Post on 19-Jan-2021
Lehen Hezkuntzako 4. mailarako Gizarte Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku hartu du:
TESTUA Aurora Moral Santa-Olalla
IRUDIAK Quino Marín Digitalartis Chema Fernández Enrique Cordero Eduardo Leal Bartolomé Seguí Carlos Fernández Alberto Pieruz
EDIZIOA Silvia Escalante Torres Aurora Moral Santa-Olalla
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Ainhoa Basterretxea Llona Lourdes Etxebarria Orella
LEHEN HEZKUNTZAKO EDIZIO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Joseba Santxo UriarteMaite López-Sáez Rodríguez-Piñeiro
Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez dira.
Gizarte Zientziak4 LE
HEN
H
EZK
UN
TZA
Proiektuaren aurkezpena
Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.
Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.
Komunikazio-trebetasunak
Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:
– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.
– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.
– Idazteko gogoz. Idazmena.
Pentsamendu-abileziak
Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:
– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.
– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.
– Ezagutzak elkarrekin lotzea.
Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta ikono urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.
Adimen emozionala
Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:
– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.
– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.
– Emozioak adieraztea.
– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.
Proiektu honetan, ikono gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.
EGITEN JAKIN
zurekin
3
Sormena
Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:
– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.
– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.
Proiektu honetako materialetan, ikono berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.
Lan kooperatiboa
Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:
– Bikoteak.
– Taldetxoak.
– Ikastalde osoa.
Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.
Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.
Ikaskuntzaren autorregulazioa
Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.
Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.
Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.
4
Has gaitezen Geografiarekin! .................................... 9
1. unitatea. Eguraldia eta klima ............................. 13
2. unitatea. Lurreko urak ....................................... 27
3. unitatea. Harriak eta erliebea ............................ 41
Elkarlanean ............................................................. 56
Minilab ................................................................... 58
4. unitatea. Espainia eta autonomia-erkidegoak ... 59
5. unitatea. Zenbat gara? ...................................... 73
6. unitatea. Lanak Espainian ................................. 87
Elkarlanean ........................................................... 102
Minilab ................................................................. 104
Has gaitezen Historiarekin! ................................... 105
7. unitatea. Historiaurrearen berri ikasiko dugu .................................... 109
8. unitatea. Antzinaroa Espainian ....................... 123
Elkarlanean ........................................................... 140
Minilab ................................................................. 142
Aurkibidea
5
Edukien taula
Unitateak Informazioa eta jarduerak
Has gaitezen Geografiarekin! Eguzki-sistema, Lurra eta Ilargia
Nola adierazten da Lurra?
1. Eguraldia eta klima Nolakoa da atmosfera?
Atmosfera eta eguraldia
Eguraldi-mapak
2. Lurreko urak Hidrosfera Itsas urak eta kontinenteetako urak
Ibaiak
3. Harriak eta erliebea Zer da geosfera?
Harriak eta mineralak
Espainiako harriak eta erliebea
Elkarlanean. 1. hiruhilekoa Mahai lasterra: Geografiarekin jolasean ibiliko gara
Minilab Sumendi baten eredua eraikiko dut
4. Espainia eta autonomia-erkidegoak
Nolakoa da Espainiako lurraldea?
Udalerriko eta probintziako erakundeak
Autonomia-erkidegoak eta haien erakundeak
5. Zenbat gara? Nola aztertzen da biztanleria?
Jaiotza-tasa eta heriotza-tasa
Zergatik aldatzen du jendeak bizilekua?
6. Lanak Espainian Lehen sektoreko lanak
Bigarren sektoreko lanak
Hirugarren sektoreko lanak
Elkarlanean. 2. hiruhilekoa Buru zenbakidunak bat eginik: Erabakiko dugu zer ekonomia-jarduerak tratatzen duen natura begirune handiagoz.
