HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5...

8
ALKATEAK ALTZOKOAREKIN ETA ELDUAINGOAREKIN SOLASEAN // 3 HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKO Teleadin bideo bidezko telelaguntza proiektuaren lehen fasea aurkeztu du Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak; Bidania-Goiazko bikote baten etxean esperimentatu dute hilabete batez, eta emaitza «oso positiboa» izan da // 4 ASIER IMAZ Sukaldaritza tailerrak Hitzaldiak Show-cooking Zuzeneko musika Azoka Pintxo dastaketak GOXUA Tolosa 2019.10.26 Eta udazke- nean zer? Galdeketa egingo dute kiroldegiko zelaiko proiektua egin ala ez erabakitzeko Ikaztegietako Udalak, bi aldeko iritziak daudela ikusita, herritarrei galdetuko die igande honetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 € Tolosako Herri Krosa egingo dute larunbat honetan San Estebango Ttonttor auzo elkarteak antolatuta, 32. urtez egingo dute krosa; 200 korrikalari inguru batzen ditu urtero ekimenak // 6 Aldaketak izango dira aurtengo Mendi Duatloian Bederatzigarren Mendi Duatloia izango da larunbatean; Eskolapioetako aldaparen ordez, Molpoidokoa igo beharko dute // 7

Transcript of HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5...

Page 1: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

ALKATEAK ALTZOKOAREKIN ETA ELDUAINGOAREKIN SOLASEAN //3

HIRUGARREN ADINABIZI KALITATEA HOBETZEKOTeleadin bideo bidezko telelaguntza proiektuaren lehen fasea aurkeztu duTolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak; Bidania-Goiazko bikote baten etxeanesperimentatu dute hilabete batez, eta emaitza «oso positiboa» izan da //4

ASIER

IMAZ

Sukaldaritza tailerrakHitzaldiakShow-cookingZuzeneko musikaAzokaPintxo dastaketak

GOXUA

Tolosa2019.10.26

Eta udazke-nean zer?

Galdeketa egingo dutekiroldegiko zelaikoproiektua egin ala ezerabakitzekoIkaztegietako Udalak, bi aldeko iritziak daudelaikusita, herritarrei galdetuko die igandehonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten //5

Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ

OSTEGUNA2019/10/10

7. urtea, 1.123. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Tolosako Herri Krosaegingo dutelarunbathonetan

San Estebango Ttonttorauzo elkarteak antolatuta,32. urtez egingo dute krosa; 200 korrikalariinguru batzen ditu urtero ekimenak //6

Aldaketakizango diraaurtengo MendiDuatloian

Bederatzigarren MendiDuatloia izango dalarunbatean;Eskolapioetako aldaparenordez, Molpoidokoa igo beharko dute //7

Page 2: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

KPI kontuan hartutaigo dituzte udal zergak eta tasak Amezketan

Eneritz Maiz Etxarri Amezketa

Amezketako Udalak onartu ditu2020 urterako ordenantza fiska-lak. Irailaren 26an egin zutenosoko bilkura, eta aho batezonartu zituzten udal zerga etaudal zerbitzuen tasa eta prezio-ak. Udal aurrekontuaren sarre-ren %40 inguru da, eta «bere ga-rrantzia» duela diote udaletik.2020 urterako, 2019an egin be-

zala, Kontsumorako Prezioen In-dizea izan da kontuan hartu du-tena: «Ordenantza Fiskal hauekosatzeko garaian, zehazki Gipuz-koako abuztua bitartekoa hartuda kontuan, %0,7koa hain zuzenere», adierazi dute udaletik. Iaz%2,3 izan zen.Ondasun higiezinen gaineko

zergaren kasuan, KPI baina pix-ka bat gehiago igoko dute, %1.«Gipuzkoako beste herrietako ta-setara hurbiltzeko asmoz eginda, Amezketakoa pixka bat ba-xuago baitago». Aurreko urtee-tan ezarritako familia ugarien-tzat hobaria eta Bizigune etaASAP programetan sartzen di-ren etxebizitza guztientzat dau-den hobariak mantendu egingodituzte.Jarduera Ekonomikoen gaine-

ko zerga %1,5 igoko da, Gipuzko-ako beste herrietako tasetarahurbiltzeko helburuarekin. Al-diz, Trakzio Mekanikoko Ibilgai-luen gaineko zergari dagokio-nez, %1 igoko da. Eta udal zergeidagokienez, azkenik, aipatu be-har da Eraikuntza, Instalazio etaObren gaineko zergaren tasa,%4,2tik %4,3ra igoko dela, KPIalegia. Zerga honetan, ordea,hiru berrikuntza gehitu dituzte.Hasteko, %80ko hobaria jaso-

ko dute etxebizitza izateko direnondasun higiezinetan egiten di-ren obra eta instalazioetan; bal-din eta horien helburua energiaeraginkortasunaren A motako

ziurtagiria lortzeko birgaikuntzaenergetikoa bada, eta %50ekohobaria B motako ziurtagiria lor-tzeko egiten diren obra eta insta-lazioen kasuan.Amezketako udalerrian jar-

duera ekonomiko berri bat za-baltzeko arrazoiarekin jarduerahorretara bideratutako eraikun-tza, instalazio eta obrek % 25ekohobaria izango dute. Eta %50ekohobaria izango da landa eremu-ko baserrietan berriztatze edomantenu lanak egiten direnean.Bestalde, Amezketako Udalak

herritarrei gogorarazi nahi izandie: «Iaz bi hobari interesgarriezarri ziren; batetik, Bizigune etaASAP programetan sartzen di-ren etxebizitzetako jabeentzat,horretarako etxeetan obrak eginbehar izango balituzkete, zerga-ren %50eko hobaria izango luke-te. Bestetik, ikusirik herriko zen-bait etxebizitzek Eraikinen Ikus-kapen Teknikoa egin gabedutela, egiten dutenek %50ekohobaria izango dute, EITarenondorioz egin behar diren obre-tan». Hobaria EIT txostenak ze-hazten dituen partidetara muga-tuko da, beti ere, era boluntario-an eta txostenak zehazturikoepeetan egiten badira.Tasak eta prezio publikoei da-

gokienez, badira zenbait aldake-ta. Uraren ziklo integralaren zer-bitzuan, 2015 urtea geroztik abo-natu guztiei aplikatzen zitzaienhobaria %25 jaitsiko da, bainasalbuespen gisa. Arazketa kon-tzeptuagatik kobratzen zaienabonatuei, ordea, hobaria berehorretan mantenduko zaie. Era-

