informazioa bilatu
-
Upload
maialen-torres -
Category
Documents
-
view
219 -
download
2
description
Transcript of informazioa bilatu
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
Irakurketa-galderakMonereo, C.; Fuentes, M. (2007). Aprender a buscar y seleccionar en Internet. In: Internet y competencias básicas. Barcelona: Graó.
Lehenengo artikulu osoa irakurri eta gero erantzun galdera hauek. Koadroen barruan idatzi ordenagailuarekin. Bukatzean Internetera igo. Gero zuen blogean Irakurketa 3 ekarpena
egin eta esteka txertatu.
1. Zergatik gaur egun da inportantea informazioa bilatu, aukeratu eta
interpretatzen ondo jakitea? (Hiru arrazoi gutxienez)
Ezagutza etengabe aldatuz doanez, ikasleontzat garrantzitsuena ez da jakinduria
zehatz batzuk izatea, baizik eta formazio prozesuaren amaieran (hala nola, eskola,
unibertsitatea …) gai izatea geure ezagutza osatu eta aberasten duen informazioa
eskuratzeko, aukeratzeko eta interpretatzeko. Gainera, gaur egungo gizarteak
ezaugarri hauek dituzten profesionalak eskatzen ditu, hau da, egoera bakoitzean
informazio egokia bilatzeko gai direnak.
2. Zer da euskarri hipertestuala? Zergatik definitzen da Internet “hipermercado
hipermedia” bezala?
1
IZENA: Asier Rekalde eta Maialen Torres
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
- Euskarri hipertestuala zera da: informazioa bilatzerako garaian,
elementu guztiak elkarrekin lotuta daudela, adibidez, entziklopedia
batekin lan egiterakoan, idatzizko informazioa soilik dugu eskura eta
internetek, ordea, ez dauka mugarik: hainbat formatutan eta, aldi
berean, elkarrekin lotuta aurkitzen dugu informazioa, horrela, informazio
aberatsagoa bilakatuz.
- Internetek, euskarri hipertestuala izanik, aukera ematen digulako nahi
ditugun elementuak aztertzeko eta horietatik beharrezkoak ditugunak
aukeratzeko. Gainera nahi dugun formatuan bila daiteke informazioa:
audioa, bideoa, idatzizkoa …
3. Egileak aipatzen ditu Interneten arrisku batzuk. Zure ustez zein da
arrisku handiena?
Gure ustez, internetek dakarren arriskurik handiena, informazioaren
benetakotasunaren frogapen eza da, hau da, “informazio zaborra” delakoa.
Internetek ahalbidetzen duen anonimatuak informazioa faltsua izatearen
arriskua dakar. Honen ondorioz, gure ezagutza prozesuan edo bestelako
egoeretan erabiltzen dugun informazioa faltsua izateak kalte asko eragin
ditzake.
4. Informazioa era estrategikoan bilatzerakoan kontuan izan beharreko
faktore batzuk aipatzen dira. Zeintzuk dira?
2
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
- Kontuan hartzea eta argi izatea zer informazio behar dugun eta zer
helbururekin bilatzen dugun, horretarako kontuan izan behar da non ari
garen bilatzen, nola ari garen bilatzen … Bilaketa on bat egiteko
beharrezkoa da aurrez estrategia bat izatea: zer bilatzaile erabili eta zer
nolako aukera eta tresnak eskaintzen dituen, zer hitz “klabe” erabili …
- Behin informazioa bilatuta, argi izan behar dugu informazio guztia ez
dela baliagarria izango eta behar ez duguna baztertu beharko dugula.
Aukeraketa egiteko faktore batzuk izan behar dira kontuan: gaiari lotuta
egotea, kalitatezkoa izatea, benetakotasuna (itxuraz behintzat) …
- Azkenik, dugun informazioa baloratu ostean, prozesatu eta baloratu
egingo dugu, gure lanean erabili ahal izateko.
5. Zergatik uste duzu esaten duela hau “ llevar a termino un proceso de
planificación-revisión-regulación y evaluación sistemático puede
compensar la falta de conocimientos temáticos previos”?
Aurreko galderan zehaztutako estrategia bezalakoak erabiltzeko gai baldin
bagara, ez da beharrezkoa internet aditu izatea, hau da, internetek eskaintzen
dituen baliabide basikoak erabiltzeko gai bagara ( bilatzaileak, tresnak …)
nahikoa izango da estrategia prozesu hori jarraitzea informazio egokia
eskuratzeko.
3
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
6. Artikuluan ikasle askok egiten duten bilaketa desegokia deskribatzen da.
Horietatik, aipatu zuk maiz egiten dituzun hiru jarduera eta azaldu zure
ustez zergatik egiten dituzun.
- Askotan, informazioa bilatu aurretik ez dugu estrategiarik pentsatzen,
gehienetan denbora aurrezteagatik.
- Behin informazioa aurkituta, ez gara gehiegi arduratzen ea informazioa
benetakoa den, zer kalitate duen ... Hau ere denbora aurrezteko.
- Askotan, aurkitutako lehen informazioarekin konformatzen gara. Adibidez,
bilatzaileen kasuetan, bakarra erabiltzen dugu eta agian beste batek
baliabide egokiagoak eskaintzen dizkigu. Hau ere denbora aurrezteko.
7. Zer esan nahi du “las revisiones deben ser constantes a lo largo de todo
el proceso hasta concluir en una selección critica de la información
encontrada”?
Ez dugula aurkitutako lehen informazioarekin konformatu behar, behin eta
berriro errepasatuz eta beste iturri batzuekin kontrastatuz.
4
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
8. Aztertu 2. Koadroa, bilaketa-estrategiaren ingurukoa. “Condiciones”
atalean dauden hiru puntuak zer esan nahi dute?
- Demanda: argi izan behar dugu hasieratik zer informazio behar dugun
eta zertarako behar dugun.
- Sujeto: bilatzaile (pertsona) bakoitzak jarrera jakin bat izan behar du
aurkitzen duen informazioarekiko, hau da kritikoa izanez eta
informazioaren kalitatea eta benetakotasuna baloratuz.
- Entorno: informazioa biltzen dugun gunean, interneten bilatzen ari garela
kontuan hartu behar dugu, hau da, sare hipertestual eta hipermediatiko
batean. Beraz, zer, nola eta non bilatzen ari garen kontuan izan behar
dugu.
9. Informazioa bilatu aurretik inportantea da jakitea zenbat informazio
behar duzun? Zergatik?
Bai. Kantitatea egoera bakoitzaren araberakoa izango da baina beti jakin behar
dugu bereizten garrantzitsua dena eta ez dena.
5
Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua
10. Informazioa bilatu aurretik zergatik da inportantea jakitea ze informazio
eta ze kalitateko informazioa behar duzun?
Egoera bakoitzak informazio mota ezberdina eskatzen duelako eta kalitatea
ere horren araberakoa izango delako, hala ere, beti saiatuko gara gure
informazioak kalitatezkoak izaten.
11. Ze ezberdintasun da “aprendiz permanente” eta “aprendiz autonomo”
artean?
“Aprendiz permanente” bere kabuz bizitza osoan zehar ikasiz joango dena
izango da eta “aprendiz autonomo”, ordea, ikasitakoa bere baliabideak
erabiliz ikasi duena, baina beste norbaiten gidaritzapean.
12. Ze erlazio dago informazioan-konpetente izatea eta “aprendiz
estrategico” artean?
Azken finean, gutxi gora behera ezaugarri berdinak dituzte: errekurtsodun
pertsona izatea eta baliabide horiek egoeraren arabera erabiltzen jakitea.
6