Post on 05-Jan-2020
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
1
ZURRIOLA Ikastola
HAUR HEZKUNTZA-5 URTE
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
2
1.SARRERA
Haurtzaroa oinarrizko garaia da orduan ezartzen baita gerora ere izango den
pertsonaren izatea. Hau jakina zen, baina azken urteetan, zientzian oinarrituz,
ikerketek ere hori baieztatu dute.
Hezkuntzaren lehen etapa honen xede nagusia haurraren garapen osoa
bideratzea da, ikaskuntza aktiboa eta autonomoa baimenduz, eta jolasean
oinarrituz. Haurra izango da bere bidearen protagonista, eta heldua umearen
bidelagun.
Haurraren garapen osoaren ikuspegitik, haurra ulertzeko moduaren oinarrizko
printzipio metodologikoak dira ondorengoak:
• Errespetua haurraren izate osoari. Haurra bizitzaren lehenengo unetik
pertsona aktiboa, bizia, sentikorra eta harbera da. Haur bakoitzak bere
garapen-erritmoa dauka.
• Konfiantza haurraren berezko garapen-ahalmenari. Bere jarduera
autonomoa eta erritmo biologikoak errespetatuz konfiantza izan
beregan ,bere gaitasunak garatuko baititu.
• Haurraren ziurtasun fisikoa eta emozionala bermatu behar dugu,
baldintzak eskainiz eta bere beharrekiko sentikortasuna adieraziz.
Hau guztia honela izanik, hezitzaileak haurraren ondoan egon behar du, bere
bidelagun izan behar du. Helduak haurrari segurtasuna eman behar dio era
autonomoan esploratzeko, eta esperimentazioan aritzeko.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
3
1. ESPAZIOAK ETA EGUNEROKO DINAMIKA
Ikastolan haurrarentzat proposatzen ditugun espazio, material, jarduera eta
denboraren antolaketak haurraren ongizatean eta garapenean eragin zuzena
dute. Honek, gure antolaketan zein espazioen etengabeko azterketa egitera
behartzen gaitu haurraren garapen osoan (psikomotorrean, afektiboan,
sozialean zein kognitiboan).
2.1 ESPAZIOAREN ANTOLAKETA
Jolasa, gozamena edo plazera baino gehiago da, behar bat da. Haurrarentzat
jolasa bere burua eta inguratzen dion mundua ezagutzeko eta barneratzeko
duen lehenengo ikaskuntza-tresna da.
Baieztatu dezakegu, jolasaren erabilera lehenengo urteetan, hezkuntza
prozesuaren bide naturalena dela. Horregatik uste dugu, gela txokoetan
antolatzeak, hau da, espazio desberdinak eskaintzeak, haurrari espontaneoki
jolasten eta berez ikas dezan laguntzen diola. Izan ere, haurraren munduan,
jolastea eta ikastea bat datoz, ezin dira banatu, haur bat jolasten dabilenean
ikasten ari da.
Gure espazioetan oinarrizko txoko batzuk dauzkagu. Hauetariko bakoitzean
haurraren jolaserako aberasgarria izango den materiala eskaintzen dugu.
Bestalde, tarteka beste txoko batzuk ere izango ditugu, momentuan lantzen ari
garen gaiaren edo haurren interesen araberakoa.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
4
2.1.1 TXOKOAK:
Jolas sinbolikorako txokoa:
Txoko honek haurraren sozializazioaren garapenerako beharrezkoak diren
elementuez baliatzeko bidea ematen digu, hala nola, familiaren imintzioa, rolak,
ekintzak, pertsonen arteko harreman mota ezberdinak, jokabide mota egokiak...
Funtzio sinbolikoak eragin handia du garapen intelektualean, baita garapen
afektiboan ere.
Materiala:
§ Panpinak, ontziak, mota desberdinetako oihalak, arropak, mozorroak,…
§ Aukera asko ematen dituen baina funtzio zehatzik gabeko materiala: fruitu
lehorrak, lokotsak, hostoak, makiltxoak,…
Adierazpen plastikorako txokoa:
Gune honetan komunikaziorako aukera desberdinak eskainiko dira. Sormenari,
adierazpen grinari eta komunikatzeko beharrari eskaintzen zaion gunea da.