baki honen arrazoiak nagusiki bidirela azpimarratu dute udale-tik. Hiru urte luze pasa dira Amez-

ketako Udala Gipuzkoako UrPartzuergoan sartu zela. Zerbi-tzua finkatuta, herriko ur sareanhainbat inbertsio burututa etasaneamenduaren azpiegitura-ren proiektuaren kostua finkatu-ta, udalak uste du «progresibokiuraren prezio publikoak besteudalerrietan bezalakoa izan be-harko du». Bestetik, arazketaga-tik ordainketa egiten duten abo-natuei eragiten diena legoke, etaesan behar da «hauek sanea-menduagatik ordaintzen dutela,eraikina horretarako prestatutabaitaukate, baina gerora isurke-tak errekara egiten dira, beraz,egiten duten ordainketa ez datorerabat konforme ordainketarenxedearekin eta hortaz, udalakabonatu hauei hobaria manten-tzea erabaki du».Udaleku irekien prezio publi-

koetan aldaketa orokor bat egin-go da prezioetan, 2019ko ekimenberriak medio eta zerbitzuarengastu eta sarrerak orekatzeko. Bukatzeko, udalak 2019an

gimnasioa zabaldu zuenean baz-kidetzagatik ezarritako preziopublikoak mantendu egingoditu, baina herrian erroldatutaez daudenentzat 100 euroko kos-tua izango du, adina kontuanhartu gabe. Dokumentua jendaurrean ja-

rrita dago, eta udalaren aldetik,erabateko prestutasuna agertudute edozein herritarri behar di-ren azalpen guztiak emateko.

Amezketako Udaleko aurrekontuaren diru sarreren %40a da udal zergaeta tasen bidez jasotzen dena; iaz bezala, KPI hartu dute kontuan

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko urriaren 10a

Lan eskaintza

Etxeko lanak eta zaintza. Adinekopertsona bat zaindu eta etxeko la-nak egiteko norbait behar da. Deitu666 739 044 telefono zenbakira.

IRAGARKI LABURRAK

jarduera ekonomikoetarako edo etxebizitzak berritzeko hobariak dituzte. N. R. D.

IKASTURTE BERRIA, OINEZOinez Berastegiegitasmoko lehen ibilaldia egin berri dute Be-rastegin. Astearte goizean atera ziren eskolako haurrak eta he-rriko helduak herrian barrena oinez ibiltzera. Hilabeteko bi-garren eta laugarren astearteetan izango dira; eta hurrengoa,urriaren 22an izango da, 16:00etan, plazatik abiatuta. ATARIA

Gaur emango zaiohasiera XXII. ArgazkiRallyari, BerasteginIrati Saizar Artola Berastegi

Gaurtik datorren astelehenerabitarte egingo dute, Berastegin,XXII. Argazki Rally Herrikoia.Aurten, estreinakoz, modalitateanalogikoa kendu egin dute etadigitalean soilik izango da partehartzeko aukera. Gaur ekingo diote, beraz, ar-

gazkilaritza gustuko duten ho-riek lehiaketari. 20:00etan elkar-tuko dira, udal bulegoetan, etamomentuan eman beharko daizena. Argazkiak gai baten buel-takoak izan beharko dute, eta gaihorren berri gaur bertan emangodute izena ematearekin batera. Udalak antolatzen duen egi-

tasmo honetan parte hartzekohainbat baldintza jartzen dituz-te: argazkiak Berastegiko mugenbarruan atera beharko dira etaezin izango dira manipulatuphotoshop, picassa edo bestela-ko aplikazioen bidez.

Argazkiak entregatzeko epeaurriaren 14a izango da. Hiru ar-gazki aukeratu beharko dira, etaUSB memoria batean eramanbeharko dira udaletxera, astele-henean, 20:00etan. Aukeratutako argazki guztien

artean epaimahaiak hiru argazkionenak aukeratuko ditu eta sariaizango dute. Sari horiek azaroa-ren 3an, azoka egunean, ezagu-taraziko dira. Bestalde, argazkiguztiak udalaren webgunean ja-rriko dituzte ikusgai eta KulturAsteak irauten duen bitartean,aparkaleku azpiko lokaleanizango dira ikusgai. Hogeita bigarren edizio hone-

tan, modalitate analogikoarekinamaitzea erabaki dute. AmaiaAzkue Berastegiko alkateak azal-du duenez, «geroz eta jende gu-txiago apuntatzen zen analogi-koan, eta apuntatzen zen hori di-gitalean ere apuntatzen zenez,kentzea erabaki dugu».

Page 3: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

Eneritz Maiz Etxarri

Txomin Rezola da Altzoko EHBilduko alkatea, eta «gustura»ari da «gauza berriak» ikasten. Nolakoa da Altzoko alkate iza-tea?Udalean gauden guztiok gureogibideak ditugu, eta herritarrekbadakite gure egoera nolakoaden. Badakite ez dugula denboraasko, eta lan orduetatik kanpoegoten garela udaletxean etahori ulertzen dute. Ardurak banatuta dituzue?Lanak banatuta ditugu, bainataldeko lana da. Erabakiak de-non artean hartzen ditugu. Zazpigara taldean, eta lau gara berriak.Orain kokatzen ari gara, eta hi-ruk eskarmentu handia dute etahori antzematen da. Guretzatabantaila da.Zer duzue esku artean?Segoretxe ostatuan bigarren fa-seko obrekin ari gara, eta 2-3 as-tean bukatzea aurreikustendugu. Jangela egin da, eta teila-tua berritu dugu bigarren pisuaegokituz. Hirugarren fase bateanondo pentsatu beharko da erabi-lera. Altzo Azpin trafikoarenabiadura mantsotzeko obra txikibat egingo da, eta aspaldian izan

Amategin, bidegorria egingo da.Proiektua egina daukagu. Etaetxebizitzen proiektuari ere hel-duko diogu. Etxebizitzak gazteei begira?Gazte kopuru nahikoak eman duizena, eta aurrera aterako daproiektua. Sei etxebizitza tasatuizango dira. Laster gazte hauekinbilera egingo dugu.Aurreko agintaldiaren jarrai-pena izango da?Bai, bide hau ez da inoiz buka-tzen. Bestetik, natura aldetik, Al-tzok herri lurrik ia ez du eta as-moa lurrak erostea da; eta berta-ko landareak berreskuratzea. Zein da udalaren egoera eko-nomikoa?

