HITZA
Ipar Euskal Herriko kultur ekoizpen gehienak Durangoko 53. Azokan dira, igandera arte b Diskoetxeeta argitaletxeen disko, liburu eta bestelakoez gain, autoedizioan agertu lanek ere badute lekua b 4-5
Kultur ekoizpenaDurangokomahaietan
Pilota Iparraldeko PilotaBatzordeak pilota jokoa
eskoletan garatu nahi du, euskaraz
3Hezkuntza Xalbador kolegiokoikasleek Europako Erasmus+
trukean parte hartzen dute
2Ostirala
2018ko abenduaren 7aIX. urtea378. zenbakia
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
Iñaki Etxeleku Kanbo
Duela bi aste itzuli
ziren Erromatik
Xalbador kolegio-
ko hiru ikasle eta bi
irakasle Erasmus+
programako lehen ateraldia egi-
nik. Aste batez egon dira Italian,
ikastetxe batean egunez, bedera
familia ostatu emaileetan gauez.
Haiek bezala etorriak ziren beste
multzoak Lituania, Malta, Portu-
gal eta Erresuma Batutik.
Usaian, Erasmus unibertsitate-
ko ikasleen Europako trukatze
programa da. Kolegioetan ere
egiten da, egun eta ikasle kopuru
mugatuagoan. Europako Batasu-
nak du diruztatzen kolegio arte-
koa, 130.000 euroko kutxaren bi-
dez. Europako sei ikastetxe dira
hautatuak, eta bedera 32.000
euro lortzen dituzte gastuen or-
daintzeko: bidaiak, egonaldiak,
gaualdi eta kultura ekitaldiak. Bi
urteko epean eramaten da, ikas-
turte bakoitz hiru bidaia eginez.
Helburua da ikasleek ingelesa
praktika dezaten, kultura truka
dezaten, eta lantzeko ardatz ko-
muna badu: «Emozioak kudeatu
ikasteko prozesuan eta irakas-
kuntzan». Egonaldi astearen bu-
ruratzeko, ikasle guzien arteko
ekoizpen bat aurkeztu behar
dute. Italian, musikaren inguru-
koa zen. Euskal Herrian eginen
delarik, koru kantua landuko
dute. «Helburua da herri horre-
tako errealitatea ezagutzea; ba-
koitzak zer ekarpen duen emo-
zioen kudeaketan eta hori bizi de-
zaten barnetik». Mirentxu
Bizkaixipi Xalbador kolegioko in-
geles irakasle eta Erasmus+ hau-
tagaitzaren eramaileetan dena-
ren hitzak dira.
Hautagaitza ekainean igorririk,
irailean jakin zuten Xalbadorre-
koek onartuak zirela. Denbora
guti izan dute bidaiarien hauta-
tzeko eta denen antolatzeko. 27
ikaslek erran zuten joan gogo zu-
tela, eta, joan diren hiruren hau-
tatzeko, irizpide batzuk bete be-
har zituzten. Bizkaixipi: «Lehen
irizpidea zen, ea gai zirenetz aste
batez pertsona ezezagun baten
etxean, banaka, lo egiteko. Biga-
rrena, musika tresna bat jotzen
zutenetz. Hirugarrena, motiba-
zioa; eta azkena, ingelesarekin
nola sentitzen ziren». Bakoitza-
rekin eraman dituzte solasaldiak
beren burua nola ikusten zuten
jakiteko. «Egia da aholkatzen du-
tela ahal ekonomiko ttipiak di-
tuztenei zabaltzea ere, eta bidaia-
tzeko ohiturarik ez dutenei». Az-
kenik, so egin dute ikasleek
zenbat aldiz parte hartu zuten
urte hastapenaz geroztik Xalba-
dorren duten ingelesez mintza-
tzeko talde edo klubean.
Ikasleak kontentLuxi Bidegain Bergara bosgarre-
nean da, eta ez du hiru hilabete
baizik ingelesa ikasten hasia dela.
Bizkitartean, ohartu da hango bi-
koteak bezainbat bazekiela. «Ez
naiz ingelesez sobera mintzatu,
zeren eta nintzen familiakoek
frantsesa baitzekiten. Ikastetxean
italieraz ari ziren, eta entseatzen
nintzen ulertzen, ene lehen esko-
la hizkuntza gaztelera baitzen, eta
badira anitz gauza bietan berdin
direnak».
Laida Abadie Lafitte laugarre-
nean da, eta, euskaldun gisa, biz-
pahiru gauza esplikatu behar izan
dituztela kontatu du: «Etortzean
baziren afixak denetan, Welcome
french people, eta erran diegu:
‘Ez, ez! Ez gara french peoplebai-
na basque people’. Afixak ez zi-
tuzten aldatu, baina, nire ustez,
ulertu zuten bukaeran». Funtse-
an, Kanbotik jin irakasleekin ba-
tean, Euskal Herriaren eta Xalba-
dor kolegioaren aurkezpena egin
diete besteei. «Beti ingelesez ari
izan naiz, eta elkar ulertzen ge-
nuen biziki errazki». Aitortu du
aste baten buruko akidura sentitu
zutela hizkuntza gimnastika ho-
rretan.
Astearen bukatzeko, erran be-
zala, artelan bat egin dute denen
artean. «Tindua bota behar ge-
nuen denetan, eta gure emozioak
pasarazi, nahi genuena tinda-
tuz». Bakoitzak soinu tresna bat
ere bazuen, adierazpide gisa. Ge-
roztik, harremana atxiki dute
ikasle birazkatuek beren artean.
Skypez mintzatuak dira jadanik.
Horrez gain, Europako eTwin-
ningplataformaren bidez, bakoi-
tzak harreman digitala atxikitzen
ahal du delako lagunarekin.
Hiru kolegio ikasleekin, bi ira-
kasle baziren bidaiako: Sylvie
Zihigoienetxe eta Janire Otsoa.