Minilab Bide-hezkuntzako zirkuitu bat egingo dugu
Has gaitezen Historiarekin! Denbora historikoa neurtzea
Historiaren iturriak
7. Historiaurrearen berri ikasiko dugu
Bizimodua Paleolitoan
Bizimodua Neolitoan
Bizimodua Metal Aroan
8. Antzinaroa Espainian Zer gertatu zen erromatarren aurretik?
Erromatarrak Hispanian
Non bizi ziren erromatarrak?
Elkarlanean. 3. hiruhilekoa 1-2-4 teknika: Erabilera berri bat proposatuko dugu iraganeko eraikin baterako
Minilab Zeramika-pieza bat modelatuko eta apainduko dut
6
Informazioa eta jarduerak Irakurtzeko gogoz Egiten jakin
Zer da klima? Lurreko klimak Tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak interpretatuko ditut
Espainiako ibaiak Itsaspean Ibai baten ibilbidearen maketa egingo dugu
Erliebea paisaietan Oso mineral gazia Erliebe-formak mapetan identifikatuko ditut
Nola gobernatzen da Espainia?
Gizartean bizitzea Espainiako erakundeen grafikoa egingo dugu
Nola banatzen da biztanleria?
Despopulatzea Biztanleria-piramide bat aztertuko dut
Nolakoak dira garraioak eta turismoa?
Lanbidez, astronauta Garraioen mapa bat interpretatuko dut
Artea Historiaurrean Artista anonimoak Gertakari-segida bat ordenan jarriko dut
Nolakoa zen eguneroko bizitza?
A zer ondarea utzi zuten erromatarrek!
Viriato, saldutako heroia Kronologia bat egingo dut / Elkarren segidako eta aldibereko gertakariak alderatuko ditut
7
Zure ikaskidearekin egin beharko dituzun jarduerak adierazten ditu ikur horrek.
Ikur hori duten jardueretan, elkarlanean eta talde-lanean jardun beharko duzu.
Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.
PEN
TSAMENDUA
Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.
SORMENA
Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.
EMOZIOAK
Liburuan erabili diren ikurrak
8
Argazkiko familia planetario batean dago. Leku horretan, unibertsoko hainbat astro irudikatzen dira. Egon al zara inoiz planetario batean? Azaldu zure esperientzia.
Zer astro ari dira ikusten? Zer beste astro ezagutzen dituzu? Esan hiru astroren izenak.
Zer bereizten da astro horren gainazalean? Identifikatzen al duzu kontinenteren bat? Zein?
Non dago Euskadi? Seinalatu argazkian.
Has gaitezenGEOGRAFIAREKIN!
9
Saturno
Neptuno
JupiterIlargia
Merkurio
Asteroide-gerrikoa
Marte
Eguzkia
Artizarra
Urano
Lurra
Eguzki-sistema, Lurra eta Ilargia
Eguzki-sistemaEguzki-sistema (1) esaten zaio Eguzki izeneko izarraren inguruan biraka dabiltzan astro multzoari.
1. Eguzki-sistema.
2. Ilargialdiak.
Planetak
Ez dute berezko argirik. Zortzi dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Nep tuno.
Sateliteak
Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira.
Orbita
Planetek Eguzkiaren inguruan egiten duten ibilbidea da.
Eguzkia
Eguzkia izar bat da, berezko argia duelako eta beroa igortzen duelako.
Lurra eta IlargiaLur planetan bizi gara. Lurra hiru geruzaz osatuta dago: atmosfera, hidrosfera eta geosfera.
Ilargia gure planetaren satelitea da.
Bere ardatzaren inguruan eta Lurraren ingu-ruan egiten du bira. 28 egun behar ditu Lu-rraren inguruan bira osoa egiteko. Denbora horretan, itxura aldatzen du; itxura-aldaketa horiei ilargialdiak (2) esaten diegu.
ilgora
ilbehera
ilberria ilbetea
10
Has gaitezen!
1 Zer dira izarrak? Ba al dago beste astrorik eguzki-sisteman? Zein? Deskribatu zure koadernoan eta egin bakoitzaren marrazki bat.
2 Egin ilargialdien marrazki bat koadernoan eta azaldu.
3 Azaldu Lurrak egiten dituen bi mugimenduak eta esan zer ondorio dituzten. Gero, azaldu zer alde dauden urtaroen artean.
