berrittu 167. zenb

12
2012 // MAIATZA MAYO 167 UDALEKO BERRIAK 3 XVIII. Antia literatur sariak banatu dituzte KULTURA 5 XIX. Argazki Rallya, maiatzaren 13an EUSKARA 9 Kultura Astea, maiatzaren 21etik 23ra KIROLA 8 I. Mendi Lasterketaren balantzea, ezinhobea Urnietako Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzua jarriko du martxan 2013an

description

 

Transcript of berrittu 167. zenb

2012 // MAIATZA MAYO

167

UDALEKO BERRIAK 3XVIII. Antia literatur sariak banatu dituzte

KULTURA 5XIX. Argazki Rallya,maiatzaren 13an

EUSKARA 9Kultura Astea, maiatzaren 21etik 23ra

KIROLA 8I. Mendi Lasterketarenbalantzea, ezinhobea

Urnietako Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzua jarriko du martxan 2013an

Administrazioaren berrikuntza da Ur-nietako Udal Gobernuak bere gain har-turiko lanetako bat eta horrela jasotzenda talde politiko guztiek onarturiko2011-2015 Legegintzaldi Planean.Gauza jakina da herritarrek, gehiagoedo gutxiago, administrazioaren fun-tzionamendua makineria geldo eta pisu-tsuarekin alderatzen dutela. Nolabaitesateko, somatzen dute ez doala herri-tarrek daramaten erritmo berean. Ur-nietako Udalak egoera horri buelta ema-tea erabaki du. Nola? Herritarren Arre-ta Zerbitzua (HAZ) martxan jarriz.

Arreta Zerbitzua 2013an jarriko dafuntzionamenduan. Momentuz, Herri-tarren Arreta Zerbitzua matxan jartze-ko prozesua abian jartzea guztien ados-tasunarekin onartu da udalbatzan. Zer-bitzu berri honen ardura politikoa Mari-bel Vaquero alkateordearena izango da.

Arduradun teknikoa, berriz, LorenaEtxezarreta izendatu du Udalak. Edo-nola ere, koordinazio taldea osatuko du-te sail ezberdinetako arduradunek etakanpoko aholkulari batek. Izan ere, zer-bitzu honen ezaugarrietako bat da guz-tien konpromisoa eskatzen duela, baiudalbatzarena eta bai udal langileena.Euren lanak herritarrekin komunikazioahobetzeko eta errazteko balioko du,arazoak, izapideak, kudeaketak, kexakedo iradokizunak bideratuz.

“Helburua da –dio Maribel Vaquerok-esku-hartze teknikoa behar ez duten ur-nietarren eskaerak bizkortzea. Aurrezaurre, telefono bidez edo baliabide in-formatikoak erabiliz emango da zerbi-tzua. Modu horretan, herritarrek udalzerbitzurik gehienak eskurago izango di-tuzte, modu errazago eta azkarragoan,gainera”.

Besteak beste, zerbitzua erabili ahalizango da udalerriaren inguruko eta ber-tako zerbitzuei buruzko informazioa es-kuratzeko, txostenei sarbidea emate-ko, bizitoki ziurtagiria eskatzeko, edotaordainagirien kopiak, bankuko helbidera-tzeak, konpultsatutako kopiak, inprima-kiak, hitzordu eskaerak, e.a. Arreta au-rrez aurre, telefono bidez edo telemati-ka bidez eskainiko da.

Zerbitzu hau sistematizatzeak hain-bat abantaila ditu herritarrentzat. “Be-rrikuntza honek udal zerbitzuetara iris-tea errazten die herritarrei, komunika-zioa eta harremana hobetuz. Oinarrizkotresna da herritarrek tratu pertsonali-zatuago bat eta arreta integrala jasoditzaten, eta horrek berak modu positi-boan eragiten du haien asebetetze mai-lan”. Barrura begira, udal kudeaketarengardentasunean laguntzen du.

UDALEKO BERRIAK 167MAIATZA MAYO // 20122

Urnietako Udalak Herritarrentzako ArretaZerbitzua jarriko du martxan 2013an

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

La innovación administrativa está entrelos deberes autoimpuestos por el Go-bierno Municipal de Urnieta en su Plande Legislatura 2011-2015, aprobadopor todos los grupos políticos. No cabeduda de que los ciudadanos perciben, demanera más o menos intensa, que el fun-cionamiento administrativo se asemejaa una maquinaria lenta y pesada y que noactúa al ritmo de sus ciudadanos. Una

situación a la que el Ayuntamiento deUrnieta pretende darle la vuelta. ¿Có-mo? Poniendo en marcha el Servicio deAtención al Ciudadano (SAC). El SAC es-tará en funcionamiento en 2013. De mo-mento, la iniciativa para poner en mar-cha el proceso ha sido aprobada en ple-no por unanimidad.

La carta de servicios puede incluir, en-tre otros, información general sobre el

municipio y servicios que se ofrecen enél, posibilidad de dar entrada a los docu-mentos, trámites como certificados deresidencia, duplicados de recibos, domi-ciliaciones bancarias, licencias de obrasde poca envergadura, pago de multas,copias compulsadas, petición de impre-sos, solicitud de citas previas, etc. Elcanal utilizado puede ser presencial, te-lefónico o telemático.

El Ayuntamiento pondrá en marcha el Servicio de Atención Ciudadana en 2013

Urnietako Udalak, herritarren bizi kalita-tea hobetze aldera eginiko apustua tar-teko, udalerriko Mugikortasun PlanIraunkorra egitera doa. Horretarakomaiatzaren 21ean hasiko dira lanean da-tu bilketa bat egiteko. Besteak beste,inkestak egingo zaizkie herritarrei, on-doren proposamenak landu eta EkintzaPlan bat garatu ahal izateko.

Beraz, proiektua hastera da. Urnieta-ko Udalak herritarrei kolaboratzeko es-kaera egiten die eta euren ekarpenakazaltzeko egiten zaizkien inkestetan.Lan hori burutu behar duten inkesta-tzaileak Udaleko ziurtagiri bat eraman-go dute eta inkestetako galderak per-tsona bakoitzaren mugikortasun ohitu-ren ingurukoak baino ez dira izango.