Haurrari bere emozioak kanporatzeko eta bideratzeko adierazpen plastikoaren
erabilera eskura jarri nahi zaio manipulazio eta esperimentazioaren bidez.
Prozesuari emango zaio garrantzia eta ez emaitzari.
Materiala:
§ Plastilina, argizarizko margoak, tenpera, orriak, txotxak, kola,
errotulagailuak, ingurune naturalak eskaintzen dizkigun materialak,
berrerabiltzeko materiala, tresna desberdinak,…
Liburutegia:
Hizkuntza adierazpenak bideratzeko, eta hizkuntza idatziarekin harremanetan
jartzeko gunea izango da. Hizkuntza komunikazio tresna izanik hauek garatzeko
erabilera desberdinak landuko dira, ahozko nahiz gorputzeko lengoaiaren
bitartez. Modu berean irakurtzeko zaletasuna suspertzen lagunduko duen
jarduerak bideratuko dira.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
5
Materiala:
§ Testu mota desberdinak: ipuinak, aldizkariak, errezeta liburuak,
egunkariak…
§ Argazki albumak: familiakoak, ikastolan eta hemendik kanpo bizitako
argazkiekin osatutakoak,...
§ Txotxongiloak
§ Hiztegi txartelak, gelako izenen txartelak,…
Liburutegian goxo egoteko eta atsedena hartzeko espazio bat ere badago,
haurrak hala behar duenean bertara jo dezan.
Jostailu txokoa:
Txoko honek honako hauetan garatzen laguntzen du: pentsamendu logikoa,
arreta, oroimena, asoziazio eta pertzepzio gaitasunak, espazio eta denboraren
egitura, koloreen ezagutza, koordinazio bisu-motorra eta aspektu motorraren
garapenean… Era berean, sormena eta kontzentrazioa garatzen laguntzen du
ere.
Materiala:
Puzzleak, tamaina eta mota desberdinetako eraikuntzak, enkajeak, animaliak,
kotxeak, mahai jolasak, …
Psikomotrizitate gela
6 urte arte, haurra gorputzaren bidez bizi eta komunikatzen da. 6 urtetik aurrera,
gorputzaren bidezko komunikazioa gutxitzen doa, eta aho hizkuntzak indar
handiagoa hartzen du.
Psikomotrizitateko gela, gorputzaren bidez adierazpen librea ahalbidetzen duen
unea da, "gorputzean" eta "gorputzaren bidez" adierazteko bidea ematen duen
testuinguru bat. Norberaren “Nia” eraikitzen laguntzen du.
Hori dela eta, psikomotrizitate saioetako jarduera ondoren adierazten dena
lortzeko bideratua izango da:
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
6
§ Haurraren komunikazioa erraztea, hasieran hitzik gabekoa, eta pixkanaka
hizkuntzaren bidezko komunikazioa sartuz.
§ Ekintza eta jarduera sortzaileak estimulatzea.
§ Haurraren autonomia garatzea.
Psikomotrizitate gelara astean behin joango gara. Aurrerago zehaztuko dugu
ordutegia zein den.
2.2 ADIN ANIZTASUNA BERMATZEN DUEN ANTOLAKETA
Gure egoitzan, adin ezberdinen arteko komunikazioa baimendu nahi dugu
haurrarentzat aberastasuna delako. Gazteagoek nagusiagoengandik imitatuz
ikasten d, eta nagusiari, zaintza jarrera hartuz gain, pentsamendua egituratzen
laguntzen dio.
Jendartean adin ezberdinetako haurrak naturalki elkartzen dira, ume bakoitzak
askatasuna du nahi duenean nahi duenarekin egoteko, beti ere bere beharren
arabera.