Lurraren mugimenduakLurra, planeta guztiak bezala, biraka dabil. Bere ardatzaren inguruan eta Eguzkiaren inguruan biratzen da. Honela egiten du:
JARDUERAK
Errotazio-mugimendua
Errotazio-mugimenduan, Lurrak bere ardatzaren inguruan egiten du bira. 24 ordu behar ditu bira osoa egiteko. Mugimendu horren ondorioz gertatzen dira egunak eta gauak. (3)
eguna gaua
uda
udazkena
udaberria
3. Errotazio-mugimendua.
4. Translazio-mugimendua.
Translazio-mugimendua
Translazio-mugimenduan, Lurrak, bere ardatzaren inguruan biratzeaz gain, Eguzkiaren inguruan ere egiten du bira. Orbita deritzo ibilbide horri. Mugimendu horren ondorioz gertatzen dira urtaroak. (4)
Eguzkia
Ilargia
martxoak 21
ekainak 21
irailak 22
abenduak 22
negua
11
Neptuno
Nola irudikatzen da Lurra?
1 Nola irudikatzen da Lurra? Nola orienta gaitezke Lurrean eta mapetan?
PlanisferioaPlanisferioa edo mundu-mapa Lurraren gaina-zal osoaren irudikapen laua da.
OrientazioaOrientatzea puntu kardinalak non dauden jakitea da: iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea.
Orientatzeko, mapak eta planoak erabil ditzakegu, baita natura eta beste hainbat tresna ere. Esate-rako, iparrorratzak iparra seinalatzen du iman-dutako orratz baten bidez; GPSak, berriz, ze-haztasunez adierazten du non gauden.
Lur-globoak eta mapak gure planetaren irudikapenak dira.
Lur-globoaLur-globoa esfera bat da. Horregatik, Lurra den forma berean irudikatzen du. Lur-globo batean zenbait elementu bereiz daitezke: errotazio- ardatza, ipar poloa eta hego poloa, ekuatorea, eta Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa.
errotazio-ardatza
ekuatorea
OZEANO BAREA
OZEANO ATLANTIKOA
OZEANO ARTIKOA
OZEANO BAREA
INDIAKOOZEANOA
OZEANO A NTARTIKOA
ekuatorea
898545_00_p10_planisferio �sico
Kartografoak mapak egiteaz arduratzen dira.
poloak
I E
HM
Eguzkia ekialdetik ateratzen da, beti.
JARDUERAK
12
Hitz egiteko gogoz Zer egiten duzu etxetik irtetean? Zeruari begiratzen al diozu? Zergatik egiten duzu hori?
Zure ustez, zergatik da garrantzitsua aldez aurretik jakitea zer eguraldi egingo duen?
Zerekin ari dira jolasten argazkiko pertsonak? Zergatik egin dezakete hori?
Ezagutzen al duzu beste fenomeno atmosferikorik? Adierazi bi.
EGITEN JAKIN
Tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak interpretatzea
Eguraldia eta klima1
13
Atmosferan dago guk arnasten dugun airea.
Atmosferak iragazi egiten ditu izaki bizidu-nontzat kaltegarriak diren eguzki-izpiak.
Atmosferak erregulatzen ditu Lurreko ten-peraturak, altuegiak edo baxuegiak izan ez daitezen.
Nolakoa da atmosfera?
BEHATU ETA AURKITU
• Behatu atmosferaren geruzen irudiari. Zer geruza ditu?
• Zenbat kilometro hartzen ditu troposferak? Non daude satelite artifizialak? Zein geruzatan eratzen dira hodeiak?
Atmosferaren garrantziaAtmosfera Lurra inguratzen duen gas-geruza da. Geruza horretako gas ugarienak nitroge-noa eta oxigenoa dira. Atmosfera oso garran-tzitsua da Lurrean bizia izateko, arrazoi hauen-gatik:
Airea zaintzea bizia zaintzea da
Atmosferako airea beharrezkoa da bizirako, baina, hala ere, gizakiok kutsatu egiten dugu; esaterako, ibilgailu batzuek edo fabrikek botatzen duten keaz. Airearen kutsadurak gaixotasunak eragiten ditu, eta kaltegarria da gizaki, animalia, landare, eta paisaientzat.