Hastear da Mugikortasun PlanIraunkorra lantzeko azterketa lana

El Ayuntamiento, en su apuesta por me-jorar la calidad de vida de los urnieta-rras, ha contratado la elaboración deun Plan de Movilidad Sostenible, cuyaprimera fase se iniciará el día 21 de ma-yo mediante una recogida de datos queincluirá, entre otros aspectos, encues-tas a la ciudadanía, para posteriormen-te elaborar una propuesta de actuacio-nes que derivarán en un plan de acción.

El Ayuntamiento solicita colabora-ción en la encuestas a pie de calle. Pa-ra dicha tarea, los encuestadores es-tarán acreditados con un certificadodel Ayuntamiento y las encuestas ver-sarán exclusivamente sobre los hábi-tos de movilidad de cada usuario.

Urnietako Udalak aurrera jarraitzen dubakea sendotzeko eta bizikidetza etaadiskidetze kultura berria eraikitzekoegiten ari den ahaleginean. ArantzazuBaketik Fundazioarekin harremanetanjarri zenetik elkarrenganako errespetuaeta onespena berreskuratzen lagun ze-zakeen plan bat diseinatzeko, Udalaketengabeko lana egin du. Gakoa haus-narketa partekatu batera iristean datzagure begirada aldatzearekin batera. Tes-tuinguru horretan, Udalak urnietar guz-tiak gonbidatzen ditu datorren maiatza-ren 12an, Lekaio Kultur Etxean, emango

den ikastarora: “Bizikidetzaren adiski-detzea, norberaren eta gizartearen al-detik dagokiguna”. Baketiken zuzendari-tzapean, jardunaldiak balioko du “oina-rrizko ideiak, beharrezko jarrerak eta gi-zarte adiskidetze ibilbidearen urrats ze-hatzak partekatzeko”. Eta baita “ideiahori hedatu eta bizikidetzaren adiskide-tzearen beharrari laguntzeko edukiz jan-tzitako masa kritikoa” sortzeko ere.

Udala eta Baketik bat datoz ondoren-go ideian. “Bizikidetza adiskidetzea,“bestea” etsaiaren paradigmarekin(irudia) ikusteari uko egitea da adosta-

sunak edo desadostasunak izan ditza-kegun bizilagun bezala soilik ikusiz; bai-na, berarekin bizi gaitezke errespetuaoinarritzat hartuta”. Eta horrek gizar-tearen eta norberaren aldaketa eska-tzen du. Oinarrian hiru galdera eran-tzun behar dira: Zer gertatu da?, Zeregin behar dugu orain?, Eta zer egin be-har dugu berriro errepika ez dadin?

Ikastaroa urrats bat gehiago da ba-kearen sendotze prozesuan, non denokdugun zeresana. Are eta gehiago par-tekatu, orduan eta arrakastatsuagoaizango da.

1672012 // MAIATZA MAYO 3

Udalak aurrera darama bizikidetzaren adiskidetze proiektua,urnietarrei zuzenduriko ikastaro bat antolatuz

XVIII. Antia sariak banatu dituzteUdaleko Euskara sailak sustaturiko OnManuel Antonio Antia literatur lehiake-tak saridun berriak ditu. Lehen saridu-nak Edith Giganto eta Leire Garin dira,gazteen eta haurren kategorian, “Oste-guna” eta “Ah, ze zuloa!” lanekin, hurre-nez hurren. Sari banaketa ekitaldia api-rilaren 25ean egin zen, Lekaio kulturetxean. Guztira, gazteen kategorian 57lan aurkeztu dira lehiaketara eta beste106 haurrenean.

Gazteen kategorian, 12 eta 16 urtebitartekoetan, Idoia Gorroñok, “Suzkoitzalpekoak” lanarengatik, eta AndreaIsasak, “Goizean goizeko islada” lana-

rengatik, bigarren eta hirugarren sariakjaso zituzten. Haurretan, Aritz Lekuo-nak eta Unai Errazkinek, “Etxe misterio-tsua” eta “Kirolaren saria” lanekin, jasodituzte bigarren eta hirugarren sariak.

Irribarretsu eta kontent agertu zirenirabazleak guraso eta irakasleen begira-den aurrean, Mikel Pagola alkateak etaDavid Rosco zinegotziak sariak banatzenzizkieten bitartean. Justu sariak bana-tzen hasi aurretik, Xanti Gorrotxategik,Udaleko hizkuntza normalizatzeko tekni-kariak, iazko irabazleen lanak biltzen di-tuen liburua aurkeztu zuen. Bide batez,azaldu zuen aurten kendu egin dutela

helduen kategoria, eten bat egin baitutehausnarketa egiteko. Hala ere, argi utzizuen kategoria horrek lehiaketan jarrai-pena izango duela. Ekitaldia xumea etapolita izan zen. IZADI soka laukoteakhainbat musika pieza eskaini zituen. Le-tren eta doinuen uztarketa, inspirazioaklanean jarrai dezan.

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Ikastaroan izena emateko / Inscripciones en el curso: 943 00 80 33 / [email protected]

Sarituak. © Udala

El Ayuntamiento de Urnieta sigue avan-zando en su contribución a la paz y auna nueva cultura de convivencia y re-conciliación. Desde que se pusiera encontacto con la Fundación ArantzazuBaketik para diseñar un plan con el finde recuperar el respeto y la aceptaciónmutua, el trabajo ha sido intenso y con-tinuo. En este contexto, el Ayunta-miento invita a todos los urnietarras aparticipar en un curso que servirá para“compartir las ideas básicas, las acti-tudes necesarias y los pasos precisosde un itinerario de conciliación social”;además ayudará a “crear una masa crí-tica e informada para contribuir a ex-tender la idea y la necesidad de la re-conciliación de la convivencia”.

