________),
___________________ erakundearen ordezkaritzan (IFK: ___________), jakin dut ___________
_______ zerbitzua prozedura irekiaren bitartez, eskaintza ekonomiko abantailatsuenaren bidez
eta zenbait adjudikazio-irizpideren bitartez kontratatzeko espedientea egin dela, _______
eguneko ___ zenbakidun Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarri zen, bai eta kontratatzailearen
profilean; honen bidez agerrarazi nahi dut badakidala kontratuaren oinarri den baldintza-agiriak
zer dioen, eta guztiz onartu dudala. Parte hartuko dut lizitazioan, eta konpromisoa hartuko dut
kontratuaren xedea zenbateko honen truke egiteko: _________________ euro gehi
___________ euro, Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagozkionak.
(Tokia)______________, 20__(e)ko _______ren __a
Lizitatzailearen sinadura,
Izenpea _________________».
ONDARROAKO UDALA
9/23
Prezioa kontabilizatuko da formula hau aplikatuta:
Eskaintzarik onenak jasoko ditu puntu gehien, eta hortik, alderantzizko proportzioan, formula honen arabera:
X= [(Lizitazio prezioa / y) / (Lizitazio prezioa / Z)] * 5,1
Hauek izanik: X: Lortutako puntuazioa. Y: Baloratu beharreko eskaintza. Z: Eskaintzarik onena
ZORTZIGARREN KLAUSULA. Adjudikazio Irizpidea
Proposamenak baloratu eta ekonomikoki abantailatsuena den proposamena nork
aurkeztu duen finkatzeko hainbat adjudikazio-irizpide hartuko dira aintzat.
a. Automatikoki zenbatu daitezkeen irizpideak puntuatuko dira3 handienetik txikienera:
- Proposamen ekonomikoa: 5.1 Puntu.
b. Iritzi balioaren arabera ponderatuko diren irizpideak:
- Musika Eskola kudeatzeko proiektua: 4.9 puntu
3 Kontuan izan behar da eskaintzak baloratzeko irizpideak eta horien neurketa finkatu beharko direla, hau da,
horiek aplikatzeko modua. Horrela, eskaintza aurkezteko unean enpresak jakingo du zehatz-mehatz nola baloratuko den bere eskaintza.
ONDARROAKO UDALA
10/23
BEDERATZIGARREN KLAUSULA. Kontratazio-mahaia4
Kontratazio Mahaia eratuko da era honetara: Korporazioko kide bat izango da
mahaiburua, edo bertako funtzionario bat, eta Korporazioko funtzionario bat idazkari. Hori
guztia arauotan ezarritakoarekin bat eginik: urriaren 14eko Sektore Publikoko Kontratuei
buruzko 3/2011 Legearen bigarren xedapen gehigarriko 10. puntua; izan ere, puntu horrek
lotura du maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 21.2 artikuluarekin eta beste horrek,
hain zuzen ere, garatzen du, zati batean, urriaren 30eko Sektore Publikoko Kontratuei buruzko
30/2007 Legea. Kontratazio-mahaiak lau mahaikide izango ditu, gutxienez, eta horietako bat
Idazkaria izango da, edo bere kasuan, aholkulari eginkizunak zer organok dituen egotzita, hango
titularra; beste bat, Kontu-hartzailea izango da, eta gainerakoak, berriz, kontratazio-organoak
izendatuko ditu karrerako funtzionarioen artean, Korporazioaren zerbitzuan ari diren langileen
artean edo hautetsien artean.
Kontratazio-mahaiko kideak hauek izango dira:
— Joseba Zabaleta Arrizabalaga jn., Mahaiko Presidente bezala jardungo duena.
— Garaine Ajuria Lasuen and., Mahaikidea.
— Josebe Arauko Urrosolo and., Mahaikidea
— Gorka Lauzirika Urberuaga jn., Mahaikidea.
— Maite Rey Villanueva and., Mahaikidea.
— Ainhoa Etxaburu Arriola and., Mahaiko Idazkaria izango dena.