Pentsatu airea zaintzeko hiru neurri.
Adierazi neurri horiek kartel batean.
SORMENA
1. Atmosferaren geruzak.
12 km
1
14
1
Atmosfera Lurreko gas-geruza da. Atmosferan, geruza hauek bereizten dira: troposfera, estra-tosfera eta kanpoko geruzak.
Atmosferaren geruzakAtmosferak Lurraren gainazaletik espazio-rainoko tartea hartzen du. Kilometro horie-tan guztietan, atmosferaren ezaugarriak ez dira berdinak, aldatuz doaz.
Atmosferan, zenbait zati edo geruza be-reizten dira: troposfera, estratosfera eta kanpoko geruzak. (1)
1 Azaldu ondoko ikaskideari zer den atmosfera eta zergatik den garrantzitsua bizirako.
2 Idatzi zure koadernoan atmosferaren geruzen izenak eta azaldu nolakoa den bakoitza. Deskribapena egiteaz gain, atmosferaren marrazki bat ere egin dezakezu.
JARDUERAK
1 Troposfera
3 Kanpoko geruzak
2 Estratosfera
Kanpoko geruzak
• Estratosfera baino gorago daude, 50 km-ko altitudetik harago.
• Atmosferaren geruza horietan ia ez dago oxigenorik.
Estratosfera
• Troposferaren gaineko geruza da.
• Estratosferan, ozono-geruza dago. Geruza horrek eguzki-izpi kaltegarrietatik babesten du Lurra.
Troposfera
• Lurraren gainazaletik gertuen dagoen geruza da.
• Geruza horretan dago oxigeno gehiena. Gas hori ezinbestekoa da arnasketan.
50 km80 km
500 km
2
3
meteoritoak
aurora borealak
satelite artifizialak
15
Atmosfera eta eguraldia
Zer da eguraldia?Egun batean, zerua hodeiz estalita ikus dezakegu, eta hurrengo egunean, erabat oskarbi egon daiteke. Eguraldia atmosferak leku eta une jakin batean duen egoera da.
Aireari behatzean, une eta leku horretan zeruan gertatzen ari diren fenomeno atmosferikoak ikusten ditugu; hau da, zer eguraldi dagoen jakin dezakegu.
Fenomeno atmosferikoak eta eguraldiaFenomeno atmosferikoak troposferan gertatzen diren gertakari naturalak dira; esaterako, euria, haizea eta hodeiak.
Zer eguraldi dagoen jakiteko, hauek hartu behar dira kontuan: tenperaturak, haizea eta prezipitazioak.
Tenperaturak
Airearen tenperatura baxua denean, eguraldia hotza da.
Airearen tenperatura altua denean, eguraldia beroa da.
Haizea
Haizea oso leuna bada, zuhaitzen hostoak mugitzeko bestekoa, brisa esaten zaio.
Haizea bizia eta zuhaitzen adarrak hausteko modukoa bada, haizete esaten zaio.
Haizea oso zakarra eta kalte larriak eragiteko modukoa bada, urakan esaten zaio.
16
1
Fenomeno atmosferikoak troposferan gertatzen dira eta toki batean zer eguraldi dagoen adierazten dute.
1 Zer da eguraldia? Azaldu zure koadernoan.
2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erreparatu zeruari leihotik. Zer fenomeno atmosferiko ikusten dituzue? Nolakoa da tenperatura? Ba al dago haizerik, hodeirik...?
JARDUERAKEgin eguraldiari eta fenomeno atmosferikoei buruzko horma-irudi bat
Adierazi ezagutzen dituzuen fenomeno atmosferikoak eta haiek eragiten dituzten eguraldi motak.