eta gainazala ere nahiko bigunada. Lehenik lurrak erosi dira etaorain betelanak egin dira. Urakbideratu eta tela bat jarri da, etalur begetala bota da gainean.Orain belardi bat bihurtu da, la-rrea, bertako baserritarrentzat.Eta bigarren zati batean ere gau-za bera egingo dugu. Eta hurrengo lau urteei begi-ra, zer?Altzo Azpirekin jarraituz, Alegiaeta Tolosako bidegorriarekinlotu nahiko genuke. Auzoa nahi-ko ilun ikusten dugu eta pixkabat txukundu egingo dugu: eliza,erretoretxea, parkea... baina hauepe luzera izango da. Txaramaeta Lizartza alderako bidean,

ziren minetan lanak egiten arigara, bertako lurrak egonkortze-ko. Zuloak eta galeriak daude,

tu zitzaidan boskotearen bu-ruan jartzea.

Ona, nahiko ona. Ez dago zorpe-tuta.Herria osasuntsu dago?Bizi dago. Haur eskola martxandago eta umeak badaude. Esko-lan 42 ume daude. Gazte kopuruhandia dago, eta bertan bizitzengeratzeko aukera ere eman be-har zaie.Nolakoak direla esango zenu-ke altzotarrak?Jende ona. Oso ona. Parte hartzai-leak dira. Elkarte ezberdinak dau-de, eta ekitaldi pila bat antolatzendituzte eta herriak erantzuten du.Duela urtebete esaterako herriantzerki ibiltaria egin zen, herri-tarrek antolatu eta antzeztuta.Jendea pozik ibili zen, eta horrekgirotu egiten du herria.Zerbait eskatuko zenieke he-rritarrei?Horrela jarraitzeko, orain artebezala parte hartzen.Zerbait falta du Altzok?Bai, garraio publikoa. Garraio pu-blikoa oso garrantzitsua da, etaez daukagu. Orain daukaguna ezda ezer. Herritarrak asko ibiltzengara gora eta behera kotxe parti-kularrekin. Ezinezkoa da, etagaur egun, kotxearena arazoa da.Gutxienez, Tolosa eta Alegiarakolotura hobea behar dugu.

E. MAIZ

«Garraio publiko hobeabehar dugu»

TXOMIN REZOLA ALTZOKO ALKATEATalde lanean ari dira udaletxean, eta osasuntsu dagoen herrian, auto

partikularraren erabilerarekin kezkatuta agertu da alkatea.

Irati Saizar Artola

«Poliki-poliki martxa hartzen»ari dela dio Oihana Amundarain(Villabona, 1980) Elduaingo al-kateak. Hilabete batzuk pasa dituzualkatetzan. Zer moduzko es-perientzia ari da izaten?Uda nahiko lasaia izan da. He-rriko jaiekin izan dugu langehien. Egun, beste herrietakoalkateekin eta taldekideekin bi-lerak egiten ari gara, beraien es-perientziak hartu eta ikasten jo-ateko, beraien herrietan egin di-ren gauzak gure herrietan ereegin badaitezke, hona ekarriahal izateko. Biztanle kopuruagatik herri-tarrek pertsonak bozkatzendituzue. Boto kopuru gehienlortu ez arren, zuk hartu duzukargua. Zer dela eta?Bai, larri ibili ginen. Izan ere,urte hasieran 250 biztanle zeu-den erroldatuta, eta 251rekinzazpi zinegotzi izango ginen.Azkenean, bostekin geratu gi-nen eta kostata atera zitzaigunbosteko taldea. Nahiz eta per-tsonari bozkatu, ordea, bostonartean erabakitzen dugu norizango den alkate eta niri egoki-

de, aparkalekutik udaletxerakobidean dauden eskailerak ken-du eta arrapala jarriko dugu.Igogailua jarri ahal izateko, udalbulegoak dauden solairua be-rrantolatu egin beharko dugu. Bestalde, Plan Orokorra egi-

ten ari gara. 2000. urtekoa daazkena eta zaharkituta daudengauzak berritu eta eguneratunahi ditugu.Herriko gazteak herrian ber-tan bizitzen gera daitezenzerbait egingo duzue?Plan Orokorraren harira, aurre-ko planean planteatu zirenetxebizitza proiektuak ez zirenaurrera eraman, beraz, berri ho-nekin batzuk aldatu egingo

Hautetsi guztiak EH Bilduko-ak zarete. Nola antolatu du-zue taldea?Hainbat erakunde, hainbatmankomunitate daude ingu-ruan, eta bakoitzak ardura ba-tzuk hartu ditugu. Zein dira datozen lau urteeta-rako dituzuen helburuak?Garrantzitsuena irisgarritasunplana da eta hobetu egin nahidugu. Iruditzen zaigu elduain-dar guztien mugikortasuna ber-matzea udalaren lana dela, etahorretarako hainbat gauza eginnahi ditugu: alde batetik, igo-gailua jarri nahi dugu udaletxe-an, Zentroraino eta udal bule-goetaraino iritsiko dena; bestal-

dira, beste batzuk mantenduegingo dira, eta helburua etxeberriak egin ahal izatea da, he-rriko gazteak herrian geratudaitezen eta herria bizitu dadin. Azken urteetan lan handiaegin duzue ondarea berres-kuratzen. Horretan jarraitu-ko duzue?Egia esan lan handia egin daBurdina Taldeko kideen kola-borazioarekin. Hainbat errotaeta hainbat karobi berreskuratudituzte eta beraiekin harrema-netan jarraitzea da asmoa. Udal jardunari jarraipenaematea ere bada zeregina.Bai noski, eta aurreko legealdi-tik datorren plan batekin ere ja-rraitu nahi dugu: Elduaingoudal artxibo historikoa berres-kuratu nahi dugu. Udal bulego-en solairuan egin behar direnobra lan horietan udal artxiboajasoko duen gela bat aurreikusi-ta daukagu. Zer moduz ikusten duzu El-duain herria?Kanpotik gazte jende asko etorrida, eta ume asko daude, egiaesan. Baina herriko gazteak ber-tan gera daitezen saiatu behardugu, izan ere, haurrak izatekogazteak behar ditugu herrian.

I. SAIZAR

«Irisgarritasuna hobetunahi dugu»

OIHANA AMUNDARAIN ELDUAINGO ALKATEAMugikortasuna bermatzea, Plan Orokorra amaitzea eta udal artxibohistorikoa berreskuratzea dira aurrera begirako proiektu nagusiak.