4 Kontuan izan behar da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren -3/2011 Lege Errege
Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua- hamargarren atalaren Bigarren Xedapen Gehigarriak “gutxieneko” bezala
funtzionatzen duela, eta maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 21. artikuluak aurrekoa garatu eta zehazten duela. Horrela izanik, Kontratazio-mahaia honela eratuko da: Presidentea, Idazkaria, eta lau mahaikide gutxienez. Horien artan egongo dira Udalbatzako Idazkaria, edo aholkularitza juridikoaren lana daukana, eta Kontu-hartzailea.
ONDARROAKO UDALA
11/23
HAMARGARREN KLAUSULA. Administrazioaren prerrogatibak
Kontratazio-organoari, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuan –
3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua – 210. artikuluaren arabera,
honakoak dagozkio.
a) Kontratua interpretatu.
b) Hori betetzeko egon daitezkeen zalantzak ebatzi.
c) Kontratua aldatu, herri intereseko arrazoiengatik.
d) Kontratua suntsiaraztea erabaki eta horren ondorioak zehaztu.
HAMAIKAGARREN KLAUSULA. Proposamenak Irekitzea
Kontratazio-mahaia eratuko da proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo
lanegunean 12:00etan; orduan irekiko dira «A» gutun-azalak eta horietan dauden administrazio
agiriak sailkatuko.
Beharrezkoa baldin bada, alegia, Mahaiak ikusiko balu lizitatzaileak aurkeztutako
agirietan zuzentzeko moduko hutsak edo errakuntzak daudela, epe bat emango luke, hiru
egunekoa, asko jota, behar direnak zuzentzeko.
Horren ondoren irekiko dira «B» gutun-azalak eta aztertuko dira horien barruan balio-
iritziaren arabera haztatu behar diren irizpideak.
Proposamenak irakurrita, Mahaiak, beharrezkoa iruditzen bazaio, nahi adina txosten
tekniko eska dezake balorazioak behar diren moduan egiteko, hau da, balorazio-irizpideen
arabera eta baldintza-agiri honetan finkatutako haztapenen arabera.
ONDARROAKO UDALA
12/23
HAMABIGARREN KLAUSULA. Agiriak Eskatzea
Kontratazio-mahaia berriro bilduko da jakinarazteko zein izan den balio-iritziaren menpe
dauden irizpideei egotzi zaien haztapena. Eta ondoren, «C» gutun-azalak irekiko dira.
Ikusitakoan zein izan den balio-iritziaren haztapenaren menpe dauden irizpideen
balorazioa («B» gutun-azala) eta zein izan den haztapen automatikoa dutenena («C» gutun-
azala) Kontratazio-mahaiak proposatuko du abantaila gehieneko proposamena egin duen
lizitatzailea.
Kontratazio Organoak eskatu egingo dio eskaintza ekonomikorik abantailatsuena egin
duen lizitatzaileari agiri hauek aurkezteko: bai zerga betebeharretan bai Gizarte Segurantzan
egunean dagoela egiaztatzen duten agiriak, edo, kasurako, baimena eman dezake Kontratazio
Organoak zuzenean egiaztagiri horiek lortzeko; egiaztagiri bat non jasoko baita benetan dituela
konprometitutako bitartekoak kontratua burutzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen
Testu Bateratuak –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua– bere 64.2
artikuluak dionarekin bat, eta behin betiko bermea eratu izana egiaztatzen duen agiria.
Eskaeraren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera hamar lanegun izango ditu agiriok
aurkezteko.
HAMAHIRUGARREN KLAUSULA. Behin betiko Bermea
Ekonomikoki eskaintzarik abantailatsuena aurkeztu duen lizitatzaileak egiaztatu beharko
du nola eratua duen adjudikazioaren zenbatekoaren %5eko berme bat, Balio Erantsiaren Zerga
aparte.