Aurkezpen lanetan parte hartu
zuten; besteak beste, Xalbado-
rren eramaten dituzten izpiritu
bereko xede pedagogikoen espli-
katzen. Beste herrialdeetako hez-
kuntza moldeekin alderatzeko
parada izan da. Zihigoienetxe:
«Ingalaterrako ikastetxea eta gu-
rea berdintsuak dira, baina Por-
tugal, Italia edo Lituaniakoekin
mintzatzean ikusten duzu des-
berdina dela». Adibideak eman
ditu Otsoak: «Inklusioa Xalbado-
rren aspalditik dago. Eurentzako
berritasun bat zen. Ingalaterran
Lan Lagunduaren sistema badu-
te, guk bezala, baina besteek ez
dute antzekorik». Lan Lagun-
duan, hiru aldiz astean taldeka
biltzen dituzte ikasleak, etxeko
lanen eta klaseko zailtasunen be-
rriz ikusteko; «eta maila desber-
dinekoak, hola, haien artean el-
kar laguntzen ahal dute», zehaz-
tu du Bizkaixipik.
Besteenetik edanezItaliako egonalditik ondorioak
ateratzeko orduan, ideiak izan di-
tuzte ondoko aldirako: «Dato-
rren bidaian, nahi ditugu sortu
tailerrak ikasleek nola hobeki
ikas dezaketen ikusteko. Ideia da
irakasleek pentsatzea zer tresna
eman ikasleei, berek antola ditza-
ten tailerrak tresna horiekin».
Eman dezagun ikasi beharrekoen
gogoan atxikitzeko metodoak.
Kontent atera dira irakasleak
lehen esperientziaz, ikusi baiti-
tuzte ikasleak ausartzen beste
hizkuntzetan: «Biziki ongi mol-
datu dira. Saiatzen ziren beste
ikasle guziekin hitz egiten» dio
Otsoak: «Adibidez, portugese-
kin, ingelesa ez bazuten menpe-
ratzen, gazteleraz entseatzen zi-
ren. Egiten zuten beren saltsa».
Beste egoera baten ezagutzeak
ekarri irekidura azpimarratzen
dute: «Familiekin lortu dute ha-
rremana egitea, lagunak dira. Ho-
ri da esperientzia bat, desberdin-
tasuna zer den bizitzea, ulertzea
eta munduari irekitzea». Hez-
kuntza mailan, herrialde batean
ala bestean egiten denaren berri
jakitea, bestalde: «Biziki aberas-
garria da, zeren, azkenean, bakoi-
tzak gure ikastetxean lan egiten
dugu. Holako bidaia batean zinez
partekatzen duzularik besteekin,
ideia berriak, metodologia eta au-
kera berriak aurkitzen dituzu».
Ondoko ateraldia Erresuma
Batuan eginen dute beste ikasle
batzuek martxoan. Maiatzean,
berriz, Portugalera joanen dira.
Heldu den ikasturtean, Lituania-
ra eta Maltara; artetik, beste he-
rrialdeetako ikasleak Kanborat ji-
nen dira, 2020ko otsailean.
Erasmus+ programako hautatua izan da Xalbador ikastetxea Europako beste bosteskolarekin trukatzeko. Azaroan, hiru ikasle eta bi irakasle Italian izan dira aste batez.
Kanbotik Europan barna
Ikasleak, elkarlanean, Erromako azaroko egonaldian. XALBADOR KOLEGIOA
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aGaiak
Erromaren ondotik,Erresuma Batura,Londres hegoalderajoanen dira beste ikasle batzuk maiatzean
Iñaki Etxeleku Baiona
Iraultza ttipi bat bidean da Ipa-rraldeko Pilota Batzordean (IPB).Pilota eskoletan berriz sarraraz-tea erdietsi du, eta euskaraz. Hiz-kuntzak, hain zuzen, toki handiaberreskuratu du haren komuni-kazioan. Atera dokumentu oro bihizkuntzetan dira; baita euskarahutsean ere, batzuk. Sare soziale-tan sartu da azkar, Facebook, Ins-tagram eta kanton geldi-geldiaelikatuz. «Gazteak dira etorkizu-na. Pilotan ere. Baina belaunaldiberri hau, pilota esku batean etamugikorra bertzean bizi da. Gal-detzen du pilota berri bat eskaindezagun, gehiago bere mundua-rekin lotua». Jean-Michel Ga-raiar IPBko lehendakariak haladio atera duten azken aldizka-rian.Seigarren urtea du lehendakari
gisa hendaiarrak, baina duela biurte osatu duen talde berriarekingauzak zalutu dituzte. Diagnosti-ko bat egin, eta ohartu ziren gaz-teek pilotan segitzea ez zelagehiago bermatua. Garaiar: «Le-henbizi ohartu ginen pilota ken-dua zutela eskoletarik. Zangoba-loi, eskubaloi edo saskibaloikobaloiak badira, baina pilota gal-dua da». Inkesta bat egin zutenere pilota batasunetan. HenriErrandonea IPBko idazkari nagu-siak esplikatu du ondorioa: «Horohartu ginen praktika ttipitzenari zela eta pilotaren irudia, gehie-netan, zela udan ikusten den zes-ta punta eta Elite Pro maila [eskuhuskako berezkoen maila]. Ka-rraskatzen zenuelarik, ez zendeusik gibelean; amateur mun-dua desagertzen zen». Alerta ba-ten gisakoa izan da arduradun be-rrientzat. «Gero, ohartu gara las-ter, joko batzuetan, gero etapilotari gutiago bazela: xarean,joko garbin, xisteran, atxiki han-dian, larruzko paletan. Badirajoko batzuk arrunt gaizki dire-nak». Aitzina, eskaintza hain dazabala haur eta gazteentzat, nonkirol batetik bestera iragaten di-ren aise, gehi musika edo beste.Pilota zokoraturik bezala zegoen.Dena nahi izan dute berriz haste-tik galdekatu programa oso batenzutik emateko. Errandonea:
«Pentsatu genuen: pilota zer da?Ez da kirol bat bakarrik; gure on-darea, kultura da. Euskaldun gu-ziak lotuak gara pilotari, pilotaplaza bati. Herri guziak eginakdira pilota plaza baten inguruan.Bizpahiru mendez bederen izanda leku bat non elkartzen zirengazteak eta helduak, non bestakegiten ziren, desafioak. Are gehia-go, hizkuntza pilota jokoarenbarnean duzu; nahiz eta frantseshutsa izan, pilotan euskaraz ari-tzen zara: jo, zuri, niri, azkena».Garaiarren talde berria sartu
delarik batzordean, 2016an, Eus-kal Hirigune Elkargoa sortzen arizen, eta erabaki zuten harenganajoatea eskumenak trenkatzekoakzituztelarik. «Behar dugu eraku-tsi jende horiei ez gaituztela ikusibehar kirol gisa, baina kultura;bertsolaritza, dantza, kantua be-zala garela, kultura arlo batengisa». Lehen solasak Daniel Olzo-mendi eta Bruno Karrere haute-tsiekin ukan zituzten; ondotik,teknikariekin, proiektua kulturabatzordearen aitzinean aurkeztuarte. Aho batez bozkatu zuen ho-nek, ekainean, pilota ondare etakultura arloan sartzea. Horrenondorio konkretua izan da Euskal
Elkargoak bere gain hartu duelageroztik eskoletan dabilen pilotaanimatzailearen pagatzea; zehaz-ki, Antton Amulet goi mailako pi-lotaria. «Lehen helburua zen bi-garren zikloko klaseetara joatea —erran nahi baitu eskolako lehen,
bigarren eta hirugarren mailak—,eta pilota erakustea, Iparralde gu-zian». Galdea eta beharra hala-koak baitziren, Zuberoa eta Ami-kuze aldean hasia da hezitzaileaibiltzen irailetik. Eremuko seiikastola eta lau eskola elebidun
pribaturekin finkatu dute hitzar-mena. Publikoetan nahi luketegaratu goiz ala berant, baina me-mentoan ezin: «Ikastola eta esko-la pribatuetan zuzendariak baduboterea erabakitzeko. Publikoanbertze modu batean antolatu be-har da». Solasean hasiak dira es-kola publikoetako USEP kirolerakundearekin.
Pilota euskarazHelburua da eskola elebidun pu-blikoetan sartzea ere. Argi dutehastetik, euskaraz garatuko dute-la pilotaren irakaskuntza. «Le-hen elementu inportanteena be-har dugu defenditu eta garatu,erran nahi baitu hizkuntza. Or-duan, Antton Amuletek bere kla-seak ematen ditu euskaraz». Ezda aldaketa ttipia pilota mun-duan, euskara bazter utzia bai-tzen anitz lekutan azken berro-geita hamar urteetan. Errando-neak argiki dio buru egin diotelaFrantzia mailako ikuspegi inpo-satu horri, Iparraldeko Pilota Ba-tzordeak duen pisutik: «Federa-zio mailan ligarik handiena dahemengoa. Hemen dira pilotarigehienak, botere gehiena. Heinbatean, ez nuen ulertzen, azka-
rrenak izanez, nola beheititzenginen, belaunikatzen frantsesezegiteko dena. Ez, ez; mendeetaneuskaraz aritu gara pilotan. Az-ken hamarkadetan da aldatu».Joko desberdinen erakusteaz
gain, pedagogian sartu dute erepilota zer den esplikatzea, harenhistoria, tresneria, espazioak.Ondoko erronka dute, Baxenaba-rre eta Lapurdi guzira hedatzeaeskaintza, bi edo hiruzpalau hezi-tzaile gehiagoren postuak sortuz.Horretarako, solasak segitzen di-tuzte Elkargoarekin. Eskolei, ki-torik eskaintzen baitie zerbitzua.Pilota elkarteetan ere ibiltzen daanimatzailea pilota jokoen era-kusten. Bakantzen arteko zikloakdira.
Neska-mutikoak nahasHaurren formakuntzan ez dutegenero ezberdintasunik eginnahi. Neska edo mutiko, deneiirekia da, eta joko mota oro. Ho-rretan ere bada lan gauzen alda-tzeko, gaur egun oraino, emazte-ak palan eta frontenisean baitiranagusiki ari. «Zendako neska batez da xisteran aritzen ahal, edoesku-huskan? Guk hastapenetikireki dugu politika hori. Esku-huskako pilota eskolak izan dai-tezela neska-mutikoentzat. Xis-terakoak berdin. Nahasiak izandaitezen». Txapelketentzat luze-ago izanen da, iduriz. FrantziakoPilota Federazioak, Olinpiar Jo-koetako Batzordearen arauak se-gitzen baititu, eta debekatzendute neskak eta mutikoak elka-rrekin aritzea. «Hendaian eta Amikuzen
badu zenbait urte pilota eskolakegiten dituztela neska-mutikoaknahasiz. Guk hori bultzatukodugu. Eta ttipi horiek handitukodirelarik, gu prest gara lehiaketabaten muntatzeko neskentzatesku-huskan edo xisteran»,trenkatu du Errandoneak. Etalehiaketa bat neska eta mutikoenartekoa? «Legez, ezin da, bainazendako ez? Gazteetan, bai, bainaez da txapelketa ofiziala izanen.Gurea, bai, baina Frantziakoaez». Errandoneak ikusten du zai-la dela pentsamoldeen aldatzea,baina ez ezinezkoa: «Denboraemanen du. Belaunaldi bat be-harbada, hamabost bat urte».Garaiarrek eredua ikusten duHego Euskal Herrian: «Han egindute kristoren saltoa hiru urtez».Parioa, goizik hasi formakuntzanegiten dute biek, horrek berma-tuko baititu jokalari trebeak jokomota desberdinetan, neska etamutikoentzat berdin. «Jokoaegokituz ere fisikoari, eskuei. Bai-na ez dugu guk inposatuko, bere-kin egin behar da, emazteekin».