1837. urteko irailean O’Donell jenera-laren tropa liberalek Andoain mende-ratzeko izan zituzten borroka zitale-tan, Urnietako hainbat eta hainbatetxe eta baserri kixkali zituzten, berekokapen estrategikoagatik. GurutzeSantuaren ermita ere erre zuten, etasutearen ondorioz lau paretak baka-rrik geratu ziren zutik. Gurutze San-tuaren irudia sutetik salbatzea lortuzuten eta Urnietako Aldamuno base-rrian gorde zuten lehenik. Bi aldeen ar-teko borrokak jarraitzen zutenez ezzen lekurik seguruena eta AndoaingoAuntzaenea baserrira eraman zen ge-roago. Santa Leokadia ermita berre-raiki zenean irudia bertan gorde zen.

Ergoien auzoko bizilaguneak hainbatalditan saiatu ziren Azkorteko ermitaberreraikitzen baina 1911. urte arteez zuten lortu, Laureano Belauntza-ran jaunak zuzentzen zuen udalareneta Gasteizko Apezpikuaren baimera-rekin. Lanak 1911ko maiatzean hasi

ziren eta aipatzekoa da herritarrek eli-zatxo hau berreraiki ahal izateko eginzuten ahalegina. Batzuek dirua jarrizuten, eta beste batzuek, berriz, erai-kitzeko materiala (harria, karea, e.a.)edo lana, teilatua egiteko egurra be-rriz zilegi-mendietatik ekarri zen. Al-mortza baserriko idi-parea erabiliz en-bor handi bat eraman zen elizatxoarenhabe bezala jartzeko, eta Iruraingo as-to itsu bat erabiliz igo ziren berreraiki-tzeko behar ziren materialak.

Lanak bukatu ondoren, 1912ko api-rilaren 17an igo zen Gurutze Santua-ren irudia Santa Leokadiatik Azkorte-raino. Ermitaren azken bedeinkapenaurte bereko maiatzaren 3an eman zionOn José Gabriel Arrue Urnietako pa-rrokoak. Urte bat beranduago ermita-ren maiordomo Miguel Yurramendiizendatu zuten, bera izan zen urtee-tan ermitaren gorabeherez arduratuzen pertsona.

1970. urtean, harrobiaren lanak zi-

rela eta, luizi bat izan zen eta ermita-ren zati bat erori zen. Ondorioz, guz-tiz bota behar izan zen. 1972. urteanberriro eraiki zen, gaur egun ezagu-tzen dugun bezala, zegoen lekutik 100metrora, Burundaingo zelaietan.

OlazagirretarrakAzkorteko ermitaren historia ezinulertu daiteke herrian hain maitatuakizan diren Olazagirretarrak gabe, etahorietan ezagunena Manuela Olazagi-rre izan da. Elorriaga baserrian bizi zenfamilia hau arduratu izan da urteetanermita txukun mantentzeaz eta Guru-tze Santuaren eguneko ospakizunaeta bazkaria antolatzeaz.

Gure ondareari begirada bat: Azkorteko ermitarenlehen birmoldaketaren mendeurrena

UDALEKO BERRIAK 167MAIATZA MAYO // 20124

informazio gehiago / más información www.urnieta.org

Eguraldia lagun, maiatzaren 3an, jendemordoa bildu zen Azkorteko ermitareningurumarian urtero ospatzen denerromeriaz gozatzeko. Meza ostean,Zabale eta Larrañaga trikitilariak ardu-ratu ziren giroa berotzeaz. Bertsola-riek ere ez zieten muzinik egin hitzor-duari. Bertan aritu ziren kantuan PatxiEtxeberria eta Angel Larrañaga, herrikirol erakustaldiari ekin aurretik IosebaOstolaza harri-jasotzaileak eta EnekoSaralegi aizkolariak. Eta nola ez, egunaborobiltzeko bazkari eder bat. Egun bo-robila, nola ez.

Este año se cumplen 100 años de la pri-mera remodelación de la ermita de Az-korte, por lo que la tradicional romeríade Santa Cruz fue aún más especial.Tras la misa, los bertsolaris Patxi Etxe-berria y Ángel Larrañaga animaron lamañana, dando paso a la exhibición deharrijasotzailes y aizkolaris.

Azkorteko ermitaren mendeurrenean, egunborobila izan zen santakrutzetako erromeria

Eneko Saralegi aizkolariaren txanda. © Udala

1912ko berreraikitzearen ondoren.

KULTURA1672012 // MAIATZA MAYO 5

Director: Jose Herrero.Reparto: Marjo Ikonen, Ana Pimenta, Sandra Ferrus, David Macías, ÁlvaroGaraialde, Borja Fano.Sinopsis:Dramática historia de Zara, una jovenrusa víctima del tráfico de mujeresque intenta escaparse de Estonia yde sus captores. Exhausta y moribun-da la encuentra Aliide, anciana quemalvive en una zona rural de Estonia.

Superada la desconfianza inicial,nacerá un vínculo especial entre es-tas mujeres que tanto han sufrido,destapándose una compleja trama derivalidades familiares y deslealtadeshumillantes. Dos mujeres que veránentrecruzados sus destinos con laviolencia, en una atmósfera inquietan-te que todo lo impregna.ENTRADA: 3,50 €

Vaivén nos trae la obra «Purga»Vaivén Producciones presentará el 13de mayo, domingo, su última obra enSarobe. Una adaptación de la novela“Purga”, de Sofi Oksanen, que ha gana-do los principales premios europeos. Elpase será a las 20:00, en castellano.

La historia narra la trágica realidadde Estonia en el siglo XX, ocupada pri-mero por los nazis y luego medio siglopor el régimen soviético. Trata sobrelas cicatrices dejadas en los estonios ylos conflictos del presente, como el trá-fico de personas, asumiendo los efec-tos mentales producidos en las vícti-mas como uno de los aspectos funda-mentales de la obra. Esto se muestradesde varios niveles; el político y el so-cial, pero sobre todo desde el ámbitopersonal, psíquico y sentimental.