Hau guztia bermatu dadin, solairu bakoitzean adin desberdinetako
haurrentzako pentsatutako espazioak ditugu, hots: 3 urtekoen espazioa, 4
urtekoen espazioa eta 5 urtekoen espazioa. Espazio hauen arteko
komunikazioa eta zirkulazioa librea da egunaren momentu batzuetan. Honela,
aukera ematen diogu haurrari bere solairuan libreki nahi duen espazioa, nahi
duen ekintza, nahi duen haurrekin harremantzeko eta modu honetan, taldeak
berez sortuz, interesen, erritmoen eta beste hainbat premien arabera.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
7
2.3 DENBORAREN ANTOLAKETA: EGUN BAT IKASTOLAN
9:00-9:30 Harrera malgua
9:30-10:20 Zirkulazio librea
10:20-10:30 Espazioak jasotzea
10:30-11:30 Erritualak, ohiturak, abestiak, gaiari buruzkoak elkargunean.
Hamaiketakoa
11:30-12:00 Ataria
12:00-12:30 Goizaren amaiera: ipuina, abestia, ... Jangelara edo etxera joateko
prestatu.
12:30-14:00 Ataria/atsedena
14:00-15:00 Jangela
15:00-15:30 Harrera eta elkarguneko jarduerak
15:30-16:20 Zirkulazio librea
16:20-16:30 Jasotzea, etxera joateko prestatzea
16:30-16:50 Agurra
Bi momenturi garrantzia berezia eman nahi diegu:
Harrera garaia: Goizeko lehen momentuari “harrera garaia” deitzen diogu, eta
honen helburua haurrari eta familiari arreta eskaini ahal izatea da. 9:00-9:30
bitartean luzatzen da eta momentu honetan familia eta haur bakoitzari harrera
pertsonalizatuena egiten saiatuko gara. Honela, haurrak erabakiko du prest
dagoenean zein espazioetara joan nahi duen jolastera, besteekin elkarrizketa
bat hasteko edo libururen bat lasai begiratzeko. Hau horrela egiten dugu oso
lagungarria ikusten dugulako bai ume, bai guraso eta baita irakaslearentzat
ere; hartu-emanak goxatzen laguntzen baitu.
Agurra: Egunaren azken momentuari “agurra” deitzen diogu, eta honi ere
garrantzia ematen diogu. Aukera ematen du egunaren errepasoa egiteko:
egin duguna gogoratu, uste gabe sortu direnak aipatu, sentipenak adierazi…
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
8
2.4 EKINTZAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA
Ekintzan oinarritutako ikaskuntzari ematen diogu garrantzia. Sortuko zaizkion
erronka berriei aurre eginez era esanguratsuan ikasiko du, eta ohartu gabe
hezkuntzaren oinarrizko konpetentzia orokorrak garatzen joango da.
Adimen aniztasunak landu nahi ditugu ere, zaletasunak eta nahiak bultzatuz
eta errespetatuz. Horretarako, testuinguru anitzak ipintzen ditugu.
Haurrak bere interesetatik ikasten du. Horregatik, helduok adi egon behar dugu
bere barruko motibazioa aktibatzeko. Sariak eta zigorrak ez dira lagungarriak.
Lortu duen arrakasta da saririk hoberena, eta zigorrek asko kulpabilizatzen dute.
Hau dena giro atsegina sortu dadin zainduz, honek haurrari ziurtasuna ematen
diolako.
Errutinak eta ohiturak (arduradunen lanak adibidez) ohiko moduan lantzen
jarraituko dugu haurraren garapenerako lagungarriak direlako. Mota honetako
ekintzek ziurtasuna ematen diote haurrari, eta pentsamendua antolatzen
laguntzen dio. Hauetaz gainera, beste hainbat jarduera ere modu
desberdinean landuko ditugu:
Jolas librea: Aurretik aipatu bezala espazioak txokoetan antolatuta ditugu eta
bertan, jolasaren bitartez, hainbat gaitasun garatuko ditu.