SORMENA
Hodeiak eta prezipitazioak
Hodeiak osatzen dituzten ur tantak handitzean eta lurrera erortzean gertatzen den fenomenoari prezipitazio deritzo. Prezipitazioak honelakoak izan daitezke:
• Euria edo ur likidoa. Ohikoena da.
• Elurra; hau da, ura maluta izoztu gisa erortzen da.
• Txingorra. Ura izotz-bolatxo gisa erortzen da.
Hodeiak ur tantaz osatuta daude. Hainbat forma, kolore eta tamaina dituzte, eta troposferan egoten dira, altuera desberdinetan. Zenbait hodei mota bereizten dira:
1 Zirruek ez dute euririk ekartzen.
2 Kumuloninboak eratzen direnean, euria egiten du.
3 Estratuek ez dute euririk ekartzen.
BEHATU ETA AURKITU
• Behatu marrazkiari. Idatzi zure koadernoan hodei mota bakoitzaren izena, kolorea eta forma edo itxura.
• Zer hodei dago altitude handienean? Eta txikienean? Zein da altuena?
1
2
3
17
Eguraldi-mapak
1. Meteosat satelite meteorologikoa.
Eguraldi-mapek adierazten dute zer fenomeno atmosferiko es-pero diren lurralde jakin batean etorkizun laburrean.
Estazio meteorologikoek eta satelite meteorologikoek eguraldia-ri buruzko datuak bidaltzen dituzte, gero eguraldi-mapak egiteko.
Estazio meteorologikoakEstazio meteorologikoek zenbait gailu dituzte eguraldiaren ele-mentuak neurtzeko; hau da, haizea, airearen tenperatura eta prezipitazioak neurtzeko.
Satelite meteorologikoakGizakiok satelite artifizialak bidali ditugu espaziora, Lurrari eta espazioari buruzko informazioa lortzeko.
Satelite meteorologikoak eguraldia aztertzeko satelite bereziak dira. Gauza askori buruzko datuak bidaltzen dizkigute: hodeien mugimenduak, urak eta aireak altitude jakin batzuetan duten ten-peratura, airearen kutsadura, suteak... (1)
Sateliteen laguntzaz, meteorologoek zer eguraldi egingo duen ira-gar dezakete, eta urakanen edo ekaitzen berri garaiz eman, feno-meno horien ondorioak arintzeko eta hondamendiak ekiditeko.
Meteorologoak eguraldiari buruzko informazioa prestatzen duten profesionalak dira.
FOTO
1 Plubiometroa
Egunero erortzen diren prezipitazioak biltzen ditu ontzi batean. Honela neurtzen dira: litro kopurua metro koadroko (l/m2).
2 Termometroa
Airearen tenperatura neurtzen du Celsius gradutan (°C). Hotz edo bero egiten duen adierazten du.
3 Anemometroa
Haizearen abiadura neurtzen du.
4 Haize-orratza
Haizearen norabidea adierazten du: iparra, hegoa, ekialdea edo mendebaldea.
1
3
4
2
18
1
Estazio eta satelite meteorologikoen bidez lortutako datuak eguraldi-mapak egiteko erabiltzen dira.
1 Eman hitz hauen definizioa: plubiometroa, anemometroa, haize-orratza.
2 HITZ EGITEKO GOGOZ. Zer lanbidetan da garrantzitsua zer eguraldi egingo duen jakitea? Aipatu lehen, bigarren eta hirugarren ekonomia-sektoreetako jarduera bana.
JARDUERAK
Nola egiten dira eguraldi-mapak?Eguraldi-mapak egiteko, meteorologoek estazio eta satelite meteorologikoen bitartez lortutako informazioa erabiltzen dute. Honela egiten dute hori:
2 Datuak aztertu
Datu horiek guztiak eta sateliteek bidalitakoak ordenagailuan aztertzen dira.
1 Datuak bildu
Egunero, estazio meteorologiko bakoitzean lortzen diren datuak biltzen dira.
3 Informazioa prestatu
Mapa batean ikurrak jartzen dituzte, toki bakoitzean zer eguraldi egingo duen adierazteko. Informazio hori komunikabideetan zabaltzen dute: telebista, prentsa, Internet…
19
Zer da klima?