Badatoz aurtengo Gazte JaiakOhi bezala, Gazte Jaiak maiatzeko az-ken asteburuan ospatuko dira; aurten,hilaren 25, 26 eta 27an. Egitaraua ix-tear dago, baina zenbait ekintza aurre-ratu ditzakegu jada. Ostiral arratsalde-an, Plazido Muxikan, gazte eta gazte-txoentzako herri jokoak izango dira;

19:30ean, San Joan plazan, LourdesIriondo musika bandaren emanaldia, bu-ruhaundi, erraldoi eta musikarekin txu-pinazoa alaitzeko. Gauean, berriz, herriafaria izango da Oianume jatetxean,Poxta Zaharrek antolatua. Larunbatgoizean Benjamin Festa izango da kirol-

degian; arratsaldean, Onbizi jaia SanJoan plazan eta Poxta Zaharrek antola-tutako jolasak herrian zehar, baita judoerakustaldia kiroldegian ere.

Igandea kalejirarekin hasiko da, etaarratsaldean haurrentzako ikuskizuna,tailerrak eta berbena izango ditugu.

XIX. Argazki Digitalen Rallya, maiatzaren 13anUrnietako XIX. Argazki Digitalen Rallyamaiatzaren 13an, igandean, izango da.Ohi bezala bi maila bereiziko dira: librea–5 euroko kuotarekin– eta 14 urtetikbeherakoena –dohainik–. Izen-emateaLekaio kultur etxean egingo da,09:00etatik 09:30era, eta goizean ze-har hamaiketakoa emango zaie parte-hartzaile guztiei, kiroldegiko tabernan.

Rallyaren ibilbidea Urnietako udale-rria da eta parte hartzaileek gai bakoi-tzeko argazki bat aurkeztu beharko du-te; nahitaezko gaiei buruzko 5 argazki,gai libreari buruzko bat eta egilearenbeste bat. Hautatutako argazkiak To-rres Argazkilaritza dendara eraman be-

harko dituzte hilaren 14, 15 edo 16an(Atzieta, 2. Hernani / 943 331 915).

Lehiaketak sari asko banatuko ditu.Aurreneko biek 200 eta 100 euro jaso-ko dute, eta aurreneko bi urnietarrek100 eta 50 euro –hauek guztiek oroiga-rria ere jasoko dute–. Bestetik, bi ar-gazki onenek ere 100 eta 50 euroko sa-riak jasoko dituzte. Bukatzeko, 14 urte-tik beherakoek oroigarria jasoko dute.

Sari banaketa ekainaren 8an, ostira-lean, 19:30ean izango da, Lekaio kulturetxean. Ondoren, ekainaren 6tik 8ra,argazkien erakusketa izango da bertan.Argibide gehiago Lekaio kultur etxean:943 00 80 33 / [email protected].

El 13 de mayo, domingo, se celebra elXIX Rally Fotográfico Digital de Urnie-ta. Habrá dos categorías: libre, con unacuota de 5 euros, y menores de 14años, con participación gratuita. Lainscripción se hará en la casa de cultu-ra Lekaio, de 09:00 a 09:30, dondetambién se hará la entrega de premios,el 8 de junio a las 19:30, y la exposiciónde fotografías, del 6 al 8 de junio.

Habrá premios para los dos primerosclasificados, 200 y 100 euros, perotambién para los dos primeros urnieta-rras, 100 y 50 euros. Además, se pre-miarán las dos mejores fotografías, con100 y 50 euros.

KULTURA 167MAIATZA MAYO // 20126

Curso de herramientas corporales pararesolver el miedo escénico, en SarobeEl CAE Sarobe ha presentado el curso intensivo “Herramientas corporales para re-solver el miedo escénico”. Se impartirá el 12 de mayo, sábado, de 10:00 a 14:00 yde 16:00 a 20:00, de la mano de Juan Carlos Garaizabal –terapeuta en análisis bio-energético y expresión oral– y Bettina Aragón –especialista en educación de la vozy cantante–. ¿Cómo se desencadena y articula la experiencia de miedo escénico enel cuerpo? Y lo más importante ¿Cómo podemos recibirlo para que se convierta enuna oportunidad para crecer y para el aprendizaje? Todo esto se tratará en estecurso que tendrá los siguientes objetivos:

· Comprender el origen del miedo escénico y su función.· Recuperar, estimular y apoyar el autodominio.· Reforzar la percepción de la estructura corporal: nivel óseo y musculatura profunda.· Estimulación y Entrenamiento de la cadena muscular posterior encargada de soste-

ner la verticalidad del cuerpo.· Descontracción de la cadena muscular anterior para liberar la acción expresiva· Romper el círculo vicioso nacido de la lucha interna entre la emoción del miedo que

sentimos y nuestra actitud rechazadora· Explorar la transición desde un estado de autodominio a la acción creativa.

Aurrematrikularako epea Lourdes Iriondo musika eskolanLourdes Iriondo udal musika eskolakmaiatzaren 16tik 29ra (biak barne) za-balduko du aurrematrikula egiteko epea.Izena emateko bi aukera daude. Batetik,inprimakiak Lekaio kultur etxean eskuraeta entregatu daitezke, astelehenetikostiralera (09:00-13:00 / 16:00-18:00. Ostegun arratsaldez itxita).

Beste aukera hau guztia internetenbidez egitea da. Inprimakia udaleko weborritik jaitsi daiteke (www.urnieta.org> Udala zure zerbitzura > Musika Ur-nietan), eta e-postaz bidali ([email protected]).

Argibide gehiagorako kultur etxerazuzendu gaitezke: 943 00 80 33.

• Precio del curso: 64 €• Información e inscripciones:

CAE Sarobe / 943 00 80 [email protected] · www.sarobe.info

La escuela municipal de música Lour-des Iriondo abre su plazo de matricula-ciones del 16 al 29 de mayo (ambos in-cluidos). Podemos obtener y entregarla hoja de inscripción tanto en Lekaiocomo por internet (descargándola des-de www.urnieta.org y enviándola a [email protected]).