Pilota berriz garatu nahi duteeskoletan eta euskarazAldaketa bistakoa da Iparraldeko Pilota Batzordean azken urte hauetan b Ikastola etaeskola elebidunetan pilota animatzaile euskaldun bat ibiltzen hasia da ikasturte honetan
Trebatzailea haurrei aholku ematen, uda honetako lehiaketan. IPARRALDEKO PILOTA BATZORDEA
Lehenbizi ohartu ginenpilota kendua zutelaeskoletarik. Baloiakbadira , baina pilotagaldua da»Jean-Michel GaraiarIPBko lehendakaria
«Lehen elementuinportanteena behardugu defenditu etagaratu, erran nahi baituhizkuntza»Henri ErrandoneaIPBko idazkari nagusia
‘‘
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Gaiak
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aAstekoa
Joanes Etxebarria
Durangoko Azokak, Euskal Kul-
tur Erakundea dela medio, Ipar
Euskal Herriko ekoizpen kultura-
lari ikusgarritasun berezia eman
ohi dio diskoetxe eta argitaletxe-
en erakusmahaiak elkarren on-
doan ezarriz. Lapurdi, Baxenaba-
rre eta Zuberoatik 48 berritasun
dira salgai azokaren 53. edizioan,
horietarik 27 liburuak, 20 diskoak
eta Seaskaren egutegia ere. Auto-
ekoizpenean aurten argitaratu
diren musika diskoak, berriz,
Euskal Herri osoko lanekin aur-
keztuko dira, izan MusikaZuze-
nean plataformaren mahaian ala
izan Azokaren antolatzaile den
Gerediaga elkarteak lehen aldiz
antolatu salmahaian.
Aurten, lehen diskoa plazara-
tzearekin, musika mundura sartu
dira Antton Larrandaburu & Bi-
txiloreak taldekoak. Berantare-
kin ohartu da kantaria diskoak
Durangoko Azoka aitzin plazara-
tu ohi direla, haiek berriz udan
agertu zutelarik, «batere behar
den momentuan», Larrandabu-
ruren erranetan. Euskal Kultur
Erakundearen gana hurbildu
zen, «erakusleiho bat izaten ahal
zelakoan diskoarentzat», eta zu-
zenean aritzeko oren erdiko le-
kua atzeman zien erakundeak,
igandean, 13:40an, Ahotsenean.
Diskoa saltzeko, berriz, Gere-
diagaren autoekoizpenen ma-
haian ukanen dute parada, Ma-
ttin Lerrissa edo Manez eta Ko-
break taldeek bezala. Lehen aldiz
eskaintzen zaie leku hori diskoe-
txerik gabekoei.
Sei urte autoekoizpenekinMusikaZuzenean plataformak
berriz, seigarren urtea du aurten
Euskal Herri osoan urtean zehar
plazaratu diren euskarazko lanak
salgai ezartzen dituela. 50 disko
eraman dituzte, horien artean
2zio, Tristtan Mourguy eta Hore-
ba edo Xiberootsen diskoak edo
Zooren azken lanaren bertsio nu-
merikoa. «Irauli da musika esze-
na», plataformako kide Kojoren
erranetan. Hasieran, hamabost
disko baizik ez ziren, baina geroz
eta musika talde gehiago dira au-
toekoizpenean ari direnak, haren
erranetan.
Durangon izatea «interesga-
rria da promozio aldetik», Musi-
kaZuzenean-eko kideak dioenez,
baina taldeentzat «esfortzu han-
dia da salmenta aldetik». Erakus-
mahaiaren gastuak taldeen parte
hartzearekin pagatu, eta diskoa-
ren salmentako irabaziak talde-
entzat dira mahai horretan.
«Azoka eraikia da diskoetxe edo
talde handientzat, eta talde txi-
kiek eta autogestioa lantzen du-
ten taldeek ez dute tokirik. Guk
zubi lana egiten dugu talde horiek
leku bat izan dezaten», laburbil-
tzen du Kojok.
Ipar Euskal Herriko taldeak,
gainera, oholtzatik ariko dira be-
ren lanak aurkezten, Antton La-
rrandaburu & Bitxiloreak bezala.
Autoekoizpenei lekuaIpar Euskal Herriko ekoizpen kulturalak Durangoko 53. azokan dira asteazkenazgeroztik bAutoekoizpenek ere leku berezia ukanen dute, oholtzetan eta azokan
Aurten, seigarren aldiz, musika autoekoizpenak salduko ditu MusikaZuzenean plataformak. Gerediaga elkarteak lehen aldiz ezarri die mahai bat. MONIKA DEL VALLE
NABARMENTZEKOAK
Maialen Hegi-Luku
Girgileri anderea. Gazteluma
saria irabazirik, Elkar argitaletxeak
argitaratu zion lehen eleberria
Hegi-Lukuri. Bipolaritatearen
eritasuna deskubritzen duen
protagonistaren «ibilbidearen zati
bat kontatzen du», idazlearen
hitzetan, Paris eta Euskal Herriaren
artean.
2zio
Orain eta hemen. 2010 urtean
taldea sortu zenetik, hirugarren
lana ere autoekoitzi dute,
aitzinekoak bezala funtsean. Rap
talde honekin ohikoa denez,
barneko gogoetek eta
aldarrikapenek bat egiten dute
hamabi kantuko lan berrian. Pausa
baten ondoko lana dute hau.
Amaia Hennebutte
Mamaiako. Gogoetara bultzatu
nahi duen haur album hau
hamaikagarrena du Hennebuttek.
Hendaiako Nekatoenean hilabete
bateko egonaldi artistikoaren
ondorioa da ZTK argitaletxeak
plazaratzen duen azken lan hau.
Ilustrazioak txinatar tintarekin eta
lumaz eginak dira.
