Sagutxo Kaskarina naiz eta etxea
garbitzen ari naiz. La, la, la, la…
Hara! Zer da hau? Txanpon bat da!Zein ongi!
Baina, zer egingo dut txanpon batekin? Aaaaaa… Badakit! Azokara joango naiz!
Egun on, Sagutxo
Kaskarina! Zer nahi duzu?
Xingola polit bat erosi nahi
dut.
Begira, xingola asko daude: laranjak, gorriak, urdinak,
berdeak…
Zein politak! Gorria nahi dut..
Tori, xingola gorria Tori,
txanpona.
Fiu-fiuuuuu! Hau, bai, sagu polita!
Eskerrik asko, mutilak!
Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Ui, ui, utzi
bakean.
Zurekin ezkondu nahi
dut.
Nirekin ezkonduuuu? Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar
duzu.
Ai, eneeeee! Zein gaizki
abesten duzun!
Guauuuu…Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitezguauuuu…
Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Zurekin ezkondu
nahi dut.
Nirekin ezkonduuuu?
Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar duzu.
Iaaaaaaiaaaaaa… Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gordezaitez…iaaaaaaaaiaaaaaaaaaa…
Ai, eneeeee! Zein gaizki abesten duzun!
Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Zurekin ezkondu nahi dugu.
Nirekin ezkonduuuu? Nirekin ezkontzeko, ongi abestu behar
duzue.
Kua-kua, kurrin-kurrin, kikiriki …Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan gorde zaitez...
Ai, eneeeee! Zein gaizki abesten
duzuen!
Egun on, sagutxo! Oso polita zaude! Tori lore
hau zuretzat.
Eskerrik asko, loreak asko
gustatzen zaizkit.
Zurekin ezkondu nahi dut. Nirekin
ezkonduuuu? Nirekin
ezkontzeko, ongi abestu behar
duzu.
Bai, bai oso ongi abestu duzu.
Zurekin ezkonduko naiz, bai, horixe!
Miauuuuuuu… Sagu txiki, sagu maite, zulotxoan
gorde zaitez…
Oso ongi, goazen
ezkontzera!
GORA EZKON BERRIAK!! GORA EZKON BERRIAK!!
Nirekin dantzatu nahi al duzu?
Bai, oso gustura, gainera. Je, je, je… Ni katua
naiz eta gose naiz.Saguak asko gustatzen zaizkit eta jan egingo zaitut!
Ez, ez eta ez!
Katuak katu eta saguak sagu,Elkarren atzetik bukatu.
Top Related