Egun hauetan urteko musika eta dantzajaialdi garrantzitsuenak ditugu Urnie-tan. Batetik, Egape Dantza Taldeak an-tolatutako VI. Urnieta Dantzan jaialdiak220 dantzari eta musikari inguru bildu-ko ditu aurten. Urnietatik Txanbolintxistulari bandak eta Egape Dantza Tal-deak hartuko dute parte; kanpotik, Gu-re Ametza (Mutriku) eta Aratz (Gorliz)dantza taldeek.

Hitzordua ekainaren 2an, larunbate-an, izango da. Hona egitaraua:11:00 Topagunea Egape Ikastolan.11:45 Kalejira eta dantza saioak Urnie-tako txoko eta plaza guztietan zehar.12:00 Dantzari txikien emanaldia, SanJoan plazan. Ondoren, 13:00ak aldera,

emanaldi nagusia, Plaziko Muxika plazan.17:00 Erromeria, San Joan plazan.

XI. Jalgi Plazara ospatu zen apirileanAurrera Gure Ametsa Dantza Taldeakantolatuta, XI. Jalgi Plazara jaialdia os-patu zen apirilaren 29an. Eszenatokinagusia San Joan plaza izan arren, eus-kal musikak eta dantzak herri osoa har-tu zuten goizean, saio nagusien ondo-ren kalejira egin baitzuten talde guztiek.

Urnietako Bosko Anitz txaranga,Lourdes Iriondo musika eskola eta Au-rrera Gure Ametsa Dantza Taldea izangenituen, baina baita Santurtzitik etaHernanitik etorritako Mendi Alde etaTtarla dantza taldeak.

Urnieta Dantzan eta Jalgi Plazarajaialdien ospakizunak, egun hauetan

Aurtengo Jalgi Plazara. © Aurrera Gure Ametsa

Iazko Urnieta Dantzan. © Egape Dantza Taldea

HAUR ETA GAZTERIA1672012 // MAIATZA MAYO 7

Izen-ematea: Maiatzaren 16tik 29raAstelehen, azteazken eta ostiraletan: 11:00-14:00

Astelehenetik ostegunera: 17:30-19:30(Inskripzio-orria eta ordainagiriaren kopia aurkeztu behar dira)

Gazte Informazio PuntuaIdiazabal, 13 · [email protected]

Inscripción: del 16 al 29 de mayoLunes, miércoles y viernes: 11:00-14:00

De lunes a jueves: 17:30-19:30(Entregar el impreso de inscripción y la copia del abonaré)

Punto de Información JuvenilIdiazabal, 13 · [email protected]

Udalekuak 2012 Izena emateko epea,maiatzean zabalik

Colonias de verano 2012Plazo de inscripción

abierto en mayoIEGUZKITAN BLAI! UDALEKU IREKIAKAdina: Jaiotze urtea: 2000-2008.Datak: Uztailaren 2tik 27ra.Ordutegia: 10:00-13:00.Taldeak: gutxienez 10 eta gehienez 12.Lekuak: Urnietako neska-mutilek lehen-tasuna izango dute. Txusakako (Xoxoka)taldean auzokideek lehentasuna izangodute. Plaza mugatuak, behar izan ez ge-ro zozketa egingo da.* Haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

IKIROL UDALEKUAKAtletismoa, igerilekua, softball, hondar-tzara irteera, altxorraren bila, frisbia,indiaka... norabidetzea.Adina: Jaiotze urtea: 2000-2003.Datak: 10 eguneko bi ziklo aukeran:

A) Uztailaren 2tik 13raB) Uztailaren 16tik 27ra.

Ordutegia: 10:00-13:00.Taldeak: benjaminak (2002-2003) etaalebinak (2000-2001). Gutxienez 15eta gehienez 20.Lekuak: Urnietako neska-mutilek lehen-tasuna izango dute. Plaza mugatuak,behar izan ez gero zozketa egingo da.

IANTZERKI UDALEKUAKAntzerki munduaren barrenaldea eza-gutu: antzezlan batean esku hartu, per-tsonaiak deskubritu, eszenografia egin,zure burua makillatu...Adina: Jaiotze urtea: 2000-2003.Datak: Uztailaren 2tik 13ra.Ordutegia: 10:00-13:00.Taldeak: gutxienez 15 eta gehienez 20.Lekuak: Urnietako neska-mutilek lehen-tasuna izango dute. Plaza mugatuak,behar izan ez gero zozketa egingo da.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD [email protected] · ✆ 943 00 80 33URNIETAKO GAZTELEKUA [email protected] · ✆ 943 33 39 72GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL [email protected] · ✆ 943 33 39 73LUDOTEKA ✆ 943 00 98 50

ICOLONIAS ABIERTAS EGUZKITAN BLAI!Edad: año de nacimiento: 2000-2008.Fechas: del 2 al 27 de julio.Horario: 10:00-13:00.Grupos: mínimo 10 y máximo 12.Plazas: tendrán preferencia las niñas yniños de Urnieta. En el grupo de Txusa-ka (Xoxoka) tendrán preferencia los ve-cinos del barrio. Plazas limitadas, encaso necesario se realizará sorteo.* Habra servicio de guardería.

ICOLONIAS DEPORTIVASAtletismo, piscina, softball, a la playa,la búsqueda del tesoro, frisbi, indiaka,etc... orientación.Edad: año de nacimiento: 2000-2003.Fechas: dos ciclos de 10 días, a elegir:

A) Del 2 al 13 de julio.B) Del 16 al 27 de julio.

Horario: 10:00-13:00.Grupos: benjamines (2002-2003) y ale-bines (2000-2001). Mínimo de 15 y má-ximo de 20.Plazas: tendrán preferencia las niñas yniños de Urnieta. Plazas limitadas, encaso necesario se realizará sorteo.

ICOLONIAS TEATRALESConocerás los entresijos del mundo delteatro: crear un montaje teatral, des-cubrir los personajes, construir la es-cenografía, maquillarse... Edad: año de nacimiento: 2000-2003.Fechas: del 2 al 13 de julio.Horario: 10:00-13:00.Grupos: mínimo de 15 y máximo de 20.Plazas: tendrán preferencia las niñas yniños de Urnieta. Plazas limitadas, encaso necesario se realizará sorteo.