ONDARROAKO UDALA
13/23
Honela jar daiteke berme hori:
a) Esku-dirutan edo zor publikoko baloreetan; eta betiere, kasu bakoitzean Kontratuen
Legea garatzeko arauek ezarritako baldintzak beteta. Esku-dirutan emandakoak eta idatzitako
baloreen ibilgetze-ziurtagiriak eman daitezke Gordailu-Kutxa Orokorrean zein edo Ogasun eta
Ekonomia Ordezkaritzen baitan dauden bere sukurtsaletan. Autonomia-erkidegoak halako
Kutxarik edo antzekorik badu, bertan; eta bestela, kontratua egin behar duen toki-entitatearen
kutxan; izan ere, horiexen aurrean izango dute-eta eragina. Nolanahi ere, Legeak ezarritako
moduan eta baldintzapean egingo da.
b) Abalaren bitartez, baldin eta honako hauek eman badute: aurrezki-kutxek, banketxeek,
kreditu-kooperatibek, kredituko finantza-establezimenduek edo Espainian jarduteko baimena
duten elkarren bermerako sozietateek; eta betiere, lege hau garatzeko arauek ezarritakoaren
arabera eta bertako baldintzak betez. Aurreko a) atalean adierazitako establezimenduetan
emango da abala.
c) Kauzio-aseguruaren kontratuaren bitartez; arlo horretan jarduteko aseguru-erakunde
onetsiren batek egin dezake asegurua eta, betiere, Kontratuen Legea garatzen duten arauek
ezarritakoaren arabera eta bertako baldintzak betez. Aseguruaren ziurtagiria a atalean
adierazitako establezimenduetan emango da.
Berme-epea amaitu eta kontratua behar bezala bete arte ez da bermea itzuliko edo
baliogabetuko.
Bermeak erantzungo die, betiere, legean dauden kontzeptuei: Sektore Publikoko
Kontratuen Legearen Testu Bateratuan –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak,
onartua– 100. artikuluan.
ONDARROAKO UDALA
14/23
HAMALAUGARREN KLAUSULA. Ezohiko edo Neurrigabeko balioak dituzten
eskaintzak
Eskaintzak neurrigabeak edo ezohikoak5 diren, parametro hauen arabera baloratuko da:
-Eskaintza ekonomikoa: Orduko prezioa
HAMABOSGARREN KLAUSULA. Kontratuaren Adjudikazioa
Behin eskatutako dokumentazioa jasota, kontratazio-organoak kontratua adjudikatu
beharko du; agiriak jaso eta bost laneguneko epea izango du horretarako.
Lizitazioa ezin da utzi eman gabe baldin eta, baldintza-agirian dauden irizpideen arabera,
eskaintza edo proposamen bat onargarria bada.
Adjudikazioa arrazoitu egingo da eta jakinaraziko zaie hautagaiei edo lizitatzaileei, eta,
aldi berean, kontratatzailearen profilean argitaratu.
Edozein kasutan, jakinarazpenak nahikoa informazio eman behar du baztertutako
lizitatzaileak edo hautagaiak adjudikazio erabakiaren aurka errekurtsoa jarri ahal izateko. Eta,
hain zuzen, informazio hau emango da:
5 Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren -3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren
14koak, onartua- 152.2 artikuluaren arabera, adjudikazioa emateko balorazio-irizpide bat baino gehiago hartu behar denean kontuan, pleguetan adieraziko dira parametro juridiko batzuk, eta horien arabera baloratuko da, hala badagokio, proposamena ezin betetzea, balio ezohikoak edo neurrigabeak barne edukitzeagatik. Eskainitako prezioa baldin bada esleipenerako oinarri bezala erabiliko diren irizpide objektiboetako bat, hala badagokio, pleguetan ezarriko dira muga batzuk, eskaintzak neurrigabeak edo ezohikoak izateagatik, proposamena ezin dela bete baloratzeko.
ONDARROAKO UDALA
15/23
1 Baztertutako hautagaiei dagokienez, azalduko da, labur, zer arrazoirengatik
ezetsi den euren hautagaitza.