Xiberoots
Maule Muffin. Zuberotar reggae
taldeak urte hastapenean
aurkeztu zuen bere lehen diskoa,
eta, geroztik, ezker eskuin ibili dira
kontzertuak eskaintzen. Berriki
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Astekoa
AKARRAIOOAGGA
AESKU
ERAMAOBTUA
ALDEAK
AITUATEN ZTSEZ EDO BU ERZ (TTRENE R)
transpGure es ports.nouvelle
skaintza eta behfr e-aquitaine.
herapen guztiakk:
tsinbero Gaurk tstsinberinbero o GaurkGaurko o aztuzra maramunabiharasioak aztuzzzuzutuztzazaar arrrra mar r rr rramunabiharra, sioak
Basabürüko Ikastolaren 40.
urteburua kari Eia kantu eta
bideoklip berria ere aurkeztu
zituzten Interneten.
Itxaro Borda. Severine Dabadie
Poema bat da herri hau!Elkar
argitaletxeak bi artista bildu ditu
lan honetan: olerkaria eta
argazkilaria. Arthur Rimbauden
hitzen bidetik, «haizezko zapata
zolak» jantzi lituzke Itxaro Bordak
lan honetarako, euskaraz eta
frantsesez idatzia duen lanerako.
Tristtan Mourguy eta Horeba
Dual 2/2. Beharrezkoa da.
Tristtan Mourguy Donibane Lohi
zuneko bakarlaria Horeba
taldearekin aritu ohi da
zuzenekoetan. Diskoaren lanak
ulertarazten duenaz, proiektu
baten bigarren partea da aurten
aurkezten duena Horeba taldeko
musikariekin.
Iñaki Etxeleku Thikoipe
ZAD bizi dutenen ahotik.Notre-
Dame-des-Landeseko borroka
gunean egon, eta anitz galderen
inguruko lekukotasunak bildu ditu
kazetariak. «Autonomiaren eta
autogestioaren nondik norakoak
hobe ulertu nahi dituenarentzat»
aholkatzen du liburua Gatuzain
argitaletxeak.
BBAX
Distorzioen munduan.Artista
anitz elkartu dira proiektu honen
inguruan: Allande Etxeberri,
Sebastien Desgrans, Xendarineko
Ahizpak, Jurgi Ekiza, Paxkal
Irigoien eta Paxkal Indo. BBAX
(Behi Bideko Andere Xuriak)
taldeak gidatu lan hau ZTK
argitaletxeak plazaratu du.
Alfonso Etxegarai
58ko gerra.Sao Tome uhartean
desterraturik, Etxegaraik
«barneko ahotsekin bere historia
kontatzen du, justifikatzen ere»
bere bikotekide Christiane
Etxaluzen arabera. Euskal
gatazkan parte hartu duen kide
baten barne gogoetak agertu ditu
lan horretan Maiatz argitaletxeak.
Sandrine Beau. Nicolas Gouny
Handitu eta.Nahia Zubeldiak
euskaratua, 4 urtez goitikako
haurren eskuetan ezartzekoa da
Elkarrek agertu duen album
ilustratua. «Handitu eta badakizu
zer izan nahi dudan?».
Larrue. Etxezaharreta
14-18 Oroituz.Kristian Larrue eta
Lucien Etxezaharretaren bilketa
lan baten ondorio da argazki
liburu hau: milafrangar batek
1914ko gerran etxera igortzen
zituen euskarazko postalen
bilketa bat da. «Molde
hunkigarrian gerrako berri eta
sentipenak agertzen dira».
Xabier Soubelet
Gernika 81. Txoria badator,
txoria badoa.Eleberri honek
pasarte anitz ditu: bonbardaketa
aitzineko etxaldeetako bizia,
frankismo garaiko bizipenak,
Parisko artista bizia eta aro
garaikideko aipamenak.
Itzaina. Agerre
Mairu.dantza.Xabier Itzaina eta
Mirentxu Agerre musikariek gaur
egungo kaxkarot martxaren
jatorrira jo dute, 1730ean eman
omen zen mairu dantzaren
interpretazioa eginez.
Zoo
Broia.Lapurdiko taldea ez da
musika estilo bakarrean kokatzen
ahal; Zooren musikaz hitz egitean,
gutxienez, hiru aipatu behar dira:
rocka, rapa eta punka. Bigarren
diskoa, lehena bezala,
autoekoizpenean aurkeztu dute,
eta MusikaZuzenean
plataformako kide izanki,
erakusmahai kolektiboan ezarriko
dute azken lana eskuragarri.
Hainbat kolaboraziorekin osatu
dute Broia; besteak beste, Niko
Etxarten parte hartzearekin
‘Builtrea’ kantuan. Bideoklip sorta
berria ere plazaratu dute sarean,
eta lan berria dohainik ezarri dute
entzungai.
