Izena
Ordiziarrock Ekintzak, Krea Energia Berriztagarriak
Ezizena
EKIROCK
Adina
Generoa
Esparrua: artearen zein esparrutan lan egiten duzu?
Ikus-entzunezkoa, kultur eragilea
Curriculuma
Sormen prozesuaren azalpena.
2018. urtean, Ordiziarock ekintzak eta Krea energia berriztagarriak- ek, AFTERSUN JAIA izeneko ekintza berriztagarri-kultural baten ondorioz sortu zen. Jaialdi honen berezitasunetako bat, soilik naturak ematen digun energia bilduz, egun osoko jaialdi bat aurrera eramatea izan zen, kasu honetan, energia fotoboltaikoa BAKARRIK erabilita. Ekitaldi hau era oso egokian eta kalitate haundiarekin aurrera eramateko gai ginela ikustean, berriztagarrien inguruko lanketa finko bat egin genuen eta energia biltzeko zentru bat sortu. Hau honela, Ekirock proiektuari forma ematen hasi ginen, zuzeneko emanaldi ezberdinen kontsumo energetikoak neurtuz eta zer eta nolakoak izango ziren gure beharrak aztertuz. Proiektu honek, baldintza hauek bete behar zituela adostu genuen: Independientea: inungo azpiegitura externorik behar ez izatea Higikorra: edozein momentutan, edonora eraman eta erabili ahal izateko Anitza: edozer egiteko baliogarria izatea Irisgarria: Edonork gozatzeko modukoa izatea Didaktikoa: Energia berriztagarrien garrantzia zein den azalduko duena Muga gabea: Edonork, edonon gozatu ahal izateko modukoa, nahiz eta presentzialki ez izan.
Curriculuma (fitxategia igo nahi baduzu
Behin helburuak markatuta, lehenengo pausoa, oinarria zein izango erabakitzea izan zen eta kargarako, bizikleta elektriko batean pentsatu genuen, ekologikoa, higi erreza eta gaitasun haundikoa delako. Ondoren eta kultur mundutik gatozenez, kulturari bideratutako ekipazioaz hornitu genuen, soinu ekipo, soinu mahai digital, mikrofonia, zein ikus entzunezko gailuak dituelarik, nahiz eta energia zentru soil bat bezela ere erabil daitekeen, energia elektrikoa edonora eramateko, gasoilezko grupo elektrogeno zaratatsu bat erabili ordez. Oinarri basikoak txertatuta, irisgarritasun neurriak ezartzeari ekin genion eta honetarako, gorreria duten eta gure ekitaldietara etorri nahi dutenentzako bukle magnetiko batez hornituta dago Ekirock. Baita ere eta gure ekitaldietara etor ezin daitezkeenengan pentsatuz, wifi sistema bat izango du streamig-ak egiteko, momentuan ze energia kontsumitzen edo jasotzen ari den edonork, edonon ikusteko…
Piezaren deskribapena (Prototipoa eta dituen prestazioak idatzi ditzakezue)
-Energia fotovoltaikoa zentro bat da, Eguzki plaka, bateri eta 1600w 12v-23v-eko inbersorea duen, kargo erako bizikleta elektrikoa da. -1200 wat 600 W RMS ko 2.1 soinu ekipoa du eta wifi bidezko 12 kanal eta 2 enbiotako Soundcraft soinu mahai digitala ere, beharrezko mirofoniarekin. -Zine emanaldiak emateko 3200 lumenetako proiektorea -Komunikazio zentro ere bihur daiteke, Streaming-ak eta ekirock-ekin konexioa edukitzeko modem-az eta bertako ordenagailuaz baliaturik - Edonori azalpenak emateko, Panel didaktikoak eta energia berriztagarriak azaltzeko gaitasuna duen teknikari bat ere badu.
Giza eskubideekin duen lotura
Kulturaren irisgarritasuna medio gutxi dituzten herrietan, energia berriztagarria, inklusiboa (bukle magnetikoa), teknologia eta kulturak bat egiten duten proiektua, didaktikoa, sentsibilizatzailea, euskarazkoa, malgua (energia, musika, zinea etab nonahi). Kontsumo arduratsua bultzatu, kultur agenda osatu, bide berriak ireki, herritarrengana gehiago gerturatu
Zer eskainiko da egingo diren aurkezpenetan
Aurkezpenean, Ekirock ek dituen gaitasunak azalduko dira, kontzertu, bertso edo era honetako ikuskizun baten bitartez, teknologi honek duen gaitasunen azalpenak partekatuz.
Saioen iraupena
Diseinatzen den ekitaldiaren arabera (egun osoa, goiz bat, arratsalde bat...)