© Urnietako Mendi Lasterketa

KIROLA 167MAIATZA MAYO // 20128

La I. Prueba de Montañafue un éxito y parececlara su continuidadEra todo un reto desde el punto devista organizativo y las expectati-vas se han superado con creces.La I. Prueba de Montaña de Urnie-ta ha llegado para quedarse con sudoble finalidad: la deportiva y la so-cial, una iniciativa protagonizadapor organizadores, patrocinado-res, corredores, voluntarios y pú-blico. Entre todos ellos hay quedestacar los nombres de los dosganadores: Imanol Goñi y Ana Con-de. A todos ellos va dirigido el agra-decimiento del Ayuntamiento porhacer posible un proyecto que singrandes dosis de solidaridad, vo-luntad y trabajo hubiera sido un fra-caso. El éxito cosechado en estaprimera edición le augura una largavida a esta prueba de montaña, or-ganizada por el Ayuntamiento y AS-PANOGI para recaudar fondos paradicha asociación.

Aunque todavía no se sabe cuáles el balance económico, el alcaldeMikel Pagola tiene claro que desdeel Ayuntamiento se compromete-rán a repetir la prueba, a fortale-cerla y a mejorarla en la medida delo posible. “Lo ideal sería que el nú-mero de espectadores estuvieraen consonancia. En ese sentido, elmal tiempo no impidió que salieran275 corredores pero creemos quemucha gente no se animó a acer-carse a Xoxoka, en parte, porque lazona queda distanciada del núcleourbano. Para la próxima vez habráque tener en cuenta ese tipo de de-talles. Lo que sí hay que decir esque la organización se merece unanota alta. Es un motivo de orgullo”.

Arrakasta nabarmena izan duUrnietako I. Mendi Lasterketak

Antolakuntzaren ikuspuntutik sekulakoerronka zen eta aurreikuspenak aisegainditu dira. Urnietako I. Mendi Laster-keta geratzeko iritsi da, helburu bikoi-tzarekin, kirolaren esparruan sartzenden arren ezin baita duen izaera sozialaahaztu. Antolatzaileak, babesleak, ko-rrikalariak, boluntarioak eta ikusleak izanziren protagonistak. Eta guztien arteanbi izen dira aipatzekoak, irabazleenakalegia: Imanol Goñi eta Ana Conde.

Horiei denei zuzentzen die Udalak be-re eskerrik onena horrelako proiektu batposible egiteagatik. Izan ere, urnieta-rren elkartasun, borondate eta lanik ga-be izugarrizko porrota izan zitekeen.Baina Urnietako Udalak eta ASPANO-GIk, elkarte honentzat dirua biltzeko,antolatutako lehenengo mendi probahonek izan duen arrakastak bizitza lu-zea izango duela iragartzen du. Oraindikbalantze ekonomikoa egitear dagoenarren, Mikel Pagola alkateak argi duUdalaren konpromisoa zein den. Ekime-na errepikatzekoa, indartzekoa eta ho-betzekoa, ahal den neurrian. “Ikusle ko-

purua ere kontsonantzian egotea litza-teke egokiena. Eguraldi txarrak jendeaatzeratu egin zuen eta uste dugu askoeta asko ez zirela animatu Xoxokarahurbiltzera, hein batean herrigunetikurruti samar geratzen delako. Horrela-ko xehetasunak kontuan hartu beharkodira hurrengoan. Hori bai, antolakuntzabikain egon zen. Antolatzaileak eta bo-luntarioak izan ziren beste protagonis-ta nagusiak. Ez da erraza 150 bolunta-rio biltzea eta oraingo honetan Urnieta-ko herriak garbi utzi du badakiela eran-tzuten eta herriarekin konta daitekeelahurrengoetan ere. Harro egotekoa da”.

Probaren antolatzaile eta bultzatzai-le nagusia den Joseba Labakaren irudi-ko, “dena uste baino hobeto joan da. Ezzen istripu eta lesio garrantzitsurikgertatu. Egia esan, ni oso pozik nago.Estreinako aldia izanik, uste nuen zu-zendu beharreko hutsegite gehiagosuertatuko zirela”.

Dudarik gabe, proba gogorra da, han-dizalea. Baina egia da ibilbideak eta pai-saiak merezi dutela.

1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Nik piztia gizendu, gero bera gailendu.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Haz bien y recibirás mal.”

2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Platerean eta paperean, jartzen dena egoten da.”Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Lo escrito queda.”

1.- Euskara batuko hitzakGure arteko eztabaidetako bat argitzen saiatuko gara gaur.Askoren ustea da hitz batzuk euskara batua direla (esan de-zagun horrela) eta beste batzuk ez direla euskara batua. Adi-bidez, "hitz egin" batua litzateke, eta "mintzatu" edo bizkaita-rren "berba egin", hori ez.

Okerreko ustea da hori, eta oso okerrekoa gainera. Euskarabatua euskalkietako hitzez hornitu da, eta, ondorioz, ezinesan hitz batzuk batua direla eta beste batzuk ez. Beraz,euskara batuan idazteko, bizkaitarrek lasai asko erabil deza-kete bizkaieratik hartutako lexikoa, edota nafarrek nafarrera-tik hartutakoa.

Alegia, euskara batuaren zakua askok uste baino handiagoaeta malguagoa dugu. Hiztegi Batuari begira, "hitz egin" bezaineuskara batua baitira... "Mintzatu" edo "berba egin".

"Asteazkena" bezain batua... Bizkaitarren "eguastena"."Nahi" bezain batua... Bizkaitarren "gura".Eta, azkenik, "erori" edota "eraman" bezain Euskal Hiztegi-

ko... Bizkaitarren "jausi" eta "eroan".

2.- Euskarako klaseakNola esan: "euskara-klaseak", "euskarako klaseak" edo "euska-razko klaseak". Horratx ahalegintxoa!Lehen biak ondo daude. "euskara-klaseak" eta "euskarako kla-seak" ondo daude, baita "klase" hitzaren ordez "eskola" jartzenbadugu ere; hau da "euskara-eskolak" edo "euskarako eskolak".Hauetan guztietan euskara ikasteko eta irakasteko eskolariburuz ari gara, euskara da ikasgaia.