Proposatutako jarduerak: Ipuina ardatz duten lan proposamen batzuk ditugu
ikastolan. Haurrari interesgarriak zaizkion gaietatik abiatuta sortutako ipuinak
dira. Ipuinez gain, bere gaitasunak garatzen lagunduko dioten beste hainbat
jarduera proposatzen zaizkio haurrari: abesti-jolasak, olerkiak, asmakizunak,
antzerkiak, …Haurrek tarteka beren karpeta eramango dute etxera. Haurrekin
karpetan dagoena begiratzeko tarte bat hartu ezazue, mesedez.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
9
Proiektuak: Gure proposamenez gainera, adi egoten gara haurrak dituen
interesetara eta hauek oinarri hartuz beste hainbat gai edo proiektu landu
ditzakegu. Haurrak hamaika galdera ditu ezagutzen ari den munduaren
inguruan eta erantzun bila dabil, helduok askotan ez dauzkagun erantzunak.
Honelako galderak aprobetxatu behar ditugu, elkarrekin ikertuz ikasteko.
Bestalde, ikastolako ateak irekita daude familientzat eta egin ditzakezuen
ekarpenentzat. Familiekin bizitako esperientzietatik ere gauza asko eta oso
interesgarriak ikasten ditugu.
IRTEERAK
Urtean zehar hainbat irteera edo txango egiten dugu helburu hauekin:
1. Haurren autonomia garatzea.
2. Ikasleen arteko harremanak sendotzea.
3. Lagun artean eta naturarekin harremanetan ondo pasatzea.
4. Euskaraz bizitzea egun osoan.
5. Programako helburu didaktikoak lantzea.
6. Ingurunea errespetatzen ikastea.
Begiztatuta dauden irteerak:
• “Tinkok” antolatuta, zinema euskaraz. Ikasturtean zehar bitan joango
gara.
• Okendo eta Egiako Haur Txokora, goiz pasa.
• Uliara, egun pasa, jarduera didaktiko batzuk burutuz.
• Naturaz gozatzeko, “Lore-baratzera” irteera.
• Hondartzara irteera.
• Urgull-era irteera, egun pasa.
• Goiz batean, Dbus-era.
• Larrotxene eta Okendo liburutegira, hilean behin
• EHUra, goiz pasa, lantegiak eta psikomotrizitate saioa eginez.
• Euskadiko Orkestrak antolatzen duen musika emanaldira, goiz pasa.
• Olinpiar jokoak eta kontzertu pedagogikoa Ategorrietan
• Antzerkia Soroan, eguerdian
• Irteera luzea: 3 egunez, Arritxuloko aterpetxera (Oiartzun). Ekainak 5, 6
eta 7.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
10
INGELESA
Gure helburua haurrarengan ingelesarekiko interesa piztea da, honekin
harreman positibo bat eraikitzea, betiere modu ludiko eta atsegin batez.
Astean zehar hurrengo aukerak izango ditu haurrak honetarako:
• Lanketa intentsiboa ingeles gelan. Artigal-en “Ready for a Story”
metodoa erabiltzen dugu, Eleanitz proiektuaren lehen zikloan lantzen da
(4 eta 5 urteko haurrekin). Istorioetan oinarritzen da, eta hasieran
istorioak antzezpen kolektiboen bidez kontatzen dira. Emozioz jositako
ipuinak dira, eta haurrak ez dira ikusleak, aktoreak baizik, pertsonaiek
esaten duten guztia errepikatzen duten aktoreak.
• Lanketa estentsiboa ingeles gelatik at. Astean behin, arratsaldez, irakaslea
haurraren geletara joango da, bere eguneroko dinamikan ingelesa
txertatzeko eta hizkuntza berriarekin familiarizatzeko. Saio horietan
proposamen desberdinak egingo dira: jolasak, abestiak, ipuinak,
eskulanak, edota beraien jolasean murgiltzea.