Irudiren bat igo nahi duzu?
Zerbait gehiago gehitu nahi duzu?
Herritik eta herriarentzat den proiektua
EKIROCK
SOINUZ BETERIKO IZPIAK
2018 urtean Ordiziarrock ekintzak taldeak eta Krea Energia Berriztagarriak enpresak, AFTER SUN Jaialdia
antolatu zuten. Jaialdi horrek berezitasun bat izan zuen: erabilitako elektrizitate guztia eguzkiak sortutakoa izan
zen. Hortik abiatuta eta eguzki energiak eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan hartuta, EKIROCK sortzea
erabaki genuen.
¿Zer da Ekirock?
Ekirock, eguzki indarraren bitartez soilik funtzionatzen duen komunikazio zentru bezala erabil daitekeen
proiektu teknologiko-kultural bat da.
¿Independentea?
Bai. Eguzki indarra bakarrik erabilita, argindar
plataforma bezala erabili daiteke. Musika jartzeko
ere prestatua dago subwoofer eta bozgorailuekin eta
wifi konektibitatea ere badauka. Horri guztiari
mugikortasuna ahalbidetzen dion bizikleta elektriko
bat eransten badiogu, komunikazio zentro
independente baten aurrean gaude.
¿Zenbateko autonomi elektrikoa izan
dezake?
Ez dago erantzun zehatzik. Konektatzen
zaizkion elementuen eta dagoen eguzkiaren
araberakoa da denbora hori. Orain arte egindako
proben arabera, DJ bat bere nahasketa mahaiarekin
15 orduraino egon daiteke karga bakarrarekin.
¿Zertarako erabil dezaket?
Ekirock-ek deskaintzen dituen aukerak oso zabalak dira. Orain arte ondoko jardueretan probatu da:
- Kontzertuak emateko. Aurrez aipaturiko elementuez gain, Ekirock-ek soinu txartel
bat eta nahasketa mahai bat dauzka. Horrek, bizikleta iristen den edozein lekutan kontzertu
bat egiteko aukera ematen du.
- Festa pribatuetan erabiltzeko. Bai Ekirrock bakarrik edo Ekirrock + DJ formulaz,
baliatuta, edonon antolatu daiteke festa bat.
- Elektrotxaranga batean. Instrumentu elektrikoak konektatu eta bizikletak
eskaintzen duen mugikortasunarekin, arazorik gabe ibili daiteke jendea girotzen.
- Gasolin sorgailuarekin ordezkaria. ASorgailu horien ordez, energia garbia erabili
daiteke.
- Zinema. Ikus-entzunezkoak egin daitezke ekirrocken soinu ekipo eta proiektoreaz baliatuta.
Ondoren EKIROCK osatzen duten atal ezberdinen inguruko informazioa duzue, hobeto ezagutzeko.
EGUZKI PLAKAK -3 guztira. 175W-koa bakoitza.
- Bat bizikletan lotua doa aterpe funtzioa betez eta beste bi ekitaldi
estatikoetan lurrean jartzeko.
- Monokristal silizodun eguzki plaka.
- 115W eta 12 V-ko bi plaka. Azken hauek lurrean edo plataforma
batean jarri daitezke. Mugitzerakoan barruan joango dira gordeta.
BATERIA KARGA ERREGULATZAILEA -Eguzki plaketatik datorren korrontea bateriaren beharretara
egokitzen duen aparailua da.
SAREKO INBERTSORE/KARGATZAILEA
- 1600w. 12V - 230V.
- Bateriaren zuzneko korrontea, korronte alternoan bihurtuko du.
- Hemendik aterako da Ekirock-en indarra.
BATERIA -230 Ah - 12V . AGM bateria -Hemen gordetzen da energia guztia.
BATERIA EGOERAREN PANTAILA
- Bateriaren karga egoera eta bere gain dauden energia fluxu guztiak
erakusten ditu.
IRISGARRITASUN SISTEMA GORRERIA DUTEN PERTSONENTZAT
Ekirockek ahalik eta pertsona gehienetara iritsi nahi du. Horietako pertsona batzu, entzumen arazoak dituzten pertsonak dira.
Horregatik, Ekirock-ek bukle magnetiko deritzon sistema erabiltzen du, entzumen arazoak dituzten eta
audifono bat erabiltzen duten pertsonentzako.
Beraz, pertsona horien audifonoak T posizioan jartzeko aukera badu, ekirock-en bitartez sortzen diren soinuak
entzun ahal izango ditu.
SOINUZ BETERIKO IZPIAK
Top Related