2 Adjudikazio prozeduratik kanpo utzi diren lizitatzaileei dagokienez, azalduko da,
labur azaldu ere, zer arrazoirengatik ezetsi den euren eskaintza.
3 Kasu guztietan, adjudikaziodunaren izena eta bere eskaintzaren ezaugarri eta
abantailak, non azalduko den zergatik izan den aukeratua, onartu diren beste
lizitatzaileen eskaintzekin alderatuta.
4 Errekurtsoa formalizatzeko zer epe dagoen azalduko da, bai jakinarazpenean, bai
kontratugilearen profilean.
Jakinarazpena edozein modutan egin daiteke, baina bidali behar da jasotzaileak jaso
duela ziurtatzeko eran. Posta elektronikoz egin daiteke hautagaiek edo lizitatzaileek
eskaintzetan adierazitako helbidera bidaliz, baina, edozelan ere, Herritarrak Zerbitzu
Publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak 28.
artikuluan xedatzen duen bezala egingo da. Hala ere, 20/1992 Legearen 59.4 artikuluan
aurreikusitako eraginak izan behar baditu, bost eguneko epea dago jakinarazpena bat ezetsitzat
jotzeko.
HAMASEIGARREN KLAUSULA. Kontratua Gauzatzea.
Kontratua administrazio-agirian gauzatzeko, hamabost laneguneko epea egongo da, behin
betiko adjudikazioa jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Nahikoa da agiri hori,
titulu moduan, edozein erregistrotara sartzeko.
ONDARROAKO UDALA
16/23
Kontratua eskritura publikoan egiteko eskatu ahal izango du kontratistak, eta bere kontura
izango dira horretarako gastu guztiak.
Kontratua ezin bada gauzatu epe horren barruan eta horren arrazoiak ahal bazaizkio
kontratistari egotzi, Administrazioak erabaki dezake eratutako behin betiko bermea
konfiskatzea edo behin-behineko bermea, halakorik eskatu balu.
HAMAZAZPIGARREN KLAUSULA. Eskubideak eta Betebeharrak6
A) Kontratistaren Betebeharrak
Kontratu honen erregimen juridikoaren ondoriozko betebehar nagusieaz gain, hauek
dira kontratistaren obligazio zehatzak:
- Baldintza teknikoen pleguan eta lizitatzaileek aurkeztutako Musika Eskolaren
kudeaketa proiektuan jasotakoak.
- Zerbitzua ematea adostutako jarraitutasunarekin eta partikularrei bermatzea
ezarritako baldintzen arabera erabiltzeko eskubidea, hala badagokio, onartutako tarifetan
jasotako kontraprestazio ekonomikoa ordainduz.
6 Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 216. artikuluaren laugarren atalaren arabera,
Administrazioak prezioa ordaindu beharko du epe honetan: obra-ziurtagiriak edo entregatutako ondasunen edo emandako zerbitzuen adostasuna adierazten duten dokumentuak onartu eta ondorengo hogeita hamar egunen barruan. Guzti hori, 222.4 artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe; eta berandutuko balitz, kontratistari ordaindu beharko dizkio, hogeita hamar eguneko epe hori betetzen duenetik aurrera, berandutza-interesak eta kobrantza-kostuengatiko kalte-ordainak, abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako terminoen arabera. Lege horren arabera ezartzen dira eragiketa komertzialen berankortasunaren aurkako neurriak. Interesen sortzapenerako epearen kontaketaren hasierarako, kontratistak faktura aurkeztu beharko du dagokion administrazio-erregistroan, denboran eta moduan, merkantziak entregatu edo zerbitzua ematen denetik hogeita hamar eguneko epean. Aipatutako Testu Bateratuaren 222.4 eta 235.1 artikuluetan ezarritakoari kalterik egin gabe, Administrazioak onartu egin beharko ditu obra-ziurtagiriak edo entregatutako ondasunen edo emandako zerbitzuen adostasuna adierazten duten dokumentuak, ondasunak edota zerbitzuak entregatu eta ondorengo hogeita hamar egunetan, kontratuan eta lizitazioa arautzen duten dokumentuetakoren batean kontrakoa adierazten ez bada. Edonola ere, kontratistak ez balu beteko epe hori, faktura administrazio erregistroan aurkezteko daukan hogeita
hamar eguneko epea, interesen sortzapena hasiko da Faktura dagokion erregistroan aurkeztu eta hogeita hamar egun igarota, ez lehenago, epe horretan Administrazioak adostasuna onartu gabe, hala badagokio, eta dagokion ordainketa egin gabe.