2. JAI OSPAKIZUNAK
Haur Hezkuntzako helburu orokorretan definitua dagoen ondorengo helburua
lortzeko: "Gure gizartearen kultur adierazpenak ezagutzeko (ohiturak, folklorea,
tradizioak...), horiekiko jakin-mina eta begirunezko jarrera agertuz", Euskal
Herrian tradiziozkoak diren festa hauetan parte hartzen dugu urtero ikastolako
ikasle guztiekin batera:
San Tomas:
Abenduaren 21ean San Tomas egunean, oporretan gaudenez, 20ean
ospatuko dugu festa hau ikastolan. Goizean "benetako" Olentzero dator
guregana eta gelaz gela joaten da haurrekin hitz egitera, eta beraien mezuak
jasotzera. Danbolinean erretako gaztainak ere jaten ditugu.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
11
Arratsaldez DBHko 4. mailako ikasleek, ikasturte amaierako bidaiarako diru
pixka bat ateratzeko, txistorra ogitartekoa ekartzen dute Villa Soroako
haurrentzat.
Gabon eguna:
Gabon egunean, goizean, Gros auzoan zehar, ikastolako ikasle, irakasle eta
gurasoek Olentzeroa ateratzen dugu. Ekitaldian gurasoek ere parte har
dezakezue. Horretarako baserritarrez jantzita joatea nahitaezkoa da.
San Sebastian eguna: “Danborrada”:
San Sebastian eguna ospatzeko, urtarrilaren 18an (ostirala) arratsaldean,
sukaldariz jantzita (praka urdinak; alkandora, mantala eta zapi zuria), denok
Hurrara joango gara danborrada jotzera. Gurasoek ez duzue festa honetan
parte hartzen, ikustera zatozte soilik.
Kaldereroak:
Otsailaren lehenengo larunbatean Donostian ospatzen den festa dugu hau.
Bezperan, aurtengo ikasturtean otsailaren 1ean, arratsaldean, guztiok
kaldereroz jantzita konpartsa bat osatzen dugu eta dantzatzeaz gain, zartagin
edo panderoz lagunduta, festa honetako kanta tradizionalak abesten
zeharkatzen dugu Gros auzoa. Festa honetan gurasoek ere parte hartzen dute,
beti ere kaldereroz jantzita.
Inauteriak:
Inauterietako ostiralean, martxoaren 1ean, arratsaldez konpartsa erraldoi bat
atera ohi dugu auzotik dantza eginez. Mozorroek euskal inauteriekin zerikusia
dute. 5 urteko haurrak Txantxoz mozorrotuko dira.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
12
4 ETA 5 URTEKO HAURREN INAUTERIETAKO MOZORROA
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
13
4.EUSKARAZ BIZI
Proiektu honen helburu nagusia ikastolako partaide guztiengan, ikasle, langile
eta gurasoengan, euskararen erabilera sustatu eta eragitea da. Helburua
partaide guztien artean euskara normaltasunez erabiltzea da. Horretarako
plangintza zehatzak bultzatzen ditu proiektu honek.
Irakasle eta langile guztiok konpromiso argia hartzen dugu proiektu honen alde
eragiteko, baita dagozkigun arloetan formazioa hobetzen jarraitzeko ere.
Gurasoen kasuan, ikasleen hizkuntza erabileran familiak duen garrantzia
bereziki azpimarratu nahi dugu. Horren harira, Ikastolako Gurasoen Euskara
Batzordeak prestatutako dekalogoa web orrialdean eskuragarri duzue.
Guraso euskaldunek beren artean euskara erabiliz modurik eraginkorrena dute
seme-alabengan ahalik eta hizkuntza erabilera eta gaitasun onena ziurtatzeko.
Guraso erdaldunek ere, euskararekiko interesa erakutsiz eta seme-alaben
arteko euskarazko erabilerak, oro har, seme-alaben euskararen erabileran
modu positibo eta erabakigarri batean eragin dezakete. Horrez gain, zer esanik
ez euskara ikastera animatzen badira .
Argitxo iratxoa: Aurten ere Argitxok tarteka mezuak utziko dizkigu. Ulian bizi den
iratxo magikoa da Argitxo. Tarteka bere berri izango dugu, gertakizun
desberdinak iragarriko dizkigu eta bere mezuekin euskaraz hitz egitera
animatuko gaitu; Argitxok ez baitu beste hizkuntzarik ulertzen.
