Bilbao 7 Literaturazale amorratuen lehenengo urratsak · gin zuten ipuina, ikaragarri on-do...
Transcript of Bilbao 7 Literaturazale amorratuen lehenengo urratsak · gin zuten ipuina, ikaragarri on-do...
7B i lbao
eme-alabak eskola ga-raian dituzten gurasoenkezkarik nagusienetako
bat da nola hurbildu haurrakirakurketara modu atsegin etagozagarri batean. Gu guztiokumetan hasi ginen irakurtzen,etxean, eskolan, liburutegian,parkean... Beharbada, gehie-nok ez dugu gogoratuko zeinizan zen gozarazi egin zigun le-henengo liburuxka, ez entzungenuena, ez irakurri genuena.Erromantikoenek agian apala-tegiko leku estrategikoan izan-go dute haurtzaroan biziki atse-gin zuten ipuina, ikaragarri on-do zainduta, gainera. Literatu-rarekin barre zein negar egindugu, eta gaur egun ere bai;mundu berrietara bidaitu etaikasi egiten dugu. Heldu gehie-nek liburuak ditugu bidelagun;baina nola kutsatu diezaiekegugure literaturarekiko pasioa hu-rrengo belaunaldiei?
Haurrei ipuinak kontatzeaizan daiteke lehenengo urratsa.Ipuin kontalarien saioak anto-latzen dira maiz, bai eskoletan,bai liburutegietan. Edonola ere,denok badakigu zein onuraga-rria den etxeko txikiei ipuinakkontatzea: gurasoekin loturaafektiboa eraikitzeko bidea iza-teaz gain, emozioetara begira-tzeko aukera ematen die; hitzajartzen die barnean nabaritzendituzten sentimenduei.
Ipuinak bizitzaren ispiluakizan daitezke, eta gure ekintzaguztiek ondorioak dituztela era-kutsi diezaiekete. Horrez gain,irudimena eta jakin-mina piz-ten dituzte, era dibertigarrianedukiak ikasteko bidea baitira.Honen harira, Guraso.eus web-orriko artiluku batek zera dio:“Irakurri ditugunak gurekin da-toz betirako, kontzienteago zeininkontzienteago izan. Bainaentzun ditugunak, kontatu alairakurri dizkigutenak, bihotze-an daramatzagu betirako”.
Liburu egokiak etadibertigarriak
Hurrengo urratsa izango li-tzateke kalitateko liburuak es-kaintzea haurrei; batik bat, gaiegokiak bezain interesgarriakaukeratzea. Gogoz eta gozatuzirakurtzean askoz errazagoa dairakurketaren onurak lortzea.Zabala eta anitza da haur litera-turan dagoen katalogoa, eta ar-gitaletxe askorentzat jomuga di-ra etxeko txikiak. Adibide gisaBegiko dugu, Zubia-Santillanaargitaletxeak iaz martxan jarri-tako sigilu berria, haurren etagazteen irakurletasuna sustatze-ko. Euskara hutsean idatzitakoliburuek osatzen dute bere kata-logoa, baita lehengo Alfaguara-ko titulu ezagunen itzulpenekere.
Gai egokiak aukeratzeaz gain,pertsonaiei ere erreparatu be-
har diegu. Umeak liburuenprotagonistarekin identifi-katzen ohi dira; beraz kome-nigarria izan daiteke isto-rioaren pertsonaia nagusiekgure seme-alaben antzekoadina izatea; kezka eta des-ira berdintsuak izango di-tuzte, ziur asko. Ildo hone-tan, Noelia Lorenzo Pinoidazleak eta Alicia Cebrianmarrazkilariak, biak ala biakirundarrak, argita-ratu berri dituzteAne eta Moon bildu-maren lehenengo biipuinak, Erein argi-taletxearen eskutik:Ane eta Moon, ilargirabidaia eta Ane, Mooneta burbuilak. Ane etabere hartz txikia Mo-on adiskideak dira,eta beti ibiltzen diraelkarrekin. Gauero,begiak ixten dituzte-nean, leku askotarajoaten dira bidaian,gauza ugari ikasten dituzte, eta,zenbaitean, izaki berezi bilaka-tzen dira. Abentura dibertiga-rriak bezain hezigarriak lantzendituzte, hala nola, adiskidetasu-na zein garrantzizkoa den, etaezetz esaten jakitea zein beha-rrezkoa den. Zazpi eta bederatziurte bitarteko umeentzako ipui-nak dira, marrazki zoragarrizosatuta daudenak. 32 orrialdeditu lan bakoitzak.