ONDARROAKO UDALA
17/23
- Zerbitzua ondo ematen dela zaintzea. Horretarako beharrezkoak diren jarraibideak
eman daitezke, administrazioari egotzitako polizia-botereei kalterik egin gabe.
- Zerbitzuaren garapenak behar dituen operazioen ondorioz hirugarrenei eragiten
zaizkien kalteak ordaintzea, Administrazioari egotz ahal zizkion arrazoiengatik direnean izan
ezik.
- Nazionalitatearen arrazoiarengatik ez diskriminatzeko printzipioa errespetatzea,
Europar Batasuneko kide edo Merkataritzako munduko Erakundearen Kontratazio Publikoari
buruzko Akordioaren sinatzaile diren Estatuetako enpresekiko, zerbitzu publikoen kudeaketaren
ondoriozko hornikuntza-kontratuetan.
- Konpentsazio ekonomiko egokia lortzea kontzesioaren oreka ekonomikoa
mantentzeko, Udalbatzak zerbitzuan inposatutako aldaketak egotekotan, eta horiek kostuak
handitu edo ordainketa gutxitzekotan; eta alde kontratatzaileei egotzi ezin zaizkien
arrazoiengatik kontzesioa emateko unean aintzat hartutako oinarri ekonomikoak aldatzen diren
kasuetan.
- Betebehar laboral eta sozialak. Kontratistak indarreko xedapenak bete behar ditu lan,
gizarte segurantza eta laneko arriskuen prebentzioari dagokionez.
- Kontratistak kontratua gauzatzeko beharrezko baliabide pertsonal eta materialak jarri
beharko ditu. Betebehar hori funtsezkoa da. (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu
Bateratuaren –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua– 64.2 artikulua).
— Azpikontrataziorik egitekotan, kontratistak nahitaez beteko ditu Sektore Publikoko
Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren
14koak, onartua– 227. artikuluan aurreikusitako betekizunak.
ONDARROAKO UDALA
18/23
- Kontratistari eskatu ahal zaizkion gastuak. Kontratistaren kontura izango dira
lizitazioari eta adjudikazioari buruzko iragarkien gastu eta zergak, baita indarreko xedapenen
arabera aplikatu beharreko gainerako guztiak ere, xedapen horiek adierazitako modu eta
zenbatekoetan. Obra finantzatzen duen Administrazioetako batek eskatzen badu, kontratistak
bere kontura instalatuko ditu obra identifikatzeko kartelak, ezartzen diren ezaugarriekin.
B) Administrazioaren Betebeharrak
- Kontratistaren esku jartzea zerbitzua emateko beharrezko baliabideak.
- Administrazioak ez balio kontratistari ordainduko edo kontratuan ezarritako epeen
barruan ez balizkio baliabide lagungarriak emango eta ez balu kontratua deuseztatuko
edo kontratistak ez balu hori egiteko eskatuko, horrek eskubidea izango du dagozkion
zenbateko ekonomikoen berandutza-interesak kobratzeko, Sektore Publikoko Kontratuei
buruzko Legearen Testu Bateratuaren –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren
14koak, onartutakoa– 216. artikuluaren arabera.
HAMAZORTZIGARREN KLAUSULA. Faktura
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuaren Hogeita
Hamahirugarren Xedapen Gehigarriaren arabera, kontratistak emandako zerbitzuengatiko
faktura aurkeztu beharko du dagokion administrazio-erregistroan, administrazio-organoari edo
horren tramitazioa burutu behar duen unitateari bidaltzeko helburuarekin.