Txomin Rezola da Altzoko alkatea eta aurreko agintaldiari jarraipena emateko lanetan dabil. Altzo Azpian begia jarritadute eta gazteei begira etxebizitzak egingo dituzte. Elduainen, berriz, Oihana Amundarainek hartu du alkate kargua.

Irisgarritasuna hobetzea dute helburu nagusia eta agintaldia amaitzerako Plan Orokorra bukatu nahi dute.

POLITIKA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko urriaren 10a

Page 4: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

Teleadin proiektuaesperimentatu duteBidania-GoiatzenTolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak Teleadin, bideobidezko telelaguntza proiektuaren lehen fasea aurkeztu du,parte hartu duten kide eta protagonista nagusiekin.

Asier Imaz Bidania-Goiatz

Bidania-Goiazko bikote batenetxean hilabetez esperimentubat egiten aritu dira: Teleadin,bideo bidezko telelaguntza.Proiektuaren lehen fasea izanda, eta berarekin, bikotearenegunerokotasuna jarraitu da tek-nologiaren bidez. Honela azaldudute Teleadin proiektua Inma-kulada Lanbide Ikastolan: «Tele-adin proiektua Gipuzkoako ForuAldundiko Adinberri ekimena-ren baitan garatu da. Gizartea-ren beharrei erantzuna emanez,zerbitzuaren helburu nagusia 3.adineko edota mendekotasunaduten pertsonen eta horien zain-tzaileen bizi-kalitatea hobetzeada. Autonomia denboran ahaliketa gehien mantenduz, pertso-nak bere etxean bizitzen jarrai-tzeko aukerak areagotu nahi diraproposamen honekin». Proiek-tuaren balio erantsiak teleasis-tentzia zerbitzuaren bideo izae-ra, eta batez ere, ikasleen parte-hartzeak suposatzen duenbelaunaldien arteko harremanberrien sorrera direla gaineratudute.Esperientziarekin oso gustura

agertu dira proiektuan parte har-tu duten kide guztiak. «Pertso-nan oinarritutako plan bateanidentifikatutako behar biopsiko-sozialei erantzuna emateko zer-bitzu katalogo bat sortu zenproiektuaren garapenean, eta

zerbitzu honen baliagarritasunaesperientzia pilotu batean froga-tu zen aurtengo ekainean», azal-du dute Teleadinen aurkezpene-an. Ekitaldi horretan, emaitzapositiboak agerian utzi nahi izandituzte, eragileen lekukotzak za-balduz: «Ikuspegi integrala duenesku-hartze batek, eta bideo bi-dezko jarraipenak, pertsonarenfuntzionaltasunean eta haute-mandako ongizatean onurak di-tuela frogatu da, pertsonarenbizi kalitatea hobetuz». Proiektuan parte hartu duten

ordezkariekin, eta zerbitzuarenjasotzaileak izan diren bikotea-rekin mahai inguru bat osatu da,diziplina anitzeko ekipo profe-sionalaren eta bikotearen bizi-

pen eta ondorioak partekatu di-relarik. Tolosako InmakuladaLanbide Ikastolarentzat «proiek-tua martxan jartzea eta koordi-natzea aberasgarri eta positiboa»izan dela esan dute, «ez jasotakoezagutza eta esperientziaren ba-liagarritasunagatik bakarrik,baita sortu diren harreman pro-fesional eta pertsonalengatikere».Proiektu honetan parte hartu

dute Tolosaldea LHII, Harrobia,EHU/UPV eta Ideable Solutions-eko kideek. Zubi lanetan, berriz,Saiaz Mankomunitateko gizartelangilea aritu da. Azkenik, guz-tiek eskerrak eman nahi izan diz-kie Bidania-Goiazko bikoteari,emandako urratsagatik.

Inmakulada ikastetxean aurkeztu zuten proiektua, atzo. A. IMAZ

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2019ko urriaren 10a

EUSKARALDIA AZTERGAIEuskal Soziolinguistika Jardunaldia hartu zuen, atzo, Tolo-sako Topic zentroak. Egun osoko jarduna izan zuten partehartzaileek, eta Euskaraldia aztertzen eman zituzten orduak.Besteak beste, Pello Jauregi, Uxoa Anduaga, Paula Kasares,Josu Amezaga eta Garikoitz Goikoetxea izan ziren hizlarieta-ko zenbait. JOSU ARTUTXA

Berazubikobulegoaberritzen aridira, estadiokoazken fasean

Erredakzioa Tolosa

Udalak Tolosa FC-rekin sinaturi-ko hitzarmenak estadioaren era-berritzea adostu zuen, eta lehenbi zatiak amaituta, klubaren bu-legoa berritzea falta zen. Bada,iraila erdialdean hasi ziren lane-kin, eta sei hilabetean bulegoaegungo araudira egokituko dute,irisgarriagoa izan dadin; behekosolairua ere egokituko dute.Udalak azaldu duenez, helbu-

ru behinena Tolosa CF-k errefe-rentziazko gune bat izatea da,bai elkartearenzat, bai gazte ki-rolarientzat, futbolaz harago,hainbat kirolen aterkia baitagaur egun. Lanek 417.986 eurokoaurrekontua izango dute,

Gure EskuDagok bileradeitu du,Kataluniakoepaia hizpide

Erredakzioa Tolosa

Kataluniako burujabetza proze-suaren protagonismoa epaite-gietan da egunotan, EspainiakoAuzitegi Gorenak une batetikbestera emango baitu ezagutze-ra, buruzagi sozial eta politikoenaurkako prozesu judizialarenepaia. Kontuak horrela, Tolosaldeko

Gure Esku Dagok aurrea hartunahi dio auzitegiaren erabakiarieta, absoluziorik espero ez dute-nez, «erantzun irmo eta batera-tua» emateko asmoa dute. Ho-rren berri herritarrei emateko,bilera izango da, gaur,20:00etan, Tolosako kultur etxe-an.