Honela definitzen da klima: toki jakin batean urtaro bakoitzean urte askoan zehar nagusi izan diren baldintza atmosferikoen multzoa.
Toki bateko klima nolakoa den jakiteko, toki horretan urtaro bakoitzean izaten diren tenperaturak eta prezipitazioak aztertu behar dira.
Zer klima daude Espainian?Espainian, lau klima mota daude: ozeanikoa, mediterraneoa (tipikoa edo barnealdekoa izan daiteke), subtropikala eta mendikoa. (1)
Hauek dira klima desberdinak egoteko arrazoiak:
• Itsasoaren eragina. Kostaldeko eremuetako tenperaturak leunagoak dira barnealdeko eremuetako tenperaturak baino.
• Erliebea. Mendiko eremuetan, oro har, ordokiko eremuetan baino prezipitazio handiagoak eta tenperatura baxuagoak izaten dituzte.
• Ekuatorearekiko distantzia. Espainiako lurraldean, Kanaria uharteak dira ekuatoretik gertuen daudenak. Horregatik, Kanarietan ez dago ia alderik urtaro batetik bestera, eta tenperaturak leunak dira urte osoan.
BEHATU ETA AURKITU
Behatu Espainiako klimen mapari.
• Zer klima daude iparraldean? Eta ekialdean?
• Zer klima daude Euskadin?
• Zer klima da nagusi Espainiaren zati handienean?
KANAR IAK
O Z E A N O A T L A N T I K O A
F R A N T Z I A
A N D A L U Z I A
GAZTELA ETA LEON ARAGOI
GALIZ IA
GAZTELA-MANTXA
KATALUNIA
EXTREMADURA
EUSKAL AUTONOMIAERKIDEGOA
ERRIOXA
VALENTZIAKOERKIDEGOA
MURTZIAKOESKUALDEA
KANTABRIAASTURIASKOPRINTZERRIA
MADRILGOERKIDEGOA
NAFARROAKOFORUERKIDEGOA
BALEAR UHARTEAK
Ceuta
Melilla
M A R O K O A L J E R I A
PO
RTU
GA
L
ANDORRA
M e d i t e r r a n e o i t s a
so
a
K a n t a u r i i t s a s o a
O Z E A N O
A T L A N T I K O A
I
H
EM
0 80
kilometroak
KLIMA MOTAK
OzeanikoaMendikoa
TipikoaBarnealdekoa
Mediterraneoa
Subtropikala
1. Espainiako klimen mapa.
1
Klima subtropikala
• Tenperaturak. Leunak dira, eta aldaketa gutxi daude urtaro batetik bestera.
• Prezipitazioak. Urriak dira. Uharteetako toki batzuetan ez du ia euririk egiten.
Mendiko klima
• Tenperaturak. Neguan, baxuak dira (0 °C-tik beherakoak), eta udan, freskoak (20 °C ingurukoak).
• Prezipitazioak. Ugariak dira, eta neguan elur eran izan ohi dira.
Barnealdeko klima mediterraneoa
• Tenperaturak. Neguan, baxuak dira; batzuetan, 0 °C-tik beherakoak. Udan, altuak dira (25 °C-tik gora, batez beste).
• Prezipitazioak. Urriak eta irregularrak dira. Udan, lehortea izaten da.
Klima ozeanikoa
• Tenperaturak. Leunak dira. Udak freskoak dira (20 °C inguru), eta neguak, berriz, epelak (11 °C inguru).
• Prezipitazioak. Ugariak dira, eta erregularrak, urtaro guztietan izaten baitira.
Klima mediterraneo tipikoa
• Tenperaturak. Neguak leunak izaten dira (10 ºC-tik gorakoak). Udak beroak dira; hau da, tenperaturak 25 °C ingurukoak izaten dira, baina 35 °C-tik gorakoak ere izan daitezke.
• Prezipitazioak. Urriak eta irregularrak dira. Udan, lehortea izaten da.