Faktura hilabeteko epemuga amaitutakoan aurkeztuko da, eta Urriaren 12ko 1098/2001
Errege Dekretuaren -Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko Legearen Araudi Nagusia
ONDARROAKO UDALA
19/23
onartzen duena- 72. artikuluan ezarritako datu eta baldintzez gain7, fakturan barne hartuko dira
Hogeita Hamahirugarren Xedapen Gehigarriaren bigarren atalean aurreikusitako puntuak.
HEMERETZIGARREN KLAUSULA. Prezioak berraztertzea
Kontratu honen prezioa ezin da, inolaz ere, berrikusi ez burutzen ari dela ez eta bere
luzapenetan ere.
HOGEIGARREN KLAUSULA. Leheneratzea
Kontratuaren epea amaitzen denean, zerbitzua Administrazioaren esku geratuko da
berriro, eta kontratistak entregatuko ditu kontratuaren arabera entregatu beharreko obra eta
instalazioak, funtzionamendu-egoera onean eta ondo zainduta.
HOGEITA BATGARREN KLAUSULA. Kontratua Gauzatzea.
Kontratistak zerbitzua antolatu eta eman beharko du kontratuan ezarritako ezaugarrien
arabera, eta bertan ezarritako epeen barruan.
Edonola ere, Administrazioak zerbitzuak ondo garatzen direla ziurtatzeko beharrezko
polizia-botereak izango ditu.
7 Edonola ere, fakturan honakoak aipatu beharko dira:
- Zenbakia, eta hala badagokio, seriea. Fakturen zenbaketa korrelatiboa izango da. - Izen-abizenak edo helbide soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta igorlearen helbidea. - Kontratua egin duen organoa, helbidea eta identifikazio fiskalaren zenbakia zehaztuta.
- Kontratuaren Prezioa. - Eman den lekua eta data. - Jasotzea egiaztatu duen funtzionarioaren sinadura.
ONDARROAKO UDALA
20/23
HOGEITA BIGARREN KLAUSULA. Kontratua Aldatzea eta Oreka Ekonomikoa
Mantentzea
Administrazioak aldatu ahal du kontratua herri intereseko arrazoiengatik edo
ustekabekoei erantzun ahal izateko; espedientean behar bezala justifikatuko da beharrizan hori.
Aldaketek ezin dute inolaz ere kontratuaren funtsezko baldintzak ezertan aldatu.
HOGEITA HIRUGARREN KLAUSULA. Zigorrak zerbait ez betetzeagatik
a) Ez betetzea:
Kontratistak ez badu kontratua ondo betetzen eta horren ondorioz zerbitzu publikoan
kalte larriak edo konponezinak gertatuko balira, eta Administrazioak ez balu kontratua
deuseztatuko, esku-hartzea erabaki ahal izango du, kalte hori desagertu arte. Edonola ere,
kontratistak Administrazioari ordaindu beharko dizkio eragindako kalteak.
B) Zigorrak zerbait ez betetzeagatik
Kontratistak ez balu beteko kontratua egiteko beharrezko bitarteko pertsonal eta
materialak erabiltzeko beharra, halako ez betetze horren larritasunaren arabera ezarriko
lirateke zigorrak, sekula ere ez kontratuaren aurrekontua baino % 10a gehiago.
Ez betetzea oso larritzat jotzen bada eta betebehar eta eskubideen inguruko klausulan
adierazi bezala funtsezko baldintza bat bada, kontratua deuseztatu egin daiteke.
ONDARROAKO UDALA
21/23
Zigorrak ezarriko dira kontratazio-organoak hartutako erabakiaren bitartez eta
kontratuaren arduradunak egindako proposamenari jarraituz, arduradunik izendatu bada.
