Post on 03-Aug-2015
Absortzioa plater zutabeetan. Xabier Arratibel
Bingen GutierrezInes MartinGarazi Serna
Definizioa:
Gasen absortzioa operazio bakan bat da zeinetan nahaste gaseoso batetako konposatu solugarriak (absorbatoak) likido batean disolbatzen diren.
Ekipoa bertikalki kokatutako hodi zilindrikoez osatua dago. Horren barruan kokatzen dira platerrak. Plater hauek lortzen dutena da fase gaseoso eta likidoaren arteko kontaktu azalera handitzea.
Platerak fase likidoarekin kontaktuan jartzen dira eta gasa kontrakorrontean.
Materia transferentzia ez da gertatzen kontzentrazioa gradienteari esker, baizik oreka erlazioei esker
Kontzentrazio jakina lortzeko platerren kopurua determinatu behar da.
Normalean eskala handian erabiltzen da absortzioa plater zutabetan.
Plater motak:
Plater zulatuak:
Zuloak dituzten plaka batzuk dira . Zulo hauen tamaina desberdina izaten da. (0.64tik 0,32cm ra eta 1,25etik 1,91 cmra )Hauen eraikuntza errezenetarikoa da.
“Campana de barboteo” deituriko platerak:
Historian zehar gehien erabili direnak dira hauek eta beraz, tamaina eta forma ugari dituzte. Kanpaia hauek igotzen diren hodi batzuen gainean kokatzen dira.
Balbulak dituzten platerak:
Aurreko bi plater moten arteko plater mota da hau. Zulo bat da eta honen gainean balbula bat dago. Balbula hau baporea pasatzen denean gora igotzen da.
Oreka ekuazioa:
Solutu jakin baten errekuperaziorako likidoaren abiadura determinatuko du.
Datu fidagarrienak esperimentalki lortuak dira.
Zenbaitetan ezin izaten dira lortu eta datu baseetara jo beharra izaten da.
Oreka ekuazioa
Indar bultzatzailea eta erresistentzia
Oreka ez egotea
Zenbat eta orekatik urrutiago faseen arteko materia transferentzia handiagoa. Oreka lerrotik gora badago adsortzioa gertatu ahalko da.
Oreka lerrotik behera badago desortzioa gertatuko da.
Pelikula bikoitzaren teoriak erresistentzia deskribatzen du Interfasean fase bakoitzaren alde bakoitzean
geldi dagoen jariakin geruza mehea.
Soilik difusio molekularra eman ahalko da.
Erabilerarako prozesuak:
Azido sulfurikoaren lorpena. Azido klorhidrikoaren fabrikazioa. Azido nitrikoaren produkzioa. Konbustio gasen SO2-ren absortzioa soluzio
alkalinoetan. Amoniakoaren eliminazioa uretan. Nitrogeno oxidoen eliminazioa.
Abantailak/ Desabantailak
Abantailak
Solidoekin lan egiteko erraztasuna
Plater zutabeetan bitarteko kondentsagailu edo lurrungailuak barneratzea errazagoa da betegarrizko zutabeetan baino.
Likidoak denbora gehiagoz erretenitzen ditu, egoitza denbora handituz eta absortzioa faboratuz.
Beste zutabeak baino pisu gutxiago dute. Beraz, euskarrien gastuak baxuagoak dira.
Desabantailak
Distilazioak izan ohi dituen antzeko arazoak ditu(gainezka egite, arrasteak…)
Interfaseetan bitsa sortu ohi da erauzketa gailuetan ia beti egon ohi diren purutasun faltak direla eta.
Zergatik erabiltzen dira plater zutabeak?
Gasarekin kontaktu ez-jarraia dute.
Suspentsioan dauden solidoak daudenean erabili daitezke.
Tenperatura aldaketa bortitzak gerta daitezkeen prozesuetan aplika daitezke.
Presio altuetan lan egin behar denean erabili daitezke.
Osagai korrosiboekin erabil daiteke.
Karga galeraren ondorioz betegarrizko zutabeen diametroa metro bat baino handiagoa denean.
Likidoaren fluxua betegarrizko zutabeak gainezka egiten duenean.