Aipa dezagun orduan hirugarrena, "euskarazko klaseak"!"Euskarazko klaseak" zuzena izan arren, ez da oso egokia,

batzuetan zalantza sortuko digu eta. Ez da argia. Izan ere,aurrekoak bi horien adiera bera izan lezake, baina, bestalde,euskaraz ematen den eskolaz ere ari gaitezke, hots, edozeingai azaltzeko euskara erabiltzen dela.

Ikus dezagun guztia ariketa bat eginez. Ingelesa ikastekoeskolaz ari bagara, zer da egokiago: "ingeleseko eskolak" ala"ingelesezko eskolak"? "Ingeleseko eskolak"

Gauza bera frantsesa ikasteko eskolaz ari bagara. Berdin-berdin, "frantseseko eskolak"

Baina, fisika euskaraz ikasteari buruz ari bagara, zer da ego-kiago "euskarako eskolak" ala "euskarazko eskolak"? Kasu horre-tan, fisika euskaraz ikasten ari garenez, "euskarazko eskolak".

IEUSKALTZAINDIAREN ERANTZUNAK www.euskaltzaindia.net

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI

EUSKARA1672012 // MAIATZA MAYO 9

Kultura Astea: 3 eguneko egitaraua haurrentzat

MAIATZAK 21, ASTELEHENAPilotalekua Herri kirolak, Trisketa taldearekin, LH 4. (09:15ean) eta LH 5.

(11:00etan) mailakoentzat.10:30 / Sarobe Potxin eta Patxin pailazoak, HHko 4 eta 5 urtekoentzat.

MAIATZAK 22, ASTEARTEA10:00 / Sarobe Izaskun Mujika ipuin-kontalariaren saioa, LH 1. mailakoentzat.10:30 / Lekaio Buztin-tailerra, LH 6. mailakoentzat.

MAIATZAK 23, ASTEAZKENA10:00 / Sarobe “Murren bidaia”, Behibi’s taldearen txotxongilo ikuskizuna, LH 2.

eta 3. mailakoentzat.

Herri kirolak. © Trisketa Pailazoak. © Potxin eta Patxin

“Murren bidaia”. © Behibi’s

Ipuin kontalaria. © Izaskun Mujika

Gipuzkoako bertso eskoletako jendea-rentzat prestatutako eguna da. Egunhori prestatzeko bertso-eskoletakomonitore edo irakasleek denbora askobehar izaten dute. Goiz-goizetik ia ilun-tzera arteko festa izan ohi da, bertsoa-ren inguruko ariketa, jolas… egiten.Bertan, lagun asko egin ditzakezu, Gi-puzkoa osoko bertso-eskoletako umeakjoaten direlako.

Aurten, Zumaian ospatuko da egunhori. Han, kamiseta batzuk emango diz-

kigute egun hori betiko gogora dezagun.Beste gauza asko ere egingo ditugu, lip-dub bat grabatu adibidez. Lip-dubean“estribilloari” ahotsa jarri diotenak guizan gara, Egapeko DBHko bertso-esko-lan gauden ikasleak. Grabaketa hori egi-teko, pasa den ostiralean Villabonarajoan ginen Amaia Agirre eta Alaia Mar-tinekin furgoneta batean. Han, bertso-lari batzuekin, Alaia haien artean, abes-tiaren estribilloa grabatu genuen, bainaez zen batere aspergarria izan. Alaia-

ren anaia, Jon, han zegoen ahotsa gra-batzen genuen bitartean irudiak har-tzen. Egun benetan dibertigarria izanzen. Orain, grabaketaren ondoren, go-goz gaude bertso-eskolen eguna iritsieta gure ahotsa bertan entzuteko. Te-lebistan ere, “hitzetik hortzera” pro-graman aterako gara grabaketaren be-rri eman behar baitute.

Dibertigarria izango dela uste dugu.

Artículo disponible en: www.egape.org

IEgape Ikastola

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

IKASTETXEAK 167MAIATZA MAYO // 201210

Bertso Eskolen EgunaMIKEL ETXEBERRIA, NAHIA SALSAMENDI, NAROA SARASUA,NAROA AGIRRE ETA LEIRE GONZÁLEZ DE SAN PEDRO

DBH 1.TIK BERTSO ESKOLAN PARTE HARTZEN DUTEN IKASLEAK

Feguiapak ematen duen aukera aprobe-txatuz, Gabonen ondoren Eva O’Connorirlandarra Presentación de Maria Ikas-tetxera etortzen hasi zen eta maiatze-ra arte egongo da. Lehen Hezkuntzako2. eta 3. zikloko ikasleekin ingelesezmintza-praktika egiten du. Eva asteanbehin etortzen da eta maila guztietanegoten da.

Ikasleentzat aukera paregabea da,bertako donua entzuteko, lotsa galdueta eskolan ikasten dutena praktikanjartzeko. Eskola garaian, gelak bitan ba-natzen dira, modu honetara Evak ikasleguztiei denbora berdina eskaini ahal iza-teko. Berarekin mintzamenaren inguru-ko ariketak egiten dituzte, beraz, osogarrantzitsua da, ikasle guztiek hitzegiteko aukera izatea. Berak horreladio: “Harrituta geratu naiz zuen ikasle-en ulermen mailarekin eta hauen ingele-sez mintzatzeko gaitasun eta saiakera-rekin”.

Aurtengo esperientzia oso positiboaizaten ari denez, datorren urteetan gu-re ikasleei mintza egiteko parada eman-go zaie.