Zigortzeko erabakia berehala betearaziko da eta honela ordainduko da zigorra: kontratistari
ordaindu behar zaizkion kopuruetatik kenduko da, alegia, guztizko edo zatikako ordainketatik
kenduta edo, aipatutako ziurtagirietatik kendu ezin bada, eratu den bermetik kenduko da.
HOGEITA LAUGARREN KLAUSULA. Kontratua Deuseztatzea
Kontratua deuseztatuko da agiri honetan aurreikusitakoari jarraituz eta, bestela, Sektore
Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratuak –3/2011 Lege Errege Dekretuak,
azaroaren 14koak, onartua– 223. artikuluan, d) eta e) ataletan jasotako ustezko kasuetan izan
ezik, eta 286. artikuluan ezarritakori jarraituz.
Kontratua kontratistaren erruz deuseztatu bada, behin betiko bermea konfiskatuko da;
hori baina, ez bada nahikoa Administrazioari eragindako kalte eta galeren kalte-ordaina
ordaintzeko, falta den kopurua ere ordaindu beharko du.
HOGEITA BOSGARREN KLAUSULA. Kontratuaren Araubide Juridikoa
Kontratu honek administrazio-izaera du eta baldintza-agiri honetan ezarritakoaren arabera
prestatuko da, adjudikatu, ondorioak sortu eta iraungi. Bertan aurreikusi ez den guztirako, aldiz,
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateratua aplikatuko da, 3/2011 Lege
Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua, eta 817/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa,
Sektore publikoko Kontratuen 30/2007 Legea, urriaren 30ekoa, zati batean garatzen duena, eta
1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen
Arautegi Nagusia onetsi zuena, baldin eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu
ONDARROAKO UDALA
22/23
Bateratuaren kontra egiten ez badu, eta 817/2009 Errege Dekretuak indarra hartuz geroztik
indarrean badago. Horien osagarri izango dira, berriz, administrazio-zuzenbideko gainerako
arauak eta, halakorik ezean, zuzenbide pribatuko arauak.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioak izango du eskumena kontratu honetako aldeen
artean sor litezkeen eztabaidak ebazteko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu
Bateratuak –3/2011 Lege Errege Dekretuak, azaroaren 14koak, onartua– 21.1. artikuluan
xedatutakoaren arabera.
HOGEITA SEIGARREN KLAUSULA. Kontratua gauzatzeko hizkuntza baldintzak
Zerbitzuak ematea edo hirugarrenekin harremanetan jartzea eskatzen duten kontratua
den aldetik, honako hizkuntza-baldintzak betetzea nahitaezkoa izango da:
Adjudikaziodunek errotulazioan euskara erabili beharko dute, bai eta megafonia bidezko
komunikazioetan, etiketetan eta eskainitako zerbitzuak emateko gainerako ahozko komunikazio
zein komunikazio idatzietan ere.
Kontratua dela-eta gauzatuko diren ahozko komunikazioetan eta komunikazio idatzietan
hirugarrenak edo erabiltzaileak, kasuan kasu, aukeratutako hizkuntza erabiliko da. Berariaz
inolako aukerarik egin ez bada, kontratuaren adjudikazioa duen enpresak pertsona fisikoei eta
juridikoei egiten dien era guztietako jakinarazpen eta komunikazioak hizkuntza ofizial bietan
egingo dira.
Udalari eskumena ematen zaio, aldiro, kontratuan ezarritako hizkuntza-baldintzak
zenbateraino bete diren ebaluatzeko, dela kontratua gauzatu bitartean dela gauzatu ondoren.
ONDARROAKO UDALA
23/23
Ebaluazioan, hizkuntzaren zuzentasuna eta komunikazioaren aldetik prestazioak izan duen
kalitatea ere aztertu ahal izango dira. Horretarako, Udalak behar duen informazio eta
dokumentazio guztia eskatu ahal izango die kontratazio-organoei bere zereginak behar bezala
burutzeko; halaber, kontsultatu ahal izango ditu dauden datuak.
Ondarroan, 2013ko maiatzaren 3an
Alkatea,
Top Related