Bestetik, haurrekin balioaketa emozioak euskaraz lantzekoaukera eskaintzen du BegoñaIbarrola bilbotarrak. Desclée ar-gitaletxeak idazlearen zortzi li-buru euskaratu ditu Balioa naiz,emozioa naiz bilduman. Haurrenadimen emozionala lantzekoaproposak izan daitezke. Iba-rrolak balio eta emozio jakin batjorratzen du liburu bakoitzean:
adiskidetasuna, enpatia, poza,lankidetza eta ausardia, besteakbeste. Diseinua eta ilustrazioakere zaindu dituzte. Sei urtetikgorako haurrei zuzenduta dau-de, eta gida didaktiko lagunga-rriak izan daitezke familientzatzein hezitzaileentzat.
Ipuin tradizionalen eta gehie-
netan sexisten aurkako joeraagertu berri da haur eta gaz-te literatura arloan, eta hain-bat bilduma eta liburu argi-taratu dira azkenaldian,emakumeen garrantzia alda-rrikatzen dituztenak. Yolan-da Arrietaren Bizenta txikiipuina aipatu genezake, ho-rietako bat nabarmentzea-rren. Euskarazko lehen ema-kume idazlearen haurtzaroa
irudikatu du Arrie-tak, Enrique Moren-teren ilustrazioez la-gunduta. Sei urtetikgorako haurrei zu-zenduta dago, etaeuskal literaturangutxi arte itzaleanegon den emakumeargiaren istorioa jo-rratzen du. Kalitateko edukiakeskaintzeaz gain, ba-daude haurren ira-kurketa sustatzekomodu bitxiak ere,
hain zuzen ere, txakurren la-guntzaz baliatuz. Txakurrekoraindik ez dute irakurtzen ika-si, baina irakurketara animatze-ko gaitasuna dutela erakutsi du-te GuKan irabazi-asmorik gabe-ko elkarteko kideek. Jolasarenbitartez eta Lukas eta Dua Gol-den Retriever txakurren moti-bazioarekin, umeek ordubete-
ko irakurketa saioa egiten dute.Konexioa erabatekoa da txaku-rren eta haurren artean; horida, azken finean, elkarte bilbo-tarraren helburu nagusia.
Sormena: ipuin lehiaketakIpuinak entzutea eta irakur-
tzea dira igo beharreko bi mai-lak hirugarrenera heltzeko, sor-menera, hain zuzen ere. Oina-rria dutenean, umeak gai dirabere istorioak sortzeko. Halaegiten dute Elkar argitaletxeakurtero antolatzen duen ilustra-zio eta ipuin lehiaketan. Dagoe-neko zabalik dago 11. edizioa,hiru modalitate izango dituenahaur eta gazteen adinaren ara-bera: ipuina ilustratu, ilustra-zioa ipuin bilakatu eta komikiaedo bineta sortu. Haurrek, es-kolako ikasturtearen arabera,hiru maila hauetako bateanparte hartzeko aukera izangodute: A maila: HH 4 eta 5 (etatxikiagoak), B maila: LH 1 etaLH 2, eta C maila:LH 3 eta LH 4.Lehiaketaren helburua da hau-rren eta gazteen artean irakur-letasuna eta sormena bultza-tzea. Lan guztiak apirilaren 12abaino lehen aurkeztu beharkodira. Irabazleek hainbat sari es-kura ditzakete, esaterako, BQAquaris M8 tableta, jolas hezi-tzaile sorta ederra eta 60 euro-ko opari txartela. Gainera, sarizoragarriak izango dira ikasgelaguztiarentzat.
Argi dago, aurkeztutako hiruurratsak ez direla hutsezinezkomoduak izango umeak literatu-rara hurbiltzeko; baina, saiatze-arren ez da ezer galtzen. Umeeilaguntzen badiegu imajinazioa-ri atea zabaltzen eta haren bidezsentitzen, askoz pozago hazikodira.
Marta Goikoetxea
S
“Gogoz eta gozatuz irakurtzeanaskoz errazagoa da irakurketarenonurak lortzea”
“Oinarria dutenean, umeak gaidira bere istorioak sortzeko”
“
Zeintzuk dira umeak literaturara hurbiltzeko modurik eraginkorrenak?
Bizenta txiki, euskarazko lehen emakume idazlea irudikatzen du Yolanda Arrieta idazleak. Enrique Morenteren ilustrazioa
Literaturazale amorratuenlehenengo urratsak