Sukaldetik
nazioartera
Guztiz ados naiz, Ortzierraten duzunarekin:«Milioika langilemundu mailako
ekoizpen sare bakarrean» aridira lanean. «Ekoizpen horrenjabetza, baina, kapitalista guti ba-tzuen esku gelditzen da, eta, be-rekin, langileen lanetik atera ete-kina». «Enpresa talde handiakez direla ados jartzen, merkatu-kuotak berenganatzeko borroka-tzen dira. Beren interesak babes-teko lanabes dituzte estatuak. Estatuek legeak, akordio komer-tzialak eta nazioarteko itunakegingo dituzte, baina baita gerraere». Biztanleriaren interes ko-lektiboek bainoago, botereduneninteres indibidualek gidatzendute mundu hau; badugu etorki-zunaz izutzeko aski arrazoi. Munduko langileak antolatzea
da gure zeregina, dudarik ez. Bai-na kapitalismoaren funtziona-mendua ulertarazi eta langileen-
gan iraultzarako grina piztea ezda aski (nahiz gaur zertan garenikusirik anitz litzatekeen). Beste-lako jendarte bat irudikatu behardugu, denentzat hobeki funtzio-natuko lukeena. Bestelako jendarte antolaketa
hori komunismo gisan irudika-tzen baduzu, gaurdanik hasi be-harko zara jendearen mentalita-teak aldatzen. Egoismoan, bote-rean eta elkarren arteko lehianhezi gaitu sistema honek. Intereskolektiboetan pentsatzen eta jar-duten ikasi behar dugu, eta horiez dut uste lantegietan langileenamorrua eta sistema honetakoboteredunak aldatzeko borrokaantolatuz bakarrik eginen den.Beste molde batez pentsatzen etaekiten has gaitezen, beste moldebatez bizitzen hasi beharra ikus-ten dut nik. Horregatik planteatzen dut
langileen antolakuntzarekin ba-tean komunitateen eraikuntza
(forma desberdinetako komuni-tateak izan daitezke), elkarbizi-tzan eta interes kolektiboetan bi-zitzen ikas dezagun. Elkartasunaeta elkar zaintza praktikan emanditzagun, langileen behar imme-diatoei ere erantzunez. Bistandena, munduko langileak antola-tzea da bidea, baina hori ezindugu XX. mendeko moldeetanegin. Uste dut gaur egun, (karika-turizatuz) «langileak antolatu etaboterea hartuko dugu. Eta ondo-ren, denen lanaren etekina de-nen artean banatuko dugu» es-trategiarekin ez goazela inora.Batetik, langileria kategoria kon-plexu eta askotarikoa baita gauregun, lantokien inguruan soilikantolatu ezin den subjektua. Bestetik, diskurtsoekin bainoagopraktikekin eraldatzen delakojendea, gainetik inposatuz baino-ago behetik artikulatuz. Azkenik,esplotazio harremana gainditzeabainoago ideologia sakonago batbehar dugulako. Ideologia sakon bat pertzibitu
genuen borrokalari kurduen ar-tean. Hemen ez dut ideologia ho-nek barnean biltzen duen guztiagaratzeko lekurik, baina EuskalHerriko militantearen figuratik
hain ezberdina den kurdu mili-tantearen zertzelada batzukeman nahiko nituzke. Militantekurduen formakuntza analisi etalanketa pertsonalean oinarritzenda; etika iraultzailearen baitanbizitzen ikasten dute. Besteakbeste, umilak eta diziplinatuakizaten, komunitatearen zerbitzu-ra bizitzen, eta besteak zaintzenikasten dute. Horien ideologia etaestrategiarengan konbentzimen-du osoa ukanik, ez dira inor bai-no gehiago sentitzen; ezberdinenulerkera, kontsiderazio eta erres-petutik dihardute komunitateeneraikuntzan. Jabetzarik gabe, in-teres indibidualetatik askatzekoetengabeko borroka pertsonale-an bizi dira, herritarren etxeeta-ko sukaldeetan gauero baxerakeginez. Benetan pertsona hobeakegiten dituen ideologia daukate.Ideologia hori da hain antolakun-tza onaren oinarrian dagoena,baita jendartean artikulatzen aridiren bestelako bizi ereduaren oi-narrian dagoena ere. Kapitalismoa zorrozki aztertu-
rik, gure borrokak estrategia ba-ten baitan burutu ahal izateko,ideologia sakon baten beharreangaudelakoan nago.
4KORRIKA JANTZIEN DENDAREN HELBIDE ZENBAKIA, BAIONAN
Korrika hurbiltzen den aldiro bezala, aurten ere, euskararen aldeko las-
terkaldiko jantzi berrien salmenta denda zabalduko du AEKk Baionan,
Marengo karrikako laugarrenean. Estreinaldia arrats honetan eginen da,
19:00etan. Abenduaren 24ra arte irekirik egonen da jantzi salmenta.
«[Etorkin] Adingabeak kateanaztertu zituzten, bakoitzarioren erdi bat-edo eskainita. Ez zuten errespetatu pertsona horien duintasuna»Laurence HardouinAbokatua
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Bizi mugimenduak ekintzak iragarri dituCOP24ren kariaz, biharko eta ostiraleko
HERRIA bCOP24 klimari buruzko goi bileraren karietara, elkarretara-tzeetara deitu dute mundu osoan. Bizi mugimenduak lehen deialdi bategin du biharko, Baionako herriko etxe aitzinera joateko 10:00etan,manu hau emanez: «Zatozte zuen iratzargailuekin, ezkilekin, xixtue-kin, telefonoen dei soinuekin, klimaren aldeko herritar martxa baten-tzat eta gaurkotasunezko lelo batekin: Justizia klimatikoa eta klima,
ber borroka!». Bigarren deia abenduaren 14rako egin du, COP24renazken egunaren kariaz, Parisen Societe Generale banketxearen egoi-tza nagusian egitekoa den «bortxarik gabeko ekintza erraldoierako».
ELEKETAMaddi Sarasua
Ortzi Murua
Kapitalismoazorrozki azterturik,
gure borrokakestrategia baten
baitan burutu ahalizateko, ideologia
sakon batenbeharrean
gaudelakoan nago
Irudiab Baiona
Lizeoetako ikasleak mobilizatu diraIragan ostiralean, Ipar Euskal Herriko bederatzi lizeotako ikasleak mobilizatu ziren Angelun, Baionan, Doniba-
ne Garazin, Hazparnen, Hendaian eta Sohütan, UNL sindikatuaren deiari jarraikiz. Sartzeak blokeatu zituzten,
guneka. Unibertsitatera sartzeko Parcoursup sistema, lizeo erreforma, garraioena eta ekonomia erreformak
salatu zituzten; lekuka, Jaka Horiei erreferentzia eginez. Aste honetan, unibertsitateko ikasleek ere mobilizatze-
ko deia egin dute Baionan. BOB EDME
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7aIritzia
MUSIKA
BAIONATrip eta hip hop gaual-
dia: Met.h.ode eta A Polylogue
From Sila.
bGaur, 21:30ean, Magneto
casematean.