1 Zer faktore direla-eta daude klima desberdinak Espainian?
2 IDAZTEKO GOGOZ. Kopiatu eta osatu eskema zure koadernoan. Gero, azaldu nolakoak diren Euskadiko klimak.
JARDUERAK
… …
…
…
…
…
Espainiako klimak
21
Lurreko klimak
Ba al zenekien herrialde batzuetan urte osoan egiten duela euria? Eta Lurreko beste leku batzuetan urteak igaro daitezkeela euri tanta bat bera ere bota gabe?
Munduko klimak honela sailka ditzakegu: klima beroak, klima epelak eta klima hotzak:
• Klima beroak ekuatorearen inguruan daude. Klima bero batzuek tenperatura altuak dituzte, eta euri-jasa sarriak. Eremu horietan, oihanak sortzen dira. Beste leku batzuetan, hala nola basamortuetan, ia ez du euririk egiten.
• Klima hotzak Ipar Poloaren eta Hego Poloaren inguruan daude. Hotz handia egiten du urte osoan. Euri gutxi egiten du, eta egun batzuetan, haizeak indar handiz jotzen du. Baldintza horiek direla-eta, ia ez dago landaredirik. Tundra hazten da soilik; bertan, goroldioak eta likenak dira nagusi. Klima hotza dute, halaber, Lurreko mendi altuenek.
• Klima epelak klima beroen eta hotzen artean daude, eta askotarikoak dira. Tenperaturak epelak dira, baina leku batzuetan euri asko egiten du, eta beste batzuetan, berriz, gutxi. Klima epeleko eremuetan soilik bereizten dira ondo lau urtaroak. Eremu horietan basoak eta larreak hazten dira.
1 Zeri buruzkoa da testua? Jarri beste izenburu bat.
2 Idatzi zer klimari dagokion deskribapen hauetako bakoitza:
• Hotz handia egiten du eta haize bortitzak jotzen du.
• Tenperaturak beroak dira urte osoan.
• Lau urtaro daude.
3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erreparatu argazkiari. Zer da, oihan bat ala larre bat? Zer klima dago? Zergatik uste duzue hori?
zona epela
zona beroa
zona
ber
oazo
na e
pela
zona epela zona
epe
la
zona hotza
OZEANO
ATLANTIKOA
AFRIKA
EUROPA
AMERIKA
ekuatorea
1. Lurreko klima-zonak.
IRAKURTZEKO GOGOZ
zona hotza
22
1Tenperaturen eta prezipitazioen grafikoak interpretatuko ditutToki batean zer klima dagoen zehazteko, honako hauek jakin behar dira: zein den batez besteko tenperatura tenperatura hil bakoitzean, eta nola banatzen diren prezipitazioak.
1 Irakurri datu hauek. Cáceres hiriko tenperaturak eta prezipitazioak dira. Gero, erantzun galderei zure koadernoan.
Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Tenperaturak (ºC) 8 9 12 14 18 23 26 26 22 17 12 9
Prezipitazioak (l/m2) 54 48 36 52 50 20 6 7 30 77 89 77
• Zer hiletan daude batez besteko tenperatura altuenak? Eta prezipitazio txikienak? Hilabete berak al dira? Zer urtarotakoak dira hil horiek?
2 Behatu tenperaturen eta prezipitazioen grafiko hauei. Taulako datuetatik abiatuta egin dira. Gero, erantzun galderei zure koadernoan.
0OU M A M E U
15
30
45
60
75
90litro/m2
HilakA I U A A
0OU M A M E U
5
10
15
20
25
30ºC
HilakA I U A A
• Non ikusten dituzu bizkorrago prezipitazio gutxieneko hilak, taulan ala grafikoan? Eta tenperatura altueneko hilak?
• Adierazi nolakoak diren tenperaturak eta prezipitazioak urtaro bakoitzean.
3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Berrikusi Espainiako klimei buruzko atala eta adierazi zer klimari dagozkion Cáceresko datuak. Azaldu zergatik.