Page 5: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

Galdeketa, kiroldegikoproiektua egin edoez erabakitzeko Ikaztegietako Udalak herritarrei erabakitzeko aukeraemango die, igandean, goiz eta arratsalde, galdeketa eginez

Eneritz Maiz EtxarriIkaztegieta

Ikaztegietako Udalak aurrekoagintalditik lotua zuen kirolde-giko zelaian egin asmo duenproiektua. Berau gauzatzekodiru laguntza eskuratua izanarren, orain, herritarrei galdetu-ko diete proiektuarekin aurreraegitea nahi duten edo ez.Udaletik jakinarazi dutenez,

aurreko agintaldi amaieran «he-rritar batzuk beraien ezinegona»azaldu zieten proiektuaren gai-nean. Bi batzar ireki egin zituz-ten, eta zalantzak argituagatikere, herritarrei hitza ematea era-baki dute. Igandean, hilak 13,10:00etatik 13:00etara eta16:00etatik 19:00etara izango dabozkatzeko aukera, udaletxekoerabilera anitzeko gelan. Herri-tarra izatea beharrezkoa izango

da, eta 2003 urte aurretik jaiota-koek –2003 barne– bozkatuahalko dute. Bai edo ez bainoezingo da bozkatu.

5000 METRO KARRATUIkaztegietako Udalaren arabera,«herritarrengandik proposame-nak jaso eta konturatu ginenumeek futbolean jolasteko beharbezalako eremurik ez dutela.Udalak, bere garaian, kirol eki-pamenduetara bideratzeko as-moarekin bereganatu zuen ki-roldegiaren ondoko zelaia, etahori kontuan hartuta leku egokiairuditu zitzaigun», azaldu dute. Ideiari tiraka, aisialdirako eta

kiroletarako gune bat egokitzeapentsatu zuten, «eragin txikienasortuko zuen esku-hartze bateginez». Gaineratu dute, «pilota-lekuaz gain, gaur egun, ez dagofutbolerako edo saskibaloirako

gune egokirik». Proiektu hone-kin, «adin guztietako herritarreiaisialdirako, kirolerako edo ego-naldirako gune berdea eskaininahi zaie». Eremuak 5.000 metro karratu

inguruko azalera du, eta «horie-tatik soilik 1.800 inguru urbani-zatuko dira, eta gainerako azale-ra bere horretan geldituko da»,argitu dute, eta azpimarratu,«gaur egun dauden jolas parkeaeta aisialdirako mahai eta eserle-kuak bere horretan mantendukodira, herri parke moduko batosatuz».

148.234 EUROKO LAGUNTZABi gunetan bana daiteke proiek-tua. Alde batetik, 30x15 metrokoneurriak izango dituen kirol as-kotarikorako jokalekua izangodu, haur, gazte nahiz helduekerabiltzeko. Gunea egokitua

Proiektua egingo litzatekeen kirolegiko zelaia. E. MAIZ

Harpidetu zaitez JARRERA berrira.

Haurrak47€ - tik

Gazteak63€ - tik

Helduak147€ - tik

Familiak337€ - tik

Federatuak47€

Gazte Harmaila

40€

Autobus ilaranaurreratzeaBLOKEO bidez galarazten baduzu,Saskizalea zara.

INFO GEHIAGO

www.gipuzkoabasket.com@gipuzkoabasket

Babesleak:

#JarreraBerria

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko urriaren 10a

Roman Ganzarainiagur omenaldiaegingo dioteALEGIA// Roman GanzarainEtxeberria alegiar hilberriariagur omenaldia egingo diote he-rritarrek, igandean, hilak 13.11:30ean, Langaurren elkartukodira agurra emateko. Bertakoekitaldiak eta gero, herriko pla-zara jaitsiko dira hamaiketakobaten bueltan omenaldiarekinjarraitzeko.

Hondakinak «ondo»kudeatzeko eskaera,San Inazio auzoan ereIBARRA// Aurreko astean Azkueauzoan egin moduan, aste hone-tan San Inazio auzoan banatudituzte gutunak, hondakinenkudeaketa egokia eskatzeko. Au-zotarren eskaera eta iniziatibaizan da Udalak gutunak bidal-tzearena. Auzotarren «kexa uga-ri» jaso dituzte eta egoera «oke-rrera» ez joateko, behar bezalakudeatzeko eskatu dute.

izango da dagozkion argiztatzeeta elementuekin, eta 588,44metro karratu azalera izango du.Bestetik, kirol jarduera zein ai-sialdirako zirkuitu bat egingo da,paseatu, korrika egin edota bizi-kletaz ibiltzeko. «Aipagarria dazirkuituak, gaur egungo udale-rriko beste eremuek ez bezala,errepidetik babestuta eta ingu-rune fisiko erakargarrian aisial-dia eta kirola egitea ahalbidera-tuko dituela», nabarmendudute. Bi metroko zabalera izangodu ibilbideak.

Proiektu guztia gauzatzeak228.053,04 euroko aurrekontuadu, eta Eusko Jaurlaritzako Erei-neko diru laguntzak 148.234,48euroko laguntza du esleituaIkaztegietarentzat: «Udalak79.823,56 euro jarri beharko ditu,eta ezin da moldaketarik egin,proiektu horri lotutako diru la-guntza baita; eta ezin da besteezertara bideratu», diote udale-tik. Errepidetik landarediaz ba-bestuko da, eta barneko ibilbide-ak eserlekuak eta argiztapenaizango ditu.

Alegian ElkartasunEguna egingo dutelarunbatean

E. Maiz Alegia

Alegian Elkartasun Eguna anto-latu dute larunbaterako. Euskalpreso eta iheslarien eskubideenaldeko eguna izango da, eta13:00etan emango diote hasieraegunari. Lehenik eta behin eki-taldi bat egingo dute herriko pla-zan, eta jarraian, festa giroakemango die aldarrikapenerakoaukera. Triki poteoak elkartukoditu guztiak jai giroan murgil-duz.14:30ean herri bazkaria izango

da, eta kasu honetan, Bulebarre-rako bidea egingo dute. Antola-tzaileek txartelak salgai jarriakdituzte herriko tabernetan, eta

bazkarira joan nahi duenak gaurerosi beharko du txartela. Bazka-riaren ostean, kantu saioa egingodute, eta kantuaz gain bertsoekere hartuko dute tokia. Herrikobertsolarien Kopla Lehiaketaizango da.