BIARRITZHip hop gaualdia:
Cadillac, Asttafort Mods eta Bitiop.
Ondotik, DJ Skillz goizeko hirurak
arte.
bGaur, 20:30ean, Atabal kontzertu
gelan.
DONIBANE LOHIZUNEBenito
Lertxundiren kontzertua, disko
berriaren aurkezteko.
b Igandean, 18:00etan, Jai Alaian.
KANBOPauline eta Julietten
kontzertua.
b Igandean, 16:00etan, elizan.
MAULE-LEXTARRE Iparraldeko
Orkestraren Mozart eta bere gutu-
nezko harremanak emanaldia.
b Igandean, 17:00etan, Maule
Baithan.
Boreal espedizioa. Xiril Alvarez
eta Paxkal Elgartek prestalanak ja-
rraitzen dituzte Yellowknife he-
rrian. Herriaren eta herritarren eza-
gutza egiten dute, emeki-emeki,
hango irrati eta egunkariak ere
hurbildu zaizkie espedizio ausart
honi buruz galdezka.
Bihar
09:05. Durangoko azokako giro-
an Maia Muruagarekin.
18:00. Kirol magazina.
Etzi
15:00. Errugbia zuzenean Doniba-
ne Lohizundik.
19.00. Adi musika saioa.
Irudiab Baiona
Pette Etxebarriaren‘Batez Brau’ erakusketaBaionako Arte Eskolak Pette Etxebarria gomitatu du erakusketa baten
egitera. Asteazkenean estreinatuko du, 18:30ean, Arte Eskolan berean.
Margo eta bideo lanak aurkeztuko ditu «forma hibrido, bitxi, gertagai-
tzen bilaketa» baten emaitza gisa, «figurazioaren eta abstrakzioaren
arteko muga batean» arituz. Abenduaren 22a arte ikusten ahalko da
Etxebarriaren Batez Brau erakusketa. PETTE ETXEBARRIA
HITZALDIAK
BAIGORRIEneko Bidegainek
Lurraldea eta herria bere liburua
aipatuko du Katixa Dolhare-Zal-
dunbiderekin.
bGaur, 20:30ean, Bil Etxean.
MAULE-LEXTARREAllande Etxar-
tek Garindainen txülüla ezagün
zen bere liburua aurkeztuko du.
bBihar, 10:00etan, Xibero'Bio
saltegian.
ZIBURUGabi Oiharzabalek Ainge-
ruekin solasean bere liburua aur-
keztuko du.
bBihar, 10:00etan, Parvis aretoan.
IKUSKIZUNAK
HAZPARNEPhilippe Albor eta
Josiane Agerre-Valenciaren
Jo Kako Jo emanaldia haurrentzat.
bBihar, 10:30ean, Pierre Espil
mediatekan.
MAULE-LEXTARREBonbon Beltz
txotxongilo konpainiarekin topa-
keta.
bAbenduaren 12an, 18:30ean,
Kasernan.
SENPEREElirale konpainiaren
Artha dantza emanaldia.
bGaur, 20:30ean, Larreko gunean.
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko abenduaren 7a Agenda
Joanes Etxebarria Maule
Beste film eta erreportaje anitzenartetik, 2008an À Côté (Ondoan)egin zuen, presoen senideekin.2012an, À l’Ombre de la Républi-que (Errepublikaren itzalean),presondegietako kontrolatzailee-kin. Eta aurten, Après l’Ombrefilmarekin, preso ohiek plantanezarri zuten antzezlan baten sor-tzea filmatu du. Azken lan horiBaionako mediatekan aurkeztu-ko du, astelehenean, 18:15ean.Zer harreman duzu presonde-
giarekin?
Lehendik ez nuen harremanik,hori bada galdera. Aldiz, preson-degian bada zerbait arbitrarioa,injustizia sozialaren heinekoa,bereziki hunkitzen nauena; gunehorretan, begi bistakoa eta borti-tza da. Defentsarik gabekoak, po-breenak, ahulenak dira hetsiakdirenak, defendatzeko gaitasunikttipiena dutenak.Kazetari gisa hasi zinen, eta,
gero, film zuzendari gisa ibili
zara. Zure ibilbidean segida lo-
giko bat izan da?
Egia erran, bai; nire lehen filmakaterperik gabeko jendeekin ziren,etxebizitzaren inguruko borro-kez... Beti aritu naiz bozik gabekojendeekin edo entzuten ez dugunjendearekin, ez dakit sobera nolaerran. Baina hori da azkenaldiankarrikan anitz ikusten duguna:sekula entzuten ez dugun jendea,mikrofonoa luzatzen ez diogunjendea, edo kamera, ezta aten-tzioa ere. À Côté filma egin nuela-rik, oroitzen naiz bilatu nuela gaihorrez egin izan zena, eta atze-man nuen gauza bakarra komikibat zela. Ez zen filmik ez deusegin, jende ikusezina zen. Zer ondorio du zinema horrek?
Beti amesten dugu mundua alda-tzea, baina ez dut uste iristen ga-renik. Après l’Ombre filmarekinbira handi bat egin dut, eta ez dabildu soilik betiko jende konben-tzitua. Zinez sentitzen nuen jen-deari erakusten niola gai horreninguruan imajinatzen ez zituengauzak; beraz, espero dut hortikatera direla pentsatzera bultza-tzen dituen zerbaitekin, beharba-da mugiaraziko dituen zerbaite-kin. Ahal delarik, filma erakustendugu jendeak pentsatzea garran-tzitsua dela iduri zaidan gunee-tan: Asanblada Nazionalean edomagistratura eskolan.Filmatu dituzun presoek, edo
preso ohiek, zer harreman dute
presondegiarekin? Haien esku-
bideak beti urratuak dira?