Tenperatuak Prezipitazioak
EGITEN JAKIN
23
1 GAKO-HITZAK. Erantzun galdera hauei zure koadernoan.
• Atmosferako zer geruzatan dago oxigeno gehien?
• Zein dira eguraldiaren elementuak?
• Zer faktoreren ondorioz daude klima desberdinak Espainian?
• Zer klima daude Espainian?
2 ESKEMA. Kopiatu eta osatu eskema hau zure koadernoan.
…
tenperaturak
…
…
…
…
honen bidez neurtzen da:
honen bidez neurtzen dira:
honen bidez neurtzen dira:
hauek dira:
Eguraldiaren elementuak
3 Kopiatu marrazki hau zure koadernoan eta idatzi atmosferaren geruza bakoitzaren izena dagokion lekuan. Gero, erantzun galderei:
• Zer geruzatan gertatzen dira fenomeno atmosferikoak?
• Zeinek du oxigeno gutxien? Zeinek gehien? Zertarako behar dugu oxigenoa?
• Geruza batean dauden gasek Eguzkiaren izpi kaltegarrietatik babesten gaituzte. Zer geruza da hori?
4 BALIOAK. Demagun zientzialaria zarela eta airearen kutsadurari buruzko hitzaldi bat eman behar duzula. Zer esango zenieke entzuleei?
…
…
…
NIRE AURRERAPENA
24
5 Argazkiaren laguntzaz, marraztu estazio meteorologiko bat. Gero, zure koadernoan, egin honelako fitxa bat gailu bakoitzerako.
1
• Izena: …• Honetarako
balio du: …
A
6 KONTZEPTUAK. Azaldu termino hauek zure ondoko ikaskideari.
haizea hodeiak prezipitazioak tenperaturak
7 Bilatu bihar Euskadin egingo duen eguraldiari buruzko informazioa, eta egin eguraldiaren iragarpena.
• Informazioa hainbat komunikabidetan aurkitu ahal izango duzue: prentsan, Interneten, irratian edo telebistan.
• Kartoi mehe batean, egin Euskadiko mapa.
• Asmatu ikur bat fenomeno meteorologiko bakoitzerako, eta jarri bakoitza dagokion lekuan.
AD
B
C
• Izena: …• Honetarako
balio du: …
C
• Izena: …• Honetarako
balio du: …
B
• Izena: …• Honetarako
balio du: …
D
25
8 HITZ EGITEKO GOGOZ. Erreparatu eguraldiaren mapa honi. Irakurri ondo legenda, galderei erantzun ahal izateko.
Deskribatu nolako eguraldia izango den Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
• Non joko du haize leunak?
• Non egingo du euria, Euskadiko iparraldean edo hegoaldean?
• Demagun eguraldiaren berri eman behar duzuela telebistan. Kontatu gainerako ikaskideei nolakoa izango den mapa honetan adierazitako eguraldia.
9 TAULA. Kopiatu taula hau zure koadernoan, eta osatu.
Klima… Klima… Klima… Klima… Klima…
Tenperaturak … … … … …
Prezipitazioak … … … … …
10 KONTSULTATU ATLASA. Kopiatu eta osatu zure koadernoan goikoa bezalako taula bat Euskadiko klimekin.
MAPA
AUTOEBALUAZIOA. Erantzun zure koadernoan.
Zer ikasi duzu atmosferari buruz eta atmosferaren geruzei buruz?
Zer alderdi iruditu zaizkizu zailenak? Zergatik?
Zure ustez, zer-nolako garrantzia du zer eguraldi egingo duen jakiteak?
Zertan dira berdinak eta zertan desberdinak eguraldia eta klima?
Jarri nota unitate honetan egin duzun lanari.
Kantauri itsasoa
I
H
M E
eguzkia hodeiak euria ekaitza
ostarteakhaize bizia
haize leuna
haize zakarra
elurra
ERRIOXA
KANTABRIA
BIZKAIA
ARABA
GIPUZKOA
GAZTELA ETA
LEON
NAFARROAKO FORU
ERKIDEGOA
NIRE AURRERAPENA
26