KONTZERTUAK GAZTETXEAN20:30ean eta Bulebarretik mugi-tu gabe, zahagi ardoa egingodute, eta nahi duenak bertara-tzeko aukera izango du. Eta alda-rrikapen egunari bukaera ema-teko kontzertuen txanda izangoda gaztetxean. 22:30ean, herrikotaldeak eta Dientes de Lunakjoko dute. Ondoren, DJarentxanda izango da.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna izango da urriaren 12koa

Page 6: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019ko urriaren 10a@TOLOSALDEAKIROL

Korrikalari mota guztientzat

Imanol Garcia Landa Tolosa

Iristear da urriaren 12a, eta ho-rrekin batera Tolosako eta ingu-ruko hainbat korrikalarirentzategutegian gorriz markatutakolasterketa: Tolosako Herri Krosa.Aurtengoa 32. aldia da San Este-bango Ttonttor auzo elkartekokideek antolatu dutela, eta mezugarbi bat dute, korrikalari motaguztientzat pentsatutako probadela. 11:00etan hasiko da, SanEsteban auzoko Ferialekuarenparetik. Azken urteotan ibilbide berdi-

na da, 8,1 kilometrokoa eta laua.«Hasiera batean 10 kilometrokoazen eta aldaparekin», esan duPele Goenaga antolakuntza tal-deko kideak. «Parte hartzailegehiago lortzeko aldapa kendugenuen eta ibilbidea moztu pix-ka bat. Halere, urtero mantenduegiten da kopurua». 200 korrika-lari inguru ateratzen dira azkenaldian.

Tolosako XXXII. HerriKrosa egingo dalarunbatean, SanEstebango Ttonttorelkarteak antolatuta

Iazko Tolosako Herri-Krosaren hasieraren une bat. JON MIRANDA

Behobia-Donostia lasterketaprestatzeko erabili ohi dutehainbat korrikalarik, eta horrelaaurkezten dute ere proba beraantolatzaileek. «Hasieratik ge-nuen jarrita horrela, eta aldapakizateak ere bere zentzua zuenalde horretatik», esan du IñakiSanchez antolakuntzako kideak.

«Kontua da beste probarik ez ze-goela garai honetan, Behobiarenaurretik, baina orain asko dau-de». Proba antolatzeak esfortzuasuposatzen duela diote. «Geroeta gehiago kostatzen da horre-lako lasterketa bat prestatzea,gero eta gauza gehiago eskatzendirelako. Baina ateratzen dugu

aurrera», esan du Sanchezek.«Antolatzaile moduan ez garahainbeste, baina gero laguntzendutenak asko dira. Bakarrik bi-degurutzeetan berrogei pertso-na inguru izaten dira». Parte hartu nahi duten korri-

kalariek Shanti Kirolak dendaneman dezakete izena, 10 eurorentruke. Egunean bertan ere emandaiteke izena irteera puntuan,baina orduan 15 euro ordaindubehar dira. Lehen hiru sailka-tuek, emakumezkoetan zein gi-zonezkoetan, oroigarria eta opa-ria jasoko dute. Probaren bukae-ran korrikalariek hainbatprodukturen zozketan parte har-tzen dute. «Produktu sorta askoShanti Kirolak-ek jartzen ditu,eta horrez gain eskertu beharzaie egiten duten lan guztia kro-saren antolakuntzan», esan duSanchezek. Lasterketa hasi baino ordu

laurden lehenago, Tolosa CFAtletismo taldeko kidea zen etaorain gutxi hil den Ibon Gonza-lezi omenaldia egingo diote tal-dekideek. Hitz batzuk esan on-doren, agurra dantzatuko da,gero minutu bateko isilunea egineta Gonzalezen alargunari opa-ria emango diote.

8,1KILOMETROIbilbidea San Estebanen hastenda eta itzuli txiki bat egin ondo-ren berriro igarotzen da auzotik,ondoren Olarrain auzo alderajoan, handik bidegorritik Usaba-lera iristeko. Gero Berazubi alde-ra joaten da ibilbidea eta zezenplazaren atzetik, Zumalakarregieta Trianguloatik pasa ondoren,Alde Zaharretik itzulia egin etaSan Frantziskotik jarraituko du.Araba etorbidetik San Estebanauzora sartuko dira korrikala-riak, bertan bukatzeko.

Erorizikasten bada oinez...

sioak atzean utzita normaltasu-nera bueltan, beste batzuk minhartutakoen zerrenda luzean,itzultzeko lanean egunak konta-tzen. Larunbaterako taldea osa-tzeko lanak eta harrobiko Aini-tze eta Lore deialdian.Asteburukoa Euskal Herritik

kanpo ofizialki jokatzen genuenlehen partida zen eta nabari zengiroan. Ohi baino lehenago baz-kaldu, bidean hankak luzatzeko

AulkitikAiora GalarzaTolosa CF, 1. Maila Nazionala

geldialdia egin eta jolas eta kantuartean uste baino azkarrago iritsiginen Pradejonera. Partidari buruz kontatzeko

ezer gutxi, 4-1 eta aurreko asteanbaino sentsazio txarragoak; ezzen gure eguna izan. Aztertzekoeta ikasteko partida.Aste honetan egoerari buelta

ematea tokatzen da eta horreta-rako konfiantza guztia denen-gan, talde honek erakutsi baitu

gai dela datorrenari aurre egite-ko. Azken partidek indartsuagoizateko balio behar digute, mailaberriaren exijentzietatik ikasi,akatsak zuzendu eta denon arte-an gure mailarik onenera buelta-tzeko.Asteburuan berriro Errioxara

dugu bidaia eta hiru puntuaklortzeko aukera polita. Eta aspal-diko partez, eroriz ikasten badaoinez…

E z zen aste erraza izanaurrekoa. Asteburukokolpeari buelta ema-tea tokatzen zen etasentsazio onak berres-

kuratzea. Horretarako batzuk le-

V. ELKARTASUN TXIKI KROSALasterketa nagusia amaitu etagero, 12:00ak aldera, Tolosako V.Elkartasun Txiki Krosa egingoda. Bertan bi maila izango dira. 9urte bitartekoek 500 metro korri-ka egin beharko dituzte eta 14urte artekoek 1.250 metro, etaibilbidea San Esteban auzotikizango da. Ez da sailkapenikizango, eta oparia emango zaieizena ematen duten lehen 200haurrentzat. Egunean bertan eman behar

da izena, eta horretarako, saha-rar errefuxiatuen kanpalekuetandauden haurrei eramateko esko-la edota kirol materiala utzi be-harko da.

Page 7: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2019ko urriaren 10a @TOLOSALDEAKIROL

Ibilbidean aldaketakditu aurtengo IbarrakoMendi Duatloiak

Imanol Garcia Landa Ibarra

Ibarrako IX. Mendi Duatloiaizango da jokoan larunbatean.Goizean haurren txanda izangoda eta arratsaldean helduakizango dira protagonista. Hel-duen proba luzearen ibilbideanaldaketak izango dira. «AskoriEskolapioetako aldapa astunaegiten zitzaien, eta hori kendunahian beste aldapa bat sartudugu», esan du Juan Zubia anto-lakuntzako kideak. «Aldapa txi-kiagoa da, Molpoidokoa, eta gerobiala azpitik pasako dute, tunelbatetik, eta ondoren Tolosako hi-lerri aldera joango dira». Proba luzea 16:10ean hasiko

da, Ibarrako plazatik. Hasteko 5kilometro egingo dituzte korri-ka, bizikletan 17 inguru eta buka-eran 2,5 kilometro korrika. Probahori egiteko antolatzaileek ikusizuten prestatuta egon behardela. «Pixka bat ibiltzen denaksufritu egiten du. Korrika nahikogogorra da eta bizikletan ere bai,eta orduan pentsatu genuen pro-ba herrikoia egitea, gutxi gorabe-hera proba luzearen erdia dena.Eta zati teknikoenak eta gogorre-nak kendu egiten dizkiogu»,esan du Zubiak. 16:00etan hasiko dira proba

herrikoia egiten. Korrika 2,5 kilo-metro egingo dituzte, ondoren 6kilometro bizikletan, eta gero ko-rrika 1,5 kilometro. «Jendea ani-matzen da, ez luzean adina, eta25 parte hartzaile inguru izatendira. Bere burua probatu nahiduena ateratzen da, eta agianhurrengo urtean luzean atera-tzen da». Proba herrikoian 14 ur-tetik gorakoek parte hartu deza-kete, eta luzean 16 urtetik gora-koek. Ibarrako proba Euskal Herriko

Mendi Duatloien Zirkuituan sar-tuta dago, eta horrek, antolakun-tzari dagokionez hainbat erraz-tasun ematen dituela dio Zu-biak: «Zirkuituan egoteak lanakasko errazten digu. Materiala be-raiek ekartzen dute: markak jar-tzekoak, boxak, asegurua be-raiek egiten dute eta babesleakere proba guztientzat berdinakdira. Bakarrik geratzen zaiguIbarrari tokatzen zaiona, anoapuntuak adibidez». Boluntario-ak lortzea, hori bai, antolakun-tzakoei dagokie. «Urtero saia-tzen gara jende berria anima-tzen, eta jendea gaztea ere bai,behar diren lanetan parte har-tzeko», esan du Zubiak. Bi probak, bai herrikoia eta bai

luzea bikoteka egin daiteke, he-rrikoian aurten lehenengo aldiz.Izena kirolprobak.comwebgu-nean eman daiteke aurretik, etaproba luzean banaka 15 euro diraeta bikoteka ateratzen direnak 25euro; motzean, 12 euro banakaeta 15 euro bikoteka. Egunean

bertan ere eman daiteke izena,baina prezioak bost euro igotzendira.

HAURRAK, GOIZEANHaurren probak «ilusio handia»egiten diola esan du Zubiak:«Dena emanda aritzen dira pro-ban». 11:00etan hasten dira 7 eta8 urtekoak, eta horien ibilbideanez dute mendirik izaten. 9 eta 10urtekoek aurrekoen baino dis-tantzia luzeagoa izaten dute. Pixka bat gogorragoa da 11 eta

13 urte artekoen proba. «Haueimendia sartzen diegu eta tekni-ka gehiago behar da bizikletan.Aldapa gogorrak ere sartzen diz-kiogu», esan du Zubiak. Azkenadin tarte honetako parte har-tzaileei aurten, berritasun mo-duan, bakarka edo binaka egite-ko aukera emango diete. «Hel-duen proban arrakasta izaten dubinaka parte hartzeak, hau da,batek korrikako partea egitea etabesteak bizikletakoa. Pentsatzendugu modu horretara gaztetxogehiago animatuko direla». Izena egun berean eman be-

har da, eta 10:30ean aukera izan-go da plazan jarriko den ma-haian horretarako. Aurreko ur-teetan ehun haur inguruk emanizan dute izena, eta, ohi bezala,eguraldiak parte hartze kopuruabaldintzatuko du. «Mendi dua-tloi txikiaren helburua, hain jus-tu, txikitatik mendi duatloia pro-mozionatzea da eta gero ea ani-matzen den helduetan ere partehartzen», esan du Zubiak.

Tolosa CF-ko bi talde nagusiko gimnastak, asteburuan, Leioan. ATARIA

Tolosa CF-kogimnasten asteburu borobilaErredakzioa

Euskadiko Gimnastikako Txa-pelketa izan da jokoan pasa denasteburuan, Leioan, eta TolosaCF-ko gimnastek emaitza bikai-nak lortu dituzte. Alde batetik,oinarrizko infantilak Euskadikotxapeldun geratu dira. Bere alde-tik, junior eta lehen mailako tal-deek Espainiako Kopan parte

hartzeko txartela lortu dute txa-pelketa horretan. Infantilen urreari juniorren zi-

larra eta lehen mailakoen urreagehitu zaizkie asteburuan. Hiru-rak Espainiako txapelketan izan-go dira. Horrez gain, bi talde na-gusiek Euskalgym galan egotealortu dute. Tolosa CF taldetikgimnasta guztiak zoriondu di-tuzte egindako lanagatik.

Eskolapioetakoaldaparen ordez,Molpoidokoa igobeharko dute partehartzaileek

Iazko mendi duatloiaren une bat. REBEKA CALVO

Behar Zanak ez dufinalerdietarapasatzea lortuErredakzioa Amasa-Villabona

Zubieta eta Txost taldeek lortudute Enrique Abril Errebote Txa-pelketako finalerdietara sailka-tzea; aldiz, Villabonako BeharZana, gutxigatik, finalerdien ata-rian gelditu da.Igande honetan jokatuko dira

finalerdiak, Zubietako plazan.09:00etan Luzean eta Noizbaittaldeek jokatuko dute, eta11:00etan Zubietak eta Txostek.Irabazleek urriaren 20ko jardu-naldian jokatuko dute finala, Vi-llabonako Errebote plazan, betiere eguraldiak ez badu baldin-tzatzen txapelketaren martxa.

Page 8: HIRUGARREN ADINA BIZI KALITATEA HOBETZEKOhonetan, azpiegitura berria egitea nahi duten // 5 Proiektua egingo litzatekeen zelaia. ENERITZ MAIZ OSTEGUNA 2019/10/10 7. urtea, 1.123. zenbakia

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2019KO URRIAK 10Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

OSTEGUNA 10AGENDA

Deialdiak

Tolosaldea.Antolakuntza erakarga-rriak sortzeko estrategia berriak:talentua galtzeko beldurretik, man-tendu eta sustatzeko aukera hitzal-dia, Lehiberri zentroan, 09:00etan.Tolosa.La carga filma, Leidor antzo-kian, 19:15ean eta 21:45ean. Tolosa. Karrozei eta konpartseiematen zaien diru laguntzen orde-nantza prestatzeko bilera, kulturetxeko areto nagusian, 20:00etan. Tolosa. Gure Esku Tolosaldeak dei-tuta bilera, Espainiako Auzitegi Go-renak Kataluniako buruzagi sozialeta politikoen kontrako epaiketarenebazpena jakiterako erantzunaprestatzeko, kultur etxean,20:00etan.Zizurkil.Galtzaundik antolatuta,Euskaraz bizi ahal gara! hitzaldia,Iriarten 19:30ean.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, egune-ko berriak, eskualdeko alkateei elka-rrizketa (gaurkoan, Altzoko alkateaTxomin Rezola), Joseba Landa Bar-tzelonatik, Baserritik, Elhuyarrenteknologia eta euskara tartea etaeta eskualdeko musikariek eginikoproposamen musikala.11:00.Eutsi Goiari. Kirolak, ImanolGarcia Landak gidatuta.12:00.Entzuteko jaioak. Musikasaioa. 16:00.Zebrabidea. Arrosa sarekomagazina.18:00.Goizeko saioen onena.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Hiri baratzea17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.Nafarroa Gaur22:30.Lotsagabe (Uxue Loizu)23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa. Edurne MugikaMartinez. Euskal Herria kalea, 3. 943 67 09 15 . TOLOSA. Gauekoa. Lourdes AzpirozGalarza. Amarotz auzoa, 9. 943 67 51 18.

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Goiz partean etaeguerdira bitarte oraindikere hodei dezente ikusiko

dugu, eta egunsentian euri pixka batere izango dugu. Arratsaldean giroeguzkitsuagoa. 18-20 gradura iritsi-ko dira termometroak.ieguna 00

Bihar.Eguraldi beroa buel-tan izango dugu. Hego hai-zea sartuko zaigu eta ten-

peraturak nabarmen igoko dira, 25-27 gradura iritsiz. Zeru urdinanagusituko zaigu, baina arratsaldeangoi hodei batzuk ere azalduko dira.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

Autowag TolosaUsabal poligonoa, z/g20400 TolosaTel. 943 67 35 81

Audi A3 Sportback ALL-IN edition.

Txapel, kontzertu etajaki paperetan bildutadatoz Berazubiko jaiak Ohiko dataren bueltan izango dira, aurten ere, Tolosakoauzoko jaiak; bihar, 18:00etan botako dute txupinazoa.

Leyre Carrasco Tolosa

Urriaren 12a beste askok bainolehenago biribiltzen dute egute-gian, berazubitarrek. Auzokojaiek hartu ohi dituzte kale, ta-berna eta karpak, eta aurtengoe-tarako ere hasiak dira, honezke-ro, Berazubi apaintzen. Auzo el-karteko kideek aurkeztu duteaurtengo egitaraua, eta hirueguneko jarduera sorta prestatudute. Bihar piztuko dute suziria,eta igandean erreko dute arra-toia, hurrengo urtera arte.

Gastronomiak tarte zabalaizango du, besteak beste, Txe-mari Esteban Botarriko sukalda-riak sukaldaritza ikastaroa es-kainiko baitu, larunbat goizean.Aldaketa txiki bat ere izangodute aurtengo festek, zezen pla-zako eraberritze obren karieta-ra: ohiko zezen festaren ordez,entzierro txikia egingo dute, ka-lean, larunbat arratsaldean.

Betiko hitzorduen artean,danborrada izango da larunba-tean, 22:15ean, eta aurretik afa-ria izango dute. Antolatzaileekazaldu dutenez, 60-100 auzotaringuru elkartzen dira danborhotsen aitzakian, urtero. Hitzor-du horren ondoren, La Zentralorkestrak parranda ia goizaldera

arte luzatzeko aukera eskainikodu Berazubin.

Igandean berriz, Europako II.txapel jaurtitze lehiaketa izangoda hitzordu berezienetako bat,Berazubi estadioan. Tolosatikkanpoko parte hartzaileak ereizaten direla azaldu dute, eta iaz30 parte hartzailetik gora berta-ratu zirela. Aipatzekoa da, gai-nera, Berazubiko kultur asteanmunduko txapelketa antolatzendutela, baina azken saioetanmarka hobeak izan direla Euro-pako txapelketan.

Behin indarra estadioan neur-tuta, mahaiaren bueltan biribil-duko dituzte auzoko jaiak, pae-lla erraldoia janez, eta 120 per-tsona elkartuko dira.Bazkalondoa, berriz, Ritmo deLuna taldeak girotuko du, ilun-tzera bitarte; auzoan hainbatikastaro antolatzen dituen tal-dea da.

Iaz, zezen festako une bat. JON MIRANDA

EGITARAUAUrriaren 11a, ostirala

18:00.Txupinazoa.18:15.Buruhandiak.19:30.Patata tortilla lehiaketa.19:30. Peru DJ.21:00.Herri afaria.22:00.Peru DJ.23:00.Nemux karaokea.au

Urriaren 12a, larunbata

10:00.Haurrentzako sukaldaritza .12:00.Toka.14:30.Tailerrekoen bazkaria.16:00.Entzierro txikia.16:30.Umeentzako jolasak.17:30.Txokolate jatea.19:00.Pintxo-potea, patata tortilla.19:00.La Zentral orkestra.20:45.Danborradako afaria.22:15.Danborrada auzoko kaleetan.23:45.Su artifizialak zubitik.00:00.La Zentral orkestra.

Urriaren 13a, igandea

09:00.Tolosako txistularien diana.10:00.Xake txapelketa.11:00.Korpus Kristi elizan meza.11:00.Europako Txapela jaurtiketa.14:30.Paella erraldoia.16:30.Chuchin Ibañez.19:30.Areto dantzak.21:00.Txistorra jatea.22:00.Arratoiaren erretzea.