Gertatzen da han-hor pertsonabatzuek ikasketak egin dituztela
presondegiari esker, baina, orohar, masan, ez da hori nagusi-tzen. Ez da gune bat jendearenautonomia errespetatzeko eginadena: ezin dute erabaki zeinordutan paseatzera joan, edo zeinordutan jan... Ez da lekurik giza-banakoarentzat, hautuak egitekoparada ukan dezaten. Unibertsohorretan, bortxaz, arbitrarioadakarten disfuntzio anitz badira;espetxez aldatzen ahal zaituzte,diploma bat pasatu aitzin. Zigorluzeetan, ohikoa da hurbilekobaten heriotza gertatzea eta ezinpresente izatea, suizidioak...Gauza horiek guztiak biziki borti-tzak dira.
Badakigu jendea presondegitikeroago, eriago, bakartuago atera-tzen dela sartzean baino. Gehie-nak ez dira bizitzarekiko hobeki
armatuak ateratzen sartzean bai-no. Didier Ruiz antzerki zuzendariak
preso ohiekin muntatzen duen
antzerkia du oinarri azken fil-
mak. Aitzineko filmek lagundu
zaituzte haiekin lan egiten?
Bai, anitzek nire lehengo lanenberri bazuten, batzuek ikusiak zi-tuzten. Konfiantza bazen, bazeki-ten ez nuela zerbait voyeur edogatz-piperduna egin nahi. Baze-kiten ez nintzela haietaz baliatu-ko horretarako.Zein leku zenuen zuk antzerki
baten sorkuntza fasean?
Didier [Ruiz] zen agintzen zuena,
antzerki zuzendaria. Ni moldatzen
nintzen bere entseguekin edo per-
tsonaia hautuekin, nahiz eta gauza
anitz aipatu ditugun presondegia
hark baino anitzez hobeki ezagu-
tzen bainuen. Egiten nuen nahi
zuena; bera antzerkia prestatzen
ari zen, eta nik filma hor barnean
egiten nuen. Antzerki filmatua
egitea ez zen interesgarria, Didie-
ren lekutik filmatzea ere ez zen in-
teresgarria, beste leku bat atzeman
behar nuen, bazter batetik gauzak
kontatzeko. Horregatik, Didier ere
istorioan sartu dut, eta, azkenean,
filma presondegiaz da, baina baita
antzerki lanaz ere. Gainera, aipa-
tzen dut taldea, konfiantza; fun-
tsean, nola erraten ez dena kolek-
tiboari esker adierazten duten.
Nola garatu da preso ohien
adierazpena filmaketan zehar?
Azkenean, ikusten dira preso ohibatzuk aktore bilakatzen, filmaaitzinatu arau. Beren artean zer-bait azkarra pasatzen da. Antzer-kian presondegiko bizipenak
kontatzen dituzte, eta presonde-giko funtzionamendu edo disfun-tzioak agerian uzten dira. Egin di-tut eszenak entseguetatik kanpo,eta ageri da nola kartzela berengorputzean daramaten, anitzezberantago ere; haietarik batek,Ericek, ez du gehiago jasaten hun-kia izatea, adibidez. Beste batekpentze erraldoi batean joan-jinakegiten ditu presondegiko patioanbalitz bezala... Haren hitzetan, edo filmetik, dis-
kurtso politiko bat jalgitzen ote
da kartzela gehiago eraikitzea
aipatzen den garai hauetan?
Iduri zait baietz, sistemaren ab-surdoa kontatzen dela. Kontatzendela hausteko saiakera bat dela,eta ez gizarteratze saiakera bat.Galdera pausatzen du: zertarakoda presondegia? Ondorioz, galde-tzen da arrazoi ote dugunetzhainbeste pertsona hestea. Galde-ra horiek guztiak egiten dira. Egindutena eginik ere, horrela trata-tuak izatea zuzena da? Lehen ai-patu dudan Ericek bederatzi urtepasatu ditu bakarturik, nehorre-kin hitz egin gabe; ez da gutxi!Gauza anitz erranak dira, horieta-rik batzuk badakizkigu teorian,baina entzutean ulertzen duguzer erran nahi duten. Uste dutikusleak oldartuak ateratzen di-rela, edo, bederen, espero dutpentsatzera bultzatzen duela.Genepiri, presoei ikasteko la-
guntza ematen dien elkarteari,
laguntzak moztu dizkiete.
Iduri zait gazteria laidotua izandela. Genepiko kideekiko mires-men handia dut, ez naiz ziur 20urterekin presondegira joanennintzatekeela, nire denbora ema-tera. Zinez zoragarria da adin ho-rretako jendeak hori egin dezan;800 eta 1.000 artean dira Frantziaosoan. Bikaina da barnekoentzatezagutzak eta haize freskoa da-kartelako, baita kontzientziakpizteko balio duelako. Gainera,aldizkari bat ekoizten dute, inte-lektualki maila bikainekoa dena.Presondegiaz egin duzun lehen
filmetik zer aldatu da?
Beti badira aldaketak, baina, orohar, ez da deus mugitzen. Gerozeta preso gehiago dira, presondegigehiago eginen dira... Jendeakulertu beharko luke presondegirasartzen diren gehien-gehienak —hiltzen direnak izan ezik— atera-tzen direla. Altruistak izan gabeere, haietaz futitzen bagara ere,gaizki tratatuak dira, eta ateratze-an sartzean baino lanjerosagoakdira. Hori denek badakite, bainajende guztia lasaitzen du presogehiago izateak, jende guztiakarranguratu beharko lukeelarik.
«Gaizki tratatuak dira,eta, ateratzean,lanjerosagoak dira»
Stephane Mercurio b Film zuzendaria
Kazetari gisa hasi zen; gero, dokumentalak zuzentzen aritu da. Bozik gabekoenbizipenak filmatu ditu gehienik. 2008an, presoen senideei interesatu zitzaien;aurten, berriz, preso ohiei. Azken filma Baionan erakutsiko du.
PHILIPPE TEMPÉ
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko abenduaren 7a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]
Top Related