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
14
5.GURASOEKIN HARREMANA
Bilera orokorrak:
Urriaren 4ean: Harrera garaiaren berri eman eta gure antolaketaz zein
metodologiaz hitz egiteko.
Maiatzaren bukaeran: Taldearen prozesuaren berri emateko eta Arritxuloko
egonaldiaz hitz egiteko.
Gurasoekin bakarka:
Zuen seme-alabaren garapenari buruzko informazioa trukatzeko, urtean
gutxienez 2 aldiz elkartuko gara zuekin. Edozein motatako kezka edo beharra
ikusiz gero, behar den maiztasunez bilduko gara.
5.2 GELAKO GURASO ORDEZKARIAK Gela bakoitzean guraso ordezkari bana eta ordezko bat aukeratuko da.
Ordezkari horiek bitartekari lanak egingo dituzte ikastola eta gurasoen artean
ikasturteko harremanak ahalik eta egokienak izan daitezen. Hori dela eta
ikastolarekin eta ikastolarentzat lan egiteko prest dauden guraso dinamikoak
eta boluntarioak behar dira. Guraso hauek beste gurasoak dinamizatu,
koordinatu, proposamenak jaso, bideratu eta tutore, kudeaketa talde,
zuzendaritza pedagogiko eta Artezkaritza Kontseiluko kide eta Batzordeen
arteko harremana sustatu eta zainduko dute.
Urterokoak diren ikastolako ekintzetan ere beste mailetako gurasoekin laguntza
bideratzeko zubi-lanak egin ditzakete ordezkari hauek, egokiago edo gertuago
duten pertsona edo aipatutako bidearen bitartez (Santomasak, Danborrada,
Ikastolaren Jaia, Olarrizu guraso elkarteak antolatu ohi dituena…).
Guraso boluntariorik ez balego, ikasturte hasierako guraso bileran zozketaz
aukeratuko dira guraso ordezkariak eta ordezkoak. Zozketatik salbuetsiko dira
lehendik ordezkari izandakoak.
Harremanetarako: Zein gelako ordezkaria zareten adierazi eta ohiko bideak
erabiltzeaz gain: artezkaritza@zurriolaikastola.net
18-19IKASTURTEA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Villa Soroa, Ategorrieta, 24 – 20013 Donostia Tf. 943 27 25 87 –www.zurriolaikastola.eus
15
5.3 GURASOEN PARTAIDETZA IKASTOLAN
Gurasoak Zurriola IKE kooperatibako partaide nagusiak izanik, Ikastolaren
norabide estrategikoaren ardatza dira, besteak beste, Batzarra edota
Artezkaritza Kontseiluaren bidez. Aldi berean, gurasoek partaidetza hori
areagotzeko aukera dute Olarrizuren bidez. Olarrizu IGE, Zurriola Ikastolako
ikasleen guraso-elkartea da. Ikastolaren kooperatiba-izaera bultzatu nahian,
bazkide guztion partaidetza sustatu nahi du, bi helbururekin: ikastola osatzen
dugun kolektibo guztien arteko harremana sendotzea eta, auzolana bultzatuz,
gure seme-alabentzat eredu izatea.
Horretarako, ikasturtean zehar, hainbat lan banatzen dira maila ezberdinetako
gurasoen artean: San Tomaseko txosna jartzea, maiatzeko festa antolatzea...
Bestalde, gurasoek seme-alabekin gozatzeko beste hainbat jarduera ere
antolatzen dira: Zurrimendi mendi taldea, Danborrada… Edota euskara
bultzatzeko Guraso Euskara Batzordea.
Lan horiek guztiak koordinatzeko, batzordeak osatu dira. Batzorde horietan
gurasoak dabiltza, jo eta su, ahal den neurrian jarduera hauek antolatu eta
hobetu nahian. Batzordeak proposamenak egin eta lantzeko prest dauden
guraso guztientzat daude irekita, ikastola GUZTIOK, GUZTIONA, GUZTIONTZAT
baita.
artezkaritza@zurriolaikastola.net olarrizu@zurriolaikastola.net
Urtero bezala, aurten ere Gurasoentzat euskara ikastaroa eskainiko da.