Mintza-lagunirlandarra

AISIA ETA ZERBITZUAK1672012 // MAIATZA MAYO 11

OSTIRALA / VIERNES: 22:00 + IGANDEA / DOMINGO: 16:002 EGUN / 2 DÍAS

EGUN 1 / 1 DÍAORDUTEGIAHORARIO IGANDEA / DOMINGO: 11:30 / 16:00 PREZIOA / PRECIO: 2,50 €

IZINE KARTELERA SAROBE AEG www.sarobe.info

LORAX

MAIATZAK 18 / 2018 / 20 DE MAYO

MAIATZAK 11 / 1327 / 29 DE MAYO

MAIATZAK 25 / 2725 / 27 DE MAYO

I JaiakI KulturaI ErreportajeakI Denboraren makina

WEB-EKO ATALAK

I FiestasI CulturaI ReportajesI Máquina del tiempo

SECCIONES DE LA WEB

IURNIETA TELEBISTA ARTXIBOA / ARCHIVO www.urnieta.org

IURNIETAKO KZ-GUNEA ✆ 943 020 724 · www.kzgunea.net

MAIATZEKO ORDUTEGIA: 16:00-20:00 ASTELEHENETIK OSTIRALERA

· KOMUNITATEAK: ELKARTEENTZAKO WEB ORRIAK DISEINATU ETA GORDETZEA

· IT TXARTELA: TEKNOLOGIA BERRIEN GAINEKO EZAGUPIDEEN EGIAZTAPENA

· IKASTAROAK: ASTELEHENETIK OSTIRALERA✱ Oinarrizko Internet: Internet munduan sar zaitez, pc bat zer den ezagutu,

nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasi, besteak beste.

✱ e-Administrazioa: on line kudeaketa administratiboak Eusko Jaurlaritzare-kin, Foru Aldundiekin, Udalekin edo Administrazio zentralarekin egin itzazu.

✱ 2.0 Sare Sozialak: harremanetan jarri eta dokumentuak partekatu ezagu-tzen dituzun pertsonekin sarearen bidez.

· MINTEGIAK: INTERNETEN PRAKTIKATZEA✱ Ubuntu (4 ordu): Ubuntu ezagutu, Linux-en irekitako kode egindako siste-

ma eragilea.

✱ Gmail (2 ordu): Google-en posta elektronikoa, nola erabiltzen den ikasi.

HORARIO DE MAYO: 16:00-20:00 DE LUNES A VIERNES

· COMUNIDADES: DISEÑO Y ALOJAMIENTO DE PÁGINAS WEB PARA ASOCIACIONES

· IT TXARTELA: CERTIFICACIÓN DE CONOCIMIENTOS EN NUEVAS TECNOLOGÍAS

· CURSOS: DE LUNES A VIERNES✱ Internet básico: entra en el mundo de Internet. Aprende qué es un PC, a

navegar, a utilizar el correo electrónico y mucho más.

✱ e-Administración: realiza gestiones administrativas online con GobiernoVasco, diputaciones, Ayuntamientos y la administración central.

✱ Redes Sociales 2.0: comunícate y comparte tus documentos, a través dela red, con las personas que conoces en las diferentes redes.

· SEMINARIOS: PRÁCTICAS EN INTERNET✱ Ubuntu (4 horas): conoce Ubuntu, un sistema operativo de código abierto

basado en Linux.

✱ Gmail (2 horas) Aprende a utilizar Gmail, el correo electrónico de Google.

GUZTIENTZAT / TODOS

LA INVENCIÓN DE HUGO

MAIATZAK 4 / 64 / 6 DE MAYO

GUZTIENTZAT / TODOS

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da.Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen.Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da.

Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas.Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de cada mes.Nota: se admitirá una única respuesta por domicilio.

16. posta-kutxa20130 Urnieta –Gipuzkoa–

[email protected] www.urnieta.org

AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR:JUANITO ARRUARTE EIZMENDI | MIKAELAENEA

167 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Zein da argazkian ageri den etxea?¿Qué casa es la que aparece en imagen?

CHARLA INFORMATIVA: “FAMILIA DE ACOGIDA: CRECER, EDUCAR Y VIVIR”9 DE MAYO, MIÉRCOLESCasa de cultura Lekaio / 18:00Participantes: Izaskun Ugarte, presi-denta de Beroa –Asociación de Fami-lias Acogedoras de Gipuzkoa–, LeticiaMartín, psicóloga y psicoterapeuta, yuna familia acogedora.

Más información: 943 245 [email protected].

IKASTAROA: “BIZIKIDETZA-REN ADISKIDETZEA”MAIATZAK 12, LARUNBATALekaio kultur etxea / 09:30-13:30+ 3. ORRIALDEA

CURSO: “RECONCILIACIÓNDE LA CONVIVENCIA”12 DE MAYO, SÁBADOCasa de cultura Lekaio / 09:30-13:30+ PÁGINA 3

XIX. ARGAZKI RALLYAMAIATZAK 13, IGANDEALekaio kultur etxea / 09:00-09:30Izen-ematea zabalik.+ 5. ORRIALDEA

TEATRO: “PURGA”13 DE MAYO, DOMINGOCAE Sarobe / 20:00+ PÁGINA 5

SAN ISIDRO EGUNAMAIATZAK 15, ASTEARTEALekaio kultur etxea / 10:00-13:00

LOURDES IRIONDO UDAL MUSIKA ESKOLAMAIATZAK 16-29 (BIAK BARNE)Lekaio kultur etxea / www.urnieta.orgAurrematrikuletarako epea zabalik.MAIATZAK 28 - EKAINAK 1Lekaio eta Sarobe / 17:00Ikasturte amaierako kontzertuak.+ 6. ORRIALDEA

INFORMAZIO HITZALDIA:IZEBA PROIEKTUAMAIATZAK 17, OSTEGUNALekaio kultur etxea / 18:00Baketik-ek sustaturiko Izeba Proiek-tuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren tu-toretzapean dauden adingabeentzakoharrerako osaba-izeben sare bat(erreferentzia- edo laguntza-familiak)sortzea du helburu.

Argibide gehiago: www.izeba.org

KULTURA ASTEA ETA GAZTE JAIAKMAIATZAK 21-27+ 5 ETA 9. ORRIALDEAK

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK:“ZAZPIKOLOROA”MAIATZAK 30, ASTEAZKENAEgape Ikastola / 17:30

AGENDA MAIATZA / MAYO

LEHIAKETA

PAPER EKOLOGIKOAPAPEL ECOLÓGICO