MECHANICAL INGENIERING VASCAS

Post on 13-Mar-2016

237 views 3 download

description

Do not lose the chance of meeting one of the best mechanical manufacturers in the european atlantic axe.

Transcript of MECHANICAL INGENIERING VASCAS

Vascas tradizio handiko enpresa da makina eta ekipoen fabrikazioan. Prozesuen fabrikazioan daukagun ezagutza eta proiektuen zuzenda-ritzan daukagun esperientzia, mota guztietako siderurgia ekipoetan, sorkuntza elektrikoan, zementu fabrikan, tunelak egiteko makinetan, bultzada bankuentzako kremaileretan eta aba-rretan erabili izan da.

Vascas-ek duen kalitatea gure Kalitate ku-deaketa sistemari eta giza taldearen kualifi kazio altuari esker bermatzen dugu.

Fabrikazio gaitasunez gain, Vascas-ek eraikunt-za proiektuak zuzendu eta jarraipena egiteko ingeniaritza sail bat du. Makinak eta ekipoak diseinatzen ditu batez ere, burdingintza indus-triarako hala nola zuzengailuak, disko urratzai-leak trontzatzeko makinak, esmerilagailuak edo beste batzuk.

ONGI ETORRI C.M. VASCASERAEspezialistak gara ekipo-ondasunen eraikuntza mekanikoan.

Gure makina eta tresnak ISO 9001:2000 arauan oinarritutako kalitate sistema bati dagozkion kon-trolaz eta zehaztasunez fabrikatu eta muntatzen dira.

Gainera, gure barne-kontrolek eta hobetzeko prozesuen ondorioz ikasi dugunak ahalbidetzen digute gure zerbitzuaren kalitatean egunero au-rrera egiten.

Pertsonen arteko harreman onak egi-tasmo ororen oinarria dira; hori dela eta, Vascas eta bezeroaren arteko harremanari garrantzia handikoa de-ritzogu, eta ez da produktua eman ondoren sor daitezken arazo edo kontsultaren aurrean eteten.