Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

12
Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti Bazen Saharako Dajla herrian familia oso pobre bat, aitak Dedah zuen izena eta hogei urteko alaba polit bat zuen Lilia izenekoa. Dedahk errege batentzat egiten zuen lan.

description

Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti. Bazen Saharako Dajla herrian familia oso pobre bat, aitak Dedah zuen izena eta hogei urteko alaba polit bat zuen Lilia izenekoa. Dedahk errege batentzat egiten zuen lan. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Page 1: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Idazlea: Tarba Othmane

Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Bazen Saharako Dajla herrian familiaoso pobre bat, aitak Dedah zuen izenaeta hogei urteko alaba polit bat zuenLilia izenekoa. Dedahk errege batentzategiten zuen lan.

Page 2: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Mohamed erregeak lantxo bat zeukan, baina, lan hau emakume batek egin behar zuela esan zuen. Orduan, Dedahk pentsatu zuen bere alaba Lilia eramatea lan hori egitera, horren truke dirua jasotzeko.

Liliak lana onartu zuen, baina, erregeak hau esan zion:- Lan hau egiteko, hiru oztopo gainditu beharko dituzu…. Bestela…..

Zigortu egingo zaitut!

Page 3: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Hauexek izan ziren oztopoak:Gela batean 100 oihal zeuden. Oihal hauek mantak

egiteko ziren, makina baten bitartez. Liliak oso zaila ikusten zuen lan hau eta horregatik negar eta negar egiten zuen. Bapatean gizon bat agertu zen gelako atean eta galdetu zion Liliari ea zergatik egiten duen negar… eta honek azaldu zion ez bazituen 100 mantak egiten erregeak zigortu egingo zuela. Horregatik eskatu zion gizonari magia erabiliz mantak egiteko eta horren truke lepokoa emango ziola. Gizonak truekea onartu zuen eta 100 mantake egin zituen.

Page 4: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Hurrengoan, 1000 oihal zeuzkan mantak egiteko. Lilia saiatu zen baina berehala nekatu zen, gehiegi zirelako. Orduan beste gizon bat agertu zen eta Liliak berriz bere pultseraren truke mantak egiteko eskatu zion. Gizonak onartu eta ti-ta batean mantak egin zituen

Page 5: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Hirugarren oztopoan, 100.000 oihal zeuzkan eta Liliarentzat ezinezkoa zen hainbeste manta egitea. Orduan aurrekoetan bezala gizontxo bat agertu zen atean… Baina Liliak ez zuen ez lepokorik, ez pultserarik…. gizontxoari eskaintzeko. Orduan zera bururatu zitzaion, erregearekin ezkondu eta umetxo bat izaten zutenean gizontxoaren izena jarriko ziola agindu zion. Gizontxoak segituan onartu zuen eta mantak bizkor-bizkor egin zituen.

Page 6: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Hurrengo egunean Mohamed erregea etorri zen gelara, eta manta guztiak eginak zeudela ikusi zuen. Orduan erregeak pentsatu zuen, ene, zein neska langile eta polita, hau nire emaztea izatea nahiko nuke…. Eta halaxe eskatu zion. Eta noski, Liliak baietz esan zion.

Page 7: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Egun batean, gizontxoa denda batean sartu zen etahantxe zegoen Lilia eta bere umetxoa besotan zuela.

Segituan gizontxoak galdetu zion:- Nola du izena zure umetxoak?Eta Liliak erantzun zuen:- Ali….Gizontxoak oso haserre esan zion:- Baina, hori ez da nire izena, eta zuk agindu zenidan nire izena jarriko zeniola!!!

Oso haserre nago! Aste bat daukazu nire izena gogoratzeko! Bestela zure semea nirekin eramango dut!

Page 8: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Handik urte batera ezkondu egin ziren, eta oso denbora gutxian umetxo bat izan zuten. Baina, Liliari gizontxoaren izena ahaztu egin zitzaion…. Eta beste izen bat jarri zioten, pentsatzen zutelako ez zirela gizontxoarekin sekula topatuko.

Page 9: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Orduan Liliak izututa bere erreinuko soldadu guztiei deitu eta herriko gizonezkoen izen guztiak idazteko eskatu zien. Hauek lanean jarri ziren eta zerrenda bat egin zuten, baina Liliak segituan ikusi zuen zerrenda horretan ez zegoela gizontxoaren izena.

Page 10: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Egun bat bakarrik falta zen gizontxoa etortzeko, eta soldaduek gau eta egun zelatatzen zuten gizontxoaren etxea, eta bapatean, gizontxoa ikusi zuten dantzan eta abesten bere etxeko patioan, eta ohartu ziren bere izena esaten ari zela behin eta berriz: Aloque! Aloque! Aloque!......

Page 11: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Orduan soldaduak korrika eta presaka joan ziren.Liliaren bila. Segituan gizontxoaren izena esan zioten: Aloque da! Aloque da!Hurrengo egunean gizontxoa joan zen jauregira Liliarengana. Eta galdetu zion:- Nola dut izena?Lilia brometan beste izen batzuk esaten hasi zen:- Abdul, Rachid, Aqdas, Ahmed, Musa….Gizontxoak oso haserre esan zion:- Esan nire izena edo umetxoa kenduko dizut oraintxe bertan!Orduan Liliak irrifar batekin esan zion:- Zure izena da:…….. ALOQUE!!!!

Page 12: Idazlea: Tarba Othmane Ilustratzailea: Manex Oruesagasti

Gizontxoak, ikustean izena gogoratu zutela, oso triste joan zen bere etxera eta horrelarik sekula ez egitea erabaki zuen. Umetxoek beti bere gurasoekin